Artea»XIX eta XX mendeak
Modernismoa
Modernismo deitzen zaio, oro har, XIX.. ende amaieraren eta XX. mende hasieraren
artean XIX. mendeko eklektizismoaren
aurreko erreakzio gisa Europan eta Estatu
Batuetan hedatu zen higikundeari. Modernismoa
arkitekturan eta dekorazioan nabarmendu
zen, eta sortu eta handik oso denbora
gutxira zabaldu zen hainbat herritara
hitzaldi, erakusketa eta, batez ere, munduan
zehar argitaratzen ziren hainbat aldizkariren
bitartez ; industrializazioak ekonomiaren
oparotasuna eta burgesiaren nagusitasuna
ekarri zuen, eta hari esker ezagutu ziren
munduan zehar berrikuntza tekniko eta esperientzia
artistiko berriak. Horrela lortu zen
oinarrian bateratua izango zen estilo berri
bat sortzea ; modernismoaren xedea, beraz,
estilo bateratu bat finkatzea zen, nahiz eta
herrialde bakoitzean ezaugarri bereziak
hartu zituen. Horrela, Italian esaterako estilo
" tlorala" edo libertp delakoa nagusitu zen,
nrodern style Britainia Handian, Ar t noriveatr
Frantzian,,jugendstill Alemanian etab. Kritiko
eta aditu batzuek Art nouueazt deitura
erabili izan dute modernismo hitzaren ordez,
baina azken urteetan modernismo hitza
hartu da, esanahi zabalagokoa delakoan,
eta higikunde haren orokortasunaren eta
batasunaren zentzua hobekiago islatzen
duelakoan.Modernismoak ordu arte aintzat hartu
izan ziren antzinateko estilo historiko guztiak
baztertu eta izadira jo zuen, izadia hartu
baitzuen inspirazio iturri nagusitzat. Ikonografia
modernistan sinbolismoarekin
loturiko erreferentziak agertzen dira, batez
ere lerro bihurgunetsuez marrazteko aukera
ematen duten landare zurtoin-luzeenak
(eguzkiloreak, sahatsak, etab.), animalienak
(herensugeak, tximeletak, beltxargak, etab.)
edo emakume irudi sentsual, misteriotsuenak
; horren ondorioz da estilo lineala, metamorfikoa
eta apaindura dotoreekikoa. Alde
horretatik modernismoaren oinarriak zeintzuk
diren zehazterakoan, bereziki kontuan
hartzekoak dira garai hartan eskola inpresionistak
aldarrikatzen zuen errealismoaren
kontra margolaritzan hedatu ziren higikundeak,
batez ere arte grafikoetan nabarmendu
zirenak, eta irudiak izaera sinbolikoz eta
apaindurazkoez hornitzeko joera. Pintura
modernistari dagokionez, maisu ospetsuenak
Khnopff, Beadsley, Toorop, Hocller,
Klimt eta, bere karrerako aldi sinbolistan,
Munch izan ziren.
Baina modernismoak pinturari baino
garrantzi handiagoa eman zion eraikinen
barnealdeko dekorazioari eta arte aplikattrei,
eta orobat arkitekturari, edo, hobeki
esan, artearen alor guztiak eraikinetan koherentziaz bateratzeari ; oro har, alor guztietan
azpimarratu zuen apainduren eta sinbolismoaren
garrantzia. Estetika modernistaren
ezaugarri nagusietakoa obraren
kanpoaldearen eta barnealdearen arteko
batasuna izan zen, eta egituraren, dekorazioaren
eta apainketaren arteko koherentzia,
arkitekturan batez ere ; arte aplikatuetan,
berriz, eguneroko bizitzan erabiltzen
diren gauzakiei duintasuna eta kalitate
hobea emateko joera nagusitu zen, XIX.. endearen bigarren erdialdeko merkataritzak
ekarri zuen arrunkeriari aurre eginez.
Ingalaterran Morrisek eta Arts and Crafts
higikundeak produkzio prozesu behiek arte
aplikatuen alorrean sortu zuten gainbehera
estetikoari kontra egin zion ; modernismoak
ere ez zuen atsegin egunerako bizitzarako
egiten ziren gauzakien estiloa, haina industriaren
kontra eta teknika berrien kontra
azaldu ordez eta gauzakiak kopuru handietan
ekoizteko prozesuak zuzenean kritikatu
ordez, arreta handiz aztertu zituzten teknika
eta material berriek eskaintzen zituzten
aukerak, arkitekturan batez ere, horrela lortuko
zelakoan artearen eta industriaren arteko
bateratzea ; honela azaltzen zuten edertasuna
eguneroko bizitzara eramateko
helburu utopikoa, artea guztien esku jartzeko
helburua. Dena dela, eta zuzenean
prozesu behien kontra azaldu ez ziren arren,
helburu utopiko hori lortzeko bidean estilo
berri honen arabera egiten ziren gauzakiak
hain ziren material eta kolore oparoez eginak,
hain ziren forma berezi eta bihurrikoak,
ezen ezin baitziren egin eskuz baino ; alegia,
industria ez zuten baztertzen, baina
beraiek aldarrikatzen zuten arte estiloa eskulangintzako tekniken bidez bakarrik gauza
zitekeen estilo bat zen ia, eta hortaz, obra
garestiak ekoizten zituen. Esan bezala, herrialde
askotara zabaldu zen modernismoa,
baina bereziki garrantzitsua izan zen Europako
kontinenteko herrialdeetan, 1890etik
hasi eta I. Mundu gerra bitartean.
Ingalaterra
Modernismoaren ezaugarriak Ingalaterran hasi ziren finkatzen, hura izan baitzen industrializazioaren kontrako erreakzioa lehenengo zabaldu zen herrialdea. Joera modernistan bereziki azpimarratzekoa izan zen William Morris (1834-1896). Morrisek bere garaiko artelanen itsuskeria eta ustelkeria salatu zuen, salatu zuen, halaber, hirien bilakaera neurrigabea, eta makinari leporatu zion horren guztiaren errera ; lan banaketa kritikatu zuen, langilea automata soil bihurtzen omen zuelako banaketa horrek, eta Erdi Aroko eredura itzultzeko beharra aldarrikatu zuen artea eta, aldi berean, gizartea eraberritzeko bide gisa.
Belgika
Belgikan Victor Horta hartzen da modernismoaren ezaugarriak bere obretan islatu zituen lehen artistatzat. Aipagarriak ditu Tassel etxea (1892-1893), Solvay etxea (1895- 1900) eta batez ere, Belgikako alderdi sozialistaren Herriko etxea (1896-1899). Horta arkitektoaz gainera, Van de Velde nabarmendu zen, teorialari eta artista gisa.Eztabaida latzak sortu zituen bere teoriekin, ez bakarrik Belgikan, baita Alemanian ere, han jardun baitzuen 1899az gero, baina bere teoriak praktikara eraman eta tapiz, altzari, bitxi zein dekorazio bikainak osatu zituen.
Alemania
Alemanian artista gazteen belaunaldi bat
sortu zen, Eckmann eta Obrist zituela kide
besteak beste. Talde hark zenbait aldizkari
sortu zituen, Jttgeud esaterako, eta Van de
Velderen bideari heldu zioten, nahiz eta
apaingarri naturalistak erabili zituzten. Obrei
dagokienez, bereziki aipagarria izan zen A.
Endellek Munichen sorturiko Elvira argazki
estudioa (1898) ; izan ere, estudio haren fatxadan
oskol asirnetrikoko erraldoi bat dago
apaingarri moduan jarria, eta obra hori hartzen
da modernismoaren maisulantzat.
Austria
Austriako modernismoaren aitzindariak Ver Sacrum taldearen inguruan bildu ziren, 1897an. Izen hori bera jarri zioten modernismoaren teoriak aldarrikatzeko sortu zuten aldizkariari ere. Modernista austriar nagusietan aipagarriak dira Klimt margolariaz gainera, Olbrich (Sezesioko jauregia ; 1898, Viena), Hoffmann (Stoclet jauregia ; 1905- 1911, Brusel) eta Wagner (1841-1918) arkitektoak, nahiz eta Wagnerrek hasierako obretan tradizio historizistei jarraitu zien.Apaingarrien alorrean Loos nabarmendu zen (1870-1933).
Frantzia
Frantzian hainbat jarraitzaile izan zituen
modernismoak, batez ere arte aplikatuen
alorrean. Kontuan hartu beharrekoak dira
Galle, beiragintzan, Delaherche, zeramikan,
de Feure eta Gaillard altzarigintzan, etab.
Arkitekturan Guimard izan zen artista handiena,
besteak beste Parisko metroko geltokiak
egin zituena (1899-1900). Obra horietan
burdina eta beira agertzen dira elkarri
loturik, burdina bihurriturik agertzen da, eta
teknologiaren eta artearen, abstrakzioaren
eta izadiaren arteko halako batasun bat nabarmentzen
da, modernismoari zegokion
bezala.
Espainia
Espainian Katalunia izan zen modernismoak jarraitzaile gehien izan zuen lurraldea, hura baitzen garai hartan Europako joera berrien aurrean jarrera irekiena zuena . Arkitektura modernistaren erakusgarri bikainak osatu ziren han Domenech i Montaner (Castell dels Tres Dragons, 1888) eta Puig i Cadalfachen (Casa de les Punres, 1903-1905) eskutik eta, batez ere, Gaudiren eskutik (Giiell parkea, Familia sakratuaren eliza...). Apaingarrien alorrean, berriz, aipagarriak izan ziren Masrieraren bitxiak eta Homar-en altzariak.