Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Marrazkia, Pintura eta Eskultura

Marrazkia

Michelangelok odol lapitzez egindako biluzi baten marrazkia.<br><br>

Bi ikuspegiren arabera-edo defmi daiteke marrazkia edo marraztea. Batetik, artistak pintura, eskultura edo arkitektura lanari ekin aurretik egiten duen zirriborro gisa (sorkari figuratibo ororen, batez ere pinturaren, oinarria da, beraz, kasu horretan marrazkia). Bestetik, marrazteko teknikak eta materialak erabiliz sortzen den zer gisa, beste obra baterako urratsa ez baizik eta sorkuntza lan baten emaitza gisa, alegia. Nolanahi dela ere, bata zein bestea har daitezke artelantzat. Izan ere, artistaren azken helburua ez izanda ere, marrazkiak ez du, horratik, balio gutxiago ; aitzitik, obra bukatuarenk bezain balio estetiko eta espresibo aberatsak izan ditzazke marrazkiak, eta are aberatsagoak ere.

 

Teknikak

Marrazteko teknika zaharrenetako bat metalezkopttnta deitua da, zilar edo berunezko ezten moduko bat, zeinak arrasto grisaxka uzten zuen paper gainean. Lehenbizi hezur hautsez, arabiar gomaz, kolorea emateko hautsez eta urez egindako gai isurleari bat zabaltzen zen paperaren gainean (cava tinta, italieraz). Metalezko puntak paper horretan baizik ez zuen marratzen. Teknika hau XTJ.. endean asmarar zen, XV. mendean asko zabaldu zen florentziar, eskandinaviar eta alemaniarren artean, eta hurrengoetan ere erabili bazen ere, pixkana-pixkana alde batera utzi zen. Hala ere, XIX. mendeko artista batzuek ere (Degasek, adibidez) erabili zuten.

Luma eta tinta antzinako denboratatik erabiltzen d ira. VI. mendean, adibidez, antzara edo beltxarga lumak erabiltzen ziren.

Geroago kanaberaz egin ziren, eta XIX, mendetik aurrera, metalez. Tintak ere era askotakoak izan zitezkeen eta artistak berak prestatu ohi zituen. Gehien erabiltzen zenetako bat kuku sagarra -tanino asko baitu- egosiz egiten zen, bitrioloa, arabiar goma, eta trementina esentzia gehituta.

Kolorez, izan zitekeen narroi iluna, eta zahartu ahala beilegi bihurtzen zen, edo izan zitekeen beltza, eta narroi bilakatzen zen.

Batzuetan, denbora igaro ahala, tintak erre egiten zuen papera, eta marrazkiaren lerroen ordez urratu edo ebaki finak agertzen ziren paperaren azalean. Luma oso tresna egokia zen zirriborroak eta krokisak azkar egiteko . XIV eta XV. mendeetan lerro fin jarraituak egin ahal izateko egokitu eta hobetu zen, Leonardoren marrazkietan, edota gero, XVI. mendean, Durero, Rafael eta Michelangeloenetan ikus daitekeenez. Eta hala, artistaren berezkotasuna papereratzeko bitarteleo hoberenetako bat bihurtu zen luma.

Gaur egun ere marrazkilarien teknika maitatuenetakotzinalco denboretatik ezagutzen zen, baina ez zen XV. mendearen bukaera arte zabal erabiltzen hasi. Beltza eta grisa bitarteko tonuak hartzen ditu, eta batez ere bolumenak eta giza irudia marrazteko da egokia.

Horretarako erabili zuten, adibidez, Luca Signorelli, Michelangelo, Rafael eta Carraccik.

XVII eta XVIII. mendeetako erretratu eta paisajeetan teknika hori erabili zen. XIX. mendean, berriz, harri beltzaz gainera, beste bi teknika berri erabili ziren zuri-beltzeko marrazkigintzan : ikatz ziria eta berun ziria.

Ikatz ziria antzinatik ezagutzen zen baina ez zen XIX. mendea arte zabal erabiltzen hasi. Harri beltzak baino kontraste efektu nabarmenagoa egiten du paper zuriaren gainean.

Berunezko ziria edo lapitza XIX. mendearen hasieran hasi zen erabiltzen. Haren bidez zuri-beltzeko gainerako marrazki teknikekin baino zehaztasun eta fintasun handiagoz egin daitezke lerroak. Berunezko ziriak arrasto distiraduna uzten du paperean ; harri beltzak uzten duen arrastoa, berriz, distirarik gabea da. Ezaugarri horrek batzuk besteetatik bereizten laguntzen du.

Duen leuntasunagatik eta zehaztasunagatik, XIX. mendeko maisu marrazkilari nagusien lanabes begikoena bihurtu zen lapitza : besteak beste, Delacroii, Ingres, Corot eta Degasek erabili zuten. Marrazteko beste teknika batzuek kolorea erabiltzeko aukera ematen dute. Odol lapitza (gorri koloreko buztin burdinduna), adibidez, freskoen zirriborroak egiteko erabili ohi zen ; uretan nahasten zen eta pintzel batez marrazten zen. Freskoetan ez ezik, ohiko euskarrietan ere erabiltzen zen, paper gainean, adibidez, biluziak eta erretratuak egiteko batez ere, bere erabilerraztasuna eta hauskortasunagatik . Leonardo da Vincik eta Michelangelok -eta manierismoaren jarraitzaileek geroago- maisutasunez erabili zutenteknika hori. Geroago ere, XVII eta XVIII.. endeetan, akademietako modeloen biluzietan eta zenbait paisajetan erabili zuten.

Inpresionistek, Renoir, Morisot edo Manetek, batez ere erretratuetan erabili zuten teknika hori.

Batzuetan, odol lapitzarekin batera, harri beltza eta klera zuria erabiltzen zen, kolorez aberasteko marrazkia. Hiru koloreko teknika hori modan egon zen XVI. mendean, erretratuetarako. XVIII. mendean Wateauk oraindik erabiltzen zuen bere buruen zirriborroetarako.

Pastelaren teknikan hauts koloreztatuzko makilatxo batzuk erabiltzen dira. Teknika horri esker ezin hobeto adieraz daiteke materialaren egitura, azalarena batez ere.

XVIII. mendean sortu zen eta berehala jarraitzaile asko izan zituen pastelak, bukaeran olio lanekin duen parekotasunagatik beharbada. XVIII. mendean Chardin, La Tour edo Perroneau izan ziren teknika hau hobekien menderatu zuten maisuak, eta XIX. mendean, berriz, Degas, zeinak bakarrik edo olioarekin nahasita erabili baitzuen.

Akuarela pigmentu mineralez, urez eta arabiar gomaz egiten den nahastura gardena da, paperaren kolorea ikusten uzten duena . Oso teknika zaharra da baina ez da asko erabili. Akuarelez egindako lehenengo maisulanak Alberto Dureroren paisajeen eta animalien zirriborroak dira, 1495. urte ingurukoak . XVIII. mendean eta batez ere hurrengoan izan zuen indarrik handiena, inpresionismoarekin batera. Baina geroago ere, XX. mendean, izan du goi mailako jarraitzailerik, hala nola Kandinsky eta Paul Klee.

Ur margoak uretan disolbatutako tinta koloretakoak dira. Txinatar tintazkoak, ur margo grisak, gouache pintura zuriarekin egiten dira. Teknika hori erabili zuen Leonardo da Vincik gaztetan, Verrochioren tailerrean ari zela, zirriborroak egiten oihal gainean. XVII. mendean Claudio Lorenakoa, Nicolas Poussin, Rubens eta Rembrandatek ere ur margoak erabili zituzten paisajeen marrazkietan. XVI. mendeko pintore manierista batzuek indigoz (tindagai urdina) egindako ur margoak erabili zituzten.

 

Euskarriak

Bertan marrazkiak egiteko erabili diren lehenengo materialak abereen larru prestatuak (larrutxak edo larru paperak) izan dira.

Gero, papera zabaldu zenean kolore eta egitura desberdinak saiatzeko aukera izan zuten marrazkilariek.

Kartoiak tamaina handiko lanetarako erabili ziren, zirriborroen eta obra bukatuaren bitarteko urrats gisa. Batez ere harri beltza eta ur margoa erabiltzen da kartoietan.

Euskarri guztien artean kalko paperak aparteko garrantzia izan zuen, aukera ematen baitzuen irudi bat nahi adina aldiz errepikatzeko, nahi zen emaitza lortu arte. XIX.mendeko marrazkilari handi gehienek, behintzat, Ingres, Degas edo Gustave Morauk, adibidez, euskarri hori erabili zuten azken emaitzaren bitarteko urrats gisa.

 

Nork eta noiz eginak diren

Marrazkiak, askotan, margolan baten, eskultura edo arkitektura lan baten bitarteko urratsa besterik ez dira, gorago esan den bezala. Horregatik, XV, XVI eta XVII. mendeko marrazki gehienek ez dute sinadurarik ez datarik. Baldin badute, faltsua izaten da, geroago jarria. Halakoetan, erabilitako teknika eta euskarria aztertzeak, beste obra batzuetan erabilitako teknika eta euskarriekin alderatzeak, lana noiz eta nork egina den zehazten lagun dezake. Marrazkiareneta obra bukatuaren arteko antzekotasunak aztertzea izaten da marrazki horren jatortasuna zehatzeko eta egilea zein den jakiteko biderik zuzenena. Kontuan izan behar da obra bukatuak zuzenketak eta gorabeherak izan ditzazkeela hasierako marrazkiarekiko, eta hori lagungarria izan daitekeela marrazkiaren egilea eta jatortasuna ezagutzeko.

Batzuetan marrazkia egin zen garai bereko edo geroxeagoko bildumagileen zigiluak eta markak azaltzen dira marrazkiaren paperaren gainean, obraren egilea aipatuz.

XVIII. mendean hasi zen zabaltzen marrazkian egilearen izena jartzeko ohitura.

Egilearen izenpea azaltzeak marrazkia bitarteko zirriborrotzat ez ezik artelantzat ere hartzen hasia zela erakusten du. XIX. mendetik aurrera, berriz, marrazki gehienak izenpetuta daude.

 

Pintura

Margolariaren lanaren emaitza erabilitako materialaren eta teknikaren araberakoa da.

Bost material oinarrizko erabiltzen dira margolan orotan : euskarria; koloregaiak edo pigmentuak; pigmentuok ore gotor bat osatuz elkartzen dituen aglutinatzailea ; aglutinatzaileari gehitzen zaion disolbatzailea, erabilkorragoa izan dadin ; eta, azkenik, euskarriaren eta margo geruzaren artean zabaltzen den estalgarria edo bitarteko geruza.

Antzinako denboretatik margolan ororen oinarri materiala izan dira beti elementuok.

Material horietakoren bat aldatzeak, aglutinatzailea eta disolbatzailea aldatzeak batez ere, teknika aldatzea dakar.

 

Materialak

Euskarria izan daiteke higikorra edo izan daiteke horma edo sabai bat bezala finkoa.

Euskarriaren eta margoaren bitarteko geruzaren edo estalgarriaren helburua euskarria eta margoa babestea da, elkar ukitzean sor litezkeen kimika erreakzio kaltegarri eta suntsitzaileetatik babestea alegia. Geruza estalgarri edo babesgarri hori leunagoa edo zakarragoa izango da, margo geruzari zer itxura eman nahi zaion. Margotu ere egin daiteke, margolanaren koloreen arteko harremana edo, besterik gabe, margotze lana bera erraztearren.

Margo geruza jatorri mineral, organiko edo sintetikoko kolore pigmentuez osatua dago. Pigmentuek denek ez dute argia igarotzen berdin uzten, denek ez dute errefrakzio indize bera, handiagoa edo txikiagoa baizik, aglutinatzailearen arabera.

Hau da, errefrakzio indizea handitu ahala koloreak opakoagoak bihurtzen dira, eta gardenagoak, berriz, txikitu ahala. Argia aglutinatzailean zehar hedatzen da, eta, beraz, haren lodieraren eta duen pigmentu kopuruaren arabera aldatzen da errefrakzio indizea. Gel zeharrargi moduko bat izaten da : suspentsioan dauden pigmentuen artean argia igarotzen uzten du eta aldi berean, bernizaren antzera, babestu egiten da. Erdi Aroko olio egosiek eta akrilatozko erretxina zeharrargiek, polimerizazio bidez sortutako molekula handiak izanik, disolbatzaileak behar dituzte, baina disolbatzaile horrek ez du eraginik izan behar, pinturaren mugimendu mekanikoan ez bada.

Pintura lehortzeko behar den denbora gutxitzearren eta margo geruza babesgarri batez estaltzearren, margolari eta kimikariek berunezko eta manganesozko lehorgarriak gehitu zizkioten aglutinatzaileari, eta erretxinazko berniz natural eta sintetikoak egin zituzten.

 

Teknikak

Akuarelak eta gouacheak ur margo gomadunak erabiltzen dituzte : goma arabiarra aglutinatzaile gisa eta ura disolbatzaile gisa. Akuarelak aglutinatzaile gutxi izaten du eta gouacheak, berriz, asko. Hori dela eta, gouache teknikaz egindako margolanak opakoagoak dira eta gardentasun efektu gutxiago dute. Gardentasun efektuok, berriz, oinarrizkoak dira akuareletan . Akuarela ez da oso itsaskorra eta euskarriaren (papera) kolorearen eta egituraren efektuak azalarazten ditu. Argiak eta egurats gertakariek kalte handia egiten diote. Horregatik, kristalez babestu behar da eta argi biziak zuzenean joko ez duen leku batean jarri. Akuareletan, beraz, bertatik bertara egin behar da lan, eta damutasunik gabe, ez baitago zuzenketarako aukerarik.

Akuarela, hasieran, marrazkiak koloreztatzeko teknika bat baizik ez zen. XVIII.. endearen hasieran arte adierazpen autonomoa bihurtu zen Ingalaterran, eta olio pinturaren beraren bilakaera baldintzatu zuen, neoimpresionismoaren eta fauvismoaren jarraitzaileen artean gehienbat.

Gouachea akuarela suerte bat da, baina hura baino dentsoagoa, margulagoa eta hitsagoa. Lehortzen denean are gehiago histen da. Erdi Aroan gai naturaletatik ateratzen zituzten gouacherako pigmentuak ; gaur egun, berriz, zenbait materialen sintesiz lortzen dira, zelulosaren sintesiz, gehienbat Pastela, berriz, pinturaren eta marrazkiaren arteko bat da. Akuarela bezala, marrazkiak koloreztatzeko erabili zen hasieran . Ez du ur beharrik margotzeko, pigmentu hautsez oretutako makilatxo moduko batzuk baitira margook. Italian asmatu zen XVI. mendearen hasieran, odol lapitzaren marrazki teknikaren aldaera gisa. Odol lapitzak ez bezala, pastelakaglutinatzailea (ura gomarekin edo eztiarekin) behar zuen, eta baita gogortzaileren (talkoa edo kaolina) bat ere. Erantsitako kaolin proportzioaren arabera, bi pastel mota bereizten dira : gogorra, trazu zorrotzez pintatzeko, edo biguna, ikatz ziriaren edo odol lapitzaren antzera pintatzeko .Pastela erabiltzeko, euskarriak zimurtsua behar du izan, materia ongi finka dadin . Teknika honen bilakaera, beraz, paperaren bilakaeraren parekoa izan da. Teknikaren bilakaera horretan aparteko garrantzia izan zuten paper tindatuek, paperaren arabera kolore batzuk edo bestek nabarmentzeko aukera ematen zutelako . XVIII. mendean, era guztietako paper mota bereziak azaltzean, Italiako eta Frantziako artistek beste pintura molde bat landu zuten, pastelaren teknikan prestalan gisa egiten ziren marrazkietatik eta zirriborroetatik bereizten eta benetako pinturara hurbiltzen zirela. Nolanahi ere, pastelaren mekanikak lotura estua izaten jarraitzen du marrazkiarekin, ez baita pintzelen beharrik, eta makiltxoekin zuzenean margotzen da.

Pastela oso materia hauskorra da eta lizuna har dezake erraz. Lanak hondatu ez daitezen, finkatzaileak erabiltzen dira eta, koloreen edertasunari antz emateko eragozpena bada ere, margoa kristalez estaltzen da.

Tenpera ere ur margoa da, pigmentua eta aglutinatzaile bat (kola, arrautza, erretxina edo olio emultsioa) uretan diluituz egiten den pintura. Gero, margoaren gainean, berniza ezartzen da eta horrek olio pintura baten itxura ematen dio.

Formula horren bidez edozein gainaldetan pintatzen zen : oholak, hormak, mihiseak eta, noski, pergamino eta paper gainean . Gehienetan, euskarriaren gainean, estalgarri geruza bat zabaltzen zen, pinturak hobeto hel zezan. Oholak kola eta igeltsuzko ore batean murgildutako lihozko oihal mehez estaltzen ziren. Horrela, denboraren poderioz egurra pitzatzen bazen ere margoa ez zen hondatzen. Tenpera pinturak, baina, eragozpen ugari zuen : ez zuen, adibidez, pintura geruzak bata bestearen gainean jarriz gardentasun efekturik lortzen uzten. Gainera, pintura hori berehala lehortzen da eta ezin zaio pintura freskoaz azken ukiturik eman.

XV. mendeaz geroztik pintoreen margolaritza teknika kutunena olioa izan zen.

Teknika hori besteak baino hobeto egokitzen zen pintura kontzepzio berrietara eta argi-ilunen efektuetan, antzeko bi tonu leuntasunez elkartzeko aukera ematen zuen. Halaxe lortu zen margoen fusioa, pintoren gehienen nahia.

Tradizioak dioenez, Van Eyck anaiek asmatu zuten olio pintura. Kontuak kontu, XV. mendeko pintore flandriar horiek olio pintura erabiltzeko modu berria asmatu zuten. Izan ere, olioa lehendik ere erabiltzen zen pinturan, baina beste osagai batzuekin nahastuta, eta berniz babesgarri gisa, gainera. Olio egosia hura baino trinkotasun gutxiagoko disolbatzaile batekin (ura eta arrautza emultsio bat edo esentzia lurrinkor bat) elkartu ahal izatean lortu zen pintura mota horri etekin guztia ateratzea. Teknika berria eta tenperan zuten esperientzia baliatuta, Van Eyck anaiek margo geruza baten gainean hura erabat ezkutatu gabe beste bat zabaltzea lortu zuten, halako moduan ezen, optikaren efektuengatik, sekula ikusi gabeko tonuak lortu ziren.

Teknika berri hura berehala zabaldu zen. Leonardok, adibidez, sfirntato-a asmatu zuen, olioa disolbatzailean nahastuta erabiliz. XVI. mendeko pintore veneziarrek, Tizianok gehienbat, lausotuaren teknika asmatu zuten ; gero, barrokoko maisuek hobetu zuten. Handik hara pintura kolorezko orban multzoa bihurtu zen, eta lausotasunek, gardentasunek eta margo geruzaren egiturak berak sortzen zituzten efektuen bidez orbanok forma zehatza hartzen zuten behatzailearen begian.

Baina olioak ere bazituen eragozpenak . Denbora igarotzean horitu egiten zen eta zenbaitetan, herdoilduta, obraren jatorrizko margoak eraldatzen zituen.

XVI. mendean, olioaren erabilera zabaltzeaz gainera, mihiseak egurrezko armazoietan josita erabiltzen hasi ziren.

Hala, tamaina handiko lanak biribilkatuta garraia zitezkeen. Horrela erabiltzeak baina ez zion onik egiten mihiseari, arrakala txikiak sortzen baitziren pinturan. Mihisearen geruza babesgarriagatik ere sortu zen arazorik, bai pinturaren olioak babesgarrian zehar irazita mihisea erretzen zuelako, bai olioa desagertuz gero koloreek dizdira guztia galtzen zutelako.

Pinturagatik eta euskarriarengatik ez ezik pinturaren babesgarri zabaltzen zen bernizarengatik ere izaten zen arazorik : denbora igaro ahala horitu eta pitzatu egiten zen. Margolana bukatutakoan bernizarik ez eman beharrik izateko, zenbaitetan pinturak berak izaten zuen berniza, baina halakoetan, koadroaren gainaldean aldaketarik izanez gero, galdu egiten ziren suspentsioan dauden pigmentuak, eta izugarri zailtzen ziren garbitze eta zaharberritze lanak.

Formula kimiko industrial berriei esker gaur egun ez da horrelako arazorik.

1840. urteaz gero olio pintura metalezko hodi estandarretan saltzen da.

Margo binilikoak eta akrilikoak erretxina sintetikoen erabileratik sortu ziren.

Pintura horiek, uretan nahastuta erabilita, tenperaren edota are akuarelaren antzekoak dira. Akrilato molekulei esker margo geruza gotor eta meheak ateratzen dira, oso kolore distiratsukoak. Margo horrek duen erretxinari esker margo geruzak bata bestearen gainean zabal daitezke. Eragozpen bat badu ordea, berehala lehortzen da. Edozein gainaldetan zabal daiteke, ez du aldez aurretik inolako babesgarririk behar.

 

Eskultura

Lehenengo irudi paleolitikoetatik gaur egungoetara eskultoreek era askotako materialak eta teknikak erabili eta landu dituzte. Ez da izango materialik eskulturan erabili ez denik.Teknika ere materialaren araberakoa izaten da : nolako materiala halako teknika.

 

Materialak

Material mota horiek guztiak lantzeko moduaren arabera bereiz daitezke : moldatuz lantzen direnak (buztina eta argizaria, adibidez) ; molde baten bidez egiten direnak (beira eta material sintetikoak, aurreko guztiez gainera) zizelatuz itxuratzen direnak (harria, zura eta beste material organikoak, hala nola marfila eta hezurra) ; eta, azkenik, lantze prozesu konplexuagoa dutenak (metalak).

Harria da materialik erabiliena, apaingarrietarako eta monumentu eskulturetako ez da hura bezalakorik. Kare harri gogorra eta ale xehekoa erabiltzen da batez ere, lantzen errazena delako. Marmolak, kimikaz kare harriaren hurbilekoak, haitz gogorrakdira, kristalduak. Carrarakoa bezalako marmol zuri egitura homogeneokoak dira lantzen eta leuntzen errazenak, eta horregatik izan dira betidanik eskultoreen kutunenak.

Baina material guztien artean, buztina da lantzen gozoena, eta baita eskurakoiena ere. Historiaurreaz geroztik erabiltzen da, eta ia denera egokitzen da, erabat alda baitaiteke haren plastikoatsuna, haren kolorea, eta baita, adreilu xehetua gehituz gero, haren egitura ere. Badu, ordea, eragozpenik, hauskorra da eta pisutsua oso, baina lehortu ondoren berriro busti eta erabil daiteke, egosi ez bada behintzat.

Argizaria ere landu erraza da oso. Eskultoreek tamaina txikiko eskulturak egiteko erabiltzen dute argizaria (erle argizari, bike, gantz eta trementinazko nahastura bat), baina baita metalezko eskultura handiak egiteko teknika baten ezinbesteko osagai gisa ere, "argizari galtzea" esaten zaion teknikarako, alegia.

Zura ere antzinatik erabiltzen da eskulturan . Harri gutxi dagoen lekuetan, esate baterako, zura erabiltzen da gehiago. Eskulturan erabiltzeko, ordea, ez da edozein zur on. Nahiago dira bizkarroiek nekez erasotzen dituztenak : haritza, intxaurra eta gaztaina, adibidez. Beste batzuk, ostartxa eta zedroa, esate baterako, lantzen zailak dira, eta ez dira erabiltzen lan txikietan baizik.

XVI. mendetik aurrera zur exotikoak hasi ziren erabiltzen, ebanoa, kaoba eta palisandroa, esate baterako.

Marfila edo bolia gai bikaina da, sendoa, esne kolorekoa, eta elefante, mortsa eta hipopotamoen letaginetatik ateratzen da.

Siberian ere bada, izotz azpian dauden mamutena, hain zuzen. Marfila tailu txikietan baizik ez da erabiltzen, eta hezetasunak erraz hondatzen du.

Igeltsua gai merkea da, eta gauza askotarako erabiltzen da. Igeltsuzko eskulturak barrutik hutsak izaten dira eta oso gutxi pisatzen dute. Igeltsua oso gai hauskorra da eta erraz hondatzen da denborarekin. Kolaz eta marmol hautsez nahastuz gero, beste gai bat eratzen da : estukoa. Igeltsua ez bezala estukoa leundu egin daiteke.

Metalen artean brontzea da eskulturan gehien erabili dena. Brontzea kobre eta eztainuzko nahastura bat da. Gai horien proportzioak, baina, ez dute zertan berdinak izan behar beti, eta brontzeari eman nahi zaion tonuaren arabera aldatzen dira : kobre asko (%95) duten brontzeak gorrixkak dira eta %85 baino gutxiago dutenak, berriz, hori argiak. Kobrea eta eztainua ez ezik, beruna eta beste metal batzuk ere izaten dira brontze mota batzuetan.

 

Nolako materiala halako teknika

Gizonak hiru dimentsioko forala bat sortzeko dituen bitartekoen artean, materia plastikoa zuzenean eskuez lantzea da errazena : alegia, buztina moldatzea. Teknika hori izan da eta da eskulturaren funtsa.

Materia plastikoa bi modutara landu daiteke, materia kenduz edo materia erantsiz.

Edonola izanda ere, eskultoreak lanabes bereziak behar ditu horretarako, espatulak, trepanoak eta abar. Argizaria, berriz, metalezko lanabes berotuen bidez moldatzen da, eta kasu horretan eskuen zeregina ez da laguntzea baizik.

Buztinezko eskultura iraunarazteko, egosi egin behar da labean. Tamaina handiko obrak atalka sartzen dira labean, eta egosi ondoren elkartzen dira. Igeltsuzko lanak, berriz, lehortzen uzten dira, eta baldintza normaletan gordetzen.Gauzaki bat eskuez moldatzea da eskulturan egintza nagusia, nagusirik baldin bada. Moldearen teknika, berriz, jadanik egina dagoen obra bat gordetzeko, hobetzeko eta haren kopiak egiteko erabiltzen da : lehenbizi molde huts bat (negatiboa) ateratzen da jatorrizko eredutik, eta moldetik irudia (positiboa), gero.

Bi motatako moldeak daude : a) Argizarijarioko moldea (bi molde erdi, eskultura bakartuen kasuan) : molde mota hau erabilita, hura lortzeko erabiltzen den jatorrizko eredua apurtu egiten da moldetik bereiztean, eta moldea ere positiboa ateratzean apurtzen da. b) Zatiz zatiko moldea (hainbat molde zati, obraren konplexutasunaren arabera) : molde mota hau erabilita jatorrizko eredua ez da apurtzen, eta beste positibo batzuk ateratzeko erabili ahal da gero.

Argizari jarioko molde baten bidez lortzen diren lanak bakarrak dira ; zatiz zatiko egindako molde baten bidez lortzen direnak, berriz, seriean edo lantegian eginak izan daitezke. Azkeneko horiek molde zatiak soldatzeak uzten dituen markengatik ezagutzen dira.

Moldeak-eta egiteko, igeltsua erabili izan da gehienbat, baina baita estukoa, zementua eta argizaria ere. Gaur egun, gai horiez gainera, erretxina sintetikoak erabiltzen dira, moldea behin eta berriz erabiltzeko aukera ematen baitute.Zizelatze lana moldatze lanaren guztiz kontrakoa da. Lantzen den gaia gogorra denez, tresna berezi batzuk erabili behar ditu artistak (baita, batzuetan, zenbait kinoka gai ere), eta energia gehiago erre. Moldatze lanetan eskultoreak materia ken edo erants badezake, zizelatze lanetan, berriz, kendu besterik ezin du egin, atzera egiteko eta zuzentzeko aukerarik gabe, gainera. Zizelatze lana, beraz, zuhurtasun handiz egin behar da, mailaz maila : harri blokea atera, ertzak kendu, plano nagusiak eta bitarteko planoak zizelatu, eredua atera, azken ukituak eman, eta, bukatzeko, leundu.

Zizelatze lanetan eskultoreak ereduren bat egiten du buztinez edo beste gai batez, eta zirriborroak erabiltzen ditu erreferentzia gisa harri blokean bertan marraztuak, lana zertan den kontrolatzeko.

Era askotako tresnak erabiltzen dira zizelatzeko : mailuak, zizelak, trepanoak, pikotxak eta abar. Gaur egun, mailu elektrikoei esker, askoz errazago egiten da lana.

Tailua bi modutara egin daiteke, harri blokea zuzenean zizelatuz edo, ahalik eta zehatzen kopiatu nahi den eredu bat baldin bada, puntu barizea deritzon teknika erabiliz. Azken horretarako, hartzen dira oinarrizko hiru puntu ereduan (puntu garaiena eta kanpokoenak, normalean), eta iltzez markatzen dira. Gero, makina berezi batez hartzen dira hiru puntuok, landu nahi den harri blokera aldatzen dira, eta ereduan markatutako sakontasunaren arabera barrentzen . Gauza bera egiten da beste erreferentzia puntu batzuk hartuta, eta nahiko puntu markatu direnean, hustulana egiten da blokean. Teknika hori XVIII. mendean erabili zen lehenengo aldiz.

Zura lantzeko igaro behar diren aldiak harria zizelatzeko berak dira funtsean. Harria bezala zura ere zuzenean zizelatuz edota puntuak hartuz landu daiteke. Baina zuraren eskultoreak lantzen ari den materialaren berezitasunak hartu behar ditu kontuan : zuraren zainen norabidea ; zurgizena kendu, hauskorra baita oso ; muina ere kendu, pitzatu eta arrakalatu egiten baita zahartzean ; eta zurgiharra bakarrik landu. Zura zatitan landu daiteke, gero zatiok elkartu eta eskultura bakarra osatzeko. Zuraren eskultorearen lanabesak bereziak dira, lan molde horretara egokituak : zizela, birabarkia, trintxa eta marrusketa.

Plastika lanetara hobekien egokitzen den metala brontzea da, dudarik gabe. Behin urtuz gero, igeltsua bezain ongi egokitzen zaio moldatutako irudiari : ia aldatu gabe irauten du, gainaldea berniz moduko azal mota desberdinez estal daiteke, eta zizelaz landu daiteke. Abantailez gainera, baina, badu eragozpenik ere : oso garestia eta astuna izatea. Horregatik egiten zituzten brontzegileek hain meheak heren eskulturak, pisua eta prezioa gutYitzean - en. Sumertarren garaian baizik ez dira egin brontzezko eskultura handi eta trinkoak.

Moldatze lanetan bezala, metalezko eskulturak egitean ere jatorrizko eredu bat behar da, hartarako berariaz egina, edo eredu gisa erabil daitekeen beste obra bat, bestela, jadanik bukatua. Metala urtzeko bi metodo nagusi erabiltzen dira : argizari jarioaren metodoa edo arearen metodoa. Biek printzipio bera dute oinarrian : lortu nahi den irudiaren kanpoko itxura duen molde baten barnealdearen eta erdian jartzen den gune baten kanpoaldearen artean tarte huts bat uzten da, metal urtuaz betetzeko. Tamaina handiko eskulturak egitea oso zaila da, baina atalka egin daitezke, eta atalak soldatuz elkartu. Urtze lana bukatu ondoren, azken ukituak ematen zaizkio eskulturari : bizarrak kendu, xehetasunak zintzelez landu eta abar. Metalaren kanpoaldea herdoildu egiten denez, gai bereziez tratatzen da, zer itxura eman nahi zaion gainaldeari (berdea, marroi gorrizta edo beltza).

Burdina lantzen duten eskultoreek olagizonen teknika zaharra erabiltzen dute : burdina piezak mailuaz jo, eta soldatu. Burdinak oso urtze tenperatura handia du, eta horregatik ez zen XIX. mendearen bigarren erdia arte eskulturan erabili. Beste metal batzuk (beruna, eztainua) brontzea baino errazago urtzen dira, eta harrizko edo burdinazko moldeetan moldatzen.