Artea»XIX eta XX mendeak
Pablo Picasso
Michelangeloz gero, ez da bere garaian artistarik izan halako lilura eta harridura handia
sortu duenik, artearen bilakaera halako moduan baldintzatu eta aurrerarazi duenik.
Kubismoaren sortzalleetako bat izan zen, Braquerekin batera ; Picassoren eredua ezinbestekoa
izan zen surrealismoan eta ametsaren eta inkontzientearen pinturan. 1950 arte,
ez zen arte joera garrantzizkorik izan, nola edo hala Picassoren eraginik izan ez zuenik
. Hala ere, iraganeko arte guztia, eta batez ere arte primitiboa, ezagutu, aztertu eta
sakonduagatik, artista bakartia eta kulturaren aldetik autonomoa izan zen. Haren obrak
indarkeria eta goxotasuna, sentimentuzko hunkitzea eta probokazio hausleak aldizkatu
zituen, bere bizitzaren gorabeheren eta bere artista izatearen anbiguotasun misteriotsuaren
ispilu. Emankor, margogaietan aberats, era askotako tekniken erabiltzaile, eta
baita asmatzaile ere, Picassorengan gorpuzten da XX. mendeko artea. Parisek eta Bartzelonak
Picasso museo bana dute, eta haren artelanak mundu osoko museotan sakanabaturik
daude.
Gaztaroa. Bartzelona
Pablo Ruiz Picasso 1881ean jaio zen
Malagan. Aita margolaria eta arte irakaslea
zuen. 1891n familia osoa Coruñara joan zen
eta 1895ean Bartzelonara ; hango ,,Escola de
Llotja, n ibili zen margolaritza ikasketak egiten,
baina ordurako erakutsia zuen pinturarako
gaitasuna, erraztasuna eta jeinua.
1899an Els Quatre Gats kabaretean biltzen
ziren katalan higikunde modernistako artisten
ezagutza egin zuen, eta haien bidez
ezagutu zituen Greco, Zurbaran eta Kataluniako
Erdi Aroko eskultura ; 1900ean eginzuen lehen bakarkako erakusketa Els Quatre
Gats-en. Urte hartan bertan Parisa abiatu
zen lehen aldiz. Garai hartan figurazio
akademikoa baztertu zuen, eta kabaretetako
ikuspegiak eta prostituten erretratuak egin
zituen (Le Moulinn de la Galette, 1900 ;
Enxakzznzea zakur)-arekin, 1901).
Aro urdina eta aro arrosa
1900etik 1904ra hiru bidaldi egin zituen
Parisa, eta 1904an han kokatu zen. Harremanak
izan zituen artista askorekin, eta pintore
eta arte joera elkarren oso desberdinen
eragina izan zuen : Toulouse-Lautrec,Paul Gauguin, Greziako arte klasikoa, Espainiako
tradizioa... Garai horretakoa du
,,Aro urdina» esaten zaiona : joera sinbolistako
koadroak, pierrotak, kabareteko dantzariak
eta prostitutak irudikatzen zituztenak,
behartsuenganako errukiz beteak ; ia
margo bakarrekoak ziren koadro haiek -urdinak-,
eta oso hurbil zeuden Isidro Nonell
margolari katalanaren obratik (Natza; Arlekina
; Bizitza, Zelestina). 1904ko apirilean
Parisen hartu zuen behin betiko bizilekua,
lantokia Montmartren jarri zuen, eta Apollinaireren,
Matisseren eta Max Jacoben adiskide
egin zen.
1905etik 1907rako garaiari.Aro arrosa»
esan izan zaio ; munduaren ikuskera baikorragoa
adierazten zuen, arrosa eta kolore
argiak ziren koadro haietan nagusi, eta arlekinak,
akrobatak, emakume zaldizkoak,
eta alderrai jendea oro har irudikatzen zituen
(Akrobata bolarekin, Txerpolariak,
Emakumea haizemailearekin). Garai hartantxe
egin zituen lehen urratsak grabatugintzan
(Otordu urria) eta eskulturagintzan
(Eroa, brontzea). 1906an Andorran egin
zuen egonaldiaren ondoren kolore arreak
erabiltzen hasi zen, bolumenak eta formak
soildu eta gogortu zituen, eta Cezanneren,
eskultura iberiarraren eta arte beltzaren eragina
izan zuen. Picassoren lanak urte hartan
izan zuen aldaketaren adierazgarri esanguratsuak
dira Gettrzrde Steinen erretratua
eta Emakume brlztztak, iberiar artearen eta
Afrikako eskulturaren eragina dutenak, harrezkero
Picassoren obra osoan nabarmena
izango zen , primitibotasunerako,, halako
joera baten erakusgarri.
Kubismoaren iraultza
Picassok 1906tik 1907ra bitartean margotu
zuen Avignongo Neskatxak koadroa
kubismoaren aitzindaritzat hartu izan da.
Cdzanneren eta eskultura beltzen eragina
izan zuen koadro horrekin, ordu arteko aste
tradizioa irauli zuen Picassok, eta 1937 arte
jendaurrean erakutsi ez bazen ere, koadro
horrek berebiziko ospea izan zuen Picassoren
lantegian ikusia zuten artistei esker.
1907tik 1914ra Braque eta Gris pintoreekin
batera kubismoa sortu zuen, gauzakiak
kuboen eta irudi geometrikoen bidez
ikuspegi anitzetatik irudikatzen zituen arte
joera. Kubismoak oso gutxi iraun bazuen
ere (1908-1914), haren eragina berebizikoa
izan zen XX. mendeko artean. Berpizkundetik
jasotako perspektiba desagertarazi
zuen, eta kolokan jarri zuen ordu arte artelanak
ulertzeko erabiltzen zen irizpidea.
Nekez bereiz daiteke joera horretan zer zor
zaion Picassori eta zer Braqueri, oso harreman
estuan lan egin baitzuten urte batzuetan
. Kubismoa, hitz gutxitan esateko, objektuak
soiltzeko eta gorputz gotor
geometrikoetara mugatzeko ahalegin gogoetatu
bat izan zen, ikusmenezkoa bezainbat,
objektuen ,ukimenezko» sentipena adierazi
nahi zuena (Izadi bila ogiekin, 1908, Fabrika
Hona de Ebron, 1909. Margoa kolore
neutro bakan batzuetara mugatu zuen, eta
koadroaren homogeneotasuna azpimarratzeko
eran ; objektua, bai izadi hiletan eta
bai aurpegietan, angelu guztietatik erakutsita
zegoen, planoetan deskonposatua eta
espazioak bereganatua (Emakumea berdez ;
Anzbrorse Trollard-eN erretratua, 1909-1910 ;
D. H. KabNtuerler-eta erretratua, 1910).
1913az geroztik, Picasso objektuak berreratzen
hasi zen, ez bolumenetan, planotanbaizik, sintesi moduan, lerro makotuen
bidez forma jakin baten tankera emanik
(Biolina eta gitarra). Errealitatearen sentipena
adierazteko, elementu landugabeak
sartu zituen koadroetan : oihalak, zenbakiak,
egunkaritatik ebakitako puskak, botiletako
etiketak, hormak papereztatzeko paperak...,
arrazoi formalengatik edo poetikoengatik
efektu berezi bat sortzeko ; objektu multzo
elkartu horiek koadroetan sartzeari paper
itsatsien teknika esan zitzaion (Izadr hila
fruituekin eta biolinarekin). Picasso errealitatearen
azterle nekaezina izan zen, baina
errealitate horren itxura apurtu nahi izan
zuen beti (Musika orria eta gitarra ; Botila,
edontzia eta biolr) za ; Neskagazte baten erretratua,
1914 ; Arlekina, 1915). Picassok 1914
inguruan amaitu bazuen ere bere aro kubista,
geroztik egin zuen joera kubistako
margolanik, eta haren eredu gailena Hitzi
Nzusrkariak (1921) izan zen.
Erromako egonaldia
I. Mundu gerrak Braquerengandik eta Montmartreko adiskide pintoreengandik bereizi zuen. 1917an jean Cocteaurekin batera Erromara joan zen Diaghileven errusiar balletentzat dekoratuak egitera, Satieren Parade balleteko jantziak eta eszenografia, besteak beste. Han, Olga Koklova dantzaria ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen. Geroztik maiz ari izan zen errusiar dantzari horiekin lankidetzan (Hrnt adarreko kapelua, Pulcitzella), antzerkiaren eta dantzaren mundura zaleturik. Garai horretako margolanetan klasizismoaren eragina ageri du (Bi emakuNZe hondartzan, karika, 1922 ; OlgareN erretrcrttra, 1923 ; Pata-eN flautak) .