Artea»XIX eta XX mendeak
Paul Cezanne
Inpresionismoaren kontrako erreakzio gisa-edo sortu zen postinpresionismoa. Roger
Fry arte kritikari ingelesak erabili zuen lehenengo aldiz "postinpresionismo" hitza, Londresko
Grafton Galleries-ek antolatu zuen erakusketa batean (Manet and the Post-Impresionists")
. Erakusketan aurkeztu ziren obrak inpresionismoak 1880-1905 bitartean
izan zuen barne krisiaren edo kontrako erreakzioaren adierazgarritzat liar daitezke. Parte
hartu zutenen artean aipagarriak dira, beste askoren artean, Paul Cezanne, Paul Gauguin
eta Vincent van Gogh.Pintore frantsesa (1839, ALY-en-Provence
- 1906, Aix-en-Provence), familia burges
aberats batean sortua eta hazia ; aita bankaria
zuen. Aix-en bertan egin zituen ikasketak,
Bourbon eskolan lehenbizi (1852-1858),
eta marrazki eskolan gero. Bourbonen Emile
Zola ezagutu zuen, eta lagun handia egin
zuen. Zuzenbide ikasketak egin zituen aitaren
borondatea betetzeko, baina berak
margolari izan nahi zuen, eta 1861ean Parisa
joan zen pintura ikasketak egitera. Urte
hartako erakusketa ofizialean, margolari
belaunaldi berriak beste joera batekoak
baziren ere, orduko pintore errealista eta
akademikoen lanak ederretsi zituen -Alexandre
Cabanel (1823-1889), Gustave Dore
irudigile ospetsua (1832-1883), Jean Louis
Ernest Meissonier (1815-1891)-, baina Louvreko
museoan Caravaggio, Velazquez, Ribera
eta Zurbaran bezalako maisu handien
lanak eta pintore holandarren eta veneziarrenak
ikusi eta aztertu zituenean, berehala
oilartu zen batzuen eta besten artean zegoen
amildegi sakonaz. Aurkikuntza horrek-esanahi handia izan zuen bere margolari
karreran-, krisi larria eragin zion. Hala, pintatzeko
gauza ez zelako ustean etsita, jaioterrira
itzuli eta aitaren banketxean lanean
hasi zen. Baina margotzen jarraitu zuen.
Hain zuzen ere, garai horretakoa du bere
aitaren erretratuetako bat (Louis flugttste
Cezarirte, 1860-1863, National Gallery, Londres),
eta bere lagun AchrlleEmperctrre ipotxarena,
besteak beste. 1862ko azaroan Parisa
joan zen berriro, margolari izateko eta
margolaritzatik bizitzeko asmo sendoarekin.
Parisen Zolarekin harremanetan jarri zen
berriro, Eugene DelacroLx eta Gustave Courbet
frantses margolarien lanak behatu eta
aztertu zituen, Salori desRefitses erakusaretoa
bisitatu zuen (inpresionistek erakusketa
ofizialaren itxikeriari aurre egiteko antolatua),
eta Acadetnie Sursse-n Armancl
Guillaumin (1841-1927) eta Camille Pissarro
(1830-1903) ezagutu zituen. Margolari horiek
ezagutzeak, Pissarro ezagutzeak batez
ere, garrantzi hanclia izan zuen bere artearen
norabidean : harreman horren eraginezbere estilo landugabea, kolore ilunekoa eta
materiaz betea aldatuz joan baitzen piskana-pixkana,
eta estilo berezi bat sorrei zuen,
bere-berea, berak "couillard" deitu zuena,
arau akademiko guztietatik, eskola eta aurreiritzi
guztietatik bereizia.
1866an margolan bat bidali zuen erakusketa
ofizialera, baina ez zuen lortu epaimahaikoen
onespena (urte askotan bidali zituen
bere lanak erakusketa ofizialetara,
baina behin bakarrik onartu zioten bat, eta
hura bere lagun Guillauminen bitartekotzari
esker; oharkabean pasa zen gainera).
Bada, lana onartu ez ziotela-eta, gutun bat
idatzi zion Arte Ederretako buruari kultura
ofizialak zeraman bidearekin bat ez zetorrela
azalduz. 1870. urtean, Frantziaren eta
Prusiaren arteko gerra piztu zenean, Proventzan
zegoen. L'Estaquen bizi izan zen
-Marseillako golkoko hiri bat-, bere amaren
etxe batean, bere andre Hortense Fiquetekin
eta semearekin. Han paisaje eta
izadi hil asko margotu zituen, aurrekoetatik
desberdinak, kolore biziagoak eta margo ore
arinagoak erabili baitzituen. Ondo bereganatua
zuen ordurako inpresionismoaren
funtsa : kolorea elementu eraikitzailea da,
ez bakarrik koloreen arteko aurkakotasunaren
bitartez, baita fusioaren, dardaren eta
gardentasunen bitartez ere. 1872an Pontoisen
jarri zen bizitzen, Pissarro bezala. Gero
eta harrernan estuagoa izan zuen Pissarrorekin,
eta harekin eta beste margolariekin
batera lan egin zuen, aire zabalean beti, "sur
le motiY'. Gero Auvers-sur-Oise-ra joan zen
bizitzera, eta bi urte egin zituen han, Gachet
doktorearen etxean. Margolari belaunaldi
gaztearen pintura molde herria aintzakotzat
hartzen zuen bakarretakoa zen
Gachet. Auversen Urkatuaren etxea margotu
zuen (1873, Paris, Musee d'Orsay), bere
lan aipagarrienetako bat, handik aurrera
urratuko zuen bide herriaren aurreneko
maisulana. 1874an, Pissarrok bultzatuta,
inpresionisten lehenengo tade erakusketan
parte hartu zuen, Nadar argazkilariaren estudioan
. Bigarrenean ez zuen parte harri,
lehenengoan izandako porrotak nahigabetuta
. Hirugarrenean, berriz, 1877an, hamasei
lan bidali zituen, baina oso harrera txarra
egin zien kritikak, eta baita publikoak
ere. Cezanne L'Estaquera erretiratu zen, eta
lagunengandik ere banandu zen.
1886an Zolak L'Oetture argitaratu zuen.
Obraren protagonista pintore bat zen, porrot
egindako pintore bat, eta Cezanneri iruditu
zitzaion Zolak bere obraren kritika egin
nahi izan zuela pertsonaia hartaz baliatuz.
Cezarmek harremanak eten zituen idazlearekin,
eta ez zen inoiz gehiago harekin elkartu
. Urte hartan aita hil zitzaion, eta emaztea
eta semea Parisen utzita ALxera joan zen.
Airen Sainte-Victoire mendiko koadro askoeta izadi hil asko egin zuen. Cezanneren
helburu nagusia bere koadroetan zuzeneko
sentipenaren bizitasunari -inpresionistek
sustatutako ezaugarria-, konposizio
tt-ukuna eta erritmoa eranstea zen. Eta kolore
hutsa erabiliz lortu zuen hori, usadiozko
pinturaren modelatuaren eta argilunen
beharrik gabe. Harentzat forma eta kolorea
bi elementu desberdin ziren ; pintatu ahala
marrazten zuela zioen, eta margolana koloretan
aberatsa zenean formetan betea zela.
1895. urtean Vollardek erakusketa handi bat
antolatu zuen haren margolanekin bakarrik.
Berriro ere kritikak eta jendeak hotz samar
hartu zituen haren lanak, baina abangoardiako
artista gazteek eta bere gairaikideek
maisutzat hartu zuten. 1899an Salora desIndependerzts erakusketan parte hartu zuen,
eta bere lanek jakin-min handiagoa piztu
zuten orduan. Ezaguna izaten hasi zen eta
aholku eske joaten zitzaizkion pintore gazteak,
Emile Bernard eta Charles Camoin,
adibidez. 1904an Salora d Atttontrtze izeneko
erakusketan areto oso bat hartu zuten
bere lanek. Kubistek haren jarraitzaileak
zirela aitortu zuten, haren joera konstruktibistan
eta errealitatearen elementu estrukturalen
erabileran (kuboa, esfera, zilindroa,
konoa) oinarritzen baitziren kubismoaren
ezaugarri nagusiak. Haren azken urteetakolanak maisulanak dira guztiak, adituen ustez
: Karta jokalariak (1890-1892, Museed'Orsay, Paris), Pipadun gizona (1890),
Annecy aintzira (1896), Balntc-hartzaileak
(1895-1905). 1907an, bera hil eta hurrengo
urtean, atzera begirako erakusketa handi bat
antolatu zen, eta ordutik aurrera hasi zen
Cezanneren balioa benetan aintzakotzat
hartzen.
Cezanneren margolaritza prestakuntzan
garrantzi handikoak izan ziren Courbet-en
konkrezio konstruktiboa, Delacroix-en erromantizismo
eta lirismo koloretsua, eta Honore
Daumier-en lana, Cezanneren beraren
ustez bi margolari handi horien kualitate
piktoriko guztiak beregan zituena. Margolari
horiek utzitako arrastoa nabarmena da
Cezanneren lehenengo lanetan, margoaren
erabilera oldartsuan, tonu ilunetan eta kolore
nahastura kargatuetan. 1865 eta 1869
bitartean erretratu sail bat egin zuen, "Dominique
osabaren erretratuak" izenez ezagunak,
non bolumenaren arazoa konpontzeko,
espatulaz zabaldutako materiaren
loditasuna baliatu zuen. Pendulu beltza izeneko
obran (1869-1870, Paris, Niarchos bilduma)
argi dago konposizioan jarri zuela
bere arreta osoa. Pissarroren bilaketa kromatikoak
eta konstruktiboak akuilaturik,
errealitatea modu optikoago eta sintetikoago
batez irudikatzen hasi zen, patetismorik
gabe : gorago aipatu den Urkatuaren etxea
hori izan zen bere estilo berriaren maisulanetako
bat. Hala ere, bai margolan horretan, eta baita garai horretako beste batzuetan
ere (kolore argikoak eta konposizio oreka
zorrotzekoak dira horiek, adibidez, Gachet
doktorearen Attue)s-eko etzea, 1873,
Basllea, Kunstmus. ; Chogttet-erz er ) ,ehcrttrak,
Rothschild Bilduma, Londres, eta Gallety of
Fine Arts Columbus, Ohio), argi dago inpresionismotik
urruntzen hasia zela : kolorezko
paisajeek formaren bolumenak nabarmentzeko
erabiltzen zituen, argiaz eta hainbeste
arduratu gabe. Cezannek inpresionismoa
"gotortu" nahi zuela zioen, huitsezkoenaren
bila. Aixeko 1833-1837 bitarteko aldian
izadiaren irudiaren kontrol formal-konstruktiboa
zorroztuz joan zen ; urte horietan
koloreez moldatutako forma solidoak gauzatzen
saiatu zen. Horrexegatik ez da harritzekoa
gai bat hartu eta hura askotan margotu
izana : batez ere L'Estagrre herriko
ikuspegiak, Chriteatt Noir-ekoak eta Sarrite-Victoire
mendikoak. Cezannek izadi hil
ikusgarrietan irudikatu zuen izadiko gauzen
eta eguneroko bizitzaren iraunkortasuna eta
betikotasuna : Hoirtense Ceznnrie berotegiari
(1850, Clark bilduma, New York). Bere bizitzako
azken urteetan bainu-hartzaileen
margolan asko egin zituen. Lehenago ere
eginak zituen Bainu-hartzaileak, haina
oraingoak askoz koadro handiagoak ziren,
abstraktuagoak, klasizismo berri batera hurbiltzen
den forma eta kolore sintesi bat eginez
.