Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia»Erdi aroa - Gizartea

Erlijioa, heterodoxia eta gutxiengoak Euskal Herriko komunitateetan (XIV-XV. mendeak)

 

Eliz barrutiak

Erlijioa, bere alderdi anitzetan, soil-soilik espirituari dagozkion alderdietatik soil-soilik materialak diren alderdietaraino, herri guztien pentsaeraren baitakoa izan da betidanik.

Euskal Herriko komunitateak mundukristau katolikoaren baitan sartu ziren azkenik.

Eliza katolikoaren dogmak, sinesteak, errituak egiteko erak, eliz agintariak eta elizkizunak egiteko leku bereziak Euskal Herriko biztanleen eguneroko bizitzan txertatu ziren. Kristautze prozesuaren historia, elizaren bertakotzea eta euskaldunek kristautasunarieman zioten erantzuna ez ziren, hala ere, berdinak izan.

XIV. eta XV. mendeetan Euskal Herriko komunitate kristauak Burgos, Baiona, Iruñea eta Calahorrako eliz barrutien baitan zeuden. Hori zela eta harremanak ez ziren berdinak izan eliz barrutien eta eliz barrutibakoitzari zegokion apezpiku egoitzaren artean. Eliz barrutietan gorde diren eliz batzarretako agiriek komunitate haien erlijio bizitzaren berri ematen digute. Garai hartako eliz bileretako arautegi batzuen eskakizun nagusia errituari dagozkion alderdiak zorrotz betetzea zen edo arau haietan agindutako erlijiozko arauak betetzen ez zituztenak zigortzeko giroa zuten nagusi.

Adierazgarria da oso Iruñeko eliz barrutiko kristau ikasbidea, XIV. mendearen erdialdera egina, Arnaldo de Barbazán apezpikuaren garaian. Kristau ikasbide hori erromantzez idatzita zegoen eta Iruñeko eliz barrutiko apaizentzat zen. Apaiz horiei eta, jakina, beren parrokietako laikoei kristau prestakuntza ematea zuen helburu kristau ikasbide horrek. Ez alferrik Euskal Herriko apaizen jokabidea ez zen beti izan egoerak eskatzen zuen araberakoa. Apaizen eta laikoen arteko harremanak gogorrak eta tirabiratsuak izan ziren askotan. Apaizen aurkako indarkeria oso krudela izan zen batzuetan eta XV. mende bukaeran apaiz batzuk hil ere egin zituzten (Otazu, Zegama).

Apaizek emakumeekin izaten zituzten harremanak izan ziren gizarte laikoaren eta apaiz talde batzuen kezka nagusietako bat.

Auzi horrek Iberiako penintsulako erresuma guztietan izan zuen eragina, zentzu horretan egin ziren protesta zabalei erreparatuz gero. XIV. mende bukaeran Gaztelako gorteek auzi horretan esku hartu ere zuten, eta diru zigorrak ezarri zizkieten apaizen ohaideei. Juan Margarit Kataluniakoapezpikuak, 1476an euskal lurraldeetara egin zuen bisitaldiaren ondoren, esan zuen negargarria zela Euskal Herriko apaizen egoera, apaizak beren ohaideekin agerian bizi baitziren.

Ez ziren salaketa hutsak, nahiz balitekeen apaiz guztientzat kezkagarri izateko moduan albiste horietan gehiegikeriak esan izana, jende guztiak eta apaizek berek aintzat har zezaten ustez apaiz batzuek egiten zuten hutsegite hura. 1497an Gasteizko udalak hiriko apaizak salatu zituen ohaideekin harremanak izateagatik, eta XIV. eta XV.. endeetan era horretako salaketa ugari izan ziren Nafarroan. Era berean, XV. mende bukaeratik aurrera apaizen seme-alabak legez onartuak izan ziren herri eta eskualde askotan: Agurain, Gasteiz, Donostia, Urkabustaiz, Oñati, Oion, Arrasate, Ordizia, Bergara eta Orozko. Apaizen baten ohaidetzat salatuak izan ziren emakume batzuk Valladolideko kantzileriara jo zuten salaketa laidogarri horretatik itzurtzeko (Bergara).

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako parrokietako apaizek zeinek bere herriko ondarezko semeak izan behar zuten edo horiek behintzat lehentasuna zuten elizaren ondasunak hartzeko eta baliatzeko. Ondarezko semea diogunean, haiek eta haien gurasoak herri horretakoak izan behar zutela esan nahi dugu.

Apaizen kezka espiritualetan erritoak indar handia zuen. Hala beraz, adibidez XV.. ende bukaeran, Aste Santuko elizkizunei dagokionez, Ama Birjinaren jaietan izan ezik, Gasteizko apaizek eliz longaina beltzak eraman behar zituzten, elizatorra eta guzti, meza eta prozesio guztietan, Santu Guztien egunetik Berpizkunde eguna arte.

Hala ere, apaizen ordenantzak oso zorrotzak ziren beren buruekin. Gasteizko Santa Maria elizako kalonjeak jantzi egokiekin eta garaiz joan behar zuten eliz otoitzetara, isunik ezartzea nahi ez bazuten. Diru sariak ere ematen zizkieten otoitz horietara jai egun jakin batzuetan joaten zirenei.

 

Monasterioetako eliza

Euskal Herriko biztanleak oso desberdinak ziren ekonomia, gizartea, politika, kultura eta erlijioaren aldetik, desberdintasun horiek aldaera askoren araberakoak zirela. Ez zuten, izan ere, irudimenezko mundu bera kostaldeko jendeek, komunikabide nagusitik hurbil bizi zirenek eta barrualderago edo mendietan bizi zirenek.

Laikoen babespeko elizek edo patronatuek zuten indarra batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian, baina baita ere Nafarroan eta Araban, eta Calahorrako apezpikuek XVI. mendearen hasiera arte Bizkaiko jaurerrian sartzekoizan zuten debekua oso argigarriak dira horri dagokionez. XV. mendearen bukaeran Arabako hermandadeek ere Calahorra eta La Calzadako eliz epaileei eragozpenak jarri zizkieten Arabara bisitak egin zitzaten. Eliz epaile horien ustean, eliz barrutiko agintariek irain egin zieten eta, ordaintzera behartuta zeuden ?petxak? zirela eta, gehiegikeria batzuk egiteaz ere salatu zituzten eliz barrutiko agintari horiek.

Hauek ziren, besteak beste, jauntxo laikoek patronatoetan zituzten eskubideak: hamarrenen diru sarreren zati bat eskuratzeko eskubidea eta apaiza izendatzekoa edo apaiza bere karguan baieztekoa. Hala eta guztiz ere, bedenitarrek, premostretarrek, zistertarrek, domingotarrek, frantziskotarrek, jeronimoek, etab., batzuek goizago eta besteek beranduago, Euskal Herrian bizileku hartu eta kokatu izanak aski argitzen du bazela erlijio desberdindu bat.

Baieztapen horrek, jakina, oinarrian du bazela erlijio ideien gune nagusi bat, jende horientzat guztientzat komuna zena. Nafarroan beneditarren, eskekoen eta agustindarren komentuak berehala errotu ziren, bai indar handiarekin errotu ere; Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, berriz, edo ez zuten eragin zuzenik izan edo komentuak sortu eta handik urte askotara izan zuten eragina.

Baionan ere, dokumentuetan ageri denez, San Frantzisko eta Saint Jacques (domingotarrak) komentuak nahiko goiz sortu ziren, XIII. mendeko lehen berrogeita hamar urteetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan monasterio txikiak besterik ez ziren sortu: Barriako Santa Mariako emakumeen monasterio zistertarra eta Laminoriako (Araba) Santa Pía monasterio beneditarra eta Bakioko (Bizkaia) San Juan de la Peña monasterio premostretarra.

Horrek ez du esan nahi Errioxako San Millán de la Cogollan eta Nájerako Santa María la Realen eta Bujedoko (Burgos) Santa María komunitate premostretarrean jatorriz euskaldunak ziren frailerik ez zegoenik, batzuek, gainera, kargu garrantzitsuak zituztela, abatearen kargua, adibidez. Monasterio horiek, bai eta Burgosko San Salvador de Oñakoak ere, eragina izan zuten Bizkaian eta Araban, batez ere Azken Erdi Aroko mendeetan.

Pentsatzekoa da eskualde horietako jendea izango zutela monasterio horiek fraidegai.

Nafarroan, berriz, monasterio beneditar handiak sortu ziren, Leireko San Salvador, Iratxeko Santa Maria, La Olivako Santa Maria eta Irantzuko Santa Maria.

 

Eskeko ordenak

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Gasteizen izan ezik, frantziskotarrek, domingotarrek eta agustindarrek ez zutenoso berandu arte izan monasteriorik, bai Araban (San Julián de Piédrolako frantziskotarren komentua, Kanpezu eta San Andres de Muga, Bastida, XV. mendean), eta bai Bizkaian (Bermeon eta Lekeition frantziskotarren komentu bat eta domingotarren emakumezkoen komentu bat sortu ziren XIV. mendearen erdialdetik aurrera). XV.. ende bukaeraraino itxaron beharko da Bilbo inguruan frantziskotarren eta domingotarren monasterioak sor zitezen; lehentxeago beste monasterio frantziskotar bat sortu zen Orduñan. Donostian, berriz, frantziskotarrek ez zuten XVI. mendearen hasiera arte egin bertan komentu bat sortzeko ahaleginik. Hala ere, XIII. mendearen lehen erdialdean Donostian moja agustindarrek sortua zuten dagoeneko San Bartolomeko komentua. XVI. mende hasieran sortu ziren hain zuzen ere Sasiolako San Frantzisko komentua (Deba) eta Arantzazuko Ama Birjinarena (Oñati). Nafarroan, eskeko ordenek XIII. mendeaz geroztik hartua zuten egoitza Nafarroako erresumako hiri nagusietan (Iruñea, Lizarra, Tutera, etab.) Beraz, Nafarroan eta Araban izan ezik, gainotzeko euskal komunitateetan eskeko ordenen komentu gehienak Azken Erdi Aroan sortu ziren (Lekeitio, Bermeo, Izaro, Abando, Bilbo, Urduña, Azpeitia, Oñati, Arantzazu, etab.), hiriek beranduago indar hartu izanaren ondorioz gehienbat. Hirien goraldiarekin batera, erlijioa bizitzeko era berriak sortu ziren hirietan, sortaldeko kristau mundu osoan bezalaxe. Hori guztia gorabehera, XIV. eta XV. mendeetan herri askok ez zuten domingotarren eta frantziskotarren monasteriorik izan (Donostia, Tolosa, Hondarribia, Balmaseda, Agurain, Biasteri, Viana, Urantzia, etab.).

Oso kontuan hartu beharra dago eskeko ordenek hirietako oligarkien laguntzarekin iritsi zutela goia (Bilbo - Arbolantxatarrak, Lekeitio - Arteitatarrak, Zerangatarrak, Ferreríatarrak), (Gasteiz - Martínez de Alavatarrak, Sánchez de Bilbaotarrak) eta noble talde garrantzitsu batzuenarekin (Kexaa - Aialatarrak, Piédrola - Rojastarrak, Bastida - Sarmientotarrak, Gasteiz - Harotarrak eta Mendozatarrak, Bermeo, Don Tellotarrak eta Butrondarrak, Lekeitio - Don Tellotarrak, Deba - Liconatarrak, etab.).

Monasterio horien sendotzea, azken batean, gizarteko indar jakin batzuen esku egon zen, horien artean bazirela bai oñaztarren aldeko familia garrantzitsu batzuk (Butrón, Mendoza) eta bai ganboarren aldeko batzuk (Aiala, Gebara, Anuntzibai), are gehiago, kontuan hartzen bada monasterio horiek ez zutela beneditarren monasterio nagusiek zituzten jabetzak. Normala da, beraz, hirietako nobleziako leinu batzuetako edo ?burgesiako? seme-alaba edo senide batzuk fraile edo moja sartu izana (Izaro Arteaga, Bermeo - Haro, Arbolantxa, Frai Jimeno de Arbolantxa, Gasteizko Santa Klara - Arabatarrak, Juana, Pedro Martínez de Alavaren alaba, etab.), nahiz fraile gehienak eskualde horietako biztanle arruntak izan.

Europako monasterio ordena gehienetan Azken Erdi Aroko mendeetan izan ziren aldaketa administratibo-erlijiosoek eta monasterioetako antolamendua eta arauak erreformatzeko egin ziren saioek eragina izan zuten Euskal Herriko komunitateetan.

?Sortaldeko Zisma? deritzanak eliz giroetan sortu zuen krisiak ondorioak izan zituen epe erdira eta epe luzera, eta monasterioetako eta komentuetako antolamendua berritzea ekarri zuen, bai erakundeari berez dagozkion alderdietan eta bai erlijioari berez dagozkionetan ere. Nafarroan, frantziskotarrak XV. mendearen erdi aldera hasi ziren sartzen, lehenengo komentua Tafallan sortu zutela. XV. mende bukaeran auzi asko izan ziren Bermeoko San Frantzisko monasterioa frantziskotarren araupean sartu zenean.

1498an Kexaako (Araba) moja domingotarren San Juan monasterioaren erregela erreformatu nahi izan zuten. Urte hartan bertan agindua eman zitzaien Gipuzkoako auzitegiei lagundu ziezaiotela San Frantziskoren ordenako Burgosko kustodioari Gipuzkoako moja monasterioak erreformatzen.

Aldi berean agindu zitzaien ez zezatela onartu beren lurraldean ordenatik kanpo moja apostatarik egon zedin.

Euskal Herriko monasterio batzuek zeinek bere ordenaren arauak erreformatzeari gogor egin izanak argi frogatzen du erlijioa bizitzeko eta erlijio bizitza antolatzeko proposamen berriak, kasuan kasu, nolako indarrez bizi edo jasaten ziren. Hala, adibidez, XVI. mendearen hasieran Iratxeko Santa Maria monasterio beneditarreko fraileek aurka egin zioten, arrakasta handirik gabe, araua beren komunitatean ezartzeari. Gauza bera gertatu zen, hasieran behintzat, Nafarroako zistertar, frantziskotar, domingotar, karmeldar eta agustindar ordena gehienetan.

Iberiako penintsulako gainontzeko herrialdeetan izan zuten arazo nagusiaz gainera, gaztelarrenganako ezinikusiak oraindik ezkutuan zirauen komunitate horietako kideen artean.

Antzeko eragozpenak izan zituzten San Julián de Piédrolako arabar monasterio frantziskotarrean XV. mende bukaeran. 1492an agindu zitzaion Fray Martín de Valmasedari, ?custodio de la costudia de Burgos de la horden de Françisco de la Oservançia?, mendera ekar zitzala monasterioa beretu eta lizunkerian eta araua hautsirik bizi ziren fraileak, hala zioten behintzat araua betetzen zuten komentu hartako fraideek. Errege-erreginak agindu zioten Argantzuneko biztanle Nicolás batxilerrari laguntza eman ziezaiola delako kustodio edo arduradun horri. Bakarkako erreakzioak ere izan ziren,hala, arabar batek, frai Lope de Murga fraide frantziskotarrak, Valladolideko frantziskotarren komentu batean ikasketak eginak zituenak, ez zuen onartu Nafarretera bidal zezaten, eta apostasia egin zuen.

Antzeko arazoren bat izana zuten Nafarroako monasterio beneditar batzuek zistertarren ordenean sartu zirenean (Adibidez, Leireko San Salvadorren). Giro erreformazale horretan erlijio era berriak sortu ziren.

XIV. mendean jeronimotarren ordena Gaztelako koroan errotzen hasi zen, erregeen eta nobleen laguntzaz. XIV. mende bukaeran eta XV. mende hasieran, jeronimotarren ordena Euskal Herriko lurraldeetan ere kokatu zen, bai baitzuen monasterio bat Bastidan eta beste bat Badaiako mendietan (Araba); azken monasterio horretan, XV.. ende bukaeran, agustindarrek hartu zuten egoitza jeronimotarren ordez.

 

Laikoak eta erlijioa

Bestalde, Euskal Herriko hiribildu batzuetako udal ordenantzak heriotzarekin, bizitzaz haraindikoarekin, ezkontzekin eta ezkon-ospakizunekin, biraoekin, etab.ekin zerikusia zuten alderdiak arautzen hasi ziren.

Normalean udaletako ordenantzak Jainkoari otoitz eginez eta fedearen oinarriak gogoratuz hasten ziren; Euskal Herriko udaletan gezurrezko zina zigortua zegoen (Bilbo, 1487), eta jendaurrean damutzea eskatzen zitzaion norbaiten izen ona bidegabeki zikindu zuenari (Lekeitio). Euskaldunek kezka handia zuten elizako eta erlijioko gaiekiko, hainbesteraino non auzitara ere jo baitzuten Valladolideko Errege Kantzileriara, elizkizunetan elizako lehentasunezko jarlekuetan esertzeko eskubidea nork izango.

Heriotzari dagokionez, interesgarriak dira Lekeitioko hiribilduko ordenantzetan jasotako ataletako batzuk. Doluetan debekatuta zeuden hildakoen senideen sofrimendu adierazpen gehiegizkoak ?oihuak, garrasiak, negarrak gehiegi irautea, etab.?; gorpuaren ondoan emaztea baizik ez zitekeen egon, gorputza hildakoaren ohearen kontra jarria; zenbat hil ezkila ere jo behar ziren adierazten zuten, gizonetan, hiru, eta emakumeetan, bi; hildakoa elizara nola eraman behar zen ere zehaztuta zegoen, gizonak aurrean eta emakumeak atzean zituela, eta agintzen ere zuten aiton-amonek, gurasoek, seme-alabek eta bilobek urte osoan egon behar zutela lutoz, eta gainontzeko ahaideek ez zuten bederatzi egunez lutoz egoteko baimena besterik. Hiribilduetako ordenantzetan ikus daitekeenez, erlijioa derrigorrezkoa izaten zen maiz. Gasteizen 1487an, hiriko udalak berak zuen Jainkoari, Ama Birjinari edo santuei birao egiten zietenak zigortzeko ardura, eta behartzen zituen baita ere herritar guztiak hiriko apaizek erabakitako jai egunak gordetzera.

Igandeak jai egun sakratu bereziak izaten ziren, eta ez errotariek eho zezaketen, ez mandazainek salgaiak garraia zitzaketen, ez salgaien arduradunak eta merkatariakari izan zitezkeen beren lanbideetan, ez bada herritarrek beharrezkoa zuten ogia, ardoa eta haragia banatzeko. Harakinei aholkatzen zitzaien ez zezatela abererik igandean hil, larunbatean baizik, baldin eta premia-premiazkoa ez bazen. Gauza bera gertatzen zen Euskal Herriko gainontzeko hiribilduetan.

Garai hartan jendeak beren kristau sinestearen eraginez egiten zituen egintza ez gutxi. Horren adierazgarri da diru emaitzak eginez monasterioak, elizak eta kaperak eraiki edo finantziatu izana. Garai hartako testamentuek ez dute zalantzarik uzten ?arimak sendatzen? zihardutenei ematen zitzaien garrantziaz edo urtebetetze mezak egiteko, kofradiei eta komentuei emaitzak egiteko eta bestelako emaitzak egiteko interesaz.

Herri batzuetan, Ostiral Santuan gaizkile bat espetxetik ateratzen zuten, Aste Santuko kristau giroaren eraginez. Horrelako egintzak dokumentatuta daude XV.. ende bukaeran Araban eta Gipuzkoan ?Mutriku?. Testuinguru horretan, euskaldunen gizarte antolamendu sarri bat kofradia izan zen, horietako gehienak erlijiozkoak zirela, baina izan zen baita ere gizarte-lanbide kofradiarik. Erlijiozko kofradia horiek kezka handia zuten beren hildakoekiko, bizitzaz haraindikoarekiko eta behartsuei laguntzeko.

Erlijiozko hermandade horiek santu baten izena izaten zuten eta kofradiako kideen arteko lagunarte bazkari batekin ospatzen zuten beren zaindariaren eguna.

 

Sineskerietatik sorginkeriara

Hala eta guztiz ere, batzuetan, euskaldunen erlijio erak kristautasunaren mugaz haraindi joan eta sineskeriaren eremuan sartzen ziren errituz zipriztinduta zeuden. Egintza jakin batzuek edo izadiaren egoera batzuek etorkizuna iragar zezaketelako edo erritu jakin batzuk eginez ekonomian edo osasunean onurak lor zitezkeelako sinesteak, oso bakan dokumentatuak, leku ezkutuenetik hiribildu nagusietaraino zeuden hedatuak. Biasterin, adibidez, XVI. mendean udalak pertsona bat kontratatu zuen, herritarren, aziendaren eta mahastien aldeko eragina izan zezakeelako uste osoan. Horrelako gauzak ez ziren Euskal Herrian bakarrik gertatu.

Aztikeriak eta sorginkeriak Erdi Aroaz geroztik izan zuten eragina Euskal Herriko biztanleen sineskerietan. Elizako agintariek eta agintari zibilek gogor zanpatu zituzten sorginkeriak eginez eta edarien bidez ustez deabruaren eran ziharduten pertsonak.

Aztiek, berriz, uste zuten beren edabeak edaten zituztenak ezbeharretatik edo gaitzetatiklibratzen zirela. XIV. mendearen lehenengo berrogeita hamar urteetan emakume batzuk hil zituzten Donibane Garazin ?herboleras et faytilleras? izatea egotzirik, eta gizon bat hil zen baita ere ?Bortzirietako Udalak? (Nafarroa) bere aurka jarri zuen salaketagatik. Gipuzkoan eta Bizkaian sorgin eta aztiei buruzko lehenengo dokumentuak XV. mende erdialdetik aurrerakoak eta 1500 ingurukoak dira. XV.. ende hasierako dokumentu batzuek aipatzen dute Otsagiko (Nafarroa) emakume batzuek auzitan gora jo zutela, sorginak izatea egozten zitzaielako. Delitu horiek egiten zituztenei heriotza zigorra jartzen zitzaienez, akusatuek azkar ibili behar zuten, baldin eta bizia salbatu nahi bazuten.

Agintariek aztikeria magia gaiztotzat hartzen bazuten, sorginkeria, berriz, kristautasunaren aurkako gurtzatzat hartzen zuten.

Horrela sorginkeriak paganismoaren kutsua hartzen zuen. Soziologiazko eta erlijiozko fenomeno hori baliatu zuten garai hartako idazle batzuek eta baliatu dute gaur egungo historialari batzuek esateko Euskal Herriko eskualde batzuetan paganismoaren aztarnak zeudela, Euskal Herria berandu eta axaletik kristautu zelako.

Batzuek esan ere esaten dute higikunde horiek Erdi Aroaren hasieran bizirik zirauen kristautasunaren aurreko erlijio baten ondorioak izan zirela. Ideia horiek arinkiegi balioesten dute ohituren indarra, edukia arrazoiean oinarrituago zeukaten beste ideia batzuk bainoago. Bistan da uste horiek ez dutela kontuan hartzen pentsalari eta idazle kristau batzuek zergatik horrenbesteko interesa zuten beren ?sorginkeriazko iruditeria? beren obra eta idatzietan islatzeko (Nicolás de Eymerich, Claude Tholosan, Nicolás Jacquer, Jakob Sprenger eta Heinrich Kramer, Martín de Andosilla).

Nolanahi ere, zuribide ideologiko bat behar zen ustez antolatuta zeuden higikunde horiek zapaltzeko, eta sorginen eta haien jarraitzaileen helburu ikaragarrien eta haien erritu zentzugabeen deskribapenak zekarren zuribide hori. Edozein kasutan, XV.. endean zehar batez ere Alemanian, Frantzian eta Italian aldeztu ziren eta XIV. mendeaz geroztik Aita Santuaren egoitzetatik babestuak izan ziren sorginei buruzko ideiak indarrez errotu ziren euskaldunen kultur eta erlijio giro jakin batzuetan.

 

Durangoko heretikoak

Bereziki aipatzekoa da batez ere Durangoko merindadean XV. mendearen erdialdean izan zen heresia. Data hori baino lehen ia ez dago Euskal Herrian heretikoen, heterodoxoen edo erlijiozko disidenteenaipamenik. Nolanahi ere, XIII. mende hasierako Aita Santuaren bulda batzuk gorde dira, Iruñeko apezpikutegian albitar heretiko batzuk bazirela aipatzen dutenak. Baina horri dagokionez ez dago berri zehatzagorik.

Era berean, 1376an Iruñeko hirian bertan Jaime de Ejea jipoitu zuten ?por razon que il dizia ser adevino et profeta de Dios et dizia a algunas gentes, muchas palabras vanas et locas por las quoales tomaban miedo et espanto?. Hala ere, ondo gauza ezaguna da XV. mendean agintari zibilek eta elizakoek gogor zapaldu zuten heresia bat izan zela Durangoko eskualdean.

Dokumentazioaren arabera, fraide frantziskotar batzuk zeuden talde horren buru: Frai Alonso de Mella, Frai Guillen de Albora eta Frai Angel. Durangon egon aurretik Frai Alonso de Mellak liskarrak izan zituen Erromako Egoitzarekin, egin zituen sermoiengatik, ez bakarrik Gaztelako erresuman, baita Italian ere, baina haren anaia Juan de Zamorak Aita Santuaren gortean zuen eraginari esker, nahiko erraz itzuri ahal izan zitzaien apaiz gisa aritzeko jarri zizkioten mugei. XV. mendearen erdialdera elizaren antolamendu krisia oraindik erabat konpondu gabe zegoen, kontzilioaren aldekoak eta kontzilioaren kontrakoak liskarretan ari baitziren. Gizarteak eta erlijioak halako tirabirak zituzten eta betidaniko baloreak krisian zeuden testuinguru hartan sortu zen Durangoko heresia.

Laugarren Kronika Nagusiak ?sekta? hori aipatzen du, eta zehazten du orobat talde horren jatorria sermoi batzuk izan zirela, ?que ficieron unos frailes de Sant Francisco de la Observancia contra el santo matrimonio, la mayor parte de las mujeres de aquella tierra dexaron a sus maridos, e las moças a sus padres e madres, e se fueron con los dichos frailes e con mucha compaña de omes que los acompañavan por las montañas e por las cuevas dellas, e facían adulterio e fornicación los omes e los frailes con ellas e con las que querían, públicamente, diciendo: Aleluya y caridat??. Ez da ahaztu behar fraide horiek frantziskotartzat hartzeak esanahi berezia duela. Nolanahi ere, garai hartan bertan antzeko akusazioak egiten zitzaizkien italiar ?fraticelliei?: libre eta legerik gabe bizi nahi dute; gauza izugarriak egiten dituzte emakumeekin eta haien alabekin; santuak eta onak direlako itxurak egiten dituzte, baina larrua jotzen aritzen dira, sodomia egiten dute eta emakumeak engainatzen dituzte; ez dute haien artean jakintsurik, soil-soilik jende arrunta eta emakume pobre batzuk jarraitzailetzat, etab.

Ez da hau ?higikunde? horren ezaugarriak berriz aipatzeko unea, nahiz higikunde horren izateak berak eliza katolikoan nagusi ziren apaiz sektoreekin kritikoa zen sektore baten aipua dakarren. Talde horiDurangoko merindadean kokatu zen garai berean, Bermeoko San Frantziskoko monasteriorako bidean eskualde horretan zebiltzan frantzizkotarrek serora etxe bat sortu zuten Durangon. Hala ere, heresia hori Espiritu Libreko Anaien ?higikundearekin? parekatzea, oinarritzat harturik garai hartako kronikak eta Durangoko heretikoei egin zitzaizkien salaketak, besteak beste, Fernando de Munquetaren gutunean bildutakoak edo gaurdaino gorde den Alonso de Mellaren beraren gutunekoak, da erabateko sinesgarritasunik ez duten dokumentu iturriak balioestea edo gorde diren dokumentu gutxiak modu aski bihurrian interpretatzea.

Hari horri jarraiturik, esan daiteke ausartegia dela Durangoko heresia sineste pagano jakin batzuen itzulerarekin nahastea, zeren eta orduan uste hori bera sorginkeria eta heresia kasuak izan ziren eskualde eta lurralde guztietara hedatu behar bailitzateke. Esate batarako, Alemania, Frantzia, Italia, etab.eko eremu batzuetara. Jakina, irudipen hutsa da baita ere Durangoko heretikoak Anboto mendiko sorginekin identifikatzea. Elizaren hierarkiak zorroztasun berberaz esesten zituen sorginkeria eta heresia, baina Gaztelako Enrike IV.ak Gipuzkoako probintziari 1463an bidali zion gutunak berak aski garbi frogatzen du gauza bat zirela Alonso de Mellaren ?sekta? zeritzan horretako heretikoak eta oso bestelako gauza zirela sorginak.

Bukatzeko, ikuspuntu soil-soilik historiko batetik esan daiteke Durangoko heretikoak zeriztenak elizaren antolamenduarekiko eta bertako erlijio moduekiko ezadostasuna adierazi zuten talde bat izan zirela, frantziskotar batzuk buru izan zituena. Talde hori eta bere jarraitzaileak Durangoko merindadeko biztanleen artean ustez hedatu izanak estuasun handia sortu zuen ortodoxiarik zorrotzenaren aldezleen artean, eta ortodoxiazale horien erantzun gogorrak Alonso de Mellaren jarraitzaile askoren heriotza ekarri zuen eta Granadako musulman erresuman erbesteratzera behartu zituen Alonso de Mella bera eta beste frantziskotar batzuk.

 

Juduak eta musulmanak

Juduek eta musulmanek nolabaiteko garrantzia izan zuten Euskal Herriko hiribildu eta herri batzuetan. Aipatzekoa da Iruña, Gasteiz, Lizarra, Balmaseda, Biasteri, Agurain, Tutera eta Vianako judu auzoen nortasuna.

XIV. mendeaz geroztik kristauen eta juduen arteko harremanak tirabira handikoak izan ziren. Nafarroako erresuman, bereziki, 1328an hainbat judu auzori eraso zitzaien, eta oso informazio zehatza dagoNafarroako justizia administrazioak juduekiko izan zuen jarrerari buruz. Musulmanak Tuterako merindadean baizik ez ziren bizi izan. Juduak eta musulmanak Nafarroatik begirunerik gabe bota izanak kristau aginpideen zorrozkeriaren beste agerbide bat izan zen.

Juduen esesteari eta bazterkeriari dagokionez, erlijiozko argudio ideologikoek zerikusia izan zuten ekonomiari, gizarteari eta politikari zegozkion beste interes batzuekin.

Arrazoi horien guztien arteko harremanak asko lagundu zuen neurri lotsarazle batzuen bidez juduak gizartetik baztertzen eta hirietako leku jakin batzuetan bakartzen.

XV. mende bukaerarako, juduak getoetan bizitzera behartu zituzten, haiek bakarrik bizi ziren lekuetan, alegia, kristauekin nahastea uzten ez zitzaiela. Juduek beste erlijio bat izateak, beste arrazekin nahasteko jarrera debekuzkoak, judu batzuek lukurreriazko mailegu gorrotatuetan ari izanak, XIV.. ende erdialdetik XV. mende hasiera bitarte elizak izan zuen antolamendu krisiak ?zisma, heresiak, ordenen arauen erreforma eta beste eliz erreformak? eta kristauek ekonomia jarduera jakin batzuetan zuten interes gero eta handiagoak eragin handia izan zuten juduen komunitate osoari egotzi zitzaion estereotipo kaltegarrian.

Azken finean, kristauek ?kolpeen hartzaile? edo ?kopla buruko? bihurtu zituzten juduak, eta haiek izan ziren gizarte talde askoren atsekabeen eta aurriritzien nozitzaile.

Kristau izatea sendotzeko ideologiaren eta ekonomiaren aldetik kristau agintariak gehien kezkatzen zituen taldea bereganatu edo bere baitatik bota behar zelako ustea gaizki ulertuen prozesu luze baten eta, hala eta guztiz ere, eremu itxietatik egindako elkar bizitza baten ondorioa izan zen. Baina euskal komunitateak politikoki hiru erresumatan banatuak egoteari esker, familia juduak erresuma batetik besterako mugan ibili ahal izan ziren, horietako erresumaren batean arazoak zituztenean. Azkenik, juduak bota egin zituzten gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoa (1492) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (1498) diren eremuetatik. Nafarroan bizi ziren mairuak Gaztelako monarkiak Nafarroa konkistatu zuenean bota zituzten.