Artea»XIX eta XX mendeak
Erromantizismoa Ingalaterran : prerrafaelistak
" Prerrafaelista" izena ematen zaie Ingalaterran XIX. mendearen erdialdean Errege Akademiako
margolaritza historikoaren irudimen urriaren eta artifizialtasunaren aurreko
erreakzio gisa, margolaritzaren bidez moral berri bat eta egiatasuna aldarrikatzen zuen
taldeko kideei. Mugimendu prerrafaelista Londresen osatu zuten 1848an Errege Akademiako
ikasle gazteek, eta higikunde horretako kide izan ziren besteak beste, Millais,
Rossetti eta Hunt ; higikundearen sortzaileen ingurura bildu ziren, geroago, Morris,
Brown, etab.Prerrafaelistek kultura ofizialaren akademizismotik,
victorianismoaren garbizalekeriatik
eta gizarte industrialaren gaitzetatik
ihes egiteko bide bat aurkitu nahi izan
zuten, eta Rafael margolari italiarraren aurreko
pintura estiloen xalotasuna berreskuratzea
eta bat-batekotasuna ikusi zituzten,
hain zuzen, beren helburua lortzeko bide
egokitzat.Baina Rafaelen estiloa itsu-itsuan imitatzea
baino, Rafaelen eta haren aurreko margolarien
naturaltasunarekin bat egitea zen
prerrafaelisten nahia, eta horrela, naturaltasun
hori lortzeko ahaleginean errealismo
xehera jo zuten. Beraz, joera anbiguoa zuten,
nolabait esateko, eta hala erakusten dute
beren obretan erabilitako gaiek ere ; izan ere,
batzuetan burgesiaren gustuko gaiak erabili
zituzten, herrikoiak besteetan, gai historikoak
batzuetan, baita erlijiosoak ere, etab.
Prerrafaelismoaren aitzindarien taldea
higikundea sortu eta berehala desegin zen,
1854 inguruan hain zuzen. Tarte horretan,
dena den, «The Germ» aldizkaria argitaratu
ahal izan zuten 1850ean. Jendeak eta kritikak
ez zien haien obrei harrera ona egin, baina
talde eragilea desegin zenean beste margolari
batzuk hasi ziren prerrafaelisten ideiak
eta estiloa zabaltzen, 1850. urteko hamarraldian
eta 18G0koaren hasieran, adibidez Burne
Jones eta Morris. Lehen belaunaldiaren
ezaugarri aipagarrienak bizitasuna eta freskotasuna
izan ziren, eta bigarren belaunaldiak
sentsualitatera eta erromantizismo mistikora
jo zuen gehiago. Prerrafaelistek eragin
handia izan zuten XIX. mende amaierako
arte higikundeetan, hasi modernismotik
eta sinbolismora, Morrisen beraren, Craneren
eta Beardsleyren bidez, batez ere.
John Millais
Jolu-r Everett Millais (Southampton, 1829 -
Londres, 1896) 1850. urtearen hamarraldiko
Ingalaterrako margolari nagusia izan zen.
Bera izan zen, orobat, prerrafaelisten taldearen
aitzindaria eta teknika bikainena
zuena.
Lorenzo eta Isabella (1849) obran erakutsi
zituen, lehenengoz, higikunde haren
ezaugarri nagusiak: Berpizkunde aurreko
egileetatik harturiko gaia, lerro mehe baina
gogorra erabiltzea irudiak marrazteko, xehetasunekiko
zaletasuna, argi-itzalen arteko
kontraste gutxi, kolore distiratsuak etaosagai sinbolikoen erabilera. Ezaugarri horiek
agertzen dira, orobat, Kristo beregurasoen
etxean (1850) errealismo handiko
obran. Hala ere, Millaisen obretan ez da
gainerako prerrafaelisten obran bezain nabarmena
itxuraldaketarako joera.
Kristo bere gurasoenn etxeann obragatik
kritika latzak egin zizkioten, errealismo biziz
adierazi baitzituen gai erlijiosoak eta horrek
mindu egin baitzituen izpiritu asko, eta
kritika haiek medio, gai literarioak erabili
zituen harrezkero, Shakespearen pertsonaiak
bereziki (Ofelra, 1851-1852). Obra aipagarriak
ditu orobat Usoa ontzira itzultzen (1851),
Askapen agindua (1853), etab. Azkenaldiko
obretan azpimarratzekoa da Raleighen hatutzaroa
(1870 ; National Gallery, Londres).
Garai horretan obra errazagoak eta akademikoagoak
egin zituen oro har.
William Hunt
William Holman Hunt (Londres, 1827 -
Londres, 1910) izan zen prerrafaelisten artean
izadiaren aldezle sutsuenetakoa. Bere
koadro askotan errealismoa xehetasunezerakusten duten paisajeak erabili zituen
hondo gisa ; argitasuna eta xehetasunen erreprodukzio
zehatza dira, hain zuzen ere, bere
margolanen ezaugarri berezienak.
Erlijio gaietako obretan eta xede moralizatzailea
dutenetan, alegoria tankera hartzen
du egiaren aldeko grina sutsu horrek.
Joera horri jarraituz margotu zituen, besteak
beste, Marndzrarerz argia (1853-1856, Keble
College, Oxford), Kontzientziareni iratzartzea
(1854), egilearen beraren hitzetan
"errealismo sinbolikoaren" eredua, eta Heriotzaren
itzala (1870-1873, Manchesterko
hiriko arte galeria). Gainerako prerrafaelistak
bezala, gai literarioak (Isabel eta albahaca
edalontzia, 1867) eta eguneroko bizitzako
eszenak (Ontzia, 1875 ; Tate Gallery,
Londres) erabili zituen batez ere bere
koadroetan.
Ford Brown
Ford Madox Brown margolaria (Calais,
1821 - Londres, 1893) ez zen izan prerrafaelisten
taldearen sortzaileetakoa, zentzu
hertsian, baina antzinako margolariekiko
interes handia izan zuenez, eta klasizismo
akademikoaren kontrako sutsua zenez, higikunde
honetako kidetzat hartu ohi da.
Bere obraren ezaugarri nagusiak xehetasunak
zehatz-mehatz adierazteko joera eta
teknika trebea dira.
Brownek bidaia asko egin zuen, eta Europan
zehar egin zituen pinturako ikasketak,
Flandrian eta Erroman besteak beste.Obra aipagarrienak bi ditu : W1rclrffee John
Gaunt-i Bibliaren bere itzulpena irarhutzen,
Chaucher eta Gozoer-en aurrean (1848,
Bradfrod-eko hiriko arte galeria) konposizio
orekatu eta barekoa, eta Azken begirada
Ingalateriar i (1852-1853, Birminghamgo
hiriko museoa eta arte galeria) Ingalaterrako
emigrazioari buruzko margolan biribila.
Dante Rossetti
Dante Gabriel Rossetti (Londres, 1828 -
Birchingtong-on-Sea, 1882) olerkari eta
margolari britainiarra prerrafaelisten taldearen
sortzaileetakoa izan zen. Higikunde
horretako artista eraginkorrena izan zen,
olerkigintzaren bidez batez ere. Margolaritzari
dagokionez, berriz, Rossettik gainerako
prerrafaelistek baino teknika askeagoak eta
bat-batekoagoak erabili zituen, eta horrela,
bere obretan ez da hain zorrotza errealismo
analitikoa. Lerro lausoak erabili zituen
eta ametsezko giroa nagusitzen da bere
obretan, gainerako prerrafaelistenetan ez
bezala.
Bere margolaritzan emakumezkoen irudiak
dira bereziki azpimarratzekoak. "Donna
angelicata" moduan agertu zuen emakumea
koadro batzuetan, adibidez Beatrrx
beata (1863, Tate Gallery, Londres), Darteren
ametsa (1871 ; Wallker arte galeria, Liverpool)
eta abarretan, eta izaki beldurgarri
moduan aurkeztu zituen beste batzuetan
(Astartesiriarra ; 1877, Manchesterko hiriko
arte galeria). Aipatzekoa da Rossettiren
koadroen sentsualitatea, batez ere 1860tik
aurrerako koadroetan. Urte hartan ordu arteko
prerrafaelismoarekiko nolabaiteko etena
bizi izan zuen, eta aurrerantzean obra
sentsualagoak eta erromantizismo mistikoarekin
lotuagoak egin zituen, Burne Jones
eta Morrisek bezala.
Edward Burne-Jones
Edward Coley Burne Jones (Birmingham,
1833 - Londres, 1898) da prerrafaelisten
,, bigarren belaunaldiko» edo azken prerrafaelismoko
margolaritzat hartu ohi direnetako
bat. Prerrafaelismoaren eta XIX.. ende amaierako arte sinbolista dekadentearen
arteko maisutzat hartua da.
Harreman estua izan zuen Rossettirekin
eta Morrisekin. Rossettiren irakaspenak hartu
zituen oinarritzat, eta haietatik abiatuta estilo
landuagoa eta irudi idealizatuagoak erabili
zituen, baina Veneziako maisuen kromatismo
aberatsa eta giroa ageri da bere
obretan ; maisuarengandik hartu zuen, orobat,
emakumeak irudikatzeko zaletasuna,
nahiz eta ez zituen hark bezain irudi sentsualak
egin. Morrisekin batera, bestalde,
beirateetarako diseinuetarako kartoi ugari
margotu zituen.Gaiei dagokienez, erlijio gaiak eta mitologia
klasikoari eta Erdi Aroko elezaharrei
buruzko lanak egin zituen. Aipagarriak
ditu, besteak beste : Errege magoenn eta artzaien
gurtza (1861-1862, Tate Gallery, Londres),
Pignzalronen istorioa (1869-1879, Birminghameko
hiriko museoa eta arte galeria)
eta Copetua erregea eta eskale gaztea
(1884, Tate Gallery, Londres).
William Morris
William Morris margolari, idazle eta marrazkilaria
(Essex, 1834 - Hammersmith,
1896) prerrafaelismoaren baitan sailkatzen
da, baina eragin handia izan zuen Art
nouveau edo modernismoan, arkitekturaren
eta teoria sozialisten harremanari buruzko
idatzien bidez batez ere. Prerrafaelisten taldeko
gainerako margolariek baino kezka
handiagoa erakutsi zuen gizarte gaiekiko.
Urte batzuetan margolari gisa lan egin
ondoren, elezaharretan oinarrituriko olerkiak
idatzi zituen. Baina politika eta gizartea
eraberritu beharra zegoela sinetsita, eta
sozialismo utopikoaren bidetik, Erdi Aroko
esku langintza berreskuratzea ikusi zuen lan
molde kapitalistak gainditzeko bide bakar
gisa. Horrela, esku langintzako lantegi bat
sortu zuen ; lantegi hartan beira leihoak,
mosaikoak, tapizak, oihalak etab. egin ziren
(Brown, Burne Jones eta Rossettik ere
han egin zuten zenbait lan), eta Ingalaterrako
dekorazioa eraberritu zuen.