Geografia unibertsala»Geografia
Lur azaleko tenperatura
Definitzen zaila den arren, tenperatura bi gorputzen arteko berotasun
jarioa zehazten duen ezaugarria dela esan daiteke. Horrenbestez,
tenperatura desberdineko bi gorputz elkar ukitzen jartzen direnean,
beroenak berotasuna ematen dio hotzenari harik eta bien tenperatura
berdintzen den arte. Behin bi gorputzen tenperatura berdinduz gero
beren tenperaturak konstanteak dira eta bero trukea eten egiten da, bi
gorputzen arteko oreka termikoa lortu baita. Tenperaturaren beraren
definizioak berak adierazten du oso erlazio estua dagoela
tenperaturaren eta berotasunaren artean, izan ere, gorputz bati
berotasuna ematen zaionean, normalean haren tenperatura igo egiten
da. Baina zenbait egoeratan posible da berotasuna eman arren
tenperatura ez igotzea. Esate baterako, ura ehun gradutara iristen
denean, berotasuna ematen jarraituz gero ez da tenperatura gehiago
igoko, beroak isurkari egoeratik gas egoerara igaroaraziko du ura.Lur azaleko edozein puntutan, puntu
horretan pilatutako berotasunak zehaztuko
du tenperatura. Aldi berean, berotasun kopuru
hori puntu horretan izaten diren berotasun
sarrera eta irteeren emaitza izango
da. Sarrera eta irteera horiek bero transmisiorako
dauden mekanismoak adina modutan
egin daitezke, baina irrada da horretarako
mekanismo nagusia. Horrenbestez,
Lurreko puntu jakin bateko tenperaturak,
puntu horretako irrada balantzearen araberakoak
izango dira batik bat.
Lur azaleko edozein puntutako tenperaturaren
erregulatzaileak honako hauek dira:
? Latitudeak erabakitzen du atmosferaren
goiko mugako irrada urteko garai desberdinetan
eta horregatik da lehen mailako eragilea.
Latitudeak tenperaturen balio orokorrak
eta beren errejimenak baldintzatzen ditu.? Atmosferaren gardentasunak ere badu
eragina leku bateko irrada balantzean, baldintzatu
egiten dituelako bai xurgatzez eta islatze
lausoz izaten diren energia galerak, eta bai
atmosferak Lurrak igorritako irrada infragorriari
egiten dizkion atxikitzeak. Hodeiak eta
lurruna dira lur azaleko tenperaturen gakoa.
? Lur azalaren izaerak osatzen du balantzea,
izan ere, lur azalak islatze eta irradatze
bidezko galerak baldintzatzen ditu. Gainalde
mota bakoitzak eragin jakin bat du
tenperaturan, honako hauek besteak beste:? Itsasoak oso modu desberdinean erabiltzen
du energia kontinenteetako azalekin
konparatuz eta horrek bi gainalde horiek
oso portaera desberdina izatea dakar.
Egunean zehar, itsasoak Eguzki irrada
asko xurgatzen du, albedoa edo gainalde
batek islatutako irrada intzidentearen proportzioa
oso txikia duelako; baina berotasun
horrek ez du tenperatura igoarazten
hainbat arrazoirengatik: batetik, uraren bero
espezifikoa (gorputz bati eman behar zaion
bero kopurua haren tenperatura gradu bat
igotzeko), oso handia delako; bestetik, bero
hori oso ur masa handian barreiatzen delako;
eta azkenik, berotasun horren parte
handi bat lurruntze prozesuan erabiltzen
delako eta ez tenperatura igotzeko. Kontinenteetan
alderantziz gertatzen da. Batetik,
xurgatutako irrada gutxiagoa da, albedo
handiagoa dutelako; bestetik, tenperatura
gehiago igotzen da Lurraren bero espezifikoa
gutxiagoa delako; eta azkenik, berotasuna
ez da ia zorupean sartzen, lur azaleko
zerrenda mehe batean geratzen da eta
horrek areagotu egiten du berotze prozesua.
Eta hauxe da emaitza: egunean zehar,
itsasoak bero asko xurgatzen duen arren,
bere tenperatura apala gordetzen duela, eta
tenperatura hori oso apala dela lur azaleko
tenperaturaren ondoan.
Gauean ere tenperaturen portaera guztiz
desberdina da. Itsasoa xurgatzaile ona
denez, igortze koefiziente altua du eta, beraz,irrada ugari igortzen du atmosferara.
Hala ere, tenperatura gutxi jaisten da, irrada
horren parte handi bat azal inguruko aire
geruzetan dagoen lurrun ugariari agutxita
geratzen baita. Kontinenteetan, bestalde,
irradatze tasa ez da hain altua, baina lur
azala bizkorrago eta gehiago hozten da:
batetik, berotasuna azaleko geruza estu
batean pilatuta geratu denez, irrada moduan
berehala ihes egingo duelako atmosferara,
eta bestetik, kontinenteko aireak oso lurrun
gutxi duenez, ezingo diolako irradari eutsi.
Horrenbestez, tenperaturaren muturretako
balioak gutxiagotzen dituenez eta zabaltasun
termikoa, hau da, maximo eta
minimoen arteko aldea gutxitzen duenez,
itsasoak erregulatzaile termiko baten papera
betetzen du.
? Elurtutako eta izoztutako azalek eragin
handia dute tenperaturetan. Egunez,
eguzki irradaren parterik handiena espaziora
itzultzen da elurraren albedo izugarria
dela eta. Gauean, airea, oso hotza denez
eta oso lurrun gutxi duenez, ez da gauza
irradei eusteko eta Lurrak igorritako irradak
atmosferara joaten dira. Horregatik, eremu
mota hauetan, tenperaturak oso apalak izaten
dira.
? Basoek eta hedaduraz landare eremuek
ere tenperaturak hoztu eta erregulatu
egiten dituzte. Egunez, basoak xurgatzen
duen irrada oso handia da, baina hala ere,
tenperatura ez da asko igotzen: batetik,
adaburuek irradari oztopo egien diotelako,
eta, beraz, ez dira itzalean dagoen lurreraino
iristen; eta bestetik, berotasun hori landareen
lurruntze eta izerditzerako erabiltzen
delako. Gauean, lur azalak igortzen dituen
irradak, beheko aire geruzetan dagoen lurrunari
agutxita geratzen da.
? Atmosferako eta itsasoko haizeek eta ur
lasterrek ere eragina dute tenperaturetan,
euren joan-etorrietan garraiatzen duten aireak
eta urak berotasuna ematen baitiete
igarotzen dituzten lekuei.
? Itsas mailari buruzko altuerak ere eragina
du tenperaturetan: zenbat eta handiagoa
altuera, orduan eta hotzagoa tenperatura.
? Eta azkenik, topografia. Leku baten
kokaleku topografikoaren araberakoa izango
da bertan erortzen den eguzki irraden
kopurua; esate baterako, funtsezkoa da leku
menditsuetako alderdi egutera eta laiotzaren
arteko aldea. Bestalde, aire zirkulazioari
oztopo egiten dionez, neurri handi batean,
topografiak airearen mugimendu bertikalak
eragiten ditu, eta aldaketa termiko
adiabatikoak sortzen ditu, hau da, berotasunik
gehitu edo gutxitu gabe gertatzen den
aire mugimendu bertikal batek eragiten dituen
tenperatura aldaketak. Horrek ondorio
garrantzitsuak izan ohi ditu gertatzen den
lekuan.Adibiderik adierazgarriena Föhen efektua
deitua da. Fenomeno hori aire masa
batek mendikate handi samar bat elkarzutik
igarotzen duen bakoitzean gertatzen da.
Mendikatea igaro ondoren eta haizebeko
(haizearen norabidearen aurkako) mendi
hegalera iristen denean, aire masa haizalde
edo haizearen aldeko mendi hegala igarotzen
hasitakoan baino beroago eta lehorrago
dago, aire masak haizaldea gainditzen
duenean asetze prozesua jasaten duelako
normalean.
Faktore horiek guztiak, tenperaturek lur
azalean duten nolakotasunean islatzen dira
eta espazio eta denbora aldaketa handiak
eragiten dituzte haietan. Eguzki irrada Lurreko
leku desberdinetara iristeko erritmoak
baldintzatzen dituenez, latitudea funtsezkoa
da aldaketa horien sorreran. Erritmo horiek
Lurreko tenperaturak dauzkan oinarrizko bi
zikloetan laburbiltzen dira: urteko zikloa eta
eguneko zikloa. Urteko zikloari dagokionez,
eguzki irradak lur azalean duen eragina
zikloka nola aritzen den islatzen du. Eguneko
zikloak, bestalde, Lurreko leku guztietangertatzen den egunaren eta gauaren
arteko alternantzia islatzen du. Anplitude
termikoa gertatzeko beste faktore erabakigarri
bat kontinentaltasuna da eta horregatik,
balio maximoak Europa eta Asiaren
arteko eta Ameriketako kontinenteen barrualdean
izaten dira, latitude garaiak eta
kontinentaltasun nabarmena diren tokietan,
alegia. Bestalde, aldaketarik gutxienak ekuatore
inguruko zerrendan izaten dira. Inguru
honetan, latitude apalaz gainera, lur azal
ondoko airea lurrun ugariz hornitzen duten
itsaso zabal eta baso sail ikaragarriz
estalitako kontinenteak dira.
Tenperatura errejimenek ere islatzen
dute ekintza bikoitz hori, eta tenperatura
gradienteen irudikatze grafiko gisa kurbak
agertzen dira. Kurba horiek leunagoak dira
latitude gutxi eta ertainetan, eta nabarmenagoak
latitude handietan. Hala eta guztiz
ere, bi latitudeetan errejimen mota berbera
dute: maximo bakarra (udako solstizioa),
minimo bakarra (neguko solstizioa) eta tarteko
bi urtaro, ekinozioetan. Latitudea izaten
da beraz eragile nagusia, eta gainaldeakez du ozeanoetako maximoak eta minimoak
kontinenteetakoak baino zertxobait beranduago
izatea baizik eragiten, itsasoaren inertzia
termikoaren eraginez.
Tropiko arteko latitudeetako errejimenek
ekinozioen inguruan izaten dituzte
maximoak eta solstizioen inguruan minimoak.
Horrek argi eta garbi erakusten du
eguzki irradak zer eragin duen latitude
horietan.
Urteko ziklo hori eguneko zikloaren
gainetik dago, hau da, egunaren eta gauaren
arteko txandakatzearen eta horren ondorioz
lur azalean gertatzen den irrada balantzearen
gainetik. Ekinozio bateko baldintzetan,
eguzki irrada goizeko 6etan hasten
da, eguerdiko 12etan iristen da baliorik
handienera eta arratsaldeko 6etan amaitzen
da, eguzkia ezkutatzen denean. Lurreko
irradatzea etengabea den arren, goizeko
6etatik aurrera areagotzen hasten da, momentu
horretan eguzki irradaren berotasuna
pilatzen hasten baita. Balio handienera arratsaldeko
6etan iristen da eta momentu horretan
hasi eta gau osoan zehar beherakaegiten du goizeko 6etan berriro gutxienekora
iritsi arte. Tenperaturaren zikloak bi
prozesuak islatzen ditu eta gauean zehar
etengabeko beherakada jasaten du. Beherakada
hori egunsentiaren ondoren etengo
da, xurgatzen den eguzki irrada lur azalaren
irradatzea baino handiagoa izaten hasten
den unean hain zuzen. Une horretatik
aurrera tenperatura igotzen hasten da arratsaldeko
ordubiak edo hirurak arte, momentu
horretan lur azalaren irradatzea xurgatzen
den eguzki irrada baino handiagoa
izaten hasten baita berriz ere. Eta arratsaldeko
6etatik aurrera, eguzki irradarik ez
dagoenean, hozteko prozesua bizkortu egiten
da.
Hala ere, ziklo hori beste faktore batzuen
eraginez aldatu egin daiteke, esate
baterako, tenperatura desberdina duten aire
masa bat iristen delako edo itsasoaren eraginez.
Baina eraginik nabarmenena hodeiena
da, izan ere, atmosferaren eta lurraren
arteko irrada balantzea guztiz aldatzen duenez,
eguneko zabaltasun termikoa izugarri
murrizten du eta batzuetan tenperaturaren
zikloa ere zeharo nahas dezake.