Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Ensor eta Munch, espresionismoaren aitzindariak

Ensor-en Inauteria hondartzan (1885). Bruselako Errege Museoa.<br><br>

 

James Ensor

Pintore eta grabatzailea. 1860an jaio zen, Ostende-n (Flandria). Ezaguna da bere lanen fantasia xelebreagatik eta bere garaiko gizartearen kronika sarkastikoa egiteagatik.

Margolan txundigarri eta, bitxiaren bitxiaz, irrigarri horiekin Europako espresionismoaren aitzindarietako bat izan zen.

Bruselako Arte Ederretako Akademian egin zituen margolaritza ikasketak. Gaztetan Rembrandt eta Rubensen zale amorratua izan zen, baina frantses inpresionisten pintzel-ukitu bizia bereganatu zuen gero.

Pixkana-pixkana, ordea, bere lehenengo paisaje eta izadi hilen estetika inpresionistatik Flandriako margolaritza tradiziotik oinordetu zuen espresionismo orijinalerantz aldatu zen haren margokera.

1883an Bruselako Erakusketan ez zizkioten lanak onartu. Ensor Les Vrngt izeneko abangoardiazko taldeko kide egin zen eta fantasia barregarrizko irudiak margotzenhasi zen. Halako inauteri-mundu ametsezko bat sortu zuen, itxura makabroko eskeleto, mamu eta maskara ikaragarri eta irrikorrez betea. Mundu hori da, hain zuzen, Alaskara eskandalrzatuak izeneko lanean azaldu zuena (1833, Belgikako Arte Ederretako Errege Museoa, Brusela). Bere margolanetako pertsonaien fisonomia barregarri hori kolore deigarriko margo gama gorri, berde eta horia erabiliz areagotzen zuen.

1888an Kristo Bruselari sarlzerz (Arte Ederretako Errege Museoa, Antwerpen-Anberes) egin zuen, kolore bizi-bizitan margotua eta inauteri maskarez betea. Kritikak oso harrera txarra egin zion lanari, eta Les hrragt taldeko kideei ere hain gaitzesgarria iruditu zitzaien ezen taldetik bota baitzuten. Margolanak Kristo Jerusalenen sartu zenekoaren parodia ematen zuen -karikaturetakoak bezalako pertsona itxuragabetuez inguratua agertzen da Kristo, eta kolore bizi-bizitan margotuak guztiak-, baina gizartearen hipokrisiaren isekazko kritika baizik ez zen.Hala ere, Ensorrek amets gaiztoetatik atereak ziruditen irudi eta ikuskariak margotzen jarraitu zuen: adibidez, Azpikeria (1890, Arte Ederretako Errege Museoa, Antwerpen-Anberes) eta Eskeletoak gizon tu-katu baten goapzetzareragatrk borrokan (1891, Arte Ederretako Errege Museoa, Antwerpen-Anberes).

Haren lanaren aurkako kritikak gehitu ahala zinikoago eta misantropoago agertu zen bera, eta Artistaren e)-retrattta maskarez inguratua bezalako lanak egin zituen, non aurpegiera beldurgarri baten bidez azaldu zuen bere gogo egoera.

Berrogei urtetik gora igaro ziren haren lanak lehenengo aldiz jendearen onespena jaso zuen arte. Bien bitartean bakarturik eta jendartetik urrun bizi izan zen, bere unibertso partikularra aztertuz eta eraikiz. Azkenik, surrealistek haren obrarekiko mirespena agertu zuten eta 1929an jendartean erakutsi ahal izan zuen, lehengo aldiz, Kristo Brtrselarz sartzera. Ostenden hil zen, 1949an.

 

Edvard Munch

Loten-en jaio zen (Norvegia), 1863an.

Gazte zelarik gurasoak eta senide gehienak hil zitzaizkion, eta harrezkero heriotza eta eritasunak (arreba bat burutik gaixo zegoen, eta ama-arrebak tuberkulosiak jota hil ziren) izan zituen bere bizitzako kezka nagusiak, eta baita bere obrako gai nagusiak ere : Gaixotzetako hatura (1886, Nasjonalgalleriet, Oslo), Heriotz Gaizbera (1892, Munch Museoa, Oslo), Hil-ohearen ondoan (1895,Rasmus Meyers Collection, Bergen, Norvegia), eta Ama Herio (1899, Kunsthalle, Bremen) .

Marrazteko gaitasun handia erakutsi zuen gaztetandik, baina ez zuen eskola handirik izan. 1885ean, Osloko Arte Eskolan denboraldi laburra egin ondoren, Parisa joan zen lehenengo aldiz. Handik itzultzean inpresionisten margokeraren araberako lanak egin zituen, Ilitzzabarreko ordua (1888, Munch Museoa), adibidez. Frantziako arte garaikidearekin etengabe harremanetan izan zen eta 1890. urtetik aurrera eragin handia izan zuten haren obran Frantziako postinpresionistek (Paul Gaugin eta Henri de Toulouse-Lautrec) eta Art Nouveau deituaren diseinuek. Handik gutxira aldaketa handia egin zuen bere margokeran, Udaberri egona Karl Joban. kalean kpadro inpresionistatik (1891, Gallery of Painting, Bergen) Arratsaldea Karl Joban kalean (1892, Rasmus Meyers Collection, Bergen) espresionistara .

Munchen gaztetako Oslo probintzietako hiri arrunt bat zen, pentsamolde estuko eta kultur interes mugatuko gizarte hipokrita baten mendean. Munchek, ordea, bestelako gizarte mota baten eta bestelako moral eta arte arau batzuen bila ari zen jendearekin izan zuen harremana, eta giro horri esker lortu zuen gizarte faltsu haren mendetasunetik askatzea bere burua.

Bere lagunetako batzuk idazle handiak ziren : Henrik Ibsen eta August Strindberg suediar antzerkigileak, Knut Hamsum norvegiar eleberrigilea, eta Stephane Mallarme frantses poeta. Ibsenen lanen sozialismo errealarekin bat egin zuen eta antzeztokiaren diseinua egin zuen Mamuak (1881) eta Hedda Gabler (1890) obren emanaldietarako ; orobat, 7be Pretenders liburuaren argitalpen baterako irudiak egin zituen.

1892an bere 45 lanen erakusketa egin zen Alemanian, Berlingo Artisten Elkartearen eskutik. Lan horiei zerien sentimentalismo bortitzak eta ez ohiko irudiek arte adierazpenen askatasunari buruzko eztabaida sutsua eta garratza piztu zuten ondotik.

Eztabaidak eztabaida, Munchen espresionismoak oso harrera ona izan zuen eta bere ospe ona Europa osoan zabaldu zen. Hurrengo urteetan Parisen eta Berlinen bizi izan zen txandaka. 1894an grabatuak egiten hasi zen, 1890-l99O bitarteko urteetan irudikatze grafikoak Alemanian izan zuen zuzperraldiak hartara bultzaturik, eta grabatzaile moderno onentsuenetako bat izatera iritsi zen. Grabatuetako irudiek -soilak eta zuzenak- margolanen subjektibotasun zorrotz berbera zuten.

Berlingo erakusketaren eta 1908an izan zuen nerbio eraso bitarteko 16 urteak izan ziren bere pintore karrerako urterik oparoenak . Lerro bihurrizko estilo berezi batez gizakiaren oinazea eta herstura adierazi zituen. Garrasia (1893, Nasjonalgalleriet), haren lanik ezagunena agian, gizaki modernoaren estuasun eta larritasun espiritualaren irudi da. Urte horietakoak ditu, baita ere, beste lan hauek : Banpiroa (1892-1894, Munch Museoa), Errautsak (1894, Nasjonalgalleriet), Pubertaroa (1894, Nasjonalgalleriet), Infernua n, autoerretratt.ta (1895, Munch Museoa), Autoerretrattta zigarretarekin (1895, Munch Museoa), jeloskorfiasttrza (1895, Rasmus Meyers Collection), Bizitzaren dantza (1899-1900, Nasjonalgalleriet), Ardo gorria (1990, Munch Museoa), Gau zoria (1901, Nasjonalgalleriet), Hrrrko kalea (1905, Munch Museoa), Maraterz heriotza (1906, Munch Museoa), Baintt-barfizaileerz triptikoa (1907-1913, Munch Museoa), Osloko Unibertsitateko horma irudiak (1910- 1916), Atutoerretrattra (1919, Nasjonalgalleriet), Modeloa besaulkian (1929, Munch Museoa), Erlojuaren eta ohearen artean, autoerretratua (1940, Munch Museoa).

1910. urtetik aurrera Norvegian bizi izan zen. Azkeneko urteetan, bilakaera halako bat izan zen bere pinturetan, eta bere lehenengo lanetako giro barrenkoiari, non gizabanakoa grinen eta izadiaren asmo txarrarenbiktima gisa azaltzen baitzen, bizipoza, naturaren oparotasuna eta naturaren eta gizakiaren arteko kidetasuna gailendu zitzaion . Bestalde, naturarekin izan zuen harremana landa ikuspegi askotan islatu zuen, estilo aske, indartsu eta zabal batez. Margolan horien bizitasuna eta kolore aberastasuna gogo egoera baikorrago baten erakusgarri garbiak dira. Garai hartako bere lanik aipagarriena Osloko unibertsitateko horma irudiak dira.

Bere bizitzako azkeneko urteak bakardadean igaro zituen Ekely hilko bere etxean, Oslotik gertu, etengabe lanean. Eta han hil zen, 1944ko urtarrilaren 23an. Munchek oinordetzan utzi zion Osloko hiriari bere ondasun guztia, margolanak, grabatuak eta marrazkiak barne, eta 1963an hiriak museo bat zabaldu zuen haren lan guztiekin.

XIX. mendeko pintura naturalistaren akademizismo zurrunari aurka eginez, guztiz bestelako margokera modu bat landu zuen Munchek, oso pertsonala eta berezia, XX. mendeko espresionismoaren aitzindaria izan zena. Munch Norvegiako artista handienetako bat izan da eta arte modernoaren mugarri nagusietako bat.