Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea

Ertamerika: toltekak, aztekak

Goizeko Izarraren tenpluko atlanteak, 4,5 m garaiak .Tulako aztarnategia, Hidalgo (Mexiko).Atlante hauek dira arte toltekaren erakusgarri nagusietakoak .<br><br>

 

Toltekak

Teotihuacanen gainbeheraren ondoren, VIII. mende inguruan, tolteken zibilizazioak hartu zuen indarra Mexikoko iparraldean.

Toltekak leinu nahuatl batetik sortuak ziren . Herri nomada, ehiztaria eta borrokalaria zen; argizagiak gurtzen eta giza eskaintzak egiten zituzten. Teotihuacan ingurura iritsi zirenean hango zibilizazioarekin bat egin zuten, baina 1000. urte inguruan iparraldetik iritsitako gudari olde batek bizitza espirituala eraldatu eta aristokrazia militarraren eragina ezarri zuen 1168 inguru arte.

Dena dela, ez da toltelcen historiari buruzko berri askorik, haien kroniketan nahasian ageri baitira elezaharrak eta historia ; behin eta berriro agertzen da kroniketan, esaterako, Mexikoko Colon aurreko kulturetako pertsonaia nagusietako bat, Quetzalcoatl suge lumaduna hain zuzen ere.

 

Arkitektura

Arkitektura tolteka ez zen kalitatez Erdiko Ameriketako beste zenbait larlturetalcoa baino aberatsagoa, haina egikera eta soluzio herriak erabili zituzten, adibidez galeria arkupeduna, barne espazio handietarako sarbide gisa. Garrantzi handiko berrikuntza tekniko bat erabili zuten tenplu zein bizitokietan : zutabea eta habea egitura elementu gisa erabiltzen hasi ziren, eta horrek aretoei sakontasuna emateko eta espazio zabaleko aretoak egiteko aukera ematen zien. Tenpluak karratuak izaten ziren eta bi barne areto zituzten, atari bat eta zutabeekiko areto luze bat, lurrez eta harriz egindako platafoma baten gainean eraikiak. Berrikuntza izan zen, orobat, arkitektura ideologia militarraren indargarri gisa erabiltzea, eraikinen hormetako behe erliebeen, estatuen eta apainduren bidez ; sarritan agertzen dira eszena makabroak, piztiak giza garunak jaten, gudari ilarak...

Tolteken bizitoki nagusia Tula izan zen, eta han aurkitu dira aztarna garrantzizkoenak . Telako aztarnategia Hidalgo estatuaren hegoaldean dago, Mexikotik eta Teotihuacandik 60 bat kilometrora. Hiriaren erdialdean plaza nagusi bat dago, karratua ia, aldeko 120 m-koa ; plaza horretan dago hiriko piramide aipagarriena, eta piramidearen iparraldean berriz, plataforma handi baten gainean, Goizeko Izarraren tenplua dago. Tenplu hau piramide tankerakoa da, inguru hartako zibilizazioetan ohi zen bezala, eta gainean gutxienez beste piramide bat izan zuen adituen ustez ; hormak behe erliebe bikainez apainduak zituen, jaguar, puma, arrano eta suge lumadunen irudiekin . Piramidearen gaineko tenpluak sabai laua zuen ; sarreran suge lumadun formako bi zutabe zituen, aurrealdean gudari tolteken irudiko zutabeak eta sabaiaren euskarri 4,60 metroko garaiera zuten atlante bikainak, handiak baina aldi berean harmoniatsuak . Telako beste arkitektura obra aipagarria horma monumentala da ; 2,20 m da garai, eta frontisean eta atzealdean erliebe bikainekiko erlaitz bat du.

 

Eskultura

Eskulturaren alorrean aipagarriak dira atlanteak eta Cbac 11lool izeneko estatuak.

Atlanteak kariatide erraldoiak ziren, eta oro har gudariak irudikatzen zituzten ; kariatideen oinetan suge-buru handiak eta behe erliebeak, gudari ilarak irudikatuz, agertzen ziren. Oro har obra zurrunak ziren olmeken fintasunarekin alderatuz gero, eta toltelcen gizarte militarraren eta ideologia borrokalariaren nagusitasuna islatzen zuten.

CbacrLlool estatuak giza irudiko estatua etzanak dira ; zangoak tolestuta eta burua zutik dute, ikusleari aurrez aurre begiratzen diotela, eta eskuak sabel gainean dituzte ; adituen ustez, jainkoei eskaintzak egiteko harri gisa erabiltzen ziren.

 

Aztekak

Mexiko erdialdean tolteken nagusitasuna apaldu zenean iparraldetik hainbat herri iritsi zen inguru hartara. XII. mendean zehar nahuatl eta otomi hizkuntzetako leinuak iritsi ziren eta toltekek eta chichimekek bat egin zuten, bertakoen erresistentzia handirikgabe. Idatzietan agertzen denaren arabera, aztekak Aztlan alegiazko herrian sortu ziren eta Huitzilopochtli jainkoaren aginduz emigratu zuten 1168an, Tula aldera lehenik eta Texcoco aintziraratz geroago. Handik ere alde egin behar izan zuten ordea, inguruko herrien aliantzak garaitu baitzituen 1298an.

Handik Texcoco aintzira erdiko uhartetxo batera alde egin zuten. Beren jakinkoek iragarri bezala, ahoan arranoa zuen suge bat ikusten zuten uhartean finkatu ziren, eta hantxe kokatu zuten beren hiriburua 1325ean.

 

Azteken mundua

Azteka izenak, ahozko tradizioaren arabera, Aztlandik atera ziren zazpi herriak izendatzen ditu. Mexica izan zen zazpi talde haietan nagusia. Izcoatl izan zen azteken inperioko lehen erregea ; ereinaldi labur baina garrantzi handikoa izan zuen, batez ere Texcoco, Tlacopan eta Tenochtitlan hiriak batu zituelako eta ordu arte hiri hegemonikoa zen Azcapotzal menderatu zuelako. Aztekek horrela lortu zuten burujabetasun politikoa, eta horrela hasi ziren kontinenteko zenbait lurralde hartzen eta azteken inperio ahaltsua izango zena osatzen . Izcoatlek gobernua antolatu zuen eta erlijio hierarkia finkatu zuen. Oinarri horietatik abiatuta azteken inperioa zabalduz joan zen 1519 arte, hau da, Cortesek Tenochtitlanen menderatu zituen arte.

Azteken gizarte antolamenduari dagokionez, lurrak calpulli edo ldanen oinarrizko erakundeenak ziren. Oso independenteak ziren, nahiz eta estatuaren mende zeuden : beren funtzionarioak eta gudariak zituzten, beren tenplua eta jainko babeslea, etab. Calpullietako ordezkariek Kontseilu Handia osatzen zuten. Kontseiluak printzeak hautatzen zituen, eta haien eta Tlacopan eta Texcoco hirietako agintarien artean estatuko buruzagi gorena. Aristokraziak bere esku zituen kargu administratiboak, erlijiosoak eta militarrak. Herritarrak, berriz, nekazaritzatik eta eskulangintzatik bizi ziren, eta haien eta aristokraten artean merkatarien taldea zegoen.

Azteken inperioan, Golonen aurreko Erdiko Ameriketako kulturetako joerari jarraituz, jainkoak ziren eguneroko bizitzaren ardatza eta giza ekintza guztiek eragina zuten kosmosean. Bizitzaren alor guztietan ageri den erlijiotasun horren ondorioz erritoek markatzen zuten bizitza guztia (bainu garbitzailea zen garrantzitsuenetakoa), batez ere azteken kasuan, sakrifizio odoltsuak egiten baitzituzten.

 

Arkitektura

Azteken arkitektura azaltzeko Tenochtitlango hiria hartzen da eredutzat, hura baitzen azteken hiriburua, eta huraxe baita aztarnategi nagusia. Tulako ereduari jarraituz osatu zen hiria, eta nabarmentzekoak dira piramideak, jauregi zutabedunak, kariatide moduko estatuak etab.

Hiriburu mexica uharte txiki batean zegoen . Plaza handi baten inguruan egituratua zegoen ; plazaren barruan Tenplu Nagusiaren multzoa zegoen, eta inguruan auzoak . Plaza inguratuz harresi bat zegoen, ate bana zituena lau puntu kardinaletan ; ate horietako bakoitzetik galtzada handi batzuk ateratzen ziren, uhartea kontinentearekin lotzen zutenak. Tenplu Nagusiaren multzoa eraikitzeko 200 urtetilc gora behar izan zituzten ; eraikin publikoez osatua zen (tenplu, jauregi, bainu eta abarrez), eta galtzaden ebaketa gunean piramide nagusia zegoen.

Piramide nagusiaren gainean, ordu arteko tenpluetan ez bezala, bi tenplu biki zeuden . Jauregietan aipagarriak dira, Axayacatl eta Moctezuma besteak beste, lur eremu handia hartzen zutenak eta lorategiez inguratuta egon ohi zirenak. Oro har Teotihuacango moldeari jarraituz eginak ziren : patio karratu edo lauki-zuzenen inguruan zeuden gelak eta atarietatik zuten sarbidea.

Eraikin handiak ziren, bi solairukoak batzuetan . Eraikin publiko eta jauregiez gainera, hainbat ingeniaritza lan handi egin zuten aztekek : galtzadak, ubideak, zubiak, uraren irteera eta sarrera kontrolatzeko lanak (Chapultepec-elco akueduktua besteak beste).

Tenochtitlango multzoaz gainera, arkitektura aztekaren erakusgarri bikaina da Malinalcokoa ere. Malinalcoko tenplua 1476- 1520 bitartean eraiki zuten, eta harrian landua da osorik ; piramide tankerako oinarria,eskailera, ataria eta aretoa ditu osagai. Eskultura erraldoien gisara landuak dira guztiak, eta behe erliebe bikainak dituzte. Aretoak zirkulu osoa osatzen du ia, eta ateak suge baten ahoa irudikatzen du ; jaguarren irudiak daude eskaileraren albo bietan.

 

Eskultura

Eskultura aztekan sinbolismo erlijiosoa da ezaugarri nagusia. Pinturarekin gertatzen zen bezala, oso hizkuntza abstraktua erabiltzen zuten. Arte ofizial mexica harrizko eskultura balcartuan oinarritu zen. Tenochtitlango artistek olmeken tradizioa berreskuratu zuten, baina teknika, gai eta forma tradizionalak erabiliz soluzio berriak asmatu zituzten. Eskultura gehienak pinturaz apainduta zeuden, esannahi sinbolikoko pinturez apainduak eta indar plastiko handikoak ziren.

Eskultura aipagarrienak tenpluetarako eskultura erraldoiak dira ; erlijiosoak dira gehienak, mitologiarekin eta jainkoekin lotuak . Arlo honetan bereziki garrantzitsua da Coatlicue jainkoen, lurraren eta gizakiaren amaren estatua ilcusgarria. 2,60 m-ko harri erraldoia da, 12 tonakoa, eta jainko bizi emailea eta hondatzailea adierazten du emakume burugabe baten irudiaren bitartez .

Eraikin politiko eta administraziokoetan ere jartzen ziren eskultura erraldoiak, baina gertaera historikoei buruzkoak, Tizocen harria adibidez, kodizeez apaindua. 2,65 m- ko zilindro bat da ; enperadore haren garaipenak agertzen dituzten behe erliebak ditu, eta oroitarri bikain bat ere badu Tizoc eta Ahuitzotl enperadoreen irudiarekin.

Asko dira, halaber, taila txikiagoalc, gizarte mexican arrakasta handia zuten izpiritu, gauzaki eta kontzeptu sakratuei dagozkien jainkoak agertzen dituztenak. Horiekin batera, gizakia bizitzaren hainbat unetan adierazten duten tailak ere agertu dira.

Eskultura askeak dira gehienak, bikain landuak, baina aipatu beharra dago ezen, arte inperialaren mezu sinbolikoak adierazteko behar zuten abstrakzioa alde batera utzita, errealismoa dutela ezaugarri nagusia.

 

Mosaikoak eta lumazko apaingarriak

Artearen alor nagusiez gainera -arkitektura eta eslultura-, beste eskulangintzen aztarnak ere aurkitu dira Tenochtitlanen.

Izan ere, garairik oparoenean 300.000 biztanle inguru izan zituen, eta hara bildu zen hainbat eskulangile. Besteak beste, mosaikoa landu zuten aztekek, aurpegi mozorroak egiteko batez ere ; hileta eginkizunetan erabiltzen bide ziren, eta Quetalcoatl jainkoaren irudiak dira gehienetan. Paper, zur edo harri gainean diseinu bat marrazten zuten eta gero harrizko tesela txikiakmoztu eta itsasten zituzten. Turkesa erabiltzen zen gehienbat, baina baita jadea, korala eta obsidiana ere, eta urrea. Material koloredunak zirenez, haien koloreeez baliatzen ziren.

Metalaren langintzan belarritakoak, lepokoak, bularretarako estalkiak etab. egin zituzten, harri bitxiz apainduak (turkesa, jadea, amatista, etab.).

Beste arte adierazpen bitxi bat lumez egindalco gauzakiena izan zen, baina halakoetatik oso lan gutxi gorde dira. Ezkutuak eta burukoak apaintzeko erabiltzen ziren batez ere, eta hegazti exotikoen kolore biziko lumez eginak ziren. Aipagarria da, besteren artean, Moctezuma II.a enperadorearen burukoa.