Historia»Aro berria
Jurisdikzio barrutiak eta giza baliabideak
Gaur egun Euskal Herria esaten zaion lurralde multzoa ez zen Erdi
Aroan antolamendu politiko bateratu batean antolatuta egon. Lurralde
bakoitzak aldi desberdinetan sendotu zituen bere egitura politikoak,
batzuek motelago, bizkorrago besteek, eta bakoitzak bere gisara egin
zuen bere antolamendu politikoa garai hartako monarkia anitzen
esparruaren baitan. Demografiaren aldetik ere, lurralde bakoitzak bere
ezaugarri propioak izan zituen biztanle kopuruan eta biztanleriaren
bilakaeran. Araba zen XVI. mendeaz geroztik hiru euskal probintzien
artean biztanle gutxien zituena, are urrunago zegoela XVIII. mendearen
bukaeran kostaldeko probintzietako biztanle kopurutik. Izan ere, XVI.. ta XVII. mendeetan Arabak behea jo zuen, eta Gipuzkoak, berriz,
goraldia izan zuen. Bizkaia ordea XVIII. mendean hasi zen gora egiten,
eta XIX. mende hasieran hura zen biztanle gehien zituen lurraldea.
Nafarroan, berriz, biztanle kopurua geldi-geldiro hazi zen 1500 eta 1800
artean, alde handia zela eskualde eta garai batetik bestera.Ebro eta Aturri ibaien arteko lurraldeak
ez ziren erakunde politiko bateratu baten
barruan egon. Lurralde horien politika egitura
Erdi Aroan eta Aro Berrian zehar itxuratu
zen, eta, azkenean, Errejimen Zaharreko
monarkien artera egokitu zen. Lurraldeak,
zeinek bere erakundeak, ordenamendu
juridikoa eta administrazio errejimena
zeuzkala, mailaz gorago eta aurreratuago
zeuden entitate politikoetan sartuz joan ziren
?garai desberdinetan eta, askotan, bide
desberdinak hartuz?, harik eta 1500. urte
inguruan geografi muga zehatzak eta egitura
politiko egonkorrak eta iraunkorrak
izatera iritsi ziren arte. Ibilbide horretan alde
handiak izan ziren lurralde batetik bestera,
antzekotasunak bezainbat. Lurraldeen artean
gorabeherak izatea gauza normaltzat
jo daiteke, bakoitzaren lurralde antolamenduak
jatorri desberdina zuelako, eta zein
bere garaian eta bere erara sartu zelako
goragoko unitate politikoetan.
Iberiako penintsulako lurraldeen batasun
politikoa gauzatu zenean, Errege Katolikoen
monarkia pertsonalaren azpian,
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelako
koroaren mendean ziren, baina Gaztelako
gainerako barrutiak ez bezala, barruti horietanindarrean zegoen administrazio errejimen
komunetik, eta batez ere ekonomia
eta zerga errejimenetik salbuetsita. Hala,
hiru lurralde horiek, Gaztelak hartu berriak
zituen Aragoi eta Nafarroarekin batera, barruti
forudunak izan ziren Errejimen Zahar
osoan zehar, edo denboraldi batean behintzat.
Araba eta Gipuzkoa Erdi Aroan bildu
ziren Gaztelako monarkiara, nortasun juridiko
propioa zuten lurralde (?tierras?) gisa,
baina erregearen ordezkariren baten administrazio
eta gobernu pean betiere, eta
Gaztelan zabaltzen ari zen merindade sistemaren
barruan. Jaurerri eta herribildu
guztiak, bestalde, errege agintaritzaren
mende gelditu ziren. XIV-XV. mendeetan
hermandadeak sortzean eratu ziren Gipuzkoako
eta Arabako probintziak, Gaztelako
barruti politiko-administratibo gisa, eta
izen hori eman zitzaien, probintzia alegia,
foruen garai guztian zehar, 1833ko dekretuarekin
?alegia Espainia probintzietan banatzen
zuenarekin? lotu arte.
Bizkaia, jaurerri baitzen, jaurerri gisa lotu
zitzaion Gaztelari, harik eta, geroago, Gaztelak
behin betiko beretu zuen arte erregearen
bitartez. Erregeak, Bizkaiko Jaun zenaldetik, bere gain hartu zuen lurraldeko
ohiturazko antolamendua gordetzea.
Bien bitartean, Gaztelako koroak
1515ean beretu zuen legez Nafarroa. Hala
ere, Nafarroari monarkiaren barruan zer
estatus zegokion ez zen berehala zehaztu.
Nafarroa konkistatzeak eta Gaztelara eransteak
erabat baldintzatu zuten hango gobernua
Aro Berri osoan zehar.
Hego Euskal Herriko lurraldeek, Gaztelako
erreinura sartzeko zeinek bere bidea
izan zuelarik, zeinek bere immunitate edo
irazkortasun maila desberdina izan zuten
orobat Gaztelan indarrean zegoen errejimen
komunarekiko, bai administrazioan, ekonomian,
zuzenbidean edota zergetan.
Zuzenbide barrutia jarrai gabea zen,
etena. Bizkaiko Foruak, adibidez, bazuen
indarrik lurraldeaz haraindi ere: Kantabrian
(Castro Urdiales, Limpias eta Colindres),
Araban (Valderejo) eta Gaztela Zaharreko
merindadean (Peña eta Tesla-Moneo mendien
arteko zenbait leku). Arabako hermandadeak
talde edo koadriletan zeuden elkartuta.
Jaurreri batek hermandade bat edo bat
baino gehiago har zitzakeen bere mugapean,
eta hermandade batean, berriz, herribildu
bat baino gehiagotako eta jaun bat
baino gehiagoren jurisdikzioak elkartzen
ziren. Jaurreriak (nobleenak eta elizarenak)
gaurko probintziez haraindi zabaltzen ziren.
Oñatiko kondearen jabetasuna, adibidez,
Gipuzkoan ez ezik Araban barrena ere hedatzen
zen. Gipuzkoan, bien bitartean, hiru
gotzaingo zeuden, erreinu bakoitzeko bana;
beraz, elizaren jurisdikzioak ere ez zuen
askorik lagundu batasuna lortzen.
Gainera, lurralde bakoitzaren barruan,
bai aginpide eremua bai jurisdikzio barrutiak
oso sakabanatuta zeuden, baina bakoitzak
bere instituzioak, bere zuzenbidea eta
bere zergak arautzeko modua zuen. Hala,
Lur Zabala ohiturazko zuzenbidean oinarritzen
zen. Herribilduek, berriz, bai erregeek
sortuak bai jaunek sortuak, bere zuzenbidea
zuten (erromatarren zuzenbidean
oinarritua), eta erregeen edo jaunen jurisdikzioaren
barruan sartzen ziren. EuskalHerriko hegoaldeko ?Araba eta Nafarroa?
eta Iparraldeko jaurerrietan, zuzentasuna
ezartzeko eskubidea zuen jaunak, bai eta
agintariak aukeratzeko ere. Elizaren jurisdikzioak
eliz barrutiak hartzen zituen, politika
barrutiez oso bestelakoak. Korporazioek
(gremioak, kofradiak) aginpide eremuak
erregulatzen zituzten, eta horietako batzuek
?Bilboko kontsulatuak, esate baterako?
oso eragin handia izan zuten garai batzuetan
komunitatean. Sare horren gainean
erakunde publikoak (horiek aurrerago aztertuko
dira, atal berezi batean) zeuden,
komunitate osoaren ordezkari, eta are gorago,
guztien gainetik, erregea.
Lurralde eta jurisdikzio unitate horietako
bakoitzak pisu desberdina zuen gaur egungo
probintzietako bakoitzean. Gipuzkoan,
adibidez, ez zen Lur Zabalik ez jaun baten
agintepeko barruti burujaberik. Aitzitik,
errege herribilduetan antolatu zen lurraldea,
eta horregatik izan zuen Gipuzkoak beste
lurralde batzuk baino uniformetasun handiagoa.Bizkaiko Jaurrerian, berriz, bereizketa
bat egiten zen: batetik, Lurralde Zabala
?Bizkaiko udal erakunde oinarrizkoa
diren elizateetan banatua eta han-hemenka
sakabanatutako herrixkez osatua? eta, bestetik,
herribilduak ?Haroko etxeko jaunek
sortuak eta XIV. menderako Jaurreriaren antolamendutik
bananduak?. Gipuzkoako herribilduen
artean ez bezala, hiri bat nagusitu
zen Bizkaiko herribilduen artean: Bilbo.
Ez zen alferrik Bilbo izan nazioarteko merkataritzatik
ateratako dirutzaren parte bat
kapitalizatzen jakin zuen bakarra. Hiru arrazoi
hauei zor zitzaion hori horrela izatea:
Burgos-Gasteiz-Urduña-Kostaldea arteko
bidean oso kokaleku egokia izateari, Nerbioiko
itsasadarraren ezaugarri bereziei, eta
Bizkaiko jaunek hiria sustatu nahi izanari.
Arabako lurraldea are zatikatuagoa zegoen
oraindik: batetik, hiri bat, Gasteiz (1431n
hartu zuen titulu hori), eta, bestetik, jaurerri
partikularrak, errege lurrak, eta jaunen
mendeko hainbat eta hainbat herribildu.Entitate horiek guztiak jaunen ?edota,
Gasteizen adibidez, udalbatzaren? agintepean
zeuden. Jaun horiek, tokian tokiko
errege txikiak balira bezala, bere gain hartzen
zuten zuzenbidea ezartzea, zergak kobratzea,
zigorrak ematea eta betearaztea, eta
baita, hala behar izanez gero, bere gudarosteak
antolatzea ere. 1463an hermandadea
sortzeak, horra zerk lagundu zion benetan
Arabari politikoki egituratzen. XVIII.. endearen bukaeran ere indar handia zuen
oraindik jaurgo errejimenak Araban. Aurreko
bi mendeetan, zatitu egin baitziren zeudenak,
asko ugaldu zen jaurerri kopurua,
eta hala, ugaltze horren ondorioz, XVIII.. endearen bukaerarako 31 jaurerri zegoen
probintzia horretan.
Aro Berrian, Arabaren beste ezaugarri
bat herribilduak ugaltzea izan zen: Erdi
Aroan 20 herribildu ziren, eta Aro Berriaren
bukaerarako, berriz, 72. Espainiako erregeek,
diru premiagatik larrituta, enkantean
saldu zuten herribildu izateko pribilejioa, etahala, Felipe II.az geroztik herri berri asko
errege ogasunari sari bat ordaindu eta herribildu
bihurtu zen, lehengo jurisdikziotik
bananduta, eta bere alkate eta guzti.
Ez jaurerrien ez herribilduen ugaltzeak
ez zuten eragotzi hermandadeen taldekatzea,
1537an hasi eta 1840 arte indarrean
egon zena. Harrezkero sei talde edo koadriletan
banatu ziren Arabako 54 hermandadeak.
Hona koadrila horien izenak: Gasteiz,
Agurain, Biasteri, Aiara, Zuia eta Mendoza.
Nafarroaren erdia, iparraldekoa, ibarren
arabera zegoen antolatua, eta beste erdia,
herribilduen arabera. Gorteetan ordezkaritza
zuten herribilduei hiri on (?buenas villas?)
zerizten. Aldi horren hasieran Nafarroak
hiru hiri zeuzkan (Iruñea, Lizarra eta
Tutera), eta bukaeran, berriz, bederatzi. Izan
ere, Koroaren diru premiak behartuta, XVII.. endean zehar pribilejioak eta tituluak saldu
baitziren, bai pertsonei bai herriei. Hala,
Nafarroako sei herribildu hiri bihurtu ziren,
dirutza handiak pagatuta: Erriberri, Viana,
Corella, Cascante, Tafalla eta Zangoza.
Giza baliabideak
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako demografiaren
bilakaerak bi ezaugarri nagusi izan
zituen Aro Berria hedatu zen hiru mendeetan.
Bata da XVI. mendearen hasieratik
XVIII. mendearen hasiera arte hiru probintzia
horietako biztanle kopurua bere horretan
mantendu zela gutxi gorabehera, handik
aurrera, etengabe handituz joateko.
Hala, J.L. Hernández Marco eta S. Piquero
ikertzaileen arabera, hiru probintzia horiek
212.570 biztanle zituzten XVI. mendearen
hasieran, biztanle gutxi batzuk gehiago,216.435 edo, XVIII. mendearen hasieran, eta
nabarmen gehiago, 306.624, mende horren
bukaeran.
Bestea da ?alegia, Aro Berriko demografia
bilakaeraren bigarren ezaugarri nagusia?
bilakaera hori ez zela berdina izan
hiru lurraldeetan. XVI eta XVII. mendeetan,
esaterako, Arabak gainbehera agerikoa egin
zuen biztanle kopuruan, Gipuzkoak, aldiz,
gora egin zuen. Gero, XVIII. mendean barrena,
paretsuan gehitu ziren hiru probintziak,
baina motel betiere. XVIII. mende
horretan Bizkaiak izan zuen hazkunderik
nabarmenena, eta harrezkero hura izan da
Euskal Herriko lurraldeetan jendetsuena.
Probintzia bakoitzaren barruan ere, demografiaren
pisua beste era batera banatu
zen. Bizkaian, adibidez, arrantzatik eta eskulangintzatik
bizi ziren herriek pisua galdu
zuten nekazaritzatik bizi ziren herrien
aldean. Araban, Errioxak gora egin zuen
biztanleetan, baina probintzia horretako
gainerako eskualdeek, Gasteizek salbu,
behera. Gipuzkoa, XVI. mendean, kostaldera
eta handik kanpora begira bizi zen,
oso garai oparoa izan baitzen hura arrantza,
ontziola, burdingintza eta merkataritzarako.
Gipuzkoan nahitaez bultzatu behar
izan zituzten jarduera horiek, zeren hura
bezalako ekonomia batek, mendiko jardueretan
oinarritua zegoelarik, ezin baitzuen
bere baitan bildurik bizi, bertan kontsumitzen
zen labore gehiena inportatu eta ordaindu
behar zituela kontuan izanda. Berrehun
urte geroago kostaldeak pisua galdu
zuen probintziako beste eskualdeen aldean,
baina eskualde jendetsuena izanez
segitu zuen hala ere. Bien bitartean probintziako
erdialdeak gora egin zuen biztanleetan,
eta hegoaldeak, alegia Goierrik, ez gora
ez behera, bere horretan iraun baizik.
XVI-XVII.. endeak: Arabaren gainbehera eta Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanle banaketa berria
XVI. mendearen hasieran Arabak 72.000
biztanle bazituen ?hiru probintzietan biztanle
kopuru txikiena zuena zen ordurako?,
XVIII.aren bukaeran ez zen 72.000 izatera
ere iristen, eta gainera, Arabaren eta kostaldeko
beste bi probintzien arteko aldea
areagotu egin zen: Bizkaiak XVI. mendearen
hasieran ia 70.000 biztanle zituen, Gipuzkoak
bezalatsu, eta XVIII.aren bukaeran,
berriz, batak 114.000 eta besteak
120.000. XIX. mendearen hasierarako, ordea,
Bizkaia izan da hiruetan jendetsuena.
Nafarroa, berriz, 150.000 biztanle izatetik
227.000 izatera igaro zen denbora bitarte
horretan.
Arabak itxuraz zekarren abantaila 1564-
1568 urteetako izurritearekin bukatu zen.
Izurria Zaragozatik heldu zen, eta probintzia
osora hedatu zen. Horrek, jakina, berebiziko
aldaketak eragin zituen demografian
eta gizartean.
Bizkaian eta Gipuzkoan XVI. mendearen
lehenengo erdia askoz ere hobea izan
zen alde horretatik, zeren izurriak, zenbait
tokitara iritsi bazen ere ?Durangora 1506an,
eta Bilbora eta Balmasedara, esate baterako,
1530ean?, ez baitzuen biztanle kopuruaren
goranzko joera aldatu. 1564-1568 urteetako
izurriteak ere ez zuen kalte handirik eragin
kostaldeko bi probintzia horietan, Araban
ez bezala. Biztanleriaren berezko hazkundearen
erakusgarri dira, esate baterako,
Bilboko hiriburuaren hiru zabaltze hauek:
1463koa San Nikolas aldera, 1526koa Bidabarrieta
aldera, eta 1581ekoa Santiago
plaza aldera.
Arabako XVI. mendeko biztanleriaren
hazkundea labore ekoizpenaren gorakadarekin
batera etorri zen. Izan ere, Arabako
Lautadak bere probintzia osoa ez ezik Bizkaia
eta Gipuzkoa hornitzeko ahalmena ere
izan zuen garai hartan. (Bi probintzia horiek,
bide batez esanda, Araban ez ezik beste
zenbait tokitan ere erosten zuten laborea:
Burgos, Palentzia, Tierra de Campos, Andaluzia
eta Frantzian, esate baterako). Eta hain
da hori horrela ezen Biasteri aldean, Arabako
Errioxan, mahasti bihurtzen hasi ziren
labore ekoizpen urria zuten lur sail guztiak.
Hala, labore ekoizpena %48 eta ardoarena
%60 handitu ziren 1535-1590 bitartean.Pixkana-pixkana, kostaldeko probintziek
eskulangintza eta merkataritza ?nekazaritzak
mantendu ezin zuen jende gehiegiaren
ogibide ziren biak ala biak? indartu zituzten
bitartean, Arabak nekazaritzari eutsi
zion, aski baitzitzaion bere burua mantentzeko.
Handik aurrera bihia ez ezik ardoa
ere esportatu zuen Arabak Bizkaia eta Gipuzkoa
aldera, kostaldeko bi lurralde horietan
sagardo ekoizpenaren gainbeherak
utzi zuen hutsunea betetzeko asmoz. Horrela
hasi zen Araba euskal ekonomian, probintzien
arteko mendekotasun sistema batean,
sartzen. Prozesu horren jarraipenak
lurralde arteko barne espezializazioa areagotzea
ekarri zuen azken ondorio gisa.
XVI. mendearen bukaeran, ordea, arazoak
handitu egin ziren. Mendearen erdialdeko
izurriteak ondorio kaltegarriak izan
bazituen, 1598ko izurriak are kalteagarriagoak
izan zituen. Ipar itsasotik Marokoraino
zabaldu zen izurri horrek 500.000 pertsona
inguru hil zituen Iberiako penintsulan.
Euskal Herrira Castro Urdialestik sartu
zen seguru aski, 1596 aldera. 1597. urtean
Kantabriako Otañes eta Onton herriak atzeman
zituela gauza segurua da, eta urte horretan
bertan, abuzturako, Pasai Donibanera
heldu zela. Hurrengo urtean alde guztietara
zabaldu zen: Santander, Lekeitio,
Azkoitia, Donostia, Hondarribia, Oñati, Bilbo,
Abadiño, Portugalete? 1599an Balmaseda
atzeman zuen, eta sei hilabete iraun
zuen bertan. Gero Aiara, Orozko, Gasteizko
jurisdikzioko herriak, Gasteiz bera,
Errioxa, eta ia Araba eta Nafarroa osoa kutsatu
zituen. 1601ean, oraindik ez zen herri
askotatik desagertu. Sendagileek, gainera,
ezer gutxi egin zezaketen eritasun kutsakor
horri aurre egiteko, inork ere ez baitzekien
izurria nola zabaltzen zen. Horregatik ?argizagien
gorabeherei? edo ?izakien arteko
erakarmen unibertsalari? egozten zitzaiongaitzaren zabaltzea, non eta ez zen
Jainkoaren zigortzat hartzen, gizakiok egindako
bekatuengatik.
1598, 1599 eta 1600. urteetako uzta
urriek ekarri zuten goseteagatik zabaldu zen
neurri handi batean izurria, herriek ezin izan
baitzuten bakarturik gelditu. Eta hala, herriz
herri zabaldu zen izurria, «kontratuengatik».
Halaxe adierazi zuten behintzat Gasteizko
hiriko agintariek, eritasunari aurre
egiteko eta herriak bakartzeko neurriek huts
egin zutenean: «?aunque por la contratacion
que avia en Vitoria no se escapo la
dicha ciudad, aunque tenia gran cuidado
en guardar, que tambien entro la peste en
ella y duro mucho».
Egia esan, hogeitabost bat urte lehenago
hasi ziren arazoak, 1570. urtetik aurrera,
Araban bi urtez behin uzta txarrak izaten
hasi zirenean, espekulazioa zela eta ez
zela asko garestitu baitzen laborearen
prezioa Gasteizko merkatuetan. 1576an jada
ematen da horren berri dokumentu batean:
«? questo es causa las creçidas compras
que de una vez se hazen en los dichos
mercados por los Vezinos del Señorio de
Bizcaya y Provinçia de Guipuzcoa y otras
partes no reparando en los preçios del trigo
aunque sean muy caros?». Batez ere
elizgizonak, errotazainak, hamarrena hartzen
edo uzten zutenak, eta errentak gauzetan
kobratzen zituztenak probetxatu ziren
espekulazioaz, are salerosleak beraiek
baino gehiago ere. Garia erosi Gasteizen,
eta inguruko auzo edo herrixketan, edota
hirian bertan, gordetzen zuten, harik eta,
jendea laborez hornitzeko arazoak zirela
eta, irabaziak handitzeko aukera suertatzen
zitzaien arte.
Egoera ez zen askorik hobetu XVII.. endean, orduan ere hondamendi handiak
izan baitziren Europa osoan: lehorteak zirela,
izozteak zirela, kazkabar erauntsiak,
eurialdiak? Nolanahi ere krisialdia arinagoa
izan zen Euskal Herrian Europako beste
lurralde askotan baino, Gaztelan eta Frantzian
baino, besteak beste. Bestalde, krisi
horrek Euskal Herrian izan zituen ondorioak
aztertuz gero ere, alde handiak daude
leku batetik bestera.
1635. urteaz geroztik asko gehitu zen
Euskal Herri hezean biztanleria; 1655etik
aurrera etengabe eta modu jarraituan gehitu
zen. Bien bitartean, 1650erako hain zuzen,
Bizkaiak eta Gipuzkoak eraberritu egin
zuten bere ekonomia ?eskulangintza eta
merkataritza?, oihalgintzak behera egin
ahala burdinaren eraldaketa nagusitu baitzen.
Hirietako jarduera aldaketa horrek,
batetik, eta artoa sartzean nekazaritza zabaltzeak
eta produkzioa areagotzeak, bestetik,
ondorio nabarmena izan zuten: alegia,
biztanle gehiago bizitzea elizateetan
herribilduetan baino. Artoa berehala eta
primeran egokitzea Euskal Herri hezekogirora, lurra iraultzeko laia erabiltzeko ohitura
zabaltzea (laia goldea baino barrurago
sartzen denez, lurra errazago oxigenatzen
baita horrela), eta lurra karez ongarritzea
(lurraren kapilaritatea hobetzen da eta nitratoak
azkarrago askatzen baitira kareari
esker) izan ziren baserri lana berregituratu
zuten eragile nagusiak, eta abere kopurua
eta nekazaritza ekoizpena handitzea, batetik,
eta nekazariaren elikadura hobetzea,
bestetik, baserriaren egituraketa berriaren
ondorio nagusiak.
Nekazaritzaren ekoizpena handitzea,
beraz, artisautzak eta merkataritzak XVI.. endean izan zuten krisiak ekarri zuen.
Horrek landara lerratutako gizartea sortu
zuen, ez hain dinamikoa, agian, baina
egonkorragoa eta lasaiagoa bai behintzat.
Landa inguruneak aukera hobeak eskaintzen
zituela eta, aldatu egin zen migrazio
emaria, ordu arte gehienbat hirietarakoa
zena, eta, hala, luberriak lantzeko prozesu
zabal bat bultzatu zen ?legearen arabera batzuetan,
legez kanpo beste batzuetan?, landa
ingurunearen demografia hazkunderako
oinarri.
Handik aurrera landak eta hiriak demografia
erritmo desberdinak izan zituzten.
Nazioarteko egoera larria zela eta, XVII.mendean hiriak ez ziren askorik aurreratu,
berregituratu baizik. Eta Fernández de Pinedok
ongi dioen bezala, herribilduetan
demografiak gainbehera egin zuen. Salbuespenak
salbu, noski: Bilbo, Elorrio, Miraballes,
Otxandio, eta beste herri batzuk, landa
herriak gehienak. Bestela, eskuzko langintzetatik
eta merkataritzatik bizi ziren
herrietan nabarmena izan zen demografia
gainbehera. Urduñak, esaterako, biztanleen
erdiak galdu zituen XVII. mendean zehar.
Antzera gertatu zen Balmasedan, eta Durangon,
eta abar, eta baita itsas herrietan
ere, Bermeon, adibidez, non itsas armadako
guduei («en la Armada del mar océano en
ocasiones de peleas»), eritasunei eta mairuen
eta holandarren kortsoari egozten baitzioten
biztanle galera hori.
Gipuzkoako kostaldean ere antzeko
egoera zuten: Getariari kalte handia egin
zion Flandriako matxinadak eta kortsario
kopuruak gehitzeak; Hondarribiari, berriz,
Aragoiko eta Nafarroako artilea Frantziako
portuetatik esportatzeak eta gerrak egin zioten
kalte. Medina-Flandria ardatza hausteak,
batetik, eta Armada Garaitezinak huts egin
ondoren itsasoan nagusitasuna galtzeak,
bestetik, zeresan handia izan zuten gainbehera
horretan. Bilbo eta Gasteiz, nola edo
hala, onik-edo atera ziren egoera hartatik;
Donostia, aldiz, ez.
Arabako demografiaren gainbehera areagotu
egin zen XVII. mendean. 1683an Arabako
probintziak 1525ean baino biztanle
gutxiago izatea deklaratu zuen. Besteak
beste Casetas eta Esquide herriak (Biasteriko
jurisdikzioan), orduan hustu ziren jendez,
1600ean bata eta 1640an bestea. Azkeneko
hori, adibidez, jende askoren igarobide
izateagatik eta Nafarroara bidez zihoazen
soldaduek traba eta kalte handia egiten
ziotelako hustu omen zen: «por ser lugar
muy pasagero y por los graves daños y
molestias que a sus vecinos les causaban
los soldados que iban de tránstio para Navarra».
Araban artoa ez zen eskualde hezeetan
bezain ongi egokitu, eta horretxek
mugatu zuen neurri handi batean nekazaritzaren
aurrerapena.
Horren guztiaren eta zergen zamaren
ondorioz aldaketa handia izan zuen Arabako
lur sailen jabegoak XVII. mendean.
1575. urte inguruan, Arabako Lautadan
(Gasteizko jurisdikzioa), erdibanatuta zeuden
lur sailak lur jabeen eta maizterren artean.
1575ean, lan honetarako aztertu diren
herrietan, 195 lur jabe ziren, eta 150
bat urte geroago, 1730 inguruan, 9 baino
ez. Arabako bilakaera horrek, bai eta Bizkaiak
bere aldetik izan zuenak ere, pitzatu
egin zuten XVI. mendearen hasieran zirriborratu
zen eskema hura, hiru lurraldeen
artean batasun ekonomikoa lortzea aurreikusten
zuena. Kostaldeko probintzietan
artoa zabaldu zenetik, XVII. mendetik aurrerabatez ere, hango ohiko arazoetako bat
?labore falta alegia, eta beraz, kanpotik,
Arabatik, besteak beste, inportatu beharra?
arras arindu zen. Arabak, bien bitartean, bai
biztanleria bai produkzioa gainbehera zituela,
eta bere arazoak konpontzeaz arduratuta,
kostaldeko probintziek ez bezalako bidea
hartu zuen, are guztiz bide diferentea
hartu ere.
Sektore bat baizik ez zen aldendu joera
horretatik. Izan ere, XVII. mendean, Arabako
Errioxan, indar handiz bultzatu zen
ardogintza, aurreko mendean hasia. 1650-
1700 bitartean hiru aldiz handiago bihurtu
zen Arabako mahasti eremua, eta, gainera,
oso emaitza onak lortu ziren, nonbait, zeren,
Arabako beste eskualdeetan ez bezala,
biztanle kopurua etengabe hazi baitzen
Errioxa aldeko herrietan. Izan ere, Biasteri
izan baitzen demografia gainbeherarik izan
ez zuen Arabako eskualde bakarra. Bide
batez esanda, Arabako Errioxarentzat kostaldeko
probintziak ziren merkatu erakargarrienetako
bat.
Baina Arabako gainerako eskualdeek
beste era bateko bilakaera izan zuten zoritxarrez.
1680 inguruan izan zuen Arabako
demografiak, eta produkzioak ere bai bide
batez, beherakadarik latzena. 1690-1691
urteetan, eta geroago, 1708an eta 1713an,
oso uzta txarrak izan ziren. Gosete gogorra
sortu zen berriz ere alderdi haietan. Arabar
asko, ordu arte nekazari izanak, lapurretaneta
hasi omen ziren, Arabako Junta Particular
delakoak 1713an salatzen zuenez.
Gasteizko agintarien hitzak kontuan hartzera,
nekazaritza utzi zutenak alferkeriara
eman ziren: «la desaplicazion de muchos
vezinos y avitadores de esta ciudad, que
siendo el exerzicio, y oficio que an tenido,
y en que se an criado el de agricultores
con el motibo que les ofreze, el comercio
que ai en ella se ocupan en diferentes ministerios
en que con pocas horas de travaxo,
al dia y no la mitad de todos los del
año, ganan lo competente, en dinero físico
ocasionandoles esta utilidad, aborrezen totalmente
el travaxo de la labranza, como
es notorio y se entregan al bicio y la olgazaneria?».
XVIII. mendea: hazkundea, egonkortasuna edo geldialdia
XVIII. mendeko egoerari dagokionez, bi
iritzi daude: batzuentzat, baikorrenak, Europako
demografia hazkundearen testuinguruan
sartzen dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa;
beste batzuentzat, berriz, ez hain
baikorrak, Kantauri itsasaldeak eta bereziki
Gipuzkoak eta Bizkaiko ekialdeak hazkunde
erritmo berezia izan zuten. Baikorren
arabera hiru probintzia horietako biztanle
kopurua %0,41 gehitu zen 1704 eta
1787 bitartean. Bestela uste dutenen artean,
berriz, R. Ortegak dio XVIII. mendeko lehenengo
80 urteetan kostaldeko probintziak
gehienez ere egonkortu egin zirela, bai
biztanle bolumenari dagokionez bai demografia
ereduari dagokionez.
Jaiotza kopuruaren bilakaera oinarri
hartuta, aditu horrek aldeztu du ezen Bizkaiak
eta batez ere Gipuzkoak oso hazkunde
urria izan zutela XVIII. mendean zehar.
Bi aldi kontrajarri bereizten ditu, gainera:
bata, biztanle kopurua aski samar handitu
zenekoa, XVII. mendeko hazkundearen
segida; bestea, berriz, biztanle kopurua ez
handitu ez urritu zenekoa. Izan ere, 1760.. rtea arte Gipuzkoa %0,34 eta Bizkaia %0,45
handitu ziren urtetik urtera; handik hara,
ordea, %0,05 eta %0,11 baino ez. Hastera
zihoan garai berri haren lehenengo zantzuak
1776. urtean iritsi ziren, zoritxarrez beterik:
garestitasuna, matxinadak, disenteria
eta baztanga izurriak, zeinek sekulako triskantza
egin zuten haurren artean, eta tifus
izurria, zeinak helduen artean egin zuen triskantza.
Esango litzateke artoaren iraultzak gorena
jo zuela, Euskal Herri hezeak aurre
egiten ziola maltusianismoaren erronkari
emankortasuna murriztuz eta biztanleriaren
hazkundeari uko eginez, heriotza ez ugaltzearren.
Kostaldeko bi probintzia horietakolabore ekoizpena 1770 eta 1780 urteetan
iritsi zen gailurrera, XIX. mendearen erdialdea
arte behintzat. Artoa-laia-karea hirukote
magikoa, 150 urtetan baino gehiagotan
oso emaitza oparoa utzi ondoren, azkenetan
zegoen. Handik harako luberritzeek
?lurrik txarrenak geratzen ziren? gainbehera
geldiarazi bazuten ere, jadanik inork ez
zuen sinesten demografiaren hazkundea
labore ekoizpenaren hazkundean oinarrituko
zenik.
Araban, behin mende hasierako une latzak
gainditu ondoren, XVIII. mendeak, oro
har, emaitza oparoa utzi zuen. Hala ere,
Arabak ez zuen 1747. urtea arte XVI. mendeko
biztanle kopurua gainditu. 1724 eta
1787 bitartean %0,47 gehitu zen biztanleria
probintzian, baina, nolanahi ere, XVIII.. endearen erdialdean, Arabako biztanle
dentsitatea txikia zen, 20 biztanle/km 2 , eta
inon ere ez zen 50 biztanle/km 2 baino dentsitate
handiagorik.
Arabako labore ekoizpenak gora egin
zuen XVIII. mendean zehar, elikagaiak zabaldu
ziren, eta gosearen mamua desagertu
zen. 1766 urteko matxinadek, bizigai
arazoengatik sortuak, ez zuten eragin handirik
izan Araban, salbu eta labore ekoizpen
urriko eta eskulagintza jarduera handiko
lekuren batean, hala nola Aramaion
edota Agurainen ?Agurainen bizi izan zituzten
unerik larrienak? eta Gasteizen.
Bestalde, Errioxako mahastien zabaltze
azkarrak aurrera segitu zuen, eta ez soilik
labore ekoizpen eskaseko sailetara zabalduz,
baizik eta azienden bazka landareak
lantzeko lur sailak ere hartarako hartuz,
batez ere azienda mahastietan sartzea debekatu
ondoren. Biasterin, adibidez, 1756an
hartu zen neurri hori.
XVIII. mendean Bilbo, Donostia eta
Gasteiz merkataritza guneak ziren, ez industria
guneak. Salgaiak inportatzen eta esportatzen
zituzten, baina ekoizpena oso-oso
urria zuten. Bilbo zen hiru probintzia horietako
hiri nagusia, ez biztanleetan, ordea,
ez baitzituen ezta 10.000 biztanle ere; Donostiak,
berriz, gehiago zituen, 11.500; Gasteizek
?5.500 biztanle 1560an? 6.330 zituen,
gutxi gorabehera, XVIII. mendaren bukaeran.
Nafarroako biztanle hazkundea 1500- 1800 bitartean
Nafarroako biztanle kopurua astiro gehitu
zen 1500-1800 bitarteko aldian. Gehikuntza
horretan gorabehera handiak izan
ziren, gainera; aldian aldiko eta tokian tokikoezaugarriak izan zituen, alegia ez zen
beti eta leku guztietan berdina izan. XVI.. endean Nafarroako biztanle kopuruak
gora egin zuen, batez ere mendearen erdiko
hamarraldietan, baina Gaztelakoak
edo Levantekoak baino astiroago betiere.
Hazkunde horrek, esan bezala, tokian tokiko
ezaugarriak izan zituen, alegia kronologia
eta erritmo aldetik hazkundea desberdina
izan zen iparraldeko mendialdean,
erdialdean eta hegoaldeko Erriberan. XVI.. endean, adibidez, mendialdeko biztanle
kopurua gutxiago gehitu zen beste bi aldeetakoa
baino, eta moteldu ere lehenago
moteldu zen gehikuntza, 1570. urte inguruan
edo. XVII. mendeko krisia mendearen
aurreneko hogeita hamar urteetan nabaritu
zen batez ere, hau da Gaztelan baino
geroago; krisia, gainera, arinagoa eta
laburragoa izan zen Nafarroan. Izurriek ere
ez zuten horren maiz eta gogor erasan Nafarroa,
nola Gaztela edo Aragoi. 1599-1601
bitarteko izurriteak iparraldeko eta iparmendebaleko
herriei erasan zien gehienbat,
eta 1630-1631 bitartekoak, berriz,
erdialdeko eta hegoaldeko herri eta herribilduei.
Esan liteke, beraz, Nafarroak, krisia baino
gehiago, geldialdi labur bat izan zuela.
Izan ere, XVII. mendean, erdialdeko eta
hegoaldeko eskualde batzuk krisi larria
pairatu zuten bitartean ipar-mendebaleko
ibarrek oso hazkunde azkarra izan baitzuten
sartu berria zen artoari esker.
Gainera, zuzpertu ere, Gaztela baino
lehentxeago zuzpertu zen Nafarroa. XVII.. endearen azken herenetik aurrera etengabe
gehitu zen biztanle kopurua, XVIII.. endearen bukaeraraino. 1646-1678 bitartean,
adibidez, aurreko urteetan galdutakoa
berreskuratu eta XVI. mendeko biztanle
kopurua gainditzeraino gehitu zen. 1678-
1726 bitartean ere gorantz egin zuen, baina
aurreko epean baino astiroago. Lizarrako
eta Iruñeko merindadeek izan zituzten hazkunderik
handienak. Zangozako merindadean,
berriz, herri huste prozesu bat hasi
zen 1650etik aurrera, eta gaur egun arte
luzatu da.
Gaur Egungo Arora iritsi aurreko biztanle
hazkunde nabarmenena XVIII. mendean
zehar izan zen, XVIII. mendearen bigarren
erdian hain zuzen. Hala ere, gorabehera
handiak egon ziren alde batzuetatik
besteetara: mendialdeak, adibidez, oso
hazkunde apala izan zuen ardoa egiten
zuten eskualde batzuen aldean (Mañeruibar),
edota ureztatutako sailak zituzten herribildu
batzuen aldean (Aragoi ibaiaren ur
barreneko erriberakoak). Oro har, baina,
Nafarroako Aro Berriko biztanle hazkundea
apalagoa izan zen azkeneko mende horretan
gainerakoan baino.Nafarroak halako hazkunde apala eta
etengabea izan bazuen, biztanlerian triskantza
eta hondamendia eragiten zituzten faktoreek
?eritasunak, goseteak, gerrak? eragin
txikia izan zutelako izan zuen. Nafarroan,
gainera, era guztietako klimak, erliebeak eta
lurrak izanik, ez zen, salbuespenak salbu,
elikagai gabeziarik izan. XVII. mendea arte,
bestalde, jende gutxi behartu zen soldadutza
egitera. Nolanahi ere, atzerriko gudarosteei
ostatu eman beharrak, mugako zaingoak
eta batez ere Frantziako aduanak ixteak
kalte handia egin zioten Nafarroako
ekonomiari, osasunari eta demografia bizitasunari.
Aro Berriaren hiru mendeetan zehar
nafarrek etengabe emigratu zuten Gaztelara
?Madril, Sevilla, Cadiz?, Ameriketara
edota Filipinetara, batez ere mendialdekoek,
Pirinioetako ekialdeko ibarretako menditarrek
(Zangozako merindadea). 1500 eta
1800 bitartean apenas aldatu den biztanle
kopurua eskualde horietan. Beste batzuek
Nafarroako erdialdera eta hegoaldera emigratu
zuten, bi eskualde horiei handitzen
lagunduz. Baina Nafarroak etorkinak ere
hartu zituen, XVI eta XVII. mendeetan batez
ere, Frantziakoak eta Gipuzkoakoak.
Aldi baterako etorkinak izaten ziren gehienak
(besalariak eta eskulangileak). Gutxi
geratzen ziren behin betiko. Frantses
merkatariak ere sarri etortzen ziren erresumako
azoka garrantzitsuenetara.
Nafarroan bertako biztanle banaketan
ere gorabehera handiak zeuden alde batetik
bestera. Biztanleria gune gehienak landa
herriak ziren. Aro Berrian, XVI. eta XVIII.. endeak bitartean, Iruñea izan zen, Tutera
eta Lizarraren aurretik, Nafarroako hiririk
jendetsuena.
Laburpen gisa: Aro Berrian zehar Nafarroako
erdialdeak gero eta pisu handiagoa
izan zuen demografian. Batez besteko hazkunde
handiena Lizarrako eta Erriberriko
merindadeek izan zuten. Gainera, batez ere
herriak handitu ziren, ez hiriak. Merindade
buruak merindade barrutiak baino gutxiago
hazi ziren: 1533an biztanleen %18 bizi
zen merindade buruetan eta 1817an, berriz,
%14 baino ez.