Artea»XIX eta XX mendeak
Der Blaue Reiter. Kandinsky
Der Blaue Reiter
1911. urtean Wassily Kandinsky eta
Franz Marc margolariek Munichen sorturiko
margolari taldea. Der Blaue Reiter taldea
sortu aurretik, abangoardiako artistek bi talde
nagusi osatu zituzten, 1904an lehena, eta
Artisten Elkarte Berria taldea 1909an. Bigarrenaren
oinarrian eklektizismoa eta arte
arkaikoa eta modernoa elkarrekin uztartzeko
xedea zeuden, baina hain talde heterogeneoa
izaki, banaketa gertatu zen azkenean,
eta banaketa hartatik sortu zen, hain
zuzen ere, Der Blaue Reiter taldea, 1911n
egindako erakusketa batean.
Der Blaue Reiter izena Kandinskyk berak
1903an egindako koadro batetik hartua
da, eta izen hori bera eman zioten Kandinsky
eta Marc aitzindariek 1912an argitara
eman zuten almanakari. Almanaka hartan
agertu zituzten margolaritza eta pintura
modernoaren bilakaerari buruzko beren
gogoetak eta saiakerak : han agertu zuten,
besteak beste, kolorearen garrantziari buruz
zuten iritzia, Berpizkundeaz geroko artean
nagusitu zen imitaziorako joeraren hutsaltasunari
buruzkoa, etab. Baina almanaka
horrez gainera, taldearen oinarri teorikoak
finkatzeko oso lagungarria izan zen Kandinskyk
idatzitako Izpiritualtasuna aa-tean.. iburua, almanaka plazaratu zuten urte berean
argitara emana : liburu horretan obra~ren balio emozional eta intuitiboa eta koloreak
psikean zuen eragina azpimarratu zuen,
besteak beste, eta bere garaiko munduaren
egituraketa materialista kritikatu zuen, oroz
gain. Bi lan haiek finkatu zituzten, beraz,
Der Blaue Reiter taldearen oinarri teorikoak.
Baina garrantzi handikoak izan ziren, halaber,
taldearen jarratzaileek eskainitako
erakusketak, koadro zein grabatu eta abarrenak,
adibidez Munichen 1911 eta 1912
urteetan egindakoak. Erakusketa haietan
hainbat eta hainbat artistek, joera berrizaleen
jarraitzaileek (kubismoa, joera abstraktuak,
espresionismoa, etab.) parte hartu
zuten, esaterako H. Rousseau, H. Champendon,
R. Delaunay, A. Macke, A. Schonberg,
H. Arp, G. Braque, P. Klee, P. Picasso eta
abarrek. Dena dela, esan beharra dago talde
honetako kideek ez zutela programa estu
edo zehatz bat, eta badirudi beraien artean
izpirituaren eta artearen inguruko halako
hitzarmen isileko bat besterik ez zegoela.
Der Blaue Reiter taldeko artistek sinbolismoaren,
errusiar mistizismoaren eta Die
Briicke talde espresionistaren ondarea jaso
zuten, eta XX. mendeko abangoardia guztien
aitzindari izango zen taldea osatu zuten
. Talde hark asmatu zuen hobekien errealitatearen
aurrean norberaren iraultza
subjektiboak aurrera eramateko tresna gisa
artea erabiltzen. Arteari kutsu intimista eman
zioten, joera izpiritualista, antinaturalista etaantifiguratiboei jarraituz. Senaren eta izadiaren
askapen indarra zituzten oinarri eta senak
agintzen ziona zen artistak jarraitu beharreko
lege bakarra, bere gogoaren beharra
asetzea. Horrela, haurren eta izaki primitiboen
tolesgabetasuna miretsi zuten, hari irizten
baitzioten izadiaren izpirituarekin bat
egiteko biderik aproposena, barne-barneko
emozioek agintzen dutenaren araberakoak
baitira haien egintzak. Horrek azaltzen
du zergatik izan zuten, hain zuzen ere,
haurrekiko eta eroekiko arreta berezia, eta
orobat folklorearekiko eta naif joerako artistekiko
interesa. Bestalde, musikaren eta
pinturaren arteko batasuna ere bilatu zuten,
eta zenbait teoria eman zituzten artea
abstraktu bihurtzeko bidean koloreek izan
behar zuten musikaltasunari buruz.
1914. urtean, Lehen Mundu gerra gasi
zenean, sakabanatu egin ziren Der Blaue
Reiter taldeko kideak, haina luzaz iraun ez
zuen arren garrantzi handiko taldea izan zen.
Izan ere, talde hark egindako ekarpen teoriko
zein praktikoek eragin handia izan
zuen, batez ere, Bauhaus eskolan eta abstrakziorako
bidean.
Kandinsky
Wassily Kandinsky Moskun jaio zen 1886an eta Neuilly-sur-Seinen hil zen 1944an. Bera hartzen da margolaritza modernoko erabateko abstrakzioaren sortzailetzat . Zenbait erakusketa arrakastatsuren ondoren Der Blaue Reiter taldea sortu zuen, besteak beste, eta margolaritza abstraktuan murgildu zen buru-belarri. Bere bilakaeran zehar, forma organiko malguetatik geometriara aldatu zen eta azkenean forma piktografikoak ere erabili zituen.
Haurtzaroa
Ama moskutarra zuen, baina mongoliarra
zuen amona, eta haurtzaroan kultura
europarra eta asiarra ezagutu zituen. Txikitan
hainbat bidaia egin zuen, Venezia,
Erroma, Florentzia, Kaukaso eta Krimean
zehar. 1871n Odessara aldatu zen bizitzera
bere senideekin, eta han hasi zen margolaritzako
lehen saioak egiten. Aipagarria da
oso gaztetatik uste izan zuela kolore bakoitzak
bazuela bere bizitza propio misteriotsua
.
1886an unibertsitate ikasketak egiten
hasi zen Moskun, baina koloreekiko eta
formekiko obsesioa ez zitzaion desagertu ;
aitzitik, egileak berak esan zuenez, Moskuko
eraikinek eta ikonoek finkatu zituzten
bere artearen oinarriak. Zalantza askoren
ondoren, dena dela, Alemaniarako trena
hartu zuen 1896an, margolari bihurtzeko
asmoz.
Municheko egonaldia
Munichen hasi zen arte ikasketak egiten,
Azbe irakaslearen akademian lehenik,
eta Municheko akademian ondoren, P. Kleerekin
batera eta Franz von Stuck zuela
irakasle. 1900ean lortu zuen akademiaren
diploma, eta ondorengo urteetan nolabaiteko
arrakasta lortu zuen bere koadroekin
artista profesional gisa. Garai hartarako antzematen
zitzaion joera berriekiko zaletasuna
. Hasieran XIX. mendeko errealismoa
hartu zuen oinarri ; baina inpresionismoak
ere izan zuen harengan eraginik, eta orobat
Art Nouveauk (Alemanian, Jugendstill),
neoinpresionismoak eta Europako erdialdeko
espresionistek eta Frantziako fauvistek.
Bere obra askotan erakutsi zuenez, ondo
gogoan izan zituen sorterriko ikonoak eta
artea, eta bere arbaso asiarren kutsua ere
sumatzen da.
Kandinskyk abangoardiako margolarien
erakusketetan parte hartu zuen Parisen,
Munichen, Berlinen eta abarretan. Moskunegin zuen bakarkako lehen erakusketa,
1903an. Hurrengo urteetan, 1908 ingurua
arte, hainbat bidaia egin zuen Holanda,
Tunisia eta beste zenbait herrialdetan zehar.
Yilografiak, zirriborroak eta margolanak
egin zituen urte haietan, kontakizun
fantastikoak eta estilizazio modernista eta
herri artearen ezaugarriak ageri zituztenak.
Aipagarria da, esaterako, Errusiako eszenak
saila.
Murnauko urte oparoak
Kandinsky Murnaura aldatu zen 1909an,
eta han finkatu zuen bere estiloa ; estetikaren,
arte soilaren aldeko sutsu bihurtu zen
eta orduan heldu zion abstrakzioaren bideari
. Garai hartakoak ditu, besteren artean,
Paisajea dorrearekin (1909 ; Nina Kandinslyren
bilduma, Paris), Koadroa arkulariarekin
(1909 ; Arte Modernoko museoa, New
York).
Bere irudietako objektuak gero eta lausoagoak
egin ziren, gehiago ziren margoz
beteriko eremuak, elkarren arteko kontraste
bizia egiten zutenak. Eta azkenean, esan
bezala, objektuaren adierazpena alde batera
utzi zuen guztiz eta abstrakzioan murgildu
zen, II bat-batekoa, Hileta segrzioa (1909 ;
Estokolmo) lanean esaterako. Eta kolore,
forma eta esanahi abstraktuei buruzko azterketa
hori azaldu zuen, bere obren bidez
ez ezik (flktrarela abstraktzra, X bat-batekoa),
baita teoria lanen bidez ere (Izpi rrhraltasuna
artean ; 1912). Urte haietan garrantzi
handiko margolaria izan zen, berak
sortu baitzuen, besteren artean, Der Blaue
Reiter taldea eta hainbat erakusketa eta idatzi
egin baitzuen.
Errusiako iraultzaren garaia
Lehen Mundu gerrak eta Errusiako iraultzak
aldaketa handiak ekarri zizkioten Kandinskyri
. 1914an Errusiara aldatu zen ; han
Bauhausen aitzindaritzat har daitezkeen
zenbait lan egin zuen eta harremana izanzuen konstruktibista errusiarrekin (haien
eragina sumatzen da, adibidez, 1922an Alemanian
egindako Gurutze zoria obran).
Dena dela 1921ean sorterritik Berlina alde
egitea erabaki zuen. Tarte hartan desagertu
ziren ordu arteko obretan agertu ohi ziren
paisajeen erreferentziak, eta erabateko abstrakzioan
murgildu zen.
Bauhaus eskolarekiko harremana
Munichen irakasle jardun zuen, eta
1922an Bauhaus arkitektura eta arte aplikatuen
eskolan sartu zen. Harrezkero, eta Kleerekin
izandako harremanari esker, batez ere,
geometrizazioari heldu zion, baina xehetasunez
beteriko espazioak osatu zituen.
Hainbat lan egin zuen koloreen izaerari eta
eraginari buruz, eta margolaritzako osagai
abstraktuek (lerro bertikalek, lerro horizontalek)
eragiten zituzten ondorioak ere aztertu
eta interpretatu zituen bere teorietan.
Azken urteak
1933an, Gestapok Bauhaus eskola itxiarazi
zuela-eta, Parisa aldatu zen, eta han bizi
izan zen hil arte. Azken urteetako obrak
korakrettr gisa definitzea nahiago izan zuen
egileak berak, abstraktu gisa definitzea baino
. Bere obran gertatutako aldaketa nolabait
azaltzearren, Municheko molde organikoen
eta Bauhausaren garaiko molde
geometrikoen arteko bategitea adierazten
dutela esan daiteke.
1910az geroko obretan zeinu bildumak
adierazi zituen, piktogramen edo hieroglifoen
bidez egindako mezuak dirudite ; zeinu
horiekin batera, sarritan agertzen dira,
besteak beste, esku bat edo ilargiko biztanleena
dirudien aurpegiren bat. Aipagarriak
ditu, garai hartako obretan, Bioleta nagusi,
Kurba nagusi, Hamabost, etab. Obra horiek
margotu ahala teoria lanak argitaratzen
jarraitu zuen, eta gai fisikoen izaera sinbolikoa
aldarrikatu zuen, oro har, garai hartako
saiakeretan.