Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
Idaztarauen bilduma laburra
Sarrera
Atal honetan euskara idatziaren hainbat alderdi jorratu dugu.
Oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta Euskaltzaindiak eman berri dituen
arauak eta gomendioak bildu dira bertan.
Ikuspegi orokor bat izatearren, azalpenekin batera zenbait taularen
bidez laburbildu egin ditugu oinarri teorikoak. Nolanahi ere,
hemen agertzen den informazioa zabaldu eta osatu nahi izanez
gero, bibliografia zehatz bat aurkezten dugu amaieran.
Letrak
Hizkuntza hitzek osatzen dute. Hitza hotsek osatzen dute. Hotsak adierazteko, letrak edo grafemak erabiltzen dira: s, n, p… Euskaraz, beste edozein hizkuntzatan bezala, letra-multzo edo alfabeto bat dugu hotsak adierazteko, euskal alfabetoa.
1. Alfabetoa
Euskal alfabetoa 27 letrak osatua da: a, b, c, d, e, f, g, h, i, j, k, l,
m, n, ñ, o, p, q, r, s, t, u, v, w, x, y, z. Hauen artean c (ç), q, v, w eta
y kanpotar izenak transkribatzeko erabiltzen dira.
Fonema bat letra-bikoteak adierazten du zenbaitetan, digramak
alegia. Euskal digramak hauek dira: dd, ll, rr, tz, ts, tx.
2. Letra larriak eta letra xeheak
Letra larria, letra handia da. Perpausen eta izen berezien hasieran ipintzen da: M, O, K… Letra xehea, letra txikia da. Larria erabiltzen ez den beste guztietan ipintzen da, baita urtaro, egun eta hilabeteetan ere: m, o, k…
Letra larrien erabilera
Letra larriak oker erabiltzeak akats ortografikoa dakar.
Ondorengo atalean letra larriak zuzen erabiltzeko arau batzuk azalduko ditugu.
1. Idazki hasieran eta marka ondorenean
– Idazki hasieran letra larria erabili behar da.
Esaiozue ez naizela garaiz iritsiko.– Perpaus bukaerako puntuaren ondoren, letra larria.
Berandu etorri zen. Ez zuen afaldu. Berehala oheratu zen.– Perpaus bukaerako galdera-marka eta harridura-marken ondoren,
letra larria.
Non ote dabil? Batek daki.
Hau da hau! Ni, behintzat, ez noa aurrera.– Perpaus barruko galdera-marka eta harridura-marken ondoren,
aldiz, letra larririk ez.
Noiztik horrela? –galdetu zuen.
Guk ez! –erantzun zuten aho batez.– Hiru puntuen ondoren aurreko kasuetan bezalaxe jokatu behar
da.
Aspertu egin ziren… Ez zen kantaldi ona izan.
Oraindik ez noa… –erantzun zuen apalki.– Bi puntuen ondoren letra xehea erabili behar bada ere, hiru kasuotan letra larria: a) Eskutitz eta antzerakoen aurkezpenetan: Agur t’erdi: Zer moduz zaude? b) Aipamen zuzenetan: Hauxe esan zuen: «Joan zaitezte pikutara».. ) Lerrokada berria hasten denean: Bi bizimodu landuko ditugu: Baserrikoa.
Kalekoa.
2. Izen berezietan
Bizidunen izen, deitura eta izengoitiak.
Jokin Albistegi «Beltza».
– Bizigabe jakinen izenak.
Txindoki mendia. Planeta saria.– Santu eta erlijio jaien izenak.
Santa Garazi. Aste Santu.– Planeta, izar eta abarren izenak.
Eguzkia. Marte.– Mitologiako izakien izenak.
Basajaun. Olentzero.– Izenburuak.
Mikelen heriotza. Harri eta Herri.
3. Legezko nahiz berezko izenetan
Legezko nahiz berezko izaera dutenetan letra larriz idazten da, izenak osorik agertzen direnean: Donostiako Udalak erabaki du.
Eusko Alkartasunak batzarra ospatu du.
Laburbilduz:
Kontsonanteen idaztarauak
1. b, p
Hasierako b/p alternantzia duten hitzetan b-dunak hobesten dira, euskalki gehienetan zabaldurik daudelako: bake, bekatu, barkatu, bozkario… Hala ere: piper, pago, poz…
2. f, p ibar (harana)
f/p alternantzia duten hitzetan, gehienetan f-dunak hobesten dira: alfer, Nafarroa, afari, faltsu… Hala ere: Iparralde, piku…
3. g, j ibar (harana)
Nazioarteko hitzak, ge eta gi dituztenak, berdin idazten dira euskaraz: filologia, geometria, psikologia… Hala ere: jende, ijito, imajina…
4. h
5. z, s, x
Arau zehatzik ematerik ez badago ere, hainbat kasutarako baliagarri izan daitezke adibideok: – Mailegu zaharretan, s-a zeramatenek z hartu zuten euskaraz: abuztu, bezpera, ezpata, gaztelu, gaztaina, ezkutu, meza, izpiritu, mizpira, pezeta, zaku, zapo, zapaburu, zapore, zerbitzari, zentzu, zerra, zopa, zorte…– Aditz batuaren laguntzaileek z daramate: zaizkigu, gaituzue, zaitezte, dakizkit…– x/j alternantzia duten hitzetan, x idazkera zaharra hobesten da: axola, xaboi, exenplu, Xabier, lixiba…– Maileguetan: a) Hasiera eta bukaerakoak aldatu gabe utziko dira: xenofobia, fenix… b) Bokal artekoak ere aldatu gabe: taxi, sexu, oxigeno… d) Kontsonante aurrean x ez, s baizik: testu, espreski… e) Kontsonante ondoan x: marxismo, Marx…
6. tz, ts, tx
Hitz hasieran ez da ez tz-rik ez ts-rik idatzi behar. Tx, aldiz, maiz ager daiteke: txiki, txalupa, txori, tximista… L, n eta r ondoren tz, ts edo tx idatziko da ia beti: galtzak, bertso, intxaur, altxor, hortz…
7. ñ, ll
Soinu bustiak adierazteko in, il grafia erabiliko da normalki: baina, oinez, mila, zaila… Hala ere bustidurarik adierazten ez den zenbait kasutan ñ eta ll-a erabiliko ditugu: Iñaki, Pello, Gallarta, Iruñea… Atzizki txikikaria denean -ño idatziko da: andereño, maiteño, nimiño…
Zenbait idaztarau orokor
– -ain/-ai
Bi aldaerak, -ain eta -ai alegia, dituzten hitzetan -ain formak
erabili behar dira: arrain, usain, zain (atezain, ertzain, diruzain…).
Ez, beraz, *arrai, *usai, *zai.– Arabera/arauera
Hitz hau hainbat eratan idatzita agertu bada ere, hots, arauera,
araura, arabera…, euskara baturako erabaki den forma bakarra
arabera da.–-ari/-tzaile
Izenetatik eratorriei -ari edo -lari eransten zaie: gramatikari,
tabernari, hizkuntzalari…
Aditzetatik eratorriei -le edo -tzaile: ikusle, irakasle, ikertzaile…
– Asko
Aditza singularrean edo pluralean jar daiteke asko hitzarekin:
urte asko du edo urte asko ditu.
Izena neurkaitza denean, beti singularrez: diru asko dauka.–-au
Bokalez amaituriko hitz guztiak bezala deklinatu behar dira -au
amaiera duten hitzak.
Salbuespen bakarrak gau hitzaren zenbait kasu dira: gauean,
gaueko, gauetik eta gauera.
Bokalez amaituak bezala deklinatzen dira, era berean, -ai amaierakoak:
mahaian, edozein gaitan…– BatEz idatzi, beraz, *batetan, *batetatik, *batetara…
Ahal denean erdaren eragina saihestu: *aireportu bat egingo
dute, aireportua egingo dute; *lan bat aurkitzea zaila da, lana
aurkitzea zaila da…
Indeterminazioa adierazteko -(r)en bat da bidea: *konponbide
bat aurkituko dugu, konponbideren bat aurkituko dugu.– Batzuk
Loturik ala bereiz
– Alde
Aurrealde edo aurreko alde onartzen dira. Lehenbiziko kasuan
bat eginik; bigarrenean bereiz, -ko errespetatuz. Arrazoi beragatik
atzealde edo atzeko alde, goialde edo goiko alde, barnealde edo
barneko alde… Ez idatzi, beraz, *aurrekalde, *goikalde, *barnekalde…– Arazi
Aditz «arazleak» eratzeko, arazi aldaera erabili behar da, ez erazi.
Salbuespen bakarra adierazi da.
Aurreko aditzari lotuta idatziko da beti: harrarazi, eroarazi,
hilarazi, geldiarazi, betearazi…
Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi, e.a.,
sorrarazi, agerrarazi… bezain zilegizkotzat hartzen dira.
Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a
biekin bat egingo da: aldarazi, jokarazi, koordinarazi…
Arazi aditzaren erregimena:
a) Arazi-ren subjektua beti ergatiboan doa:
Koldok etorrarazi du Mikel.. ) Oin aditzaren objektua beti absolutiboan doa:
Sagarrak salarazi ditugu.. ) Oin aditza iragankorra denean, subjektua datiboan darama:
Niri liburua irakurrarazi zidaten.. ) Oin aditzaren subjektua absolutiboan doanean, absolutiboan
ageri da perpaus kausatiboan ere:
Mikel jarrarazi dute.. ) Oin aditzaren subjektua ergatiboa baldin bada eta agerian
objekturik ez badu, bi egoera bereizi behar dira:
- Objektua ezabatua edo aditzari atxikia duten aditzekin datiboa
eskatzen du subjektuak:
Mikeli janarazi diote.
Mikeli irri eginarazi diote.
- Sekula objekturik hartzen ez duten aditz deponenteekin,
aditzaren izaera semantikoa kontuan hartu behar da. Aditzak
subjektu biziduna eskatzen duenean, datiboan ageri
da:
Inori ez diogu pairarazi behar.
Baina subjektua bizigabea bada, absolutiboan jarriko da:
Ura irakinarazi dute.– Arte
Bereiz idatzi behar da: larunbatera arte, larunbat arte edo larunbata
arte; ez *larunbaterarte.– Ba-
Baldintza zein baietza adierazteko erabiltzen denean, ba- aurrizkia
aditzari lotua idatzi behar da beti: Mikel etortzen bada, elkarrekin
afalduko dugu. Badator Mikel.
Baldintzazkoa ez denean, hizki horren eta aditzaren artean beste
hitzik sar daiteke: Ba omen dator Mikel. Ba ote dator Mikel?– Bait
Beti aditzari atxikita idatzi behar da bait partikula: baita, bainaiz,
baikara…
Loturak: bait+d (baitator); bait+n (bainuen); bait+l (bailuke);
bait+g (baikenuen); bait+h (baihaiz); bait+z (baitzen).– Bat-batean
Marratxoak lotu behar ditu bi osagaiak, hots, bat-batean, batbateko,
bat-batekotasun…– Batik bat
Inolako loturarik gabe idatzi behar da.– Behinik behin
Bereiz, loturarik ez.– Edo, eta
Juntagailu hauek beti osorik idatziko dira. Egitura agerikoa eta
antzematen erraza denean, bereiz: hori edo, hori eta, hori dela eta…
Egitura zaila denean ulertzeko aukeran izango du idazleak juntagailuaren
aurrean marratxoa ipintzea: zer dela-eta, hori-eta, horiedo…– Gabe
Beti bereiz idatziko da: argirik gabe.
Partitibo marka bi hitzek har dezakete: argirik gabe; argi gaberik.
Edota ez batak, ez besteak: argi gabe. Biek aldi berean, ez:
*argirik gaberik.– Nornahi
Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osatutako esapideak hitz
bakar batean idatzi behar dira: nornahi, nolanahi, noranahi…
Lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz batean (nonahi,
nondinahi, zenbanahi…) edo marratxo baten bidez (nonnahi,
nondik-nahi, zenbat-nahi…).
Hitz elkartuen idazkera
Hitz elkartuak hitz-elkarketa bidez eratu ondoren berezko esanahia
dutenak dira.
Hiru eratara idatz daitezke hitz elkartuak: bereiz, loturik edo
tartean marratxoz.
Hemen Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak jaso ditugu,
ondoren taulen bidez laburbilduz.
1. Arauak eta gomendioak
– Bereiz idatziko dira:
Aposizioak: Bidasoa ibaia.
Egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak:
lo egin, min hartu, hitz egin…
Etxez etxe moduko bikoiztapenak.
Egin berri modukoak.
Mahai gainean gisako posposizioak.
Bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak: lan bila,
diru eske…
Lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak
ez diren neurrian: euskal hiztegia, giza eskubideak…
Lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean: biologi azterketa…– Loturik idatziko dira:
Jarleku moduko elkarteak.
Aldagaitz bezalako izaera elkarteak.
Odolustu moduko izen-elkarte arruntak.
Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edo -gintza,
za(i)ntza duten elkarteak.
Bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide,
-(k)ume, -orde duten izen elkarteak.
Lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen elkarteak.
Lauburu, lanpostu, eskubaloi, pilotaleku moduko hitz ihartuak.— Marrarekin idatziko dira:
Gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak.
Apurka-apurka, labur-labur, zuzen-zuzenean, banaka-banaka
bezalako bikoiztapenak.
Seme-alabak, zuri-gorri, ezker-eskuin, joan-etorriak modukoak.
Barra-barra, plisti-plasta bezalakoak.
Zehatz-mehatz, auzi-mauzi, ika-mika eta antzerakoak.
Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzetan ematen
direnean, ordea, ez: Lizarra/Estella).— Marrarekin edo marra gabe idatziko dira:
Eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak.
Kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.Laburbilduz:
Maileguen idazkera
1. Mailegu-motak
Maileguak beste hizkuntzetatik hartutako hitzak dira.
Hiru sailetan banatzen dira maileguzko hitzak: - Aspaldidanik euskaratuak. Hauek euskal hitzak dira orain, mailegu bidez geureganatutako euskal hitz arruntak: gela, lore, ezpata, katu… - Gaitzetsiak edo bertan behera utzi beharrekoak. Ez dira euskal hitzak, ezta maileguak ere, euskarak ez baititu beretzat hartu: frakaso, ebidentzia, hortera, sorteo… - Mailegu berriak. Gaurko beharren arabera hartutako kultur eta zibilizazio-hitzak: telefono, sintagma, plural, taxi…
2. Oinarrizko arauak
— Elkarren segidako bi kontsonante berdinetatik, bat kendu.
— Kontsonante ondoko H guztiak kendu.
— B eta P letren aurrean N idatzi, ez M.
— Jatorrizkoan V duten hitzak B letraz euskaratu.
— C, CH, QU eta W letren ordez, euskaraz dagozkienak idatzi.
3. Xehetasunak
— X letra duten maileguak:Hitzaren hasierako nahiz bukaerako X ez da aldatzen: xenofobia, sioux… Bokal arteko X ez da aldatzen: oxigeno, sexu, taxi… Kontsonante aurrean S bihurtzen da: testu, esportazio… Kontsonante ondoren X uzten da: Marx, marxismoa…— Hitz hasierako aldaketak: Hasieran R ala S dutenei bokal bat eransten zaie: eski, erradiografia, erlatibitate… Hasierako P, T eta K ez dira B, D, G bihurtzen: politika, telegrama, kimika…— Hitz bukaerako aldaketak:
Leku-izenen idazkera
Leku-izenetan, lehenik, -a galkorra eta -a itsatsia duten hitzak bereizi behar dira.-a galkorra duten toponimo batzuk: Bizkaia, Abaurregaina, Abaurrepea, Azkoitia, Azpeitia, Basaburua, Busturia, Deustua, Ergoiena, Ermua, Erribera Beitia, Erribera Goitia, Harana, Hondarribia, Iruñea, Itzagaondoa, Lizagorria, Mallabia, Mañaria, Mutiloa, Pausua, Urizaharra, Zigoitia… -a itsatsia duten toponimo batzuk: Donostia, Aezkoa, Leioa, Nafarroa, Zaldibia, Zuberoa…
1. Espainiako Erresumako probintzia/autonomia elkarteak
– Komunitateen izen soilak:– Espainiako probintzia eta hiriburuak:– Bestelakoak:– Izen historikoak:
2. Frantziako Errepublikako eskualdeak
– Eskualdeak:– Departamenduak eta departamendu hiriburuak:– Bestelakoak:
3. Munduko estatu, hiriburu eta herritarren izenak
Euskaltzaindia izen zerrendak argitaratzen ari da aldika.
Zenbakiak
1. Zenbakien idazkera
2. Zenbakien deklinabidea
Zenbakien deklinabideak ez du aparteko arazorik sortzen, hiru eta lau zenbakien kasuan ez bada.
– Hiru: Izena denean, bokalez bukatzen diren gainerako beste edozein sintagma bezala deklinatuko da: hiru, hirua, hiruak; hiruk, hiruak, hiruek, e.a.
Izenordain baten funtzioa duenean, honelaxe deklinatuko da:Deklinabide hau hiru zenbakiari bakarrik dagokio eta ez hamahiru,
hogeita hiru eta gainerakoei: Atzoko hirurak etorri ziren
baina ez beste hamahiruak.– Lau:
Izena denean, bokalez bukatzen diren gainerako beste edozein
sintagma bezala deklinatuko da: lau, laua, lauak; lauk, lauak, lauek,
e.a.Izenordain baten funtzioa duenean, honelaxe deklinatuko da:
3. Ordinalak, zatikiak, ehunekoak, zenbait neurri
– Ordinalak.Ordinaletan -garren ahoskatzen den bakoitzean puntua jarri behar da: Atano X.a, XX. mendea… Ahoskatzen ez bada, hots, benetako ordinala ez bada, ez da beharrezko: Matematika II, Filosofia I… Letraz idazten ditugunean bereizi behar da aurreko hitza bat-ekin bukatzen den ala ez: zenbatgarren, hogeita batgarren… Distributiboek bana, bosna, zenbana… egiten dute.– Zatikiak.Zatikiak adierazteko -(r)en atzizkia erantsi izenari: 1/7 zazpiren; 1/100 ehunen… Zatiek (erdia, herena, laurdena) pluralez edo singularrez jokatzen dute aditza. Gauza bakar baten zatia bada, singularrez. Baina pluralez dagoen zerbaiten zatiaz ari bagara, pluralez: aurrikuspenen erdiak betetzeko daude. Plangintzaren erdia betetzeko dago.– Ehunekoak.Ehuneko zenbatekoa adierazteko % idazten da zenbakiaren aurrean: %7 igo da; %12k baietz erantzun du…– Zenbait neurri:
4. Orduak
Orduak honela ematen dira: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke: oren bata, bi orenak/biak, hirurak, e.a. Eta honela deklinatu: ordu batean, bietan/ordu bietan/bi orenetan, hiruretan, e.a.
– Erdia honela adierazten da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a.
Gauza bera oren hitzarekin.– Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak edo
oren/ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak edo oren/
ordu biak eta laurden, hiru eta laurdenak edo hirurak eta laurden,
hiru eta laurdenetan edo hirurak eta laurdenetan, bostak
laurden gutxi(ago), e.a.– Minutuak era honetan: hamarrak hamar gutxi, hamarrak hamar
gutxiago, hamarrak hamar gutxitan, hamarrak hamar
gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta
hemezortzian, e.a.– Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak
eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti:
00:12, 12:10, 09:25, e.a.Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei
singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an,
15:04an, 15:30ean, e.a.– Egitarau, kartel eta horrelakoetan, erdiko bidea har daiteke:
arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k
arte…
5. Data
Data adierazteko honelako egitura erabili behar da: Durango(n), 1995eko martxoaren 7a(n); Lasarte(n), 1996ko urtarrilaren 5a(ean)… – Zenbakiak soilik: 1995/03/07; 1995-03-07; 1995-III-07; 1995- 11-23ko agiriak dioenez…– Aposizioan bakarrik urtarrilak 20 bezalakoak: gaur, urtarrilak 20, bi istripu gertatu dira. Ez, beraz, *urtarrilak 20 egin zuten bilera edo *urtarrilak 20an egin zuten bilera (bai urtarrilaren 20an).
Zeinuen idaztarauak
1. Apostrofoa
Letren artean t’erdi hitzarekin erabiltzen da: agur t’erdi.
Abizenetan, epoka kutsua eman nahi denean:Sota’tar Imanol.
Zenbait hitz atzerritarrekin: O’Shea.
2. Azpimarra
Eskuidatzietan batez ere erabiltzen da. Zerbait nabarmendu nahi dugunean edota letra etzanen ordez hitz edo esaldiren bat adierazi nahi denean azpimarra erabiliko da.
3. Barra
Alternantzia adierazteko: barri/berri… Olerki baten lerroak bereizteko: poema hauek ere / idatzi nituen / jakinik ere… Bi hizkuntzetan ematen diren leku-izenak bereizteko: Lizarra/ Estella… Fonemak idazteko: /x/…
4. Galdera eta harridura markak
Galdera eta harridura ikurren eskuinaldean ez dago puntua jartzerik, baina bai koma edo puntu eta koma. Koma edo puntu eta koma jartzen bada, letra xehez jarraituko da.Komatxoen barruan galdera edo harridura ikurra badago, puntua idatz daiteke komatxoen ondoren.
5. Koma
Bi perpaus badaude esaldi batean, koma behar dute tartean.
Esaldietan tartekatzen diren elementu osagarriak (lokailuak, aposizioak, mendeko esaldiak, argibide laburrak…) koma artean doaz.
Esaldiko zatien arteko lokailuek koma eskatzen dute normalean.
Konpletiboek eta erlatibozkoek ez dute onartzen komarik.
Subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bakarra jarri.
Komarik ez, edo bi koma.
6. Komatxoak
Aipamenak komatxo artean doaz. Aipamenetako adierazpenek hitzez hitzekoak izan behar dute.
Hitza bere osotasunean, atzizki eta guzti, hartzen dute komatxoek: «zozotzat» hartu zuten…
7. Marra
Akotazioak egiteko erabiltzen da. Akotazioarekin batera koma jarri nahi bada, bigarren marraren ondoren idatziko da.
Indikazio laburrak, bi edo hiru hitzekoak, marra artean baino hobe parentesi artean idaztea.
8. Parentesiak
Parentesi artean doan hitzak ez du behar komunztadurarik aurrekoarekin: Istripua Berlinen (Alemania) gertatu da… Parentesiak irakurketa zaildu edo eten egingo ez duten tokian jarri behar dira.
9. Puntua
Esaldi amaieran puntua jarri behar da.
1.000 zenbakia eta milatik gorakoak puntuaz markatzen dira.
Urteetan ez: 1996.
Puntuaz ordezkatzen da zenbakiz adierazitako ordinaletako garren: 6. urratsa.
— Bi puntuak Bi puntuak erabiltzen dira: Zenbakiz (edo antzera) adierazitako zerbaiten edukia zehazteko.
Adibide zerrendak biltzeko.
Esaldiaren lehen zatia frogatzeko, laburbiltzeko edo argitzeko.
Hitzez hitzeko aipamenen aurrean.
Gutun eta antzerakoen aurkezpeneko deikien ondoren.— Hiru puntuak
Hiru puntuen ondoren ezin da komarik edo bestelako puntuazio
zeinurik jarri.Ondorengo hitzaren lehenengo letra maiuskulaz edo minuskulaz
joan daiteke, eten puntuaren funtzioa puntuaren edo komaren
funtziora hurbiltzen den neurrian.— Puntu eta koma
Esaldiko zati nagusiak puntu eta komaz bereizten dira, zati horien
barnean komaz eginiko bereizketa xeheagoak daudenean.
Kontrajartzen diren zatiak bereziki bereizteko ere.
Izen sortetan, izenak aposizioz lagunduta badoaz, puntu eta
komak jarri.
Eten ezberdinak markatzeko komak ez ezik puntu eta komak
ere erabiltzen dira.
Bibliografia