Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Berpizkundearen zabalkundea : Alemaniako pintura I

Dureroren Adan eta Eba koadroaren xehetasuna (1507 ; Prado museoa Madril) ; irudi honetan antzematen denez, formen ideal klasikoaren zalea zen Durero.

Italiaz kanpoko lurraldeetan, Flandriako joerei jarraitu zieten artistek 1500. urte ingurua arte. Garai horretan, ordea, Italiako artearen eragina hedatzen hasi zen, nahiz eta azken gotikoan gertatu zen bezala, iparraldeko herrietan Berpizkundeko arteak joera desberdinak bateratu zituen eta hainbat iturritatik eta hainbat lurraldetako artetik (Lonbardia, Venezia, Florentzia, Erroma) edan zuen. XVI. mendean zehar gainebehera etorri ziren antzinako balioak germaniar munduan, enperadorearen aginteari aurre egin zitzaion, Erromaren agintea murriztu zen, katoliko eta erreformazaleen artean liskarrak sortu ziren, etab. ; eta gizarteko gatazkaz gainera, artean ere halako «estiloen gerra» bat sortu zen, Italiako eragina hedatzen hasi zenean azken gotikoko artearen eta Berpizkundekoaren artean. «Gerra» hark XVII. mende hasiera arte iraun zuen eta Alemanian izan zen bereziki nabarmena ; gerra horren ondorioz azken gotikoko Pacher eta Schongauer alemaniar ospetsuen lekua hartu zuten, besteak beste, Durerok eta Griinewaldek.

 

Durero

Albrecht Durero (Nurenberg, 1471- Nurenberg, 1528) Berpizkundeko artista alemaniar handiena izan zen. Flandriako azken gotikoko artistatzat hartua da, eta aldi berean Alpeen iparraldeko lehen artista modernotzat . Maisutasun handiz batu zituen Berpizkundeko printzipioak, Herbehereetakoak eta Rhin inguruko eragina zuen hizkera plastiko oso landu bat. Pintore eta grabatzaile gisa nabarmendu zen batez ere.

Erlijio lanak, erretaulak, erretratuak etab. egin zituen, eta Berpizkundeko artearen baitan gai profanoak, mitologikoak eta alegorikoak inidikatu izana du ezaugarri nagusietako bat.

 

Gaztaroko ikasketak eta bidaiak

Durero bitxigile gisa hasi zen lanean aitaren lantegian, eta garrantzi handiko ikasbidea izan zuen, gerora diseinatzaile eta grabatzaile gisa nabarmentzeko aukera eman ziona ; grabatuak izan ziren, hain zuzen, Dureroren lan aipagarrienetakoak. Bere lehen obra artistiko handia, Autoerretratua, 1484. urterako osatu zuen. 1486an Wolgemuten lantegian hasi zen ikasle (xilografiak egiten batez ere), eta han bereganatu zituen Herbehereetako artearen ezaugarriak, Van Eyckenak besteak beste, eta germaniar tradiziokoak (Pleydenwurff).

1490ean ikasketak utzi eta bidaiatzen hasi zen, hainbat maisuren laguntzaile gisa.

Bidaia horietan (Suitza, Herbehereak, Alsazia etab.) hainbat arte joera ezagutu ahal izan zuen. Garai hartakoak ditu, besteak beste, zenbait pintura erlijioso eta pergamino gainean margoturiko autoerretratu bat (1493, Louvre, Paris).

 

Italiako lehen bidaia

Bere bidaietan hainbat estilo ezagutu zituen arren, Italiako arteak hunkitu zuen bereziki, batez ere Italia erdialdekoak. 1494 inguruan joan zen lehen aldiz Italiara ; bidaia hark eragin handia izan zuen bere koadro, marrazki eta grabatuetan. Berpizkundea Italiako mugimendutzat hartua zen eta gainerako herrietako artistak, alemaniarrak esaterako, antzinako arteari loturiko apaingile soiltzat hartzen ziren. Durerok arte joera berrien ikerketa sakona egin zuen eta estetikaren ikusmolde berriak bereganatu zituen, mendeku gisa edo. Horrela, garai hartako obra gehienak Italiako arte lanen egokitzapenak dira, Mantegna, Pollaiuolo, Bellini eta abarren kopiak, baina italiar artistez gainera, arreta berezia eskaini zion Italiako paisajeari eta argiari (WebTscb Prrg, 1495, Ashmolean Museum, Oxoford). Berpizkundeko izpiritua nola beretu zuen garbien erakusten duen obra 1495ean jaioterrira itzuli ondoren margotu zuen Atrtoerretratua da (1498, Prado, Madril).

Italiako lehen egonaldiaren ondoren iritsi zuen Durerok heldutasun aroa. Lan ugari egin zuen, germaniar-flandriar eta italiar estiloak bateratu zituen eta ikonografian halako eklektizismo bati heldu zion : erretratu humanistak, Bibliako gaiak, alegoria filosofikoak, satirak etab. egin zituen. Nurenbergen, erretaulez eta erretratuez gainera, grabatuak egin zituen batez ere ; grabatua giza gorputzaren lanketara hurbiltzeko tresna gisa erabili zuen eta proportzioen teknika landu zuen, Berpizkundeko legeei jarraituz (Adan eta Eba, 1504). Grabatuen koadroetan eta marrazkietan baino beranduago arte antzeman zitzaizkion Azken Gotikoko ezaugarriak, baina joera gero eta joera klasizista eta humanistagoa hartu zuen,adibidez, Apokalipsia (1498) hamalau xilografiez osaturiko sail ikusgarrian eta zazpi xilografiez osaturiko Pasio handia sailean (1498 ingurukoa). Arrea Birjinaren bizitza xilografia sailean eta mende hasierako pinturetan (AlIterPaumgartne)-, 1498, Magoen gurtza, 1504, Uffizien galeria) aipagarria da geometriaren nagusitasuna, espazioarekiko kezka eta baita xehetasun bitxi edo errealistekikoa ere ; perspektibaren eta proportzioen ikerketa bikainak dira. 1500. urte ingurua izan zen arte gotikoko ezaugarrien eta Berpizkundekoen arteko etena nabarmentzen hasi zen garaia ; Berpizkundeko joera betekoak dira, esaterako, Ostuolt Krelen erretratua ( 1499, Alte Pinakothek, Munich), Nurenbergeko aristokraziako zenbait kideren erretratuak, Gizon gaztearenn erretratua (1500, Alte Pinakothek, Munich) etab.

 

Italiako bigarren bidaia eta ondorengo urteak

1505eko udazkenean, artista gisa heldutasun beteko garaia zuenean eta grabatugile ezaguna zela ordurako, Italiara joan zen berriro 1507ko negua arte. Aurreko bidaian bezala, Venezian igaro zuen denbora gehiena.

Belliniren obrak erakarri zuen batez ere, eta haren eraginez erretratu gozoak, leunak egin zituen 1505-1507 bitartean ; eskola desberdinek perspektibaren arazoari zein irtenbide eman zioten aztertu zuen. Garai hartakoa aipagarria du, besteak beste Errosarioaren festa (1506, Pragako museoa) ordu artekobilakaeraren amaiera eta sintesia dena, eta Adan eta Eba ( 1507, Prado, Madril), formaren ideal klasikoaren sekretu matematIIcoaren bilaketaren emaitza bikaina.

 

Enperadoreen zerbitzuan igarotako urteak eta azken obrak

Italiako bigarren bidaitik itzuleran pinturan murgildu zen buru-belarri eta matematika ikasten jardun zen, harik eta 1509an berriro grabatuak egiten hasi zen arte. Printzipio klasikoak erabiltzen jarraitu zuen eta konposizio handiagoak egiten hasi, adibidez Hamar milen martirioa (1508) eta Hirutaszrnaren gurtza (1511). 1507-1513 urteen artean Nekaldia saila osatu zuen, brontzezko grabatuez, eta 1509 -1511 urteen artean Nekaldr txikia, zur gaineko grabatua, egin zuen ; espazio zabalak eta lasaitasuna dira obra horietan nagusi. 1513-1514 urteetan hiru maisulan egin zituen : Zalduna, heriotza eta deabrua, Sarz_jeronirrto bere estudioan eta Malenkonia grabatuak ; aditu batzuen ustez hirurak batera hartu beharra dago ; Durerok bere artea gorenera eramateko asmoz egindako obratzat jotzen dira, formak eta giroa bikainak eta aberatsak dira, eta klasikotasunaren perfekzioa ageri dute.

1512. urtean Maximiliano enperadorearentzat hasi zen Durero lanean, 1519. urtea arte. Garai hartako artista germaniar ospetsuenekin batera jardun zen eta 92 xilografia, karroza bat, Orduen Libururako animalien akuarelak eta hainbat erretratu, adibidezMaxinrrliano La (1519, Viena), egin zituen haren zerbitzuan. 1518an Lutero ezagutu zuen eta asko hunkitu zuen Aita Santuaren indulgentzien salmenta zela-eta emandako hitzaldiak.

Maximiliano hil ondoren Herbehereetara abiatu zen 1520. urtean, haren ondorengo Karlos V.aren zerbitzura. Anberes, Brugge, Gante eta abarretan ibili zen, eta garai hartako pintore nagusien obrak ezagutu ahal izan zituen (Matsys, Van Orley, Lucas van Leyden) eta XV. mendeko rnaisuenak orobat : van der Weyden, van der Goes, van Eyck. Garai hartako irudietan xehetasunez beteriko marrazki errealistakoak dira nagusi, Herbehereetako pintura eskolaren izpirituarekin lotura handia dutenak, esaterako Anna Selbdritt-ere erretratuak ( New Yorkeko Metropolitan Museum) edo Bernhard von Resten-en erretratuak (Gemaldegalerie, Dresden).

Urte hartan bertan itzuli zen Nurenbergera, osasun arazoak zirela eta. Azken urteetan pintura obra gutxi egin zituen, nahiz eta badiren garai honetako erretratu grabatu batzuk ; bereziki interesgarria da Lau apostoluak deituriko margolana, erreforma luterotarraren eta erlijio joera berrien kutsua ageri duena (1526). Lan teorikoak, zientifikoak eta ilustrazioak egin zituen batez ere ; obra handi batean bildu nahi izan zituen bere ikerketa teorikoak (Margolarrgazteentzako bazka), baina atal batzuk bakarrik eman ziren argitara, Durero hil ondoren.

 

Berpizkundearen zabalkundea : Alemaniako pintura II

 

Grünewald

Mathias Neithart Gothart, Griinewald deitua, 1480 inguruan jaio zen, adituen ustez Wiirzburg-en, eta 1528an hil. Alemaniako margolari nagusietakoa den arren, haren bizitzari eta ikasketei buruzko datu gutxi dago, eta gutxi dira, halaber, haren obrak : lau erretaula eta koadro eta marrazki batzuk besterik ez dira gorde. Erlijio gaiak margotu zituen batez ere; haien bidez adierazi zuen hobekien Erdi Aro amaierako artearen hizkuntza formala, poesia dramatikoa eta erlijio sentimendu sendoa.

Ezin argitu izan da Griinewaldek non eta norekin ikasi zuen. Lehenengo datu fidagarrien arabera 1510ean ingeniari hidrauliko gisa hasi zen lanean Mainz-eko katedralean . Handik urtebetera Mainzeko artzapezpikuaren zerbitzuan ari zen lanean.

Urte batzuetan Alberto Brandenburgokoa kardinalea izan zuen mezenas eta 1526an, Luteroren erreformaren alde agertu eta nekazarien borrokaldietan nahastu zela eta, ihes egin behar izan zuen, Frankftutera lehenik, eta Hallera ondoren.Bere leleen lan ezaguna Kristo iraindua irudi monokromoa da (1503 ; Alte Pinakothek, Munich), argi efektu bizi eta adierazkortasun handikoak eratzeko zuen trebetasun apartaren erakusgarria. Zenbait elementutan Dureroren eragina sumatzen zaio, haren Apokalipsia sailarena hain zuzen, baina estilo berezia sortu zuen, Berpizkundeko idealismoaren eta humanismoaren bestelakoa ; irudiak distortsionatzen zituen indarra eta tragedia adierazteko, eta argi-itzal kontraste handia eta kolore gordinak erabiltzen zituen.

Garbiago ikus daiteke estilo berezi hori Alsaziako San Antonio Isenbermekoaren komenturako erretaula (1512-1516, Unterlinden Museoa, Colmar) maisu lanean ; harekin iritsi zuen margolari gisa heldutasuna, argiaren eta kolorearen trataera bllcainarekin.

Sufi7rnenduaren samina adierazteko zuen trebetasuna nabarmena da, orobat, Gtni,tziltzaketa (1500-1502) eta, batez ere, Karlsrtrheko ohola (1523-1525) obretan.

 

Altdorfer

Albert Altdorfer (1480 ing. -1538 ing.) Alemaniako pintore ospetsuenetakoa izan zen, Danubio edo Vienako eskolako margolari nagusia. Bere bizitzari eta obrari buruzko datu guni dago. Ratisbonan bizi izan zen eta hango arkitekto izan zen 1526- 1538 bitartean, nahiz eta ospea enean zioten jarduerak pintura eta grabatugintza izan ziren.

Altdorferrek bidaia asko egin zuen, baina ezin esan daiteke bidaia baiek bere pinturan eragin handirik izan zutenik, sentsazioen margorlaria izan baitzen ekintzena baino gehiago ; oro bar, azken gotikoaren eragina nabari da bere koadroetan. Erlijio gaiak erabili zituen batez ere, baina gaiari berari baino garrantzi gehiago ematen zien ekintzak eragiten zituen eclo pertsonaiek bizi zituzten sentipenei. Bera izan zen, bestalde, paisajea apaingarri soil gisa erabili ordez, elementu independente gisa erabili zuen lehenengoetakoa ; gaiak anekdota gisa agertzen zituen ia, eta paisajeak zuen nagusitasuna . Obra txikietan, San Jorge eta herensugea (Munich) lanean esaterako, izadi bizi, basa eta misteriotsua margotu zuen. Obra handi batzuetan Dureroren eragina nabarizaio, baina batez ere espazioaren egituraketa konplenia, arkitektura bikaina dira aipagarriak, besteak beste Susana bainuan (1526) koadroan. Alexandroren gudua maisu lanean (1528) milaka irudirekin nahastu zuen Sorkuntzako lehen egunari erreferentzia egiten zion ikuspegi fantastikoa, izadiko elementuei emanez protagonismoa.

Baina koadro hura margotu ondoren, aldatu egin zen Altdorferren estiloa. Giza irudia lantzen hasi zen, ironia handiz gehienetan . Hala, 1525etik aurrerako lanetan agertzen da joera hori, gizakiaren grina sakonenak adierazteko aukera ematen zioten gaien bidez. Azken garaiko obrarik aipagarriena Lot eta bere alabak da (1537, Kunsthistorisches Museum, Viena).

 

Cranach

Lucas Cranach (Kronach, 1472-Weinlar, 1553), Berpizkundeko alemaniar margolari nagusietakoa izan zen. Obra asko egin zuen, koadroak, grabatuak eta irudi apaingarriak, baina azpimarratzekoak dina, batez ere, erretaulak, erretratuak eta emakumezkoen irudiak .

Cranach aitaren lantegian hasi zen lanean, grabatzaile eta margolari gisa. XV.. endearen amaieran, Maximiliano I.aren babesa lorturik, Vienara joan zen ; han izan zituen humanistekiko lehen harremanak.

1505ean Wittenbergen hartu zuen bizitokia, Federiko Azkarra Saxoniako hautesleak deituta, eta han bizi izan zen 1550 arte ; Saxoniako dukeen zerbitzuan jardun zuen harrezkero . Wittenbergen Lutero ezagutu eta haren adiskide egin zen ; haren liburuak apaintzeko irudiak eta erreformazaleen erretratuak (Lutero, Katherina von Bora...) egin zituen, eta baita eliza luterotarretarako erretaulak eta irudiak ere. Margolaritzaz gainera, politikan eta negozioetan ere jardun zuen, eta azkenean bere semeen esku utzi behar izan zuen lantegia, eskaera guztiei ezin erantzunik.

Cranachek Danubioko edo Vienako eskolako maisuekin ikasi zuen, eta horrek errealitatearen ikuspegi itxuraz lasaia eman zion; bere pintura ez da Durerorena eta Grunewaldena bezain sakona, haina zalantzarik gabe, haiena baino gozoagoa da.

Hasierako lanetan paisajeak du nagusitasuna ; irudiak paisajean galtzen direla dirudi, Atsedena Egiptoko ibesaldran (1504) koadroan ikus daitekeen bezala. Vienan eginak dira orobat Joban Stepbatt Reussen erretratua (1503) eta. Jobannes Cusprnranen erretratua (1502-1503), eta horietan ere garrantzi handia dute paisajeak eta kolore beroek. Baina obra askotan paisajearen lasaitasuna itxurazkoa da soilik ; izanere, Nekaldiari edo santuen bizitzari buruzko koadroetan batez ere, nabarmenak dira tentsioa eta indarra, eta gai da dramatismo betera iritsi gabe formen erritmoa, konposizioa eta kromatismoa distortsionatzeko . Oreka horren erakusgarria da Gurutzrltzaketa handia (1503, Alte Pinakothek, Munich) maisu lana, obra oso bizia, konposizio bikainekoa.

Baina Wittenbergen egindako obretan izpiritu poetikoa nagusitzen zaio patetismoari eta espresionismoari, batez ere 1509an Hebehereetara egin zuen bidaiaren ondorengo koadroetan. Kolore hotzagoak eta espazio geometrikoagoak (Torgazrko erretaula, 1509) erabili zituen, eta gai mitologikoak eta antzinako historiakoak irudikatu zituen. Gai horietan emakumearen gorputzari eman zion protagonismoa . Humanismoak maitasun sentsuala goraipatzen zuen, eta maitale eta adiskide eder gisa hartzen zituen emakumeak, eta hori bera egin zuen Cranachek bere pinturan.Azkenaldiko obretan aipagarriak dituJudrtHolofernesera buratarekin (1530), Ehiza (1529) eta batez ere erretratuak : Lutero, Luteroren gurasoak etab.

 

Holbein

Hans Holbein, Gaztea deitua (Augsburgo, 1497 - Londres, 1543), bere belaunaldiko alemaniar artista nagusia da. Erretratugile gisa nabarmendu zen, eta bere obretako naturalismoak eta irudien errealismoak eman zion ospea. Koadroez eta erretratuez gainera beirategiak ere egin zituen, eta orobat 41 grabatuko sail bikaina, Herioren dantza.

Holbeinek bidaia asko egin zuen, baina Basilean eta Ingalaterran igarotako urteak dira bere obrari dagokionez aipagarrienak.

1526an Ingalaterrara abiatu zen, Erasmo humanistaren aholkuz, eta 1532an han hartu zuen bizilekua. Henrike VIII.aren zerbitzuan lan egin zuen, erretratugintzan besteak beste. Baina heldutasuna Ingalaterran izandako garaian eskuratu bazuen ere, Basileako obrak dira aberatsenak.

Basilean era askotako lanak egin zituen : liburuetarako irudiak, erretratuak (jacob Meyer eta haren emazte Dorotea Kanneugresser ; 1516 ; Borzifacrus Aruerbacb, 1519), erretaulak, koadroak eta freskoak . Hurrengo urteetan erlijo konposizioak egin zituen batez ere, besteak beste, Kristo brlobiarx (1521-1522), naturalismo dramatikoaren maisu lana, edo Gersterko erretaulak (1522). Baina gizakiarenganako hurbiltasuna bilatzen zuen, eta erlijio gaietan baino erretratuetan aurkitu zuen hurbilketa horretarako tresna aproposa.

Azpimarratzekoa da Er •a snao Rotterdanigoaren erretratua (1523), zeinetan agertzen baita Holbeinen ekarpen nagusia, erretratu-sinboloarena alegia. Sinboloak dira, orobat, Ingalaterran egindako hainbat erretratutako protagonistak : George Grszerenn erretratua (1532), eta Enbaxadoreak (1533).