Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
Euskal Herriko teatroa Gabriel Arestiren garaitik gaur egunera
Gaia bere tokian uzteko zenbait ohar
Euskal teatroaz ari bagara, eta hain zuzen
ere, gaur egungo euskal teatroaz ari
bagara, zenbait ideia garbi utzi behar ditugu
hasi baino lehen, ondorengo azterketa
ilun edo ulergaitza suerta ez dadin.
Teatroa, berez, publikoaren aurrean
antzezteko sortua den zerbait da. Horretan
ez omen dago duda izpirik. Hala ere, aldez
aurretik egile batek, dramaturgo batek idatzi
ohi du gero taula gainean ikusiko dena,
eta hauxe da, hain zuzen, literaturaren arloarekin
duen lotura. Ondorioz, teatroaren
historia bat egiten denean, egileen historia
bat egiten da, izen propioak izaten baitira
erreferentzia nagusia (Calderón, Shakespeare,
Molière, Txekhov, Brecht…) Halaxe egin
da gure teatroaren historia murritzean ere,
hirurogeiko hamarraldia arte, behinik behin.
Hala ere, euskal teatroaren azkeneko
hogeita hamar urteetako historia modu horretan
egingo bagenu, ez genuke, inondik
ere, gertatu denaren irudi zehatza eskainiko.
Ezin liteke esan azkeneko urte hauetan euskal
dramaturgorik egon ez denik, baina urte
hauetako protagonismoa, egileetatik teatro
Zer dago gure inguruan
Ezinezkoa da euskal teatroaren azkeneko
urteetako azterketa egitea, bere ingurunean
kokatu gabe. Euskal Herria ez dago
isolaturik. Are gehiago, behar baino autonomia
eskasagoa du kulturaren arloan. Gauzak
horrela, derrigorrezkoa dugu inguruan
gertatu denari gainbegiradatxo bat ematea.XX. mendean zehar, eta Gabriel Arrestiren
garai arte, Euskal Herrian egindako teatroa
oso urrun dago Europa osoan sortu
diren eredu berrietatik.
Egia da Espainiak berak aspaldi galdua
zuela abangoardiaren trena. Errepublika
garaiko produkzio oparoaren ostean, Francoren
garaian atzera pausu nabarmen eta
tamalgarria jasan zuen teatroak. Berrogei
urte horietan «komedia burgesa» nagusitu
zen, Benavente, Pemán, Paso eta hauen jarraitzaileen
lumetatik sortua. Teatro mota
horretan, burgesia dirudunaren gorabeherak
erakusten ziren. Ez da oso zuhurra izan
behar teatro hura garaiko gizartearen errealitatetik
zeharo urrun zegoela konturatzeko.
Hala ere, hirurogeiko hamarkadan,
egoera monolitiko honi aurre egingo dioten
korronte berriak sortuko dira, teatroareneremu latzera haize berria ekarriz: errealismoa
eta abangoardia.
Hamarraldiaren hasieran Buero Vallejok
bere Historia de una Escalera taularatu
zuen. Itxuraz, ez zen zen gehiegi urruntzen
garaian indarrean zegoen estilotik. Izan ere,
hala antzokia nola zuzendari eta konpainia,
ohikoak ziren. Dramaturgiaren egitura
formala ere oso tradizionala zen. Baina pertsonaiak
kalekoak ziren, behe mailakoak,
eta euren arazoak, jende arruntak zituen
berberak ziren: gerraren ondorioak, pobrezia,
etorkizun iluna… Molde errealistan
egindako lan honek egundoko eragina izango
zuen ondorengo dramaturgoengan, eta
frankismoari aurre egingo zion teatro baten
hastapen gisa har daiteke.
Garai beretsukoak dira Alfonso Sastreren
lehenengo lanak. Dramaturgo errealista honen konpromezu politiko zehatzagoak
galarazi du, beharbada, publiko zabalarengana
iristea, baina bere produkzioaren kalitate
eta pisua kontuan hartzekoak dira.
Gainera, eta geroago azalduko dugunez,
Sastrek eragin berezia izan du gaurko euskal
teatroan.
Errealismoaren ondoan abangoardismoaren
hastapenak ere sumatu ditzakegu
garai honetan. Arrabal eta Nieva dira korronte
honen adibiderik aipagarrienak. Egile
bi hauek arras desberdinak dira, hala ere,
batak hitza eta besteak irudia iraultzen duelako.
Arrabal, «absurduaren teatroa»-z ezagutzen
denaren jarraitzailetzat har daiteke,
etiketak ipintzeak duen arriskuarekin. Nievak,
berriz, Europa osoan nagusitzen ari zen
irudiaren teatro baten aldeko apustua egin
zuen.
Dena den, eta Bueroren salbuespenarekin,
hala errealismo nola abangoardismoaren
lanek oso isla gutxi izan zuten garaiko
programazioetan. Antzokietan publiko
burgesaren gustokoak ziren komedia arinak
eta endredozko bodebilak besterik ez zen
taularatzen. Eta huraxe zen, hain zuzen,
Euskal Herriko hiriburuetara iristen zen teatro
ia bakarra (abuztuko kanpaina oso errotuta
zegoen, Donostia eta Bilboko Aste Nagusien
inguruan). Teatroari arnas berria
eman nahi zioten egileek zaila zuten antzoki
sare urri eta elitista batean sartzea. Aukera
bakarra zegoen: konpainia eta zirkuitu
alternatiboak eratzea, Amerika eta Europan
sortzen ari zena eskaini ahal izateko batetik,
eta Espainian bertan sortuko ziren egile
berrien lanak, garaiko zentsura estua nola
edo hala engainatuz, aurkezteko bestetik.
Unibertsitateak izan ziren ahalegin horren
lehenengo gunea. Konpainia unibertsitarioek
bete zuten hainbat urtetan zirkuitukomertzialak uzten zuen hutsune nabarmena.
Talde unibertsitario hauek etorkizuneko
dramaturgo, zuzendari eta aktoreen
eskola izan ziren, eta gaur egungo teatroak,
Euskal Herrikoak ere, asko zor dio «katakonbetako»
teatro hari.
Hala ere garai hark trantsiziozkoa behar
zuen, egoera politiko eznormal baten
ondorea. Denborarekin agerian geratuko ziren
eginahal honen akatsak: partehartzaileen
profesionaltasunik eza batetik eta lanak
erakusteko antzoki sarerik eza bestetik.
Historia apur bat
Gabriel Aresti eta bere garaiko euskarazko teatroa
Gabriel Arestirekin emango diogu hasiera azken urteotako teatroaren azterketa honi. Arestik euskal literatura irauli zuena oso jende gutxik ukatzen du. Bera izan zen euskal letren eremu aspaldi loan galdu horretara arnas berria ekarri zuena, ordu arte erabat banandurik zeuden mundu bi elkartu araziz: euskara (eta euskarak berekin zeramatzan ezaugarri guztiak: tradizioa, baserria, folklorea…) eta modernitatea (hiria, klaseen arteko borroka, literatur korronte berriak…). Teatroan ere eraberritze horretan ahalegindu zen, eta horren lekuko dira idatzi zituen teatro lanak: «Justizia Txistulari», «Mugaldeko Herrrian Eginiko Tobera», «Etxe Aberatseko Seme Galdua…», «Eta Gure Heriotzeko Orduan», «Beste Mundukoak eta Zoro Bat»… Donostiako Jarrai taldeak bere zenbait lan taularatu zuen, Bertolt Brechten beste lan batzurekin batera.
Garai beretsuan oso eragin berezia izan zuen baita Salbador Garmendiak idatzitako Historia Triste bat lanak ere.
Hala ere, ezin liteke egile hau edota Aresti euskal teatroaren eraberritzailetzat jo, bere eragina oso murritza izan baita ondorengo bilakaeran. Izan ere, eta zenbait salbuespenekin, geroago sortuko den euskal teatroa ez dator Arestik jorratutako bidetik, orduantxe sortzen hasiak ziren teatro talde independenteetatik baizik. Talde hauen sorrera, lehen azaldu dugun korronte zabalago baten barruan ezarri behar da, Espainiako estatuan teatro komertzialari aurre egiten ari zitzaion mugimenduarena, alegia.
Ez ginateke, ordea, zuzenak izango, hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarral-dietan euskarazko teatroaren errealitatea
ukatuko bagenu: Jarrai taldea ez ezik, Oiartzungo
Intxisu ere aipatu daiteke.
Iparraldean, berriz, Hegoaldean baino
bizitza kultural oparoagoa zegoen, han ez
baitzuten jasan diktaduraren kontrol estua.
Piarres Lartzabal, Telesforo Monzon eta beste
idazle batzuren inguruan hainbat talde
sortu ziren. Aurrekoak baino gazteagoa zen
Daniel Landartek ere sekulako garrantzia
izan zuen garai horretan. Talde horiek guztiek,
dena den, amateurismoaren arloan aritzen
Teatro talde independenteen sorrera
Labayenek, Donostia euskal teatroaren hiriburua zela aldarrikatu zuen, eta ez zitzaion arrazoirik falta, hirurogeiko hamarraldia arte, behinik behin. Hala ere, une horretan, balantza Bilbo aldera joango da, bertan sortu baitziren hamarraldi horretan etahurrengoan pisurik handiena izango zuten
teatro ahaleginak. Bilbo hiri erdalduna zen,
neurri handi batean, eta ondorioz, bertan
sorturiko produkzioek gaztelania izan zuten
tresna nagusia (ez bakarra, inondik ere).
Hala ere, Bizkaiko hiriburuan gertatuko
zenak eragina izango zuen gure herriko teatro
osoan, eta ondorioz ere, euskarazko teatroan,
geroago ikusiko dugunez.
Bilbon, hirurogeiko hamarraldian, Akelarre
izeneko talde bat ospea irabazten hasi
zen. Luis Iturrik (gaur egun Arriaga Antzokiko
zuzendari dena) zuzentzen zuen talde
honek teatroaren eraberritzean zerikusi handia
izan zuten lan batzuk taularatu zituen.
Idazle kanpotarren bertsioak eskainiz eman
zioten hasiera euren ibilbideari, baina laster
ekingo zioten taldean sorturiko lanak
burutzeari: «Hator», «Irrintzi» eta «Gerra Ez»
esate baterako; horretaz aparte, aipatzekoa
da estatuan eta atzerrian egiten zen teatro
abangoardista gure herrira ekartzeko egin
zuten ahalegina, diktaduraren azkeneko urte
gogorretan. Donostian, berriz, Orain
Konpainia eratu zen, Maribel Belastegiren
zuzendaritzapean; Gasteizen Denok, Teatro
Estudio… Teatro talde hauek zirkuitu
Cómicos de la Legua-Kilikirariak: molde berri bat
Beste talde bat izango da, ahatik, teatroaren eraberritze horretan eraginik handiena izango duena. Bilbon sorturiko Cómicos de la Legua-Kilikilariak taldeaz ari naiz, hain zuzen. Talde hau, Ramon Barea aitzindari zuela, ia gaur egun arte iraun duen tradizio baten sortzailea da, eta paradigmatikotzat jo daiteke euskal teatroaren historia modernoan, bi arrazoi nagusirengatik: ikuskizunak sortzeko molde bat ezarri zuen batetik eta Euskal Herrian zehar antzezteko zirkuitu profesional bat eratau zuen bestetik.
Cómicos de la Legua ere, Akelarre eta besteen antzera, Francoren aurkako oposizioan murgildua zegoen, eta jarrera politiko hori oso nabarmena da bere lan guztietan: «Vivir Por Bilbao», «Tripontzi Jauna» (Francoren satira esplizitoa), «Nafarroa 1.500»… Talde lanaren bidez sorturiko ikuskizun hauetan, hitzarekin batera irudiak ere berebiziko garrantzia zuen. Izan ere, ezin liteke «Tripontzi Jauna» bezalako ikuskizun bat testu baten lerroetara mugatu, ikuskizun globala baitzen, kalean egindakoa, maskara eta buruhandi, musika, piroteknia eta beste hainbat elementurekin horniturikoa.
Hirurogeita hamarreko hamarraldian gaude, eta Euskadin ez dago, ezta urrundikere, teatro ikuskizunak eskeintzeko azpiegitura
minimo bat: Bilbao, Donostia, Gasteiz,
Iruñea edo Baionako antzokietan Madril
edo (Baionako kasuan) Paristik zetorren
teatro komertzialari baino ez zizkioten
ateak irekitzen. Teatro talde independente
berriak, katakonbetan lan egitera behartuak
zeuden. Eta dena den, antzerkilari eraberritzaile
hauek oso garbi zuten aurrerapausorik
egingo bazen, profesionaltasunera jo beharra
zegoela nahi ta nahi ez. Eta horretarako
zirkuito alternatiboa eratu beharra zegoen.
Ordutik aurrera, Euskal Herriko plaza, frontoi,
areto, eskola edo kiroldegiak izan ziren
teatroaren erakustoki nagusia, eta horretarako
moldatu zituzten euren ikuskizunak,
kaleko teatroa eginez, edota testu gutxikoa,
zeinetan akzioak eta irudiak hitzak baino
garrantzi handiagoa zuten. (Tamalez egoera
politiko eta soziologiko eznormal batean
sorturiko zirkuitu molde hori ez da gaur
egun erabat desagertu, frontoi eta kiroldegietan
ikusi beharra baitago antzokietan eskeintzeko
jaioa den ikuskizun bat baino
gehiago.)
Maskarada: euskarazko teatro profesionalaren aitzindariak
Aurreko atal batean kontraesana dirudien adierazpen bat egin dugu: euskarazko teatroak asko zor ziola Bilbon sorturiko teatro mugimenduari.
Laurogeiko hamarkadaren hasieran, «Cómicos de la Legua» bitan banatuko zen. Aldebatetik Karraka taldea sortuko zen, Ramon
Bareak ia gaur egun arte zuzenduko zuen
taldea; bestetik Maskarada, Carlos Paneraren
ekimenez.
Jarraitu baino lehen esan dezagun zerbait
garaiko euskarazko teatroaren egoerari
buruz: hirurogeiko hamarkadaren hasieran,
gauzak zuela hogei urte lez zeuden,
lehenengo atalean azaldu dudan bezalatsu.
Ez egileek ez teatro taldeek ez zuten indarrik
gizartean gutxieneko eragina erdiesteko.
Ekimen guztiek militantismo eta amateurismoaren
ezaugarria zuten, eta hura zen
haien gaitza.
Maskarada egoera horri buelta emateko
sortuko zen. Talde honen apustua euskarazko
teatro profesionala euskarazko zirkuitu
profesional batean burutzea izan zen. Gaur
egun ahalegin hau logikotzat jo badaiteke
ere, orduan (nahiz eta urte asko ez igaro)
kijotesko samarra zirudien. Izan ere, oso
jende gutxik sinetsi zuen, hasiera batean,
Maskaradak helburu horiek beteko zituenik.
Hasteko, erronka bat zuen: erdaraz
egiten zen teatroaren kalitate mailara iristea,
alegia.
Hasiera batetan Bernardo Atxagaren testuetan
inspiraturiko haur teatro lan batzuk
eskaini ondoren («Jimmy Pottolo eta Zapataria»
edo «Logalea zeukan ekilibristaren
kasua»), helduentzako lan batekin lortuko
zuen Maskaradak bere heldutasuna: «Gaztibeltzaren
Karabinak», Marc Legasseren izen
bereko nobela batean oinarritua. Sekulako
arrakasta izan zuen Euskal Herri osoan (Hegoalde
eta Iparraldean), euskarazko teatro
zirkuitu baten hastapenak ezarriz. Karlistadetan
giroturiko komedia honek, umorea
eta errealismo magikoa erabiliz, lehenengo
karlistadako ofizial batek munduan zehar
egindako itzulia kontazen du, «existitzen ez
den herri bat»-en defentsan, idazle lapurtarrak
ironia handiz asmaturiko ideologia «karlista-anarkista»
aldarrikatuz.
Antzezlan honen ostean «Harrizko Aresti
Hau» eta «Gernika 16:40 HSO» etorri ziren.
Euskal Antzerki Taldeen Biltzarra: asmo on bat
Urte horietan euskarazko teatroari indarra emateko egitasmo bat sortu zen: Euskal Antzerki Taldeen Biltzarra, alegia. Biltzar horren barruan sartu ziren garai horretan euskaraz ari ziren teatro talde guztiak: Maskarada, Kukubiltxo (Larrabetzu), Goaz (Deba) , Taupada (Elgoibar), Intxisu (Oiartzun), Hirurak bat, Bordaxuri, Xirristi Mirristi (Iparralde).
Biltzarrak euskarazko zirkuitu bat ezartzearen erronkari aurre egin nahi zion, hala nola teatro talde guztien arteko harremanak eta elkarlanak sendotu ere. Garai horretakoak dira Iparraldean hainbat urtetan burutu ziren «Galarrotsak» izeneko teatro jaialdiak. Bertan euskaraz egiten zen teatroa (Iparraldekoa eta Hegoaldekoa) eskaini eta ikusteko aukera paregabea zegoen.Hala ere hasierakao asmo onak ez zuten
portu onera iristerik izan, arrazoi desberdinengatik.
Alde batetik ukaezinezko
muga bat zegoen teatro talde profesional
eta amateurren artean. Profesionalak Maskarada
eta Kukubiltxo (azken hauek haur
eta kale teatroan espezializatuak) ziren;
beste guztiak amateurrak. Batzuen eta besteen nahi eta beharrak desberdinak ziren,
derrigor. Bestalde, Euskadiko instituzio politikoek
ez zuten asmo hura inolaz ere bultzatu
eta ezerezean geratuko zen euskal teatroaren
mugimenduari sendotasuna emateko
sorturiko EATB.
Aipaturiko talde amateur hauek jarraitu
egin dute lanean. Profesionaltasunik ezak
entzute handiagorik erdiestea galarazi badu
ere, ukaezinezko eragina dute norbere eskualdeko
bizi kulturalean.
Teatro taldeen sendotzea
Garai berean, asko izan ziren Euskal Herri osoan sorturiko teatro taldeak.
Lehen aipaturiko Karraka taldeak oso erantzun ona jaso zuen egindako lan askorengatik, Ramon Barearen gidaritzapean.
Aipagarriena, «Bilbao Bilbao», komedia musikal satirikoa, Bizkaiko hiriburuari buruzko eszena desberdinez osatua. Bere garaian fenomeno soziala izatera ere iritsiko zen, eta ikuskizunaren ospeak Euskal Herriko mugak gaindituko zituen. Ez zuten erantzun berbera izango, «Euskadifrenia» eta «Euskadi Euskadi», molde berean egindakoak.
Azken urteotan, «Hoy Ultima Función», La Galleta del Norte kolektiboak egindako Ionescoren «Aulkiak» antzezlanaren moldaketa ederra, eta «Palabrarismos» Ramon Bareak lehen aipaturiko kolektiboaren laguntzaz idatzitakoa, aipagarri dira.
Geroa taldea, Durangon sortua, Paco Obregon zuzendari zuela, oso talde esanguratsua izan da. Ignazio Amestoyk idatzitako «Doña Elvira, imagínate Euskadi» izan zen talde honen sendotzea lortu zuen ikuskizuna.
Madrilen finkaturiko idazle honek Lope de Agirre erabili zuen «euskal arazoa»bezala ulertzen denari buruz bere irudi propioa
eskeintzeko. Ondoren Mario Onaindiaren
testu bat erabiliko zuten: «Grand Place-n
aurkituko gara». «Durango un sueño
1439» Amestoy-k idatzitako lanarekin Euskal
Herriko problematikari buruzko trilogia
bat osatu zuen Geroa taldeak. Geroaren
beste antzerki lan bat «El amante de Lili
Marlene» dugu, Xabi Puertak idatzitakoa. Lan
honetan, bere garaian eragin handia izan
zuen gertaera politikoa islatu zen: «Bandetako
greba» hain zuzen. Geroak egile beraren
«La Piel Prestada» ere taularatu du.
Dramaturgo honek Tarima taldearentzat
ere idatziu du: «Gaspar Book» (Juan LuisSan
Jose-rekin batera idatzitakoa), eta «Canal
TVT. Lo que hay que ver».
Elebitasunaren sorrera eta Antzerti Eskola
Instituzioak teatro taldeak subentzionatzen hasiak ziren aspalditxotik eta ikuskizunak gero eta profesionaltasun maila altuagoa lortzen hasi ziren. Talde askok, gipuztarrek batez ere, denborarekin eredugarri izango zen jarrera linguistikoa proposatu zuten: ikuskizun elebidunak, gazteleraz eta euskaraz, tokian tokiko eskakizunen arabera moldatzeko. Tanttaka eta Bederen bat izango ziren molde hura erabiltzen lehenetarikoak, eta eredu berri horrek indar hartu du euskal teatroaren barnean.
Tanttakaren beste hainbat lanen artean, «Agur Eire Agur» aipatuko dugu, Brian Friel dramaturgo irlandarraren lana. Ikuskizun honetan irlandako arazo politiko–linguistikoa zuen ardatza. Gaia eta egoera oso
Euskal teatroaren egoera laurogeita hamarreko hamarkadan
Euskal antzerkiaren egoera ez da kualitatiboki
gehiegi aldatu azkeneko hogeita
bost urteetan. «Cómicos de la Legua» eta bere
garaiko konpainiek ezarri zuten eredua ja-rraitu dute ordutik hona sorturiko ia talde
guztiek.
Egia da produkzioa nabarmen handitu
dela. Talde ugari sortu dira (gehiegi batzuren
ustez) eta antzerki eskaintza oso zabala
da. Azpiegitura ere nabarmen hobetu da
azkeneko urteotan, erakunde politikoen
babesean eraikitako antzokiei esker (Barakaldo,
Basauri, Zornotza, Urnieta, Lasarte,
Beasain, Arrasate, Irun…).
Eusko Jaurlaritzaren aginduz Xabidek
1993. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan
egindako azterketa baten datu batzuk
erabiliko ditugu: urte horretan 129 teatro
konpainia zeuden; hauetatik 46 profesionalak.
Talde profesionalek 45 emanaldi egiten
zuten urtean (Euskadin %60, Espainian%36 eta Europan %4a). Antzerki lanen tipologiari
buruz, ordena honetan agertzen
ziren: 1. txotxongiloak; 2. klasikoa; 3. kale
animazioa; 4. haurrentzakoa; 5. bertako egileena;
6. kafe teatroa; 7. dantza. Instituzioek
emandako dirulaguntzaren bataz bestekoa
4,2 milioikoa zen; aurrekontu globala
24 milioikoa eta defizita 3,5 milioikoa.
Ondorio gisa
Azkeneko hogeita hamar urtetan teatroa
indartuz joan da Euskal Herrian. Urteen
poderioz lehen ez zegoen esperientzia eta
profesionaltasunera iritsi da. Badago giza
potentzialitate esanguratsua, gero eta gehiago
dira maila jasora iritsitako zuzendari,
aktore, eszenografo… profesionalak. Beti
ere ahaztu gabe teatroa ez dela inoiz izan
(ez gaur egun bakarrik, nahiz eta jende askok
etengabe, unez uneko teatroaren krisialdia
aldarrikatzen eztarria urratu) gehiengoaren
kontsumorako fenomenoa, ezta herri
bakoitzaren urrezko garaietan ere.Hutsunerik nabarmenena, ordea, dramaturgoen
aldetik somatzen dugu. Egia da
azkeneko urteotan sortzen hasiak direla
eginkizun hori betetzeko gai diren egileak.
Zerrenda luzea da, eta hauetariko batzuk
aipatu ditugu jada. Hona hemen beste batzuk:
gaztelaniaz Felipe Loza eta Lander Iglesias
(«La Espada de Pendragon»), David Barbero
(«Un hombre enamorado»), Roberto Herrero
(«Los Abrazos Perdidos»), Aitor Mazo
eta Patxo Telleria («Torito Bravo»), Teresa
Calo («Mentiras»), Garbi Losada («La Noche
de Bodas»), Txema Ocio («Gato Encerrado»),
Patxi Bilbao («Fascinación»)… Euskaraz,
berriz, Xabier Mendiguren («Publikoari Gorroto»),
Jose Antonio Artze («Mundua Gizonentzat
Egina da»), Juanjo Olasagarre («Hegazti
Errariak»), Yolanda Arrieta («Badago ala
ez dago») …
Hala ere, gure teatroaren joerarik nabarmenena
kanpoko idazleak (klasikoak edo
garaikoak) erabiltzea da. Osasuntsua eta
beharrezkoa da munduan zehar egiten denaekartzea, baina arriskutsua, horretara bakarrik
mugatzea. Alfonso Sastre, gure lurrean
sustraiak ondo fikatutako dramaturgo madrildarraren
ustea lerro hauetara ekarriz, gure
herrian egiten dugun teatroak dependentzia
politiko eta kulturala erakusten du.
Euskal teatroak hemen sorturiko lanak
behar ditu. Ez luke, derrigorrez, hemengo
arazo eta hemengo mugetara murriztu beharko,
kostunbrismo edo lokalismoan eroriko
litzatekeelako, baina gure gizartea eta
gure ikuspuntuak (gizarte osasuntsu batek
errealitatearen ikuspuntu desberdinak behar
ditu itoko ez bada) ere islatu beharko
lituzke. Eta euskara tresna bezala erabili behar
luke (ez, ordea, tresna bakarra, gizarte
elebidunean bizi baikara).
Horixe da hurrengo urteetako erronka,
inoiz, gure ondorengoek, enziklopediaren
batean, euskal teatroaren historia irakurriko
badute.