Artea»Barrokoa
Espainiako pintura III
Alonso Cano
Alonso Cano Granadan jaio zen 1601ean.
Oso gazterik sartu zen Juan del Castilloren
lantegia, Sevillan, eta ondoren Pacheco eta
Herrera Zaharraren ikasle izan zen. Bizimodu
nahasia eta zaila izan zuen. Lehen emaztetik
alargundu ondoren berriro ezkondu
zen, baina bigarren emaztea hil egin zioten
eta bera erreidun hartzeko arriskuan zegoela
eta, Valentziara ihes egin behar izan
zuen.
1646an Madrilen zegoen eta Madrileko
egonaldiko obrek osatzen dute Alonso Ganoren
obraren bigarren aldia (lehena Sevillako
ikasketa eta lanek osatua da). Velazquezen
estiloari jarraitu zion, eta Zurbaranen
eragina nabarmena izan zuen. Bereziki
aipatzekoa du argi-itzalen erabilera, adibidez
Sanjoan Ebanjelaria aingerua lagundirela (Wallace bilduma, Londres) eta Elizgizon
baten erretratua (Hispanic Society,
New York). Lehen garaian aipagarriak dira,
orobat, Santa Teresaren erretaula, Sevillako
San Alberto eliza (1628) eta Sanjoan Ebanjelaria,
San Paulako komentuan (1635),
Alonso Canoren estiloan eragin handia
izan zuen, esan bezala, Velazquezek eta
orobat errege bildumen azterketak. Eragin
horien emaitza dira San joan (Malagako
museoa), Jeronrnto saitara (Pradoko museoa,
Madril). Italiar moldeen eragina antzematen
da Budapesteko museoko Noll nte
tangere, San Fernando akademiako Kristo
eta sanrarrtar •ra, eta abarretan. Bere maisu
lanak Putzuko miraria (1648 ; Pradoko
museoa, Madril) eta Kristoren jaitsiera linbora
(Los Angelesko museoa) dira.
Madrildik Granadara aldatu zen, eta 1652
inguman eskultura lantzen aritu zen bunrbelarri
. Margolaritzan Familia sartura, Van
Dycken eragin nabarmena duena, San Ficrntzrskoren
heriotza (san Fernando akademia)
eta San Bernardoren ikuskaria (Pradoko
museoa) margotu zituen. 1655ean Malagara
aldatu zen eta handik Madrilera, baina
handik bost urtera Granadara itzuli zen,
hango katedraleko ataurrea egitera.
Murillo
Bartolome Esteban (Sevilla, 1618 - Sevilla,
1682) Espainiako barrokoko margolari
handienetakoa izan zen. Erlijio gaietan nabarmendu
zen batez ere, erlijio ordenek eskatutako
obrekin.
Murillo Juan del Castilloren lantegian
sartu ikasle 1633 inguruan, Alonso Canorekin
batera, besteak beste. Irakaslea hil zelarik
gortera aldatu zen Murillo eta han hasi
zen bere kasa lanean, 1639an.
Hasierako lanetan irakasleen eragina,
Italiako manierismoarena eta flandriar errealismoarena
nabarmentzen da. 1645 inguru
arte iraun zuen Murilloren obran garai hotza
deritzona osatzen duenak, eta aipagarriak
dira orduko obra hauek, hesteren artean
: San Frantzisko eta Santo Tomas (1638-
1640 ing.), Ama Birjina Santo Tomasi errosarioa
emateri (1638-1640 ing.).
Baina haiek baino ezagunagoak dira
1645-1646 inguruko koadroak, gar-ai epela
izena eman zaion aldikoak, Sevillako frantziskotarren komentuko klaustro txikirako
egindakoak adibidez (Frai Frantzisko etaaingeruen sukaldea, San Diego Alcalakoa
pobreei jaten ematen, San Fiztntzrsko, etab. ;
gaur egun Madril, Paris, Dresde eta abarretan
barreiaturik). Zurbaran eta Velazquezek
osatutako Sevillako eskolaren naturalismoari
eta tenebrismoari jarraituz egin zituen obra
haiek, Berpizkundeko tradiziotik aldenduta,
eta gaiei dagokienez, esan bezala erlijio
gaiak erabili zituen arren, gero eta xehetasun
eta eszena gehiago sartu zituen eguneroko
bizitzatik hartuak. Azpimarratzekoak
dira Murilloren haur irudiak. Hasieran erlijio
gaietako koadroetan hasi zen haurrak
marrazten, jesusen eta San joanen haurtzaroko
eszenekin (Saia Joanito, Haurrak oskolarekin),
baina erlijio gaiekin gero eta
lotura gutxiago zuten haurrak egiten hasi
zen eta azkenean jenero irudi modura ere
landu zuen haurren pintura, adibidez Bi
balu- nieloia eta mahatsa jaten (1650 ing. ;
Bankes bilduma, Municheko pinakoteka)
eta Ulutikoak zorriak kentzen (1645-1650
ing. ; Louvre museoa, Paris) koadroetan.
Ume pobreak dira gehienak, baina ez dute
itxura tristea ematen, baizik eta atsegina eta
xaloa ; horrelakoak dira, halaber, Murilloren
obran aipatzeko beste pertsonaia batzuk,
emakrune irudiak hain zuzen (Amorra ilobari
zorriak kentzen, Atsoa iruten, etab.).
Irudi herrikoiak, eszena pikareskoak egin
zituen, eta arruntasun hori erlijio obra batzuetan
ere islatu zuen adibidez, San DiegoAlcalakoarert limosna.
Murilloren estiloan aldaketa nabarmena
gertatu zen 1650 inguruan. Madrilera bidaiatu
zen garai hartan eta Velazquez ezagutu
eta errege bildumako Tiziano, Rubens
eta Van Dycken obrak aztertu zituen. Handik
itzuli zenean ospe handia lortu zuen
Sevillan eta bezero asko kendu zizkion Zurbarani
. Ordu arteko obretan nabarmentzen
zen naturalismo soila eta tenebrismoa alde
batera utzi zituen, eta modernitatea erakusten
duten irudiak egin zituen, kolore argiagoekin,
molde ia inpresionistekin, ametsezko
giroan bezala irudikaria bere pertsonaiak;
konposizio konplexuagoko eta
egituraketa bikaineko obrak egiten hasi zen.
Garai hau aro anpulutsua gisa ezagutzen
da Murilloren obran. Bibliako gaietan eta
santuen irudietan edertasun ideal eta finaren
irudia eskini zuen, batez ere Area Birjina
eta Haurra agertzen dituztenetan. Garai
hartakoa du, hain zuzen ere, bere maisulanetako
bat, San Antonioren ikuskaria (1656 ;
Sevillako katedrala) eta Andre maria Sortzez
Garbia (Sevilla), San Leandro eta San
Isrdro (1655 ; Sevillako katedrala). Argiaren
erabileragatik azpimarratzekoak dira Sevillako
katedralerako egindako Anrn Birjrnarenjaiotza,
(1660 ; Louvre museoa), kaputxinoen komenturako erretaulak, eta gaueko
irudietan, Aingerua San Pedro askatzen
(1671-1673 bitartean ; Ermitage museoa, Leningrado)
.
1660an Sevillako pintura akademia sortu
zuen eta haren lehen lehendakari izan
zen. 1660az gero, gutxi gorabehera, elizarekiko
lotura handiagoa izan zuen ; herritarrei
elizaren mezua helarazteko aukera
ematen zuten bere koadroek, adibidez Andre
rllaria Sartzez Garbiaren bertsioek. Aipagarriak
ditu, bestalde, azken urteetako
talde irudiak, esaterako Haurrak enpanadajaten
(1670-1678 ing. ; Alte Pinakothek,
Munich).
Valdes Leal
juan de Valdes Leal Nisa Sevillan jaio
zen 1622an eta hiri hartan bertan hil
1690ean. Haurretan Cordobara aldatu zen ;
Antonio del Castilloren ikasle izan zen han,
eta haren eta Herrera Zaharraren eragina
jaso zuen.
Oso gaztetan hasi zen margolari gisa eta
1640 eta 1650 hamarraldietan osatu zuen
bere lehen aldia, Cordobako obrekin. Bere
lehen lan ezaguna, San Andres koadroa
(Cordobako San Frantzisko eliza), 1647koada eta lehenengo aldian aipagarriak ditu,
halaber, Zilarginen Ama Birjina (Cordobako
museoa) eta 1653an Carmonako Santa
Clara elizarako kontrataturiko koadro sail
bat, santu haren bizitzari buruzkoa (Santa
Clar •a ren i) -agarmena, Santa Clar •a ren heriotza,
etab.) eta batez ere Karmengo komentuko
erretaulako margoak (Igarlearenametsa, KarmerrgoAnra, AitzzrloetakoAmq
1658), barrokismoa gehien antzematen
zaion maisulana. Valdes Lealek dinamismo
handiko obrak, oso irudi aclierazgarriak egin
zituen oro har, baina aldi honetako ezaugarri
nagusia izan zen koloreen aberastasuna.
Bigarren aldia Sevillan igarotako urteetako
obrek osatua da. Orduan iritsi zuen
heldutasuna bere estiloak. Irudi luzeak, dinamikoak
eta jarrera behartuak erabili zituen
orohar garai honetan. Azpimarratzekoak
dira, besteak beste, Andr •e lllar ia Sartzezgarbia
saila, San Diegolco, Lisboako eta
Cadizko museoetan dauden koadroez osatua,
besteren artean, San,jeronrmo saila (Sevillako
museoa), 1660 inguruan egin zituen,
orobat, Hutsaltasunaren alegar •r a (Hartfordelco
museoa) eta Alañararen bihurtzea
(Yorkeko museoa), lehenengo izadi hilak,
gerora nabarmenaraziko zuen jeneroko lehenak
hain zuzen. Azken urteetan (16691690) kolore ilunagoak eta gai makabroak
erabili zituen batez ere ; lehenengo aldiari
jarraituz egin zituen, hala ere, Arrdredlarin
Sortzez Garbia eta jasokundea (Sevillako
museoan biak). Azken urteetan aipagarriak
dira Sevillako Karitatearen ospitaleko dekorazioa
(1670-1675), Mañarak kontratatuta.