Artea»Barrokoa
Margolaritza barrokoaren hasiera
Erromako eskola : Gentileschi aita-alabak
Orazio Gentileschik Orazio Lomi zuen
benetako izena (Pisa, 1562-Londres, 1639).
Bera da Caravaggioren eraginpeko italiar
margolari nagusia, haren estiloa interpretatzen
hobekien asmatu zuena.
Gentileschi bere anaiorde Aurelio Lomirekin
abiatu zen margolaritzan. 1570 inguruan
Erromara joan zen, eta han, Agostino
Tassi paisaje margolariarekin batera, freskoak
margotu zituen Santa Maria Maggiore,
San Giovanni Laterano eta San Nicola in
Carcere elizetan, 1590-1600 urteetan, Tassiren
paisajeetako irudiak eginez.
XVII. mendeko lehen urteetan ezagutu
zuen Caravaggioren lana, zeina urte haietan
Erroman baitzen. Gentileschik garai
hartan egin zituen margolanetan -Dabid eta
Goliat, National Gallery of Ireland, Dublin,
1610 ing. ; Santa Zezilia eta aizzgeraa, Galleria
Corsini, Erroma, 1610 ing.)-, Caravaggioren
keinu dramatiko ezohikoak eta konposizio
monumentala ageri dira, haren
errealismoa eta haren pertsonaien ereduak,
eta orobat argi-ilunak. Pixkana-pixkana
Caravaggioren estilotik aldencluz joan zen
ordea ; Toscanako lirismoaren aldera egin
zuen, kolore arinagoak erabiliz eta, hein
batean, hasierako manierismora itzuliz.
1621-23 urteetan Genoan egon zen, eta han
margotu zuen bere maisulana, Deikundea
(1623 ; Galleria Sabauda, Turin), Caravaggioren eraginaren gutxitzea argi erakusten duena
. Konposizioaren egitura jarrera dramatikoetan
oinarritzen da oraindik ere -aingerua
eta Andre Mariarenak-, eta eszena oso
hurbiletik dago ikusia, idealizaziorik gabe,
Caravaggioren modura. Giroa, hala ere,
aurreko lanetakoa baino soilagoa eta lirikoagoa
da, koloreak arinak dira, eta argi-ilunik
ez dago.
Frantzian denboraldi bat egin ondoren,
1616an Ingalaterrara joan zen Gentileschi,
Karlos I.a erregeak gonbidaturik ; hil zen arte
geratu zen han, gorteko margolari lanetan,
eta pixkana-pixkana orijinaltasuna eta interesa
galduz joan zen bere margokera. Gentileschiren
azkeneko lan handietako bat
sabaiko margolan sail bat da, Erreginaren
Etxerako egina, Greenwich-en, 1635 ondoren
margotua seguraski (Marlborough
Housen, Londresen, gaur). Hori baino garrantzitsuagoa
da seguraski AJoises uretatik
salbatua (Prado Museoa, Madril), 1633an
Espainiako Filipe Il.arentzat margotua. Etzez
kanpoko eszena da, eta Van Dick-en eta
artistaren beraren arteko arazoak planteatzen
ditu (garai hartan Londresen zegoen Van
Dick). Izan ere, Gentileschiren obra honek
banokotik ez du ezer, areago baita manierismoaren
ondokoa : forma bizien mugimendua
ez cla garrantzitsua, eta argiaren gorabeheren
joko fin baten bitartez adierazten
da gorputzen gotortasuna eta gauzen kualitatea
. Burgesia herriaren margolaritza zen,
eta Poussin baten klasikotasun intelektualetik
bezain urrun zegoen Caravaggiorenazken lanen naturalismo bortitzetik ; ez dago
horren kidekorik, ez bada XVII. mende erdialdeko
Holandan, Utrechteko eskolan.
Frantziako eta Ingalaterrako egonaldiei esker,
Gentileschik ezagutarazi zuen Caravaggio,
hori bai, haren bertsio biguinago bat
eginez.
Artemisa Gentileschi, Orazioren alaba
(Erroma, 1593-Napoli, 1652), bere garaiko
margolari eta pertsonaia nagusietako
bat izan zen.
Greziako garaiez geroztik, ez dago
emakume artista ezagunik. Horrek ez du
esan nahi halakorik ez zenik ; baina gogoratu
beharra dago azken gotikoraino anonirnoak
izaten zirela artistak, eta, hortaz, oso
zailak dira identifikatzen emakumeek egindako
lanak. 1550 inguruan hasi zen emakume
artista nabarmentzen, baina XIX. mendearen
erdialdea arte, beretzat "egokiak"
ziren gaiak lantzera mugaturffc zegoen-erretratuak,
jeneroko eszena, izadi hilak-, beste
gai narratiboagoen orclez. Arau horretan
izan ziren salbuespen gehientsuak artisten
familiako kide ziren emakume italiarrak dira,
XVII. mendean zehar gailendu zirenak.
Artemisa Gentileschik aitarekin ikasi
zuen, eta 1619an Susana bat margotu zuen
harekin batera. Aitarengandik hartu zuen Caravaggiorenganako
zaletasuna : biziki maite
zituen argitasun gogorrak eta egoera psikologikoen
tentsioa. 1614-1620 urteetan Florentziar
egon zen : han, naturalismoa eman
zuen ezagutzera, eta bildumazale askorentzat
lan egin zuen arrakastaz, Medicitarrentzat
hesteak beste. Holofertzesetz lepo-moztea
(Uffizi Galeria) da Artemisaren lan ezagunenetako
bat ; izan ere, sarritan landu zuen
Juditen gaia, ankerkeria bitxi batez gainera,
argi-ilunen bidez indar harrigarria lortuz.
Erroman egon ondoren (1622-1626 inguruan),
Napolin hartu zuen bizilekua, betiko.
Egin zuen halere bidaia bat Londresa, aitarengana,
1638-1640 urteetan ; erretratu asko
egin zuen han, eta berehala gainditu zuenaitaren ospea. Napolin egin zituen lanetan
Riberaren eragina antzematen zaio, eta margolanak
Caravaggismoaren (San Joanen.. aiotza, Prado) eta joera akademiko baten
bitartekoak dira (Deikundea, 1630, Napoli,
Capodimonte ; Ester eta Asuero, Metropolitan
Museum, New York).
Boloniako eskola : Carraccitarrak eta haien jarraitzaileak
Caravaggiorengandik zetorren joerarekin
batera, hura bezala guztiz eraginkorra
izango baitzen XVII. mendeko italiar eta oro
liar europar margolaritzan, Boloniako eskola
aipatu behar da, Carracci familiak eta
haien jarraitzaileek osatua.
Margolaritzaren munduan XVI. mendean
gertatu zen aldaketa ulertzeko, Akademien
sorrera aipatu behar da aurren-aurrenik.
Berpizkundeko maisu handiek behin eta
berriz azpimarratu zuten margolaritza "adimenaren"
gauza dela, "buruak margotzen
du, ez eskuak" (Michelangelo). Izan ere,
margolaritza "arte liberal" zeritzanen mailara
jaso nahi zen (musika eta poesiaren mailara),
ez eskulanen mailan utzi, "arte mekanikoa"
balitz bezala, Erdi Aroan egiten zen
moduan. Ikuspuntu berrizale horretatik,
ikasketa sistema modernoagoa gertatzen
ziren Akademiak, lantegietako ohiko formazio
praktikoaren aurrez aurre. Hala, Accadenria
degli Incannnrnatl zeritzana izan zen
era horretako guneen eredu. Hiru artista
gaztek sortu zuten, 1585 inguruan : Agostino
eta Annibale Carracci anaiak eta haien
lehengusua, Ludovico Carracci. Laster bihurtuko
zen Boloniako gune nagusietako bat,
oro liar arte guztietara eta zientzietara ere
zabaldua. 1619an itxi zen, Ludovico hil zenean
; bizitza laburra baina eragin erabakiorra
izan zuen.Annibale Carracci da, dudarik gabe,
familiako margolari nagusia (Bolonia, 1560-
1609). Esan den bezala, Agostino eta Ludovicorekin
batera Accaddmia degli Incannninatrren
sortzailea izan zen, eta mende
erdia arte lotura estua izan zuen harekin
. Anaia eta lehengusuarekin batera,
horma pinturako sail bat egin zuen Fava
(1584 ing.), Magnani (1588-1591 ing.) eta
Sampieri (1593-1594 ing.) jauregietan, Bolonian
ospe handia eman ziotenak. Aldi
berean, aldare eta mitologiako koadro ugari
margotu zuen Annibalek bakarka ; aipagarriak
dira Pieta (Parorako Galeria), Andre
_Maria Haurra eta santuekin (Louvre Museoa),
Venus eta Adonis (Prado Museoa),
Irenus eta satiroa (Uffizi Museoa), etab.
Rafaelen garbitasun formala, Correggioren
grazia, eta Tiziano eta Veronesen kolorea
antzeman daitezke obra horietan : hori delaeta,
eklektizismoa egotzi izan zaio margolari
honi, haina era berean gauza argia da
bere estilo propioa ere baduela. Bestalde,
alor grafikoa ere landu zuen Annibalek
(Agostinorekin batera karikatura modernoaren
sortzailetzat hartua da), eta egin
zituen halaber gai herrikoielco lanak : Harategia
(Oxford, Christ Church), guztiz
umoretsua, eta, seguraski, aipamen pertsonalez
betea, eta rllangiafagiolr ("Babarrun
jalea"), Erromalo Borghese galeriakoa.
1594an, Odoardo Farnese kardinaleak
deituta, Annibale eta Agostino Erromara
joan ziren, haren jauregia, Erromako dotoreena,
apaintzera. Annibalek egin zuen lanik
handiena, bi partez osatua : estudio txiki
bat, il Cnnterrno deitua, eta Galeria handia
. Bigarren horretan, gangan eta hormetan,
maitasunaren kontzeptu neoplatonikoan
oinarriturik, egitarau ikonografiko
konplexu baten araberako freskoak margotu
zituen, izateko hiru moduei dagozkien
hiru maitasun klaseen inguruan :kontenplaziozko maitasuna, maitasun aktiboa
eta haragikoitasunezkoa. Maisulana da,
Berpizkunde Beteko maisuen sintesi moduko
bat baita fresko hauetako hizkera
formala. Farnese galeria XVII. mendeko
margolaritzaren oinarrizko eredua gertatu
zen.
1603-1604 urteetan amaitu ziren Galeriaren
apainketa lanak ; urte gutxiren
buruan gaixotu eta hil zen Annibale. Azken
aldi horretakoak dira beste margolan garrantzitsu
batzuk : Herrera kaperako freskoak
(Prado eta Bartzelonako Museoa),
Hiru Marien Negarra ( National Gallery,
Londres), eta etorkizunerako garrantzitsuena
izan zena, Erromako Aldonbrandiniko
jauregiko margolanak ; azken horiek paisaje
klasizistaren abiapuntu izan ziren, eta
barrokoko joera bati, Poussin, Claude de
Lorrain eta abarrenari, zabaldu zion bidea,
gure menderaino ere (Cezanne) iritsiko
zena.
Carraccitarrekin batera, Guido Reni da
(Bolonia, 1475-1642) Boloniako Eskolako
margolari nagusia. Margolari familia batean
jaio zen, eta Erroman eta Bolonian jardun
zen lanean. Carracci familiaren lanak, Rafaelen
freskoak eta antzinako Greziako eskulturak
izan zituen inspirazio iturri nagusiak
.
Hasierako urteetan, agindu garrantzitsuak
bete zituen Paul V.a aita santuarentzat
eta Borghese kardinalearentzat, eta eliz
fresko asko egin zuen, haientzat eta baita
hesterentzat ere. Lan horien artean Aurora
freskoa da famatuenetako bat (1613-14),
Borghese lorategietako etxekoa (Palazzo
Rospigliosi gaur). Bere lan mitologiko eta
erlijiozkoetan, estilo berezi bat moldatu
zuen Renik, barrokoaren handitasuna neurritasun
klasikoarekin uztartuz. Azken urteetako
obretan kolore arinagoak eta leunagoak
erabili zituen Renik, eta pintzelkada
guztiz librea.