Artea»Erdi Aroa
Gotikoa: arkitektura zibila
Orain arteko arreta guztia arkitektura erlijiosora zuzendu bada ere -eta ezin zitekeen
bestela izan, katedralak baitira garai hartako arkitekturaren erakusgarri bikainenak- ez
da arkitektura zibilik ez zelako, alderantziz, gorago aipatu den bezala, arte gotikoa hiriei
estu lotutako artea da, eta ez dira ahaztuta uztekoak, ez garai hartako hirigintza, ez
hiri barruko jauregiak, ezta gotorlekuak ere.
Gainerako arkitekturaren joera orokor berberak izan arren, baditu arkitektura zibilak
arkitektura erlijiosoak ez dituen zenbait ezaugarri. Hasteko, oso erallcin mota desberdinak
sartzen dira izen horren pean : zubiak, bihitegiak, gotorleku edo gazteluak,
printze edo handikien jauregiak, udaletxeak, etab. Gainera, hainbat faktoreren mende
zeuden eraikin horiek, eliza eta katedralak ez bezala. Gizarteak, ekonomiak edo eguneroko
praktikak askoz eragin zuzenagoa zuen arkitektura zibilean, eta beraz, eraikinaren
iraupena ere askoz laburragoa izan ohi zen (gotorlekuak, esate baterako, hain
eraikin sendoak izanik ere, berehala geratzen ziren zaharkituta, gerrako teknologiaren
aurrerapenak zirela-eta).
Horregatik, oso ezagutza mugatua dago Erdi Aroaren lehen aldiko arkitektura zibilaz,
eta gorde diren adibide gehienak gotiko berandukoak dira. Aintzat hartzeko datua
da, nolanahi ere, XIV eta XV mendeetako arkitektura zibila -hala pribatua, nola publikoa-
askoz zainduagoa, landuagoa eta ederragoa izan zela ordu arte egindakoa baino
.
Hirigintza
jarduera mota asko eta guztiz desberdinak
biltzen ziren hiri gotikoan. Hiritarren bizileku, lan egiteko toki eta salerosketa
tratuak egiteko gune ez ezik, beste
gertakari eta zeremonia asko egiten ziren
bertan, bai erlijiosoak (prozesio, ospakizun,
antzezpen...) eta bai laikoak (segizioak,
zaldun guduak, norgehiagokak...).
Ospakizun horiek, hiriaren egitura jakin
bat eskatzeaz gainera, betetzen zuten beste
funtzio bat ere : hiri batekoa edo bestekoa
izateko sentimendua indartzen zuten, eta
horrela, hiri horren irudi bat sortzen zen.
Zenbait langintzatan -urregintzan, esate
baterako-, nahitaezkoa zen hiri bakoitzak
produkzioko bere marka ezaugarria izatea
.
Hiriko bizitza arautzea eta txukuntzea
izaten zen hiri gotikoak gobernatzen zituztenen
kezka nagusia. Hiriaren sailkatze
orokorra gizarte klase eta lanbide irizpideen
arabera egiten zen. Gauza jakina
da hiriak harresi bat izaten zuela inguruan,
eta horrek, batzuetan, arazoak sortzen zituen
. Hirietako biztanleria, izan ere, asko
hazi zen garai hartan, eta tokia hobeto probetxatzearren,
jendeak sobera pilatuta bizi
behar izaten zuen. Jende metaketaren ondorioz,
irtenbide zaileko higiene arazoak
sortu ziren berehala, nahiz eta arazoa
konpontzeko neurri batzuk ere hartu ziren
: bainuetxe publiko eta pribatuak ugaldu
ziren ; edateko ura izateko, harresi barruko
iturriez gainera, pozaderak zulatu
zituzten; eritegiak eta legenardundegiak
eraiki ziren ; eta, izurri garaietan, berrogeialdiaren
araua ezartzen zitzaien bidaiariei
.
Foruak
Hala, foru edo estatutu zehatzak idatzi
zituzten, eta berorietan arautzen ziren, adibidez,
hiriko bide eta kaleen zabalerak, eraikin
batzuetako erailctintza materialak, etxeen
garaiera, kaleetako isurbideak, gurdien zirkulaziorako
orduak, etab. Beste ordenantza
batzuek jarduera zaratatsu edo usain txarrekoetatik,
edota gizartearen moralak nekez
onartzen zituenetatik -prostituzioa, kasu-,
babesten zuten hirigunea.
Hala ere, zenbait salbuespen kenduta
(Italiako hiri-estatu nagusiak, esate baterako),
hirietako kale gehienak zolatu gabe
eta uren isurbideak ere hala moduz egoten
ziren. Adibidez, 1375ean, Margarita dukesa
kexu zen ezin zitekeelako eroso ibili Dijonen,
ez oinez eta ez zaldiz, kaleetako lohi,
simaur eta zaborrak zirela eta.
Hiriko plazak
Edozein moduz ere, kaleetako zolatze
lanek buruhausterik franko ematen zieten
arren, agintarien lehentasuna hiriko plazak
txukun eta eder edukitzea izaten zen, toki
publiko horietan gauzatzen baitziren hiriko
jarduera, ospakizun eta zeremonia nagusiak.
Hiruk izaten zuten garrantzi berezia,
azokako plazak, katedralekoak, eta udaletxekoak
: merkataritza zentroa, erlijiosoa eta
zibila, alegia.Erdi Aroaren hasiera aldera, eta baita
geroago ere, ohikoa zen azoka harresiez
kanpotik egitea. Gotikoaren aroan, ordea,
katedral edo erlijio zentroaren antzera, merkatua
ere hiriaren erdigunean kokatzeko
joera hartu zen, mundu guztiarentzat eskurago
gera zedin. Bi espazio publiko garrantzizkoenak
erdigunean kokatu izanak lehia
biziak ekartzen zituen, askotan, bi plazen
artean, zein aberatsago, ederrago eta apainago
agertu, eta areago Europa erdialdeko
hiri batzuetan, azokako plazan eraiki ohi
baitzuten udaletxea.
Azokako plazek forma erregularra izaten
zuten, gehienetan, eta aski zabalak izan
ohi ziren, hektarea eta erdi edo bi hektareatakoak
ere bai, batzuk.
Hasieran, toki ireki libre bat izan ohi
zen, eta han jartzen ziren gurdi eta saltokiak
. Gerora, arkupeak eraiki zituzten inguruan,
eskulangile, merkatari eta bezeroak,
neguan, toki babesagoan ari zitezen. Arkupe
horien gainean eraikinak egin ziren berehala,
eta hala, etxez itxi ohi zen plazaren
inguru guztia. Plaza modu honek gaur egun
arte iraun du.
Hiriko bizitza indartzen joan ahala, premiazkoa
egin zen hiri agintaritzarentzat espazio
berezi bat atontzea, udaletxea alegia.
XIII. mendearen azkenaldera, beren espazio
edo plaza berezia zuten udaletxeak eraiki
ziren Italiako zenbait hiritan (Florentzian,
Sienan), eta festak egiteko erabili zituzten
berehala. Garaitsu haiek arte, eta XIV. mendea
arte eskualde batzuetan, udaletxearen
egoitza talaia moduko bat izaten zen, dorre
karratu garai bat, armategi, agiritegi eta biltokitarako
erabiltzen zena.
Gerora, udaletxe handiagoak egin ziren.
Beheko solairuan azoka ezarri zuten hiri
batzuetan, eta beste batzuetan, udalaren
mendeko beste egoitza batzuk, espetxea,
esate baterako. Goiko solairuan, berriz, batzarrak
egiteko areto bat egon ohi zen, ia
beste banaketarik gabe. Administrazio premia
geroz eta handiagoei erantzun ahal izateko,
udaletxeak ere konplexuagoak egin
behar izan zituzten, baina, Italian batez ere,
ez zen inoiz falta izaten hiriko heste edozein
eraikin baino garaiagoa izan ohi zen
dorre karratua.
Katedraleko plaza, eta berdintsu udaletxekoa,
ez zen izan ohi azokakoa bezain
handia eta erregularra. Katedrala, gainera,
jende gehien bizi ohi zen tokian eraikitzen
zen, eta askotan, inguruko eraikinek itota
bezala geratzen zen.
Bizilekuak
Hiri gotikoetako eskulangilearen edo
merkatari txikiaren bizimodua eta bizitokia
ez ziren asko aldatu, kalitateari dagokionez,
aro erromanikoarekin alderatuta. Etxeak bi
egonleku nagusi izaten zituen, solairu bateanedo bitan banatuk. Gehienetan zurezko
egitura izaten zuen, eta inoiz harrizkoa,
baina eskualde batzuetan bitariko egitura
zen arruntena : barruko armazoia zurezkoa
eta kanpoaldea harrizkoa.
Bi altuerako etxeen kasuan, kalera irekitzen
zen denda bat egon ohi zen beheko
solairuan., eta haren atzeko aldean, patio
edo baratze batera ematen zuen dencloste
bat. Bigarren solairuan egoten ziren egonleku
nagusia edo jangela eta logelak, eta
sukaldeak eta komunak barruko patiora
ematen zuten. Izaten ziren hiru eclo lau solairuko
etxeak ere.
Luxuzko etzeak ez zeuden burges txiki
eta eskulangileen esleimenean, alcliz, errege,
aita santu eta aristokraziako kideen jabetzakoak
ziren, eta, Erdi Aroaren azkenalderako,
baita burges handienak ere.
Aipatzekoak dira, besteak beste, Karlsteingo
jauregia eta Avignongo aita santuaren
gaztelu-jauregia, aro gotikoko eraikin zibil
bIIeainenetako bat, azkeneko hau. Veneziako
patrizioen jauregi handiez gainera (Priuli
Bon, Ca'd'Oro, Dux, etab.), garai hartako
arkitektura zibileko beste obra bikain bat
ere egoera onean gorde da : Jacques Coeur
merkatari handiak Bourgesen eraiki zuena.
Erdian_ patio bat zuela, hiru solairuko etxe
guztiz dotore bat eraiki zuen, ez erabat erregularra,
zegoen espaziora egokitu behar izan
zuelako. Erdi Aroko ohitura solairuko gela
guztiak elkarrekin komunikatuta egotea
bazen ere, Coeur espazioak bereizten ahalegindu
zen, eta barne eskailera asko eratu
behar izan zituen horretarako.
Gotorlekuak
XIIZ mendean, estimu handia zuten gazteluek,
ikuspegi militarretik, zenbait posizio
eta toki estrategikoren defentsarako.
Gaztelu eta gotorlekuen dohain nagusiak
bi izaten ziren, sendotasuna eta apaindura
eza edo soiltasuna.
Gotorleku eta gazteluek garaitsu hartan
izan zuten bilakaeraren berri izateko, interesgarria
da Pariseko Louvre gazteluaren
historia ezagutzea. Hasierako eraikina 1200
inguruan altxatu zen eta orduko gazteluen
funtzio guztiak betetzen zituen. Funtsean,
dorre sendo eta garai bat zen, harresi gotorrez
inguratua.
1360 aldera, Frantziako Karlos V.a erregeak
berriro eraikiarazi zuen Louvrelco gaztelua
errege jauregi arranditsu baten gisa.
Nahiz eta bigarren Louvre hura ere desagertuta
dagoen, Limbourg anaien minianua
zoragarri bati esker badakigu zer nolako
itxura zuen. Gaztelu bati zegokion bezala,
artean bazuen kanpoko murru babesgarria,
baina atzeko eraikinak jauregi baten antz
hancliagoa zuen gotorlekuarena baino. Patio
karratu baten inguruan simetriaz eratuazegoen, eta bizileku erosoak eskaintzen zizkien
bai erregearen familiakoei eta bai segizioko
kideei. Nolanahi ere, bigarren Louvre
haren kanpoko aldeak gotorlekuen
ezaugarri batzuk gorde zituen arren, patiora
ematen zuten hegaletan eskultura eta arkitektura
apaingarri aberatsak erakusten zituen
.
Baina hiria ez zen soilik kanpoko arerioengandik
defenditu behar. Parisen, hiri
banoa kontrolatzeko balio zuten hastille edo
gotorlekuak erailei zituzten lehendabizikoz.
Ospetsua izan zen, zentzu horretan, Petrt-
Ch itelet izenekoa, toki estrategikoan ezarri
baitzuten Pariseko unibertsitateko ikasle eta
irakasleen auzunea menderatzeko.