Sevillako garaia
Diego de Silva Velazquez Sevillan jaio
zen 1599ko ekainaren 6an. Hamabi urterekin,
pinturarako dohain berezia zuela ikusirik,
gurasoek Francisco Pacheco margolariarengana
bidali zuten, pintura ikasketak
harekin egin zitzan. Pacheco, pintore izateaz
gainera, irakasle, humanista eta artearen
teorilari bikaina zen, eta haren inguruan
biltzen ziren Sevillako poetak eta pintoreak
. Diego Velazquez berehala nabarmendu
zen Pachecoren ikasleen artean ;
1617an pintoreen bazkunean onartu zuten,eta 1618an Pachecoren alaba Duanarekin
ezkondu zen.
Lehen garai hartan Velazquezek eguneroko
bizitzako gertaerak irudikatu zituen,
izadi hilak batez ere, objektu soilenak aztertzeko
aukera ematen baitzion. Materiaren
tasuna adieraztea zen haren helburua,
buztinaren disdiraren, beiraren gardentasunaren
eta metalaren islaren bitartez. Batez
ere, itzalen eta argiaren arteko kontrastea
nabarmendu zuen, gauzen tankera harrigarriro
adieraziz, irudikatze hutsa baino
harago. Gizakiak adierazgarritasun handiz
irudikatu zituen, eta bolumenak iradokitzeko
eran egurrezko eskultura polikromoko
Sevillako eskola handiaren eragina izan zuen
-Herrerarena bereziki-, eta baita Caravaggioren
tenebrismoarena eta naturalismoarena
ere, indar handia izan baitzuen garai
hartan Sevillako pintore gazteen artean : Seurllako
rrrketaria, Atsoa ar •rcrrttzakfi •rjitzen.,
Gizonak mahaian, jeroninra de la Fuente
mojaren erretratua, Gongoraren erretratua.
Erlijiozko pinturak garrantzi handia zuen
garai hartako pinturan, baina, gauza bitxia,
Velazquezen koadro batzuetan erlijioa zeharka
baizik ez da agertzen, eguneroko
gertakari soil batean : Ernauseko erromesak,
Kristo Martaren eta Mariaren etxean. Garai
hartakoak ditu baita ere : Sortzez Garbia,
Erregeak jainkoa gurtzen, San joan
Patnrosen.
Velazquez gortean
Pachecoren bitartekotzari esker, eta Olivares
konde-duke ahalguztidunaren babesean,
Filipe Maren gortean sartu zen Velazquez
. 1622an erregea zaldiz erretratatzeko
eskaera egin zioten, eta arrakasta handia
izan zuen San Felipe el Real elizan
koadro hura jendaurrean erakutsi zutenean.
1623ko urrian Velazquezek gortean hartu
zuen egoitza, "erregearen margolari" izendatu
baitzuten-erregearen erretratugile ofiziala
beraz-. Era askotara egin zuen erregearen
erretratua -zaldiz, zutik, gorputz erdiz,
gerra jantzian, gorteko jantzian- eta baita
haren familiarena ere ; erretratu horien bitartez
aise ikusten da erregearen beraren
eta haren familiaren bilakaera. Geroztik,
hornidurazko eta administrazioko hainbat
kargu eman zizkioten, erregearen jauregiak
margolanez hornitzea, besteak beste, eta
zeregin horietan gogotik jardun behar izan
bazuen ere, haiei esker orobat izan zuenmargolaritzan bere gogara aritzeko astia eta
askatasuna. Erromara joan baino lehenago
egin zuen Mozkorrak edo Bakoren garaipena,
koadro ospetsua.
Italiako bidaiak
Rubensek Italiara joateko aholkua eman
zion, eta Erregeren baimena eskuratu ondoren,
Italiara abiatu zen Velazquez 1629an.
Venezia, Ferrara, Bolonia eta Erroma ezagutu
zituen, eta Erroman bizi izan zen urte
betez. Han ezagutu zituen pinturaren maisulan
handiak, eta Barberini kardenalari
esker Vatikanon lan egin zuen. Ordukoakditu, besteak heste, Villa Mediciko lorategiko
bi ikuspegiak -nahiz aditu batzuek
Velazquezek Italian egin zuen bigarren egonaldikoak
direla esaten duten-, eta Jakob
Joserenn tunika hartzen. Erromatik Napolira
joan zen, han Ribera espainiar pintore ospetsua
ezagutu zuen, eta Hungariako erregina
Maria Filipe IV.aren arrebaren erretratua
egin zuen. 1631n itzuli zen Madrila.
1649an Italiara abiatu zen bigarrenez,
erregearen aginduz gauza zaharrak eta margolanak
erostera. Goi mailako pertsona gisa
hartu zuten bai Erroman eta bai Napolin.
Erroman hain zuzen margotu zuen bere erretraturikbikainetako eta ospetsuenetako bat :
Inozentzio X.a Aita Saratua, kolore gorrien
arteko harmonia bete-betekoa, garai hartan
bertan aho batez goraipatua izan zena.
1651n Madrila itzuli zen.
Velazquezen betetasun aldia
Madrila itzulirik, eta Italian ffcusitakoaren
eraginez, Velazquezek bere estiloa findu
zuen. Pinturaren hainbat alderdi landu zuen,kolore grisak, arreak, berdeak oso modu
harmoniko eta bere-berean konbinaturik :
erlijioa-Kr •istogtuzrtzeara (bi koadro), Ama
Birjinaren koroatzea-, mitologia -Vulkanoren_ola,
Ylarte- eta Velazquez eginiko irudi
biluzi bakarra, Venus rspiltran ; erregearen
eta haren familiaren erretratu sail bat Retiro
jauregirako -Filipe IILa, Filipe IVa eta BaltasarKarlospriitze
oinordekoa zaldiz erretratatuak,
Rubensen eragina zuen estiloan
pintatuak, Guadarrama mendiak atzean zituztela,
paisajea eta erretratua bikain konbinatuz-
. Bredako errendizioa da bere
koadro nagusietako bat (1634-35) ; espainiarrek
holandarrak Bredako hirian garaitu izana
dakar gogora, eta maisulan bat da ez
bakarrik Velazquezen lanean, baizik eta
garai hartako margolaritza osoan, bai antolamenduari,
eta bai erretratuak eta paisajea
elkartzeari dagokionez, garaileak etsai garaitu
adoretsuari eginiko omenaldi gisa.
Erregearen eta bere familiaren erretratuez
gainera, Velazquezek erretratu ofizialak
ere egin zituen -Olruares konde-dukea,
Alodenako dukea, Benauenteko kondea-,
baita ere bere inguruko jendearen erretratuak
-juana Pacheco, haren ; emaztea lYlontafies,
eskultorea, Andrea haizemailearekin-,
animaliak ere bai -Zaldi zuria, Oreinaren
burua-, eta baita butoien eta pertsonaia
bitxien erretratuak ere : Don Jttan de
Austria bufoia, Pablo de Valladolid bufoia,
Sebastrñn de Alorra bttfora. Aldi hartan Velazquezen
lana inoiz baino oparoagoa izan
zen, eta, garai hartako margolari askok ohi
zuenez, lankide talderik edo lantegi antolaturik
ez bazuen ere, izan zuen laguntzaile
bikain bat: Juan Martinez del Mazo, bere
suhia hain zuzen ere.
Azken urteak
1659an erregeak Done Jakueko zaldun
izendatu zuen, margolari bati lehen aldiz
ematen zitzaion dohaina hain zuzen.
1660ko udan hil zen, sukar bortitz batek
jota. Handik astebetera hil zen Velazquezen
emaztea ere.
Velazquezen azken aldiko lanak ez ziren
oso ugariak izan, baina bai gaietan
eta bai estiloan berrizaleak izan ziren ; erregea
berriz ezkondu baitzen, geroztikako
erretratu gehienetan haren emazte gaztea
eta haren umeak agertzen ziren. Velazquezek
izaki ahulak eta hits sainarrak bailiran
erretratatu zituen pertsona haiek, beren
jantzi dotoreen barruan ezin mugiturik
hezala, pertsonen, jantzien eta inguruko
altzarien eta apaingarrien koloreen
artean harmonia jakin bat antolaturik : jantzien
arrosa hitsak eta gris urre kolorezkoak
errezelen gorriminarekin lotu zituen,
eta kontsolen eta ispiluen urre kolore
motelduekin orobat, hala mundu itxi
bat irudikatu zuen, iradokia adierazia
bainoago, pertsonak, objektuak eta haien
islak bat eginik agertzen zituena ; sail horretakoak
ditu, besteak beste : Alariana
erregina, Alargnrita-Afaria infanta arrosaz,
Filipe infantea...
Badira bi koadro Velazquezen lan eta
ibilbide osoa bere baitan biltzen dutenak :
Aleninak eta Iruleak. Meninak koadroak
(1656) erregearen familiaren eguneroko
bizitza irudikatzen du talde erretratu baten
bidez : infanta edo errege-erreginaren
alaba txikia erdian, eta haren inguruan
ohorezko damak, ipotxak, Velazquez bera
koadroa pintatzen, eta atzean, ispiluan islatarik, errege-erreginak. Koadro horrek
berrikuntza handia elcarri zuen pinturara,
familia baten erretratu soil bat baino askoz
gehiago baitzen : espazioa irudikatzeko
bilaketa harrigarri bat. Koadro horren
antolamenduak gela horren barruan dagoelako
irudipena sortzen dio ikusleari,
koadroko pertsonaiak ikuslearen atzean
dagoen norbaiti begira baitaude, atzealdeko
ispiluan ageri diren errege-erreginei,
alegia, eta haiexek ikusten ari diren gauza
bera ikusten baitu ikusleak ere. Argi
zuzena eta argi islatua ezin konta ahalako
ñabardurez dago pintatua, eta argiaren
mugimendua eta argiak formetan eta koloreetan
sortzen dituen efektu askotarikoak
gailentzen zaizkie erretratuei berei
. Iruleak koadroan Diana jainkosarengandik
ihesi zebilen Ariadna irule trebearen
mitoa tapiz-ola batera aldatu zuen Velazquezek,
eta aurrealdean lantegi horretako
iruleak irudikatu zituen, errealitatea
eta irudimena, iragan mitikoa eta orainaldia
nahasturik
Velazquezek eragin handia izan zuen
geroztikako pintore eta joera askorengan.
Hasteko, haren ondoren indarra hartu
zuen Madrileko eskolako pintoreengan
(Carreño, Claudio Coello), baita Goyarengan
ere, eta liluraturik utzi zituen Manet,
Ivlonet, Whistler eta beste pintore inpresionista
batzuk, aitzindaritzat hartu ere
baitzuten. Velazquezen koadro gehienak
Madrileko el Prado museoan daude -50
bat koadro, horien artean Velazquezen
maisulan guztiak-, orobat daude haren
koadroak Londresko National Gallery
museoan eta Vienako Kunsthistorisches
Museum-en.