Artea»XIX eta XX mendeak
Gaur egungo arkitektura
Arkitekturak oro har, eta arkitektoek bereziki, aldaketa esanguratsuak bizi izan dituzte
mende honen azkeneko laurdenean. Data hori baino lehenago, izengabetasuna eta arkitekturak
eguneroko bizitzan duen eraginari buruzko jendearen ardura eskasa ziren
jarduera honen ezaugarri nagusiak. Jende gehienari ez zitzaion burutik pasa ere egiten
eraikin publikoek eta berorien inguruko espazioek, jendeak lanerako, erosteko, edo
bizitzeko erabiltzen dituen eraikinek, bizitzan eta pertsonen portaeran benetako eraginik
izan zezaketenik.Azken bi harnarraldiotan, ordea, arkitektura, komunikazioaren gorakadarekin batera, eguneroko hizpide bilakatu da.
Egunkari garrantzizkoenetan eta telebistan arkitekturari buruz azaltzen diren kritikak, arkitektura argitalpenen ugaritasuna, ondare kulturalaren balorazio handiagoa, eraikin eta auzo historikoak kontserbatzeko premia, etab. direla-eta, arkitektura, gaur egun, balio handiko zerbait bilakatu da.
Eskaera txikietatik megaproiektuak egitera pasa da, eta esan behar da giza eskala guztiz ezereza gertatzen dela proiektu horietako askoren erraldoikeriarekin alderatuta.
Arkitektoa, hortaz, iluntasun beltzenetik, izar izatera aldatu da. Eta hori guztia komunikazioen munduaren leherketarekin irmo lotuta dagoenez, arkitekturaren lokalismoa erabat galtzen ari da. Arkitekturako izarrak mundu osoko sariketeetan lehiatzen dira, eta proiektu gehienak, batez ere, Estatu Batuetan eta Asian, ehundaka langile dituzten enpresa handiek kudeatzen dituzte. Gainera, lehen ez zegoen arkitekturako zenbait sari handi sortu dira. Antzinakoen artean aipatzekoak dira Victoria erreginak 1848an
ezarritako RIBAren urrezko donona eta AIAren urrezko domina (1907), baina sari handienak azken hamarraldiotan finkatu dira : Praemium Imperiale (1988), arkitekturako
Carlsberg saria (1992), Aga Khan saria
(1977), Wolf sariak (1975), eta, batez ere,
Pritzker saria (1979), arkitekturako Nobel
sariarekin pareka daitekeena.
Jarduerari berari gagozkiola, pluralismoa
da mendearen azken laurden honetako
ezaugarria. Garai honetarako joanak dira
arkitektura modernoko lehen izen ospetsuak:
Frank Lloyd Wright, Le Corbusier,
Ludwig Mies van der Rohe eta Alvar Aalto,
esate baterako. 1960ko hamarraldian hil ziren,
bestalde, Louis Khan eta Carlo Scarpa.
Haien guztien eragina oso garrantzizkoa izan
zen 1980ko hamarraldian posmodernotasunari buruz izan zen eztabaidan, garai hartako arkitektoak lehen maisu haien kontzeptuak gainditzen eta ahazten saiatu
baitziren. Urte haietan, beraz, eszeptizismo
handiz hartzen ziren lehen modernotasuneko hastapen teorikoak. Nolanahi ere, gauza bat dira adierazpen erretorikoak eta oso
beste bat, forma zehatzak proposatzea etagauzatzea. Horregatik, arlcitektiua praktikan
ez zen asko urrundu aurrekotik. Iraganari
eta komunikazioari buruzko obsesioak azaleko
erreferentzien eta zenbait zeinuren aldaketetan
gauzatu ziren, baina funtsezko
edukirik ukitu gabe. Historiako irudiak erreferentziatzat
erabiltzearekin batera, mota
bateko eta besteko joera neomodernoak
sortu ziren, arkitektura modernoaren topikoak
berenganatu ondoren forma atsegin
baina azalekoetara mugatzen zirenak. Esan
liteke forma hutsak mugitzen zituela. Bakarkako
gauzakiei garrantzi handiegia eman
zitzaien garai horretan, eta, aldiz, hiri espazioak
edo paisajeak sortzea alde batera utzi
zen. Batez ere EEBBetan, gizarte arazoak
ahaztu egin ziren arkitekturan, eta eraikinak
ez ziren pentsatzen gizarte proiektu
orokorrago batean txertatzeko, ohartu gahe,
balio artistikoetara desbideratze horretan,
arkitekturaren konplexcitasun sozialak mozorrotzeko
arriskua zegoela, eta bazterrean
uzten zirela arkitekturak kultura sorkuntzan
(suntsipenean, askotan) betetzen dituen
funtzio asko.
1990eko hamarraldian jarrera aldaketa
esanguratsua antzematen da : iraganari
buruzko obsesioa pasa da eta bide berriak
ireki dira izadiarekin eta topografiarekin
zerikusia duten abstrakzio modu berrietara
. Garai honetan, ekonomia globalizatzearekin
batera, merkatuen nazioartekotzeak
eta publizitateak izugarrizko indarra hartu
dute. Arkitektoen ospea eta "arrakasta" geroz
eta handiagoak dira, baina, segur aski,
kalitatea ez da arrandia bezainbatekoa. Paradoxazkoa
bada ere, arkitektoen fama eta
ospea, hain zuzen, proiektatzen eta altxatzen
dituzten eraikinen patuari buruz kontrol
gutxien duten garaian etorri dira. Eraikin
bereziei gehiegizko arreta eskaintzen
zaie komunikabideen aldetik, eta hiri handien eta paisajeen planifikazioak, aldiz, krisi
gogorrean sartuta daude.
Urte hauetan garrantzia izan zutenen artean
aipatzekoak dira, lehendabizi, mugimenclu
modernoaren eta garai honetako arkitektoaren
artean zubi egin zutenak. Izen
batzuk baizik ez ekartzeko, hona garrantzizkoenak
: Oscar Niemeyer, brasildar arkitekto
modernoa ; Jorn Utzon daniarra, Sidney
Opera House-ren egilea ; Alejanclro de la
Sota espainiarra, Josep Lluis Sert...
James Stirling (Liverpool, 1926-1992)
1970eko hamarraldiaren azkenetako arkitekto
gailena da. Batez ere Alemanian eta
EEBBetan egin zuen lan, baina baita bere
jaioterrian ere, Ingalaterran, alegia. Gerra
ondoko nazioarteko arkitelcttua berritu zuen.
70. hamarraldian irudi historikoei garrantzi
handiagoa eman zien, eta kezka berezia
erakutsi zuen eraikina hiri sarean txertatzeko
. Stirling izan zen higikunde modernistatik
arkitektura berria arteko trantsizioa bultzatu
zuena. Arkitekto honen ezaugarri
nagusia orijinaltasuna da, beti ere tradizioaren
baturan. Obra gailena Stuttgarteko Netre
Staatsgalerre izenekoa da. Trantsizioko obra
bat da, higikunde modernistaren hasierako
dogmatismotik urrundu eta, historia kontuan
harturik, monumentaltasun nabarmen batera
zuzentzen dena. Harenak dira, hesteak
beste, Leicesterreko unibertsitateko (Ingalaterra)
Ingeniaritzako eraikina, Cambridgeko
unibertsitateko Historiako eraikina, etab.
Aldo Rossi (Milan, 1931-1997)
Berpizkundeko gizona izan zela esan
daiteke, arkitektoa, pintorea eta idazlea izan
baitzen. 1960ko hamarraldian arkitekturari
buruz idatzi zituen teoriak Hiriaren arkitektura
izenburuko argitalpenean plazaratu
zituen, non abiapuntu bat eskaintzen baitu
hiria berriro aztertzeko eta deskubritzeko.
Rossi gauza izan da, kopiatu gabe, arkitektura
klasikoko irakaskuntzak egokitzeko.
Haren eraikinek iraganekoak gogorarazten
dituzte formen erabileran ; kalitate unibertsala
eta ereduzkoa dute ; modak saihesten
saiatzen zen eta bere arkitektura propioa
sortu zuen. 1980ko Veneziako Bi Urtekorako
egindako obran (II Teatro delMortdo),
ur gainerako eraikin bat proiektatu zuen,
faro bat gogorarazten zuen dorre moduko
bat zuena eta antzoki baten eran eraikia,
non beha daitekeen eta behatua izan. Rossiren
lanak dira, orobat, Modenalco (Italia)
San Cataldo hilerria, Maastricheko (Holanda)
Bonnefanten museoa, etab.
Alvaro Siza (Oporto, 1933)
Itxuraz oso bakuna bada ere, Sizaren arkitekturak sentiberatasun estetiko herezia du kokatuta dagoen kontestuarekiko. Arkitektoak herak eraldatze arkitektura deitzen dio bere lanari, ez asmaziokoa. Garrantzi berezia ematen dio kokapenari eta hori bere metodoan islatzen da : tokian bertan egiten ditu krokisak. Sizaren arkitekturak errespetua agertzen dio inguruneari -berdin dio eraikin zahar bat izan, Lisboako auzo bat edo Portoko ibaiertz bat-, baina errespetua dio, halaber, bizi duen garaiari ere. Aipatzekoak dira, Sizaren lanen artean, Schilderswijkeko (Haga) hirigintza plana eta etxebizitza multzo bat, Santiago de Compostelako Arte modernoko museoa, eta Bartzelonako Olinpiar Jokoetarako Meteorologia Zentroa. Sizak proiektatu ditu kostu merkeko hainbat etxebizitza multzo Portugalgo gobernuarentzat. Horietatik, Evoralco Malaqueira auzokoa da ezagunena .
Norman Foster (Manchester, 1945)
Fosterren arkitekturaren kezka nagusia teknika da. Teknikaren alderdi baikorra lantzen du, baina teknika ez da berez fede bat, eraikinen giro baldintzak hobetzeko eta erosotasun maila igotzeko ahalegin bat baizik . Cambridgeko unibertsitateko Zuzenbide fakultatea eta Bilboko Metroa dira Fosterren lanetako batzuk.
Frank O. Gehry (Toronto, 1929)
Garai honetako arkitekto ausartenetako
bat da, nahiz eta, izatez, eskultorea den.Gelu-yk molde asko hautsi ditu eta gizadiaren
aurrerapen teknologikoetan oinarritu da
bere obrak eraikitzeko. 1960ko hamarraldian,
pinturaren, eskulturaren eta arkitekturaren
arteko harremanez interesatu zen.
Haren estiloa Santa Monican beretzat egin
zuen ehearen proiektuan islatzen da ondoen
. Gehryk holandar kolonia garaiko
egitura bat aluminio izurtuzko horma batez
bildu zuen, eta hormaren gainean tela metalikozko
hesi bat jarri zuen, leiho asimetrikoak
dituena, nondik zurezko oholak eta
barruko sendogarriak ikusten diren. Bilboko
Guggenheim museoa da Gehryren obra ezagunena
.
Rafael Moneo (Tutera, 1937)
Hasieran, irakaskuntzan eta arkitekturaren
teoria lantzen aritu zen, batik bat.
Eraikina dagoen tokiko espirituaren etengabeko
kontzientzian oinarritzen da Moneoren
arkitektura. Beharbada horregatik
gertatzen da sailkatzen zaila. Kontzeptu
eta ideia asko bildu, eta denak iragazten
ditu, tokiaren, xedearen, formaren, klimaren
eta beste hainbat baldintzaren arabera
. Horren ondorioz, eraikin guztiak desberdinak
dira, baina, aldi berean, estilo
bertsua dute. Haren lanak dira, hesteak
beste, Meridako Erromatar Arteko museoa,
Donostiako Kursaal Auditorioa, Mallorcalco
joan eta Pilar Miro Fundazioa, Estokolmoko
Arkitekturako eta Arte garaikideko
museoak.