Artea»Erdi Aroa
Gotikoa: pintura.
Cimabue eta Giotto
Gorago nonbait aipatu den bezala, pintura, eskulturaren antzera, erabat arkitekturaren zerbitzuan eta itzalean egon zen aro gotikoaren hasiera aldera. Gainera, kontuan izanik hormak zirela orduko margolanen euskarri nagusia, eta hormek garrantzia galdu zutela arkitektura gotikoan, beira leihoen mesedetan, pinturaren etorkizuna ez zen batere argia. Baina aro gotikoaren azken aldera, pinturaren bilakaeran funtsezkoa izango zen iraultza bat gertatu zen : ohol gaineko margolana garatu zen, eta hala, euskarri arkitektoniko guztietatik libre, margolanaren jabeak hura nahi zuen tokian jartzeko askatasuna zuen.
Eskualdeei dagokienez, Italiaren ekarpena funtsezkoa izan zen XIII. mendearen azkenaldetik aurrera, eta Alpeetatik iparraldera, berriz, 1400 aldera,"nazioarteko estiloa" deitu zaiona sortu zen, iparraldeko eta hegoaldeko estiloak batu izanaren ondorioz.Italiar margolariek ez zioten berehalakoan erantzun espiritu gotikoari. Italiako hiriak -Venezia, esate baterako- Bizantzioko Inperioari oso loturik zeuden, eta artistek, inspirazioa eta gidaritza behar zutenean, joera handiagoa zuten Konstantinoplara begiratzeko, Parisa begiratzeko baino. XIII. mendean, Italiako elizak, artean, "greziar erako" mosaikoz apaindurik zeu den.
Esan daiteke Ekialdeko estilo zaharrari eutsi nahi horrek atzeratu egin zuela, den boran behintzat, gotikoaren sarrera, eta ha laxe egin zuen, baina aldaketa heldu zenean, XIII. mendearen azken aldera, Bizantzioko tradizioan hain ongi erroturikegoteak eman zien aukera italiar pintoreei
margolanaren artea hankaz gora jartzeko.
Cimabue
Esan bezala, tnanietzt greca deitua edo
estilo neobizantziana ziren nagusi italiar pintoreen
artean XIIZ. mendean zehar. Estilo horietan
aurrerapen handienak egin zituena eta
zetorren estilo ben - ira gehien hurbildu zena,
behar bada, Cimabue florentziarra izan zen.
Cenni di Pepo zuen izena, baina Cimabue
deitzen zioten goitizenez. Oso ezaguna
izan zen bere garaian, hartaraino, ezen
Dantek bere Diuina Contntedia famatuan
aipatu baitzuen (Ptngator •i oa XI, 94-96),
haina Giotto ere aipatzen zuen bertso berean,
eta Cimabueren gainetik jartzen zuen.
Vasarik, Italiako margolari, eskultore eta
arkitekto ospetsuenen Bizitzak idatzi zituenean,
Cimabue jarri zuen zerrendako lehen
tokian, eta hona zer zioen Florentzialco pintoreaz
: "Cimabue izan zen pinturaren berrikuntzaren
lehen arrazoia". Nolanahi ere,
oso dokumentu gutxi daude haren bizitzari
eta obrari buruz. Dokumentu horietako baten
arabera, 1301-02an, Pisan, katedraleko
absideko mosaiko baten eta Santa Klara
ospitalerako egindako Liaestñ baten (egun
desagerturik) ordain diruak kobratu zituen.
Data horietatik berehala hil zela uste da.Kristoren gurutziltzaketa Cimabueren
obran zehar askotan errepikatu zen gaia izan
zen. 1265-68 inguruan Arezzoko Kristoa pintatu
zuen : tentsio gehieneko unean harri
bihurtuta dagoela dirudi. Oso bestelakoa da
Florentziako Santa Croceko Kristoa : 1272
aldera margotu zuen, eta beste sentiberatasun
bat adierazten du. Asisko San Frantziskoren
elizako Gttr -iitzrltzaketa dolugarriak
berriz, bizantziar eskematismo orotik aldenduak
daude.
Florentziako Santa Trinita elizarako margotu
zuen tllaestit-n (egun Uffizin dago),
bizantziar ikonoen finkotasunari (artean
nabarmena aurpegietan eta keinuetan) adierazgarritasun
handiago bat kontrajarri zion,
eta espazioaren zentzua eta gorputzen bolumena
bereziki landu zituen, aingeruen eta
profeten irudietan, batez ere. Garrantzi handikoa
izan zen Cimabueren esku hartzea
Asisko San Frantziskoren elizako lanetan.
1277tik 88ra bitartean, goiko elizako koruko
eta transeptuko freskoak pintatu zituen, bere
laguntzaile taldearekin batera -Duccio eta
Giotto taldekoak zirela uste da-, eta baita
Apokalipsia, Apostoluak eta Andre Maria
gaitzat zituen ziklo handi bat ere. Horiez
gainera, ez dira ahaztuta uztekoak Garutzrltzaketa
eta gangako Lau ebanjelariak,
denak arrisku larrian, gaur egun, hormetako
materialen egoera txarra dela-eta,
Hona jarraian, esandakoez gainera, Cimabaueren
beste obra aipagarri batzuk :
Asisko beheko elizako freskoa (Ama Birjina
ainger-ttekim, eta San Frctrztzisko) ; Asisko
Santa Maria dei Angeli elizako San Frantziskoren
irudia (Asisko freskoen eite
bertsukoa) ; Boloniako Maestd ; Louvreko
Llaesti (Pisako San Frantzisko elizakoa jatorriz)
; eta azkenik, Pisako katedraleko absideko
mosaikoan dagoen Sanjoan bikaina
.
Giotto
1267 inguruan jaio zen, Vespignanon,
Florentziatik hurbil, Giotto di Bondone, Erdi
Aroko pintura errotik irauliko zuen pintore
eta arkitektura. Ez dago datu zehatzik Giottoren
gaztaroari eta ikasketei buruz, baina
uste da Cimabueren ikaslea izan zela. Leku
gehiagotan ere osatu zuen, ordea, bere
heziketa. Erroman, esate baterako, bizantziar
klasizismoa, pintura klasikoa eta paleokristaua
ezagutu eta aztertu baitzituen
han. Eskultura erromanikoa ere ezagutzen
zuen eta baita gotikoa ere, eta esan liteke
Pisano aita-semeen eragina funtsezkoa izan
zela Giottoren ibilbidean.
Giottok, batez ere, horma irudi eta freskoetan
utzi zuen bere obra, oholean baino
areago. Hona., ondoren, haren lanetako
batzuk : Asisko San Frantzisko elizako Testamentu
Zahar eta Ber •rrko istorioetako zenbait
pasarte ; Florentziako Santa Maria NovellakoGurutzea; baita ere Asisko San Frantziskon,
habeartearen beheko aldean, San
Fr •a mtzrskar•e li elezaharra, laguntzaile askorekin
; Badiakopoliptrkoa (Florentzian, Uffizi
rnuseoan), San Giorgio alla Costako Andre
Maria trarurarz, eta Badiako elizako fresko
zati batzuk, Giottok XIV. mendearen hasieran
Florentzian egindako egonaldi emankor
baten frogak dira ; 1304tik 1306ra, Paduan,
all'Arena elizako Enrico Scrovegniren kaperan,
oso egoera onean gorde diren freskoak
margotu zituen : goiko aldean, San
Joakim, Santa Arta eta Ama Brrjrmaren pasarteak,
erdi aldean, Kristoren bizitzako
pasarteak, beheko aldean, Gurutzrltzaketa
eta Krrstar •e rz heriotzagatik deitorea, zokaloan,
Bertutetak eta Brzioak, eta azkenik,
sarrerako horman, eta laguntzaile askorekin,
AzkemJaizro handia ; geroxeago pintatu
bide zuen Florentziako Ognissantiko
llaestct, (gaur Uffizi museoan) ; 1317 aldera,Paduako all'Arenako Guratzea margotu
zuen, eta garai bertsuan, Florentziako Santa
Croceko Peruzzi kaperan, Bi sanjoanen
hrstoi•rak izeneko freskoak ; 1325 aldekoak
dira Florentziako Santa Croceko Bardi kaperandauden Sari Frantziskoa -erz bizitzako
pasarteak; azkenik, arkitekto gisa, 1334an
diseinatu eta zuzendu zuen Florentziako
katedraleko kanpandorrearen oinarria, gero
beste arkitektu batzuen agindupean amaitu
bazen ere.
Giottoren ekarpena
Askotan esan eta idatzi izan da aro berri
baten hasiera markatu zuela pinturan
Giottoren obrak, eta ezin esan horrela ez
denik. Baina komeni da ez ahaztea benetako
historian ez dela atal eta hasiera berririk
izaten, eta ez zaio ezertxo ere kentzen
Giottoren handitasunari, hori onartzen denean,
haren lan egikerak asko zor diela bizantziar
maisuei eta iparraldeko katedraletako
eskultore handien ikuspuntu eta
perspektibei. Har dezagun, esate baterako,
goian aipatutako Scrovegniren kaperako
Bertuteak eta Brzioak saileko irudietako bat.
Fedea irudikatzeko andre bat margotu zuen
Giottok, esku batean gurutzea, eta bestean
pergaminoa zuela. Lehen begiratuan ohartzen
da ikuslea irudi honen eta eskultura
gotikoen parekotasunaz. Baina Giottorena
ez da estatua bat, eskultura bat dirudien margolan
bat baizik. Argi ikusten da hau besoen
perspektiban, aurpegiaren eta lepoaren
modelatuan, eta jantziaren izurrak markatzen
dituzten itzal sakonetan. Mila urte ziren
antzeko ezer egin ez zela. Giottok
asmatu zuen berriro gainalde lau baten gainean
sakontasun itxura sortzeko artea.
Ikus dezagun orain beste margolan bat,
Scrovegniren kaperakoa hau ere, Kristoreni
brzrtzako pasarteak zikloko Jerusalemgo
sarrera. Ekintza koadroaren paraleloko planoan
gertatzen da, eta freskoaren teknikaberez soila eta apaindura gutxikoa izan
arren, eragin bortitza du ikuslearengan :
hainbeste hurbiltzen gaitu pasartera, non
ikusle baino areago, bertan gauden irudipena
sortzen baitigu. Nola lortu du artistak
efektu harrigarri hori? Lehenik, gertaera
guztia lehen planoan jarri du, eta gero ikuslearen
begirada koadroaren erditik behera
zuzentzeko modua bilatu du. Era honetan,
irudikatutako pertsonaien plano berean
dagoen irudipena pizten zaio ikusleari. Ikuslearen
ikuspuntua hain zehatz kalkulatze
hori aurrerapen handia izan zen, eta Giottori
aitortu behar zaio erlazio hori lehenengoz
definitu izana. Bestalde, Giottoren margolanetan,
irudiak dira, arkitektura esparrua
baino areago, koadro barruko espazioa eratzen
dutenak. Ondorioz, espazio hori mugatuagoa
izan arren, askoz sinesgarrigoa
gertatzen da aurreko margolanetakoa baino
.
Giottoren garaikideei ia mirarizkoa iruditu
bide zitzaien haren artearen errealismoa
. Horregatik ipini zuten Antzinate klasikoko
pintore handien parean-gutxienezedo
gorago. Alde guztietara zabaldu zen
Giottoren ospea. Eta hori ere berrikuntza
handia izan zen. Lehenago ere izan ziren,
jakina, estimazio handiko maisuak, baina,
oro har, inork ez zuen pentsatzen maisu
haien izenak gogoan gorde behar zirenik.
Eta artistak beraiek ere, ez ziren bereziki
ospe bila ibiltzen. Askok ez zituzten obrak
sinatu ere egiten. Ez ditugu ezagutzen, esate
baterako, Chartres, Estrasburgo edo Naumburgoko
eskultura gogoangarrien egileen
izenak. Beraz, Giottok, honetan ere, atal
beni bat hasi zuen artearen historian. Geroztik,
lehenik Italian, eta gero gainerako
herrialdeetan, artista handien historia bilakatu
da artearen historia.