Artea»Berpizkundea
Lehen Berpizkundea: Mantegna
Mantegna, italiar margolari eta grabatzailea -1431, Isola di Carturo,Veneziatik hurbil -
1506, Mantua-, Italiako Berpizkundeko artista gailenetako bat izan zen. Bere freskoetako
giza irudiak adierazkortasun bizikoak dira, eta gotikoko gorputz luzaxken ordez
gorputza bere neurrian margotu zuen aurrenetakoa izan zen. Koloreak maisutasunez
erabili zituen, eta jantzietako eta arkitekturako xehetasun guztiak agertu ohi zituen.
Lan nagusiak: Ovetari kaperako freskoak (1448-1455, Eremitani eliza, Padua), San Zenonen
erretaula (1457-1459, San Zenon eliza, Verona), Setzar=erzzazteetz ganbara
(1466-1474, Palazzo Ducale, Mantua), Kristo hila (1480, Brera-ko pinakoteka, Milan),
San Sebastian (1481, Louvre, Paris), Zesarren garaipena (1486, Hampton Court Palace,
Ingalaterra), Parnaso (1497, Louvre, Paris).
Paduako aldia
Paduako 144leko dokumentu batean aipatzen
da lehenengo aldiz Mantegnaren izena,
pintura irakasle eta antzinako zaharkinen
bildumatzaile Francesco Squarcionearen
aprendiz eta semetzat. Paduar pintore halaholako
hura eta, batez ere, 1420tik aurrera
Paduara beren estilo berria erakustera joan
ziren florentziar pintore maisuak -Fra Filippo
Lippi, Uccello, Castagno eta, ororen gainetik,
hamar urtez bizi izan baitzen Paduan,
Donatello handia-, izan zituen Mantegnak
bere estiloaren moldatzaile nagusiak. Dena
den, jeinu goiztarra izan zen Mantegna.
Hamazazpi urte besterik ez zituela izenpetu
zuen bere lehenengo agindua, berak
bakarrik burutua : erretaula bat Paduako
Santa Sofia elizan (XVII. mendean suntsitua)
. Bere arteak hamar bar urtean iritsi zuen
heldutasuna, eta hurrengo berrogaita hamar
urtean egin zuen guztian 1450-1460 hamarraldiko
estiloari jarraitu zion funtsean.
Garai hartako lanik baliotsuena Paduako
Eremitan elizako Ovetari kaperako freskoak
ditu (1448-1455). Obra horretako margolanetan
-bi fresko baizik ez dira gorde, Jasokundea
eta Sara Kristobalen. martirioa ;gainerakoak 11. Mundu gerran suntsitu ziren-
Mantegnak agerian utzi zuen bere estiloaren
gogortasuna, Erromako arkitektura
klasikoan oinarritua, giza irudi irmo tinkoetan
; estilo ikaragarria da, diseinuaren indarragatik
eta xehetasunengatik, eta perspektibaren
behetik gorako erabilera
harrigarriagatik (fresko horietako batzuetan
margolanaren behealdea bera baino beherago
eta erdigunetik eskuinera aldaratua
kokatu zuen ikuslearen ikuspuntua). Nabarmena
du halaber, hasiera-hasieratik, heste
ezaugarri bat, Antzinateko gauza zaharrekiko
arkeologoen adinako zaletasuna, Paduako
unibertsitateko jakintsu humanistekin
harremanetan izan zen seinale.
1457an hasi zuen bere beste maisulanetakobat, San Zenonen erretaula (San Zenon
eliza, Verona), zeinaren kanpoko arkitekturak,
Mantegnak berak diseinatua,
irudikatutako tenpluaren "kanpoaldea" iLt-uratzen
baitu aldi berean. Nabarmena da lan
honetan, kolorearen eta argiaren erabileran
batez ere, veneziar pintoreen estiloa, Giovanni
Belliniren eraginez beharbada, haren
arreba Nicolosiarekin ezkondu baitzen Mantegna
1453an. Lan hau ataletan zatitu eta
Frantziara eraman zuten 1797an Napoleonen
osteek. Atal nagusiak Anza Birjrrza eta
Haurra eta hi santu taldeak- bere lekura
itzuli ziren 1815ean, eta azpiko hiru taula
txikiagoen tokian kopiak jarri ziren. Jatorrizkoak
hiru museotan daude : National Galleryn(Baratzeko otoitza), Louvren (Gtu ittziltzatzea),
eta New Yorkeko Historical
Society-n (Pizkundea).
Mantuako aldia
1459an Mantuara joan zen, Luigi Gonzagak
deitua, familiaren pintore ofizial gisa
lan egitera. Garai hartako lehen lanak, baina,
ez dira ongi ezagutzen.
Mantegnak betidanik defendatu zuen
bere independentzia (hain zuzen, askatasun ezak bultzatu zuen bere lehen maisuarengandik
banatzera), eta Gonzagatarren
gortean bidaiatzea eta besteren eskariak
hartzea galarazi bazioten ere, 1466-1467 bitartean
Florentzia eta Pisara joatea lortu
zuen. Florentzian, berriz ere Donatello, Fra
Filippo Lippi, Paolo Uccello eta Andrea del
Castagnoren lanak ikusteko aukera izan
zuen.
Handik urte batzuetara ezagutzen zaion
lanik hoberena egiteko aukera eman zion
Gonzaga familiaren laguntzak : Gonzagatarren
Nlantuako jauregiko Gainera degli sposi
edo Serzar-enzazteerz ganbara (1473-
1474). Gelaren dekorazioa kanpora
zabaldutako pabilioi bat bezala dago antolatua,
non gorteko bizitzari buruzko pasarteak
azaltzen baitira, pintatutako errezel lodi
batzuen bestaldean bezala. Baina sabaia du
gelako gauzarik aipagarriena, sabaiko erdiko
begi moduko margolan harrigarria,
zeru zabalaren ikuspegi fantastiko bat, non,
artean sekula erabili gabeko perspektiba
berezi baten bidez, baranda batetik begira
ageri baitira pertsonaiak, mendean dutela
areto guztia.
Garai hartako heste lan aipagarri bat San
Sebastiann du (Kunsthistorisches Museum,
Viena). Lan horretan Mantegnak, Piero della
Francescak bere hainbat lanetan bezala,
espazioari eta perspektibari buruzko kezkak
erabili zituen laukitxo zuri-beltzeko zorua
taularatzean.
Gonzagatarren babesean, Mategnak era
askotako lanak egin zituen, margolanez
gainera : tapiz diseinuak, kutxak, bihien ereduak,
etab. Garai hartako margolanen artean
aipagarriak ditu San. Sebastian bat, Aigueperse-ko
elizari emana Borbon baten
ezkontzan (1481, gaur egun Louvren),
hainbat erretratu, Andre Maria aingeru. artean
(Brerako pinakoteka, Milan), Tenpluko
aurkezpena (Berlin-Dahlem), eta, guztietan
ezagunena eta aditu batzuen ustez Mantegnaren
lanik hoberena, Kristo hila, non azken
muturreraino behartu baitzuen perspektibaren
erabilera (1480, Milan, Brerako pinakoteka)
.
Azkeneko urteak
Zesarren garaipena izeneko bederatzi
mihiseko margolan sailak (1486 inguru,
Hampton Court Palace, Ingalaterra) Mantegnaren
artearen azkenaldia iragartzen du.
Lan honetan antzinatea eta mundu klasikoa
ohoratu nahi izan zituen Mantegnak, eta,
ohi zuenaren kontra, ez zuen kolore hotzik
erabili, margo baten tonu ezberdinen nahastura
bat baizik.
1489an Erroman izan zen Mantegna Belvedereko
kapera (desagertua) dekoratzen,
Inozentzio VIII.a aita santuak eskatuta. Hurrengo
urtean Mantuara itzuli zenean, lan
asko egin zituen Frantzisko Gonzaga eta
Isabel Este printze-printzesa berrien eskariz
: Marmiroloko etxearen dekorazioa ; Aladorzna
della Vittoria (1495, Louvre) ; llladonna
T?-iUCrlzio (1497, Milan, Castello
Sforzesco). Azkenaldi horretan, baina, gazteluko
gela txiki bat dekoratzen eman zuen
denbora gehiena. Gela horretan Italiakoartista hoberenen lanak biltzen saiatu zen
Isabel. Azkenaldi horretakoak ditu Parnasoa
(1497, Louvre) eta Bizroen. eta Bertuteen
arteko borroka (1502, Louvre), besteak
beste, baina Matenganaren garai horretako
lanik adierazgarriena, kolore bakarrez eta
fintasun eta zehaztasun harrigarriaz egina,
Bibliako zenbait pasartez egin zituen margolan
miresgarriak dira, gaur egun hainbat
museotan banatuak. Lan horretan Mantegnak
harmonia osoa erakutsi zuen Berpizl unclelco
icleiekiko, hizkuntza ametsezko bezain
errealista baten bidez antzinateko
mitoei huruzko zaletasuna gauzatu zuen, eta
zehaztasun eta neurri guztiz klasikoez irudi
gogor lehorren ikuspegi zurruna eman zuen.
Mantegnaren margokera
Mantegnaren estiloak hi oinarri nagusi izan zituen : batetik. Paduako bere maisu Squarcioneren "gauza zaharrekiko" zaletasuna, bereziki, eta, hestetik, Paduan 14301460 urteetan izan ziren toscanar artistak (Andrea clel Castagno, Paolo Uccello, Filippo Lippi, Donatello). Piero della Francesca Ferraran izan zen 1449an, eta San. Lttkasen polrptikoa-k, adibidez, bi artisten harremana salatzen du, erabilitako kolore argiengatik . Ferraran zela, bestalde, flandriar pintoreen obrak ezagutu zituen (Rogier Van der Weyden). Gero, Venezian izan zen, eta Jacopo eta Giovanni Bellini ezagutu zituen han. Mantuan antzinako gauzak eta lanak aztertzen zituzten jakintsuen artean murgildu zen. Toscanan Benozzo Gozzoli-ren lana eta grabatuekiko zaletasuna gorde zuen. Antzinateari buruz zuen ikuspegia ez zen aldatu Erroman izan ondoren ere, hain zuen barneratua. Horren froga garbia da Garaipenak sailaren estilo batasuna, Erromako egonaldiaren aurretik eta ondoren egina izan arren. Azken urteetan bere baitara bildu zen, kontuan hartu gabe belaunaldi herria : Leonardo, Giorgione, Michelangelo, Rafael.