Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Lehen Berpizkundea: Bellini, Botticelli, Piero di Cosimo, Ghirlandaio

Giovanni Belliniren Andre Afaria eta Haurra bi santuren arteon (Prado museoa, Madril).

XV mendearen amaieran eta XVl.aren hasieran, Florentziak jarraitu zuen izaten Italiako artegune nagusia. Italiako iparraldeari dagokionez, Veneziako errepublikak lotura estuak zituen Florentziarekin ; ez da harritzekoa beraz hura bihurtu izana, Milango Dukerria baino areago, Italiako iparraldeko Lehen Berpizkundeko erdigune. Iparraldean oro har nazioarteko estiloak, margolaritzan bezala eskulturan, mende erdialdea arte jarraitu zuen, eta arkitekturak estilo gotikoa gorde zuen, baita arau klasikoak zabaldu ondoren ere. Arkitekturan eta eskulturan ez zen gauza interesgarririk batere egin urteotan.

Margolaritzan berriz, esan bezala, tradizio garrantzitsu bat osatu zen Venezian eta Veneziaren mendeko lurretan. Hangoak ziren Bellini eta Boticelli, eta haiek Venezian jardun ziren artean, Florentzian ere aurrera egin zuen margolaritzak, bereziki Piero di Cosimo eta Ghirlandaioren eskutik.

 

Giovanni Bellini

Esan den bezala, veneziarra zen Bellini (1431-1516). Azken koadroetan lortu zuen heldutasuna ; horren adierazgarri da Sare Frantzisko estasiari (1480 ing., Frick bilduma) . Santua oso txikia ikusten da, eta, hala ere, edertasunaren aurrean ageri duen lilura mistikoa hain da handia non erabat erakartzen duen ikuslea. Belliniren inguruak ez dira Mantegnarenak bezain nabarmenak ; koloreak bigunagoak dira, eta indartsuagoa argia. Aldi berean, flandriar maisu handien ardura bera du Bellinik izadiko xehetasunetan. Flandriarrek ez bezala ordea, badaki begiralearen eta paisajearen arteko proportzio espaziala definitzen : lehen planoko harkaitzak sendoak dira, perspektibaren lege egoki bati jarraituz.

Veneziako hiriko margolari nagusia zenez gero, erretaula handi asko egin zuen.

Horietan adierazgarriena azkena cla, rlladorina eta saritzzak (1505, San Zaccaria eliza).

Ezaugarri nabarmenena, florentziar aurrekarien ondoan, konposizioaren zabaltasuna ez ezik, margolanari darion meditaziozko giroa da, baretasun zoragarria : elkarrekin hizketan aritu ordez, badirudi pertsonaiek L)arneharreman bat dutela, keinuen erretorika oro alde batera utzita. Kontraste gogor oro ezabaturik, oharkabean nahasten dira ia argiak eta ilunak, eta aberastasun eta sakontasun berria dute koloreek. Horretan, ondo uztartzen baititu Masaccioren florentziar handitasuna eta jan van Eycken iparraldeko barrukotasun poetikoa, XV. mendeko margolari nagusien oinordeko gertatzen da Bellini.

 

Botticelli

Sandro Botticellilc (1445-1510) Florentzian lan egin zuen beti, Erromara egindako bidaia batean izan ezik ; bidaia hartan Moisesen bistona margotu zuen Kapera Sistinoan, bere garaiko maisu famatuenekin batera.

Botticellik harreman estua izan zuen Medicitarrekin ; lledici zrrkrrlzr deitu zuteneko margolari gogokoena izan zen, eta Mediciko Lorenzorentzat margotu zituen bere lan profano ospetsuenak (Udaberria, Verizzsen jaro- (za). Baina XV. mendearen bukaeran Florentzian gertatu ziren gatazkek biziki asaldatu zuten margolaria ; hala, Lorenzo hil zenean (1492) eta haren seme Piero egotzi (1494), erabat desegin zen Botticelli maisu gogokoentzat hartu zuen mundu hura.

Lehen lanak Filippo Lippiren eraginpean egin zituen : Madonna Haurrarekin asko egin zituen, Lippiren ereduari jarraituz. Nolanahi ere, Botticellirenak askoz arinagoak, finagoak eta bigunagoak dira. Ondorengoak dira Botticelliren lan nagusiak, Udaberria (1478 ing., Uffizi galeria) eta Venzzseri jaiotza (1484 ing., Uffizi galeria). Udaberria margolanean antzinako mitoaren interpretazio guztiz harrigarria egiten du Botticellik. Mundu klasikoaren ikusmoldeak ez du zerikusirik berrogeita hamar urte lehenago Berpizkundeko "gurasoek" zutenarekin : haientzat bazen gizadi berri bat, harmoniazko perspektiba batetik ikusia, eta, antzinako eraikinak aztertuz eta neurtuz, haren legeak bilatu nahi zituzten. Botticelliren unibertso klasikoa, aldiz, berriz oroitzapen nostalgikoa da, ihesbide bat. Botticelliren estilo horrek hertusen jaiotza lanarekin jo zuen gorena, ile horailean gauzatzen dena bereziki. Botticelli ezin zen aurrerago joan krisian sartzearen arrisku gabe ; eta krisia gertatu egin zen. Izan ere, jende gehienak ez zituen ulertu Botticelliren obra handiak ; 1494an, Savanarola, erlijio erreformaren bultzatzaile sutsua, obra horien kontra hasi zen predikatzen, eta Florentziako hiria gobernatzen zuen zirkuluaren "paganismoaren gurtza"ren kontra. Botticelli bera Savonarolaren jarraitzaile egin zen, eta esaten da bere koadro "pagano" asko erre zuela. Azken obrak, Jaiotza mistikoa (1501, National Gallery, Londres) eta Santa Zenobiaren brzitzako eszenak (1500-05 ing., museo askotan) adibidez, aurrekoen oso bestelakoak gertatzen dira, kolorearen intentsitate eta gogortasunean, eta orobat margolanen helburu moralizatzailean.

Botticellik bere garaikideengan izan zuen eragina ez zen bere lanak merezi zuenaren parekoa gertatu. Filippino Lippi ikasle gazteak bakarrik ulertu zuen Botticelliren estilo aristokratiko eta zaila. Era berean, ez zituen batere erakarri XVI. mende hasierako margolariak, Leonardo da Vincik, Michelangellolc eta Rafaelek Florentzian abiarazitako "manera berrietan" interesatuak ordurako.

Botticelli Medicitarren gizarte minoritarioari lotutako humanismo aristokratikoaren arte figuratiboetako interpretea izan zen, Guirlandaioren arte burgesari eta Piero di Cosimoren errealismo fantastikoari kontrajarriko zitzaionidealismo poetikoaren aitzindari. Luzaroan ahaztua egon ondoren, XLX. mendearen amaieran berraurkitu zuten ; orduan sorrarazi zuen, britainiar artistengan bereziki, margolari prerrafaelista eta Art Nouveaukoengan, miresmen izugarri bat.

 

Piero di Cosimo

Florentziarra zen Piero cli Cosimo (1462- 1521). Cosimoren lanetan, mitologiaren ikusmoldeak ez du batere zerikusirik Botticellilc -eta neoplatonikoek- zutenarekin.

Cosimolc, jainko paganoak 'espiritualizatu" beharrean, lurrera jaisten ditu, eta hezur eta haragizko izaki bihurtzen.

Berrogeita hamar bat margo egozten zaizkio Piero di Cosimori ; horietatik, aldareetako egin ziren hamar bat, eta bezero pribatuentzako deboziozko koadroak eta erretratuak dira gainerakoak. Obra horietan askotariko eraginak ikusten dira, florentziar pinturak Quatrrocento eta Quinquecenttoren artean egindako bidearenadierazgarri : Filippino Lippi (Andre MYlarra baurrnrekrn ; 1480 ing., Stockholmeko erregebilduma) ; Van der Goesen naturalismoa (Artcl)-elllariarert Ikustaldia; 1480 ing., Washington, N.G.), Leonardo cla Vincirena geroago,kolorean bereziki (Tedaldi Andre Maria so)tzezgnrbia, Uffici galeria), Rafael gaztearen gardentasuna bezero pribatuek agindutako erlijio lanetan, etab. Hori delaeta, eklektizismoa leporatu izan zaio, baina Piero di Cosimok hori guztia fantasia handiz eta oso modu orijinalean erabiltzen asmatu zuen. Bere obretan beti antzematen da gertaera naturalen gustua, eta hortik dator argiaren azterketa xehea, eta eszena sakro nahiz profanoen interpretazio errealista, antiakademikoa. Margolan profanoetan batez ere, izpiritu fantastikoa, elegiakoa, bufoia edo patetikoa ageri du, bere garaitiko florentziar margolarietan ez dagoena : bereziki argia da hori Eztiaren aurkikuntza lanean (Worcester Art Museum).

 

Ghirlandaio

Domenico Bigordi zuen benetako izena . Florentziarra zen ; 1449an jaio zen, eta 1494an hil. Dirudienez, bere aitarengatik zetorkion goitizena, zeina urregina zen eta girlandak egiten zituen nesken orrazkera apaintzeko. Semea ere urregintzan hasi zen, baina berehala igaro zen margolaritzara.

Lehen obretan, eklektizismo nabarmena igartzen zaio ; Florentzian zabaldu ziren joera guztien esperimentatzaile izan zen. Geroago Gliirlandaioren gaztaroko lan nagusia San Gimignanolco bi fresko dira, Santa Finaren bizitzako eszenak (1475). Fresko horietan kontagintzarako zuen dohaina ikus daiteke ; bereziki azpimarratzekoa da pertsonaiennolakotasuna agertzeko zuen gaitasuna (hiletara doazenen jokamoldea, distraituak batzuk, hunkituak besteak, badira serioak eta irribarretsuak...). Kualitate horiek zirela-eta, merkatari eta bankari aberatsen maisu gogokoena bihurtu zen Guirlandaio. Erroman ere egon zen (1481), zenbait fresko egiten, laguntzaile askorekin, Kapera Sistinoan . Guirlandaiok zenbait fresko sail egin zuen, besteak heste, Sassetti eta Tornabuoni familientzat : San Frantziskoren bizitzako eszertcik, Santa Trinitako Sassettiren kaperan (1483-1485) eta Andre Mariaren bizitzako eszenak, Giovanni Tuornabuoni familiarentzat, Florentzialco Santa Maria Novella elizako koruan (1486-1490). Obra hauek guztiz interesgarriak gertatzen dira XV. mendeko florentziar gizartearen erretratu direlako : Guirlandaiok bizitza erlijiosoa eta publikoa nahasten ditu, pertsonaiak bere garaiko modaren arabera daude jantziak, eta bere bezeroen hazpegiak dituzte.

Artzainen adorazioa (1485), Santa Trinita elizako Sassetti kaperako aldarerako egina, guztiz esanguratsua da Guirlandaioren obran : bertan agertzen da, aurreneko aldiz Florentzian, Portinari eta Hugo Van der Goesen eragina, artzainen errealismo zorrotzean bereziki.

Guirlandaioren azkeneko obretan ederrena Zaharra eta bere iloba bide da (1480 ing. Paris, Louvre Museoa). Flandriar erretratuak bezain delikatua ez den arren, aipagarria da gainaldeen testuran eta aurpegien xehetasunetan ipintzen den arreta zorrotza. Alabaina, iparraldeko margolariek ez zuten inoiz adierazi Ghirlandaiok bezala haurraren eta aitonaren artelco harreman goxoa. Psikologilcoki mintzatuz, argi eta garbi adierazten du lan honek bere italiar jatorria.