Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia»Egungo aroa

Ekonomia Kontzertua

Gipuzkoako Aldundia, XX. mende hasierako argazki batean.<br><br>

Ekonomia Hitzarmenak, 1878tik aurrera, foruak kendu izanaren kolpea arintzeko balio izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Espainiako estatu liberalaren zentralizatze prozesua zertxobait biguntzeko, alegia.

Hitzarmena bera negoziazio luze eta korapilatsuen emaitza izan zen, Cánovasen irudia nabarmendu zela saio horretan; izan ere, gaitasun berezia zuen gizon honek, egoera zailei erantzun pragmatikoa emateko. Edozein moduz ere, zerga presio txikiagoko errejimen bat eratu zen, zergak kudeatu eta banatzeko orduan autonomia handia zuena, eta, labur esanda, euskal diputazioei aginpide zabala ematen ziena hala ekonomiaren nola administrazioaren arloan.Ekonomia Kontzertua Errestaurazioaren teoriazko zentralizazioa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoa, bigundu zuen tresna izan zen. Hazienda Ministerioari zergak ordaindu beharra eta gizonak ejerzitora bidali beharra Karlistaldien ondorio izan ziren; lehen behar hori betearazteko behin behineko irtenbidea izan zen Ekonomia Kontzertua.Kontzertua, jatorriz, gobernu agindua zen ?gehienetan, Errege Dekretua baino ez zen izaten?; horren arabera, euskal Diputazio bakoitzak urteko kopuru jakin bat (kupoa) eman behar zion Hazienda Ministerioari estatuak uko egin zien beste zenbait zerga (zerga hitz hartu deituak) bilkinaren ordainetan. Ordainketa horiek zerga bilketa berezien bidez edo diputazioen zergen bidez bildutako diruarekin egiten zituzten, eta ez zuten, beraz, hitz hartutako zergen bidez ordaindu behar nahita ez. Hitzarmen orokorrak iraupen aldakorra zuen: adibidez, 1878ko hitzarmenak zortzi urteko epea ezartzen zuen, eta 1926koak, berriz, hogeita bostekoa.

Kontuan hartzekoa da, bestalde, Diputazioek ez zituztela hitz hartutako zergak bildu behar, hau da, ez zirela Ministerioaren ordeko hutsak; kupoaren ordainketa beren diru sarreren bitartez egiten zuten.

Diputazioen esku zegoen, beraz, hitz hartutako zergak biltzea ala ez biltzea, baita bilduz gero zenbateko tarifa ezartzea ere.

Ez zegoen koordinazio edo arautegi orokorrik; diputazioek zeinek bere finantza egitura osatu zuten, ez bakarrik Hazienda Ministeriotik, baita beste bi probintzietatik ere bereizten zituena (betiere, estatuaren egitura orokorraren barruan).

Zergatik sortu zen, ordea, Ekonomia Kontzertua? Estatu zentralista batean (XIX.. endeko Espainia halakoa zen ?baita gaur egungoa ere?), nola liteke Hego Euskal Herriko zergadunak Hazienda Ministeriotik at gelditzea, zerga gehienetan behintzat? Galdera horiei erantzuteko Kontzertuaren aurreko garaia hartu behar da kontuan.

Alde batetik, Nafarroan gertatutakoa aipatubehar da. Lehen karlistaldiaren aurretik, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren zerga salbuespen berak zituen Nafarroak; 1841ean, ordea, hitzarmen bat izenpetu zuen Nafarroak Hazienda Ministerioarekin: kopuru jakin bat ordainduko zuen Nafarroak zerga zuzenen ordez. Hitzarmen hori, Ekonomia Hitzarmena esan zitzaiona, hainbatetan berritu zen: 1876, 1927, 1941 eta 1969an. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, lehen karlistaldiaren amaieraren eta bigarren karlistaldiaren hasieraren artean, saio ugari egin zen Nafarroakoaren antzeko hitzarmen bat lortzeko. Saio haiek, hala ere, huts egin zuten; izan ere, batetik, Isabel erreginaren garaian Espainiako egoera aldakorra zen oso, eta, bestetik, Diputazioek ez zuten borondaterik Foruen oinarria galtzeko (zerga eta soldaduska salbuespena) alegia, nahiz eta, 1841az gero foruaren zenbait atal murriztuak ziren (aduanak, sistema judiziala, etab.). Karlistaldiaren ondoren, Cánovas del Castillok foruen arazoa konpondu nahi izan zuenean, Nafarroako irtenbidean zuen eredu bat.

Izan ere, 1876an Espainian bizi zen gerra ondoko egoerak erabat estutu zuen Cánovas. Kontuan hartu behar da, batetik, gerra zibil odoltsu bat pasatu berria zela, eta, bestetik, gerra haren erruduntzat euskal Foruak hartzen zirela. Oso zaila zen Diputazioek zuten egoera aldakorrak horretan irautea. Cánovasek, euskal administrazioaren ereduaren miresle, ez zituen Foruak desagerrarazi nahi; sistema konstituzionalean txertatu nahi zituen, eta ziurtatu nahi zuen Foruek sistema hartan parte hartuko zutela, gizonak bidaliz eta dirua emanez.

Dena dela, Diputazioetako agintarien zorroztasuna zela-eta, Cánovasek politika gogorragoa bideratu behar izan zuen, Bizkaian batez ere; azkenik, 1877an Errege Dekretu bidez desegin ziren Foru Diputazioak.

Horrek, ordea, arazo praktikoa sortu zuen. Hazienda zentralak ez baitzuen zerga sistema orokorra ezartzeko daturik, eta zeuzkan datuak eskasak ziren, edo kalitate gutxikoak bestela. Beraz, behin behineko bidea aurkitu zuen: zerga sistema eztigarri baten bidez zerga gehienak probintzietako Diputazioek bilduko zituzten, kupo jakin baten ordainetan. Hasieran uste izan zenzortzi urteko epea nahikoa izango zela Hazienda zentralak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sartzeko bideak izan zitzan. Ez zen, ordea, halakorik gertatu.

1876. urteko apirilean, Cánovas del Castillok Foru Diputazioei deitu zien zerga eta soldaduska salbuespena alde batera utzi eta parte har zezaten, gainerako lurraldeek bezala, eginahal ekonomiko eta militarrean.

Baina ez zen hitzarmenik izan, eta Cánovasek lege bat aurkeztu zuen Gortean; euskal Diputazioek lege horren kontrako botoak eman bazituzten ere, legea onartu egin zen. Lege haren arabera Gobernuak ahalmen osoa zuen foruen inguruko arazoa konpontzeko.

Dena dela, edozein izanda ere konponbidea, diputazioek gizonak eta zergak eman behar zituzten. 1876ko uztailaren 21eko Legea ez zen berez ezeztagarri, ez behintzat erakundeen ezeztagarri. Uztailaren 21eko Legea onartu zenetik foruak erabat deuseztatu ziren arte (1877), zenbait ahalegin izan ziren foru erakundeek aldaketak onar zitzaten. Hori dela eta, Cánovasek Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban Batzar Nagusiak biltzeko baimena eman zuen hainbatetan.

Batzarrek, ordea, ez zuten inolaz ere Legearen betetzeaz aritu nahi. Eztabaida bakarra onartzen zuten: probintziek nola har zezaketen parte, diruz edo gizonez, eginahal orokorrean borondatezko diru emate baten bidez. Cánovas, bestalde, prest zegoen Batzar Nagusiei biltzen uzteko Legea betetzeko moduaz jardun zitezen, baina oinarritzat hartuz Legea bete behar zutela.

Uztailaren 21eko Legea betetzearen kontrako jarrera gogorrena Bizkaian zabaldu zen. Beraz, Bizkaiko Diputazioa izan zen desegin zen lehena, eta 1877ko maiatzaren 5ean Behin Behineko Probintzia Diputazioa jarri zuten haren ordez. Gipuzkoan eta Araban konponbidea aurkitzeko saio gehiago egin baziren ere, ez zen emaitzarik lortu.

1877ko abenduan, Gipuzkoako eta Arabako diputazioak desegin eta Probintzia Diputazioak ezarri ziren haien lekuan. Gobernadore Zibilak izendatu zituen hiru probintzietako diputatu nagusiak; pertsona liberalak hautatu zituen, antzinako foru erakundeetan aritutakoak.

Behin Behineko Diputazioek, azkenean, konponbide bat lortu zuten Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba ?Ekonomia Kontzertu orokorrean? sartzeko; 1878ko otsailaren 28ko Errege Dekretuaren aurrekoa izan zen akordio hura. Errege Dekretu haren bidez euskal zergen errejimen berezia Ekonomia Kontzertua bihurtu zen urte gutxitan.

Lehen Ekonomia Kontzertu haren arabera (Hazienda zentralak zerga errejimen orokorra ezartzeko datuak eta oinarriak eduki arte behin behinekoa), hiru hilabetero ordaindu behar zioten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Diputazioek Hazienda zentralari, Ministerioak ustez bilduko zuenarenordainetan. 1877-1878ko ekitaldirako Errege Dekretuak diru kopuruak zehaztu zituenean bezala, oraingoan ere beherapenak onartu ziren Karlistaldiak eragin zituen hondamenengatik. Beherapen horiek, hasieran, udal liberalei egin zitzaizkien bakarrik, baina kopuru osoa jaitsi gabe. Beraz, udal karlistek beraiei zegokien zatiaz gainera udal liberalei zegokiena ordaindu behar zuten. Diputazioek ez zuten onartu udal batzuek beste batzuek baino zerga gehiago ordaintzea, gerrak eragin bera izan baitzuen batzuetan zein besteetan. Eztabaida luze baten ondoren onartu ziren beherapenak, pertsonalak lehenbizi, eta probintzia osoarentzat ondoren.

1877an beherapen horiek 9 urtetan egingo zirela erabaki zenez gero, zerga hitzarmena 8 urtetan baliogabetuko zen. Urte horiek igarota, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban zerga errejimen orokorra ezarriko zela uste osoa zegoen.

1878ko hitzarmenaren negoziazioa lasterra izan bazen ere, prozesu zaila izan zen hiru probintzientzat; Cánovasek, izan ere,tratuak bakarka egin zituen hiru diputazioekin.

Hau da, diputazio bakoitzeko ordezkariak banaka-banaka aritu ziren Gobernuaren negoziatzaileekin; hala, behin baino gehiagotan, kontrakotasunari aurre egiteko beste bi probintziek baldintza hura onartua zutela esaten zuen gobernuak. Hori bera gertatu zen, esaterako, tabako estankoarekin: bizkaitarrek kontra egin zioten, gipuzkoarrek eta arabarrek, berriz, alde. Lortu zen hitzarmena ez zen inoren gustukoa izan, Cánovasena izan ezik; ez zuen, ordea, inor atsekabetu, kontrako sutsuenak izan ezik.

Hitz hartutako kopuruak (ik. 1. taula) gutxi jaitsi ziren aurreko ekitaldian (1877- 1878) ordaindutakoaren ondoan; izan ere, zerga bilketari zegozkion beherapenaz gainera, kontuan hartu ziren liberalentzat aurrikusitako zerga salbuespenak eta beste zenbait beherapen, Bizkaia eta Gipuzkoako polizia mantentzeak zekarren kostua esaterako.

Bestalde, guztirako kopuruak txikiagoak ziren elizgizonen mantenuaz Diputazioak berak arduratzen zirenetan (Gurtza etaKleroa). Hala, Bizkaiak, esaterako, teorian ordaindu behar zuen guztiaren ordez, 300.000 pezeta inguru ordaindu zuen 1881.. rtea arte.

Errejimen hitz hartua, hasieran behin behinekoa bazen ere, sendotu egin zen ondorengo akordioetan. Lehen akordioa 1882ko Lege probintziala izan zen; Ekonomia Kontzertuak irauten zuen bitartean, hiru Diputazioek zituzten administrazio eta ekonomia eskubide bereziak errespetatu beharra adierazten zen akordioaren atal batean.

Dena dela, eskubide berezi haiek zertan ziren ez zen gauza garbia eta, errejimena berritzeko abagunea egon zenean, eskubide horiek agertu eta sendotzeko nolabaiteko ahalegina egin zen, baina ez zen inoiz horretarako une egokia iritsi.

1885. urteaz gero Diputazioak lanean hasi ziren Kontzertua berritu zedin, 1886.. rtearen erdialdean amaituko zela erabaki baitzen aurretik. Dena dela, gobernuko gorabeherak zirela-eta, sei hilabetez luzatu zen Kontzertuaren berriztatzea. 1886aren bukaeran Diputazioetako ordezkariak Hazienda Ministeriokoekin bildu ziren sistema berritzeko eta Diputazioek, administrazio organo gisa, zuten egoera berezia eta nahasia sendotzeko. Eztabaida gogorren ondoren, sistema berritzea lortu zen; ordainez, kopurua gehitu egin zen gutxi gorabeherako kalkuluak egin ondoren. Dena dela, hainbat beherapen hartu ziren kontuan, baina ez Karlistaldiak eragindako kalteen ordainetan, baizik Diputazioek beren gain zituzten gastuak zirela-eta (errepideak, probintzietako poliziak, etab.).

Administrazio eskubideei zegokionez, ordea, ez zen berrikuntzarik lortu. Diputazioek etsi egin behar izan zuten ?behin alderdi ekonomikoa lortu zutenean?, beren egoeran, arrazoinamendu soil bezain praktiko bat erabiliz; onartzen zuten Probintzietako Legean eta Kontzertuaren berrikuntzetan adierazten zen beren ekonomia-administrazio eskubide nahasienganako errespetua. Zein zen arazoa? Administrazioko eremuen artean zalantzak edo liskarrak sortuz gero, ez zen arazoari erantzungo zion legezko idazkirik egongo. Eta zein abantaila? Aski izango zen edozein ahalmen Diputazioaren edo Udalaren esku zegoela antzinatik erakustea. Administrazioari eta zerga sistemari buruzko gai horietan, Diputazioak eta Gobernua ez zetozen bat inola ere. Behin eta berriro gertatu ziren, beraz, liskarrak zerga eta administrazio gaien inguruan.

1878ko hitzarmena behin behinekoa bazen, zein arrazoirengatik berritu zen? Jadanik ez zegoen gerra ondoko girorik, beraz, Gobernuak berezitasun egoera desagerrarazteko zuen presio politikoa eta soziala ez zen garai batean adinakoa. Bestalde, eredu hark emaitza onak eman zituen: batetik, foruek zekarten zorrozkeria desagertuazen ia erabat; bestetik, ikusi zen euskal probintziak kezkatuko zituen zerga sistema orokorra Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzietara zabaltzea bezalako neurri higuingarririk ez zela komeni. Izan ere, Diputazioetako agintariek isil-isilik bete zituzten ordaintzeko erantzukizunak. Espainiako hazienda, azkenik, ohartu zen etekin hobeak ematen zituela kopuru ziurrak biltzeak eta langileek sortzen zituzten gasturik ez edukitzeak, bilketa bideak sortzeak baino. Guztiak irteten ziren, beraz, garaile eta inor ez galtzaile; ez zegoen, hortaz, arrazoirik Ekonomia Kontzertua deusezteko.

Kontzertua berresteaz gainera, zenbait aldaketa egin ziren 1894an, 1898an (kolonietako gerra ordaintzeko diru ematea), 1900an (Fernández Villaverderen zerga sistemaren berrikuntza onartzeko diru ematea), 1906an, 1925-1926 bitartean, eta abarretan(ik. 2. taula); gero eta epe luzeagoak zehazten ziren, xedapen bereziak ezarri ziren gorapenak automatikoak izan zitezen, eta guztirako kopuruak gero eta garaiagoak baziren ere, gero eta zerga gehiago sartzen ziren haietan. 1925az gero, kopuru teorikoak alde batera utzi, eta kopuru likidoak negoziatzen hasi ziren.

Ekonomia Kontzertuaren inguruan adostasun berezia lortu zen Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban; izan ere, lehen urteetako ziurtasun eza gainditu zenean, oso gutxik egin zuten Kontzertuaren kontra, eta kontra egin zutenek ez zuten Kontzertua bera zalantzan jarri, Diputazioek hura betetzeko modua baizik.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Diputazioen antolakuntza Espainiako gainerako diputazioen antzekoa zen; baina Ekonomia Kontzertuak, zuzenean edo zeharka, probintziako bizitzan jarduteko ahalmenberezia ematen zien euskal Diputazioei, Espainian parekorik gabe, Nafarroan izan ezik. Zerga hitz hartuak biltzeko, edo ez biltzeko, zeinek bere politika osatzea zeukan, eta horrek aukera ematen zien Diputazioei errejimen orokorreko zerbitzuak baino hobeak antolatzeko. Probintzietan gai horren inguruan sortu ziren sistemaren kontrako kritika gogorrenak; hau da, Diputazioek beren eskubideak erabiltzeko moduaren ?batzuentzat okerra baitzen? kontrakoak.

Kontuan hartu behar da Diputazioetako diru iturri nagusiak, 1930eko hamarraldian behintzat, kontsumorako gaiei (olioa, ardoa, barazkiak, etab.) eransten zitzaizkien zeharkako zergak zirela, nahiz eta guztiek ez izan garrantzi bera. Sozialistek, komunistek eta errepublikazaleek kritikatu zuten batez ere zerga politika hura.

Kontzertuaren erabileraren inguruan, beste kritika bat Diputazioek udalak kontrolatzeko egiten zuten politikari zegokion.

Administrazio eskubideen egituraren barruan sartzen ziren kontuen, aurrekontuen eta udal langileen kontrola. Udaletxeetan gutxiengo indartsuak, batzuetan gehiengo ere bazirenak, sortu ziren Errestaurazioaren sistemaren kontra (sozialistak, errepublikazaleak, etab.).

Argi dago probintzietako agintariek Diputazioak menderatu nahi zituztela. Izan ere, behin Diputazioak kontrolatuz gero, errazagoa izango zitzaien beren interesak babesten zituen zerga politika ezartzea: ondasunengatik edo enpresa irabaziengatik zerga gutxi edo batere ez ordaintzea, alegia. Buruzagien interes horiek nabarmen agertzen ziren Madrila joan behar zenean, Hazienda Ministerioaren esku hartzea eragoztera edo kupoak berritzera. Halakoetan, berehala jartzen ziren martxan Madrilgo Gobernuko eta Gorteko agintari nagusiekin zeuden harreman politikoen ?eta pertsonalen? egiturak. Beraz, ohikoak ziren Errege Etxearen onespena zuten hitzarmen pribatuak unean uneko Hazienda Ministroaren protestak isilarazteko; izan ere, Haziendako ministroak, gehienetan, Diputazioen eskakizunen kontra egin ohi zuen argudio teknikoen bidez.

Ekonomia Kontzertuaren ondorioak kanporako zein barrurako izan ziren. Alde batetik, Kontzertuak ahalmen handia eman zien Diputazioei ekonomian eta gizartean esku hartzeko. Askatasun osoa zuten zergak biltzeko ?kontzertuaren mendekoak, noski?, eta zerga diru horrekin errepideak, burdinbideak, hospitalak, erruki etxeak, eskolak, polizia, eta abarrak ordaintzen zituzten, eta ez zegoen kontu epaitegirik haiek kontrolatzen zituenik. Diru bilketa hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta zerbitzu gehiago izaten zituzten probintziek, Espainiako beste probintzietakoak baino ugariagoak oro har. Horregatik, ingurukozenbait udalerrik Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintzien barruan sartzeko eskatu zuten (1925ean Castro Urdiales, esaterako).

XIX. eta XX. mendeko Espainiako gobernuetan Gobernadore Zibilaren kargua oso garrantzitsua zen, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, ordea, Gobernadore Zibilaren betekizunak ez zeuden argi; izan ere, Diputazioak ziren nagusi probintzietan, eta hiriburuetako Udalen gainetik zeuden, eta zenbaitetan, baita Gobernadore Zibilaren beraren gainetik ere. Foruetako antzinako ?onartzen da baino ez da betetzen? esapidea Forua ezeztatu zenean erabiltzen zen oraindik ere. Gobernadore Zibilak gobernatzeko eta gizarte ordenari eusteko eginkizunak bete zituen, baina administrazioari zegozkion beste batzuk Espainiako gainerako herrialdeetan bere egitekoa zirenak ?edo Gobernu Ministerioarenak?, Diputazioak betetzen zituen zuzen-zuzenean.

Diputazioen nagusitasun horrek, Diputazioak kudeatzaile ezin hobeak zirelako irudia ematen zuen, eta hitz hartutako sistema legeztatzera bultzatzen zuen aldi berean.

Espainiako estatu liberalak, formaz hain zentralizatua zenak, ezin zuen probintzia haietako zerga eta adiministrazio ohituren ?Foraltasunetik eratorriak edo harekin harreman zuzena zutenak?, eraginkortasun maila iritsi; horrez gainera, estatu liberalaren dotrinaren arabera, estatuak ezeztatu egin behar zituen ohitura haiek.

Ekonomia Kontzertuak ondorio argiak izan zituen hiru probintzietatik kanpo ere.

Euskal Herria aberatsa, aurreratua, pribilejioduna eta zergetatik salbuetsi, zelako irudia zabaldu zen ?nahiz eta, izan, ez zen horrela?, eta garai hartako dirudunek ere probintziek zuten zerga salbuespenaren kontra egin zuten lehiaz; izan ere, askoren ustetan, salbuespen hari esker Karlistaldien errudun ziren probintziek besteek bainozerga gutxiago ordaintzen zituzten (ik. 3.. aula). Kostaldeko probintzietan izan zen industrializazio prozesuak sendotu egin zuen probintzia haiek pribilejioak zituztelako ustea; probintzia haien ustetan, bestalde, sistema hark Arabari ez zion inolako onurarik ekarri.

 

Kontzertuak gerra zibilaren ondoren

Gerra zibilaren garaian, eta Bizkaia eta Gipuzkoako politikariek errepublikazaleen aldera egin zutenean, zerga biltzen jarraitu zuten Diputazioek; Eusko Jaurlaritza, berriz, politika ekonomikoaren alorrean aritu zen batez ere (dirua, prezioak, etab.).

1937ko ekainean, oste frankistak Bilbon sartu eta berehala, deuseztatu zen Kontzertua.

Deusezte horretarako bi arrazoi eman ziren: batetik, pribilejioen erabilpen txarra, eta bestetik, Bizkaia eta Gipuzkoa Movimiento Nacional-en kontra armetan altxa izana ?eskuzabaltasun berebiziko hari traizio eginez? (1937ko ekainaren 23ko Dekretu-Legea; 1937ko ekainaren 24ko BOE).

Arabak eta Nafarroak zeinek bere sistemarekin jarraitu zuten, nahiz eta 1940. urtetik aurrera gero eta gehiago hurbildu ziren hazienda orokorraren arautegira.

Kontzertuaren deuseztearen ondorioz erabat galdu zuten Diputazioek haziendan zuten ahalmena, beren eskubide bereziak, errepideak (Bizkaiko Diputazioak kudeatzen zituen 1.182,23 km-tik 652 km galdu zituen, esaterako), etab. Iparraldeko Gudarostearen Buruak emandako beste agindu batek Bizkiako Miñoiak eta Gipuzkoako Mikeleteak ezeztu zituen, errepublikazaleen alde egin izanagatik.Dena dela, berehala hasi ziren Kontzertua berreskuratzeko lehen saioak, Kontzertuaren deuseztea adierazten zuen dekretua argitaratu eta hiru egunetara hain zuzen; saio horiek ezkutukoak izan ziren noski.

Errejimen frankistaren barruan, ordea, gauza zaila zen egoera aldatzea.

1960ko hamarraldiaren hasieran, autarkia amaitu zenean, joera politikoak aldatzen hasi ziren. Zenbait saio ahul eta eragin gutxikoak egin ondoren, saio sendoagoak egin ziren Diputazioetan eta haietatik kanpo, 1937ko Dekretuaren zigorra indargabetzeko eta, ahal zen neurrian, administrazio errejimen berezi bat lortzeko.

1966ko udan Gobernuak hitz eman zuen, sine die, 1937ko Dekretuaren hitzaurrea kenduko zuela. Handik bi urtetara, Javier de Ybarrak (Bizkaiko Diputazioko Lehendakariak) gobernuaren inguruan egindako urratsei esker ?Carrero Blancori ere egin zion bisita?, deuseztu zen azkenean hitzaurrea. 1968ko ekaineko BOEn argitaratu zen lege Dekretu batek 1937ko ekainaren 23ko Dekretuaren sarrera aldatu zuen. Dena dela, sarrera hartako hiru parrafo besterik ez ziren kendu, nahiz eta, aurretik esaten zen sarrera haren doinua ez zetorrela bat ?delako probintziek, betidanik, nazio batasunaren barruan erakutsi duten lehia gogotsua?; Kontzertua ezeztatzeko oinarrizko baldintzek, beraz, indarrean jarraitu zuten.

Behin desagertu zenean Kontzertua deusezteko argudio nagusia, ez zegoen hartarako arrazoirik. Hala ere, Francoren Gobernuak bereari eutsi zion, eta uko egin zion Ekonomia Kontzertua berreskuratzeko edozein aukerari. Estatuak garai hartan zuen egitura kontuan hartuz gero, logikoa zen Kontzertuaren ezeztatzea. Izan ere, estatuaren egitura zentralizatua zen, gizarte mailaketa nabarmena zen, eta herri erakundeak estatuko boterearen babespean zeuden; egoera horretan, beraz, ezin zitekeen onartu, inondik ere, errejimen berezi bat.

Gobernua, hala ere, administrazio autonomia motaren bat emateko prest zegoen, baina gehiagorik ez.

1974. urtearen erdialdetik 1975. urteko bukaera arte lanean aritu ziren Diputazioak 1937ko Dekretua erabat deusezta zedin.

Hala ere, lan hark bi oztopo nagusi gainditu behar zituen: batetik, gobernuaren barruan nagusi zen aurreko eskubideetara itzultzearen kontrako jarrera, eta, bestetik, Francok berak gai hura Ministroen Kontseiluan eztabaidatzeko jarri zituen eragozpenak.

Gobernu Ministerioan hainbat lege osatu ziren aldaketa prestatzeko, baina Francoren eritasunak gaia horretan uztea ekarri zuen (1975eko urrian eta azaroan). Franco hil baino bi aste lehenago, 1975eko urriaren 7an hain zuzen, Ministro Kontseiluak (Joan Karlos printzearen zuzendaritzapean) Dekretu bat onartu zuen; dekretu harenarabera, erabat deusezten ez bazen ere 1937ko Dekretua, Batzorde Berezi bat osatuko zen administrazio errejimen berezia ezar zedin Bizkaian eta Gipuzkoan. Ez zen Dekretuaren deuseztea lortu, are gutxiago Kontzertuaren berreskuratzea, baina hutsa baino gehiago zen. Neurri hura, bestalde, Euskal Herriko egoera politiko larria baretzeko erabili zuen Gobernuak; beste hainbatekin batera (adibidez, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eratzea Trenbide Metropolitanoaren proiektua kudeatzeko helburuarekin), lurraldea antolatzeko ahalegina izateaz gainera, gizartea baketzeko politika ere bazen.

1975eko urriaren 7an Gobernu Ministerioaren Dekretuak Batzorde bat osatu zuen, Udal Administrazioaren Ikerketa Institutuaren barruan, administrazio errejimen berezia ezartzeko Bizkaian eta Gipuzkoan, eta sei hilabeteko epea jarri zitzaion haren inguruko txostena Gobernu Ministerioaren eta Gobernuaren aurrean aurkezteko. Batzorde horren lanaren eta idatzi zuen txostenaren lehen emaitza 1977ko martxoaren 4ko Errege Dekretu Legea izan zen (17ko BOE). Errege Dekretu hark Batzar Nagusiak berrezarri zituen Bizkaian eta Gipuzkoan ?ez zuten 1979ko lehen udal hauteskundeen ondoren zuten forma bera?.

Arabako Batzarrak, horiek ere 1877an deseginak, 1977an berregin ziren (ekainaren 2ko Errege Dekretua ?uztailaren 7ko BOE?).

Foru erakundeak berreskuratzeko neurri haiez gainera, 1976ko urriaren 30ean beste Errege Dekretu Lege bat ezarri zen (azaroaren 6ko BOE), 1937ko ekainaren 23ko Dekretua baliogabetzen zuena. Hala ere, Dekretu hark ez zekarren Kontzertuaren itzulera; bi probintzietan legedi orokorrak jarraituko zuen, harik eta ikertzen ari ziren errejimen bereziak behin betiko onartzen ziren arte. Batzorde ikertzailearen ondorioetan ?Haziendari zegokionez?, ez zen errejimen hitz hartuaren inguruan ezer esaten ?ezta arabar errejimena eredu hartuta ere?, zergen transferentzien bidezko gastuaren eta diru sarreraren desentralizazioa aipatzen zen ?aduanak izan ezik?; dena dela, zerga batasunaren eta estatuaren zerga gaineko nagusitasunaren barruan izan behar zuen horrek guztiak.

Nolanahi ere, errejimen berezirako prozesu hori guztia eta Batzordearen proiektua ez ziren eraginkorrak izan: batetik, 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeen ondoren alderdi politikoek erakunde bihurtzeko prozesuan parte hartu zuten, eta, bestetik, autonomiaren aurreko errejimena ekarri zuen bideari ekin zitzaion. Bestalde, prozesu politikoak beste bide bat hartu zuten, erreforma politikorako bidea hain zuen; Konstituzio berri baten gaineko eztabaida sortu zen, eta, horren barruan, Autonomia Estatutuak onartzeko eztabaida.

1976an, gainera, Arabako Kontzertua berritu zen (ezinbesteko erreferentzia puntuazena egoera konpontzeko). Arabak Ekonomia Kontzertuarekin jarraitu zuen, nahiz eta Gerra Zibilaz gero jarraitzeko erabakirik ez zen izan; 1952an berritu egin zen hala ere, eta zenbait aldaketa egin zitzaizkion gerra ondoko zerga berrikuntzak barneratzeko (1942an, esaterako, Larrazen zerga erreforma). 1906ko Kontzertuaren berrikuntzekin aurretik erabakitako igoerak ezartzen hasi ziren, eta 1952an erabaki zen bost urtez behin kupoa estatuaren aurrekontuaren arabera zuzentzea. 1976ko berrikuntzak, alderdi askotatik 1981eko hitzarmenaren eredu izan zenak, kupoaren urteroko aldaketa ezarri zuen, bost urtez behin berritutako formula baten araberakoa.

1978ko Konstituzioak ?foru lurraldeen eskubide historikoak babestu zituenak?, estatuaren antolakuntza berri bat aurrikusi zuen (?Autonomien Estatua?), eta, Euskal Herriko 1979ko Autonomia Estatutuaren baitan, Ekonomia Kontzertua berritu zen (1981); berrikuntza hartan Gipuzkoa eta Bizkaia sartu ziren.

Hiru Lurralde Historikoak Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeak berrikuntzak eragin zituen Ekonomia Kontzertuan: Eusko Jaurlaritza Gobernuaren ?Hazienda Ministerioa? eta Foru Diputazioaren arteko bitarteko zen; horren ondorioz, Kontzertuan ?antzinako Kontzertuan? agertzen ez ziren erakundeak osatu ziren (Euskal Finantza Kontseilua). Erakunde berri horietan Ministerioaren eta Diputazioen arteko harremana zuzena zen. Negoziazioak, beraz, ez ziren jadanik biren artekoak izaten (Diputazioak-Hazienda), lauren artekoak baizik (Diputazio bakoitza-Eusko Jaurlaritzarekin/-ren kontra) edo, zenbaitetan, bosten artean (Diputazioak-Eusko Jaurlaritza-Hazienda).

Horrek guztiak asko zaildu zituen negoziazioak eta zergen bateratzea; gainera, kupoak antzina baino era estatistiko eta automatikoagoan kalkulatu ziren, azaletik behintzat.

Erankundeen antolaketa konplexua zela eta, mekanismo berriak, instantziak (Eusko Finantza Kontseilua, kupoaren Batzorde Mistoa, etab.), edo arauak (Zerga Harmonizazioaren Legea, Antzinako Lurraldeen Legea) sortu behar izan ziren. Berekin dakar horrek, aldi berean, Ekonomia Kontzertua eta Kontzertuaren betetzea konplexuagoa izatea gaur egun gerra zibilaren garaian baino.

Autonomia Estatutuaren 41. artikuluan aipatzen zen estatuarekiko zerga harremanerako ?Ekonomia Kontzertuan edo hitzarmenean oinarritutako ohiko foru sistema? zela bide egokia. Beraz, argi dago Ekonomia Kontzertua, hasiera batean berdintasun fiskala lortzeko behin-behineko neurria, ?foru abolizioaren? emaitza izan zena, foraltasunaren ?usadiozko? sistema gisa geratu zela etorkizunerako, Antzinako Eskubideak esaten zaienetan txertaturik.