Artea»Berpizkundea
Manierismoa: Veronese
Paolo Caliari Veroneseren obra (1528-1588) joera errealistako salbuespentzat hartzen da estilo manieristaren barruan. Haren garaikide Tintorettok ez bezala, Veronesek uko egin zion erreferentzia espiritual orori, eta Tizianoren joera erromanistaren eta modako manierismoren arteko pintura molde berezi bat asmatu zuen.
Ikasketak eta lehen obrak
Paolo Caliari zuen izena, baina i/ Veronese
deitzen zioten, Veronako hargin eta eskultore
baten seme zelako. Hamar urte zituela
pintore ofizioa ikasten hasi zen
Antonio Badile-ren lantegian, eta, horretaz
gainera, buztinezko irudiak moldatzen zituen
aitaren ereduari jarraituz. Andrea Mantegnaren
pinturaren ondoko estiloen jarraitzaile
sutsua izan zen, eta harremanak izan
zituen Giovan Francesco Caroto eta Francesco
Torbido pintoreekin, zeinak Giorgioneren
estiloaren jarraitzaile baitziren, Antonio
Badile-rekin, kolorista orijinala berau,
eta Domenico Brussorzi-rekin, gai fantastikoen
pintore.
Veronesek berehala beregenatu zuen
manierismoa. Mantuara joan zen, han Giulio
Romano-ren obrak ezagutu zituen, eta
irudiak eta koloreak kokatu behar zituen
espazioaren arkitektura zentzuaz jabetzen
lagundu zion horrek.
Bere garaiko pintura ondo ezagutzeaz
gainera, Veronesek, hargin baten seme izanilc,
Veronako garai hartako arkitekto hoberena ezagutzeko aukera izan zuen, Michele
Sanmicheli, zeinak eragin handia izan zuen
Veroneseren arkitektura kutsuko konposizioetan,
lehenengo obretatik bertatik agerikoa.
Bere lehen garaiko pintura lanak veneziar
dirudunen udako landetxeak dekoratzen
egin zituen, gai askeak eta jai girokoak
erabiliz. Pintura mota horietan landu
zituen Veronesek bere perspektiba jokoak,
marko arkitektoniko fantastikoez sendotuak.
Veroneseren obraren parte handi baten bereizgarri
nagusia dira, hain zuzen, arkitektura
ingurune horiek. Lehen lanetako batean,
Thiene-ko Castello-ren dekorazioan,
osorik azaltzen da jadanik pintorearen jeinu
artistikoa. Pintura horietan halako noblezia
azaleko bat irudikatzen da, eguneroko
errealitatearen guztiz kontrakoa.
Horretarako kolore argiak eta alaiak erabili
zituen, Tintorettok bere obretan ez bezala.
Venezian San Sebastian. elizarentzat egin
zuen bere lehenengo lana, 1555ean : Mariaren
koroatzea. Monjeei hainbeste gustatu
zitzaien Veroneseren lana ezen elizako
sabaia pintatzeko ere eskatu zioten. Arrakasta
handia izan zuen eta lan eskaera asko
egin zizkioten handik aurrera. 1560 eta 1561bitartean Venezia utzi zuen, Palladio arkitektoak
Maser-en (Trebiso) eraiki zuen Barbaroen
landetxeko freskoak margotzera joateko,
gai mitologikoak eta alegorikoak,
kolore argi alaiez margotuak. Veronesek,
bere estiloari jarraituz, ilusio arkitektonikoak
sortu zituen, Palladiok ezarritako muga espazialak
desagerrarazten zituzten efektu optikoak
(trontple-l'oeiJ), ez baitzituen eraikuntzaren
arkitektura egiturak kontuan hartzen.
Badirudi Palladiok, oso haserre, bere obra
ilusio optiko batean barreiaturik suntsitu izana
leporatu ziola Veroneseri.
Kanako ezteiak
1560 inguruan Veroneseren estiloa heldutasunera
iritsi zen. Handik hiru urtera Kanako
ezteiak (Louvre) egin zuen, neurri handiko
mihise bat (669 x 990 cm), non maisu
gaindiezinaren bere bitarteko guztiak baliatu
zituen arkitektura espazio artifizialak eta
festa giroa sortzeko, oso modan garai hartako
goi mailako Klaseetan. Margolan horri
buruz era askotako azalpenak eman daitezke :
erlijio gai bat azaltzeaz gainera, orduko pertsonaia
handi askoren erretratua ere bada :
Alfonso Davalos eta Leonor Austriakoa dira,
adibidez, ezkonberriak, eta Pescara-ko markesa,
behiz, txotx batez hortzak garbitzen
ari den gonbidatua. Orobat azaltzen dira erretrataturik,
apain-apain jantzirik, ordurako
hilak ziren pertsonaia handi batzuk, hala nola
Frantzisko La, Karlos V.a eta Maria Ingalaterrakoa,
edota, baita ere, Jesukristo eserita
dagoen mahai berean kristautasunaren etsai
bat eserarazteko beldurrik edo lotsarik ez
zuela erakutsiz, otomandarren sultan Suleiman
La. Areago ere joan zen, eta margolanaren
erdi-erdian, Jesukristo eta MariarenaunTe-aurrean hain justu, musikari talde bat
margotu zuen, garai hartako veneziar pintore
hoberenek osatua : Veronese bera zuriz jantzia
eta biola joz, Tiziano zaharra kontrabaxtrarelcin,
atzerago Tintoretto, biola joz hau
ere, eta Bassano, xinilarekin. Gainera, tresnak
badu zerilcusirilc bakoitzak lantzen duen
arte motarekin : Tizianok tonua ematen du
kontrabaxuarekin, eta Bassanok, gai idiliko
eta bukolikoetan espezialista, xirula jotzen
du. Pintore musikariak erregeen eta printzeen
maila berean azaltzean, ordu arte inork izan
ez zuen ausardia erakutsi zuen Veronesek.
Lan gehienetan bezala, honetan ere zenbait
animalia margotu zuen : zakurrak, katu bat
pitxer batekin jolasean, zakur bat burua goialdeko
ezkerreko balkoitik ateratzen, eta zenbait
hegazti agertoki fantastikoan zehar hegaldatzen
.
Ezteietako pertsonaiak inguratzen dituen
arkitektura alegiazkoak jauregi bat itxuratzen
edo iradokitzen du, eta gehiago ematen
du olinpoko jainkoen egonlekua Ebanjelioko
pasadizo baten gertalekua baino.
Oso ongi adierazita daude eraikuntzako material
mota ezberdinak.
Egiturari dagokionez, koadroak klasikoagoa
ematen du, baina hori ere ez da
hala. Behatzailearen ikuspuntua Kristoren
buruaren aurrez aurre dago, koadroaren
erditik beheraxeago. Ikuspuntu horrek
aukera ematen du mahai lagun guztiak argi
ikusteko eta arkitektura egiturek sortzen
duten sakontasun sentipena handitzeko.
Perspektiba hiru plano handiren bidez sortzen
da, antzeztoki bateko dekoratua balitz
bezala albo banatan jarrita dauden arkitektura
bloke handiek mugatuak.
Perspektiba hori `lautua" egotea du gauzarik
bitxiena. Koadroari begira gaudela,teleobjektibo batekin ateratako argazki
baten aurrean daukagun sentipen bera sumatzen
dugu : alegia, atzeko planoak daudena
baino hurbilago daudela iruditzen
zaigu, lentearen efektu optikoak planoen
arteko tartea txikitzeagatik. Efektu horrek
areagotu egiten du konposizioaren eszenografia
itxura.
Heroiei eta mitoei buruzko koadroetan
ere erlijio pinturetan margotzen zituen arkitektura
agertoki berak erabiltzen zituen.
Darioren fantilra izeneko koadroan (1565-
1567) -National Gallery, Londres-, adibidez,
Kanako ezkontza-en erabilitako eredu berberak
erabili zituen. Darioren faiiiilia-k,
baina, badu bitutasun aipagarri bat : behatzailearen
ikuspuntua koadroaren erdigunea
baino askoz beherago dago, ia belauniko
bagina bezala, koadroko pertsonaia batzuen
ikuspuntu berberetik begira.
Afaria Leviren etxean
Veronesek margotzeko hartu zituen lizentziak
Inkisizioa ohartarazi zuten. Izan ere,
Trentoko kontzilioaren aginduak erlijio pinturan
betetzen ote ziren zaintzeaz ere arduratzen
baitzen Inkisizioa.
Azken afaria (1573) izeneko koadroan,
bere beste koadro askotan bezala, bufoiak,
zakurrak eta alemaniar soldaduak tartekatu
zituen mahaikideen artean. Hori zela eta,
Veronesek Inkisizioko auzitegiaren aurrean
azaldu behar izan zuen. Honela erantzun
zien galderei : "Guk, pintoreok, poetek eta
zoroek hartzen dituzten askatasun berberak
hartzen ditugu". Eta erantsi zuen gero : "Eskatu
zidaten nahi nuen bezala dekoratzeko
koadroa, eta oso handia nola baita, pertsonaia
asko kabitzen dira". Ez dakigu Veroneseren
azalpenak Inkisizoa gogobete ote
zuen, baina kontua da koadroari izena aldatu
behar izan ziola eta lehengoaren ordez
AfarraLeutrerzetxean (Veneziako Akademia)jarri, gaiari buruzko interpretazio libreago
bat egiteko atea zabalik utziz.
Garai hartako beste erlijio margolan batzuetan,
hala nola Eztabaida elizako doktoreekin
tenpluan izenekoan (Prado museoa,
Madril), Kontraerreformako ideiekin adosago
dagoela ematen du. Koadro horretan
Veronesek beheko ikuspuntua erabili zuen
berriro, zutabe doriarrez eta korintotarrez
egin zuen dekoratua, eta kolore beroei eman
zien lehentasuna.
Neurri txikiko koadroetan, Aloises ttretatiksalbatua
(1560-1570 inguru) izenekoan
(Prado museoa, Madril), adibidez, Veronesek
maisutasun handiz erakutsi zuen manieristek
miniatura eta xehetasunei zioten
atxikimendua. Tamaina txikiko lana izanik
ere (50 x 43 cm), xehetasun handiaz azaldu
zituen pertsonaien arropen kalitateak, Veneziako
garai hartako erara jantziak. Bufoi
ipotx batek eta zerbitzari beltz batek kutsu
exotikoa ematen diote obrari.
Azkenaldia
1580an Veneziako Dukearen Jauregiko
Kontseilu Handiaren aretoa apaintzeko lanak
hasi zituen. 1585ean bukatu zituen, hil
baino hiru urte lehenago. Margolan horiek
Tiepoloren dekorazio pintura barrokoen
aitzindari-edo hartzen dira. Gorputzak airean
zintzilik bezala daude, arkitekturek
eratutako ametsezko espazio batean esekita
. Margolana Veneziaren alegoria bat da :
Venezia jainkosa gisa koroatua, basailuez
inguratua, emakume itxuran irudikatutako
garaipenez, eta gainerako erreinuetako
enbaxadoreez.
Pintorearen azken hamarraldiko lanetan
halako histura edo melankolia giro bat nagusitzen
da ; koloreak eta eguzki argia bera
ere, bizi-biziak aurreko aldietan, motelagoak
dira orain. Lan batzuetan, Vienako Lucrecia-n,
esate baterako, ilunabarraren argitasunez
margotzen du.