Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
XVII. mendea
Axular eta Sarako Eskola
XVI. mendeko euskal literaturan agertu
ziren Etxepareren eta Leizarragaren lanek
ez zuten jarraipenik izan hurrengo gizaldian.
Nolanahi ere, bi mende hauen artean izandako
etena ez zen berez gertatu. Bi ardatz
nagusi azpimarra genitzake jarraipen ezaren
oinarri: politika eta erlijioa.
Alde batetik Nafarroaren zatiketa. Nafarroa
Beherea Frantziaren mende geratu zen,
lehenago Nafarroa Garaia Espainiaren esku
geratu zen bezala.
Bestetik Inkisizioa agertu zen 1542an.
Hurrengo urtean zentsura inprentara zabaldu
zen. Eta 1545ean Trentoko kontzilioa
burutu zen.
1600. urte ingurutik aurrera Eliza Katolikoaren
indarra bortizki hedatu zen. Liburuak
gehienbat behar edo premia bati
erantzuteko idazten ziren eta Eliza Katolikoaren
beharra orduan erlijioa irakastea
eta Leizarragaren Erreforma protestantearen
aurka Kontrarreforma katolikoa zabaltzea
zen, eta horretarako tokian tokiko hizkuntza
erabili behar zuen, gurean euskara.
Ardura honek elizgizon ugari kristau
ikasbideak, katiximak eta bestelakoak euskaraz
idaztera bultzatu zituen: ?El Concilio
de Trento dejó marcada profundamente la
vida del País Vasco, otorgando a estos cambios
una imagen de perpetuidad? (Sarasola
1982, 43. or.).
Euskarazko lanak argitaratzeko ere, bestalde,
une ezin hobea bizi izan zuen Iparraldeak.
Donibane Lohizune eta Ziburuko
portuek gorakada handia ezagutu zuten eta
Lapurdiren egoera ekonomikoa nabarmen
hobetu zen. Mende hasieran, esate baterako,
Donibanen 721 marinel izena emanda zeuden;
1730ean, berriz, 4.296ra igo zen kopurua.
Baionan baino itsasuntzi gehiago
zegoen Donibanen, 700 inguru. Bertan
merkataritza, arrantza eta gerrarako itsasuntziak
egiten ziren. Arrantzaleak Ternua (Terranova),
Kanada eta Islandiaraino iristen
ziren. Ez da, beraz, harritzekoa Manual
Devotionezcoa (1627) edo Ixasoco Nabigacionecoa
(1677) bezalako liburuak plazaratzea,bertan baleazaleentzako otoitzak edo
Ternuarako ibilbideak erakusten baitira.
Egoera honetan elizgizon zenbaiten artean
idazle taldetxo bat sortu zen, aszetikaren
eta mistikaren inguruan euskaraz liburuxkak
kaleratzeko asmotan. Sarasolak
dio talde hari buruz: ?La literatura vasca se
llena de catecismos, pero al mismo tiempo
aparece un grupo de autores que crea una
literatura ascética digna de consideración:
la Escuela de Sara, que se reúne bajo la
dirección de Axular? (Sarasola 1982, 43. or.).
Irakurlego jakin bati zuzenduriko obrak idatzi
nahi zituzten, Axularrek berak aitortzen
duen bezala: ?Eztut liburutto haur letratu
handientzat egiten. Eta ez xoil, deus eztakitenentzat
ere?.
Sara eta Donibane Lohizunen batik bat
hitz egiten zen lapurtera arrunta hartu zuten
langai, eta herriak zerabilen hizkuntza
maila literariora igotzea lortu zuten, lapurtera
klasikoa deiturikoa sortuz.
Gizon ikasiek osatzen zuten aurrerantzean
Sarako Eskola izenaz ezagutuko den
taldea. Etxeberri Ziburukoa, Materre, Argaignarats,
Haranburu, Harizmendi, Silvain
Pouvreau, Guillentena, Hirigoiti? eta batez
ere Axular, ditugu tartean. Ziburuko
Etxeberri doktorea bazen, antza, bururik jantziena,
Axular hartu izan da taldeko burutzat,
bere Guero liburuak erakusten duen
orijinaltasun, estilo eta maisutasunarengatik;
?Pedro de Axular ha sido generalmente
considerado como el príncipe de los escritores
de lengua vasca o, más exactamente,
como el mejor de los prosistas? (Michelena
1960, 77. or.). Taldekideek berek ere aitortzen
zioten buruzagitza eta haiek izan zirenAxular idaztera bultzatu zutenak: ?Eta bertze
guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni
aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta
aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz,
nik behar nituela, egiteko hartan eskuak
sarthu?. (ik. Axular).
Elkar hartuta egin zuten lan idazleok.
Etxeberri Ziburukoaren bi libururen aztertzailea
Axular izan zen; Argaignaratsek Etxeberriri
eta Harizmendik Haranbururi, batak
besteari liburu-sarrerakoak idatzi zizkioten;
Haranburu agian Materreren etxe berean bizi
izan zen; Harizmendi Sarako bikario laguna
izan zen; Argaignarats Ziburukoa, etab.
?Apez talde baten aurrean gaude, elkarrekiko
harremanetan idazten dutelarik, hizkera
ulergarri eta aburgesatua erabiliz, eta literaturari
buruzko ezaguera osoz? (Kortazar
1997, 92. or.).
Argitaratu ziren obren artean azpimarragarria
da neurtitzetan idatzitakoen kopuru
handi samarra. Etxeberrik berak dioenez
euskaldunek bertsotarako duten zaletasuna
legoke azpian. Haren ereduari Harizmendi,
Argaignarats, Gasteluzar? jarraitu zitzaizkion.
Liburu gehienak itzulpenak eta moldaketak
izan ziren, autoreetako batzuen amahizkuntza
ez zelarik euskara izan. Hauen
artean Materre zegoen, eta bere lapurtera
honela defenditu nahi izan zuen besteren
aurrean: ?Eta Sarako euskara hunetzaz kontent
eztenak ezkiriba beza bertze euskara
hobeago batez eta hobekiago, ez naiz ni
hargatik bekaiztuko, eta ez inbidios izanen?.
Lan talde honen ezaugarriak, honenbestez,
honela laburbiltzen ditu Patxi Altunak:
?No todos eran clérigos, aunque sí la mayoría; las más de las obras estaban compuestas
en verso, con vistas, como asegura
uno de ellos, a una más fácil memorización;
a menudo se trataba de traducciones
o adaptaciones de obras escritas en francés;
su lenguaje era llano y sencillo? (1996,
201. or.).
Esan daiteke, bada, Etxepare eta Leizarraga
langile bakarti handien ondoren idazle
talde batek, Sarako Eskolak, bermatu
zuela XVII. mendean euskal literaturaren
ibilbidea.
Euskal teatroaren sorrera
Euskal teatroaren sorrera
Euskal literaturaren historian, teatroaren
sorrera XVIII. mendean kokatu izan da bi
lani esker: Pedro Ignacio de Barrutiaren Acto
para la Nochebuena-Gabonetako ikuskizuna
eta Peñafloridako kondearen El borracho
burlado. Nolanahi ere, Patri Urkizuk
berriki aurkitu duen Jundane Jakobe Handiaren
trageria (1634) antzerki lana dela
eta, XVII. mendeko berritasun honi buruz
azalpen batzuk ematea erabaki dugu eta,
honenbestez, mende honetatik abiatu gara.
Jundane Jakoberen bizitza kontatzen
duen lan honek 1.708 bertso ditu. Urkizuk
Parisen, Bordelen eta Baionan aurkitutako
eskuizkribuetan jasoa dago eta Urkizuk
berak zazpi atal bereizten ditu, bost gai
nagusiari dagozkionak eta aitzin eta azken
solasak osatzen dutenak: a) Lehen Pheredikia.
77 bertso ditu eta protagonistaren bizitzaren
zertzeladak eta heriotza ondoko mirariak
aipatzen dira; b) Jundane Jakoberen
bizitza eta heriotza. 77-933. bertsoetan Jakoberen bizitza eta Herodesek preso hartu eta epaitu ondorengo lepoa mozteko agindua kontatzen da; c) Gorpuaren lekuz aldatzea.
934-948. bertsoek Jakoberen jarraitzaileek gorpua untziz Espainiako lurretara eraman eta Galiziako herri batean utzi zutela azaltzen dute; d) Mairu eta khiristien arteko guda. 949-1.351. bertsoetan Jakobe, zaldi zuriaren gainean, khiristien alde agertzen da eta hauek mairuen kontrako gerra irabaziko dute; e) Bostgarren miraria: Urkatu piztua. 1.352-1.597. bertsoek Dominika urkatua nola izan zen eta, Jakoberi esker, bizirik iraun zuen mutilaren historia erakusten dute; f) Jundane Jakobe eta Amerika.
1.598-1.690. bertsoek Jakoberen beste ekintza miragarri bat azaltzen dute, Ameriketako indiarrekin borrokan ari den Isabela Espainiako erreginaren aldekoa; g) Azken Pheredikia.
1.692-1.708. bertsoetan, ?aitzin solasa kantatu duen antzezlari berak txapela eskuan duelarikan, eskerrak ematen dizkio ikuslegoari ezarri duen arretagatik, barkazioa eskatzen egin akatsengatik, Santiagora bidaia egin dezaten gonbitea pasatzen hala nola azken dantza batera eta afaltzera nor bere etxera? (1996, 155. or.). Obraren iturriez, eskuizkribuez, hizkuntzaz, pertsonaiez? ik. Urkizu Patri, ?Jundane Jakobe Handiaren trageria (1634). Lehen euskal antzerkia?, Bilduma 10, Errenteriako Udala, 1996, 129-294. or.
Jakina denez, Euskal Herriko antzerki zaharrak, Zuberoan antzeztu eta gorde denak bereziki, pastoralak, xaribariak edo astolasterrak, iñauteriak eta maskaradak zituen erakusgai. Iñaki Mozosek honela laburbiltzen ditu: ?La pastoral o tragedia, obra de carácter serio sobre la biografía ejemplarizante de un sujet o personaje, tomada de una fuente narrativa francesa; las farsas chaparalelo vasco del charivari europeo,
que no se representan desde principios
de siglo; y el teatro de carnaval, que
comprende las pastorales cómicas de carnaval
de Phantzart y Baco, representadas a
fines del XVIII y en el XIX, y la Mascarada,
desfile rico y abigarrado con varias funciones
teatrales cortas y muy codificadas? (1996,
54. or.). Dena dela, gorago aipatu bezala,
Barrutia eta Munibe ?Peñafloridako Kondea?
ditugu euskaraz lehen antzerki lanak
burutu zituzten egileak.
Pedro Ignacio de Barrutia Aramaion jaio
zen 1682an eta Arrasaten hil 1759an. Barrutia
da Acto para la Nochebuena izeneko
eskuizkribuan azaltzen den izen bakarra eta,
beraz, oraingoz hura dela lan honen egilea
esan daiteke, ?egilea nor zen argi ta garbi
erakusten digun agiri bat agertzen ez den
bitartean? (Kortazar 1983, 132. or.).
Eskuizkribua Juan Carlos Guerra historialariak
XIX. mendean aurkitu zuen eta
Azkueri kopia bat igorri zion. Honek bere
Euskelzale aldizkarian argitaratu zuen
1897an titulu honekin: Gabon Gaberako
Ikuzkizun edo Acto para la Noche Buena.
Azkuerentzat ez zuen lanak aparteko
balio literariorik: ?No veía en la obra mérito
literario alguno y se fijó únicamente en sus
extranjerismos lingüísticos y en la mezcla
de castellano y euskera. En realidad, si a
pesar de todo Azkue se decidió a publicarla
fue en atención a su antigüedad y a los
arcaísmos que presenta en el sistema de
conjugación del verbo? (Sarasola 1982, 56.. r.). Gabriel Aresti izan zen obraren alderdi
literarioak aurkitu eta ikertu zituen lehena:
?Antzezlan horrek, Gabriel Arestik eginiko
azterketaren ondoren batik bat, epai osoaldekoa hartu zuen, zeren obra horretan
maila errealak eta fikziozkoak, zati argumentala
eta erreala, nahasian agertzen baitziren,
eta hortik nolabait ateratzen zen antzerki
modernoaren iragarpen edo izango ote zen?
(Kortazar 1997, 105. or.).
Barrutiaren obrak egitura bikoitza
erakusten du, bai gaiari dagokionez, bai
pertsonaiei dagokienez, baita denborari edo
lekuari dagokionez ere: ?La acción es doble
en parte, como también lo son los personajes.
Pasado y presente, sagrado y profano,
Belén y Mondragón se entrecruzan ycombinan mediante un artificio tan hábil
como sencillo? (Mitxelena 1960, 112. or.).
Batzuen iritziz ia ezerezetik sortutako
obra zirudien arren ?ez da antzekorik aurkitu
lehenago? ez dirudi hala denik: ?Eguberriko
Auto baten aurrean gaude, eguberrietako
antzerki barroko eta herrikoian
?Erdi Arotik zetorrena, hain zuzen? erabat
sustraiturik agertzen dena. Erlijio antzerki
erromanikoarekiko harremanak hain dira
argiak, non atzera botatzen baitute modernitatearekiko
edozein hipotesi? (Kortazar
1997, 105. or.). Erdi Arotik hasita, bada,Europako mendebal osoan antzeztu izan
ziren era honetako obrak: ?Pieza hauek oso
ezberdinak dira luze laburrean, berrehun
edo hirurehun bertsotik hiru lau milaraino
dituztelarik, nahiz eta bostehunetik mila
bitartean egon beren neurririk arruntena?
(Lakarra 1983, 17. or.). Hala izanik, ez du
Barrutiaren lanak beste zenbait balio galdu
eta Patri Urkizuk aitortzen duen bezala ?esan
dezakegu inolako lotsaizunik gabe gelditzen
zaigun XVIII. mendeko lehen euskal antzerkia
maisu lan bat dela? (1984, 82. or.).
(ik. Barrutia Basagoitia, Pedro Ignazio).
Francisco Javier María Munibe, Peñafloridako
kondea, Azkoitian jaio zen 1729an
eta Bergaran hil 1785ean. 1635ean Felipe
IV.a erregeak sortutako Peñaflorida etxeko
zortzigarren kondea izan zen. Hamalau urterekin
Okzitaniako Tolosara joan zen, ?donde
se despertaron su curiosidad intelectual
científica de la mano de Flouret, Charron,Tavernier, y otros profesores que junto al
cultivo de su violín no dejaron de adentrarle
en las Ciencias Físicas, Bellas Artes y otras
Artes? (Urkizu 1996, 50. or.).
Herriaren ezkjakintasunari eta analfabetismoari
aurre egin nahi izan zion talde baten,
Azkoitiko Zalduntxoen, buru izan zen.
Zientzia eta jakinduria herrian zabaltzeko,
1765. urtean Karlos III.aren onespena lortu
zuten Real Sociedad Bascongada de Amigos
del País elkartea eratzeko: ?La Ilustración
Vasca, con el Conde de Peñaflorida a
la cabeza y su creación más ejemplar y decisiva,
la Real Sociedad Bascongada de
Amigos del País, es quizás el momento de
nuestra historia en que la intelectualidad del
País, o una parte muy importante de ella,
ha tenido una conciencia más clara de los
planteamientos, de la actividad y de las reformas
que exigía la entrada comprometida
y decidida en la modernidad? (Lasagabaster
1996, 238. or.).
Munibek eta haren lankideek hasi zuten
bidea, hala ere, ez zen nahi bezain luze
eta iraunkorra izan: ?El llamado Siglo de la
Razón y de las Luces brilló con una intensidad
especial en Euskalherria; desgraciadamente
fue más el brillo espectacular y momentáneo
de un fogonazo, que el de una
llama intensa y duradera que hubieraen las raíces mismas intelectuales
y científicas del país? (Lasagabaster 1996,
238. or.).
Peñafloridako kondeak bi lan txiki idatzi
zituen euskaraz. Lehena Gabon sariac
izenarekin ezagutzen da eta Euskal Herriko
eguberri kanten tradizioan kokatzen da:
?Egileak, Luisa Miserikordiakoak (Munibek
hartzen duen ezizena) esaten digunez hitzaurrean,
ikusirik Bilbao, Madrid eta Cadizeko
gabon kantak inprimaturik zeudela
bururatu zuen ere Azkoitiko musika aingeruzkoak
inprimierazotzea? (Urkizu 1984,
85. or.).
Bigarrena, euskal teatroaren arloan
kokatzen dena, El borracho burlado da. Jon
Kortazarren iritziz ?antzerki neoklasikoaren
adibide argitzat jotzen da lan hori, bi arrazoi
direla medio: alde batetik, hiru unitateen
arauari men egiteagatik, hots, denborazkoari,
espaziozkoari eta ekintzazkoari;
bestetik, aitoren semeak herri xehearen
hezitzaile bilakatu behar zirela sinesteagatik?
(1997, 106. or.).
Bi hizkuntzetan eratutako opera bat da,
hasiera batean euskara hutsean idazteko
asmoa bazuen ere Munibek, hitzaurrean
egileak berak aitortzen duen bezala: ?Digo,
pues, que mi primera idea fue de que toda
esta ópera fuese en vascuence pero luego
me faltó la dificultad del dialecto de que
me había de servir de ella. Si me valía del
de Azcoitia hubiera sido poco grato a todo
el resto del País hasta la frontera de Francia?.
Julio de Urkijok azaldu duenez, Meagher
jesuitak lagundu omen zion euskarazko
zatietan eta, garaiko joerari jarraituz, erdarakadak
maiz agertu arren erakusten duen
euskara bizia da.
Edukiari dagokionez, egileak lan orijinala
dela eta ez itzulpena adieraziagatik, Jon
Juaristirentzat badirudi bai gaiak eta baita
izenburuak berak ere Tirso de Molinaren
Los tres maridos burlados antzezlana dakartela
gogora. (ik. Munibe Idiaquez, Francisco
Xavier).
XVII. mendeko autoreak
Juan de Huarte
(XVII. m.) Juan de Huarte zehazki non eta noiz jaio zen ez da jakiterik izan, baina 1620an hil zen. Hil baino urte bat lehenago bere Historia de Roncesvalles eskuizkribuan bertso batzuk utzi zituen euskaraz idatziak.
Jacques de Bela
(Maule, 1586 - ?, 1667) Legegizona eta idazlea izan zen. Okzitaniako Tolosan zuzenbide ikasketak egin ondoren, kalbindarra zelako oztopo handiak gainditu behar izan zituen Lextarreko Gorteko legegizon izateko. Geroago, ordea, bere baitara bildu eta erlijioan aurkitu zuen bizi neurria. Idazle oparoa izan zen; euskal hiztegi bat, gramatika bat? idatzi zituen, zoritxarrez galdu direnak: ?Escribir le gustaba por lo menos tanto como leer y se sabe que entre muy distintos tratados (uno sobre mnemotecnia, en la que fue un experto) compuso un diccionario y un compendio de gramática vasca que desgraciadamente no se sabe adónde fueron a parar? (Mitxelena 1960, 82. or.).
Bi eskuizkribu luze utzi zituen, frantsesez idatziak: Tablettes delako lanean, teologia, etika, medikuntza eta zientziari buruzko gaiak erabili zituen, entziklopedia gisa aurkeztuak.
Beste eskuizkribuan Zuberoako Foruei buruzko komentario luzea idatzi zuen. Hauez gainera, zuzenbideari buruzko beste lan batzuk ere egin zituen, eta euskal esaera zahar sorta bat bildu ere bai: Clément-Simon: Le Protestantisme et l?érudition dans le pays basque au commencement du XVII siècle. Jacques de
Béla, Biographie. Extraits de ses oeuvres inédites
(1896). Jacques de Belaren lana ez da
ondo ezagutzen eta argitaragabea da oraino.
Jeanne-Philippe de Bela zaldun eta idazle
zuberotarraren birraitona izan zen Jacques.
Pedro Axular
(Agerre Azpilkueta, Pedro) (Urdazubi, 1556 - Sara, 1644) Pedro Agerre (Dagerre) Azpilkueta Nafarroako Urdazubi herrian sortu zen 1556.. rtean, izena eman zion Axular baserrian (Atsular irakurri behar da berez). Urdazubi herria Lapurdiko mugan dago eta lapurtarra da mintzairaz egun ere. Axular euskarak izan dituen estilista oparoenetakoa izan da eta bere liburua, Guero, euskal literatu-rako obra nagusietakoa. Iruñean ikasi zuen
lehenengo eta, Leridatik igaro ondoren,
Frantzia aldeko Tarbesen (Bigorra) egin zen
apaiz 1596an. Salamancan ikasi bide zuen.
Berak idatzitakoek eta Sarako herriaren
gogoan gordetakoek hori ematen dute aditzera.
Nolanahi ere, Axular goi mailako prestakuntza
zuen elizgizona zen, Guero obran
ageri dituen aipamen ugariek erakusten
duten bezala. 1600. urtean Axular Sarako
erretore zen, Bertrand de Echaux Baionako
apezpiku baigorriarrak lagunduta. Bertan
idatzi zuen Axularrek Guero liburua eta bertan gorpuztu zen herri gogoak gorde duen
Axularren irudi ia mitikoa: Axular, kristau
jakituriaren eredu, Salamancan eta deabruaren
eskolan ikasi ondoren deabrua garaitu
zuen apaiza da. Axularren liburuaren izenburu
osoak ez du liburu horretan lantzen
den gaiaz zalantza izpirik uzten. Erlijio liburu
edo gidaliburuak, erlijio betekizunak
geroko uzteak ekar litzakeen kalte eta zorigaitzez
dihardu. Guero obra Axular hil baino
urtebete lehenago eman zen argitara
(1643). Bi partetan banatua da (lehena gauzak
geroko uzteak ekar ditzakeen kalteez
ari da, eta bigarrena kristauak betiko zorionbidean
bete beharrekoez), baina liburu
bakarra baizik ez da ezagutzen, P. Lafitteren
arabera bi parteak batera eta nahasian
ageri dituen liburua. Idazle oparoa eta didaktikoa
izaki, obrak ez du mistizismo apurrik
ere erakusten, bertan du Axularrek
irakurlea, bere garaiko gizaseme nahiz
emakumea, eliz pulpitotik ari bailitzan. Erudizio
maila handia erakusten duen autore
honen inspirazio iturriak Espainiako Urrezko
Mendeko idazle erlijiosoak dira nonbait
(Fray Luis de Granada), alabaina puntu hau
ez dago garbi oraingoz. Bere kabuzko obra
ala itzulpena? Halako bihurpen zuzenik egin
zukeenik baztertu egin behar da, ez da ezagutzen
zordun zuzena zatekeen obrarik. Inspirazio
iturriak ugari eta anitzak direnik ez
du halere inork ukatzen. Pasarte asko egokitze
baten fruitu dira, egokituak dira, eta
hor ageri da nagusien Axularren luma. Idazle
trebe eta oparoa, euskal sena du beti ere
abiapuntu, nahiz adierazitakoen jatorria askotan,
gehienetan, erdal hizkuntza izan,
latina nagusiki. Bere garai eta inguruko jendearenizaera eta bizimodua inoiz ere baztertzen
ez dituen idazlea, mende hartako
euskal gizarteari buruzko erreferentziak
ugari ageri dira bere obran. Lapurteraz idatzi
zuen Axularrek, hizkuntza idatzian osotasunezko
maila literarioa erakutsi zuen lehen
euskalkian, berean, jardun zuen. Axularrekin
jo zuen gaina lapurtera klasikoak,
ondokoak bere obraren mende utziz, hizkuntzari
dagokionez. Jende xeheak ere
irakurria izan zedin idatzia zen; Axular ez
da behin ere herri mintzairatik urrun ari.Garbi adierazi beharrak joskera argia eta
lexiko ulergarria eskatzen ditu: molde zaharkitu
batzuk izan ezik, Axularren obra
guztiz ulergarri gertatzen zaio Iparraldeko
egungo irakurle euskaldunari eta neke handiegirik
gabe irakur dezakete Hegoaldekoek;
haren joskera Ipar Euskal Herriko
ahozko tradizioak gorde duen berbera da,
gorabeherak gorabehera, eta, didaktismoaren
poderioz, sinonimo nahiz esanahi
bereko perpaus molde desberdinen ugaritasunak
guztiz errazten du berehalako uler-mena. ?El Guero, en la medida de lo posible,
es personal, en el fondo y en la forma.
Se trata de un libro ascético, nada místico y
nada especulativo. Con una preocupación
muy vasca, la atención se centra exclusivamente
en la conducta. Va dirigido no a las
Miguel de Aldaz
(XVII. m.) Miguel de Aldazek olerki sariketa bat irabazi zuen, 1609an, Iruñean, Antonio Venegas de Figueroa gotzainak antolatuta, elizjaiak ospatzeko antolatu zen sariketa hain zuzen: ?En las poesías premiadas en los certámenes de Pamplona de 1609 y 1610, organizados
Jean Elissalde
(XVII. m.) 1609an, Iruñean, Antonio Venegas de Figueroa gotzainak antolatuta, eliz-jaiak ospatzeko eratu zen olerki sariketan euskaraz aurkeztutakoen artean Jean Elissalderen olerki bat izan zen saritua.
Pedro de Ezkurra
(XVII. m.) Iruñean, Antonio Venegas de Figueroa gotzainaren ekimenez olerki sariketa bat eratu zen1609an, eta sariketa hartan euskaraz aurkeztutako lanen artean Pedro de Ezkurraren olerki bat izan zen saritua beste batzuenarekin batera.
Juan de Beriayn
(? - 1638)
Nafarroan jaio zen, eta Uterga eta egun
husturik dagoen Olandain herrietako abade
izan zen. Bi liburu idatzi zituen, euskaraz eta
gazteleraz biak: Doctrina Christiana (1626)
eta Tratado de cómo se debe oyr missa (1621).
Bere liburuetan goi-nafarrera erabiltzen du,
Iruñea aldeko euskara, berak dioen bezala
?eliz barruti honetan gehien ulertzen eta mintzatzen
dena baita?.
Martin Portal
(XVII. m.) 1610ean, Iruñean eliz-jaiak ospatzeko antolatu zen olerki sariketan Portalen olerki bat izan zen saritua, beste batzuen artean, euskarazko sailean.
Esteve Materre
(XVII. m.)
Frantzian jaioa zen baina euskaraz idatzi
zuen. Saran, Axularrekin seguraski, ikasi
zuen euskara. Etxepareren eta Leizarragaren
liburuak argitaratu eta gero, Materrerena
da euskaraz idatzi zen lehena. Frantziskotarra
izan zen; 1617an, La Reoleko komentuan
abade zegoen, eta 1623an Okzitaniako
Tolosan. 1617an liburuxka bat atera
zuen, lapurteraz idatzia, Bordelen, Doctrina
Christiana izenburupean, ?? aprobada
por Axular, que fue reimpresa en 1623 y,
con adiciones del abate Duronea, en 1693?
(Mitxelena 1960, 73. or.). Liburua marinelentzat
egina dago, eta bertan, dotrina eta
otoitz bereziak erakusten dira. Urte hartan
argitaraturiko alerik ez da gaur egun ezagutzen.
Villasanteren ustez garrantzi handia
izan zuen Materrek garai hartako idazleentzat:
?El P. Materre merece ocupar en la
literatura vasca un lugar más destacado del
que hasta la fecha se le ha concedido. Después
del debut del siglo anterior ?que se
cerró sin tener continuadores?, a él se debe
Lope Martinez de Isasti
(XVII. m.) Gipuzkoarra zen, zein herritakoa zen jakiterik izan ez den arren.
Joannes d?Etxeberri (?Ziburukoa?)
(Ziburu, XVII. m.)
Etxeberri Ziburukoak Jesusen Lagundian
egin zituen teologia eta apaiz ikasketak.
Erlijioa gai zuten hiru obra eman zituen lapurteraz
argitara, poema bildumak hirurak:
Manual devotionezkoa (1627), Noelac eta
berce canta espiritual berriac Jesucristoren
biciaren misterio principalen gainean eta
sainduen ohoretan beste buruetacotz (1631)
eta Eliçara erabiltceco liburua (1636). Lehenengo
obra bitan zatiturik ageri da: lehen
atalean kristauak jakin beharrekoak
azaltzen ditu eta bigarrenean kristauak kantatu
behar dituen otoitzak. Bigarren obra,
aldiz, lau ataletan banaturik dago: Kristoren
jaiotzari opaturiko kantuak, Kristoren
bizitzako misterioei buruzkoak, Jaungoikoaren
eta Santuen ohoretan eginikoak
eta santu berezi batzuei zuzendutakoak
azkenik: ?Ziburutar onen bertsoetan gauzarik
nabarmenena askotan erabiltzen duen
joskera da: elkarrekin joan behar luketen
itzak bata bestearenganik urrun jartzen ditu,
bear bada, geiegitan? (Lino Akesolo). Azken1625ean Compendio historial de la
M.N. y M.L. provincia de Guipúzcoa
idatzi zuen, 1850ean argitaratu zena.
Bertan laurogeita bost euskal atsotitz
daude bilduak.obra Bertrand de Etxauz Tourseko apezpikuari
eskainia da, Axularren Guero liburua
bezala. Idazle eta humanista handitzat hartu
zuten Joannes d?Etxeberri haren garaikideek
(Axular, Guillentena, Hirigoiti, eta abarrek).
Etxeberriren obraren maila literarioaz
Mitxelenak zera dio: ?A pesar de cuanto
hay de pie forzado en su obra (sobre todo
en las traducciones, pero también en composiciones
más libres, cuyo orden y disposición
le era impuesto por las necesidades
didácticas), a pesar de su extensión y de las
inevitables repeticiones, Etcheberri sale de
la prueba como un escritor de primera clase,
si no siempre como un gran poeta. Su
lengua, con cierta inclinación al hipérbaton,
es fácil y fluida y las frecuentes imáge-nes, frescas y llenas de naturalidad, brotan
sin esfuerzo de su pluma. Los recursos de
una erudición bien asimilada no se emplean
más que con oportunidad y mesura, nunca
para asombro del lector. Sus dotes de expositor
claro y preciso son extraordinarias
y acaso sea de lamentar, a pesar de los auténticos
valores poéticos que no escasean
en su obra, que no la escribiera en prosa.
Sin embargo, su estilo se mantiene siempre
a una altura decorosa? (1960, 76. or.). Etxeberri
ezagutu zuen eta euskal literaturako
?lehen kritikalaria? izan zen Oihenartek
ziburutarraz zuen iritziak honela bildu ditu
Patxi Altunak: ?Etxepareren bertsogintzari
egotzi zizkion hutsegite berak topatzen dizkio
Etxeberrirenari ere: inoiz inon egin ez
diren hamabost silabatako bertsoak paratu
dituela; euskal hitzek azken silabetan omen
duten kantitatea bortxatzen duela hitz
emeak hartzat eta harrak emetzat harturik;
maiz egiten duela poto, hitz beraz zentzu
beraz baliaturik bertsoaren akaberan; bertsoaren
hamabost silaba osatzeko, mugatzailea
inoiz izenari eta adjetivoari, biei erasten
diela; elisio-sinalefak gogoak ematen
dionean bakarrik egiten dituela eta, esanak
gutxi bailira, il se donne en plusieurs lieux
d?autres licences exorbitantes? (1981, 9. or.).
Etxeberrik erabiltzen dituen gaiei buruz Patri
Urkizuk hauxe dio: ?XVII. mendeko arrantzaleen
bizitzaz ohar argigarri franko ematen
da, balearen arrantzaz, naufragio istripuez,
arrain mota ezberdinez, etabar, garaiko
Euskal Herriko liburuetan alferrik bilatuko
direnak, eta, beraz, interesgarriago
bilakatzen dituztenak antropologia, historia
eta hizkuntza balioengatik literaturazkoengatik
baino. Bere bertute nagusia, pentsamendu-gogoeten
aberastasun-sakontasunean
datza? (1991, XVIII. or.). Etxeberri,
bestalde, Sarako eskolako partaide izan zen.
(ik. Sarako eskola).
Guillentena
(XVII. m.) Nafarra zen. Apaiz egin eta Itsasuko erretore izan zen. Ziburuko Etxeberriren liburuan, Axularrenarekin batera, bere onespena agertzen da, 1627an. Guillentena Sarako Eskolako partaide izan zen. (ik. Sarako eskola).
Joan Claveria
(XVII. m.) Ziburuko Etxeberriren Eliçara erabiltceco liburua obraren aurrealdean ?Laudoriozko koplak? idatzi zituen 1636an. ?Al frente del Eliçara erabiltceco liburua pueden leerse unos versos de Clavería, en los que éste se burla de Garibay y de Echave porque, siendo vascos, escriben en castellano? (Villasante 1979, 71. or.).
Joannes Haranburu
(Sara, XVII. m.) Idazle lapurtarra eta elizgizon frantziskotarra izan zen. 1635. urtean Debocino escuarra, mirailla eta oracinoteguia liburuaeman zuen argitara Bordelen, ?? cuyo contenido dice haber tomado de otras obras de devoción y aumentado por su cuenta? (Mitxelena 1960, 74. or.). Hiru ataletan zatiturik dago liburua. Penitentziako zazpi salmoak eta Te deum laudamus delakoa biltzen dira euskarara itzulirik, marinelentzat egindako kantuez eta hirugarren ordenako arauaz gainera. Haranburu Sarako eskolako partaide izan zen. (ik. Sarako eskola).
Stephanus Hirigoiti
(XVII. m.) Ziburuko Etxeberriren Noelac obraren aurrealdean ?Laudoriozko koplak? idatzi zituen 1630ean. Hirigoiti Sarako eskolako partaide izan zen. (ik. Sarako eskola).
Pierre d?Argaignarats
(Lapurdi, XVII. m.)
Ziburuko erretor-laguna izan zen eta
euskaraz idatziriko bi idazlanen egilea: Avisu
ta exortatione provetchosac bekhatorentçat
(1641) eta Devoten Breviarioa (Baiona,
1665), ??que Vinson supone imitado o traducido
de un libro de horas francés para
uso de señoras? (Mitxelena 1960, 74. or.).
Edukiari dagokionez Villasantek hauxe dio:
?Contiene maitines y demás horas del oficio,
meditaciones, traducción de diversos
himnos sagrados, etc.? (1979, 72. or.). Lehenaren
alerik ez da ezagutzen; Vinsonek
bigarrenaren edizio mugatu bat argitaratu
zuen 1910ean. Argaignarats Sarako eskolako
kide izan zen. (ik. Sarako eskola).
Martin Otxoa de Kapanaga
(Mañaria, ? - Mañaria, 1661)Bizkaitar idazlea eta apaiza izan zen.
Mañariko erretore izan zen hil arte. Gramatika
irakasle jardun zuen Tabiran (Durango).
1656an Exposición breve de la doctrina
cristiana? con el examen de conciencia
y acto de contrición, ejercicios cuotidianos,
significaciones de los ornamentos sagrados
y misterios de la Misa izeneko liburua
argitaratu zuen Bilbon. Testua bi zutabetan
dago eratua eta ezkerrekoa gazteleraz badago
ere, eskuinekoa euskaraz (bizkaieraz)
dago idatzita. Liburuaren lehen atala Ripaldaren
katiximaren itzulpena da: ?En total
tiene 155 páginas; las 85 primeras contienen
el catecismo de Ripalda; el resto está
sacado de otras partes? (Villasante 1979,
98. or.).
Arnaud Oihenart
(Maule, 1592 - Donapaleu, 1667)Idazle eta historialari zuberotarra, euskal
literaturaren barruan, eta gorde diren
datuen arabera, apaiz ez zen lehen idazlea
izan zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen
Bordelen; kultura handiko gizona zen.
1623an, hirugarren estatuko sindiku edo
diputatu hautatu zuten Zuberoako ordezkari
gisa, nahiz eta lehenengo eta bigarrengo
estatukoak (aitonen semeak eta kleroa)
kontra izan zituen. 1627an, Joana de Erdoyrekin
ezkondu zen. Hori dela eta Donapaleura
joan zen bizitzera. Nafarroako Legebiltzarreko
legegizon izan zen. 1638an, Parisen,
Notitia utriusque Vasconiæ, tum ibericæ,
tum aquitanicæ (Bi Euskal Herrien,
Iberiarraren eta Akitaniarraren kondaira)argitaratu
zuen, latinez. Euskal Herriko historia
bat da, garai hartan idatzi zen kritikoena
eta egiantza handiena duena. Liburu horretan
aurkitzen da euskal gramatikaz egindako
lehen aurkezpena: deklinabidea, aditz
jokabidea. Oihenarten bigarren lanaren
izenburua Les Proverbes Basques recueillis
par le Sr. d?Oihenart, plus les poésies basques
du mesme auteur (1657) da. Bi zati
ditu: Atsotitzac edo Refrauac, eta
O[ihenar]ten gastaroa neurthizetan. Lehen
zatian esaera zaharren bilduma bat egiten
du, eta bigarrenean haren olerkiak ageri
dira. Azken horien artean amodiozko gaia darabil nagusi, erlijiozko batzuk baditu ere.
Olerkari gisa, metrika berria, landua eta
zehatza, erabiltzen du, XVI. mendeko Europako
poesia beretzen duelarik. Herri bertsogintzaren
bideetatik urruntzen baitzen,
haren poesia hotza zela esan izan dute zenbait
kritikok. Halere baditu oso olerki hunkigarriak,
hala nola emazte izan zuenaren
oroitzapenetan egindakoa, baita beste batzuk
freskotasun handikoak ere, esaterako
Lau karbarien eresiak deitua. Hizkuntza aldetik
garbizaletasuna antzematen zaio, neologismoak
sortzeko beharra sentitzeraino,
baina hitzak sortzeko orduan euskararen
ahalmenetara jotzen du (neurtitz, hilartitz,
hamalaurkun hitzak adibidez, berak sortuak
dira). Joskera aldetik ere berezia da,
eta aditz trinko zale agertzen da. Piarres
Lafittek 1967an aurkitu eta argitaratu zuen
L?art Poétique Basque izeneko eskuizkribua,
Oihenarten metrikari buruzkoa. Oi-henartena da, era berean, Déclaration historique
de l?injuste usurpation et retention
de la Navarre par les Espagnols (1625 eta
1655-62). Francisque-Michelek, 1847an,
atsotitzen eta neurtitzen argitalpen berria
eta osotua egin zuen. Geroztik, gaur egun
arte beste bi argitalpen egin dira, Larresorok
(1971) eta Orpustanek (1992) prestatuak.
Oihenarten eraginaz Mitxelenak zera
dio: ?Su producción vasca no tuvo apenas
influencia: sería más exacto decir que sus
ideas de todo orden no fueron bien acogidas
en el país. Oihenart era un intelectual
bien informado, frío y crítico, especie humana
no muy frecuente ni muy apreciada
entre nosotros. Sus opiniones lingüísticas,
que hoy nos parecen por lo general correctas,
al menos en su orientación, fueron
rechazadas por gramáticos vascos del
siglo siguiente, y alguno de sus juicios fue
tenido por despectivo: se le encontraba
demasiado imparcial y amigo de exigir
pruebas para ser un buen patriota. Es lástima
que su obra original en vascuence esté
en verso, porque Oihenart no era poeta,
sino un versificador extraordinariamente
hábil y un gran conocedor de la lengua.
Incluso cuando le mueve un sentimiento
auténtico, como en la elegía por la muerte
de su esposa añadida a los versos de juventud,
no alcanza a transformarlo y sublimarlo?
(1960, 80. or.). Patri Urkizuk honela
jaso du Lafitteren iritzia Oihenartez:
?Lafitteren ustez estilo berezia du Oihenartek,
esan nahi da, kontzeptista, zehatza,
trinkoa, jakituriak, garbizaletasunak, neurriaren
esturak ezkutatzen dutelarik zertxobait
barne esanguratsu eta bizi-bizia. Argia,
Joana, Lau Karbariak, Leihopeko serenetek
meritu handikoak dira, ezpairik
gabe, eta bere eragina (oraindik aztertzeke
ere) XX. mendeko zenbait poetarengan
(Arana, Lizardi, Mirande) ez da gutiestekoa?
(1991, XIX. or.). 1992an, Oihenarten
jaiotzaren IV. mendeurrenean, Euskaltzaindiak
antolatuta, jardunaldi batzuk egin ziren
Oihenarten bizitza eta obraren inguruan,
Maulen eta Donapaleun.
Jean d?Olce
(Iholdi, XVII. m.)Baionako apezpikua izan zen. Boulognen (1633) eta Agden (1643) apezpiku egon ondoren, Baionakoa izan zen 1643-1681 urte bitartean. 1660an, berak onetsi zuen Luis XIV.a erregearen eta Maria Teresa Austriakoa erreginaren arteko ezkontza. Haren agindupean argitaratu zen kristau dotrina bat bertsotan, lapurteraz eta behe-nafarreraz, Bordelen: Pregarioac Bayonaco diocezakotz, Ioannes d?Olce Bayonaco Iaun Aphezpicuaren manamenduz ordenatuac eta imprimaraciac (1651), izenburupean. Ez da egilearen izenik ezagutzen. Bonaparte printzeak argitalpen berri bat egin zuen 1866an.
Voltoire
(XVII. m.)Zuberotarra zen. 1642an, Tresora hirour
lenguaietaqua francesa, espagnola eta hesquara
liburu hirueleduna argitaratu zuen,
Baionan. Hiru hizkuntza horiek ikasten laguntzeko
egina zen liburua. Lehenago, 1620.. rte inguruan, liburu bera argitaratua zen,
Lyonen, L?Interprect ou traduction du
françois, espagnol et basque izenburupean:
?Los primeros refranes vascos publicados
en Francia ?, más bien traducidos que recogidos
de fuente popular? (Mitxelena 1960,
81. or.). Elkarrizketez eta esaera zaharrez
osatua da liburua, hiru zutabetan antolatua,
eta zutabe bakoitzean hizkuntza bat dator.
Voltoire Sarako eskolako partaide izan zen.
(ik. Sarako eskola).
Martin de Oyarzabal (Hoyarsabal ere deitua).
(XVII. m.)
Lapurdin jaio zen eta itsasgizon zen bizibidez.
Harena da Les voyages aventureux
du capitaine Martin de Oyarsabal, habitant
de Çubiburu (1633). Bertan Ternuarako
ibilbideak kontatzen dira. Piarres
d?Etcheverry «Dorre»k itzuli eta egokitu zuen
euskarara, 1677an, eta Liburu hau da ixasoco
nabigacionecoa izenburua jarri zion.
Silvain Pouvreau
(Bourges, ? - Paris, 1675 ing.)
Idazle eta itzultzaile lapurtarra zen, jatorriz
frantziarra. Parisen egin zituen eliz
ikasketak eta han ezagutu zituen Paulgo
Bizente santua eta Fouquet apezpikua. Saint-
Cyranen (Jean Duvergier de Hauranne), Jansenioren
jarraitzaile euskaldunaren morroi
eta idazkari izan zen. Haren etxean ikasi
bide zituen euskara, latina, gaztelania eta
hebreera. Fouquet apezpikua Baionara etorri
zenean, harekin ekarri zuen Pouvreau ere.
1640-1644 urte bitartean, Bidarteko erretore
izan zen. 1644an, Olce izendatu zuten
Baionako apezpiku, Fouqueten ordez. Harekin
ongi konpontzen ez zela eta, jatorriko
elizbarrutira itzuli zen. Hiru itzulpen argitaratu
zituen: Guiristinoaren dotrina (1656,
Richelieuren Instruction du Chretien euskaratua);
San Frances de Sales Genevakoipizpicuaren Philotea eta Chapeletaren Andre
dana Mariaren ohoretan devocionerequin
erraiteco antcea (1664, Introduction
à la vie dévote); eta Gudu Espirituala, il
Padre don Lorenzo Scupoli Chierico regolare
Teatinoc italienez eguina (1665, Combattimento
spirituale). Pouvreauren idazlan
asko argitaratu gabe geratu ziren. J. Vinsonek
1892an Andre Dana Maria Privilegiatua
eta Les petites oeuvres basques de Sylvain
Pouvreau, prêtre du diocèse de Bourges.
Publiées pour la première fois conformément
aux manuscrits originaux de
l?auteur argitaratu zituen, eta 1978an, Hordago
argitaletxeak, Iesusen Imitacionea kaleratu
zuen. Kempisaren itzulpen bat da.
Kempisa behin baino gehiagotan ageri da
itzulita mendeetan zehar idazle euskaldunen
lanetan. Silvain Pouvreauk idatzitakoaren
ondotik Arambillagak 1684an argitaratu
zuen lehen aldiz Kempisaren itzulpena
Jesu Christoren Imitationea
D?Arambillaga apeçac escaraz emana
(Baiona) izenburupean. Ez da, hala ere, i-
tzulpen osoa, III eta IV liburuak bakarrik
baitira bertan agertzen direnak. Chourioren
itzulpena, 1720koa (Bordele), ordura arteko
egokiena eta osatuena izan zen. Jesus-
Christoren Imitacioneak argitalpen asko
ezagutu du ondorengo idazleen eskutik.
Martin Maister izan zen lehen aldiz itzuli
zuena Kempisa zubererara; 1757an kaleratu
zen Pauen, egilearen izenik gabe, Jesu-Kristen
Imitacionia izenburupean. 1896an Duvoisinek
lapurterazko bertsioari ekin zion
eta Haristoyk amaitu zuen, Jesu Kristoren
Imitazionea (Paue) tituluarekin, argitaratu
zenerako Duvoisin hilik zegoelarik. 1829an
plazaratu zen Tolosan Kempisaren gipuzkerazko
lehen bertsioa. Egilea, José Cruz de
Echeverria izan zen eta izenburu hau ezarri
zion: Jesusen imitacioco edo berari jarraitcen
eracusten duen libruba. Gipuzkeraz ere
kaleratu zuen Gregorio Arruek beste itzulpen
bat Tolosan 1887an. XX. mendean bertan
izan dira Kempisa itzuli dutenak, hala
nola, Luis Eleizalde, Arriandiaga, Olabide,
Etxebarria, etab. Silvain Pouvreauk, bestalde,
hiztegi bat ere utzi zuen: ?En la Biblioteca
Nacional de París se conservan, aparte
de otros manuscritos, dos copias de un
magnífico diccionario vasco-francés que
desgraciadamente sigue inédito si bien es
verdad que ha sido profusamente aprovechado
por los lexicógrafos posteriores desde
Humboldt, para componer el cual estudió
Pouvreau detenidamente las obras impresas
de varios autores vascos (Leizarraga,
Axular, Harizmendi, Etcheberri, pero no
Dechepare) y contó entre sus informadores
a Oihenart? (Mitxelena 1960, 74. or.).
Gramatika lanetan ere jardun zuen
Pouvreauk. Vinsonek 1881ean ?Revue de
Linguistique? aldizkarian argitaratu zituen
haren eskuizkribuak. Esparru hau, gramatikarena
alegia, idazle askok izan du aztergai:Sarako Etxeberri (XVIII. m.), Pierre
D?Urte (XVIII. m.), Harriet (1741), Larramendi
(1729), Archu (1852), Lardizabal (1856),
eta azken urteetan Van Eys, Campión, Zabala,
Arana, Azkue, Zamarripa, Lertxundi?
Silvain Pouvreau Sarako Eskolako kide izan
zen. (ik. Sarako eskola).
Cristobal Harizmendi
(Sara, XVII. m.)
Idazle eta itzultzaile lapurtarra izan zen.
Sarako erretor-laguntzaile jardun zuen. Harena
da 1660. urtean argitaraturiko Ama
Birginaren hirur Officioak bertsotan idatzitako
lana. Villasanteren iritziz Harizmendiren
itzulpenak ez dira oso zehatzak: ?Es de
notar que las traducciones de Harizmendi
no son rigurosas, sino más bien imitaciones
o paráfrasis? (1979, 92. or.). Duvoisinek
dioenez Axularren agindupean aritu
zen. Harizmendi Sarako eskolako partaidetzat
hartzen da. (ik. Sarako eskola).
Darhetz
(XVII. m.).
Zuberotarra zen. Tartasen Onsa hilceco
bidia obraren aurrealdean ?Authorari? izenburupean
laudoriozko koplak idatzi zituen
1666an.
Iuan de Tartas
(Sohüta, 1610 ing. - ? )
Sohütako nekazari baten semea zen.
Lehenbizi, Oloroen egon zen apaiz zerbitzari,
eta, gero, Aruen erretore. 1666an, Onsa
hilceco bidia erlijio liburua argitaratu zuen.
Tartasen lan hori da zuberera literatura
mailara jaso zuen lehen liburua; hizkera
Amikuzekoa da, Lapurdiko eta Nafarroa
Rafael Micoleta
(Bilbo, 1611 - ?)
Idazle eta gramatikalaria izan zen. Apaiza.
Lizentziaduna zen, doktore eta epailea.
1653. urtean, Modo breve de aprender la lengua
Vizcayna euskara ikasteko metodoa,
idatzi zuen, baina ez zen orduan argitaratu;
Ingalaterrarekin Bilbok zeuzkan merkataritza harremanak zirela eta, Londresa eraman
zuten eskuizkribua, eta Thomas Browneren
eskuetan egon zen, harik eta British Museumera
eraman zuten arte. Handik kopiatuta,
Salvador Sempere Miquelek argitaratu
zuen lehen aldiz, Bartzelonan, 1880an.
Mikoletarena da euskal gramatika bat egiteko
lehen saioa. Garrantzitsua da garai
hartan Bilbon hitz egiten zen euskara ezagutzeko.
Eskuizkribu honetaz Mitxelenak
hauxe dio: ?Aunque escritos en un lenguaje
muy impregnado de romanismos, tienen
animación y de cualquier modo constituyen
la única muestra, con la excepción de
los refranes recogidos por el guipuzcoano
Isasti, de prosa de tema no religioso escrita
en el siglo XVII en territorio español. La
variedad vasca de Bilbao, llena de arcaísmos
y de innovaciones recientes, que un
autor de finales del XVIII describía pintorescamente
como una especie de tertium
quid ni vascuence ni romance y cuyos restos
han sido recogidos con cariño por Arriaga
y Unamuno, tiene así un monumento de
notable antigüedad? (1960, 66. or.). Liburu
barruan dago, halaber, Modo de la vizcayna
poesía y sus versos izeneko atala, bertso
neurtze araudi bat finkatzen duena.
Nicolás de Zubia
(XVII. m.) Bizkaieraz idatzi zuen Doctrina christiana 1691n. Lan haren berri José de Lezamiz idazleak eman zuen, bere Vida del apóstol Santiago obran sartu zuelarik (Mexiko, 1699).
Mongongo Dassança
(XVII. m.)
Nafarroa Beherean jaio zen, eta albaitari
eta idazlea izan zen. 1692an Laborarien
abisua izeneko obratxoa argitaratu zuen.
Bertan laborariek animaliekin behar dituzten
arta bereziak azaltzen ditu. Villasantek
Lafitteren hitz hauek jasotzen ditu: ?Compuso
un pequeño tratado veterinario que
nos hace sonreír por sus ingenuidades doctorales?
(1979, 95. or.).
Bernard Gazteluzar
(Ziburu, 1614 - Paue, 1701)
Jesusen Lagundian sartu zen 1640an eta
Pauen zuten etxean bizi izan zen hil zen
arte. Harena da Eguia catholicac, salvamendu
eternalaren eguiteco necessario direnac
(1686) zortzi partetan banaturiko olerki bilduma
erlijiozkoa, mende honetako testu
gailenetarikoa: ?Se trata de un poeta fino y
delicado y también de un experto innovador
en materia de metro, que marcha, quizá
sin saberlo, por el mismo camino que
Oihenart. Sus versos, a pesar de su finalidad
didáctica y popular, son cultos por su
variada versificación y por su ropaje mitológico,
aunque el jesuíta no introduzca éste
más que para desecharlo? (Mitxelena 1960,
82. or.). Patri Urkizurentzat mende horretako
poetarik finenetakoa da: ?Beste ziburutarrak
bezala marinelen kanten oroitzapenean
idazten zizkigun bere bertsoak, eta
hauek ez dira inolaz ere guttiestekoak, ez
balin bada ere orrialde guztietan berdin gora
hegaldatzen, eta ez badu beti distira beraz
argitzen ere. Honen lana epaitzerakoan ere
ez da baztertu behar, aitzitik oso kontutan
eduki behar dugu norentzat ari zen bertsotan.
Beste askoren artean Frantses Xabierren
azken orduei eskainitakoak benetan
miresgarritzat ditugu (?). Beste gogoeta
eder anitz ere baditu jende-moeta askotaz:
erretor, apez, ezkongai, kargudun, aitorenseme, ehiztari, soldado, mediku, irakasle,
marinel, aberats, erromes, laborari, artzain,
langile, espos, guraso, gazte, xaharrez? (?)
Dena den, Gazteluzarren poesiarik hoberena
ez da aurkitzen itzulpenetan, ustekabeko
gai ohargarrietan baizik, eta Lafittek dioenez
Axular bezain miresgarria dugu, non
ez den gorago ezarri behar, hain baitu euskara
laino, bero eta jori. Hitz guttiz esateko, XVII.. endeko poetarik finena? (1991, XX. or.).
Arnaud-François III.a Maitia edo Maytie
(Maule, 1617 - Oloroe, 1681) Arnaud II.a Maitiaren iloba zen. Oloroeko apezpiku egin zuten 1659an eta bitartekari aritu zen 1661ean, Matalasen matxinadaren garaian. Haren aginduz atera zen Pronus singulis diebus dominicis clare et distincte immediate post Evangelium populo legendus (1676) izeneko erlijio liburua, zubereraz idatzia. 1874an, Antoine d?Abbadiek bigarren argitaraldia egin zuen Les prières du prône en basque izenburuarekin.
Athanase de Belapeyre
(XVII. m.) Apaiza eta teologoa zen. Jacques Bela idazlearen semea zen: ?? párroco católico de Chéraute, famoso por sus altercados con el obispo? (Mitxelena 1960, 82. or.). Belapeyrerena da zubereraz idatziriko Catechima laburra (1696) kristau ikasbidea.
Francisco de Alesón
(XVII. m.) 1666an argitara eman zen Honores fúnebres que hizo el Real Consexo de Navarra a la piadosa memoria del Rey N. S. Philippo IV el Grande obran, Francisco de Alesón apaizak Gure errege Philippe andiaren heriotzean euscarazco coplac idatzi zituen Felipe IV.aren omenez.
Arambillaga
(Ahetze, ? - ?)
Ziburun apaiz egon zen. 1684an Jesu
Christoren Imitationea D?Arambillaga
apeçac escaraz emana obra argitaratu zuen.
Kempisaren III. eta IV. liburuak bakarrik
agertzen dira, ?pues no llegó a cumplir su
intención de publicar los demás? (Mitxelena
1960, 75. or.). Arambillagak berak hauxe
zioen: ?Lehenbicicoa eta bigarrena Iaincoac
graciaric ematen badarot iratchequico diotçatdenbora laburric gabe?. Kempisaren i- tzulpena behin baino gehiagotan ageri da mendeetan zehar idazle euskaldunen lanetan.
Arambillagaren ondotik Chourioren i- tzulpena, 1720koa (Bordele), ordura arteko egokiena eta osatuena izan zen. Martin Maister izan zen lehen aldiz itzuli zuena Kempisa zubererara: Jesu-Kristen Imitacioniaizenburupean. 1896an Duvoisinek lapurterazko
bertsioari ekin zion eta Haristoyk
amaitu zuen, Jesu Kristoren Imitazionea
(Paue) tituluarekin. 1829an plazaratu
zen Tolosan Kempisaren gipuzkerazko lehen
bertsioa, José Cruz de Echeverriak egina
(Jesusen imitacioco edo berari jarraitcen
eracusten duen libruba).