Artea»XIX eta XX mendeak
Pintura erromantikoa Frantzian: Theodor Gericault
Theodor Gericault 1791n jaio zen Rouengo hirian, eta Parisen hil zen 1824an. Eragin erabakiorra izan zuen Frantziako arte erromantikoan. Modako dandya izan zen, eta, bere koadroetan ikusten den bezala, izugarri maite zituen zaldiak ; haren margolan dramatikoetan egilearen nortasun bizia, indartsua, eta nolabait ere morbosoa agerian gelditzen da.
Lehen urteak
Haurtzaroa Rouenen igaro zuen, Iraultza giro asaldatuan, eta hamar urte zituela galdu zuen ama. Aita berehala konturatu zen semearen margolari senaz, eta ez zion oztoporik jarri margolari karrera hautatu zuenean. Haurtzarotik bertatik hasi zen zaldiak eta zaldien mundua maitatzen, eta huraxe da hain zuzen bere obrako gai inportanteentako bat. 1808-1812 urte inguruan, Lizeo Inperialean ikasketak egin ondoren, margolaritza lantzen hasi zen, aurrena Carle Vernet-en lantegian -zaldiei buruzko estudioengatik famatua zen Vernet-, eta Pierre Guerinen lantegian gero ; hark Daviden teknika eta hastapenak irakatsi zizkion, eta berehala ohartu zen Gericaulten orijinaltasunaz . Guerinen beste ikasle batengan, Eugene Delacroix-engan, ere eragin handia izan zuen Gericaultek. Gericaultek oso ikasketa eklektikoak egin zituen, eta antzemango zen hori gero bere obran: antzinakoen, izadiaren eta maisu handien estudioak egiten zituen, eta sarritan joaten zen Louvrera ; margolari asko eta oso desberdinen lanen kopiak egin ohi zituen han (Tiziano, Rubeni, Caravaggio, Van Dick, Prud'hon...).
Paris (1812-1816)
Hiru urte eman ondoren ikasketa eta
prestaketa lanetan, 1816 arte zaldien estudioak
eta gai militarrak -benetako gertaeren
isla zehatzak-, izan ziren artistaren
kezka nagusiak. Ebrztaria kargatzen. (Louvre),
1812ko Erakusketan erakutsia, izan
zen bere garaikideei atentzioa eman zien
Gericaulten lehen lana. Pertsona bakar
baten erretratua izanik, neurriz oso handia
zen bere garairako, eta Pieter Paul Rubens
margolari barroko koloristari zor dion arren
zenbait efektu tekniko, eta Antoine Jean
Gros bere lankideari zaldiaren jarrera,
koadro hura orijinala gertatzen zen, pasta
erabiltzeko moduan batez ere. Bi urte geroago
margotu zuen Korazatu zauritzea
(Louvre) ; oso gai eta teknika desberdina
erabiliz egina zen, baina oraindik ere Gros
gogorarazten zuen, bere gainalde lau handiekin.
Bi lan horien artean, soldaduen
estudio txiki haina indarrez beteak egin
zituen, eta, bestalde, garai horretan hasi
ziren agertzen gerora garrantzitsuak izango
ziren Gericaulten gaiak : erronka, heriotza
(Orga zattrittzekin, Cambridge, Fitzwilliam
Museum). Alabaina, kezka berriak
ageri ditu lan batzuetan, klasikoei
buruzkoak (hiru paisaje handi adiskide
baten etxerako, eta Poussinengan oinarrituriko
Uholdea) ; izan ere, laister joango zen
Gericault Italiara.
Italiako egonaldia (1816-1817)
Italian, aurrena Florentzian egon zen, eta
Erroman gero. Michelangelok erakarri zuen
batez ere, baina baita Rafaelek ere, bere
konposizioaren argitasun eta orekagatik.
Erroman Ingres ezagutzeko aukera izan
zuen, eta biziki miretsi zituen haren marrazkiak
. Gericaulten beraren Erromako lanei
dagokionez, oso klasizismo zorrotzeko
marrazkiak dira, XVII. mendeko eskemen
asimilazio argiak ; eszena erotiko batzuk, oso
indartsuak, eta inoiz burutu ez zen konposizio
handi baterako prestalanak : Zaldun
gabeko zaldien lehiaketa, zenbait bertsiotan
(Baltimore, Rouen, Louvre, Lille). Bertsio
horietan guztietan gero eta murritzagoa
da koloreen paleta, forma eta konposizioa
baitira kezka nagusiak.
Paris (1817-1820)
Gericault 1817an itzuli zen Frantziara,
Italian egonaldi aski labur bat egin ondoren
; urte bete, epe hori nahikoa iruditu baitzitzaion
bere beharretarako. XIX. mendearen
bukaera arte, beheraldi bat izan zuen
margolarien Italiarako usadiozko bidaiak,
oro har. Parisko lantegi zaharrera itzuli zelarik
era askotako lanak egin zituen Medttsar
•en baltsa lan handia egiteko beharko
zuen itxialdi luzearen aurretik.
Literaturan oinarrituriko erromantizismoa,
"haizeek, ekaitzek eta ilargi zuriak
bakarrik eragiten duten sentikortasun hori",
salatuz, gero eta gehiago bilatu zituen gaiak
bere garaiko gertaeretan. Zezenen heziera
(Fogg Art Museum, Cambridge, Massachusetts),
Mitraren sakrifizioak inspiratua,oraindik ere erromatar giroan dago bildua,
dudarik gabe handik itzuli eta berehala margotu
zuelako. Garai hartan Gericaultek katuak
eta zakurrak margotu ohi zituen, akuarelan,
eta baita Jardin des Plantes-en aurkitzen
zituen animaliak ere, sarritan Delacroix
eta Barye gazteak zituela lagun ; adiskideen
seme-alaben erretratuak ere egin zituen.
Garai honetako margolan interesgarrienak
nolanahi ere Zaldiak zalditegi batean borrokan
eta Boxeo bozroka dira, azken hori
Gericaultek beltzen arazoaz zuen kezkaren
adierazgarri. "Sporting prints" grabatu ingelesetan
oinarriturik, borrokalari beltz bat
eta borrokalari zuri bat kontrajarri zituen.
Lan hura da segur aski boxeoari buruzko
lehen frantses dokumentua ; geroago oso
sarri erabili zuten XX. mende hasierako
artistek.
Hilketa batek eta haren ondorengo prozesuak
(Fualdes-en hilketa, 1817an, inoiz
argitu gabea eta Frantzian oihartzun handia
izan zuena) beste gai mota batera eraman
zuten Gericault, eta egunkarietako gertaera
odoltsuak konposizio handietan margotzen
hasi zen. Liedtzse itsasontziaren urperatzearen
eskandaluak -urperatzetik bizirik atera
zirenak baltsa batean itsasoratu ziren, baina
goseak hil ziren erreskatea iritsi baino
lehen-, beste gai interesgarri bat eskaini
zion, eta ez zuen aukera hura galdu. Medusaren
baltsa da (1819, Louvre) Gericault-en
karrerako margolan nagusia, kultura klasikoa
erabiliz eszenaren irudikatze "moderno"
eta errealista lortu zuena. Koadro hura
bukatzeko beste auzo batera aldatu zen,
Rouleko auzora, Beaujon ospitaletik gertu,
han aukera baitzuen gaixotasunez hildakoen
eta heriotza zigorraz hildakoen gorpu eta
gorputz-adar asko aztertzeko eta kopiatzeko,
baltsaren gainean zeudenen egoera tamalgarria
ahalik eta zehatzen adierazteabaitzen bere asmoa. Errealismoaren kezka
hori gorabehera, obra harrigarria gertatzen
da Medusaren baltsa bere klasikotasunagatik,
eta iradokitzen dituen margolari eta
obrengatik : antzinako eskultura, Michellangelo,
Caravaggio. Margolan horrek ez zuen
harrera onik izan ordea. Izan ere, ezbehar
hark ondorio larriak izan zituen politikan,
eta gobernuak ez zuen ondo hartu Gericaulten
deskribapena. Alabaina, haren errealismo
makabroak, baltsako gertaera tragedia
heroiko-epiko gisa tratatu izanak, marrazkiaren
eta koloreen erabilera bikainak,
horrek guztiak duintasuna eta handitasuna
ematen zioten lanari, eta erreportaje soil bat
baino gehiago zen, alde horretatik. Hilen
eta hilzorian daudenen erretratuek, bere
konposizio dramatiko eta arduratsuarekin,
higikunde neoklasikoaren eta erromantikoaren
arteko borrokaren abiapuntua
markatu zuten. Koadroari egin zioten harrera
txarrak atsekabeturik, Paristik alde egin
zuen, eta beste adiskide talde batean sartu
zen (soziologoak, psikiatrak). Giro horrek
markatu zituen Gericaulten azken urteetako
kezkak.
Azkeneko urteak.
Ingalaterra eta Paris
1820. urtean Ingalaterrara joan zen, eta
urte pare bat egin zuen han. Bidaiaren helburua
Medusaren baltsa aurkeztea zen, eta
han bai, han arrakasta handia izan zuen.
Ingalaterran garbi ikusi ahal izan zuen bere
inguruko munduaren bilakaera, eta pintore
ingelesek izadiaren aurrean zuten objektibotasuna
ezagutu zuen. Egonaldi hartan litografia
landu zuen berriz ere -eguneroko
bizitzako eszenak, zuzenean margotuak-,
eta orobat kirolaren gaia (boxeolariak, trapezistak) ; Ingalaterran egin zuen Derby
d Esporaz (1821, Louvre), Degasen aitzindaritzat
hartua. Aipagarriak dira orobat garai
hartan egindako zaldien estudioak.
Parisen eman zituen Gericaultek azken
urteak, eta hantxe egin zituen azken lanak.
Lan horien ezaugarrietako bat argiaren efektua
mugatzeko joera da (Igeltsu labea, Louvre)
. Lan asko eta askotarikoa egin zuen,
zeren, aberatsa izanik ere, ondasun ia guztiak
xahutu baitzituen. Bere garaiko gaiei
buruzko estudioak egin zituen, burutu ez
ziren oihal handien proiektuak (Beltzen salerosketa,
Baionako museoa), erretratu batzuk,
eta ekaitz eszenak. Azken lanetan interesgarrienak,
ordea, buruko gaixoen bost
erretratu dira, Georget psikiatrak eskatuta
eginak, sendagilearen irakatsien lagungarri
izan zitezen, seguraski. Lan horietan ageri
den errealismo zientifikoa guztiz berezia da ;
ondorengo belaunaldiak ez zuen asmatu
Gericaulten modu delikatuan bateratzen
objektibotasuna eta ikerketaren sakontasuna
. Teknikoki, koadro hauek lotura sortzen
dute David-en eta Manet eta Cezanneren
artean, formak taxutzeko koloreak erabiltzen
baitituzte.
Zaldi gainetik erori zelarik, zauritu, eta
zauri haren ondorioz hil zen Gericault. Baina,
dudarik gabe, eritasun benereo batek
larriagotu zuen artistaren egoera. Azken bi
urteak agonia luzean bizi izan zituen. Gericault
hil eta handik gutxira, haren lantegia
saldu egin zuten, eta obrak sakabanatu
egin ziren. Hamabi urteko karrera besterik
ez zen izan Gericaultena, baina Antzinako
Errejimenaren bukaeraren eta Inperioaren
konplexutasuna adierazten du
haren obrak, eta bidea zabaltzen dio, XIX.. endeko pinturari ez ezik, baita zibilizazioari
ere.