Artea»XIX eta XX mendeak
Pintura erromantikoa Frantzian : Girodet eta Gros
Frantziako erromantizismoan berebiziko
garrantzia izan zuen garai hartako egoera
politikoak. Izan ere, Iraultza ondoko urteetan
osatu zen Frantzian higikunde erromantikoa,
baina herrialde hartan bizi zen egoera politiko
bereziak Europako gainerako hen -ialdeetako
erromantizismoaren bestelako ezaugarriez
hornitu zuen erromantizismo frantsesa.
XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera
sentimenduaren adierazpenari eman
zitzaion lehentasuna, baina adierazpen hori
ez zen gizon-emakumeen arteko harremanen
baitako sentimendura mugatu. Aitzitik,
familia, eta are gehiago, nazioa ere hartzen
ziren kontuan. Sentimendu kolektiboa» aldarrikatu
zen, gizarte guztia hasi zen moralaren
bertutea aldakarrikatzen, baina inperioaren
kontraesanak zirela medio, gizarteak
itxaropena galdu zuen eta, ordu arteko
joeraren erreakzio gisa, norbanakoaren sentimendua
hartu zen norberaren errealizazioa
lortzeko berme gisa.Arteari dagokionez, Iraultza ekarri zuen
sugartasun kolektibo hark estilo neoklasikoa
indartu zuen. Estilo horretan hasieratik
antzeman ziren osagai erromantiko
batzuk eta zaila da, horrenbestez, neoklasizismoaren
eta erromantizismoaren artean
bereizketa garbia egitea. Dena dela, 1820-
1830 inguruan hasi ziren erabat bereizten,
eta erromantizismoari esker norbanakoaren
baitako sentimendua eragozpenik gabe
adierazteko aukera izan zuten artistek.
Hortaz, 1830 inguruan hedatu zen erromantizismo
betea Frantzian. Higikunde hari oso
lagungarria izan zitzaion erlijioa ; izan ere,
erromantikoek, arrazoiaren munduaren lehentasuna
azpimarratzen zuten sentimenduaren
gainetik, eta, sentimentalismo horretan,
aintzat hartzen zuten erlijioa eta
fedea. Margolaritzari dagokionez, David
joera neoklasikoaren aitzindari izan zen
bezala, Girodet eta Gros izan ziren Frantziako
erromantizismoaren maisu nagusiak.
Aipagarria da bi margolari horiek, neoklasiko
baino gehiago erromantikoak ziren
arren, Daviden arerio ez ezik, haren ikasle
eta lankide izan zirela.
Girodet
Anne-Louis Girodet (Montargis, 1767-
Paris, 1824) margolari, litografo eta idazle
gisa nabarmendu zen. J.L. Daviden jarraitzaile
kuttuna izan zen, eta haren estilo bikaina
hartu zuen oinarri bere obretan. 1785ean
sartu zen Daviden lantegian, eta bere ikasle
onenetakoa izan zen. Maisuaren molde
neoldasiko zorrotzei jarraituz egin zituen
hainbat liburutarako ilustrazioak, Racine,
Virgilio, Anakreonte eta abarren obretarako
ilustrazioak.
1789an Erroma saria irabazi zuen Jose
bere anaiek ezagutua obrarekin. Urte hartan
bertan egin zuen Gurutzeko jaitsrera.
Ondoren Erroman, Napolin eta Venezian
bizi izan zen bost urtez. Italiako egonaldian
italiar maisuekin izandako harremanak Daviden
estilotik urruntzeko aukera eman zion,
eta bere estiloa finkatzeko lagungarria izan
zitzaion hori. Gereoseago, 1791 inguruan
Leonardo Da Vinciren eta Correggioren sfirnzatoa
ikertu zuen, eta horrela egin zuen
E climianera loa obra (Louvre), erromantizismoaren
lehen obra arrakastatsutzat hartua
.
Bere maisulan nagusia, Atala bilobratz
(Louvre, Paris) 1808an margotu zuen, Chateaubrianden
eraginpean. Koadro horretan
erromantikoen ezaugarri nagusietako bat
agertzen da, maitasuna eta artea erlijioaren
misterioen tankerako misterio gisa ikusteko
joera hain zuzen ere, eta ezaugarri horri
jarraituz agertzen dira gizonen maitasuna eta
Jainkozko maitasuna elkarri lotuta. Beregarairako gai berrizalea zen ; Girodet izan
zen, ez alferrik, ikonografia erromantikoa
finkatzen, eta erlijioa, exotismoa eta sentsualtasuna
aintzat hartzen hasi zen lehen
margolari frantsesa. Teknikari dagokionez,
berriz, ez zen hain berrizalea izan. Daviden
jarraitzaile izan zen, nahiz eta Girodetek
behin eta berriro idatzi zuenaren arabera,
bere maisuaren irakaspenetatik aldentzeko
borondatea zuen.
Girodetek antzinateko historiako gaiak
(Hipokrates Artaxerxesen. opariei uko egiten
; 1793, Parisko medikuntza fakultatea),
Napoleonen egitandiei buruzkoak eta bere
garaiko literaturari buruzkoak erabili zituen
batez ere ; literatura gai dutenetan ikusten
da garbien Girodeten estilo orijinala, adibidez
Ossian maisulanean (1800 ; Malmaisongo
gaztelua) argiaren trataeran eta forma
espektralen nahasketan ikus daitekeenez.
Napolin igarotako denboran egin zituen
paisajeak ere, molde neoklasikoei jarraituz,
eta gainerako obrak bezain ezagunak
ez diren arren, jenero horretako maisu handien
mailakoak dira. Aipagarriak ditu, orobat,
erretratuak (Azttoerretratzta ; 1795, Versailles),
joera klasikokoak, oro har, gai historikoko
koadroak bezala, baina, aldi berean,
margolana erretratatutako pertsonaren
izaerari egokitzeko ahalegina agertzen
dute, eta alde horretatik trantsizio moduko
bat erakusten dute ; erretratu batzuetan
Greuzeren eragina nabarmentzen da (Trioson
doktorea, 1790), Davidena beste batzuetan
(Belley, 1797), eta badira, halaber,
kutsu fantastikokoak (Trioson gaztea, 1800)
eta erromantikokoak (Cbateaubrraud,
1809).
Gros
Girodet bezala, Daviden ikasle izan zen
Antoine Jean Gros (Paris, 1771- Meudon,
1835). Napoleonen miresle handia izan zen
eta haren karreraren azkenaldiko egitandietan
oinarrituriko koadro historikoengatik da,
batez ere, ezaguna. Miniaturagilea zuen aita
eta oso gaztetatik izan zuen margolaritzarekin
harremana, haren lantegian. Aitarekin
jardun zuen lehenik, eta oso gazterik,
1785ean hain zuzen, sartu zen Daviden lantegian
. Ondoren, 1787an, margolaritzako
ikasketak egin zituen Akademian. Gros
Daviden ikasle bikaina izan zen, baina maisuak
berak aitortu zuenez, ezin batera zitezkeen
bere neoklasizismo zorrotza eta
Gros gaztearen izaera erromantiko sutsua.
Izan ere, Daviden irakaspenek eta bere garaiko
neoldasizista lerrozaleek baino eragin
handiagoa izan zuten Grosengan Rubensen
eta margolari veneziarren pintzelkada indartsuek
eta kolore biziek.
1793an Erromara bidaiatu zen ikasketa
bidaia batean, baina Genoaraino iritsi eta han
gudarostean sartu zen, Estatu Goreneko ofizial
gisa. Gudarostean ari zela ezagutu ahal
izan zuen Napoleon bere heroia, eta hark
Italian egindako kanpainan parte hartu zuen.
Dena dela, bere karrera militarrean zehar
ere margolari gisa jardun zuen, eta, besteak
beste, inperioaren arte bildumak osatzearren
italiar arte lanen sailkapena egiteko antolatu
zen batzordeko kide izan zen.
Bere lehen koadro handia Milanen egin
zuen, maisuaren irakaspenei bete-beteanjarraituz : Bonaparte Arcoleko zubia igarotzen
(1799, Versailles). Napoleoni buruzko
obrak eta gai historikokoak dira, esan bezala, Grosen obran aipagarrienak. 1801ean
Parisa itzuli ondoren Nazaretekogudua egin
zuen (1801, Nantesko Arte Ederretako museoa),
Daviden eraginaren arrastorik gabea ;
izan ere, Girodetek bezala Daviden irakaspenetatik
aldentzeko asmorik adierazi ez
zuen arren, Grosek bere obraren bidez erromantizismoa
hedatu zuen Frantziako margolaritzan,
Daviden neoklasizismoari aurre
eginez. Joera horretan aipagarriak dira, besteak
heste, Napoleon. Jaffako izur-ridztnei
bisita egiten maisulana (1804 ; Louvre, Paris),
bere dramatismoagatik eta kolore bizien
erabileragatik erromantizismoaren aitzindaritzat
hartua, eta Marat Aboukir-eko
guduan (1806, Versallles) eta Eylaztko gudulekua
(1808, Louvre, Paris), Frantziako eta
Europako pintura eraberritu zuten ezaugarrien
bilduma osatzen dutenak. Bere obran
aipagarriak dira, orobat, 1815etik aurrerako
lanetan bereziki, erretratuak, Napoleoni
buruz egindako obren mailakoak horietako
batzuk, adibidez Neska gaztea lepokoai -ekiii.
Napoleonen hondamenaren ondoren
David erbesteratu zuten, eta Gros izendatu
zuten haren lantegiko buru. Estilo neoklasikoaren
hurbilagoko lanak egin zituen orduan
Grosek, eta konposizio ikusgarriak
egin zituen arren (adibidez Louvreko Egiptotar
Aretoko sabaia), azken urteetako
koadro neoklasikoetan nabarmena da bere
hasierako irudi historikoen bizitasunaren
falta. Azken urteetan, beraz, atzera egin zuen
bere joera erromantikoan, bere margolaritzaren
anakronismoaz jabetuta eta kritikei
ezin aurre eginik. Baina obra kaskarrak
besterik ezin egin izan zituen, eta bere
buruaz beste egin zuen, azkenean, etsipenak
jota.