Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
IV. Perpausaren aldaerak
Aurreko ataletan perpaus bakunaren osagai nagusiak aurkeztu ditugu.
Baina osagai horiek ez dira nolanahi ezartzen. Badira arau
batzuk hitz ordena bideratzen dutenak. Izan ere, perpausaren
osagaiak ez dira denak maila berekoak, perpausak egitura bat baitu,
nahiz eta hizkuntzalariak ez diren erabat ados jartzen egitura
hori zein den erabakitzeko orduan.Atal honetan, perpausa behar bezala osatzeko behar diren zenbait
puntu aurkeztuko dira. Lehenbizi, perpausaren egituraz eta hitz
ordenaz arituko gara. Ondoren, perpaus horrek izan ditzakeen aldaerez:
a) perpaus batzuk baiezka ematen ditugu eta beste batzuk
ezezka. Beraz, baieztapenaz eta ezeztapenaz arituko gara. b) Perpaus
batzuk galderak egiteko erabiltzen ditugu. Hortaz, galde perpausak
nola osatzen diren aurkeztuko dugu. c) Beste zenbait perpausek
aginduak ematen dituzte aditzera. Agintezko perpausez ere
arituko gara. d) Azkenik, harridura adierazteko ere erabiltzen ditugu
perpausak. Horien ezaugarriak ere aurkeztuko ditugu hemen.
Perpausaren egitura eta hitz ordena
Izen sintagmaren barneko osagaiek ordena finkoa dute. Oso aukera
gutxi ematen dute ordena aldatzeko. Adibidez, adjektiboa beti
izenaren eskuinera agertuko da. Mugatzailea beti izen sintagmaren
eskuinean, azken muturrean, etab.
Perpaus mailan, ordea, gauzak askoz lasaiago dabiltza. Har dezagun,
esaterako, ondoko adibide hau:Oraingoan, nahi ditugun aldaketa guztiak egin ditzakegu, funtsezko
esanahia aldatu gabe:
Gramatika egitura eta mintzagai egitura
Perpausaren azpian galdera baten erantzuna dagoela pentsatuz gero,
perpaus horren osagai guztiek ez dute pisu bera. Bat da beti besteen
gainetik nabarmentzen dena: galdegaia. Goiko perpaus horietan,
galdegai desberdina ematen da: (4)-an GONA GORRIA da.
(5)-ean, AMARI. Alde horretatik, hortaz, perpausek adiera desberdina
izan ohi dute ordenaren arabera.
Horregatik, bi maila bereizten dira: batetik gramatika egitura dei
genezakeena eta bestetik, mintzagai egitura. Gramatika egitura
funtzioetan oinarritzen da, osagai bakoitzak duen gramatika funtzioa
hartzen da kontuan. Alde horretatik, ordena aldaketak ez dakar
inongo gramatika egitura aldaketarik: osagaien funtzioa ez da horregatik
aldatzen. Beraz, gramatika egituran osagaiek ordena askea
dutela esan daiteke.
Baina mintzagai egituran gauzak bestela dira. Hemen hizketaldia
zein egoeratan gertatzen den hartzen da kontuan, hiztunak zernolako aldez aurretiko jakintza edo usteak dituen, etab. Hain zuzen,
hemen ordenak eragina du ematen den informazioan.
Mintzagaia eta lokailuak
Mintzagaia markatzeko, sarritan, lokailuak (ik. 84-85. orr.) ezarri ohi dira: ERE, BEHINTZAT, BERRIZ, HALA ERE, etab. Hain zuzen, lokailuen lekua ere mintzagaiaren inguruan izan ohi da gehienetan. Izan ere, kokagune horretatik oso ongi bidera dezakete aurreko esaldiarekin behar den lotura. Sarritan, mintzagaia aurreko esalditik dator.(10) a. Gaztetan gehien hunkitu ninduen nobela Bill Newmanen Udazken latza izan zen. NIK ERE, idazle izan nahi nuen.. . Jonek ahots ederra zuen. NIRI BEHINTZAT, hala iruditzen zitzaidan.. . Nik ipuinak atsegin ditut. ZUEK, BERRIZ, gorroto diezuela ez dut esango, baina hor nonbait.
Galdegaia
Iruzkina informazio berritzat hartu ohi da. Sarritan, esan dugun
bezala, perpaus osoa izan daiteke informazio berria. Normalean,
hala ere, predikatuaren inguruan biltzen da iruzkin edo informazio
berri hau.Iruzkinaren barnean galdegaia bereizten da. Galdegaia iruzkinaren
barneko osagai hanpatua izango litzateke. Galdegaiak aditzarekin
izan ohi du lotura. Horregatik, galdegaiaren eta adizkiaren artean
ezin daiteke beste osagairik ezarri, ez eta lokailu edo aditzondorik
ere.Galdegai izan ohi diren elementu tipikoak galde hitzak ditugu.
Horregatik jartzen ditugu, hain zuzen, aditzaren aurre-aurrean.Baina gainerako osagaiak ere izan daitezke galdegai. Aditza bera
ere izan daiteke. Orduan, mendebaleko euskalkietan, adizki perifrastikoaren
adizki nagusiari EGIN eransten zaio, honek hartzen
duelarik aspektu marka:Perpausaren baiezkotasuna bera ere izan daiteke galdegai, iruzkin
hanpatua, alegia. Zenbait galderaren erantzunetan, adibidez, horrelako
galdegaiekin egingo dugu topo:
Ordena neutroa
Gramatika egitura alde batetik eta mintzagai egitura bestetik bereizi
ditugu. Dena den, bien artean bada lotura. Hain zuzen, zumitz
berekin egindako bi otarra direla esan genezake. Bada, alde horretatik,
ordena neutrotzat har genezakeena. Ordena neutro hori, solasak
eskatzen dituen aldaketak direla medio, erabat alda daiteke
eta orduan, ordena markatua izango dugu: ordena desberdinak
mintzagai eta iruzkin desberdinak ditugula esan nahiko du.
Ordena normala goiko (1) perpausean jasotzen dena pentsa liteke
dela. Hots:Eta izen predikatuzko perpausetan, aditz kopulatiboa dutenetan
alegia:
Baieztapena eta ezeztapena
Perpausak adierazpenak egiteko erabiltzen ditugu eta adierazpen hauek baiezka emanak egon daitezke edo ezezka. Horrenbestez, perpausak baiezkoak eta ezezkoak izan daitezke.
Baiezko perpausak
Baiezko perpausek ez dute marka berezirik behar. Adizki trinkoekin
bakarrik da nahitaezko BA- ezartzea, baina egiazki perpausaren
baiezkotasuna markatu nahi denean, baiezkotasuna denean
galdegaia, alegia:
(1) Badakit kontu asko dakizkizula.Nolanahi ere, adizki trinko bat perpausaren hasieran doanean, nahiz
eta baiezkotasuna ez izan galdegaia, orduan ere BA agertuko
da. Ikus ondoko perpaus hauen arteko kontrastea:(2) a. Banoa ohera.. . Ohera noa.Adizki perifrastikoekin ez da BA elementua ezartzen, oso testuinguru
markatuetan ez bada. Adibidez:(3) - Ez duzu esan.
- Badut esan.Elkarrizketa normalean, esan dut esatea aski da.
Ezezko perpausak
Ezezko perpausetan EZ osagaia agertuko zaigu. Osagai hori adizkiaren inguruan ibiliko da: trinkoa bada, adizkiaren ezkerretara kokatuko da. Adizki perifrastikoa bada, orduan laguntzailearen ezkerretara kokatua agertuko da:(4) a. Inork EZ zekien noiz etorriko zen. (EZ + adtiz trinkoa) b. Jonek EZ du ekarri idazteko ezer. (EZ + laguntzailea …)Perpaus bakunetan, adizki perifrastikoaren osagaiak, hala ere, lekuz aldaturik aurkitzen dira normalean:
Galde perpausa
Perpausak adierazpen soilak izan beharrean, galderazkoak ere izan daitezke, alegia galderak egiteko perpausak ere badira. Galde perpausak informazioa eskatzeko osatzen dira.
Galdera motak
Funtsean bi galdera mota bereiziko ditugu: zati galderak eta aukera galderak.
a) Zati galderak
Zati galderen interpretazioa
Zati galdera hauen interpretazioa honako hau izan ohi da. Har dezagun, esaterako (1a) perpausa. Atzo etxera NOIZPAIT iritsi zinela aldez aurretik jakintzat emanik, NOIZPAIT adberbio horren erreferentzia zein den eskatzen dizut. Galde hitzak erreferentzia erabat zehaztugabea du eta galderazko perpaus batean kokatua dagoenean, solaskideari erreferentzia hori zehazteko eskatzen zaio.Normalean, perpaus bakoitzean galde hitz bakarrarendako lekua izan ohi da. Galde hitz bat baino gehiago erabili nahi baditugu, alegia, galdera bat baino gehiago egin nahi badugu, galde hitzak juntatu behar ditugu. Adibidez:(2) NOIZ eta NOLA izan da istripua?Edo bi galde perpausak ere junta daitezke. Hori izan ohi da, hain zuzen, normalena: galdera bakoitzerako perpaus bat erabiltzea:(3) NOIZ izan da istripua eta NOLA (izan da istripua)?Hala ere, zenbait testuingurutan, badirudi zilegi dela galde hitz bat baino gehiago ezartzea perpaus bakar batean:(4) NORK NORI deitu dio «txerrikume»?Horrelakoak normalago gertatzen dira mendeko perpausetan, zehargalderetan alegia:(5) Ez dakigu NORK NORI deitu zion «txerrikume».
b. Aukera galderak
Aukera galderen interpretazioa
Bai-ez erako galderetan, deiturak ongi adierazten duen bezala, «bai»
edo «ez» erantzutea eskatzen zaio solaskideari. Hauetan ez dugu
aurkituko galde hitzik. Hortaz, ez diogu solaskideari perpausean
zehaztu gabe gelditu den osagai baten erreferentzia zehazteko eskatzen.
Oraingoan, zehaztu gabe dagoena perpausaren baiezkotasunaren
eta ezezkotasunaren arteko hautapena da:(7) 333 Kilometroan izan al da istripua?Hemen ere jakintzat eman liteke istripua nonbait izan dela, baina
ez zaio eskatzen inori nonbait horren erreferentzia zehaztea, baizik
eta 333 Km-an bai ala ez zehaztea.
Horregatik, bestalde, horrelako galde perpausen ordez, ala juntagailuaren
bidez juntaturiko perpausen bidez adieraz daiteke gauza
bera:(8) 333 Km-an izan da istripua ala ez (da 333 Km-an izan istripua)?
AL partikula eta -A atzizkia
Galde perpaus hauetan AL partikula ezar daiteke adizkiaren aurrean.
Horrelakoetan perpausak azkenaldera ez du gorantzako doinuera
hartzen, beherantzakoa baizik.
Beste euskalki batzuetan, adizkiari -A partikula gehitzen diote:(9) Ikusi duka Joseba? (= Ikusi (al) duk Joseba?)Azkenik, inongo partikularik gabe ere osa daitezke horrelako galde
perpausak:(10) a. Ikusi duk Joseba?
b. 333 Km-an izan da istripua?Jakina, oraingoan inolako marka gramatikalik gabe, galde perpaus
baten aurrean gaudela adierazteko intonazioa beste biderik ez dugu.
Galde perpaus honen intonazioaren bereizgarririk nabarmenena
perpausak azken aldean hartzen duen gorantzako doinuera da, ez
zati galderek ez AL edo -A partikulaz osatzen diren galde perpausek
ez duten bezalakoa.
Galde perpausak eta bai-ez-kotasuna
Galde perpausak baiezkoak nahiz ezezkoak izan daitezke. Zati galdera ezezkoetan EZ elementua agertuko da galde hitzaren eta adizkiaren artean:(11) a. NORK EZ du jaso oraindik azterketa papera? b. NORK behar du paper gehiago?Bai-ez galderetan, berriz, AL partikula aditzaren aurre-aurrean joango da, EZ edo BA- elementuaren ondoren, hortaz:(12) a. EZ AL zenekien igandeetan itxi egiten dugula? b. BA AL zenekiten etortzeko zela?
Aginte perpausa
Aginduak emateko ere balio dute perpausek. Horrelako perpausak aginte perpausak direla esaten dugu.(1) a. Zatoz hona, mesedez! b. Joan zaitez pikotara! c. Ekar iezadazu mahai gaineko ogi zati hori! d. Isildu denok, otoi!Egia da aginduak eman daitezkeela aginte perpausa erabili gabe ere. Askotan begirada zorrotz bat aski izan daiteke. Galdera bat ere sarritan agindu bat izan daiteke:(2) Isilduko zarete?Benetako agindua hiztunak solaskideari egiten diona da. Hots: bigarren pertsona bati zuzentzen zaio. Beraz, aginte perpausek aginterazko adizkiez baliatzen direnez, agintera bereziki bigarren pertsona jokoan sartzen duena izan ohi da. Hots: nor edo nor-nori motako aditza bada, nor 2. pertsonakoa izango da (zu, zuek, edo hi). Eta nork-duna bada aditza, nork honek izan beharko du 2.. ertsonakoa. Alegia, subjektuak bigarren pertsonakoa behar du izan.Hemendik aparte, 2. pertsonarik ez badago, ez da, berez, benetako agintera izango. Alegia, agindua baino gehiago, erregua edo desioa izan liteke. Era honetakoak ditugu, esaterako, honako hauek:(3) a. Goazen hemendik! b. Kanta dezagun kantu alai bat! c. Isil nadin, astakeria bat esan baino lehen.. . Betor hurrengoa, mesedez! e. Egin bezate nahi dutena.. . Doazela antzarrak ferratzera.. . Esan dezala egiazki zer pentsatzen duen.Nola osatzen dira aginte perpaus hauetako adizkiak? Goian eman ditugun adibideak begien aurrean hartzen baditugu, ongi berezi behar dugu egiazko agintera (2. pertsona tartean duena) gainerakoetatik. Ondoko koadroetan 2. pertsonako agintera (hots: egiazko agintera) eta 3. pertsonakoa ere –forma berezia hartzen duen heinean– jasotzen dugu.
Agintera: adizki trinkoak
EGONETORRIJOANIBILI
Aginterazko NORK-dun adizkiak
Era honetako adizkiak ez dira ia-ia erabiltzen, ez dira behintzat
nor-(nori) sailekoak bezain erabiliak. Nor-(nori)-nork sailekoetan
ere, adibidez, nor 3. pertsonakoa denean bakarrik osatzen dira adizki
trinkoak aginteran. Oso nabarmena da, hortaz, adizki perifrastikoak
erabiltzeko joera: ekark esan beharrean ekar ezak adibidez. Gainera,
maiz, trinko itxura izan arren, ez dago argi benetan adizki trinkoen
aurrean ala adizki perifrastiko baten aurrean gauden, kontrakzio
bidez aski «trinkotua» agertzen den baten aurrean, alegia.
Dena den, eskema orokorra emango dugu, adizki guztientzat balio
duena. Bost aditz hauek jasoko ditugu: EKARRI, ERAMAN, ERABI-
LI, EGIN eta JAKIN. Hauek baitira ezagunenak.
Agintera eta ezeztapena
Aginterazko adizki trinkoen aurkezpena egin dugu. Hala ere, ohar garrantzizko bat egin behar da adizki trinko hauei buruz. Izan er e, ezeztapena eta agintera biak batera gerta daitezke, galdera eta ezeztapena batera gerta daitezkeen bezala. Baina adizki trinkoekin ezin da ezeztapenik egin. Horrenbestez, txarrak dira honako hauek:(4) a. *Ez zatoz hona! b. *Ez hoa ikastolara hain goiz!Ezeztapena aurrera joango bada adizkera aldatu beharra dugu: edo adizki perifrastikora jo, honako adibide hauetan bezala:(5) a. Ez zaitez hona etorri! b. Ez hadi joan ikastolara hain goiz!Edo laguntzailerik gabeko adizkiaz balia gaitezke. Hau da, hain zuzen, hizkera arruntean maizenik gertatzen dena:(6) a. Ez etorri hona! b. Ez joan ikastolara hain goiz!
Adizki perifrastikoak
Ergatiboa eskatzen duten aditzetan badirudi aditz trinkoaren ordez
perifrastikoa erabiltzeko joera areagotu egiten dela. Eta hau, ez da
ezezkako aginteran bakarrik gertatzen. Orokorragoa da. Horrrela,
honako bi perpaus hauek baliokideak badira ere, perifrastikoa izango
da erabiliena:(7) a. Eramak autoa garajera!
b. Eraman ezak autoa garajera!Horregatik, adizki perifrastikoen osaera nola gertatzen den erakusten
saiatuko gara.
Adizki perifrastikoak aditzoinari laguntzaile egokia erantsiz lortzen
dira. Hots:Nondik sortzen dira adizki laguntzaile hauek? *EDIN eta *EZAN
aditzaren orainaldia bera da baina subjektua bigarren edo hirugarren
pertsonakoa dutenak. Bestalde, adizki horren hasierako D-
desagertu egiten da ergatibodun adizkietan:Subjektua 3. pertsonakoa denean, adizkiaren hasierako D- horren
ordez B- agertuko da. Hots:Gainerako adizkiak jadanik jasoak direnak ditugu. Eskemetan ageri
diren marratxoak kentzea aski dugu aginterazko laguntzaile egokia
lortzeko:
Adizki laguntzailea
*EDIN*EZAN
Subjunktiboaren bidez ere adieraz daiteke agintera
Irakurle zuhurra honezkero ohartu da gauzak nola diren gainerako
kasuetan, hots: egiazko agintera ez direnetan. Alde batetik, subjunktibozko
adizkiez baliatzen gara, -ELA edo -EN atzizkiaz horniturik.
Badirudi, gainera, subjektua lehen pertsonakoa denean, -EN
atzizkia hautatzen dugula gehienetan, eta hirugarren pertsonan,
ostera, -ELA:(11) a. Egin dezagun bidea elkarrekin. (egin dezagula bidea
elkarrekin ere esaten ahal da, baina horrek desio bat adierazten
du).. . Nagoen isilik.. . Gatozen harira.. . Mintza gaitezen argiro.(12) a. Jan dezala berak arrain ustel hori.. . Ez daitezela hurbil ertzera.. . Egin dezala bakoitzak nahi duena.Jakina, -ELA atzizkia bigarren pertsonakoek ere onartzen dute, batez
ere ezezko perpausetan:(13) a. Ez dezazula horrelakorik sekula eros.. . Ez zaitezela horretaz gehiegi fida.Dena den, ez zaitez fida eta ez zaitezela fida adiera desberdineko
perpausak direla ematen du: lehenbizikoa benetako agindutzat har
daitekeen bitartean, bigarrenak erregu edo agian aholku kutsua
du. Batzuetan, mehatxu kutsua ere bai, dirudienez. Lehen pertsonan
ere honen antzeko zerbait gertatzen da:(14) Ez gaitezela bidean gal.Adizki hauen paradigmarik ez dugu hemen ezarriko subjunktibo
delakora joatea aski baita: *EZAN eta *EDIN-en orainaldiko formei
-EN edo -ELA eranstea aski dugu aginterazko adizkiak osatzeko:
esan diezaiogun; ez gaitezela gehiegi hurbil, etab.
Hirugarren pertsonako agintera
Goian eman dugu subjektua hirugarren pertsonakoa duen adibideren
bat (ik.(12)-ko adibideak). Baina badira beste adizki batzuk,
aginterakotzat hartu ohi direnak 3. pertsonako subjektua duten arren.
Horregatik jaso ditugu goiko koadroetan.(15) a. Bakoitzak aukera beza bere gustukoa.
(= bakoitzak aukera dezala bere gustukoa)
b. Egin bedi zure nahia. (= egin dadila zure nahia)
c. Hala biz. (= hala izan dadila)Adizki hauen ezaugarri nagusia hasierako B- morfema da. Elementu
hau adizki trinkoetan nahiz adizki trinkoen laguntzaileetan aurkituko
dugu: betor, bego, beude, alde batetik; eta etor bedi, etor
bitez, egin bezate, ekar beza…, bestetik).
Adizki hauek [subjunktiboa + -ela] erakoen baliokide direla ematen
du, nahiz eta -ela-dunak erregu kutsu handiagoa duela dirudien.
Adi beza gisako aginte adizkiak benetako agintera izango dira errespetuzko
solasean jendea «berorika» ari denean:(16) a. Adi beza, jauna, nik esaten diodana.. . Hitz egin beza berorrek lehenbizi.Erabilera honetan adizki hauek benetako aginterakoak dira eta,
horrenbestez, ezin dira adi dezala edo hitz egin dezala modukoadizkiez ordezkatu. Honek esan nahi du egiazki adiera desberdina
dutela.
Laguntzailerik gabeko agintera
Hau da euskaldunak bere eguneroko jardunean erabiltzen duen agintera nagusia: (17) a. Etorri hona, mesedez! b. Pasa ogia! c. Konta dakizun guztia! Bestela, igarriko diozu.. tab.Ezezkakoetan ere gauza bera:(18) a. Ez esan inuzentekeriarik! b. Ez ibili txakurrarekin! c. Ez pentsa arazoak kezkarazten ez nauenik.. tab.Hauetan, bada diferentzia bat euskalkien artean: mendebalean aditz partizipioa erabiltzeko joera dago: etorri, ekarri, erosi, lagundu, hustu,… Ekialdeko joera, berriz, aditzoina erabiltzekoa: ekar, eros, lagun, huts, ahantz,… Nolanahi ere, bi formen arteko diferentzia hau bestelako adizkietan ere nabaria da, ahaleran adibidez: zapal- DU dezaket / zapal dezaket.
Agintezko perpausen hitz ordena
Goian jaso ditugun adibideak begien aurrean ditugula, erraz da asmatzen aginteraren ezaugarri nagusi bat zein den:
Harridura perpausa
Harridura perpausak adierazpen soilak baino zerbait gehiago dira.
Ekintza edo gertaera batek hiztunari sortarazten dion sentimendu
bat adierazten dute, harridura, ez-ustekoa, hain zuzen.
Aginte perpausetan bezala, zenbait esaldi, esateko moduagatik,
doinuagatik etab., harridurazkotzat har litezke.Baina badira bestelako ezaugarri formalak ere harridura adierazterakoan
erabiltzen ditugunak. Horietako bat hitz ordena dugu, maiz
erakusleez baliatzen garela:(1) a. Hura zen gizona hura!
b. Hau da patxada!Bai elementuaz baliatuz:(2) Bai politak direla hemengo neskatilak!Eta batez ere, perpaus nagusia ulertutzat eman litezkeen zenbait
zehargaldera (ik. 144-145. orr.):(3) a. Zenbat dakien mutil honek!
b. Zer pozik nagoen gaur!c. Zenbat bider esan dizudan!
d. Zer politak diren argazki hauek! (ez, *zer politak dira argazki
hauek)Hauek itxuraz perpaus bakunak ditugu, baina aditzak erakusten
duen marka horrek ongi salatzen du egiazki perpaus txertatuak
ditugula horrelakoak. Baina zein aditzen mende dauden ez zaigu
esaten. Pentsa liteke, agian, «harriturik nago» edo «harrigarria da»
edo horrelako aditzen bat dagoela perpaus hauen gainetik. Adibidez,
goiko (3a) perpausa honelatsu parafrasea liteke:(4) Harriturik nago mutil honek zenbat dakien ikusita.Eta jakina, idazkerari gagozkiola, ohar gaitezen, esaldiaren azken
muturrean harridura marka (!) jarri ohi dugula. Zerbaitengatik dira
harridura perpausak.