Artea»XIX eta XX mendeak
Vincent Van Gogh
Marrazkirako dohaina txiki-txikitandik erakutsi bazuen ere, Van Gogh ez zen hogeita zazpi urte bete arte hasi marrazten eta pintatzen, eta hamar urte besterik ez zituen egin artegintzan. Bizitza eta artegintza hain daude lotuak Van Goghengan, non bizilekuz aldatu zuen aldi bakoitzari aro berri bat baitagokio bere lanean. Pariseko egonaldia bukatu, eta Arles-en bizi izan zenean iritsi zuen betetasuna Van Goghen arteak : bi urtetan, 350 bat koadroren bidez. Hala, pinturaren historiako artistarik handienetako bat bihurtu zen. Haren sentimenduen, usteen eta gogoeten berri zehatza ematen dute bere anaia gazte Theori hemezortzi urtez idatzi zizkion gutunek. Gutun horiek, bere baitan zeukan gaixotasunarekin izandako borroka lazgarriaren lekuko izateaz gainera, literatura maila handiko adierazpen dira.
Nortasunaren bila (1853-1880)
Vincent Van Gogh 1853ko martxoaren
30ean jaio zen Groot Zundert-en (Brabant,
Herbehereak) ; aita, Theodore, artzain protestantea
zuen. Sei anaia-arreben artean zaharrena
zen Vincent. Haren arreba Elisabethen
hitzetan, txiki-txikitandik izan zituen
nortasun arazoak : "Ez bakarrik hurbilekoak
arrotz zitzaizkion, bera ere arrotz zitzaion
bere buruari". Hamasei urterekin lanean hasi
behar izan zuen, eta Hagako arte galeria
batean jarri zen saltzaile. Gero Bruselara
eraman zuten, eta gero Londresera, non
maitasun zapuztu batez etsia harturik ihesi,
Parisera joan baitzen, eta han Louvre museoa
ezagutu zuen, Corot-en eta Millet-en
lana bereziki ; 1876an Ingalaterrara itzuli zen,
eta arte-saltzaile lan hura utzi zuen.
Orduan, onginahizko eta mistizismozko
halako sukar batek harturik, bere bizitzako
aldirik oinazetsuena hasi zuen. Irakasle izan
zen erruki etxe batean, gero eskola-maisu
eta sermolariaren laguntzaile Londreseko
aldiri behartsu batean, eta azkenik artzain
protestante izatea erabaki zuen. 1877an,
teologia ikasketak egiten saiatu zen Amsterdamen,
baina alferrik ; 1878an, Bruselako
ebanjelio eskolan ere ahalegindu zen, baina
han ere ez zuen aurrera egin, eta, azkenean,
sei hilabeterako bidali zuten misiolari
Belgikako eskualderik behartsuenetako
batera, meatzari lurralde batera. Ez omen
zuen sermoietarako dohain handirik, eta
ezin bihozberagoa izanagatik, hango jendeak
ez zion harrera onik egin, eta elizak
gaitzetsi egin zuen azkenerako. Hondamen
hark sortu zion etsipen izugarrian aurkitu
zuen Van Goghek bere bokazioa, marrazteari
eman baitzitzaion bete-betean, eta hala
aldatu zitzaion erro-errotik bizitza.
Nahitaezko uko egite haien eta etsi-etsian
hartutako erabaki haien ondoren VanGoghek hartu zuen bide artistikoak gainerakoekin
komunikatzeko premia bizi bat
adierazten zuen, baina ez zuen bide horretan
inondik ere aurrera egiterik izango, ez
zuen erantzunik batere izango, baldin eta
bere anaia Theok erabateko laguntza eta
babesa eman izan ez balio, bai diruz eta
bai kemenez. Bestalde, irakurketaren bidez
(Biblia, Zola, Dickens, Hugo, Balzac) indartu
zuen Van Goghek munduaz eta gizarteaz
zuen ikuspegia, eta beste artista batzuen
lanetan (Rembrandt, Dupre, Daumier, Delacroix,
Hals, eta batez ere Millet) ase zuen
bere jakin-min handia eta hartu zuen bizitzeko
eta bere lanerako behar zuen bultzada,
dohain handia baitzuen, gainera, artelanak ezagutzeko, aztertzeko eta ederresteko
. Hasiera-hasieratik, Van Goghek jende
xumearen pintoretzat eduki zuen bere
burua, haien lan gogorraren eta esker gaiztokoaren
goraipatzailetzat, haien kontsolatzailetzat
.
Holandako aldia (1881 - 1885)
Litografiak eta egurrean egindako grabatuak
kopiatzen hasi zuen Van Goghek bereikasketa aldia, eta Milleten lana hartu zuen
eredu gisa, huraxe izan baitzuen, beste guztien
gainetik, pintorerik maiteena eta miretsiena
. 1881ean, Etten-en, bere gurasoak han
bizi baitziren, nekazariak, erretratuak eta,
batez ere, paisajeak marraztu zituen, bai zuzenean
marraztu ere, gerora Van Goghen
obran argi eta garbi sumatako zen ekialdeko
artearen eta marrazkeraren zantzuz.
Van Goghek era askotako materialak
erabili zituen marrazteko. Hasieran tresna
tradizionalez baliatu zen -lapitza, klera beltza,
ikatzezko ziria, benenezko ziria, igeltsua,
Txinako tinta eta akuarela-, eta material
bakoitzaren erabilera eta ezaugarriak
aztertu eta landu zituen. Ez zion material
bakoitzari berak nahi zuen etekina beti atera,
eta askotan hainbat material nahasten
zituen koadro berean, material bakoitzaren
mugak gainditarik honela. Esperimentu eta
saio asko egin zuen, adibidez, klera bustia
erabili zuen batzuetan ; beste batzuetan,
materialen konbinazio bitxiak egin zituen :
adibidez, finkatzeko gai gisa esnea erabili,
eta klera litografikoa eta moldiztegiko tinta,
marrazteko tresnatzat. Bere garaian erabiltzen
ez zen materialik ere erabili zuen, italiar
klera, esate baterako.
Maitemindurik zeukan emakume baten
arbuioz, eta aitarekin zuen liskarrezko harremanaren
ondorioz -azkenerako etxetik
bota zuen aitak-, Van Goghek Hagan hartu
zuen aldi baterako bizilekua, eta han pintura
ikasketak egin zituen Anton Mauverekin.
Akuarelagintzan ibili zen buru-belarri eta
perspektiba ikasten ari izan zen.
1883ko irailetik 1883ko abendura, bakarbakarrik
bizi izan zen Drenteko probintzian,
Holandako iparraldean. Han gogotik aritu
zen pintatzen bere margolari sena bideratzeko,
eta Sien bere adiskide minak alde eginizanak sortu zion itolarriari eta etsipenari illes
egiteko eta menderatzeko. Gero Nuenen izeneko
herrixka batean hartu zuen bizilekua,
hantxe kokatu berria baitzen bere familia,
eta Brabanteko herri txiki hartantxe iritsi zuen
Van Goghek bere lanean erabateko ziurtasuna
: nekazariak lanean harri beltzez eginiko
zirriborroetan irudikatuak, marrazkilari
gisa zuen bikaintasunaren erakusgarri ;
berrehun bat koadro egin zituen, nekazarien
eta eskulangileen irudiak, paisajeak eta
izadi hilak, margo ilunez margotuak, pintzelkada
adierazgarriez, bolumenak argi-ilun
zakar eta indartsu batez nabarmenduak (Patata-jaleak,
1885), eta, hala, holandar errealismoaren
tradizio handiarekin bat egin zuen,
Frans Halsek eta Rembrandtek urratu zuten
bidean. Garai honetako obra akatsik eta
trakeskeriarik gabea ez bada ere, inspirazio
eta etorri handikoa da, giza izatearen lekukotasuna
emateko borondatez egina, Van Goghen
idealak eta bere barne arazoak argitara
ateratzen dituena.
Anberesko aldia (1885eko azaroa 1886ko otsaila)
Anberesen egin zuen egonaldia garrantzi handiko urratsa izan zen Van Goghen bilakaeran. Anberesen Rubensen margolanak aztertu zituen eta lehenengo aldiz ikusi zituen japoniar grabatuak, baita miretsi eta aurrerantzean haien bilduma egin ere ; bi iturri horiei esker are gehiago trebatu zen margoen baliabideetan, nahiz ordu arte aski landua zuen alor hori, bai holandar maisuak aztertuz, eta bai Parisen ikusiak zituen Veronese italiar margolariaren eta Delacroix frantsesaren eraginez.
Pariseko aldia (1886ko otsaila - 1888ko otsaila)
Baina Parisen zegoen garai hartan arte
giroa, eta han bakarrik berritu zezakeen
Vincentek bere ikuspegia. Izan ere, 1886an
heldu zen Parisera, inpresionistek beren
azken erakusketa egin zuten urtean bertan,
eta 1887an egin zen Milleten obraren atzera
begirako lehenengo erakusketa.
Theoren etxean kokatu zen, izan ere
Goupil arte etxeak Parisen zuen ordezkaria
baitzen 1880az geroztik anaia ; Cormon pintorearen
lantegian ibili zen, eta han, besteak
beste, Toulouse-Lautrec-en ezagutza
egin zuen. Bere anaiaren bitartez ia inpresionista
guztiak ezagutu zituen, Seurat eta
Pissarro bereziki, eta baita Gauguin ere.
Tanguy Zaharra ospetsuaren dendan, eta
Cezanneren obren itzalpean, Signac frantses
pintorearen adiskide egin zen. Garai
hartan, urrats handiak eta bizkorrak egin
zituen Van Goghen arteak : margo argiak
erabili zituen loreen eta lore ontzien koadro
txiki ñabardura bitxikoak egiteko. Japoniar
grabatuen eraginez, Van Goghek askeago
eta lasaiago pintatu zuen (Izadr hila lrnaorekin,
1887). Aldi berean, eta Pissarroren aholkuei
esker, argiari buruzko teoria berriei
esker, eta Signacen lankidetzari esker, margo
biziagoak erantsi zizkion ordu arte erabiliak
zituen margoei, pintzelkada biziagotu
eta zatikatu egin zuen, eta batzuetan bere
marrazkien grafismora ere itzuli zen. Garai
hartan margotu zituen Montmartreko eta
Pariseko ingurtietako ikuspegiek kontrastea
sortzen dute bere obrako gainerako lanekin,
hain baitira alaiak eta freskoak (jatetxe
batera barrualdea, 1887).
Arles (1888ko otsaila 1889ko maiatza)
1888 urtearen hasieran hainbat arrazoik
bultzatu zuen Van Gogh Parisetik alde egitera
. Batetik, bere anaia Theo ezkontzekotan
zen, eta Vincentek halako babesgabetasunezko
sentipen bat izan zuen ; bestetik,
eta pinturari are gehiago zegozkion arrazoien
eraginez, Van Goghek biziro sentitzen
zuen bere baitan Parisetik joateko premia,
zeren eta hasia baitzen inpresionismotik
urruntzen, zaharkitua iruditzen baitzitzaion
ordurako, eta aipamenen bidez adierazteko
joera nabarmenegia irizten baitzion baita
ere ; iritzi eta jarrera hori argi sumatzen
da Pariseko garaiko azken koadroetan : Liburu
borlak (1887) eta Autoerretratua astoarena
aurrean (1888). Hala, irudiaren egituraren
batasuna berreskuratzen saiatu zen,
eta formaren eta margoen adierazpen eta
sinbolo ahalmena lantzeari eman zitzaion.
Frantziako hegoaldera abiatu zen beraz,
Arles-era, Lautrec-ek aipatua baitzion herri
hori, argi gehiagoren eta margo gehiagoren
bila. Han oinarri-oinarrizko aurkikuntza bat
egin zuen : bazter haietako eguzki argia. Lilura
gisako hark indar eta bizitasun handiagoko
tonuak erabilarazi zizkion, eta ordu
arte halako indarrez erabili ez ziren kolore
elkarketa harrigarriak iradoki, bai harrezkero
egin zituen koadro guztiak bestelakotu ere.
Bere marrazkietako grafismoak, ordurako
goi mailara iritsia izanagatik, indar
berria hartu zuen artistak sumatzen zituen
gauzen argizko eta margozko itxurarensentipena koadrora aldatzerakoan. Margoen
eta argiaren nahasketak bortiztu egiten zuen
izakien eta gauzen presentzia eta izate benetakoa,
eta aldi berean agerian jartzen zuen
haien alderdi espirituala. Crau-ko ar -dokla-n
(1888ko ekaina), adibidez, horien eta urdinen
harmonia nagusitzen da, oparotasunaren
eta gelditasunaren irudikatze bikainez,
zehaztasun guztiz klasikoz ; Arlestarra
(1888ko azaroa) koadroan, berriz, margoen
elkarketa gehiegizko eta ia ezin jasanezkoa
beltzez eta herdez estalitako zati handien
bidez dago neurrira ekarria. Kafe bateko terraza
garrez (1888ko iraila) koadroan tonoen
distira da ohargarriena, eta halako itolarrizko
sentipen min bat orobat. Margoen
lilura hark -batzuen interpretazioaren arabera,
Van Goghek halako erronka bere
buruaren hiltzaile bat bota nahi izan zion
era hartara eguzkiari- Eguzkrlareu sailarekin
iritsi zuen bere goren maila, kolore horien
nagusitasun erabatekoak oso-osorik
hartzen baitzuen koadroa margolan multzo
hartan, eta horien erabilera hori izan zen,
hain zuzen, Arleseko egonaldi haren bereberezko
ezaugarria.
Bitartean, Van Goghek Arlesera berekin
bizitzera etortzeko deia egina zion Gauguini,
haren mireslea baitzen, eta bai Gauguin
Arlesera etorri ere, 1888ko urriaren 20an.
Pintatzen buru-belarri arituz elkarrekin bizitzeko
saio hark ez zuen askorik iraun ordea
. Van Gogh zeharo hartua zeukan gogo
beroak eta suharrak, sortzeko lehiaren egonezinak
eta artegatasunak, eta pintatzeko
premia ezin asetuzkoak ondorio larriak izan
zituzten azkenerako : 1888ko abenduaren23an liskar gogorra izan zuen Gauguinekin,
hura hiltzen saiatu zen, eta ezkerreko
belarria moztu zuen. Bi gizon haiek izaeraz
elkarrengandik zeharo desberdinak zirela
garbi adierazteaz gainera, iskanbila hark
orobat frogatu zion Van Goghi, bere haitako
gaisotasuna azaleratzen ziolarik, artisten
komunitate bat sortzeko zituen ametsak
ustel atera zitzaizkiola, eta, horrez gainera,
zuzen-zuzenean bakardaderik latzenean gelditu
zela berriro.
Geroztik, lasaialdi bat izan zuen, non,
besteak beste, Atttoerretratzta belarria mozturik
pintatu baitzuen (1889ko urtarrila),
harik eta Arleseko biztanleen eskariz, ospitalean
sartu zuten arte.
Saint-Remy (1889eko maiatza - 1890eko maiatza)
Handik bi hilabetera, bere burua hiltzeko
ideiak oinazetua, gaitzak barrena jaten
ziola jakitun, herak hartu zuen, bere kabuz,
Saint-Remy-de-Provenceko Saint-Paul-de-
Mausole erruki etxean sartzeko erabakia.
Depresio aldiak eta zuzperraldiak izan zituen,
eta lanean buru-belarri ari izan zen
han ere. Van Goghek garai hartan iritsi zuen
bere lanean betetasuna. Paisajeak, loreen
koadroak eta erretratuak egin zituen, eta
margoak oso modu bere-berean erabiltzera
iritsi zen, horiak, berdeak, urdinak eta malbak
oinarritzat harturik (Makalak, 1889 ;
Belar lehorrezko meta, 1889). Arlesen pintatu zituen koadroetan atzealde gisa egin
zituen eremu zabal kolorez ase haiek, japoniar
grabatuen eta Gauguinen eraginez
besteak beste, gero eta mugimendu dinamikoagoz
irudikatzen zituen Saint-Remyko
garai honetan, pintzelkada etenen bidez,
neoinpresionistek erabili izan zuten modu
berean ; baina, herez, Van Goghek berak
banbuz eta kanabera landuz, japoniarren
erara, eginak zituen birtuosismo harrigarriko
marrazkietan zuten jatorria (Olibondo
zelaitik, 1889 ; Cratt Vontrttcrjourretik
ikusia, 1888; Bi zuhaixka hesi batean atzeart)
. Van Goghek berak aitortua da gorriekin
eta berdeekin giza grina izugarriak
adierazi nahi zituela, baina neurritasun
handiz erabili zituen margo beroak, eta
margo neutroen bidez baretzen zuen mutur-muturreko
tnargoen gogortasuna. Van
Goglien estiloak aldaketa handiak izan zituen
beraz : tintaz eta kainaberaz eginiko
marrazki paregabeetan batetik, eta Arleseko
aldikoak baino margo apalagoz pintaturiko
koadroetan bestetik, grafismoaren
eta pintzelkada etenen nagusitasunaz, margotzeko
era zurrunbilotsu eta sigi-sagatsuak
eromenaren mugimenduen irudikapena
ematen zien olibondoei, gari sailei, eta lurralde
hartako zeru gangari (Gau iza) ,tsua,
1890). Garai bertsu horretan hasi zen Van
Gogli ezaguna izaten. 1890eko urtarrilean
Albert Aurier-ek lblercure de France aldizkarian
argitaratu zuen artikulu batean Van
Goglien aurkikuntzak goraipatu zituen ; urte
hartako otsailean bertan, Bruselan egin zen
erakusketa batean Anna Bosch margolariak
Van Goghenrllabastigaria erosi zuen
400 liberatan.
Auvers-sur-Oise (1890eko maiatza - 1890eko uztaila)
1890eko maiatzean Parisera itzuli zen
Vincent, Theo anaia, haren emaztea eta
haren seme jaio berria ikustera, eta handik
egun batzuetara Auvers-sur-Oise herrian
hartu zuen egoitza. Han Gacbet doktoreak
-Cezanneren eta inpresionisten adiskide
zenak eta Van Goghek bizpahirutan erretratu
zuenak- egin zion harrera, eta zaindu
zuen eta Vincentez arduratu zen. Hango giro
lasaiaz eta ingurukoen goxotasunaz sosegaturik,
gogotik ari izan zen bere margogai
kutunenak margotzen : erretratuak eta paisajeak.
Haren pintatzeko modu sukartsua
eta asaldatua baretu egin zen, eta haren
margoen eskala biziberritu eta freskatu, bazter
haietako argiaren eraginez agian (Attue)seko
eskarlera, 1890). Barealdi hark ez
zuen askorik iraun ordea ; Theok Holandara
itzultzeko asmoa zuela adierazi ziolarik,
Vincent babesgabe eta hakar-bakarrik sentitu
zen berriro, eta berriro nagusitu zitzaion
krisialdiaren izu-ikara : bat-batean haren
ikuspegia nahasia bihutni zen, Ilaren margogaiak
ez ziren jadanik ordu arte bezain
argi bereizten, eta estiloa oso gogortu zitzaion
(Gari sailak beteekin, 1890). Autoen -etratuek
aski argi erakusten dute Van Goghek
gizarte bidegabekerien kontra,
gaLxotasunaren kontra eta bere buruaren
kontra, azkenik, izan zuen borroka latza.
Uztailaren 27an, soroetan barrena galdurik,
bere buruari tiro egin zion bularrera.
Uztailaren 29an hil zen. Handik gutxira-1891ko urtarrilean- hil zen haren anaia
Theo ere.
Van Goghek eragin handia izan zuen
bere ondorengo artistengan. Fauvistek
koadroa margo pintzelkaden bitartez nola
antolatu ikasi zuten harengandik ; espresionistek,
berriz, margoek izan dezaketen indar
eta zeregin sinbolikoa. Van Goghen
Frantziako garaiko artelanen itzala nabarmena
izan da arte modernoak geroztik egin
dituen urrats askotan ; Holandako aldiko
lanak, aldiz, ez ziren besteak bezain aintzat
hartuak izan, harik eta I. Mundu gerran belgikar-holandar
espresionistek Van Goghen
lan haiez baliatu ziren arte, maisulantzat
aitorturik. Azkenik, bere azken koadroak
-Gari sailak beleekin ; Ziil.)aitzak?, sustraiak
eta adarrak--, XX. mendeko arte jarrera eta
joera askoren aitzindari dira, batez ere abstraktua
esaten zaion espresionismoarena.
Van Goghek 879 koadro, 10 bat grabatu
eta 1.756 marrazki egin zituen pintatzen hasi
zenetik hil zen arte joan ziren hamar urteetan
. Haren lana hainbat museotan dago
banatua : bere obraren erdia inguru Amsterdamgo
Stedelijk Museum-en, Vincent Van
Gogh Rijksmuseum-en eta Otterlo-ko Rijksmuseum-en
. Hagan eta Rotterdamen-go hirietan
ere badira Van Goghen lanak, eta
Pariseko d'Orsay museoan badira hogei bat
koadro, bai orobat Estatu Batuetako museo
nagusietan, eta bilduma partikularretan.
Baita ere Suitzan, Alemanian, Britainia Handian,
Moskun, Sao Paulon...
Van Goglien koadroen (Amsterdam) eta
marrazkien (Otterlo) atzera begirako erakusketa
zabal-zabal bat egin zen 1990ean, Holandan,
haren heriotzaren mendeurrenean.