Artea»Antzin Aroa
Erroma: Behe Inperioa
Dioklezianok (284-305 bitartean enperadore) gobernu sistema berri bat antolatu zuen :
tetrarkia. Hau da, lau agintariren esku utzi zituen gobernu zereginak : bi augusto (Dio-
Ideziano eta Maximiniano) eta bi zesar (Galerio eta Konstantzio Kloro). Bera hil eta
berehala desagertu zen tetrarkia, baina, hala ere, beste 150 urte irauteko adina egonkortasun
politikoa eman zion gobernu sistema hark inperioari.
Anarkia militarraren garaian inperioko hiri nagusi gehienak harresiz inguratu zituzte,
baina ez zen harresiez beste arkitektura lan aipagarririk egin. Lasaitasunezko aldi hura
etorri zenean ordea, lapurretarik gabe, inbasiorik gabe, bestelako lanak (termak, basilikak)
bultzatu ziren estatuak berriro.
Arkitektura
Diokleziano eta Konstantinoren termak
298. urtean Dioklezianoaren lagun augusto Maximianok terma handi batzuk eraikiarazi zituen Erroman, sekulako handienak : Dioklezianorenz termak. (Michelangelok, gero, Aingez iren Andre lllariarerz basilika egin zuen haietako parte batean). Konstantinoren termetako lanak berriz, 315ean bukatu ziren, baina haietatik ez dira estatua batzuk baizik gorde, apaingarri erabiliak, Montecaualloko dioskuroak.
Maxentzioren basilika
Auzitegi gisa edo bilera eta tratu leku
bezala erabiltzen ziren areto handi batzuk
ziren erromatarren garaiko basilikak. Hori
dela-eta hiri handietan baizik ez ziren egiten
eraikuntzok. Maxentzioren basilika enperadoreak
berak eraikiarazi zuen 307. urtean
eta Konstantinok bukatu zuen, Maxentzio
garaitu ondoren Milvioko zubiko guduospetsuan (312) ; Maxentzio bera eta haren
goardiako soldadu gehienak han hil ziren
itota.
Haren aurreko basilikek zurezkoa zuten
sabaia ; hortaz, askotan erretzen ziren,
eta ez dira oso egoera onean gorde ; hobekien
gorde denetako bat Severoren forukoa
da, Leptis Magnan. Maxentzioren basilika
egiteko ordea alde batera utzi ziren eraikuntza
molde zaharrak, eta Dioklezianoren eta
Karakalaren termetan lortu zen espazio handi
hura -hargintzazko gangez estalia- antzeratzen
saiatu ziren. Eraikuntzaren erdigunea
areto handi bat zen, 47 metroko altuerakoa,
gurutze gangez estalia. Areto nagusiaren
albo banatan hiru areto garai elkartzen
ziren, areto nagusiaren ardatzari buruz
perpendikularrak eta kanoi gangez estaliak.
Areto nagusiaren gurutze gangek alboetarantz
egiten zuten indarrari eusteko balio
zuten beste gangok.
Konstantinok beste abside bat erantsiarazi
zuen iparraldean eta ate bat, aurrean sei
zutabe zituela, hegoaldean ; eraikuntzaren
jatorrizko ardatza aldatu zuen horrela. Abside berria justizia auzitegiaren mahaia hartzeko
erabili zen eta zaharrean, berriz, Konstantinoren
estatua bat jarri zen. Maxentzioren
basilika erromatarren garaiko eraikuntza
teilatudun handiena izan zen. Oparotasun
handiaz apaindu zuten barrutik, marmolaz
eta estukoez, baina kanpoaldetik adreilua
bistan utzi zen, zuen eginkizunerako zegokion
soiltasun itxura emanez eraikuntzari.
Dioklezianoren jauregia Spliten
Dioklezianok, tetrarkiaren sortzaileak, 304. urtean utzi zuen erregetza, haren ustez enperadoreak ez bailuke 20 urte baino gehiago agintari egon behar. Erretiroa hartzen zuenerako jauregi handi bat eginarazi zuen Spalatumen (Split), Dalmazian, Itsaso Adriatikoaren ertzean. Diokleziano soldadua zen eta urte asko eman zuen lejioetan. Etxebizitzaren eta gotorlekuaren hibridoa zen jauregia ; harresi karratu batez inguratua zegoen eta defentsarako dorreak zituen kantoietan, ateen alboetan eta ateen eta kantoien bitarteko harresi tarteen erdian. Harresietatik, sarrera nagusia (Porta Azrrea) baizik ez da gaur egun arte osorik gorde. Barrutik kanpamentu militar baten modura antolatua zegoen : bi bide nagusi gurutzatzen ziren barruti karratuaren erdigunean lau gune handi bereiziz. Iparraldeko biak soldaduen bizilekurako eta administraziorako ziren. Hegoaldean, berriz, hiru eraikuntza nagusi bereizten ziren : Dioldezianoren jauregia, mausoleoa -oktogono bat zen, biribila barruan ; horma hilobiak zituen, eta zutabeak apaingarri, hormen kontra jarriak- eta enperadorea -artean bizi zela ere Jupitertzat hartuagurtzeko tenplua. Hegoaldeko fatxadak itsasora ematen zuen, eta 160 metroko galeria zutabeetan arteko zuen puntu erdiko arkuekin . Galeriaren kontra, maIIadi batez bereizia, ontziratoki txiki bat zegoen.Tetrarken taldea, Erromako Behe Inperioaren garaiko eskultura aipagarriena, 300. urte ingurukoa . Veneziako San Marcos katedraleko alboko fatxadan ikus daiteke gaur egun.
Konstantinoren arkua
Galieno eta Diokleziano enperadoreek
arku bana eraikiarazi zuten Erroman. Lehenengoarenetik
ez da arrastorik gorde eta
bigarrenarenetik ezer gutxi, zutabe oinarri
batzuk hesterik ez, estilo klasikoko garaitien
erliebe batzuekin. Konstantinoren arkua
312 eta 315 urte bitartean eraiki zen
Maxentzio menderatu izana ospatzeko. Hura
egiteko Severoren Arkua haren zen eredutzat
; bai arkitektura diseinua bai apaindurako
erliebeak banatzeko modua Erromaren
handitasunaren berritzea irudikatzen
duten estilo klasiko tradizionalista batekoak
dira. Arkitektura eskema Septimio Severorenaren
berdin-berdina da, eta erliebeetako
batzuk beste monumentu batzuetatik hartuak
dira, Traxano, Adriano eta batez ere
Marko Aureliorenetatik, eta horrek are itxura
klasikoagoa ematen dio monumentuari.
Marko Aurelioren garaiko erliebeetan enperadore
horren buruaren partez Konstantinorena
jarri zen. Argi dago aldaketa hori
ez zela oharkabean pasa garaikideentzat eta
ez zela lapurreta asmo hutsez egin, Marko
Aurelioren garaienaren antzeko aro berri
baten berpiztea sinbolizatzeko baizik. Zutabe
oinarrietako erliebeetan (garaipenaren
irudiak eta ikurrak) Dioklezianoren arkukoak
antzeratu ziren ; alboetako arkuen
gainean dauden erliebe zerrendetan, berriz,
Maxentzioren aurkako ekinaldiaren xehetasunak
kontatzen dira : Konstantino eta bere
gudarostea Milandik irteten, Veronako setioa,
Milvioko zubiko gudua, Konstantino
Erroman garaile sartzen, hitzaldia Errepublikaren
Foruan eta diru banaketa ZesarrenForuan. Erliebe horiek, Severoren arkuan
irudikatutako ekinaldienak bezala, ez dira
klasikoak, arte herrikoia baizik : irudi txiki
buruhandiak eta xehetasun asko. Antonino
Pioren zutabearen oinarrian (pretoriarren
karrusela) eta Marko Aurelioren zutabean
hasitako estiloak erliebe horietan jo zuen
goren maila. Erliebe zerrenda horien eginkizuna
Konstantinoren ekinaldiak kontatzea
zen hain zuzen, komiki bat bailitzan. Hori
zela eta, ikusi hutsez denek erraz ulertzeko
moduko hizkuntza zuzena eta herrikoia erabili
behar zen. Galerioren Arkuaren hondarren
artean (Tesalonika), oso antzeko erliebeak
daude estiloari eta egikerari dagokienez,
zeinetan tetrarkek partiarrekin kontra
jotako ekinaldiak kontatzen baitira.
Garai horretan, arkitektura militarrari
dagokionez, defentsa lanak egin ziren hirietan
eta limes-etan. Horien artean aipagarria
da Treverisko Porta Nigra, eraikuntza
handi bat, ate arkudun bat hiriko harresietan
.
Eskultura
Anarkia Militarraren azkenaldian izandako bilakaera bera izan zuen erretratuak Tetrarkiaren garaian ere : hau da, errealismo klasikotik aldenduz eta arte herrikoi adierazkorrera hurbilduz joan zen. Begiak handiak dira eta begira-begira daude ; zulotxo landugabe batzuk besterik ez dira ilea eta bizarra. Gainera, erabilitako materialek are nabarmenagoa egiten zuten tailuaren landugabetasuna. Garai hartan porfido harria jarri zen modan, oso harri trinkoa eta gogorra. Egipton asko erabili zen faraoien garaian, baina Greziako eta Erromako lantegietan ez zeuden hain harri gogorretara ohituta. Erretratu ofizialetarako ez ezik, edalontziak eta sarkofagoak egiteko ere erabili zen porfidoa. Nolanahi ere eskulturen geometrizazioa eta eskernatizazioa ez zegozkion porfidoaren gogortasunari balearrik, gizakiari buruzko ikusmolde berri baten adierazpen artistikoari baizik. Erdi Aroaren ataria zen.
Tetrarken taldea
Garai honetako eskultura da famatuena
. Jatorriz Konstantinoplakoa da, 300. urte
inguruan porfirio harrian landua. Gaur egun
Venezian dago, San Markosko katedralaren
alboko fatxadan jarria. Tetrarkak irudikatzen
ditu : bi augustoak eta haien bi zesarrak
militarrez jantzita eta binaka besarkaturik.
Lau-lauak, berdinak dira, bizigabeak, bata
bestearengandik bereiz ditzakeen xehetasunik
gabeak. Tetrarken eskultura ez zen,
asmoz, erretratu bat, sistema politiko baten
adierazpena baizik, agintarien propaganda
hutsa, herritar guztiek ulertzeko moduko
hizkuntza batean adierazia.
Konstantinoren estatua erraldoia
Konstantinoren garaian Augustoren garaiko
Idasizismoa antzeratzera jo zen, baina
lortu gabe, estilo adierazkor herrikoia nagusitu
baitzen. Konstantinoren estatua erraldoia
da lan aipagarrienetako bat. Maxentzioren
basilikako absidean zegoen estatua,
baina burua eta eskua baizik ez dira gorde.
Marmolezkoa izateak atzera material tradizionalak
erabiltzen hasi zirela adierazten du,
baina haren adierazkortasuna, begietara
mugatua, klasizismotik urrun dago. Ilea
egiteko moduan Augustoren klasizismoa
antzeratu nahia sumatzen den arren, ilea ez
da estalki apaingarri moduko bat baizik.
Mosaikoak
Behe inperioan asko zabaldu zen herrietako
lurjabe aberatsen etxeetan, apaingarri,
mosaikoak jartzeko ohitura. Era askotako
teknikak erabili ziren langintza horretan,
baina berrikuntza nagusia opets sectrle-a
erabiltzea izan zen : ebakitako zati txikiak
marmolean, harrian eta beirazko xafletan
sartzea. Batzuetan estilo bat baino
gehiago erabili zen batera, Jtturo Bassoren
Basilikara (Erroma), adibidez. Sortaldean
helenismoak eragin handia izaten jarraitu
zuen eta mitologia gaien ikonografia trazizionalari
eutsi zitzaion, konposizio handiak,
trebetasun eta zehaztasun handiko marrazkiak
eta kolore apalak erabiliz. Honen adibide
aipagarria da Ebizaren eta urtaroen
mosaikoa (Louvre, Paris). Berrikuntza gehienak
Afrikako iparraldean egin ziren.
Nekazari girotako lurjabe aberatsek mosaikoak
erabiltzen zituzten beren luxuzko
urllce-ak apaintzeko. Aipagarria da Jrrlitrs
jattraaren mosaikoa (Tunisia), zeinetan landetxe
gotortu handi batean bizimodua irudikatzen
baita. Sizilian, berriz, Irillla de Piazza
Ameriraa da aipagarria, 3.500 metro
koadro mosaikoz betea, mosaiko figuratiboak
batzuk, apaintzekoak beste batzuk,
afrikar artistek eginak Konstantinoren garaian
. Guztietan aipagarriena zirkoko ehiza
jokoetan erabiltzeko animalien ehiza da.