Artea»Erdi Aroa
Rogier van der Weyden
Rogier van der Weyden XV mendeko flandriar margolari handienetako bat izan zen.
Robert Campin eta jan van Eyck saiatu ziren argiz, espazioz eta xehetasunez betetako
mundu berri bat osatzen ; Rogierrek, aldiz, ezaugarri horien artetik hautaketa bat egin
zuen, asmoa baitzuen pinturaren inguruko bere ikuspegia, oinarrian gotikoa, berritzeko
. Garrantzi handiagoa eman zion gizakiari inguruari baino, eta bateratu zituen batetik
erritmoa, eta bestetik, emozioak. Sintesi horri esker, samurtasunez, umiltasunez eta
tristuraz betetako mundua osatu zuen.Jan van Eycken lanetan errealitate ikusgarriaren
azterketa -argiaren eta kolorearen
bidezkoa- goreneko mailara iritsi zen.
Rogier van der Weydenek (1400 ing.-1464),
Flandriako pinturaren lehen aldiko hirugarren
margolari handiak, berriz, beste era
bateko zereginari ekin zion : iraganeko gotikoaren
drama berreskuratzeari, baina bere
aitzindariek sortutako estilo berriaren barruan
betiere.
Rogier van der Weyden Tournain jaio
zen 1400. urte inguruan. 1427an Tournaiko
margolarien elkarteko nagusi zen Robert
Campinen ikasle hartu zuten. Campinen
ospea eskasa izan bazen ere, garrantzi handiko
lana egin zuen eta eragin handia izan
zuen XV. mendeko iparraldeko pintw - an.
Esate baterako, lehena izan zen olio pinturak
forma trinkoak adierazteko zituen aukerak
ikertzen. Eragin handia izan zuen Campinek
bere ikasle Rogierrengan, baina hala
ere, alde hancliak daude bataren eta hestearen
artean. Campinek xehetasun guztiak
adierazten zituen, eta zenbaitetan, nabarmendu
egiten zituen gainera. Formen arteko lotura gehiegizkoa izaten zen zenbaitetan
; ez zion garrantzirik kendu nahi xehetasun
bati berari ere. Rogierrek ez zuen
behin ere halakorik egiteko beharrik sentitu,
hark harmonia handiagoaz txertatu baitzituen
formak ; gorputzen eta ehunen rnugimenduak
koordinatuz lortzen zuen efektu
hori. Bestalde, bere aurrekoek ez bezala
adierazi zituen sentimenduak.
Modona zutik (Viena), Aingeruaren
agurra (Paris, Louvre) eta Ltrkas santua
Andre Maria marrazten (Boston) dira Rogierren
lehenengo lan ezagunak. Lan horietan
nabarmena da, batetik, Campinen
eragina eta, bestetik, gogora ekartzen ditu
jan van Eycken 1432-1434 bitarteko lanak.
Dena dela, jan van Eyckek sortu zuen mundua
-xehetasunez eta sinbolismoz betea-
Rogierrek sortutakoaren oso bestelakoa zen ;
Gurutzetik jaistea lana (1435. urte ingurua ;
Prado Museoa), esaterako, van Eycken eraginetatik
urrun dago erabat. Pertsonaien
erritmoa eta aurpegien adierazpen patetikoa
harmonia ezin biribilagoaz lotu zituen. Margolana
nitxo moduko batean sartzen duenez
gero, oso hurbil eta aldi berean oso
abstraktu atzematen da irudia.
Han der Paele kalonjearen Andre lllaria
(1435. urte ingurua) eta Anclre llcn •iarert
erretaula (1437. urte ingurua ; atal batzuk
Granadan eta beste batzuk hey\w
Yorken daude) lanek bete-betean erakusten
clute Rogierren estiloa. Garai horretan
Bruselan hartu zuen bizileku Rogierrek eta
handik urtebetera hiriko margolari ofizial
izenclatu zuten. Vienako Kalbarioaren triptikoa
lanean (1440) Rogier saiatu zen irudien
erritmoa eta paisajearen mugimendua
osatzen. Azken Eparketa poliptikoan (1445-
1449, Beaunne) garraztasuna eta hurbiltasuna
areagotu nahian, espazioa ezeztatu
zuen. Prozedura arkaiko hori bera erabili
zuen Kristo Gurutzean eta San Jtrcrn eta
Andre-Maria (Johnson bilduma, Filadelfia)
lanetan.
1450ean Rogier Italian izan zen : bera
izan zen Italiara joan zen lehenengo margolari Flanchriarra. Han gutxienez bi lan egin
zituen : Andre illnria tronuari santuekin
-Medicitarren zainclari ziren Kosme eta Damian
santuekin-(Frankfiuteko museoa), eta
Kristoren Hileta, Fra Angelicoren lan batean
oinarritua. Bladelinett erretaula (1452. urte
ingurua) lanean Campinen ezaugarri eta
kontzeptuetara itzuli zen Rogier eta zeharreko
perspektibara jo zuen (joera hori ohiz
kanpokoa zen garai hartan). Baina kontzeptuak
berrikusi eta aztertu zituen behin eta
berriz, haren helburua egitura argia, eta, aldi
berean, forma nahaspila lortzea baitzen :
protagonisten hiruki formako buruen soiltasuna
eta leihoetatik ikusten den paisajearen
lerro diagonalen nahas-mahas
konplexua.
Rogierren azkeneko lanek, Zazpi sakranterttuenh"iptrkoct (1452-1454), San Joareen
erretaula (1455 inguruan) eta Santa Coltrntba
erretaula (1462 inguruan) lanek hain
zuzen, sentiberatasun eta konplexutasun
handia erakusten dute. Lan horietan aurrez
aurre daude erritmo hertsia batetik, eta hestetik,
atzealdearen xehetasuna. Bai Zctzpisakrameratttert triptikoan bai Sanjoanen
erretaulan perspektiba aurreko lanetan baino
nabarmenagoa da ; ikuslearen begiak
atzeko planoko gertaeretara zuzentzen ditu.
Santa Coltunba erretaulako atzealdea
Rogierren azkenaldiko gainerako lanena bezain
zehatza da, baina hautsi egiten du plano
hori, nolabait, ukuilu bereziaren bidez ;
hala, aurreko lanetako espazioaren bultzacla
desagertarazten du, baina ondo zaintzen
du gainaldearen erritmoa, formak landuaz
eta ñabardurak goxatuaz. Egituren
soiltasunak, Italiara egindako bidaiaren eragin,
leku egiten dio apaingarrien konplexutasunari
.
Rogier van der Weydenen lan nagusia
Gtnzrt_zetik jaistea da (1435. urte ingurua ;Prado Museoa). Lan hori triptiko handi baten
zatia zen, baina hegalak galdu egin dira.
Van der Weydenek Lovainako Harresiz
Gaindiko Andre Mariaren elizarako (baleztarien
kapera) egin zuen lan hori. Kolore
askotako eskultura lan handi baten Gisara
har daiteke. Zorua naturalista du, gorabeherekin,
zenbait landarerekin eta giza hezur
hondakinekin, baina hondoa laua du,
paisajerik gabea, eta horma zulo batean sartuta
egongo balitz bezala antolatua dago
guztia. Zulo horrek ez du sakonera handirik,
eta irudiek osorik betetzen dute eremua
. Gizakiaren mina oso hurbiletik antzeman
daiteke lan honetan, pertsonaia
guztien ezaugarriak zehatz-mehatz adierazten
dituelako batetik, eta bestetik lanak
duen forma eta kolore egitura bateratuagatik
.
Hainbat agiriren arabera, XV. mendeko
Flandriako pintore nagusi gehienek -Jan van
Eyck, Robert Campin eta Rogier van der
Weydenek, besteak heste- eskultura lanak
ere egin omen zituzten, irudiei koloreak
ematea adibidez. Eta marrazkilari horienkoadro askotan eskultura eta erliebeak izaten
dira, hain ugari ezen eskola horretako
eskultura nagusiak pinturan agertu ziren.
Van der Weyden izan zen, dena dela, pintore
horien artean eskultura gehien marraztu
zituena. Eskulturarenganako erakarpen
hori argi ikusten da ez bakarrik irudiak hiru
dimentsiokoak izatearen efektuan edo soinekoen
tolesetan -Flandriako eskolako
ezaugarri orokorra da hori-, baita marrazten
dituen eskulturazko osagaietan ere. San
joan Bataiatzarlea triptikoa (Berlin-Dahlem
museoa) da horren adibide : istorioak lehenengo
planoan jartzen ditu, ikuslearen eremua
hartu nahi balu bezala, eta eliza baten
aurrealdean jartzen, ate zangoetan eta arkiboltetan
eskulturak dituelarik. Eskultura
osagai horien bidez kontaeraren izaera
sakratua indartzen du batetik, eta eduki ikonografikoa
osatzen bestetik.
Van derWeyden oso ospetsu egin zen
bere garaian eta ospe horren ondorioz gero
eta eskaera gehiago etortzen zitzaion ; hori
dela-eta, kopia asko eta egokitze asko egin
ziren bere lantegian. Batzuetan, ezin bereizdaiteke argi eta garbi zein atal egin zuen
Rogierrek eta zein haren dizipuluek. Hala
eta guztiz ere, eta lantegian egin zen lana
alde batera utzita, Van der Weydenek berrogeita
hamarretik gora lan egin zituela esan
daiteke. Lan horien artetik aipatzekoak dira
triptikoak. Eskaera egilearen erretratua lan
batean baino gehiagotan marraztu zuen ;
Santa Coluntba lanean, adibidez, Borgoinako
duke Karlos Ausarta jarri zuen errege
mago gazteenaren paperean.
Entakunte erretratua (Washington, National
Gallery) har daiteke erretratu mota
horien adibidetzat. Maisutasun handiz elkartzen
ditu errealismoaren Zehetasunak
(buruko orratza, gerrikoa, bundco estalkiaren
gardentasuna) eta irudiaren plano handiak
. Eskuak bilduta edukitzeak eta alboko
apaindura gotikoak nabarmendu egiten dute
irudiaren efektu orokorra, alegia, geometria
soiltasuna, koloreen zorroztasuna, handitasunezko
itxura. Iparraldeko errealismoaren
eta Italiako neurriaren elkartze
horrek goreneko mailara eraman zuten Rogier
van der Weyden.