Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geografia»Geomorfologia

Euskal Herriko geomorfologia


Euskal Herriak 20.664 km2-ko eremua hartzen du, Gipuzkoa (1.980,3 km2 ), Bizkaia (2.217,2 km2 ), Araba (3.037,3 km2 ) eta Nafarroako (10.421 km2 ) herrialdeetan banaturik, Hegoaldeko partean, eta Lapurdi (859 km2 ), Zuberoa (785 km2 ) eta Nafarroa Beherea (1.318 km2 ), Iparraldeko partean.
Lurralde horiek Bizkaiko Golkoaren ekialdeko muturrean daude, eta mugak hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa eta Gaskonia (Landetako departamendua); mendebaldean, Kantabriako Autonomia Erkidegoa eta Burgosko probintzia; hegoaldean, Burgos, Errioxa eta Aragoiko (Zaragozako) Erkidegoa; eta ekialdean, Huesca, Zaragoza eta Biarno (Frantzia).Euskal Herriak hartzen duen eremuari betidanik esan diote "euskal sakonunea", lurraldearen batez besteko garaiera apala delako eta bi mendikate (Pirinioak eta Toloņo mendiak) garaien artean dagoelako; dena dela, izen hori okerra da, egokiago baita "euskal atalesea" esapidea erabiltzea, esapide horrek garaiera handiko guneen artean dagoen lurralde garaia adierazten baitu.Euskal Herriko erliebearen (Autonomia Erkidegokoarena, batez ere) eta mugatzen dituen bi mendikateen arteko harremana zehazterakoan zenbait arazo agertzen dira.
Betidanik, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa (honen zatirik ekialdekoena izan ezik) Toloņoko mendilerroaren barruan bildu izan dira, eta Euskal Herriaren gainerako zatia Pirinioetako multzoaren barruan. Baina, 1951n Donostiako biltzarrean arazo horren inguruan hitzegin zenean, biltzarreko kideen artean eztabaida bizia sortu zen. Ciry liskarra konpontzen saiatu zen eta horretarako bi eremu bereizi zituen: "Pirinio istmikoak" eta "Pirinio Atlantikoak". Ciryk, dena dela, bi eremu horien hedadura antzina beharbada handiagoa izan zela azpimarratu zuen.
Geologo frantziar zenbaitek (Rat, Lamare, Floquet, Heddebaut, etab.) herrialde osoa (Nafarroako eta Arabako Errioxaren erdialde-hegoaldeko partea izan ezik) Pirinioen barruan zegoela zioten beren lanetan.
Lamaren arabera Pirinioak Oria ibarrean amaitzen ziren, Bortzirietan alegia; hala ere, onartzen zuen bazirela mendebalderantz hainbat fazies (Kretazikoko eta Eozenoko flysch-a) eta mendilerro Pirinioetakoen antzekoak. Ratek Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoen tolestura motak eta egiturak Piriniokoen antzekoak zirela frogatu zuen bere doktore tesian. Egile honen arabera,Pirinioak ez ziren Oriako ibarrean amaitzen, Bilbo inguru artera luzatzen baizik, eta horixe da, hain zuzen ere, gaur egun geologo gehientsuenek onartzen duten ideia.

 

Geografia multzoak

Euskal Herriko erliebea lau multzo geografikoek osatzen dute, elkarren oso desberdinak: - Pirinioak eta Pirinioen mendebalerako luzapena Kostaldeko Mendietan.- Ebroren arroa.- Arabako Lautada eta Miranda-Trebiņo ildoa.- Toloņoko mendilerroa eta mendilerroaren oinaldea.

 

Pirinioak eta kostaldeko mendiak

Pirinioak ekialde-mendebal norabidea du, oro har, eta Hiru Errege Mahaitik (Nafarroa-Aragoiko mugan) (2.438 m) hasi eta Bilbo ingururaino iristen da, batetik; eta bestetik, Aturriren ibaia ahotik (Baiona) (Akitaniako arroan) hasi eta Nafarroako erdialdearen eta Gasteizko lautadaren arteko mendietaraino ailegatzen da. Pirinioeen hegoaldeko muga Ebroko sakonunearen ertz tolestuek osatzen dute. Makrounitate horrek, dena dela, egiturari eta formari dagokionez bilakaera luzea izan du; izan ere, Goi Paleozoikoan (Orogenia Hertziniarra) hasi zen eratzen, eta Paleozeno, Eozeno eta Oligozeno aroetan Alpeetako tektogenesiak (Pirinioetako tolestura) eragin zion. Alpeetako tektogenesia izan zen, hain zuzen ere, multzo hertziniarraren deformazioa eragin zutenak. Horren arabera bi azpiunitate bereiz daitezke: Pirinioetako ardatz zuzena eta Pirinio aurreak. Azken horietan, bestalde, Barnealdeko Mendialde Garaiak, Pirinio aurreen Sakonune ertainak eta Kanpoaldeko Mendilerroak bereizten dira.

 

Pirinioetako ardatz zuzena

Ardatz honek Pirinioen lerro nagusia eratzen duela esan daiteke, eta ikatz aroaren bukaera aldera sortu zen hertziniar atalasea dela baiezta daiteke. Hertziniar atalase horri Mesozoiko aroan izan ziren bigarren mailako mugimenduek eragin zioten batetik, eta Alpeetako orogeniak bestetik. Hertziniar orogeniaren ondoren Euskal-kantauriar golkoaren irekidura gertatu zen. Irekidura hori, dena deia, hiru alditan gertatu zen (Gabaldon et al., 1991).-Aurre-rift aldia (goi triasiko-jurasikoa).
Garai horretan gertatu zen ozeano Atlantikoaren eta Ligur-piamontes ozeanoaren irekidura.- Rifting aldia (Goi Jurasikotik Behe Kretazikora).
Garai horretan ireki ziren Bizkaiko Golkoa eta Atlantikoaren iparraldea, baita azaleratu ere Euskal Mendi Paleozoikoak, Asturiasko Mendiak eta Ebroko Mendiak.
Dena dela, mendi horiek higadurak azaleratu orduko, eraitsi ziren.- Ozeanoaren irekidura eta kontinenteen higidura (Goi Albiarra eta Goi Kretazikoa).
Rifting aldia Euskal-kantauriar arroaren hondoratzearekin eta lur (flysch) masa handien metatzearekin amaitu zen; horrekin batera hainbat sumendien gai goriak igortzen hasi ziren eta basalto alkalinoak sortu ziren (ertz pasiboak) ondorioz. Aldi berean, zenbait metamorfismo termiko gertatu ziren Ipar-Pirinioetako failarekin lotura zutenak. Hori guztia iberiar plakaren HE norabideko kontinente higiduraren eta Bizkaiko golkoaren irekiduraren emaitza da.Litologiari dagokionez, Goi Devon-Behe Ikatz aroko zenbait flysch materialez osaturik dago Pirinioetako ardatza: arbela, kuartzita eta graubaka, liditak, bretxak eta konglomeratuak tartekaturik dituztela (Bortzirietako eskisto segida; Campos, 1978). Errobiko ibarran -Orzaize eta Donibane Garaziren artean- ordobiziko eta siluriko aldiko materialak nabarmentzen dira: kuartzitak, eskisto beltzak, hareharriak, dolomiak eta kare harriak; batez beste 1.900 m-ko potentzia du multzo osoak.Pirinioetako ardatzean azaleratzea ez da etengabea izan, izan ere, goi kretazikoaren urradura garaian itsasoak estali zuen ardatza eta hainbat material geratu ziren azalean; material horiek fosil bihurtu zuten ardatza, hein batean bederen. Hori dela eta, Paleozoiko garaiko azaleratzeak mendi bakan batzuk besterik ez dira gaur egun. Mendi horien artean aipagarriak dira: Bortziriak, Aldude edo Kintoa, Ursuia-Baigura edo Lapurdikoa, Mendibeltza eta Iguntze.Mendi talde horrek guztiak orogenia hertziniarraren eta Alpeetako orogeniaren eragina jasan zuen; gutxienez hiru itxuraldatze aldi izan zituela ikus daiteke eta hertziniar haustura berantiar ugari. Horren guztiaren eraginez erliebe korapilatsua eta egitura nabarmenekoa sortu zen.Estratigrafiari dagokionez, bi alderdi bereiz daitezke (Heddebaut, 1975):A.- Ekialdea. Hemen mendi hauek daude: Iguntze, Mendibeltza, Aldude-Kintoko mendiak, Ursuia-Baiguraren hegoaldeko aldea eta Bortzirietako hego-ekialdeko ertza.
Bertako materialen artean ordobiziko, siluriko, Devon aroko eta behe Ikatz arokoak dira nagusiak, eta horien artean nabarmenenak kuartzitak, eskistoak, hareharriak, dolomiak, kare harriak eta graubakak. B.- Mendebala. Bortzirietako Mendiek eta Lapurdiko mendi kristalinoek osatzen dute eremu hau. Bertan bi hurrenkera bereiz daitezke (Campos, 1978); lehena, behealdekoa, marmolezko kare harri grisez osatua dago (Lesakako antiformea); bigarrenean, lehenaren gainean, lutitak eta eskistozko hareharriak daude, bata bestearen ondoan jarrita eta tartean zenbait kare harri eta konglomeratu dituztela.Ekialdeko unitatea mendebalekoaren gain dago (hori horrela dela egiazta daiteke Itsasuko, Aritzakuneko, Bidarraiko eta Ainhoako ibarretan, baita Maiaren eta Sunbilako hegoaldearen artean ere), izan ere, Behe Devon aroa Ikatz aroaren gainetik azaltzen da zenbait gunetan.Egiturak ere ezberdinak dira mendilerroen artean. Esaterako, Alduden materialek ipar-hego (NNW-SSE) eta ekialde-mendebal (ENE-WSW) norabidea dute. Lehenengo norabideak tolesturen norabideari dagokio eta bigarrenak, aldiz, faila eta gainkatzearenari. Bortzirietan ez dago tolestura handirik, nahiz eta Devon aroko tolesturak (Bidasoaren ekialdera) NE-SE norabideko ezkata gainkatu talde baten irudia osatzen duten, eta Ikatz aroan mikrotolesturak eta mesotolesturak besterik ez diren agertzen. Iguntzeko eta Mendibeltzako mendien egiturak kretazikoko pudinga masa trinko batek fosildurik daude; "Mendibeltzako pudingak" esaten zaie. Azkenik, Ursuia-Baigurako mendiak material kristalofilianoez eratuta daude; mendi horien barruan dago Aiako Harriaren granitozko stock txikia, eta horrek nahastu ditu egitura hertziniarrak.Morfologiari dagokionez, paisajea sakonune tektoniko-higadurazko segida da (Bera-Ainhoa-Baztan, etab.). Sakonuneez gainera badira hainbat ibar sakon ibaiek zeharkatzen dituztenak, eta ibai horiek aldi berean ebakidurez baliatzen dira bidea egiteko.
Bestalde, ibaiarte malkartsu eta patarrak sortzen dira, garaiera neurrizkoa eta gailurra biribila dutenak. Gailur horien artean aipagarriak dira, besteak beste: Erakurri (1.139 m), Ortzanzurieta (1.570 m), Koroa (1.387 m), Adi (1.459 m), Autza (1.254 m), Suriain (1.418 m), Isterbegi (1.066 m), Ekaitza (1.044 m). Aipagarriak dira bestalde Aldude edo Kinto mendiko egiturak, izan ere, higadurak kuartzozko zerrendak agerian utzi ditu, Appalatxe mendien antzeko erliebea osatuz.Paleozoiko aroko materialek portaera desberdinak izan zituzten higadura prozesuen aurrean, eta horren ondorioz erliebe diferentzial oso garbia eratu da. Eskistoek, ez oso sendoak eta erraz meteorizatzen direnak, tankera leun eta garaiera ertaineko formak sortu ohi dituzte; kare harriek, kuartzitek eta granitoek, aldiz, erliebe bortitz eta malkartsuak eratzen dituzte, inguru hau drainatzen edo zeharkatzen dituzten ibai aho eta ibar sakonak azpian hartzen dituztela.Toki garaienetan (1.000 m-tik gora) hotzaren ondorioz sortutako derrubio ugari izaten da eta, horrek Laugarren aroko hotz krisi garaian hormaguneen higadura nagusitu zela adierazten du.
Gune paleozoikoen inguruan metaturiko material permotriasikoek erliebe monoklinalak osatzen dituzte (aldapa/gailur motakoak); era horretako erliebeak ikus daitezke besteak beste, Mendaur (1.136 m), Gorramendi (1.381 m), Lezeta, Abraka, Sarrantholatze, Mendibeltza, Harburieta, Onyi (543 m), Adarra (817 m), Arreskularre (465 m), Otsondo, eta abarretan. Monoklinal horiek higadurazko sakonune baten edo tektoniko-higadurazko sakonune baten gainean (hondoa alubioizko materialez estalia) edo Hirugarren aroko materialak barneratuz higadurak zulatutako korridoreen gainean egoten dira: Ezkurrako korridorea, Baztan, Etxebarre, Accous-Larraņe-Garazi, Bera eta Sara-Ainhoako sakonuneak, Baigorriko inguruak, Orzaizeko iparraldea, Berastegi eta Aintzerga. Sakonune horiek, oro har, inguru hautsietan garatu dira, behar-beharrezko izanik, eratu ziren unean, Hirugarren aroko igeltsu materialen disoluzioa. Hondoa laua izaten dute eta azaleko sedimentuek estaltzen dituzte; sedimentu horiek 60 metroko potentzia izatera ere irits daitezke (Berastegi).Paleozoiko aldiko multzoaren garaiera, bataz beste, oso handia ez bada ere, hormaguneek hainbat arrasto utzi ditu lurraldean sakabanaturik. Horren inguruan, Viersek (1990ean) Artesiaga eta Belateren artean hormagune hondakinak ikus daitezkeela adierazi zuen, baita Saioan (1.419 m) eta Suriainen (1.411 m) ere; hondakin horiek gehiegizko elur pilatzearen ondorioz sortutako zirku sail batekin zerikusia dutela dirudi.
Hormategien beste aztarnak Ortzantzurietan (1.570 m) azaltzen dira; han sei zirku daude (hiru iparraldera begira eta beste hiru hegoaldera). Txangoan (1.471 m), Menditxipin (1.506 m) eta Autzan (Santana, 1966) ere badira hormategien aztarnak. Mendi horietan guztietan zirkuak txikiak dira, hormagune txikiren bat hornitu zutenak eta zenbait morrena txiki sortu dituztenak. Hormagune horien aztarnak betiereko elur mailaren azpian daude (Würm izotzaldian); beraz, hormagune horiek baldintza hezeetan izandako elur hornidura on baten ondorioz eratu zirela dirudi (Viers, 1990). Elur hornidura horrek, bestalde, hotzik ez egitea konpentsatzen zuen. Hormagune horiek utzitako metaketak, itsas mailatik 900 eta 1.500 metro bitartera daude, batez beste.Pirinioetako ardatz zuzenaren mendebala -Oriako ibarrean- Kostaldeko Mendien Mesozoiko-Hirugarren aroko materialen pean lurperatzen eta desagertzen da.

 

Boitzirietako mendien-Aiako Harrien goialdeko erliebeak

Inguru horretan daude Pirinioen ardatz zuzeneko gailur garaienak, 850 m-tik gora nekez jotzen badute ere. Gailur talde honen barruan beharrezkoa da bereiztea Aiako Harrietako granitoko erliebeak, alde batetik; eta bestetik, Bortzirietako eskistoen segidan eratu direnak.Granitozko materialak dira nagusi goialdeko eremuetan, esate baterako Errolbide (838 m), Txurrumurru (789 m), Irumugarrieta (806 m), Enarri (674 m), Errenga (786 m), Biandirz (797 m), Munanier (781 m), eta abarretan. Eremu horietan mendialde aldapatsuak daude, eta ehunka metroko aldea duten malkar zutak ugariak dira.
Inguru honetan drainatze lana egiten duten ibaien eta erreken sorburuak litologia hauek zeharkatzean oso sakonetik doaz eta, horren ondorioz, erliebe malkartsu eta patartsua eratzen dute, bertara iristeko bideak, sarritan, zailak direlarik. Ibai bide guztiak uhar itxura nabarmena izaten dute, ibilbide laburrean, desnibel handiak igaro behar baitituzte.Bortzirietako azaleratze Paleozoikoak, Aiako granitikoak baino ahulagoak dira eta forma apalagoak dituzte, baina haiek bezain malkartsuak dira. Garaierari dagokionez400-600 m bitarteko gailurrak dira nagusi.
Gailur horien artean aipagarriak dira besteak beste: Amexti (471 m), Olaundittu (379 m), Otsandola (465 m), Illarrizu (501 m), Urmendi (492 m), Isatxoko Kaxkua (482 m), Basate (630 m), Urdaburu (595 m ).Eremu hauetan ura hustutzeko lana egiten duten ibaiek ere, estugune sakonak eta V itxurako profilak dituzte, isuralde aldapatsuekin.
Horren ondorioz, uhar ezaugarri nabariak dituzte, euren luzerako profilean ikus daitekeen bezala.Hirugarren aroko materialak mendilerro Paleozoikoaren alboari itsatsita daude, eta ondorioz, 200-350 m bitarteko hareharrizko eta konglomeratuzko muino sail bat eratu da. Gailur aipagarrienak hauek dira: Irupagota (329 m), Axeriko Arriya (341 m), Pago Larre (337 m), Urkullu txiki (350 m), etab Mendi horiek ipar-mendebaleranez Arkale eta Urkabeko hareharrizko eta konglomeratuzko gailurretan barna hedatzen dira. Bestalde, Arkale eta Urkabeko gailurrak ez dira 300 m baino garaiagoak izaten: Peluko (237 m), Arkaitzlepo (269 m), Urkabe (236 m) Markelin Buru (239 m), esaterako. Ondoren hegoalderantz egiten dute Adarra (817 m), Gorramendi (1.081 m), Iparla (1.048 m), Artzamendin (790 m) eta beste hainbat malda permotriasikoetan barrena.Mendilerro horien guztien oinarrian garaiera txikiko muinoak daude, zeinak Goi Kretazikoko material leunak higatuz sortu baitziren.

 

Gainerako mendilerroetako erliebe Paleozoikoak

Bidasoa ibaiaren iparraldera Larrungo (898 m) multzo Paleozoikoa dago; mendilerro txiki, isolatu eta ongi zehaztuaren itxura du. Larrungo gailurrak, bestalde, Lapurdiko kostalde guztia hartzen du azpian. Egiturari dagokionez antiklinal zabal bat da, higadurak sakonki eraitsi duena; hala, erliebe monoklinal garbia eratzen du, zeinaren atzealdea, bestalde, konglomeratuetatik eta hare harri permotriasikoetatik eraturikoa baita.Aipatutako multzo monoklinal hori hainbat indar tektonikoren eraginez (faila hertziniar berantiarrak eta Alpeetako ebakidurak) garaiera desberdineko mailatan zatitu da, eta bata bestearen ondoan dauden gailur monoklinalez osatutako lerro antzeko bat eratu da, Larrungo gailurretik hasi eta iparralderantz eta mendebalerantz jaisten dena apalapal.
Monoklinal horien aurrealdea hasieran zegoen harrizko hegal saila erortzetik sortu zen, izan ere, behera jo baitzuten, ezpondaren oinarrian gertaturiko zulatzearen ondorioz eta grabitatearen eraginez.Bortzirietako Euskal Mendilerro Paleozoikoaren, Aia-Larrunen eta Aldude edo Kintoren arteko eremuan Baztango Sakonunea eratu da -Bidasoa ibaiak drainatua-, SW-NE eta S-N norabidean. Sakunune hori bera, bestalde, Hirugarren aroko materialak higatu ondoren sortu zen. Sakonunearen alboetan hainbat garaieratako erliebeak daude; horien artean Iparla-Artzamendi- Gorramendiko mendilerroa da aipagarriena (1.000 m-tik gorako gailurrak); hirukote horrek gainera Bidasoa eta Errobi ibaien ibaiartea osatzen du. Morfologiari dagokionez, higaduraren eraginez apaldutako hare harrizko eta konglomeratuzko gailur eta muino multzo baten itxura dute erliebe horiek. Horren guztiaren ondorioz paisajearen itxura makala da, simetriarik gabea eta forma astun eta homogeneoez osatua.Hegoaldera Autza (1.306 m) dago, Aldude edo Kintorekin (Alba, 1.075 m; Okoro, 1.259 m; Saioa, 1.418 m) lotuta batetik eta Txaruta, Izalbil eta Betelu mendiekin bestetik.Erliebea malkartsua da, oro har, egitura trinko eta biribilez osatua. Egitura horiek sare hidrografikoak erabat pitzatu ditu eta V itxurako ibar estu eta sakonak osatu dira, aldapa patartsuek nagusitzen dituztela. Litologiari dagokionez, Orotz-Betelu inguruan hare harriak, kuartzitak eta Devon aroko eskistoak dira material ugarienak. Eskistoen alboan, antiklinak zabal bat eratzen dutela, Hirugarren aroko eta Kretazikoko materialak daude. Pitzadura linealen artean aipagarria da Olaldeako arroila (Irati).Aldude edo Kintoko mendilerroen ezaugarri morfologikoak arestian azaldu direnen antzekoak dira: gailur biribilduak, aldapa patartsuak eta ibar sakonak, eta azken horiekin batera, tarteka, zenbait barne sakonune, Luzaidekoa eta Aldudekoa esaterako. Multzo osoak antiklinorio bat eratzen du, higadurak eraitsia eta kuartzitaz (Ortzantzurieta eta Astobizkar) eta eskistoz (Ibaņeta eta Txangoa) osatua. Gune garaienetan elur pilo zenbait ikusten dira eta horien pean multzo morrena multzoak agertzen dira.
Dena dela, kontuan izanik inguru honetan mendiak garaiera apalekoak izaten direla ezin hitzegin daiteke benetako hormategiez.Azkenik, Iguntze eta Mendibeltza inguruan Appalatxe mendien antzeko egiturak osatutako erliebea nabarmentzen da: Triasikoko eta Mesozoikoko kuartzoz, konglomeratuz eta hare harriz osatutako gailur eta erpin lerro bat irudikatuz. Lerrokadura horrek, bestalde, alboetan monoklinal bat osatzen du, aurrealdea disimetrikoa eta malkartsua duena. Eremu horren erdialdean daude Atharratze-Sorholüzeko sakonunea (Uhaitzandi ibaiak drainatua), Baigorriko sakonunea (Aldude ibaia), Donibane Garazi (Beherobia eta Errobi ibaiak), eta Baztango sakonunea.

 

Pirinio aurrea

Pirinio aurreko erliebeak Pirinioetako ardatz zuzenaren alboei daude itsatsirik, eta Mesozoiko-Hirugarren aroko materialek osatzen dituzte (kare harriak, margak, flyschak, etab.). Material horiek aldi berean Alpeetako orogeniak tolestu eta deformatu ditu. Pirinio aurrea bi mendilerrotan banatzen da: batetik, barrualdekoa, Euskal Herriko garaiera handienak dituena, eta Barrualdeko Mendilerro Garaiak esaten diotena; eta bestetik, kanpoaldekoa, garaiera txikiagokoa eta lehenengoaren paralelo dena, eta Pirinio aurreko Kanpoaldeko Mendilerroak esaten zaiona. Bi mendilerro horien artean dago Pirinio aurreko Sakonune Ertaina.Mendilerro sail honek E-W norabidea du, oro har, eta mendebalerantz hedatzen da Kostaldeko mendien bidez (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldea) eta Arabako Plataforma-Trebiņo-Miranda-Urbasa sinklinorioaren bidez.

 

Kostaldeko mendiak

Kostaldeko Mendiek Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Iparraldeko lurralde historikoen erliebea osatzen dute. Egituraz, Pirinioetako mendilerroaren mendebaleko luzapena dira, eta Pirinio mendien forma bera dute. Litologiari dagokionez, mesozoikoko materialak dira nagusi (flysch kretazikoa, karaitzak, dolomiak eta jurasikoko margak, hare harriak, konglomeratuak, hirugarren aroko buztin eta igeltsuak, karaitz urgoniarrak, detritu supraurgoniarrak...) eta neurri apalagoan hirugarren aroko lutitak eta paleozeno-eozenoko hare harriak.Mendebalera egin ahala Nafarroako Pirinioetan ohikoak diren egiturak aldatu egiten dira, izan ere, Pirinioetako tolesturaren garaian azaleratutako Paleozoiko aroko gune sail batek tolesturen itxura aldararazi zuen.
Aldaketa horren ondorioz tolesturek uztai itxura hartu zuten eta "Euskal Uztai Tolestua" esaten zaio. Bizkaiko materialek NW- SE norabidea dute, eta Gipuzkoan (Deba eta Urolako ibarren arteko eremuan) okertu egiten dira eta mendebal-ekialde norabidea hartzen dute. Urolako ibarretik aurrera tolestura horiek berriro okertu egiten dira, eta sakonunea iparralderantz duen uztaiaren itxura hartzen dute. Egitura horrek 150 kmko luzera du, 50 km-ko zabalera.
Iparralderantz Kostaldeko mendiak ezponda kontinentaleraino luzatzen dira, eta mendebalderantz, aldiz, Bilboko failak mugatzen ditu (euskal tolesturak eta Kantabriako plataformak bereizten ditu); ekialderantz, uztaia Ipar-Pirinioetako egiturari itsasten zaio, zeharbidez, Donibane Garazi-Hazparneko arrailduraren parean. Azkenik, hegoaldera uztaia luzatu egiten da aldapa baten bidez, eta aldapa egitura horrek Arabako hegoaldea eta Nafarroa hartzen ditu eta Hego-Pirinioetako Aurrealdeko gainkatzean amaitzen da. Iparraldeko mugan Ipar-Pirinioetako Aurrealdearen gainkatzean dauka.Kostaldeko mendietako ibai sareek uhar ezaugarri nabarmenak dituzte. Ibai laburrak dira (50-60 km) eta ibilbidean desnibel bortitzak iragaten dituzte. Hori dela eta, ibar estu sail bat eratu da, zeharkako profila V itxurakoa eta luzetarako profila oso malkartsua duena. Material metaketa urria da ibai hauetan, nahiz eta gaur egungo talweg-aren gainean lau terraza maila bereizten diren: 1 -2 m-ra, 10-12 m-ra, 20-22 m-ra eta 30-35 m-ra. Metaketa horiek meheak eta etenak izaten dira, multzotan banatuak, errekarriez eta ibai legarrez eratuak, eta hainbat ezaugarriko ore bat osatzen dutela. Metaketa horien biribiltze indizeak bestalde, erakusten du materialak garraioaren garaian higatze lan handia jasan dutela, multzoan garraiatu dituztela ("vrac" edo pila motako metaketak, alegia) eta pilatuta gelditu aurretik zati askotan puskatu direla. Metaketa, beraz, behartua izan da; hala erakusten dute sedimentuzko bihurguneek (bihurgune paraboliko oso garbiak edo sigmoidal motako bihurgune hiperboliko zabalduak). Estuarioetan daude biribiltzea jasan duten gaien metaketa maila handienak (300-500 artekoa izaten da biribiltze indizea). Estuarioetan, bestalde, xafla itxurako egiturak eta egitura gainjarriak, eta zenbaitetan, estratifikazio gurutzatua ikus daiteke. Estuarioetako bihurguneak hiperbole sigmoideak izaten dira, gutxi gorabehera zuzenduak. Horrek guztiak adierazten du materialen ezarpena gehiegizko zamaren eraginez eta egoera hidrodinamiko oso egonkorretan gertatu zela.Ibaietako material metaketa horiek euskal bokaleen betelanaren garaian sedimentatu ziren itsasoko material holozenoekin elkartzen dira.Metaketa horiek, bestalde, zartatze eta metatze faseak txandakatzearen ondorioz eratu dira, nahiz eta zartatze faseak metatze faseak baino ugariagoak izan diren. Klima oso hezea zen garaian, ibaiak, indar handiz, jan egiten zuen beren azpiko lurra; garai "lehorragoetan", aldiz, sedimentazioa izaten zen nagusi. Gertaera horiek Laugarren aroko izotzaldiekin eta izotzaldi arteko garaiekin zerikusia duten, frogatu gabe dago oraindik.Ibai horiek guztiek -Lasarte inguruko Oria, Nerbioi-Ibaizabalen azken zatia eta Mungia ibaia izan ezik- zeharka ebakitzen dituzte arestian aipatutako egitura horiek, eta, ondorioz, ibar sail bat eratzen da. Ibar horiek H-I norabidea dute, oro har, estuak eta maldatsuak izaten dira, eta ibaiarte malkartsuek bereizten dituzte, haitz gogorren azaleratzea nagusitzen denean, batez ere.
Horren guztiaren emaitza koadrikulaz osaturiko paisajea da, garaiera ertainekoa, izan ere, gailentzen diren egitura topografikoak ez dira 1.500 metrotik gorakoak izaten (1.545 m, Aketegi).Bigarren mailako ibai sarea paraleloan ezarrita dago egitura nagusiekiko (sare baterakorra) eta nolabaiteko angelu zuzenak eratzen ditu sare nagusiarekin bat egiten duen guneetan. Ugartek dioenaren arabera (1994), Kostaldeko Mendien ezaugarri morfologikoak hauek dira:A.- Erdi mailako mendi inguruetan ohikoak diren goialdeko erliebeak, 1.000- 1.500 metro bitarteko garaierakoak.B.- Egitura txikiak (<50 km2); erliebea etenez betea eta itsaszertetik oso hurbil (35-45 km-ko lerro zuzena). C.- Kare harrizko egituren garrantzia . Goialdeko eta ibaiarteko erliebe nagusiak kare harrizkoak dira. Ibaiarteek, bestalde, karst egitura garbia dute, nola exokarstaren mailan hala endokarsterenean ere.D.- Ibai arro luzeak. Uhar ezaugarri nabariak dituzten ubideek drainatzen dituzte ibai arro horiek (%2-3 batez besteko aldapa, nahiz eta jaiolekuan %50-tik gorakoa izan).
Arro horiek txikiak dira ( - 1.000 km 2 , Nerbioi-Ibaizabalekoa izan ezik), dendrita itxurako ibilbidekoak, euriaren ekarriaz hornitzen dira.E.- Ibaien eraginez eraturiko ibarrek V itxurako zehar profila nabarmena dute, eta ibarraren hondoko betelana murritza da, bai luzeran, bai zeharka.E- Ez dago loturarik talweg nagusiko zehar profilaren eta arroa mugatzen duten ibaiarteko erliebearen artean; hori dela eta, ibarren egitura malkartsua izaten da, baita kostalde inguruetan ere.G.- Ur ibilbide garrantzitsu guztiak estuarioen bidez iristen dira kostaldera. Estuarioak ibai aho itxurakoak izaten dira, eta Holozenoko sedimentuak dituzte zati batzuetan.
Horien arteko estuario zenbait 11 km baino luzeagoak dira (Bidasoa).H.- Itsasbazterrean eta kostaldean malkor harritsu, maldatsu eta patartsuak dira nagusi, eta ibai bokale edota itsasarte eta badia batzuk dira etendura bakarrak, hala nola, Zarautz, Kontxa-Zurriola, eta abarretako badiak.Nolanahi ere, Kostaldeko Mendien artean zenbait multzo geomorfologiko bereiz daitezke:

 

Kostaldeko eremua

Kostaldea erabat estrukturala da, izan ere, itsasbazterreko indarrek (olatuen eta itsas korronteen eraginek) tolesturen alboetan edo monoklinalen atzealdeetan eragiten dute. Horrek guztiak egitura leuna sortu eta kostaldea hurbilgaitza bihurtzen du, bihurgune gutxikoa eta arras higatua. Kostaldeko eremua ezaugarri bereizitako zenbait zatitan bana daiteke:

 

* Zeharkako kostaldea

Zeharkako kostaldeko tolesturek NNW- SSE norabidea hartzen dute (Galdamesko antiklinala, Getxoko sinklinala), eta NW-eko olatuek eta ekaitzek albotik erasotzen dituzte bertako egiturak. Covarongo (Kantabria) lurmuturraren eta Billano lurmuturraren (Bizkaia) artean, eta Bidasoako bokalearen eta Miarritzeren (Lapurdi) artean ikus daiteke kostalde mota hau.
Morfologiari dagokionez itsasoaren indarrez eraturiko malkarrak dira nagusi, Kretazikoko eta Hirugarren aroko flyschetik eta Paleozenoko karaitzetik sortuak. Gogortasun ezberdineko materialak egoteak erraztu egin du higadurazko plataforma zabal bat eratzea; bertan tartekatzen dira inguruko malkarretako luizi hondarrak. Pilaketa guneak urriak dira, badia eta itsasarteen barnean besterik ez dira izaten, esate baterako: Ereagako hondartza (Abran), Muskizko hondartza, Arrigunagako hondartza eta Gorlizko hondartza. Ipar Euskal Herrian Hendaiako hondartzan (Hondarraitz), Bidartekoan, Ilbarritzekoan eta Miarritzekoan ere hala gertatzen da. Azkorri, Arietarra eta Atxibiribilko hondartzak ere aipagarriak dira; dena dela, txikiak dira, oro har, eta harearen pilatzea errazten duten irtenune harritsuen babesean daude. Horrez gainera kostaldean malkar zutak, bata bestearen segidan, ikus daitezke; zenbaitzuk 50 metroko garaiera (Punta Galea, esate baterako) iristen dute. Tontorrak eta haitz gogorreko gailurrak ere ugariak dira, esate baterako Covaron, Astondo, Alpenerri, Muskiz, Santa Ana (Hendaia), Santa Barbara (Donibane Lohizune), Amabirjinaren muturra (Miarritze), eta abarretan.Somorrostroko, Nerbioiko eta Plentziako itsasadarrek kostaldea eteten dute. Hiru itsasadar horiek ez dira, ordea, antzinako ibai ibarrak baizik (100 metroko sakontasuna Bilbon), itsasoak bereganatu ondoren, ibaietako, itsasoko eta isuraldetako sedimentuek bete dituztenak. Lapurdiko kostaldeko gune nabarmenena Donibane Lohizuneko itsasartea da; han itsasoratzen da Urdazuri ibaia.Aipagarria da Punta Galeako zabaldia; antzinako higadurazko plataforma dela esan daiteke, olatuek moldatua; gaur egun, bestalde, itsas mailatik 50 metrotik gora dago.
Zabaldia Pleistozeno garaikoa dela beste zehaztasunik ez da ezagutzen. Punta Galeako zabaldiaren antzeko ezaugarriak ditu Santa Anan (Hendaian) dagoen higadurazko zabaldiak, jatorria, morfologia eta sorkuntza harenaren antzekoak baitira.Miarritzetik iparralderako kostaldea zuzena da, apala eta hareatsua da, eta hondartza eta duna ugari dago. Gune geografiko aipagarriak San Martingo muturra eta Aturri ibaiaren bokalea dira.

 

* Tarte zeiharra

Billanoko lurmuturraren eta Urdaibaiko itsasadarraren arteko gunea hartzen du tarte honek. Egiturari dagokionez tolesturak kostaldearekiko zeiharrak dira (NNW-SSE norabidean), eta antolamendu horrek higadurazko eraispena errazten du. Horren guztiaren arabera kostaldea koskaz eta bihurgunez beterik agertzen da, txoko eta irtenune askorekin; bihurgunetasun maila, nolanahi ere, ez du oso handia. Kostaldearen osaketan oinarrizko zeregina izan du Sollubeko diapiro multzoak, baita Ibaizabaletik iparraldera dauden erliebeek ere. Billanotik aurrera ezaugarri desberdinetako tarteak daude bata bestearen ondoan:- Billano-Bakioko eremua. Margak, buztinak eta hareharriak dira nagusi eremu horretan, aldizka karaitzak eta konglomeratuak tartekaturik badaude ere eta, horren eraginez, kostaldeak lerro zuzena marrazten du, lurmutur eta golko zenbaitek etena.
Armintzako Mendi Nagusia eta golkoa batetik, eta Barasordako muturra bestetik, dira gune aipagarrienak.- Bakioko triasikoa. Margak, igeltsuak eta Keuper-eko ofitak dira nagusi eta horren guztiaren eraginez lur eraispena gertatu da, kostalde bihurgunetsua sortuz.- Gaztelugatxeko eremu urganiarra. Kostaldeko tarterik ikusgarriena da hau. Litologiari dagokionez, uharri karaitzak, gogorrak eta gaitzak dira nagusi, hori dela eta, kostalde malkartsua eta amildegiz betea eratu da, nonahi amildegi zut handiak dituena, sarritan hamarnaka metroko garaiera iristen dutenak. Inguru honetan aipagarriak dira Gaztelugatxeko San Juan eta Aketz.- Matxitxako-Bermeoko lurmuturra. Bertan karaitzak eta marga aptarrak eta albiarrak dira nagusi. Toki garrantzitsuena Matxitxako Lurmuturra da, ondoren izen bereko itsasartea (Potorroatxeko muturra, Txillarri eta Galdes, Gibelako hondartza eta Ugerreiko mucurra) eta, azkenik, Bermeoko itsasartea.Laburbilduz, kostaldeko paisajea litologiaren arabera aldatzen dela esan daiteke; honela, beraz, Bakio eta Gernikako azaleratze diapirikoak, higaduraren eraginez arras eraitsiak izan dira, eta hainbat golko, itsasadar eta itsasarte sortu dituzte. Flysch beltzak kostalde zuzenak eratzeko joera du, higadurak itsasalde guztian berdin eragiten duelako eta ondorioz itsasalde hori guztia atzerarazten duelako. Tarteka azaltzen diren harkaitz gogorrenak, soilki, ematen dute zenbait lurmutur eratzeko aukera.
Matxitxako-Bermeoko eta Gaztelugatxeko San Juaneko karaitz urgoniarrek, aldiz, askoz hobeto eutsi diote olatuen erasoari, eta amildegi bortitzak eratu dira, zeinen oinetan higadurazko zabaldi xume bat osatu baita. Karaitz materialak karstifikaturik daude eta lapiaza eta zenbait sakonune itxi (dolinak) sortu dira.Bermeon gaur egungo kostaldeak duen marrarekiko 50 metro baino gehiago dituen zabaldegi eseki garrantzitsua gorde da. Behe edo Erdi Pleistozenoan eratu zen zabaldegi hori. Zabaldia eratu ondoren itsas bazterrak gora egin zuen, gaur egun duen maila iritsi zuen arte. Itsas bazterrak atzera egin duen lekuetan, zabaldia desagertu egin da; zabaldia, beraz, atzerakada txikia izan denetan gorde da bakarrik.

 

* Luzetarako kostaldea

Gernikako itsasadarraren eta Higer lurmuturraren (Hondarribia) arteko eremua hartzen du luzetarako kostaldeak. Salbuespen bat edo beste salbu, itsasbazterrak bat egiten du monoklinalaren alde batekin (Kostaldeko Hirugarren aroko Mendikatea:Jaizkibel-Ulia-Mendizorrotz monoklinala) edo tolestura ertzekin (Ipazterreko sinklinalaren ertza, Nabarnizko antiklinala eta Gipuzkoako kostaldeko sinklinorioa).
Tokian tokian, kostaldeko esparrua etenik geratzen da hainbat egitura diapiriko dela medio; egitura horien artean azpimarratzekoak dira Gernikako antiklinal diapirikoa eta Mutriku eta Zarauzko diapiroak.Litologiari dagokionez, nabarmena da aniztasuna, jarraian agertzen den sailkapenean ikus daitekeen bezala:- Hareharriak karezko zementuarekin.
Litologia hauek Jaizkibel-Ulia-Mendizorrotz monoklinalean dira nagusi (Higerreko Lurmuturraren eta Orioko itsasadarra itsasoratzen den arteko eremuan). Monoklinal honen atzealdea hainbat arro kataklinal sakonez zeharkaturik dago eta kataklinal horien tartean arbak, barrak, gailurrak eta hondakin mendiak daude. Ibilbide kataklinal horietako gehienek 20-30 metroko desnibela duen jauzi txikia egiten dute kostaldeko lerrora iristeko, izan ere itsasbazterreko eraispena arinago gertatzen baita, sare hidrografikoaren ahokatzea baino.Txartikun mendiaren mendebalera, garabien ordez kostaldearekin parean doazen barrak azaltzen dira; barren tartean uharre jatorriko hainbat ibar estu eta disimetriko dago.ltsasbazterra estrukturala da, oro har; luzetarako egiturak nabarmentzen dira. Pitzadura eta haustura handia duten tokietan, soilki, eratu dira itsasarte txikiak eta badiak, eta horien artean nabarmenenak honako hauek dira: Malarranas, Kapeleta, Moundiko, Biosnar, Kakueca, Zurriola, Kontxa, Tximisiarri, Muntoaundi (edota, Antsoko Muturra), etab. Nolanahi ere, itsasbazterreko lerroa eten egiten da ibai hauek itsasoratzen diren lekuetan: Oria, Urumea-Zurriola, Bidasoa, Oiartzun-Pasaiako badia; guztiak Holozeno garaian sortutako bokaleak.- Orioko ibaiaren mendebalera, Hirugarren aroko saila alderantziz dago. Alderantzizko egitura horrek ez du sakontasun handirik, izan ere, itsas mailaren azpitik 20 metroko sakontasunean, geruzek euren inklinazioa berreskuratzen dute; horren arabera pentsa daiteke Zarauzko diapiroaren gesal multzoak goranzko mugimendu zulatzailea egiterakoan gertatu zela deformazio hori (Campos, 1978; Hanish, 1974). Alderantzizko eraketa bere horretan dago Talaiganan; Isarriako muturrean desagertua da.Morfologiari dagokionez, itsasbazterrean paraleloak diren mendi lerro talde bat dago, eta mendien artean hainbat ibar ortoklinal, nahiko zabalak. Itsasbazterra malkartsua da eta amildegi bertikal/ia bertikal baten azpian dago; amildegia bestalde, aldakorra da eta atzeratzen ari da. Malkar horien azpian itsas urradurak sortutako plataforma zabala dago; San Telmoko hondartzan (Zumaian), esate baterako, plataforma horrek 500.000 metro koadro hartzen ditu.Gora-behera morfologiko nagusiak eremu ahuletan gertatzen dira. Orioko itsasadarra, adibidez, urradurazko faila batez baliatzen da itsasorainoko bidea egiteko (70 metro baino gehiagoko sedimentu piloaz beterik dago). Zarauzko sakonunea izen bereko diapiroan oinarriturik eratu da, nahiz eta sakonunearen hondoa 30 metro baino gehiagoko sedimentuz beteta dagoen.Gernikako itsasadarraren eta Saturrarango hondartzaren arteko kostalde eremua uharrizko karaitz urgoniarrez (Ogoņoko lurmuturraren ingurua, Oguella-Lekeitio tartea, Eako alderdia) eta flysch siliziklastikoz (Lekeitio-Saturraran eta Eako inguruak) dago osatua. Itsasbazterra malkartsua da, batez ere material karbonatatuak azaleratzen diren tokietan (Santa Katalinako lurmuturra eta Ogoņo); margadun eremuetan, aldiz, kala txikiak nabarmentzen dira. Inguru honetan dauden morfologia gora behera nagusiak Gernikako eta Ondarroako itsasadarrak dira.- Ondarroaren eta Zumaiaren arteko eremuan material Albiar-Zenomanarrez dago osaturik (hareharriak, buztinak eta konglomeratuak), baita flysch kretazikoez ere.
Material horiek Gipuzkoako sinklinorioaren parte dira, eta Mutrikuko diapiroak eteten ditu soilik. Kostaldeak lerro zuzena marrazten badu ere, pitin bat bihurgunetsua eta higatua da. Ipar-mendebaleko ekaitzek, makurdura ugariak eta materialen erresistentzia ahulak, kostaldeko lerroa atzeratzea eta urradurazko plataforma sortzea dakarte.

 

Kostaldeko Hirugarren Aroko mendilcrroa: Jaizkibel- Ulia-Mendizorrotzeko monoklinala eta horren mendebalerako luzapena

Zarautzen eta Bidasoa ibaiaren bokalearen arteko gipuzkoar itsasbazterrean Kostaldeko Hirugarren Aroko mendilerroa da nagusi (Jaizkibel-Ulia-Mendizorrotz-Talaimendi).
Mendikate horrek, oro har, NNE-SSW-W norabidea du eta arku apal bat eratzen du, etenik gabea eta homogeneoa; bigarren mailako egiturekin topo egitean eteten da soilik arkua (Zarauzko diapiroa, Orioko urradurazko faila, Errekalde-La Floridako antiklinala).
Mendikatearen gunerik garaiena San Enrikeko mendian (547 m) dago, eta gailur nagusiak, oro har, ez dira 450 metro baino garaiagoak izaten: Beastegi, 192 m; Kukuarri, 367 m; Tontortxiki, 264 m; Mendizorrorz, 416 m; Igeldo, 279 m; Ulia, 231 m; Txartikun, 324 m; Mitxitxola-Tontor, 425 m; San Enrike edo Jaizkibel, 547 m; Guadalupe, 207 m, eta San Telmo, 123 m. Estratigrafiari dagokionez, mendilerro hau kuartzozko hareharri gris-urdinxka - arre-horixka aldaketaren ondorioz eta zuria dekolorazioz- multzo handi batez osatuta dago batetik, eta karaitzezko zementuaz bestetik.
Material hareatsu horietan tartekaturik, buztinez edo/eta margaz osaturiko geruza meheak daude, nahiz eta batzuetan, hain dira finak geruza horiek non ematen baitu gune hareharritsuak bata bestearen gainean daudela ezarririk, tartean ezer gabe.Harkaitzaren zementutze maila aldakorra izaten da toki batetik bestera, eta zenbaitetan, geruza baten barnean zementutze maila desberdinak izatea ere gerta daiteke. Hala, adibidez, Biosnar muturraren eta Punta Turrullaren artean arras zementaturik dauden bola handiak daude, higadura diferentzialaren eraginez agerian geratzen direnak, eta inoiz itsas urraduraren plataforma gainean metatzera ere iristen dira. Orio eta Zarautz bitartean, aitzitik, hareharriak ez daude ia zementaturik; horrek higadurazko eraispena errazten du eta pikor bananduez osatutako egiturak sortzea eragozten.Jaizkibel-Ulia mendilerroaren erliebea estrukturala da. Topografiak argi agertzen du zer-nolako inklinazio mailak gertatu diren.
Ekialdetik mendebalera, inklinazioek eta geruzen norabideek aldaketa nabarmenak izan dituzte. Higer Lurmuturrean geruzek duten norabidea, gutxi gorabehera, 15-25° NW da; Marlan, 25° NNW; Biosnarreko Puntan, 35° N; San Enrike mendian (536 m), 30-45° NNE; Txartikun, 70° N; 80-85° Pasaia porruko bokalean, Platako Itsasargian eta Ulian, NNE-rantz okertzen dela Uliatik aurrera (90° Tximistarrin).Jaizkibel-Ulia-Mendizorrotz mendilerroa, oro har, erliebe monoklinala dela esan daiteke; erliebe horrek 300 m inguruko garaiera du eta azpian Irun-Donostia bitarteko korridorea hartzen du. Donostiako Antigua auzotik aurrera korridore hori desagertu egiten da eta monoklinala beste lerro batean banatzen da (azken hori apalagoa topografiari dagokionez); bigarren mendilerro horren eta lerro nagusiaren artean ibar ortoklinal txiki bat dago.Mendilerro hori, jarraitasun handikoa eta lerro zuzena, ez dute ibar anaklinal txiki batzuk besterik ebakitzen; ibar horiek maldarik handieneko guneetan daude. Hori dela eta, ibarrak lerro zuzen bat eta luzetara doan aldapa malkartsua osatzen dituztela daude kokaturik; V itxurako hondoa dute eta lehorrak egon ohi dira. Ibar batetik bestera dagoen tartean hareharrizko espoloiak daude, baita ordeka estrukturalak ere. Zenbait lekutan ordeka horiek goialdeko malkarretatik eroritako materialez estalita egoten dira.Monoklinal horien atzealdean, tarteka, arba handiak (Punta Turrulla-Pasaiako portuko bokalea, Artxuko Errota-Higer Lurmuturra) eta ibilbide labur eta malda handiko amildegi kataklinal sakonak daude.
Ibilbide hauek ahultasun estruktural handia eta malda bizia duten tokiak zulatuz (diaklasen sarea, arraildura txikiak, geruzen norabide aldaketak, inklinazioen aldaketak, etab.) sortu dira. Hori dela eta, talweg guztiek forma erabat zuzena dute.Mendilerro horretako ibaien luzetarako profila nabarmena da, eta ondorioz, hondoan ez da hondar metaketa handia gertatu, goialdeko malkarretatik eroritako harri mokor zenbait izan ezik. Ibilbidearen bukaera aldera hareharrizko zenbait metaketa ikus daiteke; metaketa horiek zelaigune txiki batzuk sortu dituzte, luze-zabalera aldakorra dutenak, nahiz eta, gehienetan, txiki samarrak izan. Batzuetan, metaketa hauek higaduraz sortutako zelaiguneen gainean daude eraikita, zelaigune horien sorrerak, bestalde, itsas higadurazko aulkiekin du harremana; Holozeno garaiko fase transgresiboetako batean eratu ziren aulki horiek.Zenbait lekutan, goraldeko higaduraren ondoriozko goiburuaren atzeratzeak eta hareharrizko materialen saihespeko zulatzeak harri multzo txikiak erortzea errazten dute (errotazio mugimenduak, luiziak, etab.). Buztinak edo buztin-margak tartekaturik egoteak ere errazten dute erorketa.
Prozesu horiez gainera beste zenbait gertakari izaten dira, esate baterako: narras mugimenduak, lurren higadura, luiziak. Gertakari horiek guztiak itsasbazterraren inguruan eta monoklinalaren goialdean gertatzen dira, gehienbat.Adierazitako ezaugarriek aldaketa sakonak eragiten dituzte Jaizkibel-Ulia-Mendizorrotz mendilerroan, eta hala eremu hauek bereiz daitezke ekialdetik mendebalera:- Higer Lurmuturra-San Enrike mendia.
Arba handiak eta arras ongi ahokaturik dauden amildegi kataklinalak dira nagusi. Amildegi horien artean, batzuk 25 metroko tartea ere badute gailurretik oinarrira; beste zenbait, aldiz (Artxuko Errota, Iturriointxo, Biosnar eta Marla, adibidez), inolako etenik gabe iristen dira itsas mailara.- San Enrike mendia-Txartikun mendia.
Inguru honetan arbak txikiagoak eta erregularragoak dira, baina Pasaiako portuaren bokalera hurbildu ahala, pixkana desagertzen dira. Amildegi kataklinalak laburragoak eta gogorragoak dira eta kostaldeko bazterreraino iristeko 30-40 metroko jauzi bertikalak egin behar dituzte.- Txartikun mendia-Orioko hondartza.
Inguru honetan arben ordez, kostaldearen parean "hog back"-ak eta zenbait barra dago. Barra horiek ohiko morfologia dute gailurra zelaia edo biribildua duten muinotan. Luzetarako ildo txikiek, jarraiak gehienetan, bereizten dituzte (inoiz, baita ibar ortoklinalek ere).Kostaldearen ezaugarriak oso estrukturalak dira, eta hala adierazten du bihurgunetasun mailak (l,4l-koa). Itsasbazterrean garaiera aldakorra duen amildegia da nagusi (20-25 m, batez beste), eta amildegiaren oinean itsas plataforma txiki bat dago, 100 metroko zabalera gainditzen ez duena.Itsasbazterraren ezaugarri lito-estrukturalak ez diote erraztasun handirik ematen itsasbazterraren eraketan parte hartzen duten bilakabideen eta prozesuen erasoari, materialak oso gogorrak direlako (aldaketaren bat izan ez dutenean), ongi estratifikaturik daudelako (tamaina metrikoa duten multzoetan) eta duten arraildura eta diaklasazio maila moderatua edo txikia delako.
Bestalde, itsasbazterra osatzen duen monoklinala paralelo eta/edo ia paralelo dago olatuek dakarten norabidearekiko.Oriotik aurrera ezaugarri horiek guztiek aldaketa nabarmenak jasaten dituzte. Litologia nahiko biguna da (material gehienak margak eta karaitzak dira, tarteka hareharrizko gune zenbait badago ere); estratifikazioa egokia da, nahiz eta geruza multzoak zentimetroko neurria izan; inklinazioak gogorrak dira eta alderantzizko norabidean daude, eta horregatik olatuek monoklinalaren aurrealdea erasotzen dute eta ez atzealdea; arraildura maila oso nabarmena da.
Eremu honetan, beraz, higaduraren eragina askoz handiagoa da kostaldeko beste tokietan baino.Faktore horien guztien lanak mugatzen du kostaldeko eremuen garapena eta laguntzen du Kostaldeko mendilerroa ezaugarritzen dituen zenbait forma eratzen: amildegiak, hare eta harribil hondartzak, uharte eta uhartetxoak, etab.

 

Irun-Donostia korridorea

Korridore honek Bidasoaren bokalearen eta Donostiaren bitartean hartzen du garrantzia. Izan ere, mendebalera egin ahala desagertu egiten da arestian aipatutako egitura, eta bigarren mendilerro monoklinala sortzen da, Oria ibaia azpian hartzen duela.
Inolako zalantzarik gabe, higadurak sortua da korridorea, goi Kretazikoko flyscharen higadura diferentzialak zulatu ondoren sortua.
Hondoa muino multzo batek betetzen du. Muino horiek garaiera txikikoak izaten dira (40-60 m), gailurra biribildua edo laua dute eta mazela maldatsuak.Korridorea karaitzezko zenbait azaleratzek eteten dute, eta horri esker karst gune txikiak sortu dira. Karaitzezko azaleratzeak (gogorrak) dira Irun-Donostiako korridorean egitura topografiko nagusiak. Korridorearen gainean Jaizkibel-Ulia monoklinalaren aurrealdea dago; korridorearen hondoa,aldiz, ur emari txikia duten korronte anitzek zeharkatzen dute (horietako asko lehortuta egoten dira beti) eta ur korronte horiek isolatzen dituzte Kostaldeko mendilerroaren hondoa osatzen duten muino multzoa.

 

Ibar hondoak eta ibai bokaleak: itsasadar itxurako estuarioak

Ibaien azken zatietan itsasoko urak nagusitzen dira eta bertan estuario zabalak sortzen, zeinak jatorri desberdineko erorketa masa gaitzez beterik aurkitzen diren. Detritu metaketa hauek alubioizko lautada handiak eratu dituzte, oso luzeak eta zabalera arras aldakorrekoak. Badira zenbait lautada 1.500 metro baino luzeagoak, esate baterako, Urumeako bokalean, Mundakako itsasadarrean edo Nerbioi-Ibaizabal sisteman.Eremu zelai horiek alde batera utzita, aipatu beharrekoa da Zarauzko sakonunean dagoen Holozenoko betegarria. Sakonune horrek kostaldeko lautada zabala eratzen du, neurriz oso handia eta hondoa ordokia izanik, pitin bat itsaso aldera makurturik dagoena.Azken hamarraldietan itsasbazterreko eremuek jasan duten eraldaketa gaitzak arras bestelakotu dute euren morfologia: ibaien ibilbideak kanalizatu dira, duna sailak eta hondartzen goialdeak desagertu egin dira, antzinako biltegiak suntsitu, ibai terrazak lurperatu, antzinako muinotxo eta erliebe txiki zenbait desegin, portuak zabaldu egin dira eta padurak deuseztu. Hala, geomorfologiaren aldetik garrantzi handia zuten hainbat elementu galdu egin dira.Gernika-Mundakako estuarioak, bakarrik, gorde ditu, neurri batean bederen, berezko ezaugarriak; horregatik ikus daitezke oraindik ere inguru horretan, padurak, harea barrak, ubideak, etab. Gaur egun laboretarako erabiltzen diren zenbait soro ere berreskuratu nahian dabiltza, nahiz eta, garai batean padurak ziren sail zabalak laborantzarako erabili oraindik ere.

 

Bizkaiko antiklinorioa

15-20 km-ko zerrenda osatzen du, Behe Kretaziko garaian sortu zen eta herrialde hauek zeharkatzen ditu: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldea (NW-SE, W-E eta SW-NW norabidean). Kantauri alderako eta Mediterraneo alderako ur isurien banaketa bertan egiten da. Bestalde, egitura antiklinala du eta Bizkaiko sinklinorioaren eta Arabako Plataformaren artean dago.Egiturari dagokionez, Bizkaiko antiklinorioa Bilbo inguruan hasten da, NW-SE norabideko tolestura luze eta isopako sail batekin; tolesturak, pixkana, edo zuzendu egiten dira, edo ipar-ekialderantz okertzen.
Alderantzizko failak eta gainkatzeak sarriak dira, baita kuartzoz betetako faila luzeak ere.Antiklinorioaren erdigunean, eremu hauek azpimarra daitezke: Bilaroko faila, Gorbeiako gainkatzea, Dimako antiklinala, Indusiko sinklinala eta Otxandioko tolestura gunea. Ekialderantz, Aramaioko antiforma, Aizkorriko tolestura eta ezkata (iraulia eta NE-rantz gainkatua), San Prudentzioko antiklinala, Zegama-Etxegarateko antiklinala, Otzaurteko antiklinala eta Aralar Mendilerroko antiklinorioa daude.Litologiaren ikuspuntutik, gai urgoniarrak (uharrizko karaitzak) nabarmentzen dira, nahiz eta gune batzuetan talde supraurgoniarrak izan nagusi. Aralar mendialdean karaitz urgoniarren azaleratzeaz gainera, Jurasiko karbonatua ikus daiteke.Topografiari dagokionez, antilklinorioak Kantauriko eta Mediterraneoko ur isurien banaketa eratzen du, 1.000-1.500 metro bitarteko garaierarekin. Erliebeak gora egiten du NW-tik SE-ra egin ahala; Galdames inguruan, Ereza mendia (871 m), Kadagua ibaiak zeharkatzen duena, eta Ventoso mendia (751 m) dira nagusiak. Mendi multzo guztiak gailur monoklinal segida osatzen du, euren arteko banaketa zeharkako ibar talde batek egiten duela, hots: Kadagua, El Regato, Mercadillo, etab.Galdamesko antiklinalaren mendebalera Turtziozko eremu tektonizatua luzatzen da, arras karstifikaturik dagoena eta, antiklinalaren hegoaldera, Karrantzako antiklinala, higaduraren eraginez desegina; higadura horrek eratu du Karrantzako ibarra (biribila), baldintza ia lehorretan higaduraz eratutako upel baten itxurakoa. Ibar hau Ordunteko Mendiek mugatzen dute hegoaldetik; mendi horiek, bestalde, SW-IE norabidea dute eta erliebe monoklinala eratzen dute.
Bertako gailur nagusiak 1.000 metrotik gorakoak dira, hala nola: Zalama (1.535 m), Ordunte (1.104 m) eta Burgeņo (1.037 m).Esan daiteke Enkartazioetako eremua bata bestearen ondoan ezarritako kubeta erosibo sail batek eratzen duela (Lanestosa, Karrantza, Turtzios eta Artzentalesko ibarrak).
Ibar horien artean, gainera, garaiera txikiko erliebe monoklinalak daude, adibidez: Kolobasero (823 m), El Moro (829 m) eta Raneroko Harkaitzak (731 m). Karstifikazioa oso bortitza da, leku hauetan ikus daitekeen bezala: Raneroko Harkaitzak, Pozalaguako kobazuloa (225 metroko luzera du eta "Versailles Aretoa" esaten zaion 120 m luzeko eta 40 m garaiko gunean amaitzen da); Karlistaren Torka (335 metroko sakonera duen haitzuloa), Europako aretorik handiena eta munduko bigarrena dago bertan (400 m luze, 250 m zabal eta 90 m garai); Ventalaperrako kobazuloak; Pondrako mehargunea, etab.Ekialdera Ganekogorta mendia (998 m) eta Gorbeiaren eta Durangoko Haitzen arteko mendilerro taldea daude. Mendilerro horiek kolore argiko karaitz urgoniarrez daude osaturik, eta tamaina gaitzekoak eta homogeneoak direnez gero, higadurazko prozesuei erresistentzia handia erakusten diete. Material margotsuak, hareharrizkoak, buztinezkoak eta limolitikoak ere azalera-tzen dira.Azaleratzen diren harkaitzen osaera desberdinak nabarmen uzten du Gorbeiako monoklinalaren aurrealdearen eta atzealdearen arteko disimetria. Iparraldeko mazela Itxinako karaitzak dauden tokia, alegiamalkartsua da, amildegiz betea eta arras karstifikaturik dago (Itxina-Lekandako eremuan); hegoaldeko mazela, aldiz, leuna da eta hurbil erraza. Eremu honetako batez besteko garaiera 1.200 metro ingurukoa da, eta hauek dira mendi nagusiak: Lekanda (1.302 m), Aldamin (1.362 m), Igalirintza (1.296 m), Gorosteta (1.255 m), Berretin (1.250 m), Odoriaga (1.234 m), Ipergota (1.229 m), Gorbea (1.475 m), etab.Antzeko ezaugarriak dauzka Durangaldeko gailur sailak. Sail horietan daude: Dimako antiklinala, Urkiolako mendatea, Indusiko sinklinala eta Anbotoko, Aramozko, Mendigunako, Mandoyako eta Udalaizko mendilerroak. Mendilerro horiek Zeberioko, Indusiko, Aramaionako eta Ibaizabalgo ibarrak banantzen dituzte. Ibar hauek higaduraren eraginez sortuak dira, Wealdeko, Zenomanirreko eta aptar-albiar garaiko material bigunak zulatuz. Inguru honetan 1.000 metrotik gorako gailurrak daude, hala nola, Anboto (1.296 m), Udala (1.092 m), Aranguren (1.127 m), Ailluitz (1.068 m), Orisol (1.127 m).Durangaldeko Haitzek harrizko lerrokadura multzo bat eratzen dute, IM-HE norabidekoa, karaitz urgoniarrez osatua; karaitzak kolorez gris argiak dira eta, tarteka, erraz higatzen diren margazko materialak daude, eta horiek hainbat korridore eratzea erraztu dute, Urrezteiko korridorea esate baterako. Mugarraren eta Anbotoren artean dagoen faila baten eraginez hego-mendebaleko ertza arraildurik eta altxaturik dago.
Badira, gainera, beste zenbait faila ere, hala nola, Atxartekoa (izen berdineko mehargunea), Larrondokoa... Durangaldeko Harrietako malkarren oinean isuraldeetako material pila handiak metatzen dira, bereziki Anbotoko iparekialdeko mazelan, baita Aitz-Txikiren, Atxarteren eta Alluitzen azpian ere. Metatze horiek, korridoreekin lotura dutenetan, luzetarako forma dute, luizi hondarrez osatutako ezpondak eta metatze konoak osatuz.
Egitura horien ondoan elur hobiak ikus daitezke -erdiesferaren itxura duten sakonuneak-: Anboto-Alluitzen (Aginduyko eta Elgoineko hobiak..), esate baterako, badaude halakoak.Azken finean, Bizkaiko Antiklinorioaren hegoaldeko mazela, erliebe monoklinala duen gailur talde batek osatzen du; Gorbeia da nagusia. Ibai ardatzek, gainezartze gogor baten bitartez, bide sakona egiten dute lurrean. Ibai horien artean aipagarrienak Nerbioi, Lanteno eta Okendo dira, ia elkarren paralelo erabat. Gora-behera aipagarriena Urduņako diapiroa da, higaduraz eratutako kubeta, aldapaz eta gailurrez inguratua, hala nola: Solaiera (1.039 m), Urduņako Mendatea (836 m) eta Txarlazo (927 m).Euskal Herriko karst eremu ikusgarrienetakoa Itxinako karstak osatzen du. Toki hezeetako karsta dela esan daiteke, karaitz urganiarren gainean eratua; karaitzak ilunak dira eta zatika berriz kristalduak (orotara 300 metroko multzoa osatzen du). Eremu osoa arraildurik dago eta, ondorioz, lapiazak, dolinak, kobazuloak eta leizeak sortu dira bertan. Tipologia anitza da, azpimarragarria izanik elurrak sorturiko lapiazak, errekek sortuak, estrukturalak..., baita inbutu itxurako dolinak, azpil formakoak, putzu dolinak (Axlaorko dolina), Atxak (harkaitz orratzak). Forma endokarstikoak honako guneetan aurki daitezke: Uburun Trokean, Axlaor Trokean eta Arko Axpe Trokean. Leizeei dagokionez, 200-dik gora ezagutzen dira, 11 eta 300 metro bitarteko sakonerakoak; sakonena Urrikobasokoa da (Urrikobasoko Lezandi). Beste harpe aipagarriak dira: Otxabide Pagozabala, Ganeko Aspea (6.200 metro luze), Itulegor (3.200 m) eta Supelegor (1.500 m), Arko Axpe, etab.Aramozko mendilerroan aipagarria da Indusiko karsta; bertan garrantzitsuak dira Balzolako eta Kobaganeko hustubideak (ur hustuak Jentilzubin azaltzen dira berriro, Balzolako erreka osatzen dutela), Jentilzubia, Abaroko tunela, Balzolako kobazuloa, Axlorreko babesgunea...Aizkorriko eta Aralarko mendilerroak uharrizko karaitz urgoniarreko masa gaitz batez daude osaturik (Aralarren, mendilerroaren gune nagusia Jurasikoko karaitzez dago eratuta). Garaierari dagokionez, bi mendiguneak 1.000 metrotik gorakoak dira. Aizkorriko gailur nagusiak hauek dira: Aratz (1.442 m), Albeniz (1.011 m), Irumuga (1.116 m), Aketegi (1.544 m), Saiturri(1.187 m), Gorgomendi (1.280 m), Zabalaitz (1.252 m), etab. Aizkorriko mendilerroak Altzaniakoaren bidez egiten du mendebalera (1.000 m-tik beherako gailurrak), eta hegoaldean, Elgeako mendizerrarekin (Andartxo, 1.089 m; Aumategigaņa, 1.187m) eta Urkilakoarekin (Pin Pil, 1.291 m) elkartzen da. Etxegarate (859 m) gainditu ondoren, erliebeak bira zorrotza egiten du, WSW-ENE norabidea hartzen du eta Aralarko Mendizerrarekin elkartzen da.Aralarko mendilerroa antiklinorio konplexua da: Ataungo Domoa, Txindokiko antiklinala, Aralarko ezkata, erdialdeko sinklinala, Oderizko hegoaldean dagoen antiklinala eta, azkenik, ekialdeko itxitura periklinala (Bi Aizpe-Trinitate). Morfologiaren aldetik, W-E norabidea duen erliebe gogorra eratzen du, estu samarra eta malkartsua, amildegiz betetako gailur lerroa osatzen duela -badira, horien artean, 1.000 metrotik gorako gailurrak-. Aralarko gailur nagusiak hauek dira: Alleku (1.019 m), Irupagoeta (1.239 m), Kargaleku (1.243 m), Errenaga (1.268 m), Trikuarri (1.245 m), Irumugarrieta (1.427 m), Aldaon (1.410 m), Beoin (1.349 m), Uakorri (1.305 m), Pardarri (1.397 m), Ganbo (1.412 m), Txindoki (1.345 m), Balerdi (1.265 m), Bi Aizpe (1.088 m), San Migel (1.343 m), etab.Aipatutako erliebe horiek guztiak Kantauri-Mediterraneoaren arteko ur isurien banaketa gertatzen den tokietan daude. Isurien banaketa hori Azpirotzen (700 m) hasten da, eta ondoren zeharkatzen ditu Aralarko mendilerroa (Irumugarrieta, 1.427 m), Altzaniako mendilerroa (Etxegarate, 859 m), Urkilako mendilerroa (Aratz, 1.442 m), Aizkorri (Aketegi, 1.544 m), Elgeako mendilerroa (Saiturri, 1.187 m), Arlaban (915 m), Gorbeia (Gorbeia, 1.475 m) eta Salbadako mendilerroa (Aroko Haitza, 1.187 m).Geomorfologiari dagokionez, azpimarratzekoak dira alderdi hauek:A.- Forma estrukturalak dira nagusi, batez ere material karbonatatuak, gogorrak eta higagairzak azaleratzen diren tokietan (uharrizko karaitz urgoniarrak eta jurasikoko karaitzak). Bestalde, aipagarriak dira erliebe monoklinalak —zenbaitetan oso konplexuak, malda/gailurra motakoak—, barra azpibertikalak eta "hog-back"-ak. Erliebeen artean azpimarrarzekoak dira: Txindoki- Larraone-Zabaiegi-Balerdiko erpinak; Aizkorri-Aloņako aldapa anitza; Orkatzategiko aldapa; Gorbeiako monoklinala; Ataungo Domoaren saihetsetan dauden barra bertikalak eta/edo azpibertikalak; Pardarriko, Ganboko eta Uzkuitiko barrak; Itxinako plataforma, etab.B.- Mendilerro horien goialdeko exokarsta.
Exokarst egitura horietan gertatzen dira karaitzezko harkaitz soilen azaleratzea, euri jasa handiak, eta arraildura eca diaklasa sare trinkoa; gertaera horiek kaltzio karbonatoaren disolbatzea errazten dute. Zenbaitetan, basoko landarediak azido organiko kopuru handiak ekartzen ditu eta, horri esker, lurpeko lapiaza sortu ohi da (hodi itxurakoa eta haitz ugarikoa).Bestalde, karst eremuetan interesgarriak dira elurraren higaduraz sortutako lapiazak, 10 metroko sakontasuna har baitezakete.
Bestalde, aipagarriak dira erreka itxurako lapiaza, liburutegi itxurako lapiaza, pasabide erakoa, mahai formakoa, vasqueak, kamenitzak eta tinajatxoak..., baita egitura handiagoak ere: inbutu erako dolinak, azpil motako dolinak, putzu formako dolinak, elur leizeak, ur leizeak eta jatorri mistoa duten sakongune karstikoak. Horiekin batera sarritan aurkitzen dira ibar lehorrak (Arritzaga, Aralarren; Delika, Urduņan; Jaturabe, Aizkorrin; etab.), eta galeria sareetako aztarnak, epikarstaren oinpean daudenak (Ugarte, 1994).Aipamen berezia merezi dute jatorri mistoa eta kilometroko tamaina duten sakonune karstikoak. Aipagarria da Alotzako erdi sakonunea, Aralarko gune jurasikoan eratua, eta zenbait prozesu karstikoren (batez ere sorburuan), uharreen eta elurraren-hormaguneen eraginez sortua. Antzeko ezaugarriak ikus daitezke Arrubin (kasu honetan arraildura handi bat dago eta horrek sakonunea eratzea erraztu du); Igaratzan, non agertzen diren zenbait hormagune hobi; Urbia-Olrzan (luzetarako arraildura baten eraginez eta saihetseko zenbait formen aldaketa direla medio Aizkorriko maldaren atzealdean eratua). Azken ordoki hori 1.000 metroko garaieran dago eta eremu zabala hartzen du. Horren sorreran garrantzitsuak izan dira, benetan, prozesu elur-karstikoak.Azkenik, aipagarriak dira Austigarbeko sakonunea (Gorbeian) eta Itxinako plataforma osatzen duten forma saila.Lapiaz eremuen artean, aipagarriak dira: Lizarrustiko lentila (pasabide itxurako lapiaza); Aratz-Aizkorri-Katabera-Artzanburu- Aloņako lapiaz alorrak (inbutu erako dolinak, putzu dolinak, elur leizeak eta "rinnenkarren' motako lapiazak ugariak dira), Larretxiki-Errenaga-San Migel, Pardarri-Ganbo-Malloak, Itxina-Aldamin, Anboto, Aramotz, Eskubaratz, Udalaitz, Arangio eta Zaraia.G- Endokarst gune handiak. Elkarren gainean dauden hainbat karst sare ikus daitezke, horietako zenbait oso handiak. Aizkorriko mendilerroan nabarmentzekoak dira: Jaturabeko irtenuneak, Gesaitzako leizea (5 kilometroko sarea eta 140 metroko desnibela), Zubiondoko leizea (262 metroko desnibela du eta Oltzako sakonunean dago), Katabera I-eko leizea (250 metroko desnibela), Arrikrutzeko kobazuloa (7 kilometroko galeriak) eta Artzen koba.Aralarren aipagarriak dira Larraun ibaiaren iturburua, Iraņetako azaleratzea eta Latasa ibaiaren ur-ekarria. Gipuzkoan, besteak beste, azaleratze hauek nabarmentzen dira: Osinberde (Txindokiko antiklinalaren Jurasikoa); Zazpi Iturrieta (iparraldeko urgoniarra); Aiaiturrieta (hegoaldeko urgoniarra); eta Urzuloa (Supraurgoniarra).
Badira, gainera, hainbat karst sistema: Errekontako leizea (240 metroko desnibela eta kilometro bat baino gehiagoko galeriak); Ondarreko leizea (260 metroko desnibela eta 2 kilometroko galeriak); Ganbo (badirudi desnibela 1.000 metrokoa baino handiagoa dela) (Galan, 1988); Larrerxiki eta Ormazarreta 2 (5 kilometro baino gehiago eta 576 metroko desnibela); Ormazarreta 1 (- 402 m); Pagomari (- 304 m); Bizkaitarraren leizea; Desaoko hustubideak, etab.D.- Ibar lehorrak eta karst sakonuneak: Ondarre, Alabita, Degurixa eta abar.E.- Badira, bestalde, uraren isuria banatzen den zenbait tokitan hormaguneen eta horien higaduraren aztarnak. Ildo berean, hainbat lekutako elur morrenak dira aipagarria: Etitzegi (Aralar mendien iparraldeko aldean), (G6mez de Llarena, 1948; Kopp, 1965 eta Ugarte, 1985); Azkarate (Kopp, 1965); Gorbeia eta Aldaminoste (Smidt Tome, 1973; Ugarte, 1989) eta Buruntzuziko hormagune jatorriko tilla (Arritzagako amildegian).Badira beste zenbait aztarna nabarmen ere, hala nola, Igaratzako, Balerdiko, Anbotoko, Alluitzeko eta Gorbeiako elur hobiak.Hormaguneen higadura isurialdeen banalerro askotan azaltzen da; aipagarriak dira Txindoki-Larraone-Balerdiko mendi oinaldean dauden urradura plataformak; Azkarate eta Bedaioko pilaketak; Aizkorriko mendi oinaldearen gelifrakto eta urradurak (Zegamaren eta Oņatiren artean); Aldamiko (Gorbeian) ezpondaren oinean metaturiko harriak, baita isurialdeen banalerroaren gune garaienetako metaketak ere. Metaketa horiek karaitzezko klasto ertzdunez osatuta daude, zenbaitetan kaltzio karbonatoz zementaturik. Horiek izotzaldi/urtzealdi zikloen ondorioz sortu dira, aldaketa horiek baitira, hain zuzen ere, Laugarren aroko krisi hotzaren garaian harkaitz masaren zatiketaren eragileak.E- Bizkaiko antiklinorioan sarritan izaten dira masa mugimenduak, lurjausi, lerraketa eta jariatze motakoak. Garrantzizkoak dira, esaterako, Leintz-Gatzagako ez-egonkortasun arazoak; arazo horiek mazela guztian eragina zutenez, eraikinak, ezpondak eta errepideak tinko gera zitezen sendotze lan ezin garestiagoak egin behar izan ziren. Izan dira, gainera, beste zenbait mugimendu garrantzitsu ere, Nafarroako Intzan, esate baterako ("Intzako lurrikara" izenaz ezaguna); herri hau Araitzko ibarrean dago, Malloak mendien oinean. Gertakari hura lerraketa-jariatze motako mugimendua izan zen, flysch beltzean eragin zuen (1714. urtean), eta 1.000.000 metro kubo materiala mugitu zuen (169.000 m 2 -tan eragin zuen).
Lur masa horrek herria erabat estali zuen, eta berriz eraiki behar izan zen.Masa mugimendu gaitz horiekin batera sarritan gertatzen dira materialen erorketa eta lerraketak, baita hondoratzeak eta grabitazio kolapsoak ere.G.- Karst inguruetan ibaiek sortutako formak: Arantzazuko klusea; Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabeko sistema hipogeoa, etab.H.- Kantauriko sare hidrografikoko ibaien goialdeek ibar estu sakonak eratzen dituzte; uhar ezaugarri nabariak dituzte, eta malda handikoak izaten dira, desnibei bortitzak pasa behar baitituzte tarte laburretan.

 

Bizkaiko sinklinorioa

7-20 kilometro bitarteko zabalera du, Bizkaiko antiklinorioaren eta Lekeitio-Tolosako aloktonoaren artean dago (Leitzako faila eta bere ipar-mendebalerako luzapena), eta NW-SE norabidea du. Litologiaren ikuspuntutik, hareharriak dira nagusi, baita sumendi materialak eta flyscha ere, guztiak albiar garaian, Goi Kretazikoan, Paleozenoan eta Eozenoan sortuak.Egitura asimetrikoa du, hegoaldeko alboa estuago eta zutagoa baita, iparraldekoa baino.
Sinklinorioa material supraurgoniarrez eta Goi Kretazikokoez osatuta dago, eta material horiek Hirugarren aroko geruzaren gainean ezarrita daude. Iparraldeko alboa, aldiz, zabalagoa da, eta Goi Kretazikoko basaltozko koladak nabarmentzen dira bertan.Bizkaiko sinklinorioaren barruan daude, besteak beste, Plentziako antiklinala, Gorlizko sinklinala eta Bakio, Mungia eta Gernikako diapiroak. Plentziako antiklinalak oso tolestura xumea eratzen du, flysch orritsuaz eta flysch beltzaz osaturik dago. Flysch horiek higaduraren eraginez desegin dira eta ondorioz 6 kilometroko luzera duen itsasadar itxurako bokalea eratu da. Topografiaren aldetik, erliebeak ez dira 600 metro baino garaiagoak izaten. Jata da gailur nagusia (592 m).Sollubeko diapiro multzoa (Sollube, 633 m) Plentziako eta Gernikako itsasadarren artean dago.Sinklinorioaren erdigunean Oiz mendiaren sinklinal esekia dago (1.026 m); buruz behera dagoen erliebe estrukturala osatzen duela esan daiteke, izan ere, higadurak Goi Kretazikoko flyscha eta multzo Supraurgoniarreko materialak eraitsi ditu, eta agerian gelditu dira karaitz-hareharrizko litologiak.
Ekialdera, Oizko sinklinala itxi egiten da era periklinalez (Eibar inguruan) Urko mendian eta Egoarbitzako haitzean.Gipuzkoan, espilitazko basaltoak ugariak dira (kuxin formako labak eta harkaitz sumendi-klastikoak), eta Eibar-Elgoibar- Soraluze-Bergara-Zumarraga inguruan orban handi bat osatzen du. Basalto horiek Goi Kretaziko garaian gertatu zen itsaspeko sumendi jaurtiketa bortitzak izan ondoren sortu ziren. Laba geruzak beste egitura litologikoen artean tartekatzen dira, lodiera aldakorra duten koladak osatuz. Higaduraren aurrean duten erresistentzia handiari esker, erliebe malkartsuak sortu dira; erliebe horien artean aipatzekoak dira: Kalamua (767 m); Arriskokurritxea (748 m); Akelarre (751 m); Muneta (702 m); Irukutxeta (895 m), etab.Ekialderantz sinklinorioa Elizondo-Leitza ildoan barna hedatzen da eta ildo horrek banatzen du, hain zuzen ere, Bortzirien eta Kintoren artean dauden Paleozoikoko mendiguneak (Marmol Estalkia esaten zaio inguru horri).Sinklinorioaren erliebea osatzen duten eragile nagusiak ibaiak dira: Oria, Urola, Deba, Lea eta Artibai. Ibai horiek era ortogonalean ebakitzen dute Sinklinorioaren egitura, eta V itxurako ibar meharrak eratzen dituzte, uhar ezaugarri nabarmena dituztelarik. Ibarren profila itxi egiten da drainatze sareak sumendi materialekin topo egiten duenean (San Prudentzio-Labe Garaiak; Osintxu-Elgoibar edo Eibar-Maltzaga eremuetan) edo harkaitz karbonatatuen azaleratzeekin elkartzen (Urretxu- Azkoitia...). Butroe eta Ibaizabal ibaiak, soilki, igarotzen dira egiturarekin bat eginez, eta hori horrela izateak lagundu egiten du ibar zabalagoak sortzen.Uraren ebakidura eta masa mugimenduak (solifluxio/narraste eta lerraketa/jariatze motakoak) dira inguru honetan eragin ien duten prozesuak. Prozesu hauen arteko asko, gainera, gizonak ingurugiroan duen eraginaren ondorio dira.Deforestazioak eta mazelen eraispen antropikoak, aldapa pikoak, plubiometria bortitzak eta litologia ezegonkorrak masa mugimendu anitz, arin zein motel, sortarazten dute.

 

Tolosa-Lekeitioko zerrenda aloktonoa

Zerrenda honek Bermeoko kostaldearen eta Bortzirietako mendigune Paleozoikoaren arteko eremua hartzen du. IM-HE norabidea du; mugak hauek ditu: iparraldean, Bortzirietako estalki Paleozoikoa; hegoaldean, Bizkaiko Sinklinorioa eta Leitzako faila.
Leitzako faila mendebalean bi adarretan banatzen da: Tolosa-Legorreta-Azpeitia- Mendaro-Aulestia-Gernikako hegoaldea bata, eta Tolosa-Errezil-Azkoitia bestea.Tolosa inguruko egitura nahiko konplexua da, Keuperra erruz azaleratzen baita.
Inguru honetan, tolesturek iparralderantz egiten dute eta E-W eta NW-SE norabideak nagusitzen dira; horren adierazgarri dira Urkizuko sinklinala, Mendikuteko antiklinala eta Uzturre-Erniotik esekita dagoen sinklinala.Ipar-ekialderantz, multzo osoak ipar-iparrean dagoen unitatean gainkatzen da (Pagoetako zamalkadura), eta ondoren Aizarnazabalgo failaren bitartez luzatzen da (bertan, Zarauzko diapiroa nabarmentzen da, non klippe bat ikusten baitugu, 6-8 kilometroko lerradurak gertatu zirela erakusten duena). Aipagarri diren beste zenbait egitura Erloko eta Azkoitiako antiklinorioak dira (biak ere oso arrailduak). Erloko antiformea Berriatua eta Amoroto, Markina-Aulestiako antiformea eta Gernikako antiklinal diapirikoan (NNW-SSE norabidekoa) barrena luzatzen da.Topografiari dagokionez, erliebeak ez du 1.000-1.100 metrotik gora egiten. Gailur nagusiak hauek dira: Ernio (1.072 m), Erlo (1.026 m), Arno (602 m), Nabarniz (722 m),Berdatzandi (690 m), Otarre (618 m), Agido (743 m), Aranuza (609 m), Erniozabal (1.059 m) eta Iturregi (814 m).Bai garaiera, bai egituraren konplexutasuna apaltzen doaz ekialdetik mendebaldera egin ahala. Zerrenda osoa ibai sareak jotzen du era ortogonalean eta, horren ondorioz, damero itxura duen erliebea sortzen da.
Hori dela eta, V itxurako ibar estuak eratzen dira, uharrizko karaitz urgoniarretatik sortuak; bestalde, ibaiarte malkartsuek eta karstifikatuek banatzen dituzte ibar horiek.Zerrenda honetan ez dago hormaguneen morfogenesiaren eragina erakusten duen arrastorik: batez besteko garaiera apala da eta Würm izotzaldiko elur mailatik askoz beherago dago. Ez dira aurkitu pilaketa periglaziarrak, nahiz eta jatorri hotzeko zenbait metaketa badauden. Karst erliebeak dira nagusiak, inguru honetan azaleratze karbonatatuak luze-zabalera handiak hartzen baitituzte. Metaketa horien garbitasunak, alderdi honetan egiten duen euri kopuru handiak (1.500-2.000 mm/m 2 ) eta materialeen arraildura sakonak, euri ura iragaztea eta karaitzak azaleratzea erraztu dute.Laburbilduz, Tolosa-Lekeitio zerrendaren ezaugarri morfologiko nagusiak hauek dira:A.- Erliebe estrukturalen nagusitasuna: Gaztelumendiko sinklinal esekiak, Uzturre, Ernio, Gernikako antiklinal diapiriko lehertua, Ipazterreko sakonune sinklinala, etab.B.- Karstifikazioaren garrantzia, nola exokarstean, hala endokarstean ere. Egitura garatuena lapiaza da, eta hainbat eratan azaltzen da: haitzulo eta hodi itxurako lapiaza, lurpean eratzen dena (lapiaz estalia; landare eta animalia hondakinetik sortuta azido organikoek zeregin garrantzitsua dute bertan), errekatako lapiaza, diaklasakoa.hormatakoak eta arrailduretakoak. Azken lapiaz mota horiek euriak ekarritako urak haize zabalean urtzean sortuak dira (ertz itxura dute). Beste egitura aipagarriak hauek dira: dolinak (azpil edo inbutu formakoak), ibar lehorrak eta karst sakonuneak. Bestalde, garrantzitsuak dira hainbat gailur eta goi eremuak: Ernio, Izarraitz-Mendaro-Lastur- Arno, Aulestia-Markina, Gernika-Mundaka-Gazteiumendi-Uli.Sakonune itxiak eta kilometro bat baino gehiagokoak ugariak dira: Bidania (Ernio), ibar karstiko itxia eta luzea (4 km inguru luze); Aizarna (Zestoa); Olatz (Mutriku- Lastur), 6,5 km2 -ko eremua duena; Ugarteberri-Lasturko ibar lehor eta itsua, 15,2 km 2 -koa (bertako ur ekarriak Ugarteberriko, Leizaolako eta Abeletxeko ur hodietan desagertzen dira); Basondoko ibar luzea.1.500 metroko eremua du eta gunerik estuenean 500 metroko zabalera du (zenbait tokitan 1.500 metroko zabalera du). Basondoko ibarrak hondoa laua du, nahiz eta zenbaitetan dolinek eta ur hodiek lurzorua hondoratu.
Omako ibarra (Gernikan) ere luzea da (2.500 m luze eta 500 m zabal) eta Omaerreka ibaiak zeharkatzen du. Omaerreka ibaia Bolunzuloko harpean desagertzen da, Omako ibarra igaro ondoren.C- Endokarsta kobazulo askotan agertzen da, hala nola, leizeetan, irtenuneetan eta ur hodietan. Egitura horien guztien izenak ematea ezinezkoa litzateke, hauek dira nagusiak: Santimamiņe, Ugarteberri I, II eta III, Ermittia Bekoa, Aixa, San Bartolome, Arrazto, Haizearen Koba (horiek guztiak kilometro bat baino gehiagokoak), Aitzondo (-488 m), Aitzbeltz (-279 m), Goenaga (-216 m), Sesiarte (-182 m), Mantarregi (-179 m), etab. Irtenuneen artean aipagarriak dira: Kilimon, Mala, Tantorta, Sasiola... D.- Zerrenda honen barruan garrantzitsua da Gernikako itsasadarra. 13,3 km-ko luzera duen estuarioa osatzen du eta Gernikako herriaren eta Laidako hondartzaren artean dago. Eremu horren barruan giro desberdin zenbait daude: hareazko inguruak (bokale itxurako barrak, tesoak eta ubide itxurako barrak nabarmentzen dira); inguru mistoak, lokatzez eta bazter lohitsuez osatuak, harea nahasturik dutela; lokatz guneak, estuarioaren alde garaienetan daude, eta landareez betetako padura zabalak eratzen dira bertan.Oro har, aipagarriak dira Laidako hareatzak (itsasadarraren bokalea ixten duen barra), Muruetako lupetzak eta Kanalako padurak. Azkenik, Sukarrietako ofitak eta Izaroko uhartea aipatu behar dira. Itsasadarraren alboetan, Akordako dolinak daude.E.- Masa mugimendu handiak, fruntsezko derrubio multzoak mugitu dituztenak.
Mugimendu horien artean garrantzitsuak dira Bermeoko luiziak, aptar garaiko karaitzezko argilitak eragin zituztenak; Tolosako Santa Barbara harrobian gertatutako lerraketa/narras mugimenduak (margak Jurasikoko karaitzarekin nahasturik), karst hodietan barrena zebilen urarekin zerikusia zutenak; Getaria-Zarautz inguruko (flysch Paleogenoa) luiziak.

 

Baraealdeko Mendilerro Garaiak

Nafarroako iparraldea, Zuberoako hegoaldea eta Nafarroa Beherea lotzen dute mendilerro hauek. Mesozoiko-Hirugarren Aroko estalkia eratzen dute; estalki horrek, aldi berean, Pirinioetako ardatz zuzeneko plataforma Paleozoikoa fosilizatzen du.
Ardatz hori Aragoi Subordan eta Lescun ibarraren eta Ortzanzurietako eremuaren artean desagertzen da.Egituraren aldetik, Barnealdeko Mendilerro Garaiek bigarren mailako uhinetan banatutako antiklinorio multzo bat osatzen dute.
Bigarren mailako uhin horiek tolestuta daude eta hegoaldera begira. Litologiaren ikuspuntutik, Mesozoikoko eta Hirugarren aroko materialak dira nagusi, baina horien barruan gehien agertzen direnak hauek dira: Goi Kretazikoko margak eta marga-karaitzak, eta Paleogenoko karaitzak, dolomiak eta margak. Gogortasun ezberdineko material hauek bata bestearen ondoan tartekaturik daudenez erliebe malkartsu eta amildegiz betea eratzen dute; hainbat dozena metroko garaiera duen malkarrez beteriko paisajea osatzen dute. Oso karstifikaturik daude malkar garai horiek eta sakonune txikien gainean jarriak, material margotsuak zulatu ondoren sortutako sakonuneen gainean, alegia.Euskal Herriko mendi garaienak mendilerro hauetan daude: Abodi (1.520 m), Orhi (2.021 m), Hiru Errege Mahaia (2.438 m), Anielarra (2.340 m), Arlas (2.044 m), Soum de Leche (1.839 m), Lakora (1.877 m), Ezkaurreko Haitza (2.047 m), etab.Nafarroako iparraldea drainatzen duen ibai sarea mendilerroaren lerrokadura topografiko eta estrukturalarekiko elkarzuta da, eta hala zeharka dauden ibar multzoa eratzen da.
Ibar horien norabidea, oro har, ipar-hegoalde da, eta Nafarroako Ekialdeko eta Erdialdeko ibarrak esaten zaie. Ekialdetik mendebaldera, hurrenez hurren, ibar hauek daude: Erronkari (Eska ibaiak drainatua), Saraitzu (izen bereko ibaiak drainatua), Irati (Irati ibaiak drainatua), Artze (Urrobi ibaiak drainatua), eta Erro (izen bereko ibaiak drainatua). Mendebaldera dagoen Ultzamako ibarra lehen aipatutako ibar multzo horren luzapenatzat har daiteke, nahiz eta bertako ibaiak Saioako, Izalbilgo, Txarutako eta Suriaingo material Paleozoikoetan izan sorburua.Ibai horiek, Kretazikoko eta Eozenoko ibarrak eta karaitz azaleratzeak igarotzen dituztenean, oso sakonetik egiten dute aurrera, eta horma bertikalak eta/edo subbertikalak dituzten ibar meharrak eratzen dituzte; alderantziz, azaleratze margatsuak edo flysch erakoak zeharkatzen dituztenean, ibarrak zabaldu egiten dira, eta alubioiz osatutako zelaiguneak agertzen. Egitura karbonatatuak ugari izateak erraztu egin zuen goimendiko karst bat eratzea; oso karst nabarra da, egitura exokarstikoak eta endokarstikoak nahas-mahasean baitaude. Horixe gertatu da Anielarra, Ukerdi, Budogia, Eskilzarra, Lazagarria, Aņamerkandia, Uztarroz, Lakora, Kartxela, Ujarre, Bimbalet, Belaguako Txokoa, eta abarretan.Leku horiek guztiak karst eremu zabalak dira; egitura antiklinal -Belagoako antiklinala- edo horst -Anielarra- arraildu eta diaklasatuen gainean garatu dira. Karst eremu horietan izotz eta elur urtutik sortutako urak eragin handia izan du eta goi-mendiko nivokarst bat sortu da. Nivokarst horretan bestalde, mota guztietako egiturak daude elkarturik: sakonune handiak, lapiazak, dolinak, leizeak, lurpeko isuriak, ibar lehorrak, harpeak eta inguru horretan ohikoak diren beste hainbat eta hainbat egitura.Hormaguneek ere utzi dituzte arrastoak Mendilerro Garaietan hauetan. Azpimarratzekoa da Arresko fjell hormagunea (eskandinaviar motakoa), zeinak Würm izotzaldiaren garaian Anielarra-Ukerdi-Hiru Erregeen Mahaiako eremua estali zuen. Izotz masa hortatik hainbat mihi edo luzakin irteten ziren, iparraldera zein hegoaldera; luzakin horiek bidean zenbait aztarna uzten zituzten (zulatze formak, metatze morrenikoak, bloke ibiltariak...), baina aztarna horiek beren eitea galdu zuten inguruak jasan duen karstifikazio gaitzaren ondorioz. Guzti hori horrela izanik ere, iparraldeko mazelan hiru arku morreniko ikus daitezke (Santa-Graziko Urrutia auzoan), eta zirku sailak Lakorako Kretazikoko bretxatan eta pudingetan. Ehujarreko eta Arphidiako beste morrena aztarnak batzuk Viersek deskribatu zituen 1990ean.Hegoaldeko mazelan, Belagoako hormagune multzoa nabarmendu daiteke. Multzo horrek 5 km-tik gorako luzera duen mihi itxura du; bestalde, azpil itxura ematen dio Belagoako ibarrari, eta zenbait arku morrenikoren biltzea eta Isabako ingurunean ibaihormagune materiala pilatzea eragin du.
Biltegi horietako batzuk neotektonikaren eragina izan du, failaz beterik agertzen baitira.
Hormaguneen beste aztarnak Arbaillan (Zuberoa) aurki daitezke, Lakora eta Orhiren artean, honako toki hauetan: Lakartxela, 1.983 m; Xardekagaina, 1.893 m; eta Otsogorrigaina, 1.921 m. Inguru horretan elkartuta agertzen dira hormaguneek sortutako zirkuak (Orhikoaren antzekoak) eta hormagune mihiak; hala gertatzen da esaterako, Bizkarzen eta Otsogorriganan.Iparraldeko mazelan ongi hornituriko hormaguneak daude, eta 5-6 kilometroko luzera duten mihiak dituzte; Kakuetako, Holzarteko eta Larrauko haitzarteetan barrena ibiliak dira hormagune horiek. Badira, gainera, morrena multzo handiak, horietariko zenbait 1.000 metro baino luzeago, esaterako: Olhabidiako zubia, Ardane, Betzula, Elixatolatze, etab. Pilaketa horiek guztiak Würm izotzaldikoak direla esan ohi da.Nafarroako eta Nafarroa Behereko lurralde apalagoetan ere hormaguneek eragindako gertaerak ere ikus daitezke. Horren adibide dira Irati (Pellusegaņe eta Bizkarze), -2 km-ko hormagune bat dago bertan-, Mendibil, Txardeka, Arthanolatze, Escaliers (Okabeko zirkua), etab.Mendilerro osoan nabarmenak dira prozesu periglaziarrak. Gelifrakzioak haitza zatitzen laguntzen du eta, horren ondorioz, tamaina desberdineko bloke ertzdun saila sortzen da; bloke horiek malda harritsuen oinetan metatzen dira, eta derrubio konoak, ezponda higakinak, greze litteak edo groizeak sortzen dituzte. Oro har, gelifraktoak zapalak eta ertzez beteak dira, eta elkarren gainka dauden geruzetan egon ohi dira; bestalde, ez dute landarerik izaten. Metaketa horiekin haitz luiziak gertatzen dira, eta hala itxura gabeko pilaketa nahasiak sortzen dira.Barnealdeko Mendilerro Garaiek mendi lerrokadura sail bat osatzen dute; mendi horien artean aipagarriak dira Ezkaurre Haitza (2.047 m) eta Arrigorriagako Mendizerra (1.646 m). Biak Belagoa ibaiaren arroan daude, Gardetik iparraldera eta Urtzainki eta Isabatik mendebalera. Litologiaren ikuspegitik, Mesozoiko eta Paleozeno aroko karaitzez daude osaturik, eta alpetar orogeniaren eraginez tolestuak eta arrailduak izan dira, antiklinal zabal bat eratuz. Morfologiaren aldetik, karstifikaturik dagoen masa gaitza osatzen dute, eta goialdean ibai sareak pitzaturiko gailur eta erpin bertikalak dituzte. Horren guztiaren ondorioz, eremu arrailduenetan hainbat arroil eta haitzarte eratu dira. Hormaguneen aztarnak argi ikusten dira Kalbeiran, Ezkaurre eta Isaba artean, Mazeko amildegian, etab.Bi multzo horietako mazelak gaur egungo eta ant7.in.ako biltegi periglaziarrez daude estalirik; azken biltegi horiek konoak, higakinezko ezpondak eta arras zabaldu diren malda erreglatuak osatu dituzte.
Anialarrako mendilerroa (Anie-Larra- Ukerdi-Hiru Errege Mahaia inguruan) oso garrantzitsua da. Mendi hauek karaitzezko plataforma zabala eratzen dute, 2.300 m baino gailur garaiagoekin: Hiru Errege Mahaia (2.434 m); Aņelarra (2.366 m); Budogia, (2.350 m); La Paquiza (2.115 m), etab. Orografia nahasia du, eta morfologia desberdineko hainbat inguru bereiz daitezke: Aņelarrako Mendigunea (NE-an); Ukerdi ingurua (ekialdean); Hiru Errege Mahaia eta Budogia (HE-an); Pakitzako Mendigunea (S-ra); Mazeko Mendigunea edo Txamandoia eta Beiagoako Txokoa, (SW-ra); Aņabakardia, Lazagorria eta Eskilzarre (erdialdea); eta Otxogorrigaņe, Belai, Kartxela, Lakora, Zanpori eta Ujarrako ipar mazelak (iparraldera).
Eremu hori guztia ibar sakon sail batek zeharkatzen du, M-E norabidean; ibar horien artetik aipagarriak dira Belagoako Zokoa, Ukerdiko ibarra, etab.Egituraren ikuspegitik, Barnealdeko Mendilerroak antiklinal zabal bat osatzen du, hiru zatitan banatua: ekialdean, Pirinioetako ardatz zuzena arroileko karaitzen azpitik barneratzen da; mendebaleko eremua, aldiz, WNW-ESE norabideko hainbat egiturek, failek eta diaklasek (WNW-ESE, SW-NE eta WSW-ENE) estaltzen dute. Failarik garrantzitsuenak Ukerdi-Belagoakoa, Insoleko Muinoa-Aņelarreko hegoaldea-Aņemerkandiakoa, eta Aņelarra-Karrerasko horsta dira. Beste egitura aipagarriak, Belagoako antiklinala, La Paquizako gainkatzea eta Lapazarrako antiklinal konplexua dira. Hitz gutxitan esan daiteke egitura hegoalderantz egiten duen tolestura sail batez eta oso arrailduta agertzen den ezkatazko gainkatze batez eratua dago egitura osoa; tolestura eta gainkatze horien iparraldeko mugan Santa Graziko alderantzizko faila dago. Hegoaldean, karaitzezko plataforma campaniar materialeen gainean dago, Belagoako ibarrean argi ikus daitekeen bezala. Azkenik, lerradura mantuek egoera larriagotu egiten dute, batzuetan material paleozoikoak eta Albiar- Santonienseak estalki biribil berriago baten gainean baitaude. Lakoran, esaterako, ezkata interesgarri bat ikus daiteke.
Barnealdeko Mendilerro Garaien goiko aldea (1.700-2.300 m), azaleratu diren harkaitzez osaturik dago (Arre-Larra); 1.700 metrorik beheragoko eremuak, aldiz, landareez eta basoez eta belazeez beterik daude.Eremu honetan morfogenesia oso sakona izan da antzina, eta gaur egun ere hala da; azpimarratzekoak dira karst prozesua, mazelen dinamikak eta Laugarren aroko hormagune egitura. Eremu hauetan eragina izan duten prozesuen artean nabarmenena karsten eragina da. Ikusgarria da azaleko eta lurpeko karst aniztasuna (karst gaztea eta zaharra elkarren ondoan daude). Aipagarria da Aņelarrako lapiaz gunea; karstifikazio oso sakona du, eta legar multzo handiak eta leize ugari ditu (10-20 artean Ha. bakoitzeko).
Baldintza morfoestrukturalak lagungarriak dira diaklasetako lapiaza eta, batez ere, leize zut handiak eratzeko. Toki egokienetan, sakonune handiak eratzen dira eta horietan barrena euri ura irazten da. Hala gertatzen da Aņelarrako sakonune itxi eta eraitsian (zeharkako faila zenbaitetatik gertatutako karstifikazio bortitza), esaterako, Ukerdiko hobietan. Hobi horietan korridore karstiko anitz, dolinak eta uvalak daude.Failetatik eta diaklasen saretik sorturiko izotza eta elurra urtzearen ondorioz sortutako nivokarst bat da, eta horregatik nagusitzen dira ildaxka eta leize irekiak eta sakonak Landareak hazten diren tokietan dolinak eta uvala izeneko sakanak daude (Larrako Atakaren Zulogunea eta Solanoko Ataka). Ibar lehorrak, ibar itxiak eta lurpeko ur hodiak (Zanporiko, Eraizko eta Lakorako ur hodiak) osatzen dute exokarstaren morfologia. Azkenik, leize handiak ugariak diren endokarsta aipatu behar da, leize horiek Europako sare karstiko ikusgarri eta trinkoenak baitira, izan ere, zenbait lekutan Ha bakoitzeko 20-40 leize baino gehiago dago (Ukerdiko gailurra, Aņelarrako kazola, etab.). Ezagunenen artean aipatzekoak dira: AN-3 (-614 m); AN-6 (-406 m); FR-3 (-420 m); San Martingo Harria (-1.342 m), 50 km baino gehiagotan galeriak dituena eta La Verna aretoa duena (70 m eta 230 m luzezabal eta 160 m garai).Exokarst horren forma asko izotzaren eraginez arraildurik gertatu dira, hori dela eta anitzak dira elur hobiak, nevezko morrenak, harrizko alorrak eta, oro har, periglaziar jatorriko metaketak, hots: konoak, elurrolde ubideak, derrubiozko ezpondak, gelifluxiozko lobuluak, etab.Azkenik, Abodiko Mendilerroak eta Zuberoako Gainak osatzen dute Barnealdeko Mendilerro Garaien gainerako eremua. Abodiko Mendilerroa -WNW-ESE- norabideko mendi saila bezala defini daiteke, antiklinal eta sinklinal sail batez osatua; antiklinal eta siklinal horiek azpiko zokalo paleozoikoaren gainean daude. Erliebea estruktural garbia da, karaitzak, dolomiak eta margak osatua.
Abodiko erdialdea antiklinal batek osatzen du, failez eratua eta hegoaldeko norabidekoa; hori guztiaren ondorioz gailurraurrea maldatsua da. Hegoalderantz, Berrendiko antiklinal esekia dago, azpian Irati ibaiaren sare hidrografikoa hartzen duela.

 

Pirinio aurreko erdialdeko sakonunea

Oro har, E-W norabidea (zehazki WNW-ESE) duen sinklinorio zabala da eta 85 km-ko hedadura du Sakanako korridoretik hasi eta Esako urtegiraino. Pirinio Aurreko erdialdeko sakonunea sakonune sail batzuetan banaturik dago, eta Barnealdeko Mendilerro Garaien eta Pirinio Aurreko Kanpoaldeko Mendilerroaren artean daude sakonune horiek. Ekialdetik mendebaldera daude: Agoitz-Irunberriko arroa eta Iruņeako arroa, ekialdean Arabako Lautadarekin elkartzen direnak Sakana- Burundako korridorearen bidez.Sakonune sail hau hondakin erliebe sail batek eteten du. Erliebeak haitz gogorrez osaturik daude, eta haitz horiek higadurari erresistentzia handia jarri diotenez agerian gelditu dira. Horrelaxe gertatzen da Taxoareko Mendilerroan (margaz, hareharriz eta maziņoz osatua), Izagako Haitzan (konglomeratuz osatua), eta Malkaizeko, Tabarreko eta Gongolezeko Mendilerroetan. Erliebe horiek esekita dagoen sinklinorioa osatzen dute: albo asimetrikoak ditu eta nukleoa konglomeratuzkoa eta hareharrizkoa du.Bitarteko Sakonunearen mugak hauek dira: hego-mendebalean, Urbasako Mendilerroaren ekialdeko adarrak; hegoaldean, Erreniega, Alaitz eta Izkoko Mendilerroak; iparraldean, Leire, Illon, Idokorri, Zarikieta eta Labiako Mendilerroak, eta Ultzamako erliebe multzoa.Sakonune hau tektoniko-erosiboa da, izan ere, hondotik zulatu baitute Arga, Ultzama, Elortz eta Arakil ibaiek Iruņea arroan, eta Saraitzu, Erro, Urraul eta Irati ibaiek Agoitz- Irunberriko arroan. Paleogenoko eta Kretazikoko azaleratze margatsuak pitzaturik geratu dira uraren eraginez eta, beraz, sakonune ia etenik gabea eratu da. Sakonunearen hondoa honako material hauez dago estalirik: ibaietako pilaketak, deiekzio konoak, metaketa glazisak (Espartzako eta Beriango glazisak) eta jatorri ezezaguneko luizi hondarrak.
Zuloguneak ere oso garrantzitsuak dira, arroa osatzen duten material margatsuetan urak izan duen eraginagatik sortuak

 

Kanpoaldeko Mendilerroak

Kanpoaldeko Mendilerroek antiklinal konplexua osatzen dute, hegoalderantz makurtuta eta Ebro ibaiaren arroko Hirugarren aroko materialen gainean daude. Tolesturen egiturak ekialde-mendebal norabidea dute, oro har; multzo osoak itxuraz egitura nahiko xumea badu ere, xehetasun konplexuak ditu. Mendi lerrokadura hau Leire, Illon, Alaitz, Erreniega eta Izko mendilerroek osatzen dute.Egituraren aldetik, Leireko mendilerroa antiklinal sail batek osatzen du; antiklinal horietariko zenbait, bestalde, hegoalderantz makurtuta dago. Litologiari dagokionez, Laugarren aroan oso karstifikatuak izan diren Eozenoko karaitz materialez dago osatua. Morfologiaren ikuspuntutik, bestalde, karaitz horiek sakonunearen hondoa dute azpian, eta 1.200 m baino gehiagoko malkar bortitz bat osatzen dute. Mendi gailur nagusiak Arangoiti (1.355 m) eta Eskalar (1.302 m) dira.Laugarren aroko sare hidrografikoaren gainezarpenak kluse bat eratzea zuen, Irunberriko arroila izenekoa. Kluse hori, dena deia, Irati ibaiaren bide sakona besterik ez da, horma zutak eta hondoa uharren eraginez zulatua duen ibai ibarra.Alaitzeko mendilerroa askoz ere sinpleagoa da. Esan daiteke NE-SW norabidea duen tolestura antiklinala dela, sakonunearen materialeen gainean dagoena. Goi Kretaziko- Eozenoko margak eta karaitzak, eta Oligozenoko konglomeratuak osatua da. Gogortasun desberdineko materialak daudenez gero, egitura biguinak erraz higatu dira, eta konglomeratu mailak eta karaitzezko barrak agerian gelditu dira. Barra horiek 1.100 m baino garaiagoak diren malkarrek osatzen dituzte (Alaitz, 1.169 m eta Artederreta, 1.156 m).Antiklinalaren txarnela eraitsia geratu da, hein batean bederen, eta konbe bat eratu da, alde banatan gandor motako erliebe monoklinalak dituena.Izkoko mendilerroak hareharrizko azaleratze txiki bat eratzen du, erliebe monoklinala osatzen duena. Paisajearen disimetria nabarmena da, aurrealdea malkartsu eta amildegiz betea baita, eta atzealdea, berriz, leuna eta samurra.Azkenik, Erreniegako mendilerroa Eozeno- Oligozenoko konglomeratu eta hareharriz sortu den monoklinala dela esan daiteke, guztiak ere agerian geratu dira higadura diferentziala dela eta. Higadurak eraitsitako tolestura baten aldea da, hegoalderantz makurturik duen malda saila eratzen duena. Garaierari dagokionez, aipagarriak dira Antxurdako (1.035 m) eta Eskibesko (1.015 m) gailurrak.Mendilerro horiek guztiak antzinako higaduraren (finimiozenoa) aztarnak erakusten dituzte lurrazalean, nahiz eta horiek, hein batean, deseginda egon sare hidrografikoaren eraginaren ondorioz; ez dira, beraz, zati isolatu batzuk besterik gelditzen, zenbaitetan glazisekin eta ibai terrazekin lotzen direnak.

 

Arabako Plataforma eta Miranda-Trebiņo-Urbasako sinklinorioa

Izendapen honekin Kantabriako mendilerroaren eta Bizkaiko Antiklinorioaren arteko eremua adierazten da. Eremu honek antiklinorio moduko bat eratzen duela esan daiteke, material kalkomargosoz eta karaitzezkoz osatua, nahiz eta bere ardatzean Hirugarren aroko pilaketa agertzen dira.Arabako plataformaren iparraldeko eremua Amurrio eta Las Lastrasko monoklinalen azpian dago. Bi monoklinal horietan zenbait arraildura dago, eta Urduņako eta Murgiako diapiroak eteten dituzte. Era berean, hainbat tolestura leun ere azaltzen da, hala nola, Gasteizko Sinklinorioarena eta Zuhatzuko Antiklinalarena; biak ere ekialderantz Arabako Lautadarekin lotzen dira. Azkenik, hegoaldean, San Vicente de Arana-Gastiaingo antiklinala eta zenbait tolestura txiki daude.Miranda-Trebiņo-Urbasako sinklinorioa Sobrongo Antiklinal konplexuak (Nograroko antiklinorioaren luzapena), eta Gesaltzako eta Trebiņoko diapiroak osatzen dute (bigarrena ez da erabat azaleratzen); horiek ondoren, Urbasako sinklinal esekiaren bitartez, ekialderantz luzatzen dira (ENE-WSW eta E-W). Sinklinal eseki horren gunea, bestalde, Hirugarren aroko pilaketek betetzen dute. Ekialdera Zunbeltzeko faila, Maeztuko diapiroa eta Andiako mendilerroa daude.
Azpiunitate honen barruan eremu sail bat biltzen da, horien artean aipagarrienak dira:A.- Arabako Lautada. Arabako erdialdean dago, eta E-W norabidea du. Mugak hauek ditu: iparraldean, Aizkorri, Arlaban, Gorbeia eta Elgeako mendilerroak; hegoaldean, Urbasako fronte monoklinala, Entzia, Iturrietako Mendiak eta Gasteizko Mendiak; mendebalean, Arratoko, Badaiako, Tuioko, Gibijoko eta Salbadako mendilerroak; eta, azkenik, ekialdean, Sakanako higadurazko korridorearen bitartez Iruņeako Arroarekin bat egiten du.Egituraren aldetik, Lautada Zadorra ibaiaren sare hidrografikoak eraitsitako sinklinorioa dela esan daiteke. Higadurak eratu du inguru hau, Turoniense-Kanpaniense garaiko margak, margokaraitzak eta karaitz margatsuak landuz. Bere morfologia laua da, eta hondoa itsas mailatik 500 eta 600 metrora du. Luzezabalera 600 km 2 -koa du (40 km luze eta 15 km zabal) eta hondoa alubioi geruza batek estaltzen du; alubioi hondakin horiek, glazis eta alubioi abaniku multzo baten bitartez, inguruko mazelekin elkartzen dira. Haitzarte zenbaiten irteeretan lau maila ikus daitezke.Agerian ez da hegi eta muino talde bat baizik geratu, horietako baten gainean dago eraikia, hain zuzen ere, Gasteizko Erdi Aroko gunea.Ekialderantz, Lautada Sakanako korridorean barna hedatzen da, alboetan Aralarko eta Aizkorriko atzealdeak dituela, iparraldetik, eta Urbasa-Satrustegiko aurrealdea, hegoaldetik. Higadurak sortutako korridorea dela esan daiteke, zabalera txikikoa, eta Arakil ibaiak eta bere ibaiadarrek drainatzen dutena. Hondoa bihurria du eta inguruan dituen erliebeekin berehala elkartzen da, bapatean etenik geratzen diren malden bitartez; horiek, sarritan, deiekzio kono baten itxura dute, edo pilaketa periglaziarren forma edo masa mugimenduekin zerikusia duten luizi hondarrena.B.- Mendebaleko mendilerroak. Arabako mendebaleko eremuaren erliebea eratzen dute. Mendi sail hauek osatzen dituzte: Gibijoko mendilerroa (Labazar, 915 m; Mirandako Erpina, 982 m); Arkamuko Mendilerroa (Repiko, 1.184 m; Kruzeta, 1.164 m; Montemayor 1.097 m; Kantoblanko, 1.009 m; Atalaiako Gainak, 900 m; Somo 903 m).Litologiaren ikuspunturik, bi mendi sail horiek material hauez daude osatuta: Goi Kretazikoko margak, margokaraitzak eta karaitzak. Material horiek guztiek karstifikazio maila desberdina izan dute, eta egitura monoklinal baten itxura dute: bizkar leuna eta aurrealde malkartsua eta amildegitsua.
Mahai itxurako karst bat osatzen dutela esan daiteke, neurri askotariko 150 barrunbez zulatua. Gibijoko mendilerroak, hegoaldetik, Urduņako higadurazko sakonunea ixten du, bidenabar monoklinal bat eratuz; monoklin horren aurrealdeak hamarnaka metro duen jauzi bertikal baten bidez (alderantzizko faila) diapiroa hartzen du azpian.
Arkamuko mendilerroa Koartangoko eta Lakozmonteko ibarren artean dago, Koartangoko antiklinalaren hegoaldeko alboan hedatzen delarik.Lurralde honetan Arreo edo Karredoko aintzira da azpimarratzekoa, Arabako aintzira natural handiena baita. 350 metro da zabal eta 750 metro luze, eta itsas mailatik 670 metrora dago.Arrato eta Badaiako mendilerroek Baiako arroaren, mendebalean, eta Zadorrakoaren, ekialdean, arteko banalerroa eratzen dute. Badaiako mendilerroko gailur garaienak hauek dira: Armikelo (886 m); Amaritu (787m); Ganalto (900 m); Oteros (1.042 m). Arratoko mendilerroan, berriz, Atxabal (892 m); San Vitores (891 m) eta Montemayor (737 m) dira nagusiak. Bi mendilerroek arteak Tetxako mehargunea dago. Monoklinal disimetriko baten forma dute, eta monoklinal horren aurrealdeak, amildegi malkartsu baten bitartez, Lautada hartzen du azpian; inguru hau drainatzen duten urbide anaklinalek amildegia pitzatu dute. Badaiako mendilerroan, WNW-ESE norabideko arraildura sare trinko batek karstifikazioa erraztu du eta karaitz masaren gainean eragin du (arraildurak, bestalde, Murgiako diapiroa sortzean sortu ziren). Horrek guztiak dolinak, ibar lehorrak, galerak (Lorritxo eta Los Huetos), sakonuneak (Kanpantxo eta Kortalde) eta, batez ere, lapiaz alorrak sorrarazten ditu.
Lapiaz alor horiek anhidriko karbonikoz beteriko urean harkaitzak disolbatu ondoren sortu ziren.Mendebaleko Mendilerroekin amaitzeko Salbadako mendilerroa aipatu behar da, Arabako eta Burgosko lurraldeen arteko mugan dagoena. Topografiari dagokionez, erliebeak NW-SE norabidea hartzen du, eta Goi Kretazikoko material karbonatatuaz osaturiko monoklinala eratzen du. Monoklinalaren fronteak 700 m-tik gorako amildegi baten bidez Amurrio-Artziniegako eremua hartzen du azpian; atzealdea, bestalde, Burgos aldera jaisten da poliki-poliki (10 km-tan 400 metro baino ez da jaisten).
Multzo hau guztia oso karstifikaturik geratu da, eta ondorioz, dolinak, lapiazak, hustubideak, eta abar eratu dira.Lurralde honetan bi azaleratze karbonatatuak agertzen dira, gerora karstifikatu direnak; 100 barrunbe baino gehiago sortu dira bertan, eta horien artean aipagarrienak hauek dira: Santa Marinako leizea, Liņazabalgo Leizea, Ponatako Pago Sistema (-40.000 m Y - 315 m), Pozo Nuevo (- 213 m), eta Puente de la Granja (- 196 m). C.- Hegoaldeko erliebeak . Arabako Lautada ixten dute hegoaldean, eta Trebiņoko eremutik banantzen dute. Gasteizko mendiak, Iturrietako mendiak eta Entziako mendilerroak osatzen dute unitate hau. Gasteizko Mendiak Zadorra eta Aiuda arroetako banalerroa dira. Mendi hauek EW norabideko lerrokadura osatzen dute, eta
Goi Kretazikoko materialez (margak, lutiak, mikrokonglomeratuak, kalkarenitak eta margokaraitak) eta Paleozenoko materialez (dolomiak eta kalkarenitak) daude osatuta.
Zadorran hasten dira (La Pueblako Boketean) eta Iturrietako Mendietan bukatzen.
Gazteizko mendien batez besteko garaiera 1.200 m-koa da. Gailur nagusiak hauek dira: San Migel, (944 m); Busto, (978 m); Zaldiaran, (975 m); Eskibelgo Gaztelua, (815 m); Gometxa, (765 m); Arrieta, (998 m); Rosteta, (900 m); Lendiz, (815 m) eta Krutzmendi, (709 m); Betoņo, (901 m); Palogan, (1.029 m); Zalmendi, (1.003 m); eta Kapildui, (1.180 m).Gasteizko mendi multzo osoa karstifikaturik dago; aipagarria da Okinako Siloa (- 38 m). Erliebe monoklinala da, ez oso arraildua (failak NW-SE eta NNE-SSW). hori dela eta, aurrealdeak Lautada hartzen du azpian, 400 m-tik gorako amildegiekin; erliebearen atzealdeak, aldiz, Trebiņoko erliebeekin egiten du bat. Egituraren aldetik, multzo osoak Miranda-Trebiņo-Urbasako ildoaren iparraldeko hegala eratzen du Paisajea hiru faktoreren ondorio da, hots: eratze karstikoa, oso garrantzitsua hainbat tokitan; masa mugimenduak; eta ibaiek eta uharreek eratutako guneak, kasu honetan esparrua drainatzen duten ibaibide anaklinalen eta kataklinalen bitartez. Sare hidrografikoak eragindako pitzaduraren ondorioz hainbat ibai ibar, batzuetan zabal xamarrak, bestetan ez horrenbeste, uhar pitzadurak (Saraso, Saseta, etab.), eta toba metaketak sortu dira, bai ibarretako hondoetan, bai irtenune karstikoetan (Gonzalez, 1995).D.- Iturrietako mendiak eta Entziako mendilerroa.
Bi mendi lerrokadura hauek Gasteizko Mendiak dituzte mendebalean eta Urbasako mendilerroa ekialdean. Iparraldeko mugan Lautada eta Sakanako korridorea ditu eta hegoaldean Kanpetzu eta Aranako ibarra. E- W norabidea dute eta 1.000 m-tik gorako gailurrak dituzte: Itxogana, (1.060 m); Indiagana, (1.099 m); Santa Elena, (1.109 m); Larreder, (1.202 m); Atxuri, (1.080 m); Arrigorrista, (1.151 m); Launbe, (1.113 m); Murube, (1.128 m), eta beste zenbait. Paisajea alderantziz jarritako erliebea dela esan daiteke, aski ezaguna den kubeta itxuraduna, ardatzean pitin bat estua eta garaiagoa alboetan. Egituraren ikuspuntutik sinklinal bat osatzen dute, hegoaldean dagoen Maeztuko diapiroak etena. Iturrietako Mendiek itxura leunagoa dute, eta batez besteko garaiera txikiagoa da.Egituraz, 30 km-ko luzera duen sinklinalaren itxura du; ENE-WSW norabidea du hasieran, eta E-W gero. Makurdurak oso leunak dira, nekez gainditzen dute 10°, Maeztu inguruan dagoen diapiroan izan ezik. Diapiro hori txarnela oso arraildua duen sinklinal esekia da, eta horrek eraispena erraztu egin du, amildegi sail bat eratuz (Igoroin).E.- Urbasako eta Andiako mendiak. Alderantzizko erliebe estrukturala dela esan daiteke, higadura diferentzialaren eraginez agerian geratu dena. Miranda-Trebiņoko sinklinorioaren ekialdeko muturra dira.Topografiari dagokionez, Urbasako mendilerroa Entziakoaren luzapena da. 1.000 m baino mendi garaiagoak ditu, besteak beste, San Adrian (1.113 m), Baiza (1.181 m), Labargagaineko Gurutzea (1.153 m), etab.
Hegoaldeko mazelan dauden gailur nagusiak hauek dira: Dulanz (1.239 m), Ekaitza (1.141 m), Krezmendi (1.121 m), Larraitza (1.025 m), Etxabarri (1.077 m) eta Azantza (1.053 m) Deierriko ibarra azpian dutela, eta Larregoiko (1.013 m) Ameskoagoienen.Egituraren aldetik aipatzekoak dira Urbasako sinklinala, Bikuņako antiklinala eta Azkuetako sinklinala eta antiklinala.Andiako mendilerroak Arakilgo korridorea hartzen du azpian; 12 km baino gehiagoko horma malkartsu luze bat osatzen du eta 1.100 m-tik gorako gailurrak dira. Oskiako mehargunean hasi, eta gora egiten du Gazteluko (996 m) eta Txurregiko (1.125 m) gainetan.
Ondoren Satrustegi (1.207 m), Amorroko Punta (1.345 m), Ergoienako ibarrean, eta Leitzagoikoa (1.360 m) gailurrak ditu. Beriainen (1.494 m). Andiako mendilerroko mendi garainean, ezproi zuta eratzen du. Ondoren, hurrenez hurren, gailur hauek ditu: Iurbain (1.420 m), Leitzagoikoa (1.360 m), Treku (1.267 m), Artesa (1.133 m), Peņa Blanca (1.267 m), Eskalaborros (1.228 m), Sarasa edo Usabide (1.171 m) eta Lizarraga (1.080m).Urbasako mendilerroa erliebe karstiko bortitza da, eta 190 km2 inguruko eremua du. Bertan dagoen diaklasa eta arraildura sare trinkoak erraztu egiten du karbonato kaltzikoaren disolbatzea; sare horrek, bestalde, bere eragina ezartzen du harkaitz masaren gain (batek E-W norabidea du, eta beste bi sistemekin gurutzatzen da; sistema bat NW-SE norabideduna, eta bestea NE-SW).
Horrez gainera, Urbasako medilerroak egitura estruktural berezia du, eta horrek euri ura bizkor lurrazperatzea eta isurbide, galeria, leize eta barrunbe zenbait eratzea dakar.
Barrunbe horiek guztiek eramaten dute ura xurgatua izan den guneetatik mendilerroaren hegaletan dauden irteera puntuetaraino.Urbasaren barnealdean urtegi zabalak sortu dira, horien artean aipagarriak dira Arasaluzakoa, Urbasakoa eta Lubierrikoa. Irtenune karstiko zenbaiten bitartez gertatzen da drainatze lana; aterabide horietan aipagarriena Urederraren sorburua da, mendilerroaren hegoaldeko mazelan dagoena (inguru honetan toba metaketak ugariak dira). Endokarsta ere leku askotan agertzen da; 200 barrunbe baino gehiago ezagutzen dira, horietariko zenbait luzezabalera handikoak. Exokarsta, bestalde, txundigarria da, eta oso garbi agertzen da lapiaz estrukturala (lurpean edo aire zabalean garatua), badaude gainera, zenbait egitura nibo-karstikoak. Hala ere, dolinak, sakonune karstikoak eta ibar itsu eta lehorrak dira inguru honetako ezaugarriak; aipagarriak dira, esaterako, La Yeguada eta Zaldibeko semipoljeak, eta Obasko eta Lubierriko sakonune nibo-karsrikoak.Andiako mendilerroak 200 km 2 hartzen ditu, gutxi gorabehera. Mugak hauek ditu: mendebalean, Lizarragako faila; ekialdean, Goņiko ibarra eta Azantzako mendatea; iparraldean, Satrustegiko mendilerroa eta Arakilgo ibarra; eta hegoaldean, Deierriko ibarra.
Multzo honek sinklinal eseki konplexua eratzen du, arras karstifikatuak izan diren material karbonatatuaz osatua. Egituraren aldetik, tolestura lerro batez osaturiko erliebe konplexua da; tolestura horietan Beriaingo sinklinal esekia, Ergoienako antiklinala (gunea higadurak hustua), eta azkenik, Andiako edo Arbeltzeko sinklinala. Multzo osoa bortizki arraildurik gertatu da, nabarmen izanik elkarren artean guratzatzen diren bi faila talde: NNE-SSW norabidekoa lehena, eta NE-SW norabidekoa bigarrena.Alpeak sortu ziren garaiko egiturak Ollarango eta Jaitzeko diapiroak dituzte tartean.
Diapiro horiek higadura handia izan dute (erortzeak eta igeltsu disolbaketak, zuloguneak...), eta ondorioz hondoa zelaia duten kubeta biribil zenbait eratu dira; kubeta horiek karaitzezko gailur eta erpin zenbait dituzte alboetan, adibidez Sarbilekoa.Andiako mendilerroan ere karst egiturak dira nagusiak, eta exokarsta eta endokarsta tartekatzen dira. Aipatzekoak dira Ikomarreko eta Sagarrako sakonuneak; horien hondoan zenbait ur hobi sortzen dira eta horietan desagertzen dira eremu honetaraino iritsitako ur ekarriak. Sakonune horiez gainera aipagarriak dira Zaldibeko semipoljea edo Robleko leizeak (Errezuko irtenune karstikoarekin lotura duena); Arbiotzeko, Lordiako eta Artetako haitzarteak; Artetako irtenunea, eta toba metaketa ugari.Toba metaketa horien oinean, ertz biziko harriz osatutako luizi hondar multzoak daude. Derrubio horiek Laugarren aroko pultsazio hotzek edo hondamendia sortu zuten masa mugimenduek, erorketa motakoek alegia, sortu zituzten. Metaketa horiek ezpondak, konoak eta mazela nahiko zabalak eratzen dituzte.Urbasako hegoaldean Lokiz mendilerroa dago eta Ameskobarren, Allin eta Lanako ibarrak hartzen ditu azpian. Lokiz mendilerroko gailur nagusiak: San Kosme (1.099 m), Sarzaleta (1.095 m), Lokiz (969 m), Irasabela (1.081 m), Larreineta (1.115 m) eta Arbana (1.256 m). Lanako ibarrak, bestalde, aipamen berezia merezi du, "bray”a edo higadurak husturiko antiklinala baita; ibar obala osatzen du gainera, alboetan malkar zut garbiak dituena.

 

Iparraldeko Subpirinioak

Pirinioen iparraldeko erliebeak eta Pirinio aurreko erliebeak ezaugarri desberdinak dituzte. Subpirinioak S-N norabideko mendi sail bat bezala defini daitezke; multzo osoak, iparraldera egin ahala garaiera galtzen du eta Ipar Pirinioetako oinaldearekin elkartzen da azkenean. Esandakoaren arabera, beraz, Pirinioetako gailur garaienetatik bertatik (Pic des Escaliers, Bizkarze, 1.656 m; Sarimendi, 1.484 m; Pic d'Izar, 1.559 m; Bohokortia, 1.214 m; Etxekortia, 1.204 m, etab.) mendebalera edo iparraldera eginez gero erliebearen garaierak behera egiten du, eta kontraste gutxiko erliebea sortzen da (Zuberoako hegoaldean salbu). Mendi apal horien tartean ibaiek sorturako bide sakonak daude.Iparraldera, multzo osoa Pirinioetako oinaldearekin elkartzen da. Pirinioetako oinaldeak bi ezaugarri nagusi ditu: batetik, garaiera txikiko muinoak dira nagusi, eta bestetik, muino horien artean NW-SE norabideko ibar zabalak daude, inguru hau drainatzen duten ibaiek sortuak. Aturri ibaiaren ibarra da salbuespen bakarra, ekialde-mendebal norabidea baitu, oro har.Egituraren aldetik, Kretazikoko materialak dira nagusi, eta azpimarratzekoa da Zuberoa Garaiko mendigunearen egitura (Lakora, Arlas, Orhi): kare harrizko malkar karstifikatuek eta higadurak eraitsiek Santa Graziko sakonune tektoniko-erosiboa hartzen dute azpian. Tektonika bihurria da; tolestura antiklinalak eta sinklinalak, tolestura etzanak, faila itxurakoak, irauliak, eta lubizi mantuak bata bestearen ondoan agertzen dira. Orhi, esate baterako, tolestura etzanen pilaketa besterik ez da.Alderdi honetan materialak gogortasun handikoak direnez gero, erliebearen inbertsioa erraza izan da, eta hala, alderantzizko egitura sailak eratu dira, esate baterako, Kartxela, Axerirza eta Oihartzabaleko erliebeak.Izotzaren eta uraren lanak (Würm garaiko izotzaldia), ebaki sakonak sorrarazi zituzten; aipagarriak dira, besteak beste: Kakuetako, Coume de Termiko, Arpideako, Ehüjarreko, Utzigainako, Olhadibiako eta Olhadobako arroilak, Saint Laurenteko haitzartea, ibai-hormategi-karst jatorrikoak guztiak ere. Aipagarriak dira ere hormaguneen aztarnak.Arbaille eta Zizeko mendiguneek ez dute aurrekoek bezainbat garrantzi. Arbailleko mendiguneak faila handiak ditu alboetan; Paleozoikoko oinarriaren gainean material Permotriasikoak eta karaitz Jurasiko eta Urgoniarrak bermatu dira. Arbailleko mendiguneak sinklinal zabala eratzen du, albo batean Biduze Garaiko era Otsibarreko Paleozoikoko antiformea du eta, bestean, erliebe monoklinalak eta zenbait sakonune tektoniko-higadurazkoak.Azaleratze karbonatatuak karstifikatuak izan dira; aipagarriak dira Lahondoko (900 x 300 m) eta Elzarrako sakonuneak. Zizeko Mendigunea Jurasikoko kare harrizko geruza batek eratzen du, eta erliebe monoklinala ikus daiteke; monoklinal hori Ipar Pirinioetako mendi oinarekin elkartzen da.Iparraldeko Subpirinioen oinaldean aipagarria da Zize-Garaziko sakonunea, Arbailleko, Aldudeko, Iratiko eta Baigurako mendiguneen artean dagoena. Sakonune hori disolbatze prozesuen ondorioz sortu zen, izan ere, prozesu horiek Hirugarren aroko materialetan eragin (Errobi ibaiak drainatuak) eta kubeta zabal bat eratu zuten; kubeta horren hondoaren zati bat inguruko erliebeetatik etorritako ibai eta uhar sedimentuek (konoak, abanikoak, terrazak) estaltzen dute. Arbailles eta Zizeko mendiguneak glazis baten bidez daude loturik, eta glazis horren barruan ibai-hormagune terrazak daude.Iparraldera, mendi txiki bakartu batzuk ezik, Subpirinioak Pirinioetako mendi oinaldearekin elkartzen dira. Garaiera txikiko eta gailur biribileko mendi sail batek osatzen du paisajea, eta hegoaldera eta ekialdera eginez gero mendi horiek garaiera handiago hartzen dute. Litologiaren ikuspuntutik, karaitzak eta hareharriak flyscharekin eta molasekin tartekatzen dira.Muino multzo horri Donapaleuko Landak, Hazparneko Landak eta Mixeko Landak esaten zaio; guztira 200 km2 -ko eremua hartzen du. Erliebea muinoz gainera, sakonune txikiz eta ibar zabalez osatuta dago; horien artean aipagarriak dira, Donapaleuko sakonunea (higadura diferentzialak eratua), Uztaritzeko eta Donapaleuko lautadak...
Azkenik, ibai metaketak, duna multzoak eta itsas metaketak aipatu behar dira; horien artean nabarmentzekoak dira Hendaiako Santa Anako zabalunea, Chambre d'Amourreko metaketak eta Miarritzeko eta Baionako metaketak...

 

Tolofio-Kodes mendiak

Mesozoikoko eta paleozenoko materialez osatutako mendi zerrenda estu bat osatzen dute, eta hegoalderako makurdura duen antiklinal, sinklinal eta zamalkadura sail bat irudikatzen dute. Aurrealdean Ebro arroko Hirugarren aroko materialekin eta iparraldean Arabako plataformarekin eta Miranda- Trebiņoko sinklinorioarekin elkartzen dira.
Egitura diapirikoek eta failek paisaje malkartsua eta latza sortzen dute.Toloņo-Kodes mendilerroa Ebro ibaiaren bazterreko San Kristobal mendian (884 m) hasten da eta, horren jarraian daude Toloņo, (1.271 m), Peņa del Leon (1.224 m), Peņacolorada (1.224 m), Ribas (945 m), Osluna (1.001 m), Atzabal (1.166 m), Atau (1.076 m), Alto de las Cocinas, (1.185 m), San Leon (1.222 m), Escamelo (1.283 m), Cervera (1.360 m), Recilla (1.265 m), Semendia (1.054 m; Inglaresen eta Egaren arteko banalerroa), Palomareseko erpina (1.436 m), Cruz del Castillo (1.346 m), Leon (1.392 m), San Tirso (1.333 m), eta Lapoblacion (1.243 m) bloke isolatuaren bidez Kodesko mendilerroarekin elkartzen da. Kodesko mendilerroan, bestalde, Peņa Umade (1.153 m), Yoar (1.363 m) eta La Plana (1.133 m) dira gailur nagusiak. Multzo osoak karaitzezko erpin gaitza eratzen du, gune batzuetan besteetan baino karstifikazio maila handiagoarekin; aipagarriak dira Sotoko eta Peņacerradako irtenuneak (toba metaketa ugari), Osluna, Inglares, Estillar, Laziturri, Fuente de los Nenes...

 

Ebroren sakonunea

Ebroren arroa Euskal Herriko mugetatik askoz harantzago hedatzen da; Errioxa, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Makrounitate hau Kanpoaldeko mendilerroen hegoaldean dago, eta hauek ditu mugak: Iberiako mendiak, Katalunia Kostaldeko Mendikateak eta Pirinioak. Ebroren sakonunea, Burebako korridorearen bidez, Duero ibaiaren sakonunearekin elkartzen da mendebalean.
Atal honetan Pirinio Aurreko Kanpoaldeko Mendien eta Toloņoko mendien hegoaldean dagoen zatiaren azterketa egingo da.Alpeak sortu ondorengo garaian, Ebrok hartzen zuen eremua itsasadar zabal batek estali zuen, eta itsasadar horren hondoan inguruetan zeuden erliebeetatik bildutako luizi hondar masa handiak pilatu ziren. Baldintza horietan konglomeratuzko eta hareharrizko (Erreniegako konglomeratuak) multzo gaitzak bildu ziren; alboetan, aldiz, margak eta buztinak zeuden batik bat. Geroago, arro honek sakontasun handiko aintzira itxura hartu zuen (arro subsidentea); aldi berean, Alpeetako azken pultsazioek arroaren ertzak itxuragabetu zituzten, tolesturak eta zimurdurak sortuz eta, azkenik, Oligozenoaren bukaera aldera, lurrak hartu zuen gaina.Arro hau bi arrotan banaturik zegoen: batak, Trebiņo-Gaubea ingurua hartzen zuen, baina ez zen oso handia; besteak, Erribera hartzen zuen, eta aurrekoa baino zabalagoa zen. Oligozenoaren bukaera aldera, Trebiņo-Gaubeako aintzirak, Haroko Kontxatan sorturiko zulo baten bidez, Erriberarantz isuri zuen ura.Miozeno aldian sedimentazioak aurrera jarraitu zuen, eta buztinak, margak eta igeltsuak (Desoio, Gares, Faltzes, Urantzia...) eta karaitzak metatu ziren. Ebroko sare hidrografikoa Mediterraneo itsasoraino zabaldu zen, eta horrek arroak gaur egun dituen antzeko baldintzak ezarri zituen; hala, Erriberako aintzira hustu egin zuen.
Laugarren aroan arro honen eraispena hasi zen eta, ondoren, apurka apurka, gaur egun duen irudia eratu zen.Arroaren inguruko erliebea estrukturala da eta arras xumea, nahiz eta multzo honen barruan bi azpiunitate oso desberdin dauden:

 

Erdialdeko Nafarroa

Erdialdeko Nafarroa Hirugarren aroko aintzira arroaren ertzean dago. Litologiaren ikuspuntutik hareharriak, karaitzak eta konglomeratu sinorogenikoak dira nagusi; horiek guztiak ere Pirinioetako azken pultsazioek itxuragabetu eta tolesturaz bete zituzten. Horregatik, alde honetako erliebea Ebroren Arroaren erdigunean dagoena baino askoz ere bihurriagoa da.Tolestura horiek, egituraz, isoklinalak dira eta Pirinioen ohiko norabidea dute: E-W edo SE-NW. Erdialdeko Nafarroako tolestura nagusiak Barasoaingo eta Rocaforteko sinklinalak, eta Tafalla-Lergako eta Aibarko antiklinalak dira. Tolesturak Miozeno aldian birrindurik geratu ziren, eta hondakinak Erriberaren alboetan geratu ziren.
Ondoren, mugimendu halozinetikoak eta azken higidura isostasikoak lerrokadura horiek igoarazi zituzten berriz ere.Pliozenoan eta Laugarren aroan, higadurak egitura horiek eraitsi egin zituen, hein batean bederen, eta aldapaz eta gailurrez betetako erliebea sortarazi zuen; bestalde, sakonune txiki margatsuak eta ibar ortoklinalak zeuden gailur horien artean. Material bigunak -igeltsuak, buztinak edo margak- azaleratu diren tokietan higadura oso bortitza izan da. Higadura horrek kubeta luzexka txikiak eratu ditu, alboetan hareharrizko, karaitzezko eta konglomeratuzko malkarrak daudela. Lizarrako diapiroak, esaterako, Jurramendi (1.045 m) eta Monjardineko (890 m) multzo konglomeratikoak dauzka alboetan. Allotzeko (Eskintza Mendia, 739 m) eta Jaitzeko diapiroetan ere halako zerbait gertatzen da.Erriberara hurbildu ahala, erliebeak gero eta indar gutxiago du; hainbat ibar zabal daude, ibaiarte nahiko malkartsuak dituzte tartean.
Aipagarriak dira dira glazis mistoak eta terraza mailak, Tafalla eta Erriberri artean ikusten den bezala, non bost terraza maila agertzen diren. Lizarran eta Villatuertan, aldiz, bi metaketa maila besterik ez dira aurkitu.

 

Nafarroako Erribera edo Bardeak

Nafarroako Erriberak edo Bardeak Nafarroako hegoaldeko lurraldea hartzen du, gutxi gorabehera 400 km 3-ko eremua du.
Bardea Beltzak era Bardea Zuriak osatzen dute Nafarroako Erribera. Lehena, hegoaldean dago, Zaragozatik hurbil; Bardea Zuria, aldiz, Bardea Beltzaren iparraldean.
Higadurak sortutako sakonune zabala da Bardea Zuria, amildegi urgarik zeharkatua era higadura prozesu sakonak eragina; prozesu horiek dira, hain zuzen ere, "bad lands" esaten zaien hainbat zulogune era amildegi sortu izatearen erantzule.Ebro ibaiak eta bere isurkideek egindako pitzaduren ondorioz, batez ere, eratu da erliebea. Pitzadura horrek sortu dituen hutsarteaz gainera badira beste metaketa forma zenbait ere; horien artean aipagarriak dira ibaibide nagusiaren gain ezarrita dauden uholde lautadak eta ibai terrazak. Uholdezko behe lautadak. Erribera drainatzen duten ibaibide guztiek uholde lautada nahiko zabalak dituzte. Queilesen eta Alhamaren lautadak, esaterako, ez dira oso zabalak; Aragoirenak eta Ebrorenak, aldiz, uholde lautada askoz ere handiagoa dira.Uholdezko lautadak drainatze ubideetarik hurbil egoten dira eta ia maldarik gabeko eremu zabala eratzen dute. Litologiaren ikuspunturik,harribilez eta ibailegarrez daude osaturik eta buztina, lokatza eta hareazko nahastura batek biltzen ditu. Material horiek ez dute 3-4 metroko potentzia baino gehiago izaten, eta ibaien goraldietan pilatu dira. Lautada mota hauen aldapak leunak dira, eta horregatik, ibaiak poliki igarotzen dira bertatik era gehiegi finkatu gabeko bihurguneak eta zehargune makalak marrazten dituzte; bidean ur geldiak, istilak, uharteak.. gelditzen dira.Lautada lurralde horiek amildegi sail batek mugatu ohi ditu; garaiera ezberdinekoak eta oso malkartsuak izaten dira, izan ere, igeltsu, buztin edo marga azaleratzeekin batera egoten dira, antzinako ibai pilaketak muturrean.Ibai terrazak. Ugariak dira Ebroren eta Aragoiren ibarretan, batez ere. Mailaka dauden terraza multzo honen sorrerari dagokionez esan daiteke, maila bakoitza sortu ondoren eta hurrengoa eratu aurrerik, pitzadura aroa gertatzen zela (bi terraza mailen artean, beti, azpiko haitz geruza azaleratzen baita). Hala, Aragoiko iharrean lau maila aurkitu dituzte, 3-5 metro eta 120-130 metro bitartekoak. Ebroren ibarrean, aldiz, Tuterarik behera, sei maita daude (Floristanek, 1951-eane sandakoaren arabera), 3-5 metro (Mejanan eta Traslapuenten, esaterako) eta 158 metro bitartean (Coraza).Terraza horiek ez dute etengabeko mailaketa izaten, izan ere, amildegiek eraitsi egin ditu parte batean; amildegi horiek beren ura ibai biltzaile nagusietara isurtzen dute.
Nolanahi ere, Laugarren aroko metaketak dira, eta pitzatze eta ezartze zikloak txandaka, klima gorabeheren arabera seguraski, gertatu izanaren ondorioz sortuak.

 

Bardea tolestua

BBardea tolestuaren barruan Erriberako iparraldea eta ipar-ekialdea biltzen dira (Caparroso, Arguedas, Valtierra, Landazuria, etab.). Litologiaren ikuspuntutik, alde honetan igeltsuak, igeltsu margak, buztin gorriak eta, neurri apalagoan, hareharriak dira nagusi. Material bigun asko egoteak erraztu egin du higadurazko eraispena eta, horregatik, erliebearen garaiera ez da 500 metrorik gorakoa izaren.Egituraren alderik, material horiek emeki tolesturik daude, Alpeetako azken pultsazioa jaso baitzuten. Tolestura leunak dira, eta NW- SE norabidea dute oro har. Mendilerro nagusiak Caparrosoko eta Valtierrako antiklinalak era Venta-Landazuriako sinklinalak dira. Materialen trinkotasun urriak horien higadurazko eraispena erraztu du, hori dela eta, ugariak dira hondoa taua duten haitzarteak (Cuchaga, Valderrazquin, Terraplen...), sakonune margatsuak, muinoak eta muinoaurreak, aldapak, igeltsuzko muinoak... Tolestura horietako batzuk fenomeno diapiriko gertatu berriek sortuak direla uste da, tolestura horiexen gaineko Laugarren aroko uholde pilaketek hala adierazten baitute (adibidez, Larraten eta Planon).Bardea tolestuaren hegoaldean higadurazko sakonunea dago, NE-SW norabidekoa.
Tolestura horren hondoa, bestalde, Grande- Limas eta Hermanos-Bercho (Floristan, 1951) haitzarteek zeharkatzen dute. Lurralde honi Bardea Zuria esaten zaio, bertan igeltsuak, igeltsu margak eta gatz margak nagusitzen baitira, eta eguzki izpiek argitzen dituenean kolore zurixka hartzen dute.Bardea tolestuan forma estrukturalak dira nagusi, eta hainbat hog-back eta barra daude.
Multzo osoa higadurazko gainazal batek berdintzen du; hori argi ikus daiteke mendilerro konglomeratikoen oinaldeetan, esaterako Jurramendin, Montesquinzan eta Monjardinen (Mensua eta Bielza, 1974); gainazal hori behe pleistozenoan gertatu bide zen. Oinalde horietan, bestalde, glazis mailakatu multzoa dago. Antiklinalen guneak, igeltsuz osatuak, zulogunez eta karstez beterik daude, eta zenbait dolina txiki eta lapiaz ere badago.

 

Bardea tabularra

Bardea tabularrak 400 km2 inguru hartzen ditu eta bi taldetan banatzen da: iparraldean, Bardea Zuria eta hegoaldean, Bardea Beltza. Bardea Beltzean daude garaiera topografiko nagusiak, nahiz eta 600 metro baino goraiagorik ez egon.
Bardea Zuria higadurazko sakonunea dela esan daiteke; hondoan, higaduraren erasoari eutsi dioten testigu motako muinoek eta muinoaurreek betetzen dute. Hondakin erliebe horiek goialdean geruza gogor bat izan ohi dute, hareharriz edo/eta karaitzez osatua eta, horrek babestu ditu higaduraren erasotik. Material bigunez eratutako ezpondak zutak izan ohi dira eta karaitzezko eta hareharrizko harri koskorrez estalirik egoten dira, goiko malkarretik pisuaren eraginez eroriak. Higadurak azpialdea zulatu ondoren sortutako irtenune era erlaitzak ugariak dira.
Horren adibide dira: Castillo de Doņa Blanca,Tres Hermanos, Bercho, Rallam, Castil de Piedra, Pefidn de las Cortinas, etab. Zulatze prozesu horiez gainera, hondoa laua duten haitzarteak ere aipagarriak dira, euri jasa handiak izan direnetan, soilik betetzen direnak, eta horiekin batera, "piping" fenomenoak, igeltsu abailtzeak, material erorketak, etab.Bardea Zuriaren Sakonuneak mendebalean, hegoalde eta hego-ekialdeko mugan 100-200 metroko karaitzezko irtenune txikia du. Irtenune horrek aldapa itxurako erliebe monoklinal kozkorra eratzen du, eta aurrealdea zarrastatua du, alde hau drainatzen duten ibaibide anaklinalak eragin duten pitzadura linealaren ondorioz.Hegoaldean eta hego-ekialdean Bardea Beltza dago. Egituraren aldetik, materialak horizontal edo pitin bat makurtuak daude eta, ondorioz, aldapa itxurako erliebe monoklinal saila, eta "lauak" esaten zaien zenbait plataforma horizontal. Higadurak eta egitura horien atzeratzeak testigu motako muinoak (Cabezo de los Ladrones, Cabezo Hermoso...) eta muinoaurreak sorrarazi ditu. Ugariak dira, bestalde, biran banatutako aldapak eta aldapa bikoitzak. Eragin gutxien izan den alderdietan egitura mailakatu txundigarriak ikus daitezke, 600 metro inguruko garaierakoak.Bardea Beltza Tuterako Haitzartean amaitzen da. Haitzarte honen hegoaldean Bardea Tabularra dago, buztinez eta igeltsuez osatua eta muturrean karaitzak edo karairz margatsuak dituena. Morfologiaren alderik, Gardea Beltza gailurra laua eta aldeak mailakatuak dituen plataforma estrukturalen segida bat da, eta plataforma horiek tartean hondo laueko amildegi zabalak eta "bad land" guneak dituzte. Horren adibide argiena, hain zuzen ere, Plana de la Negra (646 m) da: hondakinez osatutako mahaia, azpiko marga-buztina multzoak estaltzen dituen geruzak babestua. Badira, hala ere, beste zenbait erliebe aipagarri: Nasa, (624 m); Malvecino, (437 m), etab. Bardeetan nagusi diren formak inguru hori zeharkatzen duten ibaibideen eragin higatzaile eta metatzaile baten ondorio dira.
Arestian aipatutako terraza eta uholde lautadekin batera, aipagarriak dira: uholde konoak (haitzarte sakonen azken zatia, ibar batera zabaltzen direnean), zeinak errexistasia baldintzetan eratu diren; glaziak; uholde abanikoak, eta mendi hegal erregularizatuak.
Mendi hegal horiek sistema morfoklimatiko hotza eta hezearen ondorio dira, eta gai dira krioklastia mekanismoak abiarazteko.

 

Arabako Errioxa

Arabako hegoaldeko muturra da, Toloņo mendien karaitzezko erpinen babesean dago. Erliebe tabularra du, mailakatua eta Ebroren arroko Hirugarren aroko hareharrien eta buztinen higaduraz sortua da (Haroko faziea). Bertan glaziak eta uholde terrazak dira nagusi. Glaziak oso pitzatuak daude, haitzarteen eta Ebro ibarraren adarren eraginez; uholde terrazak, aldiz, glazis pilaketekin elkartzen dira, nahiz eta aipatutako bi multzo horiek, higadurak bereizi izan dituen zenbaitetan.