Artea»Antzin Aroa
Arte zelta
Zelten zibilizazioak -gaur egun, irlandarrekin edo bretoiekin baizik lotzen ez bada ereia
Europa osoa hartu zuen bere garaian. Greko-erromatarren zibilizazioari eta arte klasikoari
kontrajarririk, arte zelta izan zen, segur aski, arte barbaroen artean sendoena
eta aberatsena.
Kristo aurreko 1000 inguruan, herri zeltak beren jaioterritik irten (gaurko Alemaniaren
hegoaldea), eta erdiko eta mendebaldeko Europan hedatu ziren. K.a. 390ean
heldu ziren Erromara, eta geroxeago Greziara (279an eraso zuten Delfos) eta Asia Txikira
. Lurralde horietan bertakotu eta iraun zuten zori desberdinekin (Anatoliako galaziarren
erresuma, esate baterako, K.a. 189an geratu zen Erromaren mende). Denborari
dagokionez, Brontze Aroan hasten dira arte zeltaren lehen albisteak, baina Lehen Burdin
Aroan (edo HallstattAroan) eta, batez ere, Bigarren Burdin Aroan edo La Tene Aroan
izan zuen garapen handiena. Nolanahi ere, arte zelta aurkitu nahi bada, zeltak denbora
luzez finkatu ziren eskualdeetara jo beharra dago. Lurralde horien artean daude Galia
(Garonatik iparraldera), Rhin eta Danubioren arroak, Britainia Handia eta Irlanda (irlandar
artea eta arte zelta ezin dira sinonimotzat hartu, batez ere lurralde hedadurari
dagokionez, nahiz eta Irlandak zelten arte tradizioak ia osorik gorde zituen kristautu
zen arte), eta iberiar penintsularen ipar-mendebaldea.
Arkitektura eta eskultura
Ez dago arkitektura zeltarik, hitzaren tradiziozko
zentzuan behintzat, ez baitzuten harrizko
benetako eraikinik altxa. Zelten
eraikuntza ospetsuenak erromatarrek oppickzzna
deitu zituzten hiri-gotorlekuak ziren.
Aipatutako gotorlekuak, gehienetan, babes
naturalen bat zegoen tokian egoten ziren
-tontor batean, alde batetik andldegia zutela,
etab-; babesik ez zuten aldetik, habez
eta harriz, murru gotor bat egiten zuten, eta
haren kanpotik, lubaki sakon bat. Maisu handiak
zirela uste da zuraren erabileran, nahiz
eta, harritzekoa ez denez, zurez egindako
eraikuntza lan guztiak ia erabat desagertuta
dauden gaur egun. Dena den, gauza jakina
da habeak eta enborrak oinarrizko osagaiak
zirela zelten eraikuntzetan. Ez zuten morteroa
ezagutzen, eta harri soltez eta habeez
antolatzen zituzten beren gotorlekuak.
Harrizko arkitektura ezagutu zuen eskualde
zelta bakarra Frantziaren hegoaldea
izan zen -Roqueperteuse, esate baterakoeta
hori, oso goiz murgildu zelako mediterranearren
eraginpean, baina ezin liteke esan
benetako arkitektura zeltak zenik.
Eskultura zeltarena ere kasu bitxia da.
Galiaren hegoaldean sortu zen hura ere,
baina berehalaxe zabaldu zen Rhin ibaiaren
arrora eta Bohemiara. Mediterraneoko
kulturen eraginaren aurretik, arte zeltan ez
zen brontzezko irudi txikiak baizik ezagutzen,
baina ez tamaina handiko harrizko eskulturarik
. Hori dela eta, harrizko eskultura
zeltaren ezaugarri nabarienak, gaien hautaketa
(fantasiazko animaliak edo munstroak,
gehienetan) eta irudiztapen ia geometrikoa izan ziren. Adibidetzat Pragako
Museo Nazionalean dagoen giza burua aipa
daiteke. K.a. 150 ingurukoa da eta artistak,
erretratu bat baino gehiago, irudikapen estilizatu
bat egin zuen : begi irtenak eta oso
elkarren hurbil, eta bekain eta biboteak,
kiribil geometrikoen bitartez irudiztatuak.
Arte xehea
Arte zelta, batez ere, gauzaki txikiez
osatututako artea da. Gauzaki gehienak eramateko
modukoak dira, eta denak erabileraren
bat dutenak, gizakientzat sortuak,
nahiz eta goi klasekoak izan (haina ez
jainkoentzat), eguneroko bizitzarako pentsatuak,
eta ez noizbehinkako ospakizunetarako
. Hiru alor nagusitan gauzatzen da arte
zelta : armak, sukaldeko gauzakiak eta bitxigintza
. Gudarako pieza guztiak trebeziaz
landuak ziren : gerra-orgak, ezpatak, lantzamuturrak,
ezkutuak, kaskoak eta sastagaiak.
Sukaldekoen artean berriz, aipatzekoak dira
su burdinak, edateko adarrak, metalezko
edo lurrezko ontziak, eta bereziki, brontzezko
ontzi edo sitzzla ospetsuak. Azkenik,
bitxien artean, zelten ezaugarritzat hartzen
diren torques edo metalezko lepoko zurrunak, besokoak, belarrietako uztaiak, belarritakoak,
gen- iko-belarriak eta fibulak daude.
Pertsonen garbiketarako beste gauzaki batzuk
ere egin zituzten : bizarra mozteko labanak,
Hallstatt Ar - otik hasita, eta ispiluak,
La Tene Arotik aurrera, batez ere britanniar
uharteetan. Azkenekoz, ezin dira aipatu gabe
utzi galiarrek egindako txanpon miresgarriak.
Materialak eta apaindurak
Arte zelta, beste ezer baino lehen, metalaren
artea da. Brontzea eta urrea landu
zituzten, batik bat, eta askoz gutxiago, zilarra
. Bazekiten harria eta zeramika lantzen
ere, baina, batez ere, urregintza zuten gogokoen,
eta horren inguruan, bolia, hezurra,
adarkia, harri bitxiak, iparraldetik etorritako
anbarra -perla eta inkrustazio bihurtzen
zuten-, eta korala. Koralaren tokia,
dena den, esmalteek hartu zuten La Tene
Arotik aurrera. Izan ere, Indiako merkatuak
bereganatu zuen, garai hartan, herrialde
zeltetako ia koral guztia, eta handik aurrera,
esmalte gorria erabili behar izan zuten
zeltek koralaren ordez (begizkoaren aurkako
erremediotzat zeukatelako zuen koralak
halako estimazioa). Erromatar Inperioaren
pean esmaltea polikromo bilakatu
zen Britainiar Uharteetan eta gainazal handiagoetan
aplikatu zuten. Batez ere brontzea
estaltzen zuten esmaltez, iltze buru-handiak,
bereziki.
Beira ere ezagutzen zuten, bat, bi, hiru
edo lau koloretakoa, eta beirazko besokoak,
kutunak eta perlak egiten zituzten.
Metal gaineko apaindura motak, estanpatuak,
inkrustazioak, zulatuak, altxatuak
eta grabatuak izaten ziren. Urre xatlak ere
ezartzen zituzten burdinaren edo brontzearen
gainean. Aurkitu den pintura guztia,
berriz, zeramiketan aurkitu da. Ez dago erabilitako
material guztien zerrenda aipatubesterik, zelten artea, batez ere, arte apaingarria
zela ikusteko.
Hasiera-hasieratik, arte zeltak animaliak
eta landareak estilizatu eta eraldatu zituen.
Grekak ezagutzen zituzten, baita palma orriz
osatutakoak ere, baina bakunagoak eta abstraktuagoak
egin zituzten. Oso maiteak zituzten
kurbak, kontrakurbak, kiribilak, Txinatik
etorritako ying-yanga, S formako diseinuak,
suasttka edo lauburua, hiru
burukoa, lira, hostoa, lotoa, malkoak, etab.
Kanpotiko eraginak
Orain arte ikusitakoagatik, beraz, arte
zelta, batez ere, arte apaingarria da, ez du
errealitatea imitatzea bilatzen, ezta irudi ideala
ematea ere, errealitatea ez baita aitzakia
bat besterik. Arte honek ez du gogoeta akuilatu
nahi, ez mistizismoa areagotu nahi ere.
Eta artea apaingarri hutsa izateko borondate
hori berariaz egindako aukera da. Zeltek,
izan ere, bazekiten -edo, behintzat,
azkar ikasi zuten-, giza aurpegiak edo animaliak
irudikatzen, eta horren froga argiak
dira estatuak, xaflazko mozorroak, txanponak
edo Gundestrupeko pertza.
Arte orijinal hura, ordea, ez zen beti bere
zilborrera begira egon, aldiz, mailegu garrantzizkoak
hartu zituen Mediterraneoko arteetatik
. Argi ikusten da hori, adibidez, galiarrek
egindako txanponetan, hasierakoak
behintzat Mazedoniako urrezko txanponen
imitazioz eginak baitira, eta gauza beretsua
esan liteke, nahiz eta ez den hain hegi bistakoa,
apaingarritzat palma orrien irudiak
erabiltzeari buruz. Antzinako herri "barbaro"
batetik, eszitengandffc, zenbait animalia
irudi hartu zituzten eta kaukasotarrei ikasi
zieten, berriz, esmaltearen teknika.
Arte zelta, edozein moduz ere, ez da
uniformea, eta nahiko garbi bereizten dira
izan zituen aldi edo aroak.
Arte zeltaren estiloak
Lehen Burdin Aroko artea
Aldi honen ezaugarri nagusia sistema simetrikoetan edo zerrendetan antolatutako apaingarri geometrikoak dira. Garai honetan gehien errepikatzen diren gauzakien artean, herriz, eguzki itsasontziak, gurpiltxoak eta txori irudiak aipa daitezke. Apaintzeko joera horrek, dena den, gehiegikeriara eramaten zuen askotan (Aradongo besoko handia, Vanneseko museoan). Greziar eta etruriarrengandik gauzaki asko inportatu zituzten garaitsu hartan. Ordukoak dira orobat hilobietan lurperaturik aurkitutako lehen orgak, Vixekoa, esate baterako. Dirudienez, orga horiek erritoetarako eginak ziren, ez baita uste bide luzean ibiltzeko egokiak zirenik. Etorkizun oparoa izango zuten zenbait teknika ezagunak ziren ordurako : metalezko piezen giltzadurak eta koralaren inkrustazioa.
Lehen estiloa
Rhin eta Marneren haranak izan ziren
-eta ez halabehar hutsez, hantxe baitziren
egonkorrenak zelten bizilekuak- "lehen
estiloa" deitu zaionaren egoitza nagusiak
(K.a. V. mendetik IV.aren erdi aldea arte).
Simetriarako joera, apaingarriak friso edo
zerrendetan jartzea, lehenean iraun zuen.
Mediterraneoko artean inspiratutako irudiak
bakundu eta estilizatu egin zituzten
(aro klasiko betean zeuden Grezian), baina
nahiago zituzten ehundutako lerro
makurrak, landare itxurakoak, edota marra
soilak. Etruriarren bitartez etorritako
greziar eraginak bizirik zirauen, zeramikagintzan
batez ere, baina, aldi berean, bazen
ekialdetiko eragin bat ere. Aro honetako
pieza aipagarri batzuk dira Auverssur-Oiseko
diskoa, Schwarzenbacheko katilua
(Berlinen) eta Eingelbilzeneko adarra
(Bruselan).
Estilo librea edo Waldalgesheimgoa
K.a. IV. mendearen erditik III.aren erdialdera iraun zuenari deitzen zaio estilo librea edo Waldalgesheimgoa, hantxe aurkitu baitziren estilo horretako aurkikuntza interesgarrienak. Nolanahi ere, lehen estiloak baino askoz lurralde zabalagoak hartu zituen. Garai honetan desagertu zen simetria arte zeltatik, xehetasunei dagokienez behintzat Marra kurboa nagusitu zen beste ororen gainetik, eta errealitateak proposatutako guztia desitxuratzen zuen. Lerroak, azkenean, fantasiazko hegazti edo beste animalia batzuk irudikatuz amaitzen ziren. Estilo honek bizirik iraun zuen Irlandan kristau aroan sartu eta gero ere.
Estilo plastikoa
Arte zeltako apaingarriei erliebea eman
zielako deitzen zaio horrela estilo plastikoari,
baina esan behar da ez zuela estilo
librea ordezkatu, baizik eta biak batera
existitu zirela luzaroan. Besokoak, esate baterako,
kozkorrez eta hanturaz puztu ziren
(Aurillac-eko urrezko besokoa, adibidez)
.
Garaitsu hartan (K.a. 11. mendearen hasieran)
sortu eta finkatu zen Galiako txanpongintza
deigarria.
Hala ere, txanpongintzaren aurretik azpimarratzekoa
izan zen estatua handiak
egiteko joera, Mediterraneoko arteak eragina,
itxura guztien arabera. Lehen estatuak
Frantziaren hegoaldean egin ziren K.a.
III. mendean (Roqueperteuseko Hermes,
Borely museoan, Marseillan). K.a. II. mendean
ere eskultura asko egin zen eskualde
horretan (Noveseko taraska edo munstroa,
Calvet museoan, Avignonen), baina toki gehiagotara
ere zabaldu zen estatuagintza :
egungo Alemania eta Txekiako lurraldeetan,
adibidez, pieza bikainak aurkitu dira
(Heidelberg eta Msecke-Zehroviceko giza
buruak).
Arte zelta barrokoa
Erromatarren konkistaren eraginez sortu
zen arte zeltaren azkeneko estiloa, barrokoa
deitzen zaiona. Estilo horretan zehaztasun
berberaz adierazten dira apaindura
irudiak, baina simetria sartu zuten berriro
ere.
Galian ez zuen estilo honek asko iraun,
galiar-erromatar arteak kendu baitzion lekua,
baina oso garrantzitsua izan zen Belgikan
eta Britainiar Uharteetan. Snettishamgo
besokoa da estilo honetako gauzaki
adierazgarrienetako bat.