Artea»XIX eta XX mendeak
Arkitektura XIX. mende erditik aurrera
Errealismoa Frantzian
XIX. mendearen erdialdean aipagarriak
ziren arkitekturaren alorrean estilo historizistak,
baina filosofia kontserbadoreari jarraitzen
zioten eta industriaren garai berriek
eskatzen zuten sorkuntza ahalmenik erakusten
ez zuten joera klasizista haiekin batera,
egin ziren eraikin harrigarriak eta berrizaleak
ere. Joera klasizistako obrekin batera
obra berrizaleak nolatan egin ziren azaltzeko
bi arrazoi nagusi daude, batetik material
berriak erabiltzen hasi zirela-eta, bestetik,
ingeniari-arkitekto bereizketa finkatu zela
garai hartan. Teknikaren eta estetikaren arteko
gatazka bizi izan zen, beraz, nolabait
esatearren. Izan ere, arkitektoek, ordurako
nahiko zaharkituta gelditu zen Akademia
baten jarraitzaile baitziren, eraikuntza
osagaiei baino garrantzi gehiago ematen
zioten apaindurari, gainerako arte plastikoetako maisuek bezala ; ingeniariek, aldiz, ikasketa
teknikoak egiten zituzten, eta garai
berriei hobekiago egokituriko eraikin berrizaleagoak
egin zituzten.
Arkitektura klasizistak ezin izan zuen
arkitektura modernoari zegokion eredu berritzailerik
aurkitu, eta industriaren aurreramendua
zela-eta, sortzen ari zen eskulan
gero eta ugariagoa hartzeko egiturak osatzeko
ahalmenik ere ez zuen. Joera horrek
teknika eta material berrien kontrako jarrera
zuen, formei ematen zien lehentasuna.
Baina haren aurrean indar hartu zuen gizartearen
beharrei erantzuteko Ledeak, eta
horrela hasi ziren eraikitzen burdinbideak,
zubiak, geltokiak, lantegiak etab., nahiz eta
joera horrek intelektual eta artista asko izan
zuen kontra, sentimenduaren arkitekturaren
amaiera ekarriko zuelakoan eta makinak
zekarren deshumanizazioaren isla besterik
ez zirelakoan.
Material berriak: burdina, beira, porlana
XIX. mendearen bigarren erdian erabiltzen hasi ziren material behiei dagokienez, bereziki aipagarriak dira metalak, burdin urtua bereziki ; burdin urtuak abantaila handia zekarkien arkitektoei, izan ere, egiona eta euskarri hancliak egiteko aukera ematen zuen hezala, burdina landu eta apaingarri bikainak osa zitezkeen. Horrela, garai hartako obra batzuek historizismoaren kutsua edo ezaugarri pintoreskoak zituzten kanpoaldetik, nahiz eta burclinezko euskarri edo egitura handiak izan. Eraikin motei dagokienez, bestalde, zubiek izan zuten lehentasuna, eta haiek ekarri zuten berritasun gehien. Teknika eta material berriak erabiltzeak zubi erraldoi ikusgarriak egiteko aukera eskaintzen zuen, eta, horrela, XLY. mendearen hasieran burclinezko hainbat zubi eseki erailei zen Europan, batez ere Britainia Handian, hura baitzen siderurgiaren aitzindaria. Horrela, bereziki aipagarriak dira Tweed ibaiaren gaineko zubi esekia, S. Brownek egina, eta orobat Avon ibaikoa, Brunelek Bristolen egina. Frantzian, errestaurazioarekin hasi zen burdin urtuaren erabilera zabaltzen ; horren erakusgarri cla, adibidez Parisko Poi as des Ar ts zubia, 1803. urtekoa.
Material berrien erabileran, metal urtuaren erabileran batez ere, H. IabroUste (18011875) izan zen gehien nabarmendu ziren arkitektoetako
bat. Hark egin zuen, besteak
beste, Parisko Saitite-Genceie\ ,e liburutegia
(1843-1850) ; kapoaldea joera klasizistagoei
jarraituz egin bazuen ere, bera izan zen burdin
urtua oinarri edo euskarri gisa erabiltzen
hasi zen lehen arkitektoetakoa, eta hura izan
zen, orobat, artistaren sentiberatasuna eta ingeniariaren
dohaina bateratzen jakin zuen lehenetako
bat. Baina Labrousteren obran, liburutegia
baino are garrantzizkoagoa cla
Parisko Liburutegi Nazionala (1855-1868).
Obra horren ezaugarri aipagarriena biltegi
aretoaren sabaia da, beirazkoa baita eta agerian
uzten baititu eraikinaren euskarri guztiak
eta egitura. Eraikin hark ezarri zituen geltoki,
saltoki handi eta azoka modernoen eraikuntzaren
oinarriak. Labrousteren obrak erakutsi
zuen bezala, burdin urtuaren eta beste material
beni batzuen (adibidez beiraren), arteko
konbinazio bikainak osa zitezkeen. Beira eta
burclin urora erabili ziren, esaterako, Percier
eta Fontainek Parisko Palais Royalen egindako
Orleansko galerian (1829), Rouhaultek 1833an
egin zuen Jardira des plaatesko negutegian,
eta E. Texierrek Champs Elyseesen egincako
jm -din d Hicer lorategian.
Porlanari dagokionez, azkenik, bigarren
mailako arkitektura osagaiak eta eraikinak
egiteko erabili zen hasieran, hodiak edo
hormak egiteko adibidez, baina porlanezko
zubiak ere egin ziren geroago.
Erakusketa unibertsalak
185ltllc aurrera, industriaren, artearen eta
merkataritzaren alorrean egiten ari ziren
aurreramencluak ezagutzera emateko, Erakusketa
Unibertsalak hasi ziren antolatzen,zenbait herrialdetan egin ohi ziren erakusketa
nazionalak oinarri harturik.
Nazio guztien lehen erakusketa, edo
Erakusketa Unibertsala, esan bezala, Londresen
egin zen, 1851. urtean. Joseph Paxton
(1803-1865) ingeniari autodidakta frantsesa
izan zen erakusketa hartarako aretoaren
cliseinatzailea, eta arkitektura modernoaren
aitatzat hartua da bere Beirazko jauregia
deritzon eraikinagatik (deitura hori eman
zitzaion erakusketa areto hari). Paiton lorazaina
zen lanbidez, Devonshireko dukearen
lorazaina hain zuzen, eta lorategietako
negutegietan oinarriturik egin zuen beirazko
jauregi-negutegi erraldoi h -ren diseinua,
burclina eta beira harturik lehengaitzat eta
hainbat arkitektura osagai erabiliz (3.300
zutabe burdinezko, 300.000 beira puska
etab.). Beirazko munstrotzat hartu zuen zenbaitek
bere garaian, garai hura arte sekula
erabili ez ziren neurriak erabili baitzituen,
baina arkitekturaren maisulantzat hartu zuten
beste batzuek ; oro har, sekulako arrakasta
eta eragina izan zuen obra hark, hainbesteraino
ezen aurrerantzean Erakusketa
Unibertsal guztietan hartu baitzen erakusketa
aretorako oinarri, adibidez New Yorken
1853an egindakoan (hark burdin urtuzko
kupula bat zuen), Parisen 1855ean
egindakoan (Pastonena baino bi aldiz zabalagoa),
etab. Sute batek hondatu zuen
Paxtonen Beirazko jauregia 1937an.
Goian aipatu diren Erakusketa Unibertsalak
garrantzi handikoak izan ziren, baina
guztietan aipagarriena, arkitektura estiloari
dagokionez, Parisen 1899an egindakoa izan
zen. Iraultzaren Urteurreneko erakusketa
hartarako egin zen, izan ere, Parisko Eittel
dorre ospetsua, Gustave-Alexandre Eiffel(1832-1923) ingeniariarena, eta makina galeria,
Louis Dutert (1845-1906) eta Contamin-ena
(1840-1893), burdinez sekula egindako
eraikin handienak.
Gustave Eittelek bere izena duen dorrea
egin aurretik eginak zirien beste hainbat
obra, beste Erakusketa Unibertsaletarako
horietako batzuk, adibidez 1867ko erakusketarako
Iiranz-ekin batera cliseinaturiko
makina areto bikain bat. Baina, zalantzarik
gabe, Eiffel clorrea clu lanik ezagunena. Garai
hartan kontrako kritikak izan zituen goraipamenezkoak
baino gehiago, baina ezin
uka daiteke arkitektura molde berrien eta
modernitatearen eralcusgani bikaina dela. 300
ni luzeko dorrea da, eta 18.038 piezez osaturiko
egitura bat du ; bi urte behar izan ziren
lanak burutzeko eta, batez beste, 250
langilek jarclun zuen bertan lanean. Egile
haren beraren beste lan aipagarri batzuk dira
Duena ibaiaren gaineko Luis La zubia Portugalen,
Estatu Batuetako Askatasunaren Estatuaren
euskarria, Garaviteko bidezubia, Panamako
ubideko esklusak, etab.
1IX. mendeak aurrera egin ahala, Eiffelen
obraren eta molcle hartako beste zenbaiten
kontrako jarrerak indarra galdu zuen,
klasizismoak behera egin zuen eta mendearen
amaierarako alde batera utzi ziren monumentaltasuna,
fatxadak estaltzeko joera
eta historizismoa, oro har. Orduan nagusitu
zen, erabat, modernismoa, Eiffelen jarraitzaileen
eskutik batez ere. Joera berriaren
gune nagusia Estatu Batuak izan ziren, hura
baitzen inclustrializazio handieneko herrialdeetakoa
; han osatu zen Chicagoko eskola,
joera modernoen eskola, nolabait esateko,
hrntzionalismoan oinarrituriko obrak bultzatu
zituena.