Artea»Erdi Aroa
Arte erromanikoaren oinarriak
mendearen hasieran, mundu kristauak, bere burua zahartua eta higatua ikusirik, erabateko
iraultza egin zuen, espirituala eta materiala, eta mundu berri bat eraiki zuen
urte gutxian : zibilizazio erromanikoa. Zibilizazio horren adierazpen sakratua da, hain
zuzen, arte erromanikoa.
Erromaniko hitza erabiltzea, baina, askoz geroagoko kontua da, 1820an Charles de
Gerville arkeologoak latinetik sortutako hizkuntzak izendatzeko erabiltzen zen hitz bera
hautatu zuenekoa puntu erdiko arkuan oinarritzen zen arkitektura guztia -hau da, erromatarren
ondorengo (V m.) eta gotikoaren (XIII. m.) aurreko guztia- izendatzeko. Kontzeptua
zehaztuz joan zen eta gaur egun sartaldeko XI eta XII. mendeetako arte kristaua
adierazteko erabiltzen da.
XI. mendeko aldaketa : Clunyko ordena
Milagarren urteari buruzko beldurrak
gaindituta, gizonak poz handiz hartu zuen
mundua eta bizitza bere bidean ikusteak.
Handik hara Europako gizona ez zen, lehenago
bezala, jainkoa nahigabettdio ote zuen
beldurrez biziko beti. XI. mendeko gizonak
ez zuen jadanik munduaren amaieran kokatzen
bere burua, bere aurrean gorpuztuz zihoan
zer argitsu baten hasieran baizik.
Errotikako aldaketa hura, baina, ez zen
besterik gabe gertatu, zorioneko gertaeren
bultzadez baizik. Urte horietan, adibidez,
nekazaritzan iraultza eragin zuten asmakizunak
eta hobekuntzak zabaldu ziren beneditar
monasterioetatik kanpora: laborantzazikloa bi urtekoa izatetik (urte batean erein
eta hurrengoan lugorri utzi), hiru urtekoa
izatera aldatu zen, garraio abereak uztartzeko
tresnak hobetu ziren, ferra asmatu zen,
golde mota berri bat asmatu zen, gurpilduna
eta hegalduna, lehenbiziko aldiz uraren
indarra erabili zen errota mugitzeko, burdinazko
tresnak zurezkoak ordezkatzen hasi
ziren, etab. Horrek guztiak ondorio nabarmenak
izan zituen : biztanle kopurua handitu,
gizon libreak (salerosleak eta eskulangileak)
gehitu, izurriteak arindu, lur eremuak
luberritu, goseteak gutxitu, bide herriak zabalduz
barne eta kanpoko merkataritza zuzpertu,
etab. Gizarte berri eta kementsu hura
Historian gutxitan gertatzen den bezalako
zibilizatze eztanda baten lekuko eta kide
izango zen.
Eta halako batean, sartalde kristaua eraiki
eta eraiki hasi zen. Apezpikuek, abadeek
eta erregeek katedral berriak, monasterio
berriak eta jauregi berriak nahi zituzten.
HerrLYka txikienak ere bere eliza nahi zuen.
Europa osoa hasi zen eraikuntzan, eta eraikitze
modu berri bat zabaldu zen alde guztietara,
ezaugarri komun argiak zituena,
baina tokian tokiko beharretara egokituak :
arte erromanikoa sortu zen, lehenbiziko arte
osotara europarra.
Aldaketa haren eragile nagusia Clunyko
ordena izan zen. 910. urtean Borgoinan ftmdatu
zen eta neurri iraultzaileak hartu zituen
hasiera-hasieratik. Clunyko fraide elkarteak
aita santuaren babespean utzi zituen
monasterioa eta bere ondasunak, eta jaun
eta apezpikuengandik libre aritzeko eskubidea
jaso zuen horrela. 1078. urtetik aurrera,
Hugo abade zelarik, erromanikoaren ezaugarriak
hartu zituen monasterioak, l
Erromako elizak ere berrikuntza horren
alde egin zuen. Lehenengo eta behin, aita
santutzaren nagusitasuna berretsi zuen aginpide
laikoaren gainetik. Nikolas II.a (1059-
1061) eta Gregorio VII.a aita santuek (1073-
1085) elizaren erreforma bultzatu zuten :
batek kardinalen elkargoa sortu zuen enperadore
germaniarraren inbestidurak indargabetzeko
eta aita santuak hautatu ahal izateko,
eta besteak erabat debekatu zituen
inbestidura laikoak. Horrek guztiak eragin
zuen eraberritze espiritualaren ondorioz, liturgia
berri bat sortu zen, Clunyk bultzatua
neurri handi batean, eta garrantzi handia
ematen hasi zitzaion komentuko mezari,
hotsandiko zeremoniak eta prozesioak eginez
. Eta hala, liturgiaren behar berrietara
moldatzen hasi ziren abadiak eta katedralak
. Aldi berean teologia eraberritu zen,
kalonje erregularren elkarte eta apezpiku
eskola sortu berrien bitartez. Ikuspegi kosmiko
batetik begiesten zen mundua, eta
beste hierarkia modu batzuk proposatzen
ziren unibertsoarentzat. Gizonaren bizitzaren
antolaketa ordena kosmikoaren ispilutzat
hartzen zen. Gizartea gauzen ordena
naturalaren arabera antolatu zen, existentziaren
ikuspegi kosmiko baten arabera,
espiritualtasunez betea. Bada, gizarte horren
altzoan erne eta hazi zen arte erromanikoa,
gizartearen beraren isla eta ispilu gisa. Neurri
handi batean Clunyk zuzpertu zuen gizartea,
eta bultzatu zuen artea.
Arte sakratua
Gizonak bazekien jainkoak bere irudira
egina zuela, hemen beheko guztia han
goikoaren isla zela. Analogiaren ideia, sinbolismo
ororen oinarri, izugarri indartu zen.
Gauzak ulertzeko modu horretan dago, hain
zuzen, arte erromanikoaren muina edo oinarria
. Kristautasunak bere berezko izaeragatik
arte figuratiboa bultzatu behar zuen,
baina eskura zuen eredu bakarra, greziar
eta latindar mundua, teologiaz heretikotzat
jotzen zuen, eta faltsutzat formaz, eredu gizatiar
soiletan oinarritzen zelako. Beraz, artekristauaren ezaugarriak ez ziren zehaztu
hartarako baldintza egokiak sortu arte, alegia,
XI. mendean existentziaren plano guztiak
(fisikoa, psikikoa eta espirituala) harremanetan
jarriko zituen arte erabateko bat
-sakratua, beraz- sortu zen arte.
Arte sakratu oro hizkuntza sinboliko
baten bidez adierazten da. Baita arte erromanikoa
ere. Arte erromanikoan ez dago
forma edo irudirik funtsik ez duenik. Eraiki
eta zizelatutako guztia transzendentea da.
Sinbolo edo ikurrak errealitatearen alderdi
guztiak hautemanarazten dizkio ikusleari,
bai agerian dagoena bai ezkutuan dagoena,
norberaren ondo-ondoko kontzientea
zabaltzen du eta, emozioak, irudiak eta oroitzapenak
bere kasa uztartzen direlarik, kontzientziaraino
azalarazten ditu inkontzienteko
elementuak. Hizkuntza sinbolikoa da
hitzez adieraz daitekeenaz harago adierazteko
ahalmena duen hizkuntza molde bakarra
.
Estilo erromanikoaren bilakaera
Ez da erraza erromanikoa noiz hasi zen
esatea. Arteak sinboloaren beharra du erabateko
artea izango bada, eta erromanikoa
sinbolismo jakin baten euskarri eta eramaile
gisa sortu zen. Horregatik ezin da XI.. endean eraikitako guztia erromanikotzat
hartu, sinbolismoz jantzirik ez badago. Beraz,
nolabait esateko, harrizko basiliketan
lehenengo eskulturak azaldu zirenean sortu
zen erromanikoa.
Estreinako erromanikoan, XI. mendeko
lehenbiziko hamarraldietan, arkitekturari
eman zitzaion garrantzia, eraikuntza askotan
ez baitago eskulturarik edo tailurik batere
. Tokian tokiko moldea hartu zuen, eta
horien artean aipagarriena erromaniko laubardiarrzr
da. Italiako iparraldean jaio zen
eta handik berehala zabaldu zen Frantziako
hegoaldera eta Pirinio inguruetara Katalunian
. Erromanikoak XI. mendearen bukaeraneta XII.aren hasieran iritsi zuen heldutasuna
. Aldi hartan eskultura lana erantsi
zitzaion arkitekturari, eta ezin hobeki uztartu
ziren bata bestearekin. Ordurako, baliabide
tekniko guztiak eskuratuak zituen
erromanikoak, eta erabat menderatzen zuen
sinbolismoa. Bigarren aldi horren hasieran
eliza handiak egin ziren Santiago Bidean,
besteetatik bereizten dituzten ezaugarri jakin
batzuekin : deanbulatorioa eta triforioa
dute, eta eskultura ugariz hornitua dute
aurrealdea. Nahiz eta garai hartako eraikuntza
guztiek ezaugarri gehienak berdinak izan
Europa osoan, tokian tokiko estiloak sortu
ziren : Borgoinako erromanikoa, Venetokoa,
Gaztelakoa, etab. Hirugarren eta azken aldia,
gainbeherarena, XII. mendearen bigarren
erdian hasi zen. Erromanikoa mila formatan
sakabanatu zen. Aldi hartako
ezaugarri nagusia ugaritasuna da, oparotasuna
. Sinboloak ere bere jatorrizko garbitasuna
galdu zuen. Hala ere, barrokismo suerte
horren erdian, erromanikoaren espiritu
zaharrari eutsi zioten estilo batzuk sortu ziren
zenbait lekutan. Bien bitartean, gehiegikeria
horren kontrako errakzio gisa, eta
espazio, bolumen, forma eta sinboloen erabilera
oleenaren kontrako erreakzio gisa, zistertarren
ordena sortu zen, 1098. urtean.
Bernardo santua (1091-1153) izan zen Ordenaren
bultzatzaile nagusia, 1115ean Clairvauxlco
monasterioa sortu zuenez geroztik.
Zistertarren antolamendurako joerak, batetik,
eta forma erromanikoen gehiegikeria
jadanik nabarmenak, bestetik, soiltasunera
bultzatu zituen : alegia, lerro zuzena (gangatan
eta arkuetan baizik ez zuten erabili
lerro makotua) eta oso irudi gutxi erabiltzera
. Azken aldian erromanikoa zistertar indartsu
batekin eta gotikoaren lehenengo
eraikuntzekin batera bizi izan zen. Oro har,
XII. mendearen bukaeran erromanikoak
galdua zuen izateko arrazoia, baina inertziaz
XIII. mendean ere aurrera egin zuen.
Arte sakratua izanik, eraikitzaile erromanikoek
tenpluak eraiki zituzten : elizak, katedralak,
kolejiatak, monasterioak. Tenplualeku sakratu batean eraikiko zen, sortaldeari
buioz kokatua. Eliza guztiek hiru egitura
nagusi dituzte : burualdea, habeartea eta
dorrea. Burualdea aldarea dagoen lekua da,
elizgizonak daudena, biribil antzekoa (lehenengo
elizetan eta zistertarretan izan
ezik), eta zenaren gelaurrea sinbolizatzen
du. Habeartea eliztarrak dauden lekua da,
angeluzuzena, zenbait tartetan zatitua, eta
Lurra sinbolizatzen du. Bien artean transeptua
izaten da, zeharkako habeartea, habearte
nagusiarekin angelu zuzena eratzen duena.
Eta dorrea, berriz, kanpai lekua da, Zerua
eta Lurra elkarrekin lotzen dituen ardatza.
Egitura horiek arte sakratuaren forma guztietan
aurki badaitezke ere, kristauarentzat
tenplua, makrokosmosaren eta gizonaren
bitartekoa, Kristoren sinbolo ere bada,
Jainko gizonaren gorputzaren sinboloa, eta
Jainkoaren gorputza lurrean etzanda irudikatzen
du : burualdea (absidea), besoak (transeptua)
eta oinak (habeartearen mendebaldeko
muturra).