Artea»XIX eta XX mendeak
Futurismoa. Boccioni
Futurismoa
Futurismoa Italian sortu zen XX. mendearen
hasieran, F.T. Marinetti olerkariaren eskutik,
Futurismoa idatzia argitaratu zuenean
1909an. Hasieran olerkigintzako abangoardia
higikunde gisa nabarmendu zen, beraz,
baina geroago heste arte alor batzuetara ere
zabaldu zen, 1910ean Milanen sinaturiko
Margolarifiztzu ?istert ntarz (estuak edo geroago
argitaratutako Alat7ifestzt teknikoak erakusten
duten bezala. Margolari futurista gisa azaldu
ziren, besteak beste, U. Boccioni, C. Cana,
L. Russolo, G. Balla eta G. Severini.
Futurismoa kulturaren tradizionalismoaren
eta burgesiaren kontrako erreakzio
gisa egituratu zen, anarkiaren bidetik lehenik
eta abertzaletasunaren bidetik geroago.
Hura izan zen modernitatearen aldeko jarrera
erakutsi zuen lehen higikundea, arte ikusgarrien
alorrean ez ezik, baita gainerako guztietan
ere (modan, politikan, zineman, etab.).
Keinua eta hitza ideologiaz bete zuten, eta
aldi berean oso azterketa sakona egin zuten
gaiei eta hizkuntzari buruz. Probokazioa,
eskandalua eta indarra erabili zuten, makina,
lastertasuna eta mugunenduari loturiko
balio abstraktuak ikur zituen modernitatearen
aldeko adierazpide gisa. Gizarte industrializatuetako
hiriak, lastertasunaren mitoa,
dinamismoa izan zituzten inspirazio ituni etagai nagusi. Margolaritza teknika eta moldeei
dagokienez, berriz, inpresionismoaren ondoko
artista dibisionisten deskonposiziorako
joera eta koloreen erabilera beretu zuten,
teknika puntillistari jarraituz egin zuten lan
asko, eta kubisten formen analisia ere landu
zuten. 4ndar lerroak ,, eta objektuaren eta ingurunearen
arteko batasuna azpimarratu zituzten
beren koadroetan.
Futurismoaren lehenengo belaunaldia
edo lehen futurismo deritzona 1916an desegin
zen. Berriro indartu zen Lehen Mundu
gerraz gero, bigarren futurismo delakoarekin
hain zuzen ere, baina lotura zuela-eta
faxismoarekin, bazterrera gelditu zen, ideologia
faxistaren kontrako kritiken eraginez.
Dena dela, aurreragoko ikerketei esker berreskuratu
egin zuen abangoardiako higIIctmdearen
ospea, 1960. urtetik aurrera bereziki,
eta oro har, eragin handia izan zuen Errusiako
konstruktibismoan, dadaismoan eta
surrealismoan.
Margolariei dagokienez, Gino Severini
da (1883-1966), hasieran esan bezala, kontuan
hartu beharrekoetako bat. Severini oso
gazterik joan zen Parisa, eta harreman estua
izan zuen Frantziako margolaritzarekin, kubismoarekin
batez ere (Pan pan dantza
Moraico-n, 1911). Margolari inpresionisten eta
inpresionismo ondokoen eragina ere nabarmena
du hasierako obretan. Futurismoarelcin bat egin ondoren orfismoa eta kubismo
sintetikoa izan zineen oinarri nagusiak. Bere
koadroetako gai nagusia kafetegi eta dantzaldietako
giro zalapartatsu eta alaia izan zen.
Aipagarriak ditu, besteak beste : Neskatxa
+ bidea + eguratsa ( 1913 ; Arte Modernoko
Nazio Galeria, Erroma), Dantzari urdina
(1912 ; Jucker bilduma, Milan), etab.
Carlo Carra margolariak (1881-1966)
Milanen eta Parisen egin zituen margolaritza
ikasketak. Inpresionisten, Courbeten, Constableren
eta Turner-en lanak ikertu zituen.
Erromantizismoaren eta Piamonteko paisajisten
eragina jaso zuen eta lotura izan zuen
margolari dibisionistelcin ere. 1910ean, futurismoarekin
bat egin ondoren, Galli anarkistaren
hileta (1911) margotu zuen. Eskema
kubistei jarraituz, sintesi oso orijinala
gauzatu zuen bere obretan. 1916tilc aurrera
margolaritza metafisikoa landu zuen batez
ere : Gela sorgindua, Ingeniariaren maitalea,
etab.
Luigi Russolo (1886-1947) margolari eta
rnusilcagile gisa nabarmendu zen. Margolaritzan,
joera dibisionista sinbolistari jarraitu zion
obra batzuetan (Gatz bateko oroitzapena,
1911) eta mugimenduaren eta indar lerroen
adierazpen eskematikoa bilatu zuen beste
batzuetan (Alatxinada, (luto batea dinanzisrnoa)
. Musikaren alorrean, ekarpen garrantzitsu
bat egin zuen musilcan zaratak sartuz,
eta musika konkretuaren aitzindari izan ziren
musika tresnak, intonarzunorr, asmatu
zituen.
Giacomo Balla italiarrak (1871-1958)
inpresionismoaren eta neoinpresionismoaren
eragina jaso zuen, baina oso bide berezia
egin zuen argiaren eta mugimenduaren adierazkortasunaren
azterketan. Azterketa honekabstrakziora eraman zuen zenbait obratan,
adibidez Elkar uztartze iridiszenteak (1912)
eta Autoa + lastertasuna + argia (1913), formaren
plastizitatea adierazten duen
koadroan. Mugimenduaren azterketa izan
zuen kezka nagusia 1911-1912 urte oparoetan
ere : Dabilen zakur baten dinamismoa,
Auto baten lastertastcrza, etab. Agerpen interbea.tziorzistak
sailarekin (1915) lehen futurismoari
amaiera eman ondoren, 1915etik
aurrera materialekin eta diseinuarekin esperimentatu
zuen, eta 1930 inguruan fuhrrismoaren
aurreko gai figuratiboetara itzuli zen.
Orain arte aipatu diren margolariez gainera,
azpimarratzekoa izan zen, orobat,
Sant°Elia arkitektoak egindako lana. 1914an
egin zuen bat futurismoarekin eta garrantzizko
lanak idatzi (Arkitekttrrztrerr nraalfestua)
eta proiektuak (Crtta Nttoua) osatu zituen,
paperean guztiak. Bere garaurako oso aurreratuak
ziren haren proiektuak eta ideiak, eta
gerora gauzatu egin ziren hark iragarritako
bideak (igogailuak eraikinen kanpoaldetIIc,
indar eu e handiak, eraikin handiak iragarki
argidunekin etab.).
Eta, azkenik, futurismoaren jarraitzaileen
artean bereziki azpimarratzekoa da Umberto
Boccioni margolari eta eskultorea, bera
hartzen baita futurismoaren aitzindari nagusitzat
.
Boccioni
Umberto Boccioni italiarra (Reggio Calabria,
1882 - Verona, 1916) margolari eta
eskulturagile gisa nabarmendu zen, eta futurismoaren
aitzindaritzat hartua da, ez soilik
bere obrengatik, baita higikunde hari egin
zizkion ekarpen teorikoengatik ere.
1901ean Erromara aldatu zen, eta Severini
ezagutu zuen han. Sironi eta Cambellotirekin
batera, Balla maisu naturalista dibisionistaren
estudioan aritu zen. 1907
amaieran, Errusian, Paduan eta Venezian
egonaldi laburrak egin ondoren, Milanen
hartu zuen bizitokia, eta orduan hasi zen,
hain zuzen ere, irudiaren psikologiarekin
kezkatzen. Horrela, garaitsu hartan osatu
zuen gogo aldarteari buruzko bere lehenengo
teoria, zeinean agertu baitzen gizarte industrial
modernoaren ? alde, ageri-agerian ez
bazen ere. Garai hartakoak ditu ondoko
margolan hauek: Amaren erretratua ( 1907 ;
Milango Arte Modernoko Galeria), Adriana
Bisr Fabbrr margolariaren erretratua
(1907 ; Erromako Campligi bilduma), Autoerretrattta
( 1908 ; Brera, Milan), Bulegoak
Porta Rontarzarz (1908, Italiako Merkataritza
Bankuaren bilduma, Erroma). Lehen aldi
hartan, Boccionik hurbiletik aztertu zituen
Sezesioko higikunde surrealista eta Munchen
espresionismoa. Dinamismoa, objektuaren
barneko indar gisa, eta aldi berekotasuna,
oroitzen denaren eta ikusten
denearen arteko sintesi gisa, hartu zituenBoccionik oinarri, eta kontzeptu horietatik
sortu zen, hain zuzen ere, futurismoak
osagai plastikoaren eta kromatikoaren arteko
sintesia bilatzeko zuen joera.
1910ean Manifesta firtttrista sinatu zuen
Larra, Russolo eta Marinettu - ekin batera, eta,
harrezkero, futurismoaren bide bera izan zen
Boccionik egin zuena. Futurismoaren hasierako
garaietako obra aipagarriena Hiria
iratzartzen du (1910 ing. ; Arte Modernoko
museoa, New York), argiaren, lanaren eta
mugimenduaren sintesiaren bilaketa etengabearen
emaitza. Garai hartako lanetan
objektuaren eta ingurunearen batasuna bilatu
zuen planoen uztartze dinamikoaren eta
indar lerroen bidez, teoria futuristei jarraituz
. Ordukoak dira, besteak beste, Barre
algara (Arte Modernoko museoa, NewYork), eta gogo aldarteei buruzko saila :
Agurrak, Gelditzeaz direnak, Badoazenak
(1911 ; Arte Modernoko galeria, Milan).
Eskultura lantzen 1911. urtean hasi zen,
eta ondorengo urteetan hainbat obra egin
zuen, teorikoak zein artistikoak, futurismoaren
ildoari jarraituz bete-betean. Gerra
inguruko urteetan, dena dela, higikunde
futuristako gainerako margolariek bezala,
bazter utzi zuen futurismoa. Gerra aurreko
urteak izan zituen hortaz, emankorrenak.
Aipagarriak dira aldi horretanMalgtttasttaza
(1912), Dinamismoa saila (1913) eta batez
ere, Jarraitastuz.foz ina bakarrak espazioan
(1913) eskultura lanak. Azken hori da, hain
zuzen ere, futurismoaren maisulantzat hartzen
den eskultura, mugimenduaren indarraren
goratzarrea adierazten duena.