Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
III. Aditza eta adizjokoa
Ezaugarri orokorrak
Eztabaida liteke, eta eztabaidatu izan da, ea aditzaren inguruko
osagai horiek guztiak maila berekoak diren. Ez dirudi hala direnik.
Guk geuk ere kasu sintagmak eta posposizio sintagmak bereizi ditugu.
Eta subjektuaz, osagarriez eta adizlagunez ere aritu gara. Nolanahi
ere, perpausa aditzaz eta beronen inguratzaileez osatutako
egitura bat dela onartuz, aditza izango litzateke perpauseko gainerako
osagaiei batasuna ematen dien elementua.
Perpausean gertaera bat, ekintza bat, egoera bat,? adierazten da.
Eta adierazten den horren muina aditzak dakar. Berau da erdi-muina.
Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua
egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar
dira, agerian edo ezkutuan, baina aditz edo predikatu baten eskariak,
nolabait esateko, perpausean bete behar dira.Eman dezagun, adibidez, GALDETU aditza hartzen dugula. Honek
eskatzen du, duen esanahia halakoa delako, galdera egingo duen
norbait eta baita, zerbait galdetzea ere. Horrenbestez, aditz honen
inguratzaileen artean bi behintzat beharko ditugu aditzaren eskakizun
hauek betetzeko. Ezingo dugu GALDETU aditza erabili, galdetzaile
bat eta galdera bat ezarri gabe. Bi osagai beharko ditugu,
bakoitzak bere lekua beteaz. Eta hirugarren bat ere bai, galderak
norbaiti egiten baitzaizkio beti, norbait hori geure burua bada ere.
Horiez aparte, beste hainbat inguratzaile ere agertuko dira, aukeran.
Hortaz, aditza har dezakegu perpausaren ardatz elementu gisa.
Aditzen erregimena
Gorago esandakoaren arabera, aditzen sailkapena egiteko orduan
erabil daitekeen irizpide nagusietako bat aditz bakoitzaren errejimena
da. Aditz bakoitzaren ezaugarritzat har baitaiteke inguruanizango dituen izen sintagmak zernolakoak izango diren hautatzea
eta sintagma horietako bakoitzak zernolako kasua izan behar duen
erabakitzea. Honi deitzen diogu errejimena.Alde horretatik, jadanik ohikoa da euskal gramatiketan aditzak kasu
gramatikalen arabera sailkatzea. Horrela, NOR motako aditzak, NOR-
NORI motako aditzak, NOR-NORK motako aditzak eta NOR-NORI-
NORK motako aditzak bereizi ohi dira. Izan ere, aditz batzuk,
?etorri, erori, izan, ?? NOR sailekoak dira: aditz horiek agertzen
diren perpausean nor kasuan edo absolutiboan doan izen sintagma
subjektua izango da. Nori kasuan edo datiboan doan sintagma
ere izan daiteke perpaus horretan, baina inola ere ez, ergatiboan
doanik. Horregatik, honako perpaus hauek zuzenak dira:(1) a. Idazkari berria etorri da. (NOR)
b. Idazkari berria etorriko zaizue. (NOR-NORI)Baina beste hau okerra da:
c. *Idazkari berria etorri du nagusiak. (NOR-NORK)
d. *Idazkari berria etorri digu nagusiak. (NOR-NORI-NORK)ETORRI-k ez baitu NORK kasua duen inguratzailerik onartzen. Baina,
etorri-ren ordez, ekarri aditza hartzen badugu kontuan, gauzak
bestela izango dira:(2) a. Idazkari berria ekarri du nagusiak. (NOR-NORK)
b. Idazkari berria ekarri digu nagusiak. (NOR-NORI-NORK)Nori sintagmaren agerpena normalean aukerakoa da. Nahiz eta
badiren aditz gutxi batzuk (ekin, jarraitu, ?) sintagma hori nahi
eta ez eskatzen dutenak:
(3) a. Lanari ekingo diogu.. . *Lana ekin dugu.Horregatik, aditzen sailkapenerako, batez ere NOR eta NORK sintagma
agertzen den ala ez hartu behar da kontuan. Honen arabera,
aditzok, jokatzen direnean, laguntzaile egokia eskatuko dute: batzuek
izan, edin laguntzaileak, besteek, edun, ezan. Edo, errazago
ulertzeko, batzuk
Aditzen sail aldaketa
Baina aditz asko eta askorekin gertatzen den fenomeno bat aipatu
beharra dago. Izan ere, aditz bera batzuetan
a.
Berez NOR-NORK erakoak diren aditz guztiek NOR erako gisa joka
dezakete: erosi du/erosi da; saldu du/saldu da; ekarri du/ekarri da;
ikusi du/ikusi da; esan du/esan da; etab.Kasu honetan,
b.
Baina, alderantziz,
(13) Norbait hil da.diogunean ez dugu perpaus hori inpertsonal modura interpretatzen
ez erreflexibo modura. Alegia, perpaus honek esan nahi duena
ez da «norbait hil dute», baizik bere kasa, inork horretara ekarri
gabe, hil dela.
Horrelako
Horrelako aditzak dira, adibidez, adjektiboetatik eratorritakoak (zuritu,
gorritu, ?) eta baita beste zenbait ere: lotsatu, hondatu, nekatu,
?
Aditz hauetako asko
c.
Eta ohart gaitezen, azkenik,
Adizki motak
Gorago esan dugu, aditza ez dela biluzik agertzen perpausean, inflexio markaz hornitua baizik. Inflexiodun adizki hauetan jokatuak eta jokatu gabeak bereiz ditzakegu. Jokatuak, berriz, trinkoak izan daitezke edo perifrastikoak:
a. Adizki jokatuak eta jokatu gabeak
Egia esan, adizki guztiak, inflexiodunak diren neurrian, gutxiago
edo gehiago, jokaturik agertzen dira perpausean. Hala ere, badira
adizki batzuk pertsona eta denbora markak beregan dituztenak
(natorkizu, ekarriko dizkiozu, etab.) eta beste batzuk askoz inflexio
pobreagoa dutenak. Bereziki, ez denbora ez komunztadura
markarik ez dutenak (etortzea, ekarririk, etab.). Lehenbizikoak
adizki jokatuak direla esaten dugu eta azkenak, berriz, adizki jokatu
gabeak.
(20) a. Mesede baten eske NATORKIZU. (aditz jokatua)
b. Pozik ESANGO NIOKE zerbait lotsagabe horri. (aditz jokatua)
c. Nola nahi zenuen ETORTZEA, trenik ez bazen? (aditz jokatu
gabea)
d. AGURTU ondoren, eseri egin zen. (aditz jokatu gabea)Dena den, kontuan izan bedi badirela perpaus batzuk itxuraz aditz
jokatu gabea dutenak, baina egiazki hala ez direnak:(21) a. Etorri hona!
b. Zigarro bat emango?Hauetan, egiazki, ez dugu aditz jokatu gaberik, laguntzailea isilpean
duten aditz jokatuak baizik:
(22) a. Etor(ri) zaitez hona! Etorri [Ø] hona!
b. Zigarro bat emango al didazu? Zigarro bat emango [Ø]?
b. Adizki trinkoak eta adizki perifrastikoak
Adizkiak dituen inflexio marka guztiak hitz bakarrean biltzen badira, adizki trinkoa dela esango dugu. Inflexio hori hitz batean baino gehiagotan banatua badator, adizki nagusi baten eta adizki laguntzaile baten artean, adibidez, adizki perifrastikoa dela esango da.
Adizki jokatuak
Aditzaren ezaugarri nagusia jokaturik agertzeko ahalmena da. Jokatzean, pertsona, denbora eta aspektua dira bereziki kontuan hartzen direnak.
1. Pertsona komunztadura
Adizkiak perpauseko zenbait osagairekin lotura berezia erakusten
du: perpauseko adizkiak komunztadura izan ohi du kasu gramatikalekin,
nor, nori eta nork kasuan doazen sintagmekin, alegia.
Komunztadura hau sintagma horiek zein kasutan dauden kontuan
hartuz egiten da, baina baita zein pertsonatakoa den eta singularra
ala plurala den. Beraz, sintagma horien kasua, pertsona eta numeroanolakoa den, halakoa izango da adizkiak erakutsiko duen mar -
ka ere. Horrela, adibidez, esan diot / esan dit / esan dizkiot / esandizkit adizki desberdinak ditugu, baina beren arteko desberdintasuna
jokoan sartzen diren pertsonei dagokiena da:(24) a. esan diot = NIK HARI ZERBAIT
b. esan dit = HARK NIRI ZERBAIT
c. esan dizkiot = NIK HARI GAUZA BATZUK
d. esan dizkit = HARK NIRI GAUZA BATZUK
etab.Hona hemen adizkiaren barnean aurkituko ditugun pertsona markak:Hirugarren pertsona delakoari, berez, ez dagokio marka berezirik,
edo nahiago bada, Ø izango litzateke marka hori. Hala ere, itxuraz
behintzat, adizkiaren hasieran, D-, Z- eta L- markak agertzen dira
eta, adizkiaren barrenean ?datiboari dagokionean? -O- eta -E- ere
agertuko zaizkigu.
Bestalde, pluralaren eta singularraren arteko bereizketak ere izan
ohi du bere islada adizkian.
(26) PluralgileakBeraz, aditz jokatuak pertsona-komunztadura duela esan ohi dugu.
Adizki guztiak biltzen dituzten koadroetan, pertsona desberdinei
dagozkien markak zutabeak osatuz ematen ditugu. Hortaz, adizki
egokia osatzeko, zutabe bakoitzetik behar dugun pertsona marka
egokia hartzea aski izango dugu.Adizki alokutiboak
Adizkian, perpauseko kasu sintagmen arabera jasotzen diren pertsona
marka hauezaz gainera, beste pertsona marka berezi bat ere
jaso liteke. Perpaus batean agertzen diren kasu sintagma horiei
dagozkien komunztadura markei beste bat eransten zaie batzuetan
euskaraz. Adibidez, har dezagun, betiko adibidea:
(27) a. Aitak amari gona gorria ekarri DIO.. . Aitak amari gona gorria ekarri ZIOK / ZION.Ekarri dio adizkian zer nolako informazioa biltzen den argi dago:
HARK-HARI-HURA.Ekarri ziok/zion adizkian, berriz, beste honako hau da ematen zaiguna:
HARK-HARI-HURA + HIREKIN ARI NAUK/NAUN.Adizki alokutiboak komunztadura marka ohikoez gainera hiztunak
bere aurrean duen solaskideari dagokion marka berezi bat dutenak
dira. Solaskidea emakumezkoa den edo gizonezkoa den, marka
desberdina agertuko da. Orohar, -K edo -A- izango da gizonezkoarekin
ari garela aditzera ematekoa eta -N edo -NA-, emakumezkoarekin
ari garenean.Adizki guztiek ez dituzte forma alokutiboak. Izan ere, egiazko komunztadura
marken artean jadanik 2. pertsonako marka badator
(hi, zu edo zuek-i dagokiona) orduan ezin da beste 2. pertsonako
markarik (alokutiboarena ere ez, noski) erantsi. Horrela, hi etorri
haiz ez da forma alokutiboa, hi absolutiboak bere komunztadura
marka jadanik ezarria baitio adizkiari. Baina ni etorri naun forma
alokutiboa da, adizkiak nor sintagmari dagokion markaz gainera ?hasierako
N?z gainera, alegia- solaskideari dagokiona ere bai baitu: -N.Beste azken ohar bat: forma alokutiboak ez dira nolanahi erabiltzen
ahal. Arau nagusi bezala, honako hau emango dugu:
2. Denbora
Baina adizkiak aldatu egiten dira aldiaren arabera ere. Hots: iraganeko
zerbaiti erreferentzia egin nahi diogunean aditzak marka batzuk
izango ditu, orainaldiari erreferentzia egin nahi diogunean
agertuko direnak ez bezalakoak. Adibidez:
(31) a. esan diot = nik hari zerbait GAUR
b. esan nion = nik hari zerbait ATZO
Hortaz, adizki jokatuan denborari buruzko informazioa jasotzen
da. Hau ere nolabaiteko komunztadura izango litzateke. Alegia,
atzo eta gaur aditzondoek adizkia modu jakin batean joatea eskatzen
dute. Horregatik dira txarrak honako hauek:
(32) a. *Lehengo urtean berandu iritsi naiz herriko jaietara.. . *Gaur goizean ez nuen bizarra moztu.Aditzondo bakoitzak bere eskakizunak ezartzen dizkio adizkiari.
Perpaus horiek, zuzen emanda, honela geldituko lirateke:
(33) a. Lehengo urtean berandu iritsi nintzen herriko jaietara.. . Gaur goizean ez dut bizarra moztu.
3. Aspektua
Horrezaz gainera, adizkian aspektuari buruzko informazioa ere jasotzen
da: etorri naiz eta etortzen naiz ez dira gauza bera. Ez eta
ere, etorri naiz eta etorriko naiz.Adibide gisa eman ditugun adizki hauetako batek (etorri naiz-ek,
hain zuzen) dagoeneko burutua den ekintza edo gertakizun bati
egiten dio erreferentzia. Etorri naiz esaten badut, etortze hori jadanik
amaitua da. Etortzen naiz esaten badut, ordea, maiztasunez
gertatzen den zerbaitez ari naiz, etortzea ez da zerbait burutua,
behin eta berriz gertatzen den zerbait baizik. Nator esango banu,
berriz, ez nintzateke ariko, ez, burutua den zerbaitez, ez, maiztasunez
gertatzen den zerbaitez, momentu jakin batean gertatzen den
zerbait puntualaz baizik. Etorriko naiz esatean, berriz, gertakizun
den zerbaiti egiten diot erreferentzia, geroko zerbaitez ari naiz.Honako hauek dira aspektuari dagokionez bereizi beharreko ezaugarriak:[±PERFEKTUA]
Alegia, aditzak adierazten duen ekintza hiztunak burututzat ematen
duen ala ez hartzen da kontuan. Ea hitzegiten ari gar en momentuan
edo gogoan dugun beste momentu batean, ekintza hori
amaitutzat ematen den ala ez. Amaitutzat jotzen bada, adizkia [+PERF]
nahiz [+BURUTUA] dela esango dugu. Hori adierazteko, euskaraz
partizipioa dugu ?hemen
4. Modua: [± AHALA]
Aspektuaz eta denboraz gainera, bada beste bereizgarri bat ere
adizkietan gertatzen dena: modua. Denboraren aldetik, iragana etaoraina bereizten ahal ditugun bezala, eta aspektuaren aldetik, burutua
eta burutua ez dena alde batetik, baina baita gertakizun dena eta ez
dena eta puntukaria dena edo ohiturazkoa eta abar , badira beste
aditz bereizgarri batzuk gramatikalariek MODU kontzeptupean ezarri
ohi dituztenak eta ahala eta ahala ez dena bereizteko bidea ematen
digutenak, edo agintera dena eta ez dena. Horrela, dator eta
datorke-ren artean dagoen diferentzia [-ahala]/[+ahala] gisakoa dela
esan dezakegu:Ohar bat, dena den: [± AHALA] delako ezaugarriak ez du nahi eta
ez «ahalera» edo «potentziala» adierazten. Ahalera balio hau egiazki
adizki perifrastikoetan bakarrik gertatzen da: etor gaitezen / etor
gaitezke. Gainerakoetan, potentziala baino gehiago «zerbait gertatu
izana edo gertatzea posible dela» adieraziko luke. Adibidez, egia
da eta egia dateke bi gauza desberdin dira, baina bigarrena, nolabait
parafraseatu beharko bagenu, honela egingo genuke: «badaiteke
egia izatea». Gaur hori honela esaten dugu: «egia izango da».
Eta dator eta betor-en artean ere moduzko diferentzia nabari daiteke:
5. Adizki trinkoak
Adizki trinkoetan, goian esan dugun bezala, hitz bakarrean biltzen
da aditzak bildu ohi duen informazioa. Honako hauek dira adizki
trinkoetan biltzen diren markak:
a. Aspektuari dagokionez, ez daramate aspektu marka berezirik.
Formalki, hortaz, aspektua ez dute markatzen. Baina esanahiari
dagokionez, adizki trinkoek puntukaritasuna markatzen dutela
esan ohi dugu. Hori argi ikusten da dator eta etortzen da
adizkiak konparatuz gero. Horien artean dagoen diferentzia
bakarra aspektuari dagokiona izango litzateke: biak dira burutu
gabeak, baina bata puntukaria eta bestea ez. Eta denborari,
pertsonari eta moduari dagokionez, berdin-berdinak dira, ez
dute inongo kontrakotasunik. Non datza, hortaz, diferentzia?
Puntukari izatean edo ez izatean:b. Denborari dagokionez, oposizio argia ikusten da, adibidez, dator
eta zetorren adizkien artean. Bi forma horiek, hain zuzen,
denboraren arabera bereizten dira.Baina bi adizki horien ondoan, formalki iraganeko zetorren horren
oso antzekoa den beste adizki bat ere bada: -letor (baletor baldintzazkoetan
ageri den bera: baletor = ba-letor. Hots: -letor adizkiari
baldintzaren marka erantsiz lortzen duguna). Forma hau, berez, ez
da ez, orainaldia, ez, iragana, ametsen munduko zerbait baizik,
alegiazkoa, balizkoa, alegia. Hortaz, hor dugu, nolabait denborari
dagokion oposizioa:c. Gorago esan dugun bezala, moduari dagokion oposizioa ere
bada. Izan ere, DATOR / ZETORREN / baLETOR hirukote horren
kontra beste hirukote hau ere badugu: DATORKE / ZE-
TORKEEN / LETORKE.Hirukote berri honen eta aurrekoaren artean dagoen oposizioa
moduzkoa da. Formalki, -(te)ke da adizki batzuetan agertzen den
marka. Hots: adizki batzuek marka hori dute eta beste batzuek ez
dute:Eta zein da marka hori duten adizkien eta ez dutenen arteko diferentzia?
Dator eta datorke-ren arteko oposizioa ziurra den gertaera
baten (norbait dator) eta agian gertatuko den edo gertatzea balitekeen
gertaera baten (norbait datorke) artekoa izango litzateke.
Ahaltasuna eta gerokotasuna ere adierazten dute -(te)ke-dun adizkiek.
Horregatik, ñabardura guztiak kontuan hartuz, esan daiteke
adizki hauen artean [-AHAL] / [+AHAL] oposizioa dela. Hortaz, goiko
koadroa osatu beharra dago, sei adizkiei leku egiteko:Adizki trinkoen joko guztia funtsean koadro honetan bil daiteke.
Beraz, sei zulo izango ditugu, bakoitza [±orain], [±iragan] eta [±ahala]
tasunen zehaztapenen arabera defini daitekeelarik. Tasun horiez
gainera, jakina, adizki bakoitzak dagokion aditzaren oina eramango
du (-TOR-, -KAR- -KI-, -RAMA-, -BIL-? etab.) eta pertsona
komunztadurari dagozkion markak.
6. Adizki trinkoen eta laguntzaileen forma kanonikoa
Forma kanonikoa diogunean ohiko forma, osagai desberdinek erakutsi ohi duten hurrenkera esan nahi da. Hau da, funtsean, adizki horien osagaiek erakusten duten segida:
Aditz paradigmak
Ohar bat egin behar da, nolanahi ere. Jarri dugun eskema arauzkoa
(45)-ekoa bada ere, horrek ez du esan nahi euskaldun guztiek,
leku eta garai guztietakoek forma horiek denak erabiltzen dituztenik.
Ez eta gutxiagorik ere.
Bestalde, eskema batzuetan hutsuneak aurkituko ditugu. Bere garaian
Euskaltzaindiak hala eman zituen paradigmak. Adibidez, gorago
eman dugun dakarke / zekarkeen / lekarke hirukotea ez da
ageri Euskaltzaindiak emandako aditz batuaren zerrendetan. Dena
den, eskema orokorraren arabera, ez da batere zaila dakarke, lekarke,
dakike eta antzekoak sortzea.Lehenbizi, adizki trinkoen eskemak emango ditugu eta ondoren
adizki laguntzaile gisa erabiltzen ditugunenak. Baina beti ere gogoan
izan aditz desberdin guztiei funtsean eskema bera aplikatzen
zaiela. Aldatzen den bakarra aditzaren erroa da: nolako aditza halako
erroa. Horrenbestez, esan daiteke euskaraz adizjoko bakarra
dugula, gure hizkuntzan ez ditugula, latinez bezala, adibidez, adizjoko
desberdinak. Adizki horien forma kanonikoa (46)-an eman
duguna izango da.
Adizki trinkoak
ADITZAK
EGON
(NOR jokoa)Alegiazkoetan ba- erantsi zaio adizkiari. Adizkia, berez, ba- gabea da, baina forma horiek gaur egun baldintzazkoetan bakarrik erabiltzen direnez, argi beharrez, ba- eta guzti ematen ditugu.(NOR-NORI jokoa)
ETORRI
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
IBILI
(NOR jokoa)(NOR- NORI jokoa)
JOAN
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
ADITZAK
EKARRI
(NOR-NORK jokoa)(NOR-NORI-NORK jokoa)
EDUKI
(NOR-NORK jokoa)
ERABILI
(NOR-NORK jokoa)
ERAMAN
(NOR-NORK jokoa)(NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona)
ERION
(NOR-NORI jokoa. NOR = 3. pertsona)
EROAN
(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)
ETZAN
NOR jokoa
JARDUN
(NOR-NORK jokoa. NOR= 3. pertsona)
*IO (?esan?)
(NOR-NORK jokoa. NOR= 3. pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)
IRAUN
(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona singularra)
IRITZI
(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. persona)
IRUDI
(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. persona)
JAKIN
(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. persona)
Adizki perifrastikoak
1. Osaera
Adizki perifrastikoak adizki nagusi batez eta laguntzaile batez osatuak
direla esan dugu.
Adizki nagusiak honako forma hauetako bat hartu behar du, aspektuaz
hiztunak egiten duen aukeraren arabera.Adizki laguntzaileak, berriz, aditz laguntzaileen forma trinkoak besterik
ez dira. Hots: IZAN, EDUN, *EDIN eta *EZAN aditzen forma
trinkoak.
IZAN-ek eta EDUN-ek aditz laguntzaile gisa ez ezik aditz nagusi
gisa ere lan egiten dute:(49) a. Berandu etorri NAIZ (aditz laguntzailea da hemen IZAN).. . Gu euskaldunak GARA (hemen, IZAN aditz beregaina da,
nagusia).(50) a. Lanak nekez egin DITUT (EDUN laguntzailea da).. . Bi seme-alaba DITUT (hemen EDUN aditz beregaina da).Baina *EDIN eta *EZAN beti aditz laguntzaileak dira, ez dute ber e-
gain izateko gaitasunik:Hortaz, funtsean, adizki perifrastikoak bi osagai elkartuz osatzen
dira: adizki nagusia eta adizki laguntzailea. Eskema bidez:(53) ADIZKI PERIFRASTIKOAAditz laguntzaile egokiaren hautapena aditz nagusiaren arabera
egiten da. Aditz batzuk, badakigu, NORK-dunak dira eta besteak,
gabeak. Horren arabera, batzuek EDUN eta *EZAN hautatu behar
dute eta besteek IZAN eta *EDIN. Adibidez:Horrenbestez, adizki nagusiak lau aukera besterik ez ditu funtsean.
Laguntzaileak, berriz, gainerako adizki trinkoek dituzten forma
guztiak izango ditu. Adizki nagusiaren lau forma horiek adizki laguntzaileak
aurkez ditzakeen gainerako forma guztiekin konbinatuz
lortuko ditugu teorian posible diren adizki guztiak. Teorian diogu,
zeren forma guztiak, gorago esana dugun bezala, ez baitituzte
euskaldun guztiek erabiltzen. Hemen ere euskalki batetik bestera
aldea dago.
Ondoko koadroetan jasotzen da aditz laguntzailearen aditz jokoa.
Adizki nagusiak eta laguntzaileak behar bezala konbinatuz, berez,
hogeita lau forma aterako zaizkigu. ETORRI aditza eredu harturik,
hona hemen forma guztien koadroa:
Aditz laguntzailea
Adizki perifrastikoak osatzeko adizki nagusia, bere aspektu markekin, eta adizki laguntzailea behar ditugu, hots: (53)-ko eskema jarraitu behar dugu. Ondoren datozenak, hain zuzen, horretarako behar ditugun adizki laguntzaileak ditugu. Gogoan izan, dena den, adizki laguntzaile hauek, azken batean, IZAN, *EDIN, EDUN eta *EZAN aditzen jokoa besterik ez direla, hauek baitira euskarak erabiltzen dituen aditz laguntzaileak.
IZAN
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
*EDIN
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
*EDUN
(NOR-NORK jokoa)* NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko eta alegiazko adizkiek honako paradigma hauek osatzen dituzte:(NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona)Parentesi artean ezarri den (z) hori -it- pluralgilearekin batera agertuko da, ondoren -KE edo -TE badarama. Hots: nituen, baditu, ? baina nituzke, balituzte, etab., ez *nituke, *balitute.(NOR-NORI-NORK jokoa)
*EZAN
(NOR-NORK jokoa)(NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona)Parentesi artean ematen ditugu (e) eta (it). Honek esan nahi du bietakoren bat hautatu behar dela adizki egokia osatzeko: nor bakarra denean, e eta nor plurala denean, it. Adibidez, zezan, baleza, etab. baina zitzan, balitza, etab.(NOR-NORI-NORK jokoa)
Adizki alokutiboak
1. Aditz laguntzailea
Adizki alokutiboen berezitasuna da komunztadurari esker ager daitezkeen
NOR, NORI eta NORK markez gainera beste marka bat
agertzea, perpauseko sintagmei dagokiena barik solaskideari dagokiona,
alegia.
Bestalde, NOR, NORI eta NORK marka horietakoren bat bigarren
pertsonakoa bada (HI, ZU edo ZUEK), orduan ez da adizki alokutiborik,
adizki arrunta baizik.
Bestalde, hitzegiterakoan, behin erregistro bat hautatu denean erregistro
horri eutsi beharra dago. Alegia, bigarren pertsona HIKA tratatzea
erabaki badugu, adizki arruntetan, hala dagokionean HI-ri
dagozkion adizkiak hautatu beharko ditugu: hik ekarri DUK, hiri
esan DINAGU... Eta komunztadura marken artean bigarren pertsonakorik
ez denean, orduan erabiliko ditugu alokutiboak. Adibidez,
(57) Hi berandu etorri HAIZ, baina oraindik BADIAGU astia zerbait
egiteko.
Etorri haiz adizki arrunta da, ez alokutiboa, HI-ri, NOR sintagma
den aldetik, komunztadura marka baitagokio adizkian. Baina hikako
erregistroan ari naizenez gero, BADIAGU astia esan behar dut eta
ez, BADUT astia. Hortaz, hikako erregistroa hautatuz gero, adizkiak
alokutiboa izan behar du, kontrako arrazoirik ez bada. Kontrako
arrazoi bat, goian esan dugun bezala, da adizkiak bigarren
pertsonako komunztadura markaren bat izatea. Beste kontrako arrazoia,
berriz, mendeko perpaus bateko aditza izatea litzateke, zeren
mendeko perpausetan ezin baita forma alokutiborik erabili.
Hona hemen, hortaz, adizki laguntzaile egokiak lortzeko erabil ditzakegun
eskemak. Nola eratzen diren ikusteko, on litzateke adizki
arrunten eskemekin alderatzea. Nolanahi ere, beharrezko da zenbait
ohar egitea:1. Koadro hauetan ez dira biltzen Euskaltzaindiak onartutako adizki
guztiak. Erabilienak bakarrik bildu ditugu.2. Bestalde, adizki arrunten koadroekin konparatuz gero, berehala
ohartuko gara zenbait «zulo» hutsik daudela, ez gutxi erabiltzen
direlako, baizik ezin erabil daitezkeelako. Adibidez, alegiazko
ez-ahalaren zuloa (banu, balitz, etab.) hutsik dago forma
horiek ezin erabil daitezkeelako alokutiboan, forma hauek
baldintzazko perpausetan erabiltzen baitira eta baldintzazkoak
perpaus mendekoak baititugu. Arrazoi beragatik, *EDIN eta
*EZAN laguntzaileen orainaldi ez-ahalezkoan ere (-dadi-, -dezasailekoetan,
alegia) ez dugu alokutiborik aurkituko. Hauek ere
mendekoetan erabiltzen baitira beti: dezala, gaitezen, etab.3. Adizki bat osatzeko, zutabe bakoitzetik ?goitik beherako lerro
batez berezi ditugu zutabeok? dagokion elementua aukeratu
behar da. Baina kontuan izan ezin dela nor, nori eta nork zutabeetan
1. eta 2. pertsonako markarik errepikatu. Alegia, nor
zutabean 1. pertsonako marka hautatu bada, gainerakoetan (norirenean
eta nork-enean) ezin dugu berriro 1. pertsonako markarik
hautatu. Alegia, ezin dut ni-niri, edo ni-guk bezalakorik
sortu. Hau alokutibo ez diren adizkietan ere betetzen da.4. Hala ere, zenbait koadrotan, nork-entzat adibidez, bi zutabe
eskaintzen dira. Honek esan nahi du marka horiek batzuetan
puntu batean kokatzen direla eta beste batzuetan beste batean.
Hori da, adibidez, 3. pertsonako nork-en markekin gertatzen
dena: lehen pertsonako markak (-T eta -GU) azken muturrean,
alokutiboaren markaren ondoren kokatzen diren bitartean, 3.. ertsonakoak (-ø eta -TE) alokutiboaren aurretik doaz:
IZAN
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
EDIN
(NOR jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa(NOR-NORI jokoa)
EDUN
(NOR-NORK jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa)
*EZAN
(NOR-NORK jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa(NOR-NORK jokoa. NOR = 3.pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa)
Adizki trinkoak
EGON
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
ETORRI
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
IBILI
(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)
JOAN
(NOR jokoan)(NOR-NORI jokoa)
EDUKI
(NOR-NORK jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa*(NOR-NORK jokoa. NOR = 3.pertsona)
EKARRI
(NOR-NORK jokoan)(NOR-NORK jokoa. NOR = 3.pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)
ERAMAN
(NOR-NORK jokoa)* (NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)
ERABILI
(NOR-NORK jokoa)* (NOR-NORKjokoa. NOR = 3. pertsona)(NOR-NORI-NORKjokoa. NOR = 3. pertsona)
JAKIN
(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)
IHARDUN
(NORK bakarrik)
IRAUN
(NORK bakarrik)
IRUDI
(NORK bakarrik)
* IO
(NORK-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)
Adizki jokatu gabeak
Adizki jokatu gabeak ere ager daitezke perpausean. Pertsona eta
denbora markarik ez dute izaten. Aditzaren jokoa batez ere bi kategoria
hauen inguruan gertatzen denez, eta horiek ez direnez inondik
ageri, horregatik deitzen ditugu adizki jokatu gabeak.
Adizki jokatu gabeek erakusten duten forma adizki perifrastikoetako
adizki nagusi deitu dugunak erakusten duena bera izan ohi
da. Hots: aditz oina (etor, ekar, lagun, ?), partizipioa (etorri, ekarri,
lagundu, ?), aditz izena (etortze-, ekartze-, laguntze-, ?) eta
etorkizuneko forma (etorriko, ekarriko, lagunduko, ?).
Adizki hauek normalki ez dira perpaus lokabeetan agertzen. Eta
agertzen direnean, normalki, ez dira adizki jokatu gabeak izaten
egiazki, laguntzailea ezabatu diegun adizki jokatuak baizik. Hori
da, adibidez, zenbaitetan, egunkarietako izenburuetan eta, agertzen
direnen kasua:
(59) Poliziak bi tona kokaina atzeman (= Poliziak bi tona kokaina
atzeman ditu).Agintera ere, egiazki laguntzailea ezabatua duen adizki jokatua izan
ohi da:(60) Isildu, mesedez! (= Isil(du) zaitez, mesedez!).Edo zenbait galderatan:(61) Sua emango? (= Sua emango (al) zenidake?).Perpaus txertatuetan dute adizki jokatuek beren leku tipikoa, baina
adizki jokatu gabeek, txertaturik dauden perpausean dagokien zeregin
gramatikalaren arabera, kasu marka edo posposizio berezia
hartuko dute:(62) a. Mendira joatea atsegin dut.. . Buruz behera ibiltzen ikasi dut.. . Gezurrak esanaz dabil alde guztietan.. . Ni baino handiagoa izanagatik, ez pentsa irabaziko didazula.. . Zai nago ogia nork eskatuko.. tab.