Artea»Barrokoa
Ingalaterrako pintura : Hogarth, Reynolds, Gainsborough
Van Dick flandriar margolariak (1599-1641), Ingalaterrako Karlos Laren margolari izan bazen ere (1632), ez zuen eskolarik sortu. Era berean, ez zegoen Ingalaterran paisajista talde aipagarririk, nahiz eta bilduma batzuetan -Errege Etxekoan, batez ere-, baziren flandriar eta holandar maisuen lan garrantzitsuak. Willian Hogharth (1697-1764), eta batez ere, Joshua Reynolds (1723-1792), margolaritza estilo orijinal bat lantzen hasi ziren, erretratuan oinarriturik -nolabait ere Van Dick gogoratuz-, eta orobat paisajean ; bestalde, ezin ahaztu dira Hogarthen generoko eszenak, holandar pinturaren ildotik eginak. Haien jarraitzaile izan zen Gainsborough. Margolari hauen lana laster sendotu zen Londresko goi mailako gizartearen babesari esker, eta hala, artista hauek bizi izan zuten denboraren lekukotasuna utzi zuten, erretratuetan batez ere, beren koadroetan.
William Hogarth
Londresen jaio zen, 1697an. Ez zuen familian
artistarik ; aita eskola-maisua zuen.
Urregin baten lantegian hasi zen margolaritza
lantzen, plateretan-eta grabatuak eginez.
Bere kontura lanean hasirik, liburuak apaintzen
jardun zen 1720-1730 urteetan. Bere trebakuntza
osatzeko, sir James Thornhill-en
akademiara joan zen Hogarth. Baina grabatua
oso ondo menderatzen zuelarik, huraxe
izan zuen bizitzako aldi askotan, pintura
baino areago, diru iturri nagusia.
Erretratuak egiteaz gainera, generoko
pinturaren bitartez eguneroko bizimodua
islatzea izan zen Hogarthen obraren helburu
nagusia. Izan ere, eszenak eta ohiturazko
koadroak antzerki jokaleku bateanbezala aurkezten zituen, antzerkiko eszenografia
batean txertaturik baleude bezala
; pertsonaiak berak antzezpen lanetan
dihardutela dirudi, hainbeste non nahastu
egiten baitira benetako antzezpena irudikatzen
duten lanak -Eskaleen Operaren eszenak,
VI. (1728 ; Tate Gallery, Londres)-,
eta Londresko eguneroko bizimoduko pasarteak
-Rakes Progress (1735 ; sir John
Soane museoa, Londres)-. Satira moralizatzailea
ageri da halaber Hogarthen koadro
askotan ; horietan famatuena seguraski
Mariage d la Mode saila da, zenbaitentzat
Hogarthen maisulana, zeinean modako
bikote baten bizimodu xahutzaile, zentzugabea,
deskribatzen den, xehetasun handiz
eta ñabardura harrigarriz (1743 ; National
Gallery, Londres).Hogarthen antzearen beste alderdia,
erretratugintza, Van Dicketik abiaturiko tradizio
ingeleseko eskemaren eta eskola horren
XVIII. mendeko erretratuaren ereduaren
arteko lotura gertatu zen. Horren adibide
ederrenetako bat Thonras Coranr kapitainaren
erretratua da (1740 ; Founding Hospital,
Londres). Erretratuaren alorrean ere
lan guztiz orijinalak egin zituen ; aipagarrienak
The Sbrznrp Girl (1759 ing. ; National
Gallery, Londres), eta buru sail ospetsua,
rl/argolariarera zerbitzariak (1758 ing. ;
Tate Gallery, Londres) bide dira.
Joshua Reynolds
Joshua Reynolds (1723-1792) erretratu
egilea izan zen batez ere. Historikoki, ingeles
margolari nagusitzat jo izan da beti, eta
errespetuzko lekura igoarazi zuen Ingalaterran
. 2.000 erretratu eta koadro historiko
baino gehiago margotu zuen, eta bere garaiko
pertsona garrantzizko gehienak marraztu
zituen, besteak beste Dr. Johnson,
Siddons andrea eta Edmund Burke.
Plympton St. Maurice-ko hirian jaio zen,
familia aberats batean. Hamazazpi urterekin
Londresa joatea erabaki zuen, margolaritza
lantzera, eta Thomas Hudson erretratugilearekin
jardun zen hiru urtez. Jaioterrira
itzulirik, sei urte egin zituen han, eta laster
izan zituen bezero asko erretratatzeko.
Erretratu lanekin batera, dena den, paisajea
ere landu zuen.
1749an lord Edgcumb-en etxean Keppel
komodoroa ezagutu zuen, eta Europa
osoan zehar bidaiatu zen harekin batera ;
Erroman, Michelangelo aztertu zuen batez
ere, Florentzian bereziki Masaccioren lanaz
arduratu zen, Correggio ezagutu zuen Parman,
eta Venezian berriz, eta huraxe izan
zuen seguruenik eragin nagusia, Tiziano.1752an Ingalaterrara itzulirik, Londresen
hartu zuen behin betiko bizilekua, bere arrebarekin
batera. Han bere aretoa sortu zuen,
eta goi mailako gizarte giroan sartu zen.
Berehala iritsi zitzaion arrakasta, eta ordu
arteko preziorik gorenak iritsi zituzten Reynoldsen
erretratuek. Berrogeita bost urterekin,
Royal Academy sortu berriaren lehendakaritza
eskaini zioten ; 1769an zaldun egin
zuten ; 1773an, Oxforden, doctor honoris
causa; 1784an Ramsayren lekua hartu zuen
erregearen lehen margolari gisa, eta abar.
Reynoldsen azken urteak ordea ez ziren oso
zoriontsuak izan ; ezkerreko begia galdurik,
alde batera utzi behar izan zuen margolaritza
jarduera. 1792an hil zen, jende ororen
miresmena zuelarik ordurako.
Reynoldsen lehen aldi artistikoa, 1753
eta 1768 artekoa, perfekzioaren bilaketaren
aldia da, miresten zituen artisten eraginak
eta erreferentziak aplikatzen saiatu baitzen,
italiarrenak bereziki, baina baita Van Dick
eta Rembrandtenak ere. Hala, garai honetakoak
dira Mrs. Hoare eta semea (Wallace
Collection, Londres), Lady Elizabeth Hamilton
(1758 ; Washingtongo National Gallery),
Lady Ba»zfylde eta Mrs Braddyll-en erretratu
ederrak (Wallace Collection, Londres),
etab. Baina, dudarik gabe, Nelly OBrieraen
erretratua da (1761 ; Wallace Collection,
Londres), konposiziogatik bereziki, lehen
aldi honetako maisulana. Bestalde, Keppelkomodoaren erretratu sail bat ere egin zuen ;
bereziki garrantzitsuak dira 1753-1754 urteetan
eginak, Londresa itzuli ondorengoak,
alegia. Horietako batek, zeinean ageri baita
Keppel zutik (gaur egun, Greenwich National
Maritime Museum-en), eraman zuen ingeles
margolaritzaren gorenera.
Reynoldsen teknikak aurrera egin zuen,
eta, bigarren aldian, askatasun handiagoa
lortu zuen, eta pasta aplikatzeko eta kolorea
kokatzeko modu trebeagoa erakutsi
zuen. Aski mantso lan egiten zuen ; aurpegiak
amaitu ondoren, maniki bat harturik
eredutzat, lantegiko laguntzaile batek osatzen
zuen oihala, eta beste bat arduratzen
zen paisajeaz. Azkenik, Reynoldsek berak
ematen zituen argiak, distirak eta azken ukituak
. Irudien gorpuztasun nabarmenagoa,
modelatu sendoagoa eta lirismo sakonagoa
dute bigarren aldi honetako erretratuek, halaLord Heathfield, Gibraltarko gobernari
(1787 ; National Gallery, Londres) erretratuak,
bere jaka gorri ikusgarriarekin, edota
Lady Jarle Halliday (1779, The National
Trust, Waddesdon Manor) irudia, erromantizismoaren
aitzindari den zeru ekaiztsu eta
paisaje beldurgarri bat ageri duena.
Reynolds izan zen, dudarik gabe, XVIII.. endeko ingeles eskolako lehen pintorea,
bere lanenagatik baino areago, bere ospe
eta autoritateagatik, kultura zabalagatik eta
harremanengatik. Nolabait ere, "instituzionalizatu"
egin zuen ingeles margolaritza, eta
eredu bat eman zien XIX. mendeko margolariei
.
Thomas Gainsborough
Reynolsen inguruan mugitzen ziren artisten
aurrez aurre, Thomas Gainsboroughek
(1727-1788) badu halako intimismo eta
hunkigarritasun bat higikunde erromantikoaren
aitzindari bihurtzen dutena.
Oihal saltzaile baten semea zen, eta hamairu
urte zituela Londresa bidali zuen aitak
; han urregile baten lantegian sartu zen,
eta harekin hasi zen marrazkia lantzen. Gravelot
grabatzailearekin aritu zen gero ; rococo
estiloko artista zen, eta Gainsborough
gaztearen obretan antzeman daiteke haren
arrastoa. Hemezortzi urte zituela hasi zen
margolaritzan buru-belarri lanean, erretratista
eta paisajegile moduan.
Gainsborough-en lanean bi alor dira aipagarriak
: batetik, erretratuak, eta, bestetik,
paisajeak. Lehen urteetako koadroetan ingeles
tradizioarekiko atxikimendua sumatzen
da ; marrazi aski bakunean oinarrituak
dira, eta XVII. mende bukaerako margolari
ingelesen injenuitatea gogorarazten dute.
Erretratuaren eta paisajearen generoak bateratzen
saiatu zen, irudiak gertaleku irekietan kokatuz (Mi- eta Mrs Arzdretus 1750
ing., National Gallery, Londres). 1750etik
aurrera ordea, biziki hobetu zuen teknika,
eta eskema orijinalagoak landu zituen.
Paisajista flandriar eta holandarren miresle
zelarik, Hobbema eta Wijnants-ena
batez ere, Gainsborough-ek, bere adiskide
Thicknessen laguntzaz, Van Dick eta Rubensen
magia aurkitu zuen, Wiltongo gazteluko
bildumetan ; aurkikuntza hura guztiz erabakigarria
gertatu zitzaion. Orduan egin zituen
bere erretratu famatuenak : MaryHowe kondesa,
Margolariaren alaba, Goizekopasioa
(1785 ; National Gallery, Londres), eta, batez
ere, Urdinezko nuttila (1770 ing., Huntington
Art Gallery, San Marino, Kalifornia).
Paisajeei dagokienez, paisajismo erromantikoaren
aitzindari bihurtu zuen Rubensen
ereduen erabilerak -hala ageri da adibidez
Merkatuko orga lanean (1785 ; Tate Gallery,
Londres)-.
Bizitzako azken urteetan, beste genero
bat lantzen hasi zen Gainsborough : itsas pintura
. Inspirazio iturri berriak bilatu zituen
horretarako: Murillo, Watteau, Gaspard Dughet
. 1772tik aurrera, iloba, Gainsborough
Dupont, izan zuen ikasle, ezagutzen zaion
bakarra, orobat Gainsborough-en estilo bereko
erretratuak egin zituen artista bakarra
izan zena ; Gainsboroughen paisajeak, aitzitik,
guztiz eraginkorrak gertatu ziren hura
hil ondoren.