Artea»Argazkigintza, zinema, komikia eta joera berriak
Argazkigintzaren lehen urratsak
Errealitateko irudiak erabat, bere horretan,
ispilatzea amesten zuten aurreko tradizio oso
baten artista eta zientzilarien nahien iristea izan zen
argazkiaren aurkikuntza.
Telegrafoa eta lurrinezko makina bezalako beste
hainbat aurrerapen teknologikoren moduan,
argazkiaren sorrera hertsiki lotua egon zen XIX.. endeko gizartea aldatu zuen garapen ekonomikoko
une historikoari. Merkatari espiritu horrek berak
kutsatuta, argazkigintzaren jardunak beste salgai
batek bezala ekin zion bere ibilbideari, errealitatea
ispilatzeko teknika berri batean oinarriturik. Jende
askorentzat argazkigintza artetzat jotzea gauza
naturala eta begi-bistakoa bada ere, jatorrian ez zen
halakorik gertatu, eta hasierako asmoa ere ez zen
hori, denbora puska bat iragan zen arte behintzat.1839ko urtarrilean, L.J. Daguerrek
egindako aurkikuntza aurkeztu
zen Parisko Zientzien Akademian.
Aurkikuntza hori, irudiak
euskarri batean atzeman eta
luzaro gordetzean zetzana, Niephore
Neipcek lehenago egindako
ikerketa batzuetan oinarritzen
zen. Zilar ioduroz lortutako
kobrezko plaka bat zen euskarri
hori, baina eragozpen bat zuen,
aldi berean positiboa eta negatiboa
zela, eta, hortaz, ezin zen
gero kopiarik egin.
Espainian, Bartzelonan egin
zen asmakariaren lehen erakusketa
publikoa, urte bereko azaroan,
eta egun batzuk geroago
Madrilen.
Asmakari berri horrek eskaintzen
zituen aukera ekonomikoak
zirela bide, berehalaxe zabaldu
zen Estatuko lurralde osoan zehar,
batez ere Espainia guztiko
herri eta herrixkak kurritzen zituzten
dagerrotipozale batik bat
ingeles eta frantsesen bidez.
Horietakoak ziren garai hartan
Euskal Herria bisitatu zuten lehen
argazkilariak.
Argazkilari ibiltari horietako
zenbaiten jarduerari buruzkoberri bakan batzuk besterik ez
zaizkigu iritsi. Euskal Herrian dagerrotipoa
erabili izanaren lehen
aipamena 1840koa da, Parisen
jendaurrera aurkeztu eta apenas
urtebete geroagokoa. T. Gautierek
bere lehen «Viaje por España»
lanean kontatzen du nola bere
bidelagun batzuek irudiak hartu
zituzten Gasteizen. Gero, Iruñeko
«Pregón» aldizkari ezagunean,
iragarki bat argitaratu zen 1843an,
non Mr. Constan Parisko erretratugileak
bere zerbitzuak eskaintzen
zituen, hirurogei erreal kuartoko
prezio merkean. Urte horretatik
aurrera asko dira hiri eta
herri handi samarretan iragarkiak
jartzen dituzten argazkilarien aipamenak,
ia beti argazkilari ibiltarienak
badira ere.Teknikak aurrera egin ahala,
eta konkurrentzia ere gehitzean,
argazkien prezioek behera egiten
dute, eta horrekin kontsumoa ere
asko zabaltzen da. Bata bestearen
ondoren etorri ziren argazkilarien
lana erraztu zuten aurrerapen
teknikoak eta jende xehearen
aldetiko kontsumoa: 1841ean
W.F. Talbot-ek kalotipo edo
talbotipoaren prozedura asmatzen
du, hau da, negatiboa paperean
ateratzeko sistema, gero
nahi adina kopia positibo atera
ahal izateko; 1851n, berriz, beira
gaineko kolodioizko plaka
lortzen da; azkenik, 1888an zabaldu
zen, zeluloidea asmatu eta
urteak geroago, gaur egungo argazki
pelikularen antzeko bat,
nahiz eta ordukoa askoz ere sentikortasun
gutxiagokoa izan.Argazkigintzak, zabaltzen hasi
zen unetik beretik, bi bide hartu
zituen: alde batetik, urrutikoa
atzemateko erabiltzen zen kamera:
paisaje exotikoak, oihartzun
handiko gertaerak, jazoerak...;
eta bestetik, pintoreek eskatzen
zuten baino askoz ere prezio
merkeagoan erretratatzeko aukera
eskaintzen zion jende arruntari.
Horrela, asko izan ziren Euskal
Herrian 1850eko urteetatik
aurrera estudio profesionaletan
erretratista moduan finkatu zirenak.
Esate baterako, Alphonse
Guiard, Cosme Duñabeitia, eta
beste batzuk Bilbon; Leandro
Desages, Anselmo María Coyne,
Agustín Zaragüeta, etab. Iruñean.
Baina hori ez zen hiriburuetan
bakarrik gertatzen, euskal geografia
osoan zehar ere aurki baitzitezkeen
garai hartan argazkilari
profesionalak: Bermeon,
Gernikan, Bergaran, Tuteran…
Estudioko erretratugile gisa,
baina gerora erreportajeko argazkigintza
deitu zenerako ere oso
motibazio berezi batekin finkatu
ziren argazkilarien talde horretakoa
dugu Carlos Monney
Millet. Bilbotarra zen; argazkiestudio bat zeukan Korreo kaleko
15ean 1870az geroztik «Foto
Monney» izenarekin, eta berari
zor zaio Bilboko hiriak Bigarren
Karlistaldiko setioaren kronika
fotografikoaren parterik handiena.
Estudio horrek jasota, dokumentu
historiko biziki inportanteak
gordetzen dira gaur egun,
bai gerrari berari buruzkoak eta
baita garai hartako pertsonalitate
desberdinen erretratuak ere.
Lan dokumental hori, hiriaren
setio eta berorren defendatzaileen
argazki bikainekin, gerrari
buruz Espainian egindako lehen
argazki erreportajetzat har daiteke.
Baina ez zen hura izan karlistaldiei
buruzko dokumental
baliotsua utzi zuen bakarra. Hortxe
daude, besteak beste, José
Lejarreta, Durangoko borrokak
fotografiatu zituena, Pablo Baussac
arabarra, edota F. Berillon etaE. Balosier frantsesak, gerra haren
irudi apartak jaso zituztenak.
XIX. mende amaierako argazkilari
tipikoaren irudia ezin hobeki
osa daiteke Donostiako Aguirre
eta Otero gogoratuz. Hermenegildo
Otero Goñik (Donostia
1841 - 1905) eta Miguel Aguirre
Aristiguietak (Donostia 1858 -
1924) «Otero y Aguirre» firma
sortu zuten 1879an. Hori baino
lehen, 1860ko hamarraldiaren
bukaeran, Oterok estudio bat ireki
zuen Donostian, eta estudio
horretantxe egin zituen Aguirrek
ikastun gisa lehen pausoak argazki
munduan. Hamalau urte
besterik ez zituen Oterori bisitak
egin eta argazki lanetan laguntzen
hasi zitzaionean. Argazki
molde guztiak praktikatu zituzten,
hasi erretratutik eta erreportajeraino,
hirien edo herriko jendearen
argazki sailetatik pasaz.
Firma honetatik gorde den negatibo
bildumatik bereziki gogoangarriak
dira Isabel II.ak Donostiara
1867an egindako bisitaren
bista batzuk, Penintsulako, Ipar
Euskal Herriko eta gainerako
Euskal Herriko puntu askoren
hainbat irudi, hiriaren irudi panoramiko
desberdinak, hirian
ondoz ondo gertatzen ari ziren
aldaketak jasotzen direnak, eta
mikeleteen argazki sailak, Karlistaldiei
buruzko erreportaje bikainekin,
Gipuzkoako herrialdean
zehar egindako ibilaldian; oso
famatua da Urumea ibaiaren bista
ere, bi argazkilariak beren kameraren
ondoan fotografiatuak ageri
direna, eta gero baita Euskal
Herriko kirol tipikoei buruzko
hamar dozenatik gora argazki
ere. Hauek oso teknika landua
zeukaten argazki azkarrak egiteko.
Ederki asko antzematen da
hori, esate baterako, Lasarteko
hipodromoan zaldi eta zaldikoeijauzi eta lasterketetan atera zizkieten
irudietan.
Oterok eta Aguirrek Parisko
1889 eta 1900eko erakusketa internazionaletan
ere hartu zuten
parte. Oterok ezagutu behar izan
zuen, inondik ere, Daguerre,
hark Donostiara egin zituen bi
bisitaldietan, zeren eta bere etxetik
oso metro gutxitara egon baitzen
ostatuz Konstituzio Plazan.
Otero 1905ean hil zenean, haren
bazkide eta lagun Aguirrek jarraitu
zuen dendako lanean.
Argazkilari asko moldatzen
dira arrakasta handixeagoarekin
ala txikixeagoarekin eredu honetara
beronetara: gizarteko argazkiak,
gertakari handien panoramikak,
nazioarteko erakusketetan
parte hartu, herriaren aldetiko
onespen eta ezagutza apur
bat... Profil hori, ordea, zeharo
aldatuko zen XX. mendean sartze
hutsarekin.
Aire berriak mendearen hasieran
1900. urte aldera, argazkidenda
bat zabaldu zuen Bilbon
Lux etxeak, Espainiako argazkigintzaren
urtekarietan meritu
osoarekin ageri ohi dena.
Etxe hori Manuel Torcidak kudeatzen
zuen, argazkilari aparta
eta argazki kontuetan oso aditua
zenak. Haren argazki artxiboaren
neurri ikaragarriak berak nahiko
ondo ispilatzen du haren lanaren
handitasuna eta kalitatea.
Han edozeinek goza ditzake bere
begiak konta ezin ahalako paisajeen
ikusmirekin, herriko jende
eta ohiturekin, eta bere lanbidea
ederki asko erakusten duten
estudioko argazki distirantekin.
Lux etxeak, ordea, argazkigintzako
lanarekin batera, argazki
eta zinemagintzako materiala saltzen
ere aritzen ere, errebeladore,
plaka, kamera, eta gainerakoenmarka jakin batzuk Espainia
osorako berak bakarrik banatzeaz
gainera.
Manuel Torcida argazkilari
ona ez ezik, enpresario sen zorrotzeko
gizona zen. Berehala
konturatu zen argazkizaleen kopurua
gero eta handitzenago zihoala
eta argazkigintzako ezagutza
teorikoen eskaria ere egunean
baino egunean handiagoa
zela, eta horregatik «Compañía
General de Material Fotográfico»
sortzea erabaki zuen. Lux etxearen
ume honek gai horretarako
argitalpen berezizko bilduma bat
argitaratu zuen 1900-1905 artean.
Besteak beste, «Productos fotoquímicos.
Envases», «Placas, películas,
papeles sensibles», «Cámaras
fotográficas», eta gisako tituluak.
Hauek 5.000 aletarainoko
argitalpenak zituzten eskuliburuakziren, mendearen hasierako
argazkilari afizionatuei arte honen
praktika irakasteko pentsatuta
eginak.
Horregatik, argazki zerbitzuak
horrelako ugaritasunarekin banatzen
zituzten enpresak egoteak
nahiko argi adierazten du zenbateraino
garatu zen argazkigintza
mende erdi bat baino gehixeagoan.
Eta argazkiari buruzko ikusmolde
estetikoak ere aldatuz joan
ziren. Argazkiaz egiten ziren erabilera
desberdinek, hots, argazki
dokumentala eta erreportajekoa
argitalpenetarako, argazki
artistikoa Estatuko eta Estatuzkanpoko aretoetarako eta
erakusketetarako, estudioko argazkia,
etab., garai hartako gustuak
nondik nora zebiltzan eta
orduko joera artistikoak zein ziren
markatzen dute.
Espainiako argazkilari joerarik
garrantzizkoena, mende honetako
lehen hamarraldietan, piktorialismoa
izan zen ezbairik gabe.
Jende askok kritikatu zuen argazkigintza
piktorialista hau, bere
burua «artistikotasun» handiago
batez jantzia ikusten bide zuelako
eta, horrela, beste arte eder
bat bihurtu nahi omen zuelakogainerakoen artean. Baina, kritikak
kritika, kontua da, Espainia
osoan zehar antolatutako
erakusaretoetan estilo horixe estimatu
zela gehien.
Joera estetiko honetan gehien
destakatu ziren argazkilarietako
bat Miguel Goicoechea nafarra
da. Altsasun jaio zen; Frantziako
Bordele hirian osatu zituen bere
ikasketak, eta hantxe hasi ere argazkiaz
interesatzen. Bere jardueraren
hasieratik bertatik izan
zuen piktorialismoaren –hau da,
Espainiako argazkilari ezagutuena
zen José Ortiz-Echagüerenjoeraren– eragina, eta joera horretako
espezialista peto-petoa
bihurtuko zen bera ere denborarekin.
Pigmentuzko teknikak
erabili zituen, garraio eta goma
bikromatuak batik bat, horrekin
oso estetika partsonal bat landuz.
Gaien aldetik, dokumental
kutsu handia du Goicoechearen
lanak; bere pertsonaiak kaleko
jendeak dira, edo nekazari girokoak,
langileak edo eskaleak;
gero, nabaritzen zaizkio eite kostunbristako
eszenak ere, jeneralean
bere eskualdean bertan girotuak.
Eta azpimarratzekoa da,
berebat, estudioan egin zuen
lana ere, hiriko pertsona gutxiasko
ospetsuak, lagunak eta batez
ere bere ahaideak erretratatuz.
Miguel Goicoechearen irudiak
argazki areto askotan jarri ziren
ikusgai, Espainian eta Espainiatik
kanpora, eta sari eta aipamen
ugari lortu zituzten berorietan.
Espainiakoei dagokienez, aski
jarraituki parte hartu zuen Zaragoza,
Madril eta Bartzelonako
aretoetan. Eta atzerrian ere oso
bezero usua zen Londres, Milan
eta Parisen antolatzen ziren
erakustaretoetan. Aipatzekoak
dira, orobat, hainbat aldizkari espezializatutan
argitaratu zituen
lan eta artikuluak, bere irudiez
hornituta askotan, Europako nahiz
Ipar Ameriketako urtekarietan,
Photo Revue, El Progreso Fotográfico,
eta abarretan.
Bere argazkilaritzako azken
aldian, eta ikusmolde errealistago
bati atxikiz, bere teknika zaharrak
alde batera uzten joan zen
pixkana-pixkana, argazki zuzenago
baten faboretan. Behin 1940tik
aurrera, ordea, gerra zibila bukatu
ostean, bere estudioan itxita
eta bere bizitzako aurreko etapetako
materialak landuz, ez zuen
gehiago parte hartu erakusketa
bat bakarrean ere.
Mende honen lehen hereneko
beste euskal argazkilari handi
bat, baina argazkigintzari buruzko
planteamendua Miguel
Goicoechearenaren aski bestelakoa
zuena, Felipe Manterola
izan zen.
Herri eta hiri guztietan argazkilari
profesionalen estudioak
etengabe ugaldu zirelako edo,
krisialdia, erremediorik gabekokrisialdia etorri zitzaion argazkiaren negozioari. Gero eta lehia handiagoaren ondorioz, prezioak jaitsi behar izan ziren gehiago ezin ahalako mailetaraino, eta negozio asko eta asko itxi beharrean gertatu ziren. Egoera horrek ez zituen denak modu berean jo, ordea, izan ere euskal erretratista guztiak ez baitziren gizarteko argazkilari handien ustekoak.
Horixe zen Felipe Manterolaren kasua. Zeanurin jaioa zen 1886an; 1904 aldera egin zituen bere lehen urratsak argazki munduan. Hogeita hamar urte baino gehiagoan, bere herriko jendeak, hauen lanak, jaiak eta bizimodua ispilatzen saiatu zen argazkilari afizionatu bezala.
Hainbat urtetan zehar, Manterolak maiz samar hartu zuen parte «Novedades» eta hura bezalako beste zenbait aldizkari ilustratutan; 1925ean, Alemaniara egin zuen bidaia batean, lan bat argitaratu zuen bere argazki ezaugarrizkoen batzuekin. Gerra zibila bukatu ondoren, argazkigintza alde batzera utziz joan zen pixkana-pixkana.
Bere artxiboaren puska on bat Bilboko Labayru Institutuan dago jasoa gaur egun.
Gerora, arte abangoardia indartzen eta azkartzen hasi zenean, argazkilari asko berritik aztertzen hasi ziren argazkiaren zentzua eta adierazpen ahalmena.
Zentzu honetan, Euskal Herriko argazkigintzaren historiari dagokionez, oso postu gailena du Nikolas Lekuonak.
Lekuonaren lanak Dalíren, futurismoaren, surrealismoaren eta konstruktibismoaren kutsu nabari-nabaria du, eta Lekuona bera izango da seguru asko bere garaiko Espainiako argazkilari guztien artean haustura, ikerketa eta esperimentaziorako gogorik argiena erakusten duena ere.
Nikolas Lekuona Ordizian etorri zen mundura, 1913an. 1932an Madrila joan zen ikastera. Eta han hasi zen garai hartako euskal artista gazte zenbaitekin harremanak egiten: Oteiza, Sariegi, Joaquín Gurruchaga, etabarrekin.
1934an erakusketa bat antolatzeko plana egin zuen Oteizarekin «Pintura, escultura, fotografía» tituluaren pean, Balenciagaren pinturarekin, Oteizaren eskulturarekineta bere pintura, marrazki
eta argazkiekin. Donostiako
Kursaaleko behe-barruetan egin
zen erakusketa hori; Lekuonak
aukera ezin hobea izan zuen
erakusketa horretan bere obra,
arlo desberdinetan banatua, gauza
lotu eta banandu ezin bezala
aurkezteko. Horixe izan zen bere
lehenbiziko erakusketa, eta
prentsak ere orduan eman zuen
lehendabiziko aldiz artista honen
berri.
1935ean, bere adiskide Oteiza
eta Balenciaga Ameriketara joan
ondoren, aurkeztu zituen berriro
bere lanak Gizpukoako Artista
Gazteen Erakusketara. Urte
horretako bertako udazkenean
«Noreste» poesia eta arte aldizkariak
Lekuonaren bi dibujo eta bi
argazki eman zituen argitara.
1936an Donostian ziharduen
lanean Florencio Mocoroa arkitektoarentzat
eta hala zenbait
eraikuntza funtzionalisten proiektu
aski garrantzi handikoak egiteko
aukera izan zuen harekin.
Francoren tropak sartu zirenean
falangista egin behar izan
zuen, eta Aizpúrua, Olasagasti,Lagarde, eta beste zenbaitek sortua
zuten «Quincena de GU»
elkartean partaide izan zen. Geroztik
aldian behin Prentsa eta
Propagandako Departamentuan
laguntzaile ere izan zen. Gerrako
frontera eraman zuten zauritu
eramaile gisa eta Fruizen hil zen
1937ko ekainaren 11n gerrako
istripuz.
Gerra zibilak asko aldatu zuen
dudarik gabe Euskal Herriaren
historia. Hura bukatu ostean,
errotik aldatua geratuko zen euskal
argazkigintzaren panorama.
Indalecio Ojanguren Eibarren
jaio zen 1887an. Argazkilari
izateaz gainera mendizalea ere
bazen, eta Eibarreko Kirol Taldeko
ohorezko lehendakari izendatu
zuten 1966an. Argazkigintzari
dagokionez Euskal Herriko ikuspegiak,
elizak, ermitak, ohiturak,
pertsonak eta abar erretratatu zituen.
Geografía General del País
Vasco-Navarro, Euskalerriaren
Yakintza (Azkue), Catálogos de
Monumentos de Vizkaya (Javier
Ibarra) eta El País Vasco (Julio
Caro Baroja) obretan ikus daitezke
Ojangurenen argazkiak.
Gerra zibilaren ondoren
Bizitzako eta kulturako beste
hainbat arlotan bezala, Espainiako
gerra zibilak berebiziko
eragina izan zuen Euskal Herriko
argazkigintzaren historian ere.
Argazkilari batzuek ez zuten
inongo zalantzarik izan beren lan
profesionala beren idealen zerbitzutan
jartzeko eta horrela, alde
batean nahiz bestean, propaganda
lanetan jarduteko. Hala egin
zuten, beste askok bezala, Vicente
Garay eta Félix Villar
bizkaitarrek eta Valentín Velarde
donostiarrak. Euskal Gobernuak
bere argitalpenetarako kontratatutako
argazkilarien taldekoak
izan ziren horiek guztiak.
Eta gerra galdu ostean, erbestera
alde egin behar izan zuten.
Behin gerra bukatu ostean,
gobernu berriak berehala ezarri
zuen bere gizarte sistema. Nazionalismo
kulturalak tradizioaren,
arrazaren eta inperio iraganaren
gorespenean oinarritutako ideia
estetikoak hartu zituen berriz ere,hori guztia neurririk gabeko folklorismo
batez apaindua.
Giro kultural pobretu horretan
higikunde berri bat sortu zen
argazkigintzan, «tardopictorialismo»
deitu zutena. Higikunde
horren tematika ondo zehaztua
zegoen: pintoreskismoa, Espainiako
ohitura, jantzi, tradizio eta
paisajeen gorespena. Giro horretako
Espainiako argazkilari nagusiaJosé Ortiz-Echagüe izan zen,
inongo zalantzarik gabe; gerra
osteko garai hartan, Espainian
bertan eta atzerrian erakusketa
ugari egiteaz gainera, bi liburu
argitaratu zituen, bere liburuen
artean ezagunenetakoak: España
mística (1943) eta España, castillos
y alcázares (1956).
Argazkigintzako material eskasia
eta ekonomiaren egoera
orokor kaxkarra zirela-eta, garai
txarrak izan ziren haiek, zinez,argazkigintzarentzat. Urte asko
joan ziren berriz ere gerra aurreko
estudio kopurura iristeko.
Zaletuei eta profesional askori ez
zitzaion beste biderik geratu bere
lanak erakusteko argazkilari
elkarteetara, erakusketa eta lehiaketetara,
eta orduan argitaratzen
ziren aldizkari apurretara jotzea
ez bada.
Pedro María Irurzun nafarra
izan zen garai hartako argazkilari
nagusietako bat (Iruñea, 1902
- Iruñea, 1958). 1940 arte ez zion
erabat eta osorik argazkigintzari
ekin. Pertsonaia sail luze baten
argazkiak izan zuen bere produkzio
nagusia: kultura munduko
pertsona ospetsuen argazkiak,
musikarienak batez ere,musika zalea baitzen oso. Artistak
bere estudiora ekarririk, han
egiten zien erretratua.
Estudio lanak egin zituen, beraz,
batez ere. Baditu estudiotik
kanpora egindako lanak ere, baina
baldintzak oso ondo kontrolaturik
eginak beti ere: argiaren
antolamendua eta konposizioa
zehatz eta kontuz ikertzen zituen,
eta material negatiboak eta positiboak
nola erantzungo zion
xehe-xehe zaintzen.Sari eta goraipamen ugari jaso
zituen Euskal Herriko eta –batez
ere– atzerriko areto askotan. Madril,
Bolonia, Anberes, Brusela,
Lisboa, Luxenburgo, Edinburgo,
Filadelfia, St. Louis, Johannesburgo,
eta beste leku askotako lehiaketetan
parte hartu zuen. Publizitate
argazkia ere ez zuen
arrotz; ezagunak dira, besteak
beste, Marie Brizard, Alfa, Lambretta,
eta beste hainbat enpresaren
enkarguz egindako lanak.Pedro María Irurzun Nafarroako
Argazkilari eta Zinemagileen
Taldearen sortzaile izan zen
(1955), Manuel María Castell,
Nicolás Ardanaz, Fernando
Galle, Félix Elbusto eta José
María Bayona argazkilari eta zinemagileekin
batera.
Urte batzuk lehenago, 1947an,
Gipuzkoako Argazkilarien Elkartea
sortua zen, argazkilari talde
batek, Rocaverdeko markesa
buru zela, eragina. Talde horretako
kide nagusiak izan ziren,
besteak beste: Bernardo de Aurrecoechea,
Alberto Fernández
de Ibarburu eta Juan Angel
Arrieta. Azken hori, gainera,
Euskal Herriko Argazkilari
Elkarteen Taldeko lehen presidentea
izan zen, handik urte batzuetara.
1960 ondoko hamarraldian zeharo
aldatu zen Espainiako argazkigintzaren
panorama. Argazkigintzari
buruz ideia berriak zituzten
argazkilariak azaldu ziren
garaitsu horretan. Argazkilari horiek
tradizioaren zurruntasuna
eten nahi zuten: lehiaketak eta
erakusketak –egiten ziren bezala–
desagertarazi, eta estudioan
egiten zen argazkigintza zaharkitua arras berritu. Ekonomiaren
zuzperraldiarekin batera Europako
eta Ipar Ameriketako beste
herrialdeetarako zabaltzea gertatu
zen. Zabaltze horrek, noski,argazkigintzak nazioartean
zeukan egoerari buruzko ezagutza
ekarri zuen, eta galdutako
denbora berreskuratzeko premia
biziki sentitzen hasi zen horrenbestez.
Argazkiaren ikuspegi berri horren
ordezkari nagusia, galeriako
argazki tradizionala baztertu zuen
erretratismo berriaren aitzindari,
Alberto Schommer izan zen.
Argazkilari arabar hau (Gasteiz,
1938) Euskal Herriko argazkilari
onenetakotzat ezagutzen da, bai
bere artista eta profesional bizitza
luze eta emankorragatik, bai
izan duen onespenagatik eta sariengatik
ere.
Schommer pinturan ibilia zen
argazkigintzan hasi aurretik. Kolonian
eta Parisen hasi zituen argazkigintza
ikasketak. Gero Madrila
joan zen eta han hasi zen
argazkilari profesional gisa, moda
eta publizitate munduan jarduteko
asmoz.
1959an AFAL taldeko kide egin
zen, eta talde horren erakusketa
eta argitalpenetan partaide izan
zen, taldearen sorrera urte horretan
bertan AFAL-ek Parisen antolatu
zuen erakusketan, adibidez.
Jendearen onespena eta ezagutza,
ordea, ez zitzaizkion iritsi
harik eta prentsan Retratos Psicológicos
(1969-1973) argitaratu
zuen arte: Espainiako garai hartako
politika, kultura edo finantza munduko pertsona ospetsuen
erretratu sail bat hain zuzen.
Bertan, Schommer bihurtzen da
erretratuaren protagonista, berak
diseinatzen du eszenografia eta
berak agintzen bere modeloen
gorputz jarrera. Hala, pertsonaiaren
ikuspegi subjektibo bat lortzen
du. Geroago «El País»
egunkariarekin beste argazki sail
bat egin zuen.
Taldeko erakusketa askotan
hartu du parte: Fotográfos Españoles
(Kolonia, 1966), Expo - 67
(Montréal, 1967), 259 Imágenes
(Madril, 1983), Center for Creative
Photography (Tucson, 1988),
Toppan Colection (Tokio, 1989),
besteak beste. Bakarka ere
erakusketa ugari antolatu ditu,
galeriarik ospetsuenetan: La dulce
violencia eta Tierra fermentada
(Galería Tambor. Madril,
1976), Chateau d’Eau (Toulouse,
1977), Shaday Galery (Tokio,1978), Visual Studies Workshop (Rochester. New York, 1983), Fermento y máscaras (Galería Juana Mordó. Madril, 1985), Egungo Artearen Museoa (Bilbo, 1985), Arte Modernoko Museoa (Gasteiz, 1985), San Telmo Museoa (Donostia, 1985), Retratos (Círculo de Bellas Artes. Madril, 1989), Civilizaciones (Wiesbaden.
Alemania, 1990), Cascografía (Galería Céramo. Gasteiz, 1990), Retratos (Centre d’Art George Pompidou. Paris, 1990).
Argitalpenei dagokienez, hamabi liburu zeuzkan argitaratuak1990 bitartean. Enkarguz egindako
beste lan desberdinez gainera,
«Azul» (1993) eta «Verde»
(1996) ditu azken edizioak, eta
dudarik gabe pertsonalenak.
Bere lanak Espainiako eta Europako
aldizkari nagusietan azaldudira, gaika argitaratuta: «Creative
Camera», «Photomethods»,
«Foto profesional», «Nueva Lente»,
«Photo», «Arte Fotográfico», etabarretan.
Arte Ederretako San Fernandoko
Errege Akademiako kide
da eta urte luzez Espainiako
Erregeen Argazkilari Ofizial izan
da.
Zentro eta galeria ugarik erosi
izan dituzte Schommer-en argazkiak:
Madrilgo Arte Modernoko
Museoak, Biblioteka Nazionalak;
Arizonako Tucson-go Center for
Creative Photography-k, Gasteizko Arte Modernoko Museoak,
Juana Mordó Galeriak; Tokioko
The Toppan Collection-ek, Metropolitan
Museum-ek. Eta horiez
gainera, badituzte Schommer-en
hainbat bilduma partikular desberdinek
ere.
Argazkigintza gaur egun
Argazkigintza, hasieran, diziplina
artistiko ez baina aurkikuntza
zientifiko bezala abiatu
zenean, oso pertsona gutxik hartu
zuten lanbide hori. Horrexegatik,
hain zuzen, argazkiak egiteko
teknikak ezagutzen zituenak
nekez azaltzen zion inori bere
ezagutzen berri, eta hala argazkilariek
profesional gremio itxi
gisako bat eratu zuten denborarekin.
Jardunaren jardunez ikasten
zen argazkigintza, gurasoek
haurrei erakusten zieten ondare
preziatua, kasu askotan.
Gaur egun ez bezala, argazki
zale gutxi zen XIX. mendearen
erdialdera. Gizartean nor zenak
baizik ezin izan zezakeen argazkigintzan
aritzeko zoria izan.
Gaur egun, ordea, zeharo aldatu
da egoera hori; argazkia merketu
den ahala zaletuak ere ugaldu
egin dira, eta estudio batean
erretratatu beharra ia esateko
desagertu da. Gaurko argazki
etxeek ezteietako erreportajeak,
jaunartzeetakoak eta herritarron
bizitzan nolabaiteko garrantzia
duten beste gertakizunenak egiten
dituzte funtsean, zaleei argazki
materiala saltzeaz gainera, noski.
Horrez gainera, argazkigintzako
lanbideak bi bidetatik jo
du, nolabait esateko: publizitatearen
bidetik, alde batetik, eta
kazetaritzaren bidetik, bestetik.
Lehenengoa, sektore horren gero
eta eskari handiagoarengatik
etengabeko berritasun-beharrak
bultzatuta dudarik gabe; eta bigarrena,argazkiak kazetarien artikuluen
osagarri bezala pixkanapixkana
lortu duen garrantziarengatik,
informazioaren egiazkotasunaren
frogagiri gisa erabilita
beti ere. Bi kasuotan, zinez esan
daiteke halako argazkilariak argazkilari
independente, hau da,
«free lance» edo eskaintzen zaion
edozein argazki lanetan aditua
izan behar duen profesionala
dela. Argazkigintzaren arte ikuspegia,
argazkilari askok ahazten
ez duena, ahaztu gabe noski.
Talde honetan sartu beharko lirateke
erakusketetarako erreportajeak,
lehiaketa eta sariketetako
partaidetzak, eta argazki liburuen
argitalpena.
Argazkigintza ulertu eta praktikatzeko
modu honetan bete-betean
sartzen den euskal argazkilari
bat Koldo Chamorro arabarra
da.
Ikasketaz autodidakta da; argazkilari
independente bezala
egiten du lan, erreportaje eta lan
komertzialetan; horietako zenbait
argitalpen guztiz ospetsuetan
jaso izan dizkiote argazkiak:
Geo, El País, Life, etabarretan.
Europa, Estatu Batuak eta Afrikatik
barrena ibilia da; Afrikan,
hain zuzen, hamasei urte baino
gehiago bizi izan da. Bi aldiz
izan da finalista «W. E. Smith
Memorial Foundation»en. Horrez
gainera, irakaskuntzan ere ari
izan da eta dihardu, maiz ematen
baititu argazki tailer eta ikastaroak.
Eta zenbait komunikabidetankritikari gisa ere hartzen
du parte.
Bakarrik egin izan dituen erakusketa
aipagarrienen artean
honako hauek bereziki aipatzekoak
dira: «Foco 89» (Círculo de
Bellas Artes. Madril, 1989); «Los
monstruos sagrados» (Galería
Nueva Imagen. Iruñea, 1990);
«Vanishing Spain» (Santa Monica
College. Los Angeles, 1990);
«Interarte» (Galería Nueva Imagen.
Valentzia, 1990); «Galería
Visor» (Valentzia, 1991).
Taldean nahiz bakarrik parte
hartu izan duen erakusketetako
katalogoez gainera, portafolio
asko dauzka argitaratuak; hona
aipagarrienak: Photo-Reporter
(1979ko martxoa); The Brithish
Journal of Photography (1980);
European Photography (1980, 2.. bk.); Open-Eye (1981, 13. zbk.);
Life Magazine (1981); Poptografía
( 1981, 2. bol., 3. zbk.); Details
(1982ko uztaila); Ovo Magazine(1986, 59. zbk.); Arte Fotográfico
(1988, 440. zbk.);
Diorama (1988, 59. zbk.); Foto
Profesional (1989, 77. zbk.);
Lookout (1989ko otsaila); Arte Fotográfico
(1989, 440. zbk.); Cámera
Internacional (1990, 25.. bk.).
Beste argazkilari eredu bat, gaur
egun, formazio tradizionalago bat
duenarena izango litzateke, oso
gaztetatik familiako estudioan lan
egin ondoren gero bere estudioa
ireki eta eraiki duenarena. Eredu
honetakoa da Sigfrido Koch argazkilaria.
Argazkilari karrera profesional
eta artistiko zinez meritu
handikoa utzi du.
Argazkigintzako oinarriak familiako
negozioan ikasi ondoren,
Alemaniara joan zen bere ikasketak
osatzera. Han argazkilari
desberdinekin lan egin eta estudiatu
zuen bekadun gisa, azkenean
publizitatean espezializatzeko.
1968an Madrila joan zen, etaRasgo-Grey agentziarentzat aritu
zen lanean.
Bere lehenbiziko argazki erakusketa
Donostian egin zuen,
1976an. Geroxeago «Fotografías
de Euskal Herria» erakusketa
antolatu zuen. Eta izenburu
orokor horren pean antolatu zituen
ondorengo hamar urteetako
erakusketa gehienak ere. Parte
hartu izan duen erakusketa kolektibo
bakarra «I Muestra de la
Fotografía Española» izan da,
Salamancan egina, 1985ean.
Kochen argazkilari bizitzan
bere argazki liburu ugarien argitalpenak
hartzen du parte handi
bat. Hortxe dira, besteak beste:
«Museo de San Telmo»; «Euskalerria,
Neure ametsa»; «Itxaskaria»/
»Los Eúskaros y el mar»; «Misterio
de Vizcaya»; «Gure sagardoa»;
«Txakolina»; «Gaviota», Gabriel
Celaya poetarekin elkarlanean
egina; «San Sebastián, ciudadhau ere Celayaren neurtitzekin;
«Cien años de Rioja
Alta».
Haren artista eta sortzaile produkzioa
ez zen argazkiaren eremura
mugatu. Publizitate zineman
ere izan zituen esperientzia
bat baino gehiago, eta dokumentalik
ere egin zuen bideoz. Egin
zuen ikus-entzunezkorik garrantzizkoena
«Orreaga» da (1984);
diapositibekin antolatutako muntaia
bat da hau, Josu Rekalde,
Iosu Arregi eta Jesus Maria Mateosekin
elkarlanean egina.
Sigfrido Koch argazkilari
arrakastatsua eta ospatua izanzen bere bizi garaian ere, eta euskal artistarik garrantzizkoenetako bat bezala hartua dago gaur egun.
Euskal argazkilarien artean asko gailendu den beste bat Pío Guerendiain da, argazkigintzarako lanbidearen hirugarren eredua izan daitekeena, nolabait esateko. Honen kasua, Euskal Herrian funtzionatzen duten argazkilari elkarte ugarietako batean ikasitako argazki zalearena izango litzateke.
Izan ere, «Agrupación Fotográfica y Cinematográfica de Navarra»ko kide egin zen 1963an, eta elkarte horretako lehendakari izatera iritsi 1976-82ko urteetan.
Bere argazkiekin lortu izan dituen merezimendu desberdinen artean bi «Negtor» sari dira gailen, 1972 eta 1978ko urteetan erdietsiak.
1986an A.F.C.N.ko Argazkigintza
Aurreratuko Tailerren zuzendaritza
hartu zuen. Argazki aldizkari
askotan azaldu izan dira
haren lanen erreferentzia eta
portafolioak. Esate baterako,
«Arte Fotográfico», «Nueva lente»,
«Foto Profesional», «Flash Foto»,
etabarretan. Gainera, argazki
asko argitaratu ditu liburuetan
ere: «Anuario de la fotografía
española» (1974), «Cotecflash 74»
(1974), «Photography Year Book»
(Erresuma Batua, 1976), «Navarra,
Guía ecológica y Paisajística
» (1980), «Fotografías» (1981),
«Miradas» (1984), «Enciclopedia
de la fotografía creativa» (1985),
«Encyclopedie Internationale des
Photographes» (Suitza, 1985), «Visiones
para una Década» (1990),
«Gran Enciclopedia de Navarra»
(1990).
Bere karreran zehar bai bakarrik
eta bai taldean erakusketa
ugari egin ondoren, bere lanaren
parte handi bat museo, galeria
eta bilduma partikularretara joan
da, hala: Parisko Biblioteka Nazionalera,
Elgoibarko Ongarri
Bildumara; Toulouseko Chateau
d’Eau-ra, Iruñeko Nafarroako
Museora, Reusko Gaur Egungo
Artearen Museora, Tarragonako
Forum Galeriara; Zaragozako
Spectrum Galeriara; Valentziako
Visor Galeriara; Joan Miró Fundaziora...
Argazkilari gazteenen artean,
Javier Juanes de la Peña eta Xabi
Otero dira aipagarrienetako batzuk.
Javier Juanes de la Peña
Salamancan jaio zen 1955. urtean.
Oso gazte hasi zen argazkiak
egiten, eta, argazkigintzarekin batera, urteak eman ditu euskal
folklorea lantzen. Hala, bere
argazkietan eskulangintza, jaiak,
ohitura zaharrak erakusten ditu.
Bere lanen hainbat erakusketa
egin ditu, ikus-entzunezkoak,
Euskadi osoan barrena. Hainbat
sari lortu ditu Kultura Ministerioak
antolaturiko Herri Arte eta
Tradizioei buruzko Nazio Lehiaketan.
Xabi Otero nafarra da;
Iruñean jaio zen 1952. urtean, eta
diseinua eta argazkigintza landu
ditu Londresen. Madrilgo prentsan
lan egin du, eta hainbat aldizkaritako
lankide izan da (Periplo,
Trofeo, Jano). Diskoen azalen
diseinuak ere egin ditu. Argazki
liburuak argitaratu ditu:
Oihan bat murgildurik (1984),
Anastasio Ochoa: Carbonero
(1985), Bernatenea (1985), La
laguna de Pitillas (1986), Saharahui
Herria (1989). Eusko Jaurlaritzarentzat
ere lan egin du,
HABErentzat ikus-entzunezkoak
eginez.
Bestalde, prentsan aritu dire
argazkilarien artean, Aygüés izan
da Euskal Herrian lan gehien
egindakoetako bat. Juan Aygüés
Valentzian jaio zen (1920), baina
Donostian egin du lana,
prentsako argazkilari gisa. Erretiratu
zen arte (1985), Donostiako
El Diario Vasco egunkarian eta
Europa Press eta EFE albiste
agentzientzat lan egin zuen.