Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Egipto : Beranduko Aroa eta greko-erromatar aldia

Traxanoren kioskoa, Philae tenpluan.<br><br>

XX. dinastia erori zenez geroztik, Egiptok ez zuen inoiz berreskuratu bere antzinako distira. Hirugarren bitarteko aroa hasi zenetik Alexandrok mendean hartu zueneraino, libiarrak, nubiarrak eta pertsiarrak izan ziren Egiptoko nagusi, bertako dinastiek, denboraldi laburretan, agintea eskuratu bazuten ere. Hala ere, atzerritarten nagusitasunak ez zuen eragin handirik izan artearen bilakaeran.

Azken ramsestar faraoia hil ondoren (K.a. 1085) bi zati eginda geratuu zen Egipto.

Amonen apaiz nagusiek gobernatzen zuten goi eta erdiko Egipton, eta ipar Egipton, aldiz, XXI. dinastiako faraoiek agintzen zuten,Tanis hiriburutik. Dena den, bereizkuntza ez zen erabatekoa, izan ere,Tebasko apaizekTanisko faraoien erregealdien arabera datatzen zituzten urteak, eta iparraldeko faraoiak Amonen apaiz nagusien alabekin ezkontzen ziren. Hortaz, ahaidetasun lotura estuak zeuden bi aginte taldeen artean. XXII.. inastiako faraoiak (K.a. 945-712) libiar jatorrikoak izan ziren, baina aspaldi hartan integratuta zeuden egiptoar kulturan, XX, dinastiaren azkenaldetik Tanisko faraoientzat mertzenario lanetan enplegatu baitziren libiarrak. XXIII. eta XXIV dinastiak denbora berean egon ziren agintean, libiar jatorriko bi adar ziren, izan ere, eta beren artean banatuta zuten Egiptoko lurraldea. XXV dinastiako faraoiak (K.a. 712-657) nubiarrak ziren jatorriz, baina Egiptoko kultura bereganaturik zuten. Dinastia honek lortu zuen Egipto guztia berriro batzea, baina berehalaxe asiriarrak sartu ziren indarrez,Tebas suntsitu zuten eta mendean hartu zituzten egiptoarrak. XXVI. dinastiako faraoiak (K.a. 672- 525) egiptoarrak izan ziren : goiko eta beheko Egipto batu zituzten eta garai bateko arte distiratsua berpiztu zen dinastia berriarekin. Ez zen denbora askoko kontua izan, hala ere, pertsiarrek inbaditu baitzuten Egipto eta ez zen gehiago egiptoar faraoirik agintean izango, XXX. dinastiakoen denboraldi labur bat salbuetsita (K.a. 380-343).

Greziarren eta erromatarren nagusitzak ere (K.a. 332-K.o. 395) ez zuen funtsean egiptoar artea aldarazi, zeinak kalitate handiko obrak ekoizten jarraitu baitzuen, harik eta, kristau aroa etorrita, erabat galdu zen arte.

 

Beranduko Aroko arkitektura

Beranduko Aroko faraoiek garrantzizko obrak erailei bazituzten ere, arte horren oso lekuko gutxi geratu zaizkigu.

YXIIL dinastiako erregeek eraikuntza berriak erantsi zizkioten Karnakeko tenpluari, eta hala, apaindutako atari berri bat eraiki zuten Inperio Berriaren garaiko azken eraikinen atzean. Tenplu berri bat ere eraiki zuten Bubastisen, XHII. dinastiaren hiriburuan, baina egoera txarrean dauden hondakin gutxi batzuk besterik ez da geratzen.

XXV. dinastiako Taharga faraoiak (K.a.

690-664) papiro formako zutabeak zituen kiosko bat eraikiarazi zuen Karnakeko bigarren pilonoaren ate aurrean. Oraindik zutik dago hamar zutabeetako bat. Kuxtar faraoiek ere eraikin handiak altxa zituzten Nubian, beren jatorriko lurraldean. Piankhyk eta Tahargak Gebel Barkal, Sanam eta Kawako tenpluak zaharberritu zituzten. X1rV. dinastiako faraoiek, Inperio Zaharreko ereduen unitazioz,berriro ere piramide azpian egin zituzten heren hilobiak. Hala egin zuten, esate baterako, Gebel Barkalen hegoaldeko Nuri izeneko nubiar nekropolisean, gaur Sudango lurraldean, non, geroago, meroetar faraoiak ehortzi baitzituzten. XXV. dinastiako faraoien piramideak utileiak ziren : Piankhyrenalc 68°ko makurrera du, eta oinarrian 8 metro besterik ez du alde bakoitzean. Piramidearen azpian zegoen hileta ganbara, eta haren egiturarekin zerikusirik ez zuen kanpoko eskailera batetik sartzen zen benara.

)OO. dinastiako Nektanebo Lak (K.a.

380-362) Karnakeko tenpluaren esparrua behin betiko mugatzen zuen pezozko murru eskerga bat eraikiarazi zuen. Egiptoar jatorriko azken faraoia izan zen Nektanebo II.ak (K.a. 360-343), Siwa oasiko tenplua eraikiarazi zuen, non Alexandro Handiak orakuluari galdegin baitzion. Faraoi horrek berak, Horusi eskainitako santutegi berri bat eginarazi zuen Edfuko tenpluan, baina egun ez da aaaosa baizik geratzen, alegia, jainkoaren irudia edukitzen zuen granito heltzezko pieza bat.

 

Beranduko Aroko eskultura

Beranduko Aroko estatuagintza antzinako ereduetan inspiratu zen. Erdiko Inperioko eskulturak kopiatuz bilatzen zuten perfekzioa garai hartako eskultoreek, haiek hartzen baitzituzten eredu klasikotzat.

Gaur arte ez da aurkitu XXI. dinastiako faraoien harrizko edo zurezko irudirik. Aro hartako aintzat hartzeko moduko lehen eskulturak XII. dinastiako libiar jatorriko Osorkon Ilaren erregealdikoak dira. Garai honetako faraoien estatuak IVIII. dinastiako estilo klasikoa errespetatzen dute : Tutmosis IILaIe hasitako ereduari jarraiki, irribarre sotil bat dute faraoiek aurpegian. XXV. dinastiako faraoiek Karnakeko tenplurako eta, batez ere, Nubiako tenpluetarako eginarazi zituzten estatuak, herrialde hartakoak baitziren jatorriz. Nabarmenak dira, beste guztien gainetik, Gebel Barkaleko tenpluko Taharga faraoiaren estatua erraldoiak. Faraoi honen estatuak gerra trofeotzat eraman zituzten asiriarrek Egipto mendean hartu zutenean, Niniben aurkitu baitira faraoi honen kartutxoa daramaten hiru estatua erraldoiren iclullcialc.

XXVI. dinastiaren garaian eskulturaren benetako berpizkunde bat izan zen. Aldi honetako eskultura ezaugarrienak brurbrrila baora deritzatenak dira : burua erabat soilduta eta errealismo handiz irudikatu zituzten apaiz edo kargu handiko gizonak. Nahiz eta erabilitako materialak oso gogorrak ziren, garai honetalo eskultura guztiek leuntasun handiko akabera dute, eskultore haien trebezia ukaezinaren erakusgarri.

XXII, XMII eta XXIV. dinastietan metal urtuzko eskulturak dira, batez ere, besteetatik gailentzen direnak, eta esan behar da garai honetako eskulangileek askoz maila hobea lortu zutela Inperio Berriko metalgileek baino. Garai honetako maisu lana, zalantzarik gabe, Osorkon Maren (K.a. 850 aldera) emazte zen Karomama irudikatzen duen estatua da.

 

Urregintza

Taniseko XHI eta XMI. dinastietako faraoien nel iopolisean ukitu gabeko hilobi batzuk aurkitu zinaten 1940. hamarraldian egindako indusketetan, urre eta elektrozko bitxi, ontzi eta gainerako hileta horniak zituztenak . Psusenes I.aren (K.a. 1040-992) hilobi ukigabean bereziki hileta horni guztiz aberatsak aurkitu zituzten -aipatzekoak dira faraoiaren urre hutsezko hileta mozorroa eta giza irudiko zilarrezko sarkofagoa- Faraoi honen momia apaintzen zuten bitxiak alderagarriak dira kalitatez Tutankhanlonen garaikoekin, baina estiloz ez dira hain arranditsuak.

 

Greko-erromatar aldiko arkitektura

Nahiz eta, lehenik Greziako erregeek gobernatutako lurralde, eta gero, erromatar probintzia bihurtu Egipto, tinko eutsi zitzaien egiptoar artearen ereduei, eta eraikin apartak egiten jarraitu zuten, horietako batzuk, faraoien garaikoak baino edenagoak eta kalitatez hobeak.

Hobekien gorde den tenplua Edfukoa da. Horus jainkoari eskaini zitzaion, eta Luxorren eta Asuanen tartean dago. Aurretik, toki berean, Inperio Berriko tenplu bat zegoen eta hango materialak berrerabilizituzten, batez ere, sarrerako patioa lauzatzeko . Bai sarrerako atarteetan eta bai bi hipostiloetan zutabe konposatuak eraiki zituzten . Pilonoaren barnealdeko hormetan Edfuko Horusen eta Denderako Hator jainkosaren elkar topatzea ospatzen zuen festa dago irudikatuta. Hipostiloak launa zutabeko hiru ilara zituen, eta agerpenen atartea deitzen zitzaion, hantxe agertzen baitzen jainkoa jendartera. Santutegiaren barruan Nektanebo faraoiak eginarazitako rraosa zegoen. Esparru sakratuaren barruan, baina bakartuta, rnanzntrsi edo jaiotzen etxea dago, hantxe ospatzen baitzen Horus jainkoaren jaiotza. Eraikin horren areto nagusia zutabez hornitutako galeria batek inguratzen du, eta esandako zutabeek kapitel loredunak eta Bes jairakoaren formako abakoak dituzte. Hormetan, jainkoaren haurtzaroko pasarteak daude irudikaturik.

Hator jainkosari eskainitako Denderako tenplua 34. urtean sagaratu zen, eta adierazgarria da hori egiptoar artearen iraupenaren ideia bat osatzeko. Hipostiloko zutabeek -Tiberio enperadorearen aginduz erantsi ziren- Hatorren irudia antzezten duten kapitelak dituzte. Bigarren hipostiloak agerpenen atartearen funtzioa betetzen zuen. Bada, mammisi bat ere, Traxanok, Nektanebo Laren eraikin batean oinarrituta, eraikiarazia. Aintzira sakratu baten hondakinak ere baclaude, izan ere, aintzia hori eta sarz(ztorium bat erabiltzen zuten jainkosak sendatzeko itxaropenez bertaratzen ziren gaixo fededunek.

Edfu eta Asuanen tartean, Nilo ibaiaren ertz-ertzean dago Horusi eta Sobeki (lnokoclilo jainkoa) eskainitako Kom Ombo tenplua. Oso hondatuta dago gaur egun, eta hondakin erromantiko batzuen itxura du.

Nilometro interesgarri bat ere badu tenpluak, zeinari esker ezagutzen baitzuten ibaiak haztean harrapatzen zuen neurria, eta hala kalkulatzen zuten zenbat zabaleko lur eremuak landu.

Asuanen hegoaldean, Isis jainkosari eskainitako Philae tenplua clago (aipatzekoa da Erromatar Inperio guztian hedatu zela jainkosa harenganako gurtza). Tenplu hau uharte batean zegoen, ibaiaren erclian, eta zegoen tokitik atera eta beste leku batean berreraiki behar izan zuten Asuango urtegiak estaliko ez bazuen. Tenpluaren bitxikeria aipagarriena sarrerako prozesioetarako zutabedia da, asimetrikoa izateaz gainera eslaian ezarria baitago. dlctnrn7isrn ere ardatz nagusiarekiko eslaian eginda dago.

Traxano enperadoreak kiosko estali bat eraikiarazi zuen Philaen, erdi alturan murruarekin batzen ziren lorez apaindutako 14 zutabe zituena, gaur estalkia galduta badago ere. Nilotik zetozenentzat eraikin hori zen tenplurako sarbidea, eta sarrerako zutabediaren funtzioa betetzen zuen.

 

Eskultura eta pintura

Greko-erromatar aldiko eskulturan egiptoar eta greziar artea nahasten dina. Eskultoreek greziar jatorriko pertsonak irudikatu behar izan zituzten, horiexek baitziren Egiptoko agintari berriak. Lehen aldiz, ile kizkurrak agertu zien ptolomeotarrak irudikatzen dituzten egiptoar eslnilturetan. Erromatarren agintaldian greziar artearen eragina indartu egin zen, bara eskulturek beti gorde izan zuten Egiptoko estiloaren zenbait ezaugarri.

Aldi horretako eraikin garrantzitsuak egiptoar tradiziozko erliebez apainduak zeuden. Garai horretako erliebeek irudiaren kanpoko ertza ez dute hain markatua, baina barrua landuagoa dute. Aipatzekoak dira Edfuko Horusen tenpluko erliebeak eta Karnalcelco Filipo Arrideoren kaperakoak.

Greko-erromatar garaiko pinturak momia erretratuak deitzen zaienetan harrapanr zuen goren puntua. YVIII. dinastiatik hasita, giza formako sarkofagoan antzezten ziren hildakoaren hazpegiak. Zurezko edo kartoikizko sarkofagoek bendaz bildutako momiak gordetzen zituzten. Greko-erromatar aldian, ohol baten gainean margotzen zen hildakoaren erretratua eta gero sarkofagoari eransten zitzaion, edota momia berari lotzen zitzaion bendaz. Erretratuak errealistak dira eta leialtasunez antzezten dituzte -zertxobait idealizatuta, hala ere- hildakoaren hazpegiak.

Pintzelez eta espatulaz margotzen zituzten.