Artea»Erdi Aroa
Gotikoa: pintura.
Sienako eskola
Orain arte ikusi ditugun italiar gotikoko margolariak, Cimabue eta Giotto, florentziarrak
ziren, baina Erdi Aroko italiar pintura aztertzerakoan ez dago alde batera uzterik
margolaritza tradizio aberats baten sehaska izan zen beste hiri bat, Siena, alegia. Sienako
eskola deituak XIV mendearen lehenengo erdian bizi izan zuen distira handieneko aldia,
baina ia hiru mendez iraun zuen, XIII. mendearen erdialdetik XVI.aren hasiera arte.
Eskola haren ezaugarri nagusiak bi ziren : Bizantzioko estilotik zetorrem koloreetarako
gustu aparta, eta aro gotikoko adierazpideak bereganatzeko kezka goiztarra, konposizioen
dotoretasunean eta luxuzko apaingarrietan antzematen den bezala. Lau izan ziren
eskola honetako ordezkari nagusiak : Duccio di Buoninsegna, Sirnone Martini, eta
Lorenzetti anaiak, Pietro eta Ambrogio.
Duccio di Buoninsegna
Duccio Buoninsegna izan zen (1255?-
1319), XIII. mendetik XIV.era bitartean,
Sienako eskolak eman zuen margolari garrantzizkoena
. Segur aski, ezagutzen den
Duccioren gazte denborako margolan balearra
(1285 baino lehenagokoa) Creroleko
Andre rtilaria izenekoa da, egun, Sienako
Opera del Duomo museoan dagoena.
1285ean rllaestd bat pintatu zuen (egun Uffizin),
Florentziako Santa Maria Novellarako,
baina Cimabueren obratzat hartu zuten berehala
eta urte askotan egon zen oker hori
indarrean, baita 1790ean Ducciorena zela
frogatzen zuen agiria aurkitu eta geroztik
ere. rYladorzaza Rzrcellai esaten diote gaur
egun margolan ospetsu horri, eta funtsezko
obra da Duccioren bilakaera artistikoaren
barruan. Denbora asko eman dute arte kritiko
modernoek Duccioren eta haren garaikide
zen Cimabueren arteko harremanak
aztertzen, eta uste da biak batera aritu zirela lanean Asisko frantziskotarren basilikako
obretan. Askoren iritziz, Cimabueren ikasle
izan zen. 1308tik lira bitartean margotu
zuen bere obra ospetsuena : Sienako katedraleko
aldare nagusirako erretaula, bi aldeetatik
pintatua. Aurreko aldean rllaestdbat dago, aingeruz eta santuz inguratua
(Sienako lau santu zaindariak, horien artean),
eta atzekoan, 26 laukitan, Nekaldiko
Pasarteak kontatzen dira. Ducciok oso konposizio
desberdinak garatu zituen, tradiziozko
bizantziar kontakizunetik aldenduak
gehienak, eta izadiaren eta eguneroko gertaeren
behatzaile zorrotza zela erakutsi zuen.
Edertasun eta kolore aparteko obra hau oso
ondo ordaindu omen zioten Ducciori, garai
hartako kronikariek idatzi zutenez. Ez da
ahaztu behar debozio handia ziotela Sienan
Ama Birjinari eta, agi danean, poz handiz
hartu zuten sienatarrek margolana. 1285etik
1311ra egin zituen obren artean aipatzekoakdira Sienako katedraleko beira leihoetarako
egin zituen marrazkiak : Ehorzketa, Igoktutdea eta Ama Brrjinarerz koroatzea; Bernako
Kunstmuseumen dagoen Ama Birjrrza ;
Sienako Frarztzrskotarren Ama Birjrna ;
Sienako pinakotekako 28. poliptikoa ; Londresko
National Galletyn dagoen triptiko
bat ; eta pintorearen azken urteetan, bere
lantegikoen laguntzaz egin zuen 47. poliptikoa,
gaur Sienako pinakotekan dagoena.. lanieragreca zelakoaren zurruntasuna
asko bigundu zen Duccioren eskuetan. Estilo
hartako arropa izur-gogor eta angelutsuen
ordez, uhin moduko oihal malguak
margotu zituen Sienako maisuak, eta irudien
gorputz, aurpegi, eta eskuak bolumenez
eta hiru dimentsiotako bizitzaz bete zituen
.
Baina Ducciok egin zuen beste ekarpen
garrantzitsu bat ere. Goian aipatu den
Sienako katedraleko aldare nagusiko erretaulan
dagoen Anza Birjinaren lokartzearen
iragarpena izeneko formato txikiko
pasartean, ordu arteko pinturaren historian
inoiz ikusi gabeko zerbait azaltzen da : bi
irudiak egitura arkitektoniko baten "barruan"
kokatu dira. Antzinako margolariak -eta
bizantziarrak berdin- ez ziren gauza izan
arazo hori ebazteko : margotutako eraikinak
irudien "atzean" geratzen ziren beti, eta
barruko pasarteak ere, kanpoan, teilaturik
gabeko agertoki batean gertatzen ziren irudipena
sortzen zuten. Duccioren pertsonaiak,
alcliz, arkitekturak sortu eta definitutalco
espazio batean daude. Konposiziohorren jatorria, zalantzarik gabe, eskultura
gotikoak izan ohi zuen espazio arkitektonikoan
bilatu behar da.
Simone Martiniren maisua izan zen eta
beste jarratzaile asko ere izan zituen, horien
artean Ugolino di Neri, Segna di Bonaventura,
Isolako Badiako Maisua, Citta di
Castelloko Maisua, etab.
Simone Martini
Sienan jaio zen Simone Martini 1284 aldera,
eta Avignonen hil zen 1344an. Bera
izan zen Duccioren ikasleen artean ospetsuena
. Ezagutzen den bere lehen lana
1315ean egindako fresko bat da. dlaesta du
izenburua, eta Sienako Jauregi Publikoan
teago (Batzar Aretoan). Martinik berak berriztatu
zuen 1321ean. Giovanni Pisanok
Sienako katedralerako egin zituen eskulturek,
agi danean, eragin handia izan zuten
Martiniren obran, eta Avignonera joaterako
oso ongi ezagutzen zituen frantses gotikoko
lan eder asko, esmalte, miniatura eta bolizko
lanen bitartez. Batez ere, marra erabili
zuen adierazpide nagusi gisa, eta guztiz
modu finean interpretatu zituen hala gai
sakratuak nola profanoak. 1317an anjoutarrekin
harremanetan hasi zen, eta orduan
margotu zituen bi obra ospetsu : Tolosako
San Ltrdouico Anjotrko Roberto koroatzera
(egun Napolin, Capodimonteko museoan)
eta San rllartirten bizitzako pasarteak, anjoutarren
aldekoa zen Gentile di Montefiori
kardinalearen eskariz, Asisko San Frantziskoren
beheko basilikan margotutako fresko
bat. Zaldun santuaren bizitza pintatzeak
bide eman zion Martiniri kontakizun sakratu
hura elementu profano ugariz aberasteko
. 1319tik 1325era bitartekoak dira Ornietoko
katedralerako egindako poliptIIco batzuk
eta Agostino Novello dohatsuaren bizitzako
pasarteak. 1333koa da, berriz, Iragarpena
izenekoa, Sienako katedraleko aldarerako
egina, baina gaur Florentziako Uffizin dagoena
. 1340an, Avignonera joan zen Martini
Benedikto XII. aita santuaren gorteko pintore
gisa, eta han Petrarcaren lagun egin zen.
Azken garai honetakoak dira Aita Santuen
Jauregiko fresko batzuk (gaur oso hondatuak),
mundu guztian barreiaturik dagoen
Orsini poliptikoa, eta Liverpooleko Walker
Art Galleryn dagoen Familia Sakratua.
Pietro Lorenzetti
Lorenzetti anaietan zaharrena (1280- 1348?) Arezzon, Florentzian eta Asisen aritu zen lanean eta, segur aski, 1348ko izurritean hil zen. Duccio eta Giotto izan ziren Pietro Lorenzettiren pinturan eragin handiena izan zuten artistak. Ez da ahaztu behar,Sienako semea zenez, Duccioren eskolan eta hegopean hezi zela Pietro ; Giottoren pintura berriz Asisen ezagutu zuen, hiri hartako San Frantziskoren beheko basilikan margotu baitzuen Aina Birjina eta Haurra Frantzisko eta,jocna Bataiatzailea sanaren artean izenburuko freskoa. Leleen garai haietakoa da, orobat, Arezzoko Santa Maria parrokiarako egin zuen poliptikoa. 1320ko obra hori har liteke Duccioren eraginaren goren puntutzat. Dokumentazio gaheko aldi baten ondoren, estilo aldaketa handia nabaritzen zaio, Florentziako Giottoren obra ezagutu izanaren ondorioz. 1326tik aurrera, anaia Arnbrogiorekin batera, Sienako San Frantziskoren komentuko freskoak pintatu zituen. Zildo horietako biren zati batzuk, Gtrrutzrltzaketa eta Kristo berpizau •ik, elizan bertan daude. 1329an, Ama Birjina tronuan, aingeruak eta ordenako santuak eta Karmeldarren bizitzako pasarteak margotu zituen (gaur Sienako Pinakotekan). Obra horietan nabaritzen den -eta hain Giottorena den- espazio batasun berbera antzematen da Florentziako egonaldian egin zituen lanetan : Santa Luzia ohol gaineko margolana (Florentziako izen bereko elizan), eta Apaltasun dobatsua (Uffizin). Gero, Siena eta Asis artean ibili zen txandaka, eta azken hiri horretan margotu zituen 1335-40 bitartean San Frantziskoren beheko basilikan clauden Nekaldiko Pasarteak izenburuko freskoak. Pietro Lorenzettiren azken lanen artean, aipatzekoak dira Haestñ (1340, Florentzia, Uffizi), eta Ama Brrjatarert,jarotza (1342, Siena, Opera del Duomo museoa).
Ambrogio Lorenzetti
Pietroren anaia gaztea zen Ambrogio
(1285-1348?). Hasieran, Florentzian egin zituen
lan batzuk, baina 1332az geroztik Sienan
aritu zen. Anaia Pietro bezala, 1348ko
izurritean hil zela uste da. Gorde den Arnbrogioren
lan zaharrena 1319an margotutalco
Anra Birjina bat da, Florentziatik gertuko
Vico d'Abateko parrokian dagoena. Lan
horretan ikusten da Ambrogiok, segur aski,
Giottoren Florentziako jarraitzaileekin ikasi
zuela margotzen. Pietroren kasuan ez bezala,
ez da Duccioren eraginik nabaritzen
Ambrogioren margolanetan. 1326 aldera,
anaia Pietrorekin aritu zen Sienako San Frantziskoren
komentuko freskoetan. 1332 inguruan
Florentzian zegoen, eta han margotu
zuen gaur Uffizin dagoen Ama Birjina,
San Nicola eter San Procolo triptikoa eta San
Nicola di Baziren bizrtzako latz pasarte.
Handik hamar bat urtera hasi zen Sienako
Jauregi Publikoko Bederatzien Aretoko freskoak
pintatzen. Hiriko eta landako gobernu
onaren eta tzarraren alegoriak eta eragiteak
izeneko fresko bikain eta ospetsuhoriek, artearenetik ez ezik, ikonografiaren
eta clokurnentuen ikuspegitik ere berebiziko
interesa dute. Jauregi bererako egin zuen
Maesta bat 1340an. 1342koa da, berriz, Florentziako
katedraleko San Iireszentzioren
aldarerako margotu zuen Tenpluko aurkezpena
(Uffizi). 1344 ingurukoak dira SienakoPinakotekan dagoen Iragarpena, eta Massachusettseko
Cambridgeko Fogg Art Museumen
dagoen Gtuzrtzrltzaketa bikaina.