Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura

Literatura idatzia hasi baino lehenagoko lekukotasunak eta XVI. mendea

Euskal literaturaren egiazko hastapena 1545ean B. Etxeparek argitara eman zuen liburuak seinalatzen badu ere, ez daiteke esan deus ez dakigula hura baino lehenagoko euskaraz, edo ezer ez dela garai haietatik gureganaino iritsi. Ez.

Baditugu, alde batetik, aurreragoko euskararen berri ematen diguten zenbait dokumentu, gutxi badira ere ezagutu beharrekoak, eta badira, beste aldetik ere, zenbait testu, geroagokoak izanagatik, aitzinagoko denboretako ahozko literatura zahar baten oihartzun berantiarrak dakarzkigutenak.

Ikus dezagun bi lekukotasun mota hauek zer esaten diguten.

 

Euskarari buruzko lehenbiziko lekukotasun idatziak

Akitanierazko lekukotasunak bazterrean uzten badira, bai eta euskal izen bereziak dakartzaten Erdi Aroko dokumentuak ere, oso aztarna gutxi gelditu da idatzirik XVI.. endea baino lehenago euskaraz.

 

Lehenbiziko euskarazko perpausak

Euskaraz idatziriko lehen perpausak X.. do XI. mendeko bi perpaus labur-laburrak dira, San Millan de la Cogollako (Errioxan) monasterioko eskuizkribu batean aurkitu direnak. Eskuizkribua latinez idatzia da, baina agertzen dira haren barnean bi perpaus, euskaraz direnak: izioqui dugu da bata, eta bestea, guec ajutuezdugu.

Aski garbiki ageri da euskara dugula hor, eta oraindik ere baliatzen den dugu adizkera forma jokatua ikusten dugu bi perpausetan. Ordea, franko ilun gelditzen da perpaus hauen esanahi orokorra.

Lehen perpauseko izioki hitza (oraingo ortografian emana) lotua izan da bizkaieraz erabiltzen den ixio aditzarekin, haren esanahia baita ‘sua piztea’ edo ‘su ematea’, edo oraino itzeuki (hitz eduki) aditz lokuzioarekin ere. Esan dezagun, halere, oso dudazkoak direla bi irakurketa horiek.

Bigarren perpausean guec, ajutu, ez eta dugu lau elementuak bereiz ditzakegu. Lehen hitza (guec) geuk izenordearen aldaki bat izan daiteke, eta edozein modutan gu izenordeari dagokion era ergatiboa kausi dezakegu hartan. Bigarren hitza (ajutu) ez da argitu. Latinezko ondoko testua ikusiz kajutu irakurtzeko proposatu dute zenbaitek, erdarazko ingurumenak erori edo horrelako zerbait ulertzea eskatzen baitu. Beste batzuentzat, berriz, hitzak egoki edo esan nahi zukeen erdarazko testuak ematen duen beste aukera bat izanik hau. Halere ez da ikusten biderik hari horiek elkarri modu seguruan lotzeko.

 

Euskarazko hitzen lehenbiziko zerrendak

Euskarazko hitzen lehen zerrendak latinezko hitz batzuen euskarazko ordezkoak ematen ditu. XII. mendekoa da eta hamabost bat hitz eskaintzen ditu, geroztik hona oso gutxi aldatu direnak eta beraz guretzat ezaguterrazak direnak: saia (zaia), urcia (urtzia edo ortzia), ogui (ogi), ardum (ardo), aragui (haragi), araign (arrain), echea (etxea), iaona (jauna), andrea, elicera (elizara), gari, uric (urik), erreguia (erregea), … Hiztegia Santiago de Compostelarako gidaliburu bat idatzi zuen Aimery Picaud izeneko frantses beilari batek utzi zuen.

Beste horrelako hiztegi laburra eginen zuen XV. mendearen bukaeran otoitz leku berera joan zen Arnold von Harff izeneko aleman zaldun batek ere, eta L. MarineoSiculo Siziliako autoreak 1533an ere. Honek utzitako zerrendan (38 hitz, eta zenbaki batzuk), adizkera batzu ere ageri dira, hala nola edaten dot (edaten dut), iracurtendot (irakurtzen dut), bacust (badakust), laster eguitendot (laster egiten dut). Ikus daitekeenaz bizkaierazko formak dira hor agertzen direnak. Handik laster, 1562an, moldatuko zuen N. Landuchiok Dictionarium linguæ cantabricæ, Hegoaldeko mendebaleko euskara batean idatzia, eta zorigaitzez 1958 arte argirik ikusi gabe egonen zena.

 

Lehenbiziko testuak eta euskarazko gutunak

Testu hitza modu estuenean hartuz, euskarazko lehenbiziko testua, hau da perpaus bat baino gehiago duen hitz segida, 1415eko gutun bat da. Martin de Sant Martin Nafarroako errege idazkariak lankide bati idatzia da gutun hori, eta hartan euskara Nafarroako eromantzearekin batean erabilia da.

Euskarazko parteak berrogei bat hitz ditu, eta oso laburra da. Kortesiazko hitz batzuekin hasten da:Beste testu bat bada, 1425ean hil zen Karlos Nafarroako erregearen erreinuaren denborakoa. XV. mendearen hastapenekoa, beraz. Oso laburra da hau ere, zazpi lerro labur baizik ez baititu, eta mamiz franko berezia. Izan ere, basa otoitza da, Gure aitaren irudikoa baina molde magikoan-edo erabiltzen zena. Honela hasten da:Konpara daiteke otoitz hastapen hori Azkuek mende honetan Gipuzkoan bildu zuen honekin:Lekukotasun horiek zein laburrak eta bereziak diren ikusirik, egokia da beharbada hemen aipatzea beste testu bat, anitzez luzeagoa eta esanahiaren aldetik ere beteagoa dena, baina mende bat geroago idatzia izan zena. Mexikoko lehen artzapezpiku izan zen Juan Zumarragak bere arrebari 1537an idatzi zion gutun bat da. Durangarra zen sortzez Zumarraga, eta bizkaieraz egina da berrogeita hamar bat lerro dituen gutuna. Hona gutun hartako lerro batzuk (ondoren euskara batuan egokiturik ematen ditugunak irakurlearen laguntzeko):Beste gutun batzuk aurkitu izan dira XVI.. endearen bigarren partekoak, hala nola Beltran Etxauskoak 1584an anaiari bidali ziona edo, 1598 eta 1599an Urtubiako andereak Gipuzkoako gobernadore zibilari bidali zizkion 19 espioi kartak. Modu berean aurkitua izan da, bizpahiru urte lehenago Karlos Lukuzekoak Zuberoatik Nafarroara bidali zuen euskarazko mezu bat ere.

Seinala dezagun bestalde Rabelais frantses idazleak bere obretarik batean (Pantagruel, 1542) sartu zuen euskarazko testu laburra. Euskara jakin gabetarik Rabelaisek erabili zuen idazteko molde zabarragatik oso ilun gelditu dira lerro horiek pasarte batzuetan.

Hona lehenbiziko bi perpausak, gibelean, euskara batuan emanik, eta haien interpretazio saio bat:

 

Ahozko literatura zaharraren geroagoko oihartzunak

Literaturaren beraren ikuspegitik aurreko testuek baino interes gehiago dute ahozko literaturak utzi dizkigun zenbait kantu zaharren lekukotasunek. Hala ere ez dakigu modu seguruan nolakoak ziren orduan kantu horiek, ezen uste izateko da denboraren joanean aldaketak jasan dituztela, hizkuntzaren aldetik bereziki.

Baditugu horrela zenbait kantu, XIV eta XV. mendeetako gertakariak eta mundu bat aipatzen dizkigutenak, pentsa baitezakegu kantu haiek ikusiz literatura idatzia agertu baino lehenagokoak direla. Ondorio hori partez baizik ez dateke egia. Ezen, onarturik ere Erdi Aroaren ondar parteko tradizio zahar bati darraizkiola kantu horiek, ez dira orduko lekukotasunei esker gure eskuetara iritsi. Izan ere, askoz ere geroagokoak dira lekukotasunak: zaharrenak XVI. mendearen bigarren partekoak dira (Esteban Garibayk, Juan Martinez de Zaldibiak, eta Fernandez de Cachopinek utzitako historiako kroniketan aurkitzen dira); ondoko mendean ere bildu ziren lekukotasun zenbait (Lope Martinez de Isasti, A. Oihenart), bai eta XIX.. endean ere, orduan hasi baitziren folkloreko ikerketak, haiei esker salbatu baitziren ahozko tradizioko bertso anitz —garai zaharretakoak edo askotan berriagoetakoak ere (Humboldt eta J.I. Iztueta eta, Iparraldean bereziki, A. Xaho, F. Michel, J. Salaberry, de la Villéhélio Anderea, C. Bordes, J.. e Jaurgain).

Hots, ahozko literaturaren oihartzun hauek berak ere idatziak izan ziren neurrian iritsi dira gureganaino, eta zenbat eta beranduago idatziak izan hainbat ahulagoa da lekukotasun horien fidagarritasuna formazko alderdi zenbaiten aldetik bereziki.

Har dezagun adibide bat.

Berterretxeren kantorea 1870ean edo bildu zuen Zuberoan J. Salaberryk, eta harenondotik beste zenbaitek ere. Zuberoako kantu aski luzea da XV. mendeko gertakari tragiko bat oroitarazten duena. Pentsa daiteke gisa horretan garaitsu hartan dukeela sorburua kantu horrek, edo, geroztik egina izanagatik ere (lehenik kondaira gisa finkatu tradizio batetik sor baitzitekeen kantua, geroago beraz, eta ez berehala gertakariaren ondotik), ez handik oso urrun, zeren eta baititu kantuak Erdi Aro hurbileko kantu epikoen ezaugarri batzuk. Horrek ez du esan nahi, ordea, kantu hark, bere hastapeneko itxura hartan, aldakuntzarik batere jasan ez zuela. Zenbat aldakuntza, zertan? Beste kontu bat da, zuritzeko erraza ez dena.

Baina ez da dudarik, hizkuntzaren beraren aldetik, olerki horrek XIX. mendeko zuberoeraren ezaugarriak dituela, eta beraz alde horretarik behintzat ezin dezakegula kontsidera XV. mendeko euskararen lekukotasun gisa. Eta deus ere ez da harritzekorik horretan, garaian garaiko egokitzapen zenbait egin gabe nekez irauten ahalko baitzuen mendeetan gaindi XX. gizaldiraino kantu horren tradizioak. Hots, kantu zaharren kasuan ere, ahozko tradizioak utzitako lekukotasunak noiz nola idatzian bilduak izan ziren ikusi behar da, eta horren arabera aztertu, urruneko garai haietan zer itxura zuketen nahi bada ulertu.

Ahozko literatura zahar hori kantatua zen, eta gertakarien kontatzean finkatua.

Historiako kroniketan bilduak izan dira lekukotasunak eta beharbada horregatik parterik handienean guduen eta gertakari tragikoen berri ematen digute ezagutzen ditugunek.

Ohargarria da, kronisten arabera, emakumeek toki berezia zutela kantu horiek sortzerakoan, eta gero atxikitzerakoan.

Gaiaren aldetik esan daiteke egiazki gertatutako guduak edo guduen inguruko gorabeherak bereziki agertzen direla nagusiki kantu horietan.

 

Gudua gaitzat daukaten kantuak

Kantu epikoek guduak eta familia nagusien arteko borrokaldiak kontatzen dituzte bereziki. Hobeki esateko, gudaldi horien denboran gertaturiko zenbait hilketa edo gertakari berezi aipatzen dituzte, bertso emailea bera hurbildik hunkia balitz bezala, eta pertsonaiak zuzenean ezagutu balitu bezala (ez jakin, ordean, hala zen egiazki, biltzaileek uste zuten bezala, ala generoari zegokion adierazpidea ote zen). Zorigaitzez kantu horietako parte oso laburrak baizik ez dira ezagutzen, eta nekez gauza funtsezkorik esan daiteke haietaz. Hamar bat kantu ditugu XVI. mendea baino lehenagoko gudu gertakariak aipatzen dituztenak.Hona haien zerrenda, parentesien artean kontatua den gudua noizkoa den ezartzen dugularik: Beotibarko guduaren kanta (1321) Akondiako guduaren kanta (1390) Urrexolako guduaren kanta (1388-1401) Berterretxeren khantoria (1434-1449) Aramaioko guduaren kanta (1443) Arrasateko erretzearen kanta (1448) Salinasko kontea preso sartu zuteneko kanta (1471) Ondarribiako guduaren kanta (1476) Bretainiarako bidaldiaren kanta (1489-1491)Hemen kanta horietarik hiru aurkeztuko ditugu laburki: Beotibarko guduaren kanta, Arrasateko erretzearen kanta, eta Berterretxeren khantoria.

 

Beotibarko guduaren kanta

Gertakari zaharrena dakarren kantuak 1321eko gudu bat gogoratzen du. Urte hartan Beotibarren gertatu zen bataila batean gipuzkoarrek garaitu zituzten haien probintzian sartu ziren nafarrak, eta karia hartara egin ziren bertso batzuk bildu zituen XVI.. endearen ondar partean Garibayk, bai eta Martinez de Zaldibiak ere. Sei bertso labur dira, hona, Garibayri jarraikiz, dakartzagunak ondoan parentesien artean egungo itxura ortografikoan ematen ditugula:

 

Arrasateko erretzearen kanta

Arrasateko erretzearen kantak 1448an jazo zen gertakari bat aipatzen du: urte hartako ekainean Pero Velez de Guevara delako batek, ganboar talde baten buru zelarik, Arrasate erre zuen. Inguraturik zeuden oñaztarrek handik ihes egin nahi izan zuten, baina hil izan ziren orduan Gomez Gonzalez, Joaniko haren semea, Presabal haren iloba, eta beste asko.

Aurrekoak ez bezala kanta honek zahartasunaren ezaugarri batzuk badakartza, aski nabarmenak. Lekukotasuna aski luzea da (53 bertso lerro), nahiz badirudien zati desberdinez osaturik dagoela. Hona kantaren erdiko zati bat, gudukaren gorabeherak kontatzen dituena (ondoan parentesien artean testua euskara batuan edo ematen dugu):

 

Berterretxeren kantorea

Aurkitu diren kantu zahar epiko guztiak hegoaldekoak, Gipuzkoakoak bereziki, dira, salbuespen bakarra orain aipatuko dugun Berterretxeren kantorea izanik. Zuberoako XV. mendeko historiari dagokio hau, eta ahozko tradizio soilari esker bizirik atxekia izan da, harik eta XIX. mendearen bigarren partean Zuberoan bildua izan zen arte.

Dudarik batere gabe guregana heldu izan diren kantu zahar guztien artean luzeena eta osoena da, nahiz pentsa dezakegun ez zaigula moldatua izan zen garaiko itxuran eskuetara iritsi. Hizkuntzaren aldetik (hitzetan eta morfosintasian) ez du arkaismorik, eta oro har itxura modernoa du, nekez horrelakorik gerta baitzitekeen XV.. endean sortua izanik hastapeneko era zuela bildu izan balitz kantua. Estiloak eta literaturazko baliabideek, bai eta bertsoaren erabideak ere, aldiz, garai zaharragoetara garamatzate.

Kantoreak kontatzen du saldukeria baten ondotik gertatu Berterretxeren hiltzea.

Erailea Luis Beaumont zen, 1434az geroztik Leringo kondea zena. Garai hartan Zuberoan ere bi leinu etengabeko borroketan dabiltza Euskal Herriko beste probintzietan bezalatsu: beaumondarrak eta agramondarrak.

Berterretxeren kantuak, Gipuzkoako kantuek bezala testuinguru hartako guduen episodio bat kontatzen dute. Hiltzearen arrazoia ez da adierazia, eta badaiteke amoriozko jeloskeria kontua ere izatea.

Kantuak 15 hiruko ditu Salaberryren bertsioan, eta bi parte handitan emana da: sarrerako lehenbiziko bi hirukoen ondotik, bizitasun handiz erakusten da nola Berterretxe gezurrez engainatzen duen kondeak, eta nola etxetik aterarazi ondoan hiltzen duen (3-7); bigarren partean Marisantz, Berterretxeren ama, ikusten da semearen bila, harik eta Mauleko jauregian kondeak esaten dion arte non dagoen hilik (8-14); azken hiru hirukoek amaren etsipena eta dolua adierazten dute.

Kantua hirukotan ematen bada askotan, Salaberryk egin zuen bezala (bertso guztiak errimadunak izanik, beraz), laukotan ere eman daiteke, lauko bakoitzak A A X A errima duela. Hirukoaren erabidean azken bertsoa beste biak baino bi aldiz edo luzeago da, noski.

Sarrerako lehen laukoa, kantu zahar guztietan bezala, gogoeta orokor batekin hasten da, denbora berean kantuaren gai nagusia —jaun handi baten saldukeria— aurkeztua delarik. Kantua Salaberryk eman forman ematen dugu, ondoan parentesien artean testua euskara batuaren moldean aurkeztuz irakurlearen laguntzeko:Gertakaria kontatzeko diskurtso zuzena eta zeharkakoa nahasian erabiltzen dira, bizitasun eta emozio handia emanez horrela kantuari. Hona engainua eta hiltzea nola adieraziak diren; (Berterretxe etxean dago, Kondeak gidatzen duen gizon tropa bat hurbiltzen delarik):

 

Beste kanta zaharrak

Nahiz guregana iritsi diren gehientsuenak halakoak izan, kantu zahar guztiak ez bide ziren gudu kontaketei zuzenean lotuak.

Badira beste batzuk familien eta jendeen arteko harremanei lotuak direnak, eta horien artean eresiak, garai batean hilen etxekoek, emakumezkoek bereziki, kantatzen zituzten auhenezko kantuak. Antza denaz, Hegoaldean horiek ziren eresiak, nahiz Oihenartentzat ixtorio bat kondatzen zuten kantu zaharrak ziren.

Egia esateko ez da beti erraza bereizkuntza egiten, zeren eresiak guduen ondotik ere egiten baitziren, eta beraz gudu giro baten adierazle izan zitezkeen haiek ere.

Horrelakoa da adibidez, Santxa Otxoa Ozaetakoak, 1464an hil zuten ganboar baten alarguntsak, kantatu zituen bertsoak, mende bat geroago Garibayk dioenez oraindik jendeek gogoan zituztenak. Sei bertso baizik ez zaizkigu gelditu:

 

Juana, Muxikako eta Butroeko alabaren kanta

Kantu hau ganboarren eta oñaztarren arteko gudu haien ingurumenean kokatzenbada ere, guduarekin berarekin bigarren mailako lotura duen beste zerbaiti darraikio.

Garibayk kontatu zuenaren arabera, Arrasateko erretzean hil aurretik, Gomez Gonzalez, Butroeko eta Muxikako jaunak bere alaba Juana, Martin Ruiz izena zuen Olasoko jaun ganboarrarekin ezkonaraziko zuela hitz hartu zuen. Baina hil zen Arrasateko guduan Gomez Gonzalez oñaztarra, etsaien artean Martin Ruiz bere suhi beharra zegoela (nahiz, zenbaitek diotenez, hau saiatu zen aitaginarreba-gaia handik bizirik ateraraztera). Horregatik aita hil ondoan Juanaren amak eta anaiak ez zuten nahi izan etxeko alaba senargaiarekin ezkon zedin.

Gogor egin omen zien orduan Juanak bertso hauek kantatzen zituela:

 

Doña Milia Lasturkoaren kanta

Garibayk eman zuen kantu honen berri.

Milia Lasturkoa hil ondoan, Peru Garzia alargunak Marina Arrazolakoarekin berriz ezkondu nahi izan omen zuen. Gaitziturik hil zenaren ahizpa Debatik Arrasatera etorririk doluzko bertsoak kantatu omen zituen, senanarraren jokabidea deitoratuz, baina honen arrebaren erantzuna ere jasoz ere orduan. 37 bertso dira orotara, lauko edo seiko errima bakarrekoetan emanak. Hona lehenbiziko bi laukoak:Kantu hau ere emazte batek egin zuen, hil zenaren ahizpak, hain zuzen. Nahiz ez dugun kausitzen gudu baten oihartzunik hartan, bazen, halere, beharbada halako giro berezi bat atzean. Izan ere azken bertsoetan adierazten du Arrasateko herriaren kontrako sentimendu bizia:Aipagarria da, era berean, Urrutiako etxeandrearen kantua, 1422an ezkondu ziren Zuberoako Menanton Urrutiakoa eta Domenja Ahetzekoaren artekoak erakusten dituena:

 

Leloren kanta

XVI. mende hasierako kantua da antza denez. Arratia aldeko bizkaieraz dago idatzia.

Lelo hil ondorengo bertsoak dira.

 

Perutxoren kanta

1536an, Gaspar Gomez (Toledokoa) idazle espainiarrak La tercera Celestina izeneko obra eman zuen argitara; han ageri da Perutxoren kantua, XVI. atalean, Perutxo Bizcaino izeneko pertsonaiaren ahotan.

 

Amodiozko kanta bizkaieraz

1609an Gonçalo Suárez de Paz idazleak bere Praxis ecclesiastica & secularis obran, amodiozko bertso batzuk idatzi zituen euskaraz.

 

Tolosako bertsoak

1619ko irailaren 27an Tolosako hormetan bertso (“pasquines”) batzuk agertu ziren Antonio de Olazabal eta haren emaztearen aurka. Leaburuko erretorea eta beste zenbait apaiz izan omen ziren egileak, epailearen aurrean azaldu behar izan baitzuten.

Arrazoia, haietako baten hitzetan, hauxe izan zitekeen: “Hombre de estrecha condición, aborrecido por los más de sus vecinos, y a quien todos los de la Villa le tienen enemiga y odio”.

 

XVI. mendeko autoreak

 

Etxegaray

(XVI. m.) Etxepare eta Lograsekin batera XVI.. endean Iparraldean izan ziren hiru euskal olerkarietako bat. Etxegarayren lanaren berririk ez da ezagutzen gaur egun eta Oihenarten L’art poétiqueri esker daukagu hari buruzko aipamena.

 

Bernart Etxepare

(XV. mendearen buakera aldea) Ezagutzen den euskarazko lehen liburuaren egilea izan zen, baina haren bizitzari buruz ez da gauza handirik zabaldu.

Zein herri eta urtetan jaio zen zehazterik ez dago. Garaziko eskualdean XV. mendean, eta heriotzaz ez da daturik. 1518an, Donibane Garazi ondoko Eiheralarre herrixkan zen erretore, baina lehenago Donibanen bertan egon zen apaiz. Agiriak badira fro-Linguae Vasconum Primitiae gaur egungo facsimile argitalpen baten azala.<br><br>gatzen dutenak 1516an Joan II.a Nafarroako erregeak, Gaztelako Fernando erregearen kontra, Donibane setiatu zuenean Etxepare han zela. Poema batean azaltzen duenez, preso egon zen Biarnon Nafarroako erregearen mende, seguraski Gaztelako erregearen alde egin zuelako. Liburu bat idatzi zuen, Linguae Vasconum Primitiae, eta Bordelen inprimatu zen 1545ean. Hamabost poemezosatutako bilduma bat da, 52 orrialde guztira, eskaintza moduko hitzaurre labur batekin.

Lehenengo bi poemetan gai erlijiozkoa darabil, hurrengo hamarretan amodiozkoa, sarri gordintasun betean azaldua, hamairugarren poema autobiografikoa da (kartzelako egonaldia), eta azken bietan euskararen goraipamena egiten du, estraineko aldiz inprimeriara ematen zelako bozkarioz betea. Euskara Garazikoa —Zizekoa— da ia oso-osorik eta neurkerari dagokionez, gehienetan, 15 silabako bertso lerro luzeak ontzen ditu bi ataletan banatuak. Bertso taxukera eta gaien erabilera herrikoia da erabat, eta lirika herrikoiaren antz handia du. Mitxelenaren hitzetan: “Dechepare es ante todo un realista y no perseguía bellezas irreales. Su descripción, tan rica y variada en su brevedad, de las relaciones entre enamorados es escueta y precisa, y el diálogo que pone en su boca dramático y socarrón.

El verso nunca constituye una atadura para él. Aunque acaso compusiera los versos de tema amoroso en distinta época que los de materia devota, el hecho es que los publicó juntos, siendo ya sacerdote. Se trata de un fenómeno que sería imposible entre los autores eclesiásticos del siglo siguiente e incluso, en el mismo siglo XVI, en el protestante Leizarraga” (1960, 50. or.).

Zenbaitek Hitako Artziprestearen eta Etxepareren arteko kidetasuna nabarmendu du: “Quien lee a Dechepare y conoce por otra parte a otra gran figura de la literatura castellana medieval, al famoso arcipreste de Hita y su Libro del Buen Amor, no se puede resistir a la idea del gran parecido o analogía que existe entre ambos. El arcipreste de Hita canta en su libro los dos amores, el amor bueno o de Dios, pero canta y describe también, y en forma bien libre por cierto, el amor malo o mundano. Lo mismo viene a hacer Dechepare” (Villasante 1979, 54.. r.); baina, eraginei dagokienez, ezin dira ahaztu beste zenbait poeta ere, François Villon, Clément Marot eta Probentzako juglareak esaterako. Etxepareren lana Patxi Altunak honela laburbildu zuen: “Tradizio luze baten ondorengoa da, noski, gure poeta, ez batbatean sortu eta erpina jo duen bertsogintza dotore eta bikainaren fruitua.

Lehenagokorik ez dugu ezagutzen, baina izan zuen nahitaez. Horrelako poetarik eta batez ere horrelako bertsogintzarik ez da sortzen, ezin daiteke sor, goizetik gauera.

Hori egia. Baina aldi berean Etxepareren ondorengoen artean gure poetak bezalako bertso eder, zailu eta apainik —formaz ari bait naiz—, 4/4//4/3 eskemari harenak bezain hertsiki loturik, aho hizkeraren hitz andanei hark adina begiramen izan dienik, hitz batez esateko, egunoroko euskarari harkbezain bortxa gutxi eragin dionik, nekez aurki daiteke; gauzak diren bezala esateko, nekez aurkitu bakarrik ez; ez da erabat, nik ez dut bederen ezagutzen, gerokoen artean puntu horretan haren kidekorik. Ziburuko Etxeberriri, bakarra aipatzeko, alde izugarria kentzen dio. Eta hau ere tradizio hari baten, luzeagoaren, seme zen, noski. Badu Etxeparek, beraz, lehendik hartuari bere aldetik erantsi dion balio, gaitasun eta dohain franko ere; badu, agian, berari bakarrari, bere etorriari, goi argi edo goi arnasari, dagokion alderdirik ere. Tradizioari asko zor dio haren bertsogintzak, baina hark euskal bertsogintzari ekarria ere ez da inola urri izan” (1980, XX. or.). Euskarazko lehen liburuaren egilea izan zela aitortzen den arren, badakigu Etxeparerekin batera izan zela iparraldean beste poetarik ere, Patri Urkizuk dioen bezala: “Ia miraritzat jo dezakegu Parisko Liburutegi Nazionalean edirena gelditzen den ale bakarra. Hau ez balitz idoro, esan beharko ote genuke ez zela izan eskal poetarik XVI. mendean? Jakin, badakigu eta zehazki gainera izan zirela garai horretan, denboraren botere deuseztatzaileak haien aztarnak galtzen eta desegiten ahalegindu arren zenbait poeta eta hainbat bertso. Areago oraindik, badakigu izan zirela XV. mendeko gertakizunak aipatzen dituztenak eta garaikideak izan behar zutenak, noski, iritsi zaizkigunez zatiño batzuk. Eta ezagutzen ditugu ere XVI. mendeko zenbait poetaren izenak: Arnaud de Logras, Joanes Arnotegi, Joanes de Amendux, Bertrand de Salguis, Joanes de Larrumbide, Joanes Etchegaray…” (1991, XV.. r.).

 

Joannes Leizarraga

(Beskoitze, 1506 ing. - Bastida, 1601)Lapurdiko idazle honen bizitzari buruz gauza gutxi heldu da gaur egunera. Dirudienez, Leizarraga apaiz katolikoa izan zen harik eta protestante egin zen arte. Ministro kalbindarra zela, Bastidako parrokian jar-Joanes Leizarragaren Testamentu Berria, euskaraz inprimatutako bigarren liburua.<br><br>dun zuen 1567tik hil arte. 1559an, Bazkoan, Joana Albret Nafarroako erreginak uko egin zion erlijio katolikoari, eta Calvinoren fedea hartu zuen. Hortaz, hainbat ekintza bultzatu zituen bere erresuman fede berria heda zedin. Xede horrekin, 1564an, sinodo kalbindarra egin zen Pauen, eta orduan Itun Berriaren euskararako itzulpena agindu zitzaion Leizarragari. Hala ere, lana egoki egin zedin bederatzi ministroren batzar bat eratu zen sinodo hartan bertan, Leizarragaren itzulpena arretaz begiratzeko. Bere itzulpenaren hitzaurrean esaten duenez kartzelan egon bide zen, baina arrazoirik ez du agertzen.

Badirudi, «L’Antique» (Zaharra), ezizenez ere ezagutzen zutela. Hiru itzulpen liburu eman zituen argitara Leizarragak, hirurak 1571. urtean: Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria (Biblia kalbindarraren itzulpena), Kalendrera (Bazkoa eta ilberriak noiz diren jakiteko egutegia) eta Abc edo Christinoen instructionea. Bigarren argitalpena 1900ean egin zuten, Estrasburgon, Linschmannek eta Schuchardtek (I. Leiçarragas Baskische Bücher von 1571), hitzaurre luze jakingarri batekin. 1970ean G. Arestik Itun Berriaz gainerako guztiaren argitaraldi berria egin zuen Euskal protestantismoa zer den izenburupean. 1979an Hordago argitaletxeak berriro argitaratu zituen J.

Leizarragaren obra guztiak Linschmann eta Schuchardten edizioa oinarri hartuta eta Euskaltzaindiak beste argitalpen bat atera zuen 1990ean. Leizarragak, bere erara, euskara batu bat sortu zuen. Horretarako lapurtera hartu zuen oinarri, eta zubererarekin eta behe-nafarrerarekin osatu zuen. Leizarragaren hizkuntza jantzia eta zahar itxurakoa da; jantzia, latinetiko eta grekeratiko mailegu asko hartzen dituelako, baita euskarazko ordaina ezaguna denean ere, itzulpenari estu lotzearren; eta zahar itxurakoa, garai hartan erabiltzen ez ziren hizkuntza formak erabiltzen zituelako. Mitxelenak dioen bezala, “Vistas las cosas en conjunto, Leizarraga salvó los abundantes obstáculos con notable acierto. Leyéndole, creeríamos, si no dispusiéramos de tantos testimonios en contrario, que escribía en una lengua normalizada por largos años de práctica literaria.

Pero en realidad, según la expresión de Schuchardt, fue Leizarraga mismo quien fijó la lengua en que escribió” (1960, 53. or.).

Gerora, Leizarragaren jokabideak ez zuen jarraitzailerik izan. Ondorengo idazleak herriarengandik hurbilago ibili ziren hizkuntzari dagokionez. Linschmann, Schuchardt, Lafon, Jaurgain, Lacombe, Aresti, Altuna, Goenaga, besteak beste, arduratu izan dira Leizarragaz eta haren obraz: “Flexiones verbales empleadas por Leizarraga de Briscous en sus traducciones vascas de 1571” (Ares-ti), “Léxico empleado por Leizarraga de Briscous” (Aresti), “Gogo en Leizarraga” (Goenaga), “Leizarragaren zenbait izen sintagma” (Altuna)…

 

Antso de Elso

(XVI. m.) Nafarroako fraide teatinoa izan zen. Ez da ezaguna non eta noiz sortu zen. Euskaraz idatziriko lehen dotrina eman zuen argitara —Lizarran Villasanteren ustez— Doctrina christiana y pasto espiritual del alma para los que tienen cargo de almas y para todos estados, en castellano y vascuence (1561) izenburupean. Ez da ordea liburuaren alerik geratu, eta haren aipamen batzuk baizik ez dira ezagutzen. Mitxelenak, adibidez, zera dio: “El primer catecismo en vascuence de que se tiene noticia, aunque no se conserva ningún ejemplar, es la Doctrina christiana en castellano y vascuence de Sancho de Elso, impresa en Pamplona en 1561 según Nicolás Antonio. Más adelante, una provisión fechada a primeros de 1608 de don Antonio Venegas de Figueroa, obispo de Pamplona, asegura que la doctrina se ha hecho imprimir en vascuence y en las demás lenguas que se usan en este obispado, lo que confirma las palabras de Echave. Algunos años después, el guipuzcoano Isasti habla también en el mismo sentido: … y el Obispo de Pamplona D. Antonio de Venegas mandó hacer un catecismo o cartilla de la doctrina cristiana en bascuence, que anda impreso, y después se ha escrito otros para que en ellos aprendan los niños de Guipúzcoa y Vizcaya las oraciones y la doctrina” (1960, 63. or.).

 

Esteban Garibay eta Zamalloa

(Arrasate, 1533 - Madril, 1599) Historialari eta errege kronikaria izan zen. Oñatiko unibertsitatean, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Gaztetan gudarostean egon zen eta alferez titulua jaso zuen. Arrasateko alkate izan zen 1568-1569 urteetan. Gipuzkoako egoerari buruz eginiko azterketen fruitu, Batzar Nagusien erreforma eta ontzigintzaren gainbehera aztertzen zituen hirurogei ataleko obra idatzi zuen. Historialari gisa, Espainiako lehen historia unibertsala (1571) idatzi zuen, 40 liburukitan banatua, 32 urte zituela (Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España). Diru estuasun batzuen ondoren, Felipe II.ak harrera egin zion Escorialen eta erregearen liburuzain izendatu zuen 1575ean. 1585. urtean Madrila joan zen eta historia eta genealogia lanak egin zituen bertan (Ilustraciones Genealógicas de los Catholicos Reyes de las Españas, y de los Christianissimos de Francia, y de los Emperadores de Constantinopla, hasta el Catholico Rey nuestro señor don Philipe el II, y sus sereníssimos hijos, 1586).

Espainiako erregearen kronikari izendatuEsteban Garibay eta Zamalloaren Los Refranes de Garibay liburuaren azala, Julio de Urquijo e Ibarrak egindako argitalpen batean (KOLDO MITXELENA Kulturunea).<br><br>zuten 1592an. Garibayk ospe handia izan zuen bere garaian, baina ez zuten aintzat hartu XVII. mende erdialdetik aurrera, fantasiara erraz jotzen zuelakoan. Idazle eta langile nekaezina izan zen eta inork ez bezala ezagutzen zuen Euskal Herriko Erdi Aroaren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibayk euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, Julio de Urquijok RIEVen argitaratu zuena.

Esaera horiek gehienbat bizkaierazkoak dira.

Garibay hizkuntzalari, etimologista eta filologo gisa, Jose Ramon Zubiaurrek honela agertzen du: “Garibai tubalismo eta Baskokantabrismoaren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeko toponimiaz baliatu zen gure arrasatearra eta honetan datza bere meritoa: toponimiari emandako garrantzian. (…) Lehen nahiko normala zen etimologia txarrak asmatzea, eta Garibaik horrelakorik ere aurkezten digu bere obretan. Baina euskal etimologia onak proposatu zizkigula ere esan behar da behin eta berriz. (…) Filologo baten lanik premiazkoena hizkuntza baten testuak jasotzea eta ondo transmititzea izan da betidanik, batez ere testu zaharrak.

Garibai, erdiaroko euskal testuen lehenetariko biltzailea dugu” (1989, 50. or.).

 

Juan Perez Betolaza

(Betolaza, ? - Santo Domingo de la Calzada, 1.600 ing.)Calahorrako elizbarrutiko apezpikuak aginduta Doctrina Christiana en Romance y Basquenze (Bilbo, 1596) izeneko lana burutu zuen. Bizkaieraz egina, literatura aldetik baliorik ez izan arren, erdaraz idatziriko dotrina baten euskarazko laburpen hau mendebalean idatzitako lehen argitalpena da, eta ezagutzen den euskarazko dotrinarik zaharrena. Antso de Elso nafarrak beste bat egin zuen (1561), baina ez da alerik aurkitu.

 

Nicolas Landuchio

(Luca, Toscana, XVI. m.)Ezagutzen den lehen euskal hiztegiaren egilea izan zen. Dictionarium Linguae Cantabricae (1562) izenburuko obra osatu zuen.

Gasteiz inguruko hizkera jaso zuen bertan, eta agertzen dituen hitzen artean askok jatorri erromantzea dute. Garrantzitsua da egin zen garaian eta tokian egina delako, baina batez ere beste inon agertzen ez diren hitzak agertzen direlako eta hitz erromantzeek euskal ahotan izan zuten bilakaera aztertzeko bidea ematen duelako. Villasantek dioenez, Landuchioren obra euskarari erasotzeko aitzakia aproposa izan zen zenbaitentzat: “Mayans, en el siglo XVIII, se apoyaba en este documento, entonces inédito, para decir que la mayoría de las palabras del vascuence eran meros préstamos del romance.

Naturalmente, nada habría que replicarle si este vocabulario fuese el exponente fiel del caudal lexical del euskera, pero diszutenNicolas Landuchioren Dictionarium Linguae Cantabricae liburuaren azala Gipuzkoako Foru Diputazioak 1958an egindako argitalpenean (KOLDO MITXELENA Kulturunea).<br><br>

 

Arnaut Logras

(XVI. m.).Nafarroa Beherean jaio zen. Utziateko priorea eta Amikuze-Oztibarreko bikario izan zen. Idazlanei dagokionez, olerkiak idatzi zituen. Etxeparek bezala, 15 silabakobertso lerroak idatzi omen zituen. Gaur egun ez da ezagutzen haren idazlanik. Oihenarten L’art poétiquen bakarrik dago hari buruzko aipamena.

 

Bertrand de Sauguis

(Zalgize, XVI.-XVII. m.)Zaldun higanota izan zen, Zalgizeko gazteluan sortua. Oihenartek eman zuen haren berri, eta soneto bat eskaini zion.

Esaera zaharren biltzailea izan zen. Sauguisek bildutakoak Julio de Urquijok argitaratu zituen RIEV aldizkarian Los Refranes vascos de Sauguis izenburupean. Olerkaria ere izan bide zen, baina ez da haren olerkirikgorde. “Estas poesías se han perdido desgraciadamente, y sólo conservamos de él una colección de 205 refranes, precedida de un vocabulario, que había enviado a Oihenart” (Mitxelena 1960, 81. or.).

 

Fray Juan de Zumarraga

(Durango, 1475 - Mexiko, 1548) Frantziskotar ordenatu zen gazterik, eta Mexikoko lehen apezpikua eta artzapezpikua izan zen. 1527. urtean Espainia Berriko, gaur egungo Mexikoko, lehen apezpiku izendatu zuten. Erasmoren eta Thomas Moreren jarraitzaile izanik, indiarrak kristau bihurtzeko bide berriak bilatu zituen.1533. urtean Valladoliden apezpiku egin zuten, eta ondoren Mexikora itzuli zen, esklabotasuna indargabetzen zuen 1530. urteko zedula betearazteko, eta Antonio de Mendoza erregeordearen laguntza izan zuen. Indiarren alde izan zuen jarreragatik egin zen ezagun; haien sakabanaketa saihesten saiatu zen, hezkuntza eta eskolak bultzatu zituen, eta orobat kolonizazioa eta laborantza. Obra nagusiak: Doctrina breve (1543-1544, Dotrina laburra) eta Regla cristiana (1547, Kristau arauak). Zumarragaren euskarazko karta bat gorde da, 1537an bere arrebari idatzia.