Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Pissarro eta Sisley

Camille Pisarroren bi koadro. Ezkerrean, Elurra LowerNormood-en (1870 ; National Gallery, Londres), Ingalaterrara egindako bidaian oinarrituriko obra.<br><br>Behean, Theatre Francais-en plaza,euri efektua (1898 ; Mineapolisko Arte Institutua, EEBB), azkenaldiko obretan ohi zuen bezala eguratsari eta giroari lehentasuna emanez margoturiko koadroa.<br><br>

 

Camille Pisarro

Frantses pintorea, grabatzailea eta litografoa (1830, Saint-Thomas, Virgin uharteak, Antillak - 1903, Paris). Etxe aberatseko semea . Hamabi urte zituela Parisa joan zen ikasketak egitera, eta berehala arteari buruzko jakin-mina piztu zitzaion. Handik bost urtera Antilletara itzuli zen aitaren negozioan lan egitera, eta uharteen eta bertako biztanleen marrazkiak egiten hasi zen.

Aitak arte ikasketak egiteko baimenik ematen ez ziola-eta, 1853an Caracasera alde egin zuen, eta han jarraitu zituen pinturako ilcasketak, Fritz Melbye daniar pintore lagunarekin . Azkenik, aitak amore eman zuen, eta Camille Parisa itzuli zen ikastera 1855ean.

Garai horretakoak ditu garrantzizko bere lehenengo lanak : erretratuak, tropikoetako paisajeak eta Frantziako landa ikuspegiak.

Gaingiroki margotuak badira ere, izadiari arreta osoa jarrita daude eginak, bere lan guztietan bezala.

Eskolako irakaskuntza akademiko hotzak Camille Corot margolariaren irakasletza onartzera bultzatu zuen. Coroten lanez gainera, Pisarrok oso maite zituen Barbizongo eskolako Jean-Francois Milleten landaikuspegi samurrak, eta Gustave Courbeten lanak, eguneroko errealismoaren defendatzaile nagusietako bat berau. 1860-1870 bitarteko hamarraldian Parisko Cafe Guerbois ospetsuko eztabaidetan parte hartu zuen eta hera baino pintore gazteagoekin lan egin zuen, Auguste Renoir eta Claude Monet-ekin besteak heste. 1870ean Ingalaterra joan zen Frantzia eta Prusiaren arteko gerratik ihes.

Monet ere Londresa joana zen, eta elkarrekin ibili ziren museoz museo britainiar margolarien landa ikuspegiak ikusten. Han ezkondu zen, Julie Vellayrekin.

Hurrengo urtean Frantziara itzuli zenean margolanetako asko suntsituak aurkitu zituen, gerra bitartean lapurretan ibiliak baitziren bere etxean. Egoitza hura utzita Pontoisera joan zen bizitzera, eta hango bazterrak eta inguruak gaitzat harturik margotu zuen hurrengo hogeita hamar urteetan . 1872an Paul Cezanne joan zitzaion hara, eta biak elkarrekin aritu ziren landa ikuspegiak bertatik bertara margotzen.

Pisarrok ez zituen sekula erabili gai dramatikoak bere margolanetan, alderantziz, gauza sinpleak margotu zituen beti, etxeak, lantegiak, zuhaitzak, belar metak, soroak, ibai ondoak eta nekazariak, 1870-1880 bitarteko urteetan batez ere. Forma barreiaturik ez, baina zehatzak erabili zituen, eta kolore biziak. Hamarraldi horren bukaerako bere kakotx-itxurako pintzelkada laburrek argi dirdai biziak dirudite, adibidez, Baratzea eta fiztrttr arbolak loretan, Udaberria, Pontoise lanean (1877, Louvre, Paris).

Zenbait gutunetan bere lanarekin gustura ez zegoela azaldu zuen, eta, estilo eta teknika arazoek kezkaturik, gogo biziz hartu zituen Georges Seurat-en teoria neoinpresionistak (1885ean ezagutu zuen Seurat, Paul Signac margolariaren bitartez). Eta horrenbestez, Seurat-en teknika bereganatu eta, hura bezala, elkarren ondoan ipinitako kolorezko puntu txikien bidez margotzen hasi zen. Bost urtetan aritu zen pintzelkada bananduez margotzen, baina teknika horrekin egindako margolanei ez zieten oso harrera ona egin, ez salerosleek, ez bildumazaleek ez lagun margolariek ere. Azkenean, diru premiak hertsaturik ere neurri batean, Pisarrok bazterrera utzi zuen estilo berria.

1892an atzera begirako erakusketa handi bat egin zen bere lanekin eta hari esker finantza arazoak gainditu ahal izan zituen.

Garaitsu hartan begiko infekzio kroniko batek kanpoan lan egitea galarazi zion. 1893 eta 1897. urteetan gela bat hartu zuen Parisen, eta hiriko kaleak margotu zituen, egunez, gauez, eguzkitan, euritan, lainotan. Bere bizitzaren azkeneko urteak ere lanean eman zituen, Rouen, Paris, Dieppe eta Le Havre-n, besteak beste. Guztira 1.600 margolan baino gehiago egin zuen, olioak, gouacheak, tenperak eta pastelak. Bera izan zen inpresionisten zortzi erakusketetan parte hartu zuen bakarra. Jakintsu izateaz gainera, gizon atsegina eta gozoa zen Pissarro, eta laguntza handia eta laguntasuna eskaini zien artista gazte askori : Monet, Renoir, Cezanne, Gauguin eta beste batzuei.

 

Alfred Sisley

Frantses margolaria, jatorriz ingelesa (1839, Paris - 1899, Moret-sur-Loing, Frantzia) . Bere guraso dirudunek nnerkataritzara bultzatu zuten arren, 1862an pintura ikasten hasi zen Parisen, Gleyreren estudioan.

Han Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir eta Jean-Frederic Bazille ezagutu zituen.

Azken honek eta batez ere Camille Corotek eragin handia izan zuten bere lanetan.

1863an estudioa utzi eta lanean hasi zen, Barbizongo eskolako pintoreen lanak gogorazten dituzten Parisko eskualdeko ikuspegiak margotzen, Fontainebleauko basoan batez ere. Monetek bezala Sisleyk ere paisajeak margotu zituen batez ere, kanpoan, askotan Gleyreren estudioko beste artistaren batekin batera. Dena den, garai hartan ez zuen asko-asko margotu, pintore amateurra zen, eta zaletasunagatik aritzen zen, familiak ordaintzen baitzion behar zuen guztia. Orduko lanen artean aipagarriak ditu, adibidez, AntbonYEnraginaren. taberna eta Gaztainondoen etorbidea (1866, Arte Ederretako museoa, Paris). 1870ean Londresa joan zen, Frantzia eta Prusiaren arteko gerratik ihes, Monet eta Pissarro bezala. Gerrak Sisleytarren familia ondasun guztiak hondatu zituen, eta buru-belarri margotzen hasi behar izan zuen bizimodua ateratzeko.

Garaitsu hartan Paul Durand-Ruel margolan saleroslea ezagutu eta lagun egin zuen, eta honek zenbait lan erosi zion. Ingalaterratik Frantziara itzuli ondoren, Parisko inguruetako argi jokoak erakarrita, Versailles, Marly-le-Roi, Port-Marly, Celle St. Cloud eta Louveciennes-eko landa ikuspegi asko margotu zuen eguneko une desberdinetan.

Paristik gertu egoteak, gainera, aukera ematen zion adiskide eta salerosleekin harremanetan jarraitzeko. Sisleyk, heraz, landa ikuspegiak margotu zituen batez ere : paisajeak, herrixkak, ibaiak, baina bere margolanetan giza irudiak tartekatu zituen askotan . Gero, Georges Charpentier argitaratzailearekin zuen adiskidetasunak bultzatuta beharbada, Sevresera joan zen, eta han bizi izan zen 1875etik 1879ra. Charpentierrek Zola eta Huysmansen lanak argitaratzen zituen, besteak beste, eta La De Moderne izeneko egunkaria. Pintore inpresionisten erakusketa txikiak ere antolatu zituen bere bulegoetan. 1880 ondoko urteetan Fontainebleau aldera joan zen berriro, eta ibai ikuspegiak egin zituen batez ere.Handik aurrera, baina, gutxitan ikusi zituen inpresionistak. Gero, Moretera joan zen, eta han bizi izan zen bere bizitzako azken hogei urteetan. Haren lan asko Louvreko museoan daude gaur egun : Txalupa uholdea bitartean (1876), non gainerako inpresionistek iritsi ez zuten sotiltasunez islatu zituen ura eta zerua, Ubidea (1872), Argenteurleko plaza (1872), Bongiealeko uratea (1873), Estropadak (1874).

1874. urtean inpresionisten lehenengo erakusketan parte hartu zuen, eta Monet, Pissarro, Degas, Renoir eta aharrekin batera, pintore, eskultore eta grabatzaileen elkartea sortu zuen. 1879an Parisko erakusketa ofizialean parte hartzen saiatu zen, diru premia larriari aurre egin ahal izateko, baina ez zuten onartu. 1883an Durand-Ruel-ek erakusketa handi bat antolatu zuen bere lanekin, baina ez zuen espero adinako arrakastarik izan. 1884an ere bere hiru margolan eskaini zizkioten gobernuari, baina gobernuak ez zituen onartu. Behin eta berrizko porrot horiek, eta bere obra heste inpresionista batzuena baino onespen gutxiago izateak, Moreten bakarturik bizitzera bultzatu zuten. Sisleyren obrak, inpresionista izan baitzen bukaeraraino, bazituen jarraitzaile gutxi batzuk adituen artean, baina gerora etorri zen hare obraren ezagutza. Hil ondoren hasi ziren Sisleyren lanak kalitatearen arabera kotizatzen.