Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Karolingiar artea

Aachengo katedralaren barnealdeko ikuspegia.<br><br>

Karlomagnok sortutako inperioak ez zuen luze iraun. Haren bilobek hiru erreinutan banatu zuten inperioa, eta gainera, ez ziren gai izan nork bere lurraldean aginteari eusteko .Alabaina, sendotasun eta indar handiagoa izan zuen inperioaren garaian abian jarritako kultura mugimenduak. Orrialde honek berak oso bestelako itxura izango zukeen Karlomagnoren garaiko kultura loraldia gertatu izan ez balitz, hain zuzen ere, karolingiar eskuizkribuetako idazkeratik eratorritako hizkietan inprimatuta baitago. Letra horiei, hala ere, karolingiarrak ez baino "erromatarrak" deitzen zaie gaur egun, eta horrek ere badu bere azalpena. Karlomagnok abian jarritako kultura erreformaren oinarrizko alderdietako bat antzinako erromatar literatura biltzea eta kopiatzea izan baitzen. Latindar idazle klasiko asko eta askoren testu zaharrenak (gorde direnak) karolingiar eskuizkribuetan daude, duela gutxi arte erromatarrak zirela uste bazen ere. Horra zergatik deitu zitzaion "erromatarra" letra mota hari.

Klasikoen testuak salbatzeko grina hori, nolanahi ere, beste ahalegin zabalago baten barruan sartzen zen : antzinako erromatar zibilizazioa berreskuratzea zen azken jomuga, enperadore titulua barne zela. Karlomagnoren beraren ametsa zen hori, eta harrigarria da zenbateraino lortu zuen bere erreinuko biztanle erdi barbaroen adimenetan iragan aintzatsu hartako kultura tradizioak txertatzea. Neurri handi batean, karolingiar berpizkundea izan zen zelta-germaniar espirituak eta Mediterraneo mundukoak benetan eta zalantzarik gabe bat egin zuten lehen aldia.

 

Arkitektura

Arte ederrek garrantzizko papera jokatu zuten hasiera-hasieratik Karlomagnoren kultura egitarauan. Italiara egin zituen bidaldietan ezagutu zituen Konstantinoren eta Justinianoren garaietako arkitektura monumentuak, lehenengoak Erroman, eta Ravenan bigan-enalc, eta berehalaxe piztu zitzaion bere handientzaren dina izango ziren eraikinak altxatzeko gogoa. Hala, karolingiar arkitekturaren lehen urratsak Antzinate beranduko arkitektura politikaren eta Elizaren antolakuntza modu berrietara egokitzetik sortuko ziren.

 

Aachengo jauregia eta kapera

Karlomagnoren Aachengo jauregiak oin karratua zuen erdian, iparraldean erregearen egoitza zegoen, gaur Aachengo udaletxea dena, eta hegoaldean jauregi kapera.

Lau parte nagusi zituen jauregiak, egoitzatarakoa, harreretarakoa, erlijiorakoa eta intendentziarakoa . Eudes Metzekoa arkitektoari (segur aski bere izenez ezagutzen den Alpeez iparraldeko arkitektorik antzinakoena) enkargatu zitzaion proiektua. 790ean hasi ziren lanak eta 805erako, kapera behinik behin, amaiturik zegoen, urte hartako Errege egunean sagaratu baitzuen Leon III.a aita santuak.

Aachengo jauregi kaperaren oinak eta egiturak, duen poligono formagatik eta bi solairu dituelako, Ravenako San Vitalekoa gogorarazten du. Bi solairuko jauregi kapera eredu horrek Erdi Aro guztian izangozuen arrakasta : beheko oina eliztar soilentzat izan ohi zen, eta goilcoa errege edo printzeentzat . Aachengo kaperak oktogono formako erdigunea du, eta, haren inguruan, hamasei aldeko poligonoa eta eraikinaren kanpoaldea osatzen duen deanbulatorio bat.

Erdi puntuko arkuak ditu beheko solairuan, eta erdi-erdian, goragune zabal eta huts bat, bigarren solairuan altura bikoitzeko arkuak baititu. Erdiko ganga danbor leihodun batean bermatzen da.

 

St. Riquier monasterioa

Karolingiar garaian eraikitako basilika handiena St. Riquier monasteriokoa izan zen (Frantziako ipar-ekialdean, Abbevilletik hurbil). Gaur egun guztiz desegina dago, baina, gorde diren marrazki eta deskripzioei esker, oso ongi ezagutzen da nolakoa zen.

Eliza hark etorkizunean garrantzi handia izango zuten berrikuntza batzuk zituen : tuesttuerk edo mendebaldeko sarreratik nartex gangadun batera heltzen zen, zeina, izatez, mendebaldeko transeptua baitzen; gurutzaduraren gainean dorre bat zegoen eta ekialdeko transeptuko gurutzaduraren gainean beste bat, baina ekialdeko transeptu horrek bi dorre eskaileradun biribil zituen.

Absidearen eta ekialdeko gurutzadaren artean, hasierako basilika kristauetan ez bezala, koru izeneko esparru angelu-zuzen bat zegoen. Karolingiar garaiko monasterio askotan hartu zuten eredutzat St. Riquierreko eliza.

 

St. Gall, monasterio eredu berri bat

Karlomagno hil (814) eta berehala, Indenen eta Aachenen bildu zen Elizaren kontzilioa (816-817), eta han finkatu ziren erromatar liturgia eta monasterioetako arauak. St.

Galleko abatetxerako (Suitzan) egindako planoa da monasterioetan ordena jartzeko borondate horren erakusgarri behinena. 820 aldera marraztu zuten, eta bertan laburtu zen kontzilioan monasterioei buruz erabakitakoa.

Planoan aurreikusita eta jasota daude komentu batean sor daitezkeen beharrizan guztiak : logela, jangela, sukaldeak, eritegia, kalostra eta eskola, erromes eta bisitarientzako egoitza, ukuiluak eta beste hainbat eraikin, abatearen egoitza, eta, erdiko aldea eta espazio guztiaren ia erdia hartzen duela, eliza. Elizak badu berrikuntza bat, mendebaldeko dorrearen tokian abside bat baitu, ekialdekoari kontrajarrita. Eraikina mendebaldera orientatzeko formula hori erromatar ereduetatik hartu bide zuten, eta karolingiar liturgia erromatartu izanaren frogatzat hartzen da.

Basilika bat da eliza, eta gurutzadura eta korua ditu ekialdean. Erdiko habearteak eta alboetakoek -zeinetan ere aldare asko dauden- ez dute espazio bakar jarraitu bat osatzen, baizik eta esparruka daude zatituak, hesi moduko batzuen bitartez. Ate eta sarbide asko zituen : mendebaldeko absidearen ondoan bi, eta beste hainbat iparraldetik bezala hegoaldetik. Mendebaldeko absidea San Pedrori eskainita dago.

 

Eskuizkribuak, miniaturak eta liburu azalak

Iturri idatzietatik dakigu bazirela karolingiar elizetan horma irudiak, mosaikoak eta erliebeak, baina oso gutxi gorde dira gaur egun arte. Aldiz, eskuizkribu, miniatura, liburu azal, boli landu, eta urregintzako lan ugari gorde dira, eta argi eta garbi ikusten da berorietan -beharbada, arkitektura hondakinetan baino nabarmenago- karolingiar berpizkundearen eragin ukaezina.

 

Karlomagnoren Ebanjeliarioa

Vienako antzinako Inperio Altxorrean bada ebanjelario bat, diotenez, Karlomagnoren hilobian aurkitu zutena, eta, nolanahi ere, haren Aachengo gortearekin harreman estua duena. Eskuizkribu honetako San Mateoren irudiari erreparatzen bazaio, lanak ematen ditu sinesteak 800. aldera Europa erdialdean margotutako obra bat denik . Argi koroa handi urreztatuagatik ez balitz, zazpi-zortzi mende aurretik autore klasikoren batek margotutako erretratutzat hartuko litzateke ebanjelariaren irudia. Margolaria nornahi zela ere -bizantziarra, italiarra edo frankoa-, erromatarren pintura tradizioen jakitun zegoen, eta ez zitzaion ahaztu, margolanari "leiho" itxura areagotzen dion marko zabala molorrika hostoz apaintzea. Karolingiar berpizkundearen aldi ortodoxoenaren erakusgarri bikaina da san Mateoren irudi hau, literaturako obra klasiko baten testuari dagokion margolan ezin egokiagoa.

 

Ebbo artzapezpikuaren Ebanjeliarioa

Beste miniatura hau, aurrekoa baino 20- 30 urte geroago egina, Reirnseko Ebbo artzapezpikuaren ebanjeliarioan dago. Eredu klasikoa hartu zuten hemen ere, baina karolingiar ikuspegitik interpretatu zuten.

Gorago ikusi dugun San Mateoren antzeko irudiren batean oinarrituta dago, baina hemen, konposizio guztia energiaz gainezka agertzen da : jantzia San Markosen gorputzean zirimolatuta dago, mendiak garaiagoak dira, landareak haize zakar baten mendean bezala kulunkatzen dira eta markoan margoturik dauden molorrika hostoek ere sugar itxura arraro bat hartu dute. Ebanjelaria bera ere eraldaturik dago. Bere gogoetak izkiriatzen ari den idazle erromatar bat izatetik, inspirazio-sukarrararen mende dagoen norbait bilakatu da, jainkoaren hitza idatzirik jasotzen duen bitarteko soil bat. Ebanjelariaren begiratua, liburura zuzenduta egon ordez, bere ikurrean iltzaturik dago (lehoi hegodun bat, pergamino biribilkatu bateku-r), honengandik jasotzen baitu testu sakratua . Jainkoaren borondatearen mendekotasun horretan ikusten da, batez ere, giza irudi klasikoaren eta Erdi Arokoaren arteko alde ikaragarria. Hala ere, miniatura honetan artistak erakusten duen marrazteko era indartsuak aro iluneko irlandar eskuizkribuetako apaingarri geometrikoen mugimendu suhar hura gogorarazten digu.

 

Utrechteko salmo liburua

Reimseko eskolatik sortu zen orobat karolingiar zibllizazioak eman duen eskuizkriburik ederrena : Utrechteko salmo liburua . Lumaz egindako marrazkiez apainduta dago liburu guztia, eta Ebborenebanjeliarioaren antza baduen arren, estilo are bipilagoa igartzen zaio hemen egileari.

Askoz antzinagoko ereduren bat hartu zuen artistak kasu honetan ere, irudikatutako arkitektura monumentuek, paisajeek, eta erromatar letra larriz idazteak erakusten duten bezala, mendeak baitziren ordurako idazkera modu hura baztertu zela. Nolanahi ere, marazkien kalitateak eta erritmo zoragarriak balio berezia ematen diote eskuizkribuari, nahiz eta ondotxoz zailagoa izan salmoetako hizkera poetikoa irudiztatzea Bibliako gertaerak azaltzea baino. Salmoak irudiztatzeko modu bakarra esaldi bakoitza hitzez hitz hartu eta hura nolabait irudi bihurtzea da, eta horixe da, hain zuzen ere, artistak hemen egin zuena.

 

Lindauko Ebanjeliarioaren azala

Liburuetako testuak eta irudiak hainbeste zaintzen baldin bazituzten, ez da harritzekoa liburuak josteari eta azalak apaintzeari arreta berezia eskaintzea. Benetako maisu lanak egin zituzten arlo honetan ere, baina, bat aipatzekotan, Lindauko ebanjeliarioaren azala ekarriko dugu hemen gogora . I N. mendearen erdialdean egin zuten, eta bertan ikusten da, argi eta garbi, aro iluneko zelta-germaniarren metalgintza tradizioak zenbateraino egokitu eta txertatu ziren karolingiar berpizkundean. Harri bitxiak ez daude, beste gabe, atzealde urreztatuan ezarririk, aitzitik, oin kakotu edo dorretxoetan altxaturik daude, argia azpitik sartu eta distira handiagoa izan dezaten.

 

Urregintza

Karolingiar garaiko urregileak merovingiar aroan landutako teknika aurrerapenez baliatu ziren beren lanak egiteko. Erlikien gurtzak indar handia hartu zuen mendebaldeko kristauen artean, eta horren ondorioz, izugarri ugaldu zen beirazko kutxa, erlikia ontzi eta estatua/erlikia ontzien produkzioa.

Pariseko Louvren dagoen brontzezko Karlomagnaren estatua txikia da, segur aski, karolingiar garaiko gauzakirik ospetsuena.

Beste ezer baino lehen, brontzea lantzen zuten eskulangileen maila erakusten du, izan ere, fama handiko beste gauza batzuk ere egin baitzituzten, hala nola Aachengo jauregi kaperako goiko solainrko brontzezko ziriak edo kapera bereko ate monumentalak . Louvreko estatuak, segur aski, Karlomagnoren ondorengoren bat irudikatzen du, edota baliteke, beste gabe, karolingiar errege aintzatsu baten irudi ideala izatea ere.

Aipatzekoa da halaber, Elizarentzat egin ziren luxuzko maisu lanen artean, Rlilango urre eta zilarrezko aldare bikaina, zeina Volvino urregileak egin baitzuen Angilberto II.a artzapezpikuarentzat.