Artea»Antzin Aroa
Greziako artearen hasiera
Mizenastarrak izan zuen lehenengo greziarrak ; K.a. 2000. urtean iritsi ziren Greziara.
K. a. 1100. urtean grekeraz hitz egiten zuten beste leinu batzuk iparraldetik sartu ziren
penintsula hartara, mizenastarrak beretu eta bereganatu zituzten, eta Egeoko uharteetan
eta Asia Txikian barrena hedatuz joan ziren pixkanaka-pixkanaka. Leinu horiexek
sortu zuten hurrengo gizaldietan gaur egun greziar zibilizazioa esaten zaiona. Doriarrak
eta joriarrak nabarmendu ziren leinu multzo haien artean ; doriarrak Greziako kontinentealdean
kokatu ziren, eta joniarrek, berriz, Egeoko uharteetan eta Asia Txikiko
kostaldean hartu zuten bizilekua, eta antzinako Ekialde Hurbilarekin harremanetan zeuden
.
Hizkuntzaren, sinesteen eta ohituren bidez elkarren artean lotura handia bazuten
ere, greziarrak elkarrengandik bereizita egon ziren hiri-estatu askotan. Estatu horiek
politikan, alor militarrean eta merkataritzan elkarren artean zuten lehiak ekarri zuen
ideien eta erakundeen aurreramendua.
Estilo geometrikoa
Greziar zibilizazioaren eratze aldiak laurehun
bat urte iraun zuen, K.a. 1100etik
700era. Garai hartako lehenengo hiru gizaldiez
ezer gutxi dakigu gaur egun, baina 800
urtearen inguruaz geroztik historiak badu
berri zehatzagorik : K.a. 776 urtean Olinpiar
Jokoak sortu ziren, eta orduan hasi zen
Greziaren kronologia. Garai hartakoa da
baita ere bereziki greziarra zen estilorik zaharrenaren
goraldia arte ederretan : estilo
geometrikoa esan zitzaiona. Zeramika margotuak
eta eskultura txikiak ditu arte horrek
ezaugarri nagusiak.XI. gizaldiko zeramikari estilo protogeorrretrikoa
esan izan zaio. Kretako eta Mizenasko
zeramika molde aberats eta apainak
ez bezala, zeramika protogeometrikoak oso
molde soilak zituen, eta oso apaindura xumeak,
egunero erabiltzeko ontzi eta plater
txikietan eginak. Gaztain kolorez zeuden
margotuak, hi edo hiru narra izaten zituzten,
eta margotua ez zegoen zatietan apaindura
oso xume bat marraztua zeukaten, bizpahiru
alditan errepikatua : zirkuluak, punr
X. mendean, estilo geometrikoko zeramika
nagusitu zen zeramika protogeometrikoaren
ordez. Buztingintzako lantegi
bakartu batzuk nabarmentzen hasi ziren
han-hemen, eta xehetasun jakin batzuetan
aldea baldin bazegoen ere batzuetatik besteetara,
estilo berbera zuten oinarrian. Atikan
iritsi zuen estilo hark goi maila. Ontziak
ugaritu egin ziren formaz, eta haien atalen
egitura argiagoa eta proportzionatuagoa egin
zen. Egunero erabiltzeko plater-ontziez gainera,
lurrinak gordetzeko ontzi txikiak eta
hilobietan jartzeko ontzi handiak ere hasi
ziren egiten. Buztingintzari dagokionez, teknika
landuagoa erabiltzen zuten, buztin
garbituagoa, berdintsuago egosia... Zirkuluak
eta lerro zuzenak konpasarekin eta
erregelarekin egiten zituzten. Aldi berean,
ontzien kanpoaldeko marrazkiak gero eta
konplexuagoak eta landuagoak ziren :apaindurazko irudi eta gaiak gehiagotu eta
aberastu egin ziren, eta oinarri horren gainean
geometriazko marrazki eta sistema oso
bat eratu zen.
Sistema horren elementuak, lerroa oinarri
zuten apaindurak ziren, askotan geometriazko
irudi soilak ere izaten zirenak: lerro
zuzenak eta lerro etenak, puntuak, triangeluak,
erronboak, laukiak, dameroak, era
askotako gurutzeak, zirkunferentzia zentrokideak,
eta horien guztien konbinazioak.
Apaindurarako irudi jakin bat aukeratu orduko,
buztingileak behin eta berriz errepikatzen
zuen irudi hori, eta apaindura beraren
segidak baliatuz zerrenda horizontalak egiten
zituen. Zerrenda horiek narra fin batez
bereizten zituen. Sistema horrekin apaindu
beharreko ontziaren proportzioa gordetzen
zuten. Sistema hori gero eta konplexuago
egin zen : zerrenda horizontal hori lauki
batzuek eteten zuten, eta lauki horietan irudiak
marrazten zituzten : errosetak, hegaztiak
eta beste animalia batzuk. Eta, azkenik,
estilo geometrikoak goren maila iritsi
zuenean (IX. mendearen bukaeran eta VIII.. endearen hasieran), giza irudiak irudikatzen
zituzten.
Giza irudiak dituzten lehenengo anforak
Atenaseko Dipilon hilerrian aurkitu zituzten,
eta, hortaz, cIrpilonekoa esaten zaio
anfora horien estiloari. Tamaina handiko
ontziak dira (metro t'erditik gora luze), eta
hilobien gainean jartzen zituzten, hil oroigarri
gisa. Ontziaren lepoa, gorputza eta oinarria
aipaindurazko zerrendekin estaltzen
zituzten, baina erdialdean, heldulekuen parean,
hildakoaren doluminez eginiko irudi
bat marrazten zuten. Irudi horietako batzuetan
gorpua irudikatzen zuten, inguruan ahaideak
negarrez zituela, besoak altxatuta ;
beste irudi batzuetan, berriz, baziren hil
karrozak eta hiletako segizioa, itsasontzi
hancliak aurraunlari pila bat eserita zeukatela
; itsasoko eta lehorreko guduak...
Giza irudiak eta irudi osoa antolatzeko
modua oso xaloa zen. Giza irudiek hankak
oso handiak zituzten eta beti soslaiz marraztuak
ziren : soina motza, triangelu baten
erakoa, besoak makilen tankerakoak, lepoa
ere makiL baten itxurakoa, eta burua biribila
edo obalatua. Irudi hori beti berbera zen,
molde beretik aterea balitz bezala, eta berdin
zioen gizona zutik egotea, edo gorputz
hila edo etzana irudikatzea. Ekintzak besoen
edo eskuen keinuen bidez edo hanken
arteko espazioaren bidez zeuden adieraziak.
Giza irudi horiek ez ziren, inondik ere, tamaina
berekoak ; ontzi guztiaren apainduraren
zati bat baizik ez zirenez, pintorea
saiatzen zen tarte hutsik ez uzten irudien
artean, eta, hortaz, behar zuenean handitu
edo txikitu egiten zituen giza irudiak, proportzioen
eta perspektibaren axolarik gabe.Dipiloneko estiloan apaindutako anforetako
giza irudiak ideografikoak ziren.
Marrazkilari haiek ez zituzten eredu bizi bati
begira marrazten irudi horiek, buruz baizik,
eta oroimenean zuten moldearen arabera
: giza irudiaren ideia abstraktu bat adierazten
zuen, eta ez begi hutsezko sentipen
bat.
Anfora geometriko batzuk animalien
buztinezko irudi txiki batzuez apainduta
egoten ziren, eta apaingarri horiek anforen
estalkietan edo heldulekuetan jartzen zituzten
. Brontzezko ontzi geometrikoak ere
modu horretantxe apaintzen zituzten. Aurkitu
izan dira baita ere brontzezko eta buztinezko
giza irudi txikiak, estilo berekoak,
eta batzuetan multzoka bilduak.
Estilo geometrikoa ez da Mizenasko tradizioaren
bilakaeraren emaitza, oso bestelako
estilo bat baizik : abiapuntu herri bat,
alclerdi batzuetan zeharo lanclugabea zegoena
. Adituek ez datoz bat estilo mizenikoaren
eta estilo geometrikoaren arteko aldeari eta
etenari argibideak ematerakoan : batzuentzat,
estilo geometrikoa doriarrek ekarria zen,
baina gaur egun beste adini askok ez du
iritzi hori aintzat hartzen ; beste batzuentzat,
izan dezake estilo geometrikoak estilo mizenikoaren
halako bilakaera baten zantzurllc
; beste batzuentzat, estilo zeharo herri bat
da, berpizte baten modukoa ; eta, azkenik,
bada uste duenik ere garai hartan, aitzitik,
halako gainbehera bat izan zuela greziar
arteak, eta horregatik direla, artelan mizenilcoekin
konparaturik, hain soilak eta landugabeak
artelan geometriko hauek.
Ekialde kutsuko estiloa
Izenak berak adierazten duen bezala,
estilo honek Egiptoren eta Ekialde Hurbilaren
eragin handia izan zuen, Greziaren eta
herrialde horien arteko merkataritzazko
harreman gero eta estuagoen bidez batez
ere. K.a. 725etik 650era bitarte, Greziako
arteak ekialdeko irudi eta ideia asko bereganatu
zituen, eta bereganatze prozesu horretan
aldaketa handiak izan zituen bere
baitan.
Ekialde kutsuko estiloaren bilakaera hiru
alditan bana daiteke. Lehenengo aldian irudi
mota berriak -landareenak eta animalienak-
ordu arteko apaindura geometrikoarekin
nahasian erabiltzen zituzten.
Ekialdeko irudi mota berriak erabiltzen zituzten,
baina oraindik ez zituzten bereganatuak
; berria eta zaharra elkartzen zintzten,
baina ezin zituzten modu harmonikoan
elkar harrarazi.
Ekialde kutsuko estiloaren bigarren aldian
halako sistema bateratu bat eratzen
zuten apainduraren elementu heterogeneoek
. Zerrenda horizontaleko sistema zaharra
nagusi zen oraindik, baina animalia
ilarekin estaltzen zituzten zerrencla horiek ;
aldi berean landareen irudiak eta apainduta
geometrikoa ontziaren bigarren mailako
zatietan kokatzen zituzten : euskarrietan,
heldulekuetan eta lepoetan, eta orobat erabiltzen
zituzten zerrendak mugatzeko eta
giza irudien arteko hutsuneak betetzeko.
Aldi hartan hasi zen greziar apaindura klasikoa
finkatzen : palmondo estilizatuak, loto
kimuak eta loreak, huntz aldakak, saski txirikordatuak
eta ziriak. Ekialde kutsuko estiloaren
aldi honen adierazgarri garrantzitsuenak
dira, batetik, Korintoko anforak, eta,
bestetik, Rodas-Miletokoak. Korintoko irudiak
siluetaren teknikaz zeuden eginak, alegia,
itzal mocluko irudiak zuren atzealde argiago
batean nabarmenduak ; Rodas-Miletokoak,
berriz, irudikanttako objektuaren
ingurua soilik mugaturik marraztuak ziren
gehienbat. Batzuetan zein besteetan, zerrendak
animalia multzoekin zeuden beteak,
baina estilo geometrikoan marrazten zituztenen
oso bestelakoak ziren irudi haiek, bai
aukeratutako irudiengatik eta bai irudiok
marrazteko eta antolatzeko moduagatik.
Rodas-Mlletoko anforetan basahuntzak, oreinak,
panterak eta hegaztiak ziren irudi
sarrienak, baina baziren fantasiazko animalia
batzuk ere : esfingeak eta grifoak, adibidez
. Irudi horiek batzuetan bata bestearen
atzean egoten ziren, ilara amaigabeetan,
bestetan, berriz, nahastuta, elkarren kontrako
norabideetan kokatuak. Oso marrazki
fin eta landuak ziren. Korintoko anforetalco
marrazkiak, berriz, askoz zakarragoak
ziren, baina animalia azota gehiago zituzten
irudikatuak.Ekialde kutsuko estiloko azkenaldian
gizonaren irudia agertu zen anforetan, eta
harrezkero pintura nota horrek apaindura
hutsezkoa izateari utzi zion, eta kontakizunezko
pintura bihurtu zen. Giza irudiak
berez ziren adierazgarriak, ez apainclurazkoak,
eta mitologiako gaiak aipatzen zituzten
sarritan, baina anfora egile haiek oso
aintzat hartua zuten artelan bat ari zirela
egiten, gertaera jakin bat kontatzeaz gainera
. Giza irudia nagusitu izanak apaindura
sistema osoa aldarazi zuen. Anfora zerrenda
txiki horizontaletan zatitu ordez, elementu
guztiak neurri konwn batera moldatu
ordez, balio bereko irudi segida monotonoak
ezarri ordez, erabateko bereizketa bat
egin zuten irudi nagusien eta bigarren mailako
irudi apaindurazkoen artean. hodi nagusiei
behar zen leku guztia ematen zitzaien,
ontziaren forma eta neurria kontuan harturik;
eta bigarren mailakoak irudi nagusien
apaingarri huts ziren. Irtenbide berri bat
eman zitzaion beraz anforaren forma eta
anforaren apaindura modu harmonikoan
konbinatzeko arazoari. Sistema horrek indarrean
jarraitu zuen Greziako zeramika
margotuak geroztik izan zuen bilakaeran.
K.a. VII. mende bukaerako giza irudiak
ez zuten zerikusirik anfora geonetrIIcoetalco
giza irudiekin. Ez ziren giza itsurako itzalak,
haragi eta hezurrezko gizonen irudiak
baizik, gorputz atal nagusiak ondo bereiziak
zituztenak, eta beso-hanketako giharrak
ondo mugatuak ; mugimendua eta sentimenntak
adierazten dituzten irudiak dira.
Ekialdeko irudiak kopiatuz, greziar artistak
giza izatearen formak irudi bidez adierazten
ikasi zuten, adierazpide hori bereganant
zuten, eta hari eduki berri bat emateko
aukera ikusi zuten. Eta, hala, irudi eta figura
berriak sortu zittizten.