Artea»XIX eta XX mendeak
Inpresionismoa
XIX. mendearen azken herenean Frantzian sortu zen margolaritza joera da inpresionismoa
. Errealitatearen eta argiaren unez uneko aldaketak irudikatu nahiak elkarganatu
zituen artista inpresionistak. Bestalde, pintura errealistaren kontrako erreakzioa ere
izan zen, neurri batean. Inpresionistek paisajeak margotu zituzten batez ere, eta izadiari
modu objektibo batez begiratzen eta norberak harekin zuen harremana adierazten
ahalegindu ziren. Haien koadroetan ez dago ez islarik ez marrarik, eta lausoa da
gauzen arteko muga. Margolari inpresionista nagusiak hauek izan ziren : Edouard Manet,
Claude Monet, Camille Pissarro, Pierre-Auguste Renoir, Alfred Sisley eta Edgar Degas
. 1886an desegin zen inpresionisten taldea. Higikundeak iraultza estetiko bat ekarri
zuen, eta eragin handia izan zuen geroko margolari askorengan.M. mendearen azken herenean, Europan
oro har eta Frantzian bereziki bizi zen
krisi giroak berak eraginda agian, aurrerapen
tekniko asko eta handiak gertatu ziren,
eta garapenaren azkartasun horrek modak
eta gustu estetikoak azkar aldatzea ekarri
zuen aldi herean.
Teknika modernoak inoiz ez bezalako
dinamismoa txertatu zuen bizitzari buruzko
jarreran, eta azkartasun eta aldaketa sentimen
horrek inpresionismoan aurkitu zuen
bere adierazpidea. Inpresionismoa hiriko
artea izan zen, bai hiria paisaje gisa ezagutarazi
eta margolaritza landatik hirira itzularazi
zuelako, bai munduaren hiri ikuspegia
zuelako eta kanpoko inpresioen aurreangizon tekniko modernoaren neurriz gaineko
urduritasunez erreakzionatu zuelako. Gotikoarekin
eta Erromantizismoarekin batera,
sartaldeko artearen historiaren
bidegunrtze nagusietako bat izan zen. Izan
ere, margolaritzaren historian, joera dinamikoaren
goren unea izan zen inpresionismoa,
eta munduaren Erdi Aroko irudi estatikoa
behin betiko desegitea ekarri zuen.
Existentziaren mugimendu betierekoan,
une baten adierazpena dira irudi inpresionistak
. Argia, airea eta eguratsa irudikatzeko
moduak, margoa zabalduta eroan ordez
orbanetan eta puntutan deskonposatzeak,
argiaren islaren eta itzal argituen jokoak,
margozko puntuen pilpira eta dardarak,pintzelkadaren zabaltasun, arintasun eta askatasunak,
margotzearen bat-batekotasunak,
marrazki azkar zirriborratuek, irudi itxuraz
iheskor, asolakabe eta zabarrak, eta, aldi
berean, irudiaren zabarkeria birtuosoak...,
horiek guztiak etengabe mugitzen eta aldatzen
ari den errealitate dinamiko horren
sentimena baizik ez dute adierazten.
Inpresionismoa, esperientziaren elementu
optikoak elementu kontzeptualetatik deslotzean
eta ikusgarritasunaren autonomia
goratzean, aurreko higikunde guztietatik
aldendu zen. Inpresionismoaren aurreko
artearen irudikapenak irudi kontziente batean
oinarritu ziren bitartean -uniformetasun
itxura eman arren modu heterogeneo
batean osatua eta kontzeptu eta sentirnen
elementuez eratua-, inpresionismoak ikusgarritasun
hutsaren homegeneotasuna lortzea
izan zuen helburua.
Inpresionistentzat irudikatutakoaren
ikusgarritasuna zen inportanteena, eta uko
egin zioten gaiaren elementu literarioei, pintura
bere bitarteko berezienetara murrizteko
. Ez zuten paisajeez, izadi hil eta erretratuez
beste gaiarik onartzen, edo, bestela,
dena hartzen zuten " paisajetzat" edo "izadi
hiltzat", margolanetan "pinturaren funtsa"
nagusi zedin. Hain zuzen ere gaiak tonuen
arabera eta ez gaiaren arabera tratatzeak
bereizi zituen inpresionistak gainerako pintoreengandik
.
Inpresionismoak bi dimentsioko gainalde
batera murriztu zuen errealitatea, eta bi
dimentsio horien barruan, ertzik gabekoarrasto sistema batera ; uko egin zion plastikotasunari
eta marrazkiari ; objektuaren
forma espazialari eta linealari. Baina irudiak
dinamismoan eta sentsualtasunean irabazi
zuena argitasunean galdu zuen, eta jendeari
handiagoa iruditu zitzaion galera irabazia
baino. Inpresionisten irudi azkar formagabeak
adar jotzea iruditu zitzaion hasieran
jendeari. Gaur egun ordea, ikusmolde inpresionista
da munduaz dugun irudi optikoaren
osagai nagusietako bat. Inpresionistek erabili
zituzten koloreek aldatu eta desitxuratu
egin zituzten gure ohiko esperientzietako
irudiak. Horregatik, objektu jakin batekin
lotzen dugun "kolore mentalak", ohitura eta
esperientzia luze baten ondorio baita, alde
batera baztertzen du inpresio konkretua,
berehalako perzepzioaren bidez lortua.
Azkenik ikusmolde inpresionistak beste aldaketa
sakonago bat eragin zuen errealitatearen
ohiko irudian, ez baitzituen erakusten
koloreak dagokion objektuari lotutako
kalitate konkretu gisa, gertaera kromatiko
abstraktu, gorpuzgabe eta materiagabe gisa
baizik. Eta hala, suaren koloreak distira galdu
zuen, ledarenak bere dirdirak, urarenak
gardetansuna, eta abar, zeren inpresionismoak
azaleko kolore gorpuzgabeez margotzen
baititu objektuak.
Inpresionismoa pintore independente
eta gazte batzuek abian jarri zuten abentura
izan zen. Pintore horiek -Claude Monet,
Pierre-Auguste Renoir, Camille Pisarro, AIfred
Sisley, Paul Cezanne, Edgar Degas eta
Berthe Morisot, nazkaturik eta haserre Parisko
Erakusketa ofizialean parte hartzen
uzten ez zietelako, erakusketa publiko bat
antolatu zuten Nadar argazkilariaren etzean,
Parisen, 1874ko maiatzaren 17ean. Hara
azaldu zen kritikari batek Moneten Iutpressiorr
. Soleil levant margolana irrigarri utziz
Le Cbarivari aldizkarian egin zuen kritika
garratzetik sortu zen gero inpresionistaizendapena :..Impression, s'exclame un des
joyeux lurons de la presse boulevardiere
qui Lant se tordirent de nire a cette exposition,
impression, j'en etais sur. je me disais
aussi, puisque je suis impressionne, il doit
y avoir de 1'impression la-dedans...» (inpresioa,
dio Boulevardetako prentsako aprobetxategi
horietako batek, erakusketa horretan
barrez lehertu beharrean, inpresioa,
ziur naiz. Nik ere gauza bera nioen neure
artean, inpresionatua nago-eta, izango da
inpresiorik hor barruan.). Hitza, baina, iraingarria
izatetik kalitatearen sinonimo izatera
igaro zen denborarekin. Taldea 1886an
desegin zen, zortzigarren erakusketaren
ondoren. Gero inpresionismotik beste margolaritza
joera bat sortu zen, postinpresionismoa,eta Cezanne hil zenean desagertu
zen, 1906. urtean.
XVII. eta XVIII. mendeetan literaturak
izan zuen garrantziaren ondoren, eta Erromantizismoan
musikak, XIX. mendearen erdialdetik
bukaera arte pinturaren aroa izan
zen. Pintura gainerako arte mota guztiak
baino aurreratuagoa zegoen eta literaturakoak
baino kalitate gehiagoko emaitzak
sortu zituen, batez ere Frantzian. Han esaten
zenez, garai hartako poeta handienak
pintore inpresionistak berak izan ziren.
Pintura inpresionistak ezagutarazi zituen
sentipenak poesiara eta musikara ere zabaldu
ziren, arte mota horien adierazpideak
pinturaren moldeetara egokituta, betiere.
Baina inpresionismoa arte guztiak menderatu
zituen estiloa izateaz gainera, balio
orokorreko azken estilo "europarra" izan
zela ere esan daiteke. Higikunde hura desegin
zenez gero, ez artean ez kulturan ez
da estilo batasunik izan. Dena dela, inpresionismoa
ez zen bat-batean sortu, ez batbatean
desagertu ere. Delacroix eta Constable
izan zituen aitzindarietako batzuk :
batak kolore osagaien legea eta itzalak margotzeko
modua aurkitu zituen ; besteak,
berriz, koloreak izadian dituen eraginen
konposizioa. Delacroix eta Constablerekin
hasi zen, baita ere, ikusmenaren dinamizazioa,
inpresionismoaren funts nagusia. Barbizongo
eskolako pintoreen ekarriak ere
garrantzi handia izan zuen. Baina talde higikunde
gisa hartuta, hura sortzeko ezinbestekoa
izan zen hiriko margolaritzaren esperientzia
(Manet eta Monetek eman zituzten
lehenengo urratsak), batetik, eta jendearen
jarrerak elkartzera bultzatu zituen gazte argi
haien batasuna, bestetik.