Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Berpizkundea eta Humanismoa

Eskuinean: “Giza gorputzaren proportzioak”, Leonardo da Vinciren ikerketa.<br><br>

XV. mendean Europako politikaren egituran gertatu ziren aldaketek, estilo intelektual berri baten sorrerarekin batera, esanarazi zien zenbaiti, orduan bertan, Erdi Aroa amaitu eta aro berri bat hasten zela. Kristau munduaren espiritu batasunaren sinbolo zen aita santuak, zismarekin eta kontzilioen higikundearekin, itzala galdu zuen, eta Italian nagusitzen ari ziren ideia laikoez kutsatu zen. XVI. mendean Erreforma protestanteak elizaren ustelkeriaren kontra egin zuen, eta horrek katolikoen erreakzioa ekarri zuen: Kontraerreforma. Aldi berean, Europako ikusmoldea eta paisajea bat-batean zabaldu ziren Amerikaren aurkikuntzarekin eta Ekialdeko espedizioekin.

 

Politika

NAZIO-ESTATU HANDIAK, ERDI AROKO EGITURA FEUDALA HAUTSITA, EUROPA MODERNOAREN MAPA OSATZEN HASIKO DIRABerpizkunde garaian, errege gobernu indartsuen babespean, nazio-estatuak sortu ziren Mendebaleko Europan, era horretan europar Republica Christiana hautsiz. Burokrazia zentralizatuak hartu zuen Erdi Aroko gobernuaren lekua; horrekin batera, edota horren ondorioz, ekonomia aldaketek egonkortasun soziala hautsi zuten. Balio sekularrak nagusitu ziren politikan, eta aginpide orekaren kontzeptua nazioarteko harremanetan.

Enbaxada iraunkorrak sortu ziren herri garrantzitsuenetan, eta gudaroste finkoak antolatu, soldadu profesionalez eta mertzenarioez osatuak, iraganeko gizarte egitura islatzen zuten talde feudalen ondoan.

Nolanahi ere, estatu handien sorrera prozesua ez zen homogeneoa izan; hiru aldi handitan gertatu zen. 1480-1490 urteetatik 1520-1530 arte, “inperioak” garaile direla dirudi, eta horien artean batez ere Karlos V.aren inperio burgundiar-austriar-iberiarra; inperioak bat datoz gainera garai hartako espazioaren aldaketarekin, Europaren mundu osoko zabalkundearekin.

Aldi horretan, eta orduko zentralismoaren ildotik, galdu zuen burujabetza Nafarroa Garaiak, Fernando Katolikoak hartuta (1520); Nafarroa Beherea geroago, 1620an, geratu zen betiko Frantziako erregeen mende. 1540tik 1570 ingurura, egoera aldatzen hasi zen. Alde batetik kolonia espainolak eta portugesak finkatu egin ziren aginte estu baten pean, baina bestetik kolonietako irabaziak, gero eta gehiago, Ipar-mendebaleko Europako estatu ez oso handietara iristen hasi ziren. Pixkana-pixkana, Europako hegomendebaleko estatuek indarra galdu zuten. 1570etik 1600-1610 urteetara, Ipar-mendebaleko nazioak, beren independentzia sendotzeaz batera, indartu ziren, espazio bateratuetan (ez, Espainia edo Portugalen bezala, lurralde banatuetan). Eskema honi, bestalde, turkiar inperioaren gorabeherak gehitu behar zaizkio, Europako mugak ekialdetik mugiarazi zituzten neurrian.

 

Aurkikuntzak eta asmakizunak

KONTINENTE BERRIAREN AURKIKUNTZAREKIN, BAT-BATEAN ZABALDU ZEN MUNDUA; ASTRONOMIA, MATEMATIKA, ANATOMIA ETA MEKANIKA MODERNOAK SORTU ZIREN, ETA INPRIMERIAREN BIDEZ LEKU OROTARA ZABALDUBerpizkundeko aurkikuntzek zalantzan jarri zuten ordu arteko kosmologia. Aristotele eta Ptolomeoren sistemak, elizak aspalditik santifikatuak, desegin egin zituzten Koperniko, Mercator, Galileo eta Keplerrek. Haien aurkikuntza handien azpian zientziari buruzko ideien eraberritzea zegoen: izadiari garrantzi handia eman zitzaion, eta ikuspuntu berri batetik aztertu ziren klasikoak; klasikoen teorien eta saioen azterketatik sortu ziren astronomia modernoa, matematika, anatomia eta mekanika. Saioetan oinarrituriko metodo deduktiboak erabiltzen hasi ziren, aljebra berriaren oinarriak finkatu, dinamikari buruzko saioak egin… Anatomiak eragin handia izan zuen artearen alorretan, eskulturan eta pinturan batez ere. Ekialdeko asmakizunak ere zabaldu eta hobetu egin ziren, hala nola bolbora, estrategia militarra errotik aldatu zuena, eta ipar orratza, geografia aurkikuntza handiak ahalbidetu zituena.

Asmakizun eraginkorrenetako bat inprimeria izan zen, Johannes Gutenberg alemaniarrari egozten zaiona.Kartografiaren eta itsasketaren aurreramenduak, ipar orratzak, otomandar turkiarren erasoen ondorioz ekialdeko salerosketa bide handien desagertzeak, XV.. ta XVI. mendeko aurkikuntza geografiko handiak ekarri zituzten, batez ere portugesen eta espainolen eskutik; portugesek Afrika, India eta Brasil kurritu zituzten gehienbat, eta espainolek berriz Atlantiko aldera jo zuten.

Colonen aurkikuntzaren ondoren, lurra biribila zelakoan Indien bila zebilela, Elkano getariarrarena izan bide zen espedizio garrantzitsuena, bira osoa eman baitzion aurreneko aldiz Lurrari, Magallanes portugesak hasitako bidaldian.

 

Humanismoa eta literatura

GIZONA DA ORAIN, EZ JAINKOA, UNIBERTSOAREN ARDATZABerpizkundearen ezaugarri izan ziren gizonaren eta giza balioen garrantzia azpimarratzea zuen helburua humanismoak.

Gizon osoa izateko literatura eta arte klasikoak ikastea eta aztertzea beharrezkotzat jotzen zuten humanistek; filosofian, artean, eta pentsakeran oro har, ideal eta forma klasikoak hartu zituzten oinarritzat, eta gauza ororen gainean gizona jarri zuten. Pentsamolde hori, Italian sortua, berehala zabaldu zen Europa mendebalera, herri gehienek kultura hizkuntza bera erabiltzen baitzuten orduan, latina; sortu berria zen inprimeriak erraztu egiten zuen hedatze hori. Bi joera bereizi ziren: kultura klasikoa kristautasunaren ikuspegitik aztertzen zuena bata, eta kultura klasikoa eta horrekin batera antzinako izpiritu paganoa berreskuratunahi zuena bestea. Dante Alighieri (1265-1231), Francesco Petrarca (1304-1374), eta Giovanni Bocaccio (1313-1375), italiarrak hirurak, izan ziren humanismoaren aitzindariak. Haiekin batera, Erasmo Rotterdamgoa (1466-1636), Thomas More (1477-1535), Pietro Pomponazzi (1462-1524), etab. izan ziren humanista eraginkorrenak.

 

Erlijioa, Erreforma eta Kontraerreforma

BERPIZKUNDEKO BALIO SEKULARREK ERREAKZIOA DAKARTE; ETA ERREAKZIO HORREK, PROTESTANTISMOAK, KATOLIKOEN ERANTZUNA. HORREK GUZTIAK ONDORIO LARRIAK EKARRIKO DITU, BAITA GERRAK EREErreforma Berpizkundeko balio sekularren kontrako protesta izan zen. Berpizkundeko hiru aita santuek, Alexandro I.ak, Julio II.ak eta Leon X.ak, ezin hobeki gauzatzen zituzten balio haiek berekin zekartzaten materialismoa, lasaikeria eta hedonismo intelektuala. Bestalde, erlijio ordenen ustelkeriak eta elizaren gehiegikeriek, zergetan batez ere, berrikuntza eskaera ekarri zuten, elizan bertan hasieran, eta azkenean protestanteen banaketa gertatu zen. Martin Lutero agustindar fraideak induljentzien salmentaren kontra protesta egin zuenean (1517), bere argudioak zabaltzera behartuta gertatu zen, aita santuaren aginpidea ukatu zuen arte. Iraganeko istiluak, hala nola aita santuaren eta enperadorearen artekoak, aldi bateko banaketarekin bukatu ziren. Oraingoan ordea, nazio-estatuen garaian, eztabaida horrek politikan zituen ondorioek eliz aginpidearen betiko haustura ekarri zuten.

Luterok aita santuaren irabazpide oparo bati eraso egin zion, eta, ez baitzuen traturik onartzen, Leon X.ak eskumikatu behar izan zuen. Elizaren arazo zena, enperadorearena ere bihurtu zen berehala, Luteroren idatzi sutsuek Alemaniako bazter guztietan izan baitzuten eragina. Wormseko Dietak haren eskumikua onartu bazuen ere (1521), Luterok printzeen babesa izan zuen: 1529an Saxonia, Anhalt, Branderburgo, Lüneberg eta Hesseko printzeek“protesta” izenpetu zuten. Ordurako, Karlos V.ak erabakia zuen protestantismoa suntsitzea.

1527an haren osteek Erromari eraso zioten, eta Klemente VII.a aita santua beren babesean hartu zuten. Erromaren erasoa giltzarri gertatu zen, bai enperadorearentzat, bai hark bultzaturiko humanismoarentzat.

Humanistak sakabanatu egin ziren, eta berrikuntzen sustapena alderdi gogorrenaren esku geratu zen; Karlos V.ak erreakzio katolikoaren buruzagitza hartu behar izan zuen.

Luteranismoaren ondoan, berehala agertu ziren bestelako joerak ere. Hala, Luteroren irakatsiak Alemaniako iparraldean eta Eskandinavian zabaldu ziren, eta kalbinismoa Eskozian eta Frantziako mendebalean –baita Nafarroan ere– indartu zen batez ere.

Jesuiten ordenaren onarpen urtearen (1540) eta Trentoko kontzilioaren amaiera formalaren artean (1563), elizak, bere burua lehengo gehiegikeriez garbituz, higikunde protestanteari erantzun zion. Hala prestatuta, Eliza katolikotik alde egindakoak berreskuratzeari ekin zion Kontraerreformak.

Jesuitak eta Trento kontzilioa izan ziren gurutzada horren gidari, eta Inkisizioa eta Habsburgotarren dirua bitarteko nagusiak. Italia, Espainia, Bavaria, Austria, Bohemia, Polonia eta Herbehereetako hegoaldean, deuseztu zen protestantismoaren eragina. Hori guztia ordea erlijio gerretan gauzatu zen XVI. mende bukaeran, eta Hogeita Hamar Urteko gerran XVII.ean.

 

Arte ederrak

BERPIZKUNDEAREN IZPIRITUA, OROREN GAINETIK, ARTEAN GAUZATU ZEN; ETA, XV. MENDEAN, IRAULTZA SAKONA ETA ITZULBIDE GABEA GERTATU ZEN ARTE GUZTIETANArtea izan zuen Berpizkundeko izpirituak adierazpide nagusia.

Jakintzaren adar gisa hartu zen; berezko balioa eman zitzaion, Jainkoaren eta haren kreazioaren imajinak eskaintzeko gaitasuna zuelakoan, eta aldi berean gizonak unibertsoan betetzen duen lekuaren berri ere eman zezakeelakoan. Leonardo da Vinciren moduko gizonen eskuetan zientzia ere bazen, izadia esploratzeko bitartekoa eta esploratze horren emaitza bera.

Artearen oinarrian mundu ikusgaiaren behaketa jarri zen, eta urte haietan garatu ziren oreka, armonia eta perspektibaren printzipio matematikoen arabera gauzatu zen. Arteetan aurkitu zuen agerpidea gizonaren duintasunak, MatzatuLorentzetti anaiak, Fra Angelico, Botticelli, Perugino, Piero della Francesca, Rafael eta Tiziano margolarien obretan; Pisano, Donatello, Verrocchio, Ghiberti eta Michelangeloren eskulturetan; eta Alberti, Bruneleschi, Palladio eta Michelozzo arkitektoen eraikuntzetan.

Italian, Berpizkundearen beraren aurretik “proto-berpizkunde” bat izan zen XIII. mendearen bukaeran eta XIV.aren hasieran, San Frantziskoren irakatsiek inspiratua.

San Frantziskok ukatu egiten zuen kristau teologiaren eskolastika formala, eta pobreengana jo zuen izadiaren edertasuna eta balio izpiritualak predikatzera.

Eredu horretxek bultzatuzituen italiar artista eta poetak inguruko munduaz gozatzera.

Aldi honetako artista famatuenaren lana, Giottorena (1337an hila), margolaritza estilo berri baten arabera egina da: egitura soila da eta azterketa psikologikoa, aldiz, zorrotza, bere aurreko edota garai bereko florentziar Cimabue, eta Sienako Duccio eta Simone Martini margolarien egitura hierarkikoko lan lauetakoa ez bezalakoa. Dante poeta handia Giottoren garai beretsuan bizi izan zen: Giottoren pinturetako ardura bera ageri da haren poesian, alegia, barne bizikizun eta giza nolakotasunaren aldaketa eta gorabehera txikienei buruzko ardura. Haren Divinna Comedia, egitasmoan eta ideietan Erdi Arokoa bada ere, izpiritu subjektiboa eta adierazkortasuna Berpizkundekoak ditu. Petrarca eta Bocaccio ere garai berekoak dira, Berpiz-kundearen aitzindari alegia, biak ere latin literaturari buruzko azterketei esker eta beren ama hizkuntzan, ez latinez, idatzi zutelako. Zoritxarrez, 1348ko izurri handiak eta haren ondorengo gerra zibilak atzerarazi zituzten, bai ikasketa humanistikoen pizkundea, bai Giottoren eta Danteren lanetan ageri zen indibidualismoaren eta naturalismoarenzabaltzea; hala, eten bat izan zen, eta XV. mendea arte ez zen berriz azaleratu Berpizkundearen izpiritua.

1401ean lehiaketa bat egin zen Florentzian, San Giovanniko bataiategiko brontzezko ateak nork egin erabakitzeko; besteren artean, Bruneleschi, Donatello eta Ghiberti aurkeztu ziren lehiaketa hartara. Ghiberti urregile eta margolariak eskuratu zuen lana; Bruneleschik eta Donatellok Erromara alde egin zuten, eta han antzinako arkitekturaren eta eskulturaren azterketan murgildu ziren. Florentziara itzuli eta Erroman ikasiak gauzatzen hasi zirenean, bigarrenez jaio zen antzinako munduko arte errazionala.Berpizkundeko margolaritzaren sortzailea Masaccio izan zen (1404-1428). Bere ideien izaera intelektualak, konposizioen handitasunak eta naturaltasun harrigarriak Berpizkundeko margolaritzaren giltzarri bihurtu zuten.

Hurrengo belaunaldiko artistek –Piero della Francesca, Pollaiuolo eta Verrochiok–, aurrera egin zuten perspektibaren eta anatomiaren azterketan, eta naturalismo zientifikoan oinarrituriko estilo bat sortu zuten.

Florentziako hiriaren egoera guztiz egokia zen urte haietan arteen loratze honentzat. Santu zaindarien estatuak eskatu zizkieten hiritarrek Ghibertiri eta Donatellori, eta Antzin Arotik inoiz egin zen kupula handiena eraikiarazi zioten Bruneleschiri Florentziako katedralaren gainean ezartzeko. Jauregi, eliza eta monasterioak eraikitzearen eta margotzearen kostua merkatari familia,aberatsek hartu zuten beren gain; artisten babesle nagusia Medici familia izan zen.

Medicitarrek Europako hiri gehienetan zituzten negozioak, eta Ipar Europako Berpizkundeko arte lan garrantzitsuenetako bat, Hugo van der Goes flandriarraren Trittico Portinari, haien ajenteak, Tomasso Portinarik, eskatu zuen. Garai hartan ohi zen bezala tenperaz margotua izan beharrean, olio gardenez dago estalia, gainaldeak diamantearen antzeko distira eta ukitu leuna hartzen duela era horretan. Nolanahi ere, Lehen Berpizkundeko iparraldeko margolariak gehiago arduratzen ziren objektuen adierazpen xeheaz eta haien esanahi sinbolikoaz, perspektiba eta anatomia zientifikoaz baino, baitahaiek oso zabalduak zirenean ere. Baina, Italiako erdialdeko margolariak olioa erabiltzen hasi ziren Trittico Portinari lana Florentziara eraman zutenean (1476).

Goi Berpizkundearen garaiko arteak 35 bat urte iraun zuen, 1490. urte ingurutik 1527 arte, Karlos V.aren osteek Erroma hartu zuten arte alegia, eta hiru artista handiren inguruan loratu zen: Leonardo da Vinci (1452- 1519), Michelangelo (1475-1564), eta Rafael (1483-1520). Leonardo izan zen Berpizkundeko gizon handiena, jeinu bakartia, jakintzaren adar bat bera ere baztertu ez zuena; Michelangelok ahalmen sortzaile izugarria zuen: proiektu handiak egin zituen, beti ere giza gorputza hartuz emozioen adierazpide nagusitzat; Rafaelek izpiritu klasikoa betebetean agertzen duten obrak sortu zituen, armonia, baretasun, edertasunez beteak.

Leonardo bere garaian bertan artista handitzat hartu bazuten ere, margotzeko ez zioten denbora askorik utzi anatomiari, hegan egiteari, eta landare eta animalien bizitzari buruz egin zituen azterketa luzeek. Margolan gutxi bukatu zituen, ospe handia eman ziotenak halere; horietakoak dira “Mona Lisa” (1503-1505), “Arroketako Andre Maria” (1458 ingurukoa), eta “Azken Afaria” freskoa, gaur hondatua (1495-1498).

Michelangeloren aurreneko eskultura lanei, hala nola “Pietà” (1499), eta “David” (1501-1504) obrei, trebetasun tekniko izugarriaz gainera, anatomia eta proportzioaren legeak muturreraino eramateko joera nabari zaie. Bere burua batez ere eskultoretzatbazeukan ere, Michelangeloren lan ezagunena Kapera Sixtinako sabaiko fresko erraldoia da, Vatikanon, Erroman. Lau urtetan egin zuen, 1508tik 1512ra, eta konposizio guztiz konplexua du, baina aldi berean, kristau teologia tradizionala eta pentsamolde platonikoa elkartzen baititu, bateratzailea da filosofian.

Rafaelek bere lan handiena, “Atenasko eskola” (1508-1511), Vatikanon margotu zuen, Michelangelo Kapera Sixtina margotzen ari zen garai berean. Fresko handi bat da, Aristoteleren eta Platonen pentsamendu eskolak elkartzen dituena. Michelangeloren lan nagusiko zailtasun eta trinkotasunaren ordez, Rafaelek lasai-lasai hizketan jarri zituen filosofo eta artistak, areto zabal batean, gangak atzeraka egiten duela distantzian. Hasieran Leonardoren eraginpean jardun zuen, eta “Arroketako Andre Maria”ren piramide egitura eta aurpegi modelatu ederrak erabili zituen bere Andre Mariaren margolanetan. Gauza askotanordea izan zen desberdina: produkzio ikaragarri zabalean, izaera lasaian, armonia klasikoaren eta argitasunaren nagusitasunean.

Goi Berpizkundeko arkitekturaren sortzailea Donato Bramante izan zen (1444-1514), Erromara 1499an joan zena, 55 urte zituela.

Han egin zuen lehen maisu lana, S. Pietro in Montorioko Tempietto-a; egitura biribilekoa da, eta tenpluen arkitektura klasikoa gogorarazten du. Julio II.a aita santuak (1503-1513 urteetan izan zuen agintea), Bramante hautatu zuen aita santutzaren arkitekto, eta biek elkarrekin erabaki zuten IV. mendeko San Pedro Zaharraren ordez beste eliza bat, izugarri handia, egitea. Proiektua ez zen burutu ordea Bramante bizi zela, hura hil eta askoz geroago baizik.

Ikasketa humanistikoek aurrera egin zuten Goi Berpizkundeko bi aita santu ahaltsuenen babespean, Julio II.a eta Leon X.arekin, eta gauza bera gertatu zen musika polifonikoarekin.Koru Sixtinoak, aita santuak meza ematean jarduten zuenak, Italia osoko eta Europako iparraldeko musikariak eta abeslariak bildu zituen. Musikagile haietan famatuenak Josquin des Prez (1445-1521) eta Palestrina (1525- 1584) izan ziren.

Berpizkundea aldi historiko bateratu gisa Erromaren erorketarekin bukatu zen, 1527an. Kristau fedearen eta humanismo klasikoaren arteko gorabeherek manierismoa ekarri zuten XVI.. endearen bukaeran. Hala ere, Berpizkunde estiloko arte lan handiak egin ziren garai honetan, Italiako eta Europako iparraldean; ordukoak dira Veneziako margolari handiak (Giovanni Bellini, Giorgione, Tiziano, Tintoretto, Veronese), eta Alemaniako Albrecht Dürer.

Manierismoa, Berpizkundeko klasizismoaren nekeaz edo, bitxikeriaren eta artifizialtasunaren bilaketan gauzatu zen, eta horren ondorioz guztiz elitista gertatu zen, batere eragin publikorik gabea: forma eta adierazpidea azpimarratzen zituen, ideiaren edo adierazi nahi zenaren gainetik.

Erroman eta Florentzian sortu zen, eta handik iparralderantz zabaldu, Europa erdiraino. Margolari manieristak izan ziren Giulio Romano, Rosso, Bronzino, Parmigiano, Primaticio, Arcimboldo; eta eskultoreak Giambologna, Goujon, etab.

 

Arkitektura

E uskal Herrian, Berpizkundeko molde berrien ezarpenak zerikusi zuzena du ekonomia eta gizarte baldintza jakin batzuekin. Halatan, Hego Euskal Herria Gaztelaren orbitan sartua izanik, euskaldunez osaturiko burokrazia eta merkatari talde bat aberastu egin zen Europako eta Ameriketako agintaritza berriaren ondoan. Talde horren ekonomia ahalmenak Berpizkundeko molde berriak ekarri zituen eraikuntza berrietara; itsasoa eta Gaztela izan ziren horien sarbidea. Izan ere, XV. eta XVI.. endeetan, Kantauri aldeko zenbait portutako merkataritza harremanak zirela medio, Berpizkundearen ukitua zuten hainbat objektu –mihiseak, koadroak, bitxiak, eskulturak…– sartu ziren Euskal Herrian, bai Mediterraneo aldetik eta bai Herbehereetatik zetozenak. Bestalde, penintsula osoan zehar lan egiten zuten euskal hargin eta obra maisuen eskutik iritsi zen Gaztela aldeko Berpizkundearen eragina. EzaugarriakItalia aldean sorturiko kultura higikunde hau, sorburutik urrun zeuden beste hainbat herrialdetan bezala, Euskal Herrian ere ezaugarri eta baldintza berezietara egokitu zen. Arkitekturaren alorrean, funtsean, italiarrek, flandriarrek edo mudejarrek ezarritako dekorazio kontzeptu joriaren aurrean, tradizio luzeko euskal hargin maisuek obraren sendotasuna, handitasuna eta ongi eginaren kualitatea aldeztu zituzten gehienbat, espazioaren kontzeptuan berdin urruntzen zirela Erdi Aroko artetik eta Berpizkundeko dekorazioaren nagusitasunetik.

Eraikuntzaren alorrean, Euskal Herriko eguraldiak ezarritako baldintzak eta haien ondorioak kontuan hartu beharrekoak dira.

Kanpoko giroak, goibela izanik askotan, argitasun arazoak sortzen ditu tenplu barnealdean; horien argiztapena oin ilunetik burualde argitsuagora igarotzen zen arian-arian, inoiz argitasunbetea lortu gabe baina. Halaber, hotzak eta hezetasunak Mediterraneo aldeko Berpizkundeko eraikuntzetan ez bezalako trataera eskatzen zuten baoak eta leihoak moldatzerakoan. Harlanduzko horma sendoak ere guztiz funtzionalak ziren. Konplexutasun handiko gurutzeria gangak garai horretako tenpluen beste ezaugarri bat dira.

Nolanahi ere, Berpizkundearen gauzatzea geldia eta berandukoa izan zen Euskal Herrian, gure obra maisuak estilo gotikoari tinko loturik baitzeuden, harik eta XVIII. mendean estilo hori guztiz alde batera geratu zen arte. Izan ere, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat tenpluk, daten arabera Berpizkunde garaikoak badira ere, estilo horretako gauza gutxi azaltzen dute, hala nola Donostiako San Bizentek (1507an eraikitzen hasia), Hondarribiko parrokia elizak (1549 inguruan bukatua), Portugaleteko parrokia elizak (1530-1556).

Araban Berpizkunde estiloak, mamitu zen tokietan, ataurreabesterik ez zuen ukitu –Astiasun adibidez–, eliza horiek egiturari dagokionez gotikoari atxikiak iraun baitzuten. Nafarroan, bestalde, bertako baldintzak eta garai hartako arteak bildu zituen eraginak guztiz bestelakoak izan ziren. AldiakEuskal Herriko XVI. mendeko arkitekturan aldiak bereiztea aski zaila bada ere, oro har, hiru aldi nabarmendu ohi dira: 1) Azken gotikoa nagusi ageri den lehen aldia, XV. mendeko azken hamarralditik 1530. urtea arte. 2) Bigarren aldia, Berpizkunde barnean plateresko deituriko estiloaren eragina Gipuzkoan eta Bizkaian nabarmentzen denekoa, 1530etik 1550era hedatzen da. 3)Hirugarren aldia, platereskoaren dekoraziorako joera alde bat utzirik, gure herrian joera nagusia izandako apaindurarik gabeko monumentalitate hartara itzulera, Trentoko Kontzilioak bultzaturiko Kontraerreformaren joerarekin bat eginez. 1550etik hasita, XVII. mendean barrokoa agertu bitarteko aldia hartzen duen hirugarren aldi honetan, «euskal gotiko» deiturikoa garatu zen. Arkitektura erlijiosoaB erpizkundeko elizak, oro har, XVI. mendean eraikitzen hasitako tenpluak dira, nahiz eta banaka batzuk XV. mendean hasiak ziren. Anitzetan, oinarri erromaniko edo gotikoen gainean eraikitako parrokia eliza haiek neurri askotakoak dira, eta multzo nagusia nabe bakarrekoek osatua bada ere, asko dira hiru nabekoak. Bestalde, neurri handiko tenpluetan, eliza aretoa edo «Hallenkirche» delakoa nagusi bada ere, ez dira falta, lehengo era tradizionalean, nabeak garaiera desberdinetan mailakatuak dituzten elizak: lehen aipatu den Donostiako San Bizente, Begoñako Santa Maria (XVI.. ende hasiera - 1577), Portugaleteko Santa Maria (XVI. mendearen lehen erdia), etab. Horien ondoan, nabe bakarreko elizak erabat lauki-zuzenak dira, edo kapera bat dute erantsia: Samaniego, Eltziego, Durangoko Santa Maria, Amorebietako Santa Maria, Gordexolako Molinarko San Juan, etab. Halaber, erlijiozko talde bizitzarako eraikuntzek ere Berpizkundearen berrikuntzak agertzen dituzte: Ziortzako kolejiatak, Markinan, Oñatiko Bidaurreta monasterioak edota arte balio handia duen Donostiako San Telmo komentuak. Bestalde, estilo berriak, hainbat eraikuntzatan,alderdiren batean edo bestean soilki utzi du bere aztarna: atarian, kaperetan, koroan edo klaustroetan.

Arkitektura zibilaErlijiosoa bezain ugaria ez bada ere, asko dira eraikuntza zibilak, publikoak zein pribatuak.

Hala, merkataritzan aberasturiko burgesiak nola nobleziak eta hiri kontzejuek eraikuntza berriak eragin edo Erdi Arokoak eraberritu zituzten, Berpizkundeko berrikuntzak haietan ezarriz: almenek gandor itxura hartu zuten (XV. mendea), gero harburu bihurtu ziren eta haien gaineko moldurak teilen euskarri gertatuko ziren (XVI. mendea); harburu horiek XVII. mendean erlaitz bihurtu ziren; jaunen armarriak ugaldu eta harlanduzko leiho zabalak agertu ziren; izkinetan garita modukoak agertzen dira, biribilak edo koadroak, gailur batez hornituak. Eraikuntza horietako aipagarriena Oñatiko unibertsitatea da. Asko izan ziren bestalde beren sorterrian jauregibat egiten zuten goi mailako karguek. Hala bada, Gasteizen hainbat jauregi nabarmentzen dira: Bendaña (1525 inguruan eraberritua); Montehermoso edo Aguirre-Zuazo (egun apezpikutegia, 1525 ingurukoa); Salinas edo Villasuso (1528-1542); Escoriaza-Esquível jauregia (1530- 1541). Gaurko Euskal Autonomia Erkidegoko probintzietan agertzen dira Berpizkundeko jauregiak; hauek dira horietako batzuk: Lazarraga Zalduondon; Floreagaeta Balda Azkoitin; Narros Zarautzen; Ozaeta Bergaran; Uriarte Lekeition, etab. Aldi berean, Erdi Aroko dorretxeak eraberritu ziren: Oxirando Gordexolan; Muntsaratz Abadiñon; Murga Artziniegan, etab. Herriguneetan ere aro hartako etxe ohargarriak daude: Antxieta jauregia deitua eta San Ignazioren etxea Azpeitin; Martín Ruiz de Luzuriagak, Juan Fernández de Vicuña eta Juan García de Zuazok Agurainen eraikitakoak, etab.

 

Erlijio arkitektura Nafarroan (I)

XVI. menderako Nafarroako erlijio arkitektura gehiena egina zen, erromanikoaren edota gotikoaren arau estetikoen arabera.

Baina orduan ere egin zen berririk, edo berritu zen zaharrik.

Gainera, monumentu zaharrago haietan ere, zenbait ataletan, hainbat maisu lanetan, erantsita geratu zen Berpizkundearen indarra eta eragina. Hona hemen orduko arkitekturaren hiru erakusgarri bikain. Horietako bi Vianan ikus daitezke: Santa Maria elizaren ataurrea, eta San Frantzisko komentu eta eliza.

Bestea Aiegin dago, Iratxeko beneditar monasterioaren barruan.

Vianako Santa MariaV ianako Santa Maria elizak, XIII.. endearen erdialdean gotikoaren kanonen arabera eraikitzen hasia izanik ere, Berpizkunde garaikoa du atalik nagusietako bat: ataurre bat, hegoaldeko ataurrea, hain zuzen ere. Hau da, dudarik gabe, Nafarroan Berpizkundeko erlijio arkitekturak duen erakusgarri bikainenetako bat. Juan de Goyazek diseinatu zuen, eta lanak hasi ere berak hasi zituen, 1549an. Handik hiru urtera, baina, hura hil zenean, Juan Ochoa de Arranotegui eta Juan de Orbararen zuzendaritzapean egin ziren lanak.

Ataurrea elizaren Epistola aldeko paretan egina dago, elizaren oinaldearen aurreko habearte zatiaren parean. Estiloari dagokionez, Burgosko eskolaren zordun da. Trantsizio aldi batean eraiki zen, eta manierista da, nahiz eta platereskoaren aztarnak ere badituen. Berpizkundeko arkitekturak handitasunera jo eta hornidura atal edo leku jakin batzuetara mugatu zen garaikoa da. Hala ere, apaingarria ugari dago ataurre honetan: «harrian landutako erretaula» dela esan izan da. Ataurre hori eredutzat hartuta egin zen, besteak beste, Donostiako Santa Maria elizarena.Ataurrea, funtsean, horman sarturiko barrunbe handi erdi biribil bat da, gangaduna. Albo banatan eta gainean, barrunbea inguratuz, atal gehiago ditu. Harrizko zokalo manierista handi baten gainean dago eraikita, eta erretaula batean bezala, bi gorputz eta zabalera desberdineko kaleak eta kalearteak bereizten dira. Beheko gorputza, garaipen arku erromatar baten antzera, atal lauki-zuzen handietan banatuta dago. Atalok irudiz beteta daude,eta zutabe korintotarrez bereizita.

Zutabeok ildaxkak eta, oinarrian, apaindurak dituzte. Atal lauki-zuzen horien artean, erdian, atea dago, zirkuluerdi formako tinpanoa eta guzti. Goiko gorputza da, berez, barrunbea: esfera laurden baten itxurako ganga kasetoiz apaindu bat, gainean hiruki formako frontoia duena.

Barrunbean bezala kanpoan ere –barrunbe alboetan– irudiak daude.

Irudien artean batzuk erlijiozkoak dira –Ama Birjina, Jesusen bizitzaren pasarteak, ebanjelariak eta abar–, eta beste batzuk, berriz, profanoak, adibidez, Herkuleren Egintzak.Berpizkunde garaiko atal gehiago ere badu Vianako Santa Maria elizak. 1582an Amador de Segurak diseinaturiko balaustrada bat egin zuten Juan eta Martín Larrainaga hargin maisuek alboko kaperen gainean, elizaren hegoaldeko hormaren kontrahormen eta kanpandorrearen artean.Kanpandorrea bera ere garai beretsukoa da, 1591koa hain justu.

Juan Larrainagak egin zuen, garai hartako ohiko ereduaren arabera: kanpaiak jartzeko lau zulo lauki-zuzen handi ditu, albo banatan harroin ildaxkatuak eta gainean hiruki formako frontoia dutenak.Vianako San Frantzisko Vianako San Frantzisko komentua eta eliza, San Juan del Ramo izenez ere deitua, obra apala da itxuraz, frantziskotarren beste eraikuntza asko ohi bezala, baina klasizismoaren aztarna garbiak ditu egituran. Komentua, eliza, kalostrapea eta beste egoitza batzuk bereizten dira eraikuntzan.

Frantziskotarren komentua krisian sartu zen Konbentzioko gerran eta Lehen Karlistaldian, koarteltzat erabili zuten gero, eta Desamortizazioaren ondoren, erietxe eta eskola izan zen. Gaur egun zahar etxearen egoitza da.

Eliza eta komentua eraikitzeko lanak 1642-1677 bitarteko urteetan burutu ziren, Lorenzo González de Saseta eta Santiago eta Juan de Raonen zuzendaritzapean. Elizak, fray Pedro Uruelak diseinatuta, gurutze itxurako oina eta burualde karratua ditu, lau zatitan banaturiko habearte bakarrarekin.

Hiru kapera ditu albo banatan, kontrahormen arteko tarteetan.

Oinaldean korua dago, eta buraldearen atzean, sakristia. Estalkitzat kanoi erdiko ganga du, eta kupula eliz gurutzean. Albo kaperak ertz gangez estalita daude, eliz gurutzearen ondoko biak izan ezik; horiek kupula txikiak dituzte, linterna eta guzti. Fatxada harri landuzko horma laua da, bi gorputzetan banatua, eta gainean hiruki itxurako frontoia du.

Beheko parteak harroinak ditu ate nagusiaren bi aldamenetan, eta ate txikiagoak alde banatan.

Goiko partean, berriz, sargune bat du. Ate nagusia puntu erdikoa da.

Kalostrapea elizaren Ebanjelio aldean dago itsatsita. Oina karratua du, eta bi solairu ditu: bata, behekoa, harrizkoa, barruan leihoak dituzten puntu erdiko arku itsuekin, eta bestea, goikoa, adreiluzkoa, hau ere leihoduna. Leiho horien gainean, erremate gisa, frisoa dago, modiloiekin.Iratxeko monasterioa XVI. mendean, aldaketa handiak izan ziren Iratxeko monasterioan, bai barne aldaketak (Erreforma katolikoak eragin zituenak), bai kanpokoak (kalostrapea, kapitulu aretoa, eliz gurutzeko estalkia, elizako korua eta abar). Garaitsu hartan eratu zen teologia eskola ere, gerora Iratxeko Unibertsitatea izango zena. Monasterioak XVI. mendeko zuzperraldian egin zituen lan horien guztien artean kalostrapea da bikainena, Nafarroako Berpizkunde garaiko arte lanetan lehen mailako tokia duena.

Kalostrapeko lanak bi alditan egin ziren. Martín de Oyarzábal gipuzkoar hargin maisuak hasi zituen 1540an, baina lanak bukatu baino lehenago hil zen, eta haren tokia Juan de Aguirrek hartu zuen. Bigarren aldiko lanak 1574an hasi eta 1586an bukatu ziren, Iñigo eta Otolora maisuen zuzendaritzapean. Lanak horrenbeste luzatu zirenez, gorabeherak daude estiloan: alde batzuk platereskoak dira bete-betean, eta beste batzuk, berriz, erromanismorako bidean daude.Oina lauki-zuzena du, eta aldeetako bakoitza arku zorrotzez osatua: bosna arku iparraldean eta hegoaldean, eta seina beste bietan.

Estalkitzat izar ganga gotikoak ditu, itxura desberdinetakoak. Arkitektura aldetik bikaina bada ere, kalostrapeko gauzarik ikusgarriena apaindura du, zilarginaren trebeziaz harrian –kapiteletan, mentsuletan eta gangen giltzarrietan– landuriko eskultura alegia. Guztietan ederrenak harroinetako kapitelak dira. Eraikuntzako bi aldiak argi bereizten dira eskulturan ere. Lehengo aldikoak, platereskoari dagozkionak, fantasia handikoak dira, eta estilo horretako ohiko bestiarioak eta izaki mitologikoak irudikatzen dituzte.

Besteak, bigarren aldikoak, konplexuagoak dira, eta batez ere erlijio gaiak irudikatzen dituzte, Jesusen eta santu beneditarren bizitzak.

Kalostrapearen barruan aipagarria da Speciosa ataurrea (1547), elizara ematen duena. Bi pilare laukituen arteko garaipen arku moduko bat da, puntu erdiko arku hirukoitza duena, eta apaindura ugari arkiboltetan.

Atearen gainean kerubinez osaturiko friso bat dago alderik alde.

Eta frisoaren gainean, zutabe ildaxkatuen artean, Andre Mariaren Jasokundearen irudia, sei aingeruz inguratuta. Azkenik, guztia azpian hartuz, frontoia dago, Jainkoaren buruarekin.

Kalostrapearen inguruan daude, bestalde, monasterioaren Berpizkunde garaiko beste erakusgarri nagusiak: kapitulu aretoa (1574 ing.), jangela, (XVI.. endearen bukaerakoa), eta zurubi bikain bat (1574 ing.).

 

Erlijio arkitektura Nafarroan (II)

Orain arte ikusi den bezala aberatsa da Nafarroaren ondasuna alor honetan. Jarraian aztertuko direnak herri hauetan daude: Azuelon, Tafallan, Lodosan eta Urantzian.

Azueloko San Jorje monasterioa oso jatorri zaharrekoa da; izan ere, X. mende bukaerarako bada toki honi buruz zenobio baten aipamena. Ondoren, XII.. endean eliza erromanikoa itxuratu zuten; haren ezaugarriak gaur egun ere neurri handi batean agerian dira. Gerora, XVI.. endean, Vianako Sebastián deOrbara harginak murruak indartu eta estalkia berritu zituen, eta XVIII. mende hasieran Diego de Iriartek San Martziali eskainitako kapera bat erantsi zion. Oinplano lauki-zuzena du, hiru zatitan banatua, horietako batek eliz gurutzea osatzen duela. Erdikoaren amaieran abside erdizirkularra du. Barnealde horretan guztian lasaitasunaren kutsua nabarmentzen da, bertako zabaltasuna eta altuerari esker. Zutabeetako kapiteletan badira zenbait eskultura, txukun landuak, horietako batzuk eliza egin zen garaikoak. Sarrerako arkupeak, orijinalak hauek ere, edergarriz hornituak daude, bai kapitelak baita arkua bera ere, eta hein batean Zangozako Santa Maria elizaren eitea dute, azken hau bezain eder eta landuak ez badira ere. Mende honetako bigarren zatian Vianako Printzearen Erakundeak erabat eraberritu zuen eliza hau.

Tafallan bi eraikuntza dira Berpizkundeko aipagarrienak, Santa Maria eta San Pedroko parrokiak.

Santa Maria parrokiak Salbatzailearen izena zuen hasieran, eta zein datatan eraiki zen zehatz ezagutzen ez bada ere, argi dago Erdi Arotik datorrela. Eraikuntzaeder eta zabal hau egin zutenek, badirudi tankera gotikoa eman ziotela; izan ere, hala dirudi elizaren banaketa eta barnealdeko guneen eraketa kontuan hartuta; gainera, XVIII. mendeko dokumentuetan agertzen denez, antzinagoko garaietan ataurre gotiko handi batez hornitua zegoen, baina desagertua da gaur egun.

Bestalde, elizak zuen dorre gotiko baten hormak San Ferminen izenean eraikitako kapera egiteko erabili zituzten.

XVI. mendean, txikia geratu zela eta, eliza handitzeko xedea hartu zuten. Horretarako, 1545.. rtetik aurrera, Martín de Larrarte, Bidaniako harginak hartu zuen lan horien ardura eta hamasei urte geroago bukatu zuen.

Aipatu berrikuntza horretatik datorkio eliza horri gaur egun duen itxura orokorra. Jatorrizko oinaren eta altxaera gotikoaren berrantolaketa dela medio, gurutze latinoko oina sortu zen, hiru zatitan banaturiko habearte zabal batekin. 1586. urtean oin karratua duen Mencos kapera osatu zuten.

XVII. mende erdialdera, nahiz eta ordurako hainbat moldaketa eginak izan, eliza hedatzearen beharra sortu zen berriro ere eta, horrela, habearteari zati berri bat erantsi zioten, eta era horretara barnealdeari itxura egokiagoa eman.

Edonola ere XVIII. mendeko bukaera aldean eman zitzaion azken ukitua, gaur egungo itxura ia berdina emango ziona, izan ere, garai horretakoak baitira fatxada nagusia eta dorrea, baita alboetako kaperetan agertzen diren hainbat erretaula ere.

Erretaulaz ari garela ezin aipatu gabe utzi Juan Antxietak eta honen ikasle izandako Pedro Gonzálezek eginikoak. Antxietak 1581. urtetik bere heriotza urtea arte, 1588 arte alegia, erretaula nagusia burutu zuen eta egindako lana Nafarroako Berpizkunde garaiko onenetarikoa da, inolako dudarik gabe. Bere maisua hil ondoren Gonzálezek beste lau urtez segitu zuen hasitako guztia bukatu arte; honen teknika moldakaitzagoa da, eta eskulturak handi samarretan nabariago azaltzen da ez direla fintasun handiko lanak. Lan txukuna egin ez zuenik ezin esan bada ere, ez da iristen, nolanahi ere, maisuaren mailara.

San Pedro parrokian, Santa Maria elizan bezala, berrikuntza, aldaketa eta moldaketa asko gertatu dira historian zehar. Agirietan azaldutakoaren arabera 1157.. rterako bazen eliza bat toki honetan.

Gerora, aipatu bezala, XVI.. ende hasieran handitu eta berritu egin zuten eta ondoko mendeetan, XVII. eta XVIII. mendeetan, moldaketa gehiago egin zitzaizkion.

Daukan dorre barrokoa 1718. urtean altxatu zuten, eta Erdi Aroan egindakoa zegoen toki berdinean dago eraikia.

Elizak hiru zatitan banaturik dagoen nabe nagusi bat dauka.

Baditu, gainera, lau kapera; horietarik behinena pentagonala da, bi kapera karratuak dira; laugarren kapera ate aurrean dago.

Habeartearen estalkia tertzeletez osaturiko ganga baten bitartez dago egina. Kapera nagusiaren ganga, aldiz, eskuharrizko horma batez burutua da, giltzarria San Pedroren giltzez ederturik duela.

XVI. mendean egindako korua arku murriztu baten gainean eraikia da, eta friso bat du bolaz ederturikoa. Presbiterioaren sarrerako arkuak moldura anitz ditu eta bere euskarri diren zutarriak poligono eitea dute, boladun kapitelez burutzen direlarik.

Sakristia, XVIII. mende hasieran egina, karratua da; gaur egun duen kupula ez da jatorrian zuena, hura hondatu ondoren berritutakoa baizik.

Elizaren aldare nagusian bada erretaula bat, San Pedrorena, XVI. mendearen bukaera aldean egina, era barrokoan burutua. Aipatu den mende horretan bertan baina hamarraldi batzuk lehenago egina, bada beste erretaula txiki bat eliz gurutzearen alde batean, Berpizkunde garaiko teknikaz itxuratua. Bi erretaula hauek Orba ibarreko herrixka batetik ekarritakoak dira.

Hiri barnean kokaturik dagoen Lodosako San Migel parrokia harlandu sendoz dago egina, eta XVI. mendean eraiki zen hainbat ekitalditan. Juan de Landeta Azpeitiko harginak ekin zion lanari 1533. urtean, María de Moreno andrearekin obrak egiteko ituna sinatu ondoren. Geroago, 1585. urtean beste hitzarmen bat egin zuten Santuru de Areztirekin, eliz gurutzea egin zezan.

Hurrengo mendean, Logroñoko Juan Raon eskulangileak, oinarriak, dorrea, ate nagusia eta arkupea txukuntzeko agindua bete zuen 1622. urtean. 1715. urtean, azkenik, Zegamako Martín de Marquiarínek beste zenbait lan burutu zituen, horien artean Ebanjelioko atearena.

Egiteko horiek guztiak bete ondoren gotiko-Berpizkunde erako lan bikaina sortu zuten.Elizak nabe zabala du, lau zatitan banatua eta alboetan kokatuta dauden kaperez osatua, goialdean korua duela. Presbiterioa poligonala da. Estalkia izar itxurako gangaz dago taxuturik.

Parrokiaren barnean erretaula sail aberats bat dago. Interesgarrienetakoak San Sebastian eta Kristo Gurutzean dira, XVII. mende hasierakoak. Hurrengo mendekoak dira San Antonio eta Arrosarioaren erretaulak. Nabarmentzekoa da erretaula nagusia, Diego de Camporredondok egin eta 1761ean Pedro Antonio de Radak polikromatua.

Kanpoko aldetik begiratuta elizak monumentu eite ederra erakusten du. Aldian behin tartekaturik dituen leihoek samurtu egiten diote eraikuntzari osterantzean izango zukeen zurrun itxura. Dorrea, bere altuera dela eta, oso nabarmen azaltzen da.

Urantziako Santa Maria parrokia herriko monumenturik ederrena izateaz gainera, Nafarroa osoko erlijio arkitekturan ere ederrenetarikoa da. XII. mendearenbukaera aldera ekin zitzaion parrokia eraikitzeari, antzinagoko garaietan eliza apalago baten kokaleku izandako toki berean.

Eliza, lehenengo gotikoaren estiloz egina, ehun urte geroago eman zen bukatutzat, hots, 1270.. rtean. Hiru nabe luzanga zituen eta ojiba arkuz horniturik zegoen, arku horiek gurutze eiteko zutarrietan bermatzen zirela.

Bataioak egiteko erabiltzen zen kapera zaharreko estalkia, korupean dagoena, zutik dago gaur egun ere. Bi mende eta erdi geroago,XVI. mendearen hasieran, alegia, Eulatetarren kapera karratua eraiki zuten; horren ganga tertzeletez osatua da.

1561etik aurrera Martín eta Juan de Landerrain harginek berrikuntza lanak burutu zituzten, kanpoaldeko hormetan oinen harlandua indartuz eta sarrerako atea eta dorrea hobetuz, hala nola elizaren barnealde guztiari itxura berria emanez; bestalde, koru eder bat egin zuten, zeinen azpian korupea ez ezik Epistola ondoan kapera berria eraiki baitzuten, eta baita elizaren alboetan beste sei kapera gehiago ere. Korua zabala da, lauki zuzen formakoa, eta izar itxurako gangaz burutzen da; gangen goialdean, bestalde,Jainkoaren, Ama Birjinaren eta hainbat santuren buru ederrak azaltzen dira. Koru horretara daraman zurubiak hasiera ere ezin ederragoa du, eta bertan lehoi etzan bat dago, San Pedroren ikurrak daramatzana. Ebanjelioaren aldetik eta honen ondoan kokaturik lehenago aipatu den dorrea dago. Harlanduz egina da eta lau zati ditu; lehenengoa, oinarrian dagoena alegia, zabalagoa da besteak baino, eta hortik gora beste hirurak estutzen doaz, lehenengo hirurak kubikoak izanik eta azkena poligonala. Nafarroako Berpizkunde aroan egindakoen artean ederrenetarikoa da, ederrena ez bada.

Nolanahi ere elizak gaur egun duen itxura 1699an hasi eta sei urte geroago egindako lanetan burutu zen. Lan sakon hauen bidez itxura berria eman zitzaion, gurutze latinoko eitea; nabea zabaldu egin zen eta eliza osoak hedadura askoz handiagoa hartu zuen.

 

Erlijio arkitektura Nafarroan (III)

Agertu direnez gainera, badira Nafarroan zehar beste hainbat altxor erlijio arkitekturan, orain arte ikusitakoak bezain garrantzitsuak ez izanik ere aztertzea merezi dutenak. Jarraian, labur zurrean, horietako zenbait ikusiko ditugu.

Tuterako San Jorge el Real parrokia jesuitek eraiki zuten, XVII. mendearen lehen erdian; eraikuntza lanak berrogeita hamar urtez luzatu ziren. Hiru nabe ditu; alboetan kaperak daude kokaturik, presbiterioa zuzena da eta honen atzean sakristia dago.

1749. urtean zaharberritu zen eliza, itxura barrokoa emanez.

Cintruenigoko San Joan Bataitzailearen parrokiaren eraikuntza lanei XVI. mende hasieran ekin zien Iñigo Zarra eraikuntza maisuak, eliza zaharrago baten gainean. Estalkia zutabe zilindrikoen gainean dago, izar itxurako gangaz burutua.

XVIII. mendean dorre barrokoa erantsi zioten.

Ablitasko Santa Maria Madalena parrokia Erdi Aroko eraikuntza da, baina XVI. mendean eginiko obrek eman diote gaur eguneko itxura, Guillaume Brimbez arkitektoaren gidaritzapean Pedro Verges harginak burututako lanen ondorioz. Estalkia izar itxurako gangaz burutua dago. Kanpandorre oktogonala du, XVIII. mendean erantsi ziotena jatorrizko elizari. Barneko erretaula Tuterako Francisco Gurreak egin zuen 1642. urtetik aurrera.

Arguedaseko San Esteban parrokia XVI. mendearen erdi aldera egina da. Nabe bakarra du, bi zatitan banatua, eta estalkia izar itxurako ganga anitzez burutua da. Badago garai horretako sakristia txiki bat ere, gangak eliz barnean daudenen antzekoak dituena, nahiz eta honen atzean beste handiago bat egin zuten, oin karratua duena, XVII.. endean.

Fiteroko Santa María la Real hasieran, XII. eta XIII. mendeetanalegia, zisterreko monasterioa izan zen. Garai honetakoak dira abatetxearen eliza, kapitulu aretoa eta beste zenbait zati. Ondoren, XVI. eta XVIII. mendeetan, berritu eta edertu egin zuten. Elizaren oina gurutze latinokoa da, hiru nabez osatua dago eta aldaregunearen inguruan bost kapera ditu. Barnealdea apaingarri gehiegirik gabe azaltzen da, edertasunari buruz aipatu ordenak zituen irizpideei jarraiki.

Cascanteko Jasokunde parrokiaren eraikuntza 1527an hasi zen, eta hogeita hamar urtegeroago bukatu. Oinak areto itxurako hiru nabe zituen, bost zatitan banaturik. Presbiterioa poligonala zen, eta tiertzeroiz osatutako gangak zituen, zutabe biribilek eutsiak. 1939. urteangertatu zen erreketaren ondorioz berreraikia izan zen, lehen zeukan itxura errespetatuz.

Aipatzekoa da, baita ere, herri honen zentroan dagoen Victoria eliza, 1587. urtean eraikitzen hasizena. Nabe bakarra dauka, hiru zatitan banatua, aldaregunea pentagonala du eta baditu alboetan kapera zenbait.

Valtierrako Santa Maria parrokia Pedro de Huarte eta Juan de Retaeche eraikuntza maisuek egin zuten, 1532. urtean hasita, garai batean meskita bat egondako toki berean. Nabe bakarra dauka, hiru zatitan banatua, alboetan kaperak dituelarik; aldaregunea pentagonala da. Ebanjelio aldean XVI. mendeko sakristia bat dago; gaur egun erabiltzen den sakristia, ordea, XIX.. ende hasieran egina da. Erretaula nagusia XVI. mende bukaerakoa da, santu irudizko lau lerro ditu bata bestearen gainean eta ororen gain, erdian, Kristoren Heriotza eta Piztuera agertzen dira.

Lizarrako San Joan parrokia Berpizkundea baino lehenagokoa da, XII. gizaldikoa alegia, baina badu, haatik, mendeetan zehar egindako aldaketarik. Berpizkundeari dagokionez, presbiterioa –poligonala–, sakristia eta Epistolako nabea, Domingo de Azpeitia harginak burutu zituen 1526. urtearen inguruan. Hamaikaren bat urte geroago korua egin zuten, eta hara igotzeko zurubi biribila. Erretaula nagusia, elizan daudenen artean ederrena, Pierres Picart frantsesak egin zuen 1563. urtetik aurrera.

Larragako San Migel parrokiak ere izan zituen, egin zenetik hiru mende geroago, hainbat berrikuntza. Hain zuzen ere XVI.. endeko lehenengo hamarraldietan handitu egin zuten hainbat kapera erantsiz; horietatik gaur egun zutik dirauen bakarra Santo Kristori eskainia da. Kapera honek oin karratua du eta ganga tiertzeroiez osatua; horren euskarri dituen zutarriak, bestalde, bola isabelinoez edertuak dira.

Leringo Jasokundeko Andre Maria parrokia Erdi Aroan eraikia da, baina 1572. urtetik aurrera eraberritze handia izan zuen; Juan de Orbara eraikuntza maisuak jardun zuen lan horretan.

Oina gurutze latinokoa da eta presbiterioa, berriz, pentagonala; elizaren estalkia, bestalde, kanoi erdiko ganga bat da. Orbarak eta ondorengo beste eraikuntza maisuek hormak indartu eta eliz gurutzea handitu zituzten, eta kaperak eraiki; honetan nagusia erdian dagoena da, alboetan dituenek bere garrantzia azpimarratzen diotelarik.

Bargotako Santa Maria parrokia ederraren eraikitze lanari XVI. mendeko bigarren partean ekin zioten Juan eta Sebastián de Orbara harginek. Nabe bakarra du hiru zatitan banatua; kontrahormen artean lau kapera dauzka, eta goialdean korua du.

Erretaula nagusia ere Berpizkunde garai honetakoa da, 1584.. rtean hasi baitzen hura egiteko lanetan Diego Jiménez eskultorea.

Parrokian bada, bestalde,prozesioak egiteko gurutze bat, aro berean egin zena; estiloa platereskoa du, eta Martín de Leiva zilarginaren lana da.

Mendigorriako San Pedro parrokia gaur egun dagoen tokian bazen XV. mendea baino lehenago aztarnarik utzi ez duen beste eliza bat. XVI. mendeko bigarren parteak ziraueno lanean jardun zuten, eta eraberritze sakona burutu zuten bitarte horretan, Diego eta Juan de Areso eta Sebastián de Mazquiarán harginen eskutik. Lanak amaitu ondoren eliza zabala gelditu zen, bi zatitan banaturiko nabea, eliz gurutzea, eta kapera nagusia pentagonala zituena. Estalkitzat izar gangak ditu, eta hauen euskarri diren zutarriak mota askotarikoak dira.

Sarrerako ate ondoan, kanpoko aldetik dituen San Pedro eta San Pabloren eskulturak ere XVI.. endekoak dira.

Milagroko Nuestra Señora de los Abades parrokia egiteko lanak Juan de Gabadi harginak hasi zituen 1581. urtean, Amador de Segurak eginiko planoei jarraituz. Eraikuntza lanak bukatu ostean parrokiak hiru zatitan banaturiko nabe nagusia, elizgurutzea eta presbiterio pentagonala zituen, eta kontrahormetan kokaturiko kaperak. Estalkia izar ganga batez osaturik dago, eta honen euskarri diren zutabeak eustarriekin elkarturik daude beheko aldetik. Epistola ondoan oinplano lauki-zuzeneko dorre bat altxatzen da; berorren zutabeen gorputza leuna da eta puntu erdiko bi arku ditu. Eliza egin zuten garaian ez zuen ez korurik ez sakristiarik ere.

Caparrosoko Santa Fe parrokia XVI. mendeko bigarren partean egin zuten Juan de Villarrealek eginiko planoei jarraituz, eta Domingo de Eztala harginak 1589.. rtean burutu zuen eraikuntza berria. Elizak bi zatitan banaturiko gurutze latinoa du, eta presbiterioa pentagonala da. Estalkia izar gangez osaturik dago eta gangen giltzarriak edergarriz horniturik.Otsagabiako San Juan Ebanjelaria parrokia oso zaharra da, baina XVI. mendeko lehen partean handitze lan nabarmena izan zuen. Oinplanoa gurutze latinokoa da; hiru ataletan banatua du nabea eta bi kapera dauzka, gainera, albo banatan kokaturik. Nolanahi ere, aipagarria da bertako erretaula nagusia, Miguel de Espinal eskultoreak 1574. urtean hasitakoa, handia eta ederra delako; lau solairu eta gailur batez dago osaturik, eta bere eraketan estilo erromanista eta platereskoak azaltzen dira.

Luze joko luke Berpizkunde garaiko Nafarroan dauden altxor guztiak hemen azaltzea. Bukatzeko, hala ere, aipatu beharra dago 1595. urtean egiten hasi zen Corellako Karmengo Komentua.

Arasko Santa Maria parrokian berrikuntza lanak egin ziren XVI. mendeko erdialdean.

Armañanzasko Santa Maria parrokia ere XVI. mendean berritu zuten. Interesgarriak dira, azkenik, herri hauetan dauden elizak: Arronitz, Cabredo, Carcar, Muetz, Elizagorria, Lezaun, Mendavia, Piedramillera, Jaitz, San Adrian, Sesma eta Zuñiga.

 

Arkitektura zibila Nafarroan

Iruñeko Nafarroako Museoaren eraikina, osorik ez bada ere, Miserikordiako Andre Mariaren Ospitale Orokorraren egoitza izan zen. Ataurrea Iruñean geratu den Berpizkundeko ataurre zibil bakarra da; 1556ko data du. Garaipen arku klasiko bat bezala dago antolatua: harlanduz inguraturiko behe gorputz bat du, habe joniarrez eta estipite antromorfikoz osatua; erremate gisa, Nafarroako armarria ageri da, bi faunok eutsia. Ataurrearen alboetan busto bana dago, gizon eta emakumeenak,hondoetan sartuak; gailurrean, burezur bat, eta lorontzi apaingarriak.

Parte horri buruzko dokumenturik bada; dirudienez, Juan de Villareal tailugileak, eta Martín de Azcárate, Juan Vizcaíno eta Ollaquindegui harginek parte hartu zuten hartan. Ataurrearen gainean adreiluzko arku sail bat dago, Nafarroako Erdialdeko eraikuntzek ohi duten bezala; izan ere, goiko partean, beheko harlanduarekin batera, adreilua ere ageri da. 1962. urteazgero Nazio Monumentua da Nafarroako Museoa.

Tuteran aipagarria da Deanaren jauregia. San Jaimeren plazan dago, eta adreiluzko eraikuntza bikaina da, formaz irregularra.

1500. urtea baino lehenxeago eraikia da; bi gorputzek osatzen dute; goian arkuzko galeria du, adreiluzko hegal batez burutua.

Dirudienez, bi alditan eraiki zen. Lehena 1477 inguruan hasi bide zen, eta lehen aldi horretakoak dira Merced kaleko fatxadan geratzen diren aztarren gotiko mudejarrak: gorputz bikoitz bat husgune lauki-zuzenekin, inposta lerro lodi bat, eta arku biki zorrotzeko galeria, estiloz gotikoa. Eraikinaren hegoaldekoangeluan 1883an eraitsi zen dorre mudejar baten hondakinak daude. Roso kalean dago jauregiaren fatxada nagusia, lan plateresko bikaina, 1515ean Villalón deanaren aginduz (haren armarria dago ataurrean) egina. Fatxadak behe solairu bat du; ataurrea adreiluzko dobelez inguraturiko erdi puntuko arkua da; gorputz nagusiak leiho lauki-zuzen handi bat du, eta arku apalduekiko galeria; horren gainean dago egurrezko hegala, apaingarri geometrikoekin. Fatxadaren erdialdeko leihoa nabarmentzen da osotasunean, zangoak eta buruaigeltsu lanez apaindua dituena.

Pilare laukituez dago inguratua; horiek ere igeltsuzkoak dira, eta oparo apainduak daude, baina zoritxarrez oso hondatuak ageri dira egun. San Jaimeren plaza aldeko ataurrea 1831n eraiki zen.

Barnealdea guztiz aldatua dago, eta jatorrizko egituratik antzinako eskailera baino ez da geratzen.

Badira halaber, antzinako dorrearen husgunean, kapera gotiko baten hondakinak.

Ugarte plazako 1. zenbakian dago Tuterako udaletxea, bi eraikinez osatua. Aurreneko eraikuntza XVI. mendekoa da, baina askotan berriztatu izan da (1723, 1842 eta 1895ean), eta oso itxuraldatua dago, barnetik nahizkanpotik. Don Mariano Sainz kaleraino luzatzen den eraikina da zaharrena; proportzio kubikoak ditu, eta dirudienez 1575ekoa da, antzinagoko eraikuntza baten zimenduak erabiliz egina. Hortxe dago Tuterako armarria, 1582an Bernal de Gabadik zizelatua.

Tuterako arkitektura zibileko monumentu garrantzitsuenetako bat da San Adriango markesaren jauregia. Jauregi ederra eta bikaina da, XVI. mendearen lehen erdian eraikia. Gazteluaren diseinua bat dator Ebroren ibarreko arkitektura zibileko ereduekin: bi gorputz nagusi eta atiko bat ditu, Zaragozako Entzutegiaren modura. Beheko solairuaren gainean —oso berriztatua dago gaur egun, husguneen banaketari dagokionez—, dago solairu nagusia; hartan, txandaka daude ezarriak erdi puntuko arkuak eta okuluak. Eraikuntzaren erremate gisa arku apalduzko galeria bat dago; arku gehienak itsuak dira egun. Fatxadaren ezaugarri nagusiak sendotasuna eta kutsu klasikoa dira: erdiko horma aldea egurrezko hegal baten bidez nabarmendua du; apaingarri askoko hegala da, tradizioak Esteban de Obrayri egozten diona.

Oso mentsula ederrak ditu, haur atlante biluziekin, musika jotzen ari direla batzuk. Oso oparo dago halaber apaindua hegalaren estalkia.

Fatxadako alboek erronbo mudejarrak dituzte zizelatuak, eta ez dute hegalik. Patioa lauki-zuzena da, edertasun zorrotzekoa eta proportzio bikainekoa; bi oinetan dago antolatua, garai hartako aragoitar ereduen arabera. Beheko oina toscanar ordenakoa da, eta bi husgune ditu alde bakoitzean; goikoan berriz lau arku daude alde bakoitzean, apalduak, landarez apaindutako kapitelen gainean ezarriak.

Izkinetan pilare lodiak daude, habeen ordez pilare laukitu erantsiekin. Jauregiaren barnean jatorrizko eskailera gordetzen da.

Tuterako Don Mariano Sainz kalean dago Berpizkundeko etxe nagusietako bat, Almirantearen etxea, 1550. urte ingurukoa. Oso etxe handia da, adreiluzkoa; hiru gorputz ditu, errematea eta hegala.

Beheko oinean, erdialdean dauden bi leihoak nabarmentzen dira, bai neurriagatik, bai apaingarri plateresko ugariengatik; bi leihoen bitartea ere apaindua dago, gerlari baten buruarekin eta bestelako dominekin. Goiko gorputza behekoa baino txikiagoada, eta hiru leiho txiki ditu, burudunak. Inposta lerro apaindu batek bereizten du gorputz hori atikotik. Goian galeria bat dago, Ebrokoen estilokoa, pilare lodi eta okulu itsuz osatua; horien gainean zortzi arku txiki bikoitz daude. Egurrezko hegal oparo apaindu batek burutzen du eraikina. Barnean, parte batzuk eta patioa jatorrizkoak dira, XVI. mendekoak alegia.

Don Mariano Sainz kalean bertan, 31. zenbakian, dago Señorenatarren antzinako jauregia,Almirantearen etxearen garai berekoa dena. Oin nagusian, jatorrizko balkoietako bat dago (bestea Bartzelonako Kultura Etxean dago); oin horrek Almirantearen Etxeko eskema berari jarraitzen dio. Egun, osagai asko barrokoak ditu, baina eskailerako lehen hiru parteak, adibidez, jatorrizko eraikinarenak dira.

Lizarran, Rua kalean, bada Berpizkundeko jauregi bikain bat, San Cristóbal jauregia, gaur egun Kultura Etxea dena, Fray Diego de Estellaren etxea ere deitzen zaiona. Izan ere, frantziskotar horren familiarena izan zen jauregia, Cristóbal Cruzartarrena.

Eraikuntza platereskoa da, 1565.. rte inguruan Martín de Oyarzábalmaisuak egina. Adreiluzko eraikuntza da, garaia; bi gorputz ditu eta errematea. Fatxadak apaingarri platereskoak ditu balkoietan, armarrian eta hegalean; hegala oso handia da, modernoa, baina XVI. mendeko ereduen arabera egina. Barruan, patioa ere Berpizkundekoa da.

Ataurrea harrizkoa da, arku apaldukoa, eta fatxadaren albo batean dago, alfiz batek inguratua.

Lehen gorputza da nagusia; bertan daude fatxadako osagai nagusiak, balkoiak; balaustrada aberatsak dituzte eta tinpano biribilduez daude burutuak.

Atikoan hiru leiho txiki daude, koadroak. Barrendik, patio baten inguruan dago antolatua jauregia.Kale berean, 3. eta 5. zenbakietan, XVI. mendeko eraikuntza baten lehen gorputza dago, harlanduzkoa.

Bi ataurre ditu, erdi puntukoak, dobela handiz inguratuak.

Azkenik, aipatu behar da Alloko udaletxea, Berpizkundeko eraikinen eredu dena. Arkupeduna da, eta XVI. mendeko armarria du, harrian zizelatua. Zangozako Udaletxea ere Berpizkundekoa da. Jauregi-gazteluaren hegoaldeko orubearen gainean dago eraikia. Arku sail hirukoitz baten gainean dago gorputz nagusia, pilare doriarretan oinarritzen diren arku apalduekikoa (Las Arcadas); iparraldeko partea modernoa da. Gorputz horretan balkoi handiak daude, eta, erremate gisa, hegal zabal bat du.

Erdiko armarria hiriarena da, eta eraikuntzaren bukaera data du idatzia, 1570. Badira Zangozan estilo honetako eraikuntza gehiago ere: Goñitarren jauregia edo Paris etxea, Kale Nagusian (etxe horretan hartu zuen ostatu Xabierko San Frantziskok); Santiagoko erietxea, egun parrokia etxea; Guenduláin jauregia; Donamaría eta Ezperun jauregia, 1960an eraitsia.

 

Arkitektura Gipuzkoan (I)

 

Oñatiko Unibertsitatea

1540an fundatutako Sancti Spiritus Unibertsitatearen sorrera Oñatiko seme eta Avilako apezpiku zen Don Rodrigo Sáez de Mercado y Zuazolari zor zaio.

Garai hartako unibertsitateetan irakaskuntza, baita teknikoa ere, irakurketen bidez egiten zen erabat, katedrak ere horrela lectorías, deitzen zirela. Horregatik hain zuzen, unibertsitateetan ez zen izaten laboratorio, lantegi edo anfiteatrorik, irakurketarako gela zabalak, atariak, kapera eta irakasleen gelak baizik.

Eraikuntza lauki-zuzena da, eta barnealdetik galeriek, erdiko patioak, sarreraren alde batera dagoen kaperak eta gela handiek osatua. Klaustroko eskaileren bidez komunikatzen diren bi solairu ditu; zurubiak harrizkoak dira, baina mudejar estiloko sabai apaindura ederrak ditu. Geroago beste eskailera bat eraiki izan da, sarrera ondoan. Beheko solairuan jangela, sukaldea eta liburutegia egon ohi ziren; goikoan, berriz, ikasgelak eta sabai apaindura oso landuko aula magna.

Fatxadaren oparotasun ikonografikoak eraikuntzak oro har duen neurrizkotasunari kontrajartzen zaio, Euskal Herrian Berpizkunde adibide ezinhobea osatzen duela. Hiru gorputzez dago osatua, erdikoa batetik eta alboetako bi horma bular edo pilare laukitu handiak bestetik. Hauek ez dute berez hormak sendotzeko funtziorik, pilare laukitu apaingarriak baino ez dira, eraikuntzaren sabaia zurezkoa baita.

Erdiko gorputzean, fatxadako eskulturamultzo nagusia ageri da, beste puntu erdiko arku itsu baten barruan.

Horretan unibertsitatearen fundatzailea izan zen aipatutako apezpikuaren irudia dago, otoitzean belaunikatua, atzetik Jakinduriaren sinbolotzat jo daitekeen emakumezko irudi batek, eskuazukituz, babesten duela. Fatxadaren hirugarren mailan berriz Karlos V.aren armarri handia ikus daiteke.

Erdiko gorputz honetako bi harroin eta eraikuntzaren ertzetan fatxada biribiltzen duten beste bi harroin handitan hogeita hamar santu eta bertuteen alegoria gorpuztuak aurki daitezke. Gai mitologikoko zenbait erliebe ere badira, Herkuleren borrokak irudikatzen dituztenak, besteak beste.

Mitologiako gaiak behealdeetan egon ohi dira, gainean irudi erlijiosoak dituztela, fede katolikoaren lehentasuna sinbolizatzen dela.

Unibertsitatearen klaustro edo patioa, bi solairukoa, Gipuzkoako Berpizkundeko adibiderik ederrenetarikoa da. Puntu erdiko arkuak, kapitel klasikoak eta arkuarteetan pertsonaia mitologiko eta Espainiako errege-erreginen buruak ditu ezaugarri nagusiak.

Unibertsitatearen fatxada platereskoa baldin bada bete-betean eta klaustroa Berpizkundekoa erabat, kapera gotikoa da. Kapera honen gauzarik bereziena erretaula da, platereskoa, burualdea oso-osorik betetzen duena. Hiru gorputzez osatua da; lehenengo mailakoak San Migelen irudia du nagusi, deabru beltz bat hiltzen; bigarrenak Ama Birjina agertzen du hamabi apostoluez inguratuta, Izpiritu Santuaren etorrerako unean; hirugarrenak Ama Birjina erakusten du berriz ere, aingeruz inguratua.

Ez dakigu ziur nor izan zen Unibertsitatearen arkitektoa. Badakigu ordea Pierre-Picart eskultorearenak direla erretaula hau, fatxadako lau harroina handiak, kanpai horma eta seguruenik fatxadako zenbait tailu ere.

 

Donostiako San Telmo monasterioa

Monasterio hau hogei urtetan, Bi sarrera ditu elizak, bata ka- 1531 eta 1551 artean, eraiki letik, bestea klaustrotik. Bai bar- zen. Monasterio bat sortzeko asneko apaindura bai kanpokoa, moa bazen 1516rako, fraide do- arkitekturari soilik dagozkionak mingotar batek Donostian pre- dira biak erabat, gangen apaindikari gisa arrakasta handia lordura geometrikoen oparotatu ondoren. Gipuzkoa osoan dosunean eta tenpluaren proportzio mingotarren komenturik ez ze- zuzenetan oinarriturik.. ez, hirian bat antolatzeko enkar- San Telmoko klaustroa, berriz, gua eman zioten predikariari. Or- Salamancako San Esteban komendundik ordea hamaika gorabehera igaro behar izan zituzten domingotarrek 1530ean Joana erreginak fundazioa onetsi zuen arte.

Bai eliza eta bai klaustroa fray Martín Santiago domingotarrak diseinatuak dira; Martín de Barbucoa eta Martín de Sagarzola maisu hargin bizkaitarrek ere parte hartu zuten monasterioaren eraikuntzan.

Elizak gurutze latinoko oina du, presbiterio ondoan zabalunea duela gurutzadura moduan. Elizaren sabaia ojibazko arkuz eta gurutze gangez osatua da; koru zabaleko ganga, berriz, erztuna da.

Bi sarrera ditu elizak, bata kaletik, bestea klaustrotik. Bai barneko apaindura bai kanpokoa, arkitekturari soilik dagozkionak dira biak erabat, gangen apaindura geometrikoen oparotasunean eta tenpluaren proportzio zuzenetan oinarriturik.

San Telmoko klaustroa, berriz, Salamancako San Esteban komentukoarenantzekoa da, domingotarrena hura ere. Donostiakoa bi solairukoa da. Behekoan sei lehio zabal ditu alde bakoitzean; goikoan, berriz, Berpizkundean ohiko diren galeriek bezala, behealdekoan halako bi arku. San Estebango klaustroak, Gazteizko domingotarren komentukoak eta San Telmokoak XVI. mendeko domingotarren klaustroen hirukotea osatzen dute.

Monasterioa hasieran hiriko mugetatik kanpo eraikia izan bazen ere, Zurriolako Berpizkundeko gotorlekuak osatu ahala, hiri barneko leku estrategiko batean kokaturik zegoela aurkitu zen. Hala, XVIII. mendearen bukaerako Konbentzioko gerran, militarren erietxe bihurtu zuten.

Independentziako gerratean berriz, ingelesen osteek sakailatu egin zuten, eta elizan zeuden baliozko hainbat pintura, estatua eta aldareko erretaulak lapurtu zituzten. XIX. mendean zehar, eta Desamortizazioaren ondorioz, fraideek bertatik alde egin zutenean, monasterioa artilleriako koartel gisa erabili izan zen.

Azkenik, 1928an, Donostiako Udalak erosi zuen monasterioa.

Honen lehenengo lana klaustroatzeko fatxada, hau da, Ignazio Zuloaga enparantzara jotzen duena, guztiz berreginaraztea izan zen. Francisco Urcola arkitektoari zor zaio lan hau, Berpizkundeko estilo berrituan burutua. Horrez gainera, Udalak elizako hormak dekoratzeko lana eman zion José María Sert pintore katalanari. Elizako hormek 590 m 2 dituzte; haietan Euskal Herriko antzinako euskaldunen hamar pasadizo nagusiak adierazteko agindua jaso zuen Sertek, hain zuzen ere. Hala, eszena ikusgarriak margotu zituen artista honek, sepia kolorea oinarri dutela ia guztiek.

1932tik aurrera San Telmo Etnografiako eta Arte Ederretako Udal Museoa da, aldi berean garaian garaiko beste hainbat erakusketaren kokagune ere izaten delarik.

San Telmo museoaren ondoan Santa Teresa komentua eta Trinitate enparantza daude. Komentua 1661ean fundatua da, baina 1813an oste ingelesek erre zuten eta geroztik berritua izan zen.

Hiruki formako patio baten eta klaustro txiki baten inguruan osatua dago.

San Telmoren aurrean zabaltzen den Trinitate Enparantza berriz gune interesgarria da bertan biltzen diren garai eta estilo desberdinetako eraikuntzengatik. Batetik, San Telmoko elizaren absidea dago, XVI. mendeko euskal gotikokoa; bestetik, Santa Cordako kalexkak, Ignacio Zuloagaren enparantzarekin lotzen duenak, hiri barnea seinalatzen zuen Erdi Aroko harresia gogoratzen du; azkenik, Urgull mendiaren ertzean, Berpizkundeko leku gotortuak noraino iristen ziren suma daiteke oraindik ere.

 

Arkitektura Gipuzkoan (II)

 

Beste eraikuntzak

Oñatiko San Migel elizari buruzko lehen dokumentua 1149koa da. Ermita bat zen, Santa Marinako auzoaren erdian zegoena.

Denborarekin asko handitu zen auzoa, eta ermita txikiegia geratu; hala, XIV. mendean ermitaren gainean eliza bat eraiki zen (1305ean aipatua), gaurko San Migel elizaren jatorria izan zena.

Egungo elizak lau nabe ditu, eta estiloz gotikoa da gehienbat. Nolanahi ere, badira atal erromanikoak, Berpizkundekoak etabaita geroagokoak ere. Berpizkunde estiloa Pietateko kaperan ageri da, XVI. mendearen hasieran erantsi baitzitzaion eliza nagusiari.

1512an, Don Rodrigo Mercado de Zuazola Mallorcako gotzain izendatu zuen Julio II.a aita santuak, eta Gaztelako Fernando Katolikoak, Nafarroa hartuta, Nafarroako erreinuko gobernari izendatu zuen. Ama, Elvira Zuazola andrea, garai hartan hil zitzaion; amaren heriotzak nonbait familiarentzako hilobi bat eraikitzeko ideia eman zion, eta horrela eraikiarazi zuen Pietateko kapera.

Oñatiko kondeak, Pedro Vélez de Gebarak, kaperaren jabetza eman zion 1525ean, eta1526an Pedro Lizarazu maisuak izenpetu zuen kapera eraikitzeko kontratua. Hauek ziren baldintzak: kaperak 34 oin koadro behar zituen izan; garaieran, 83 oin, 23 zimenduetatik lurreraino, eta 60 lurretik gorantz. Kalitate oneko harlanduz, Oako harrobitik ekarritako harriz, behar zen eraiki. Baldintza horien arabera egin zen obra; gaur egun ganganabarmentzen da, XVI. mendekoa bete-betean, hogeita bat giltzarrirekin; giltzarri nagusian Mercado gotzainaren armak daude.

Argia kalera zabaltzen den leiho handi batetik kapera sartzen da; egin zenean “Maria Pérez de Bidaurretaren oinordekoen etxerantz” begira jarri zen, eta egun, kanpotik ikusita, gaizki kokatua dagoela dirudi, ez baitago hormarenerdialdean, albo batean baizik. Arku handi bat egin zen aldarearen parean, erretaula inguratu eta edertzeko; eta beste bat, eliza nagusitik kaperari sarrera egiten diona. Badira horma bular landuak, armak, gargolak… Berpizkundeko bi burdin hesi bikainek ixten dute kapera. Erretaula bikainaz gainera, aipagarria da marmol zurizko mausoleoa, fundatzaileari eskainia, eta haren hilobia.

Bidaurretako monasterioa ere Oñatin dago, eta klaratarrena da; Gipuzkoako lehen moja monasterioa izan zen. Juan López de Lazarragak, Isabel Katolikoa erreginaren idazkari eta kontulariak, eraiki zuen, bere hilobiaren gordeleku izan zedin.

Eliza handia da, gotikoa gehienbat, baina kanpoaldea Berpizkundekoa du, fatxadako armarrietan, ataurreetan eta leihoetan ageri denez. Elizaren kanpoko partean ilara bikoitzeko erlaitz bat dago, komentura ere luzatzen dena; harrizko globoez egina da, XVI. mendeko Gaztelako eraikin askoren moduan.

Aditu batzuen arabera, Kordobako konkista gogorarazten duten mingranak dira globoak.

Iparraldeko fatxadaren goialdea Errege Katolikoen bi armarri ederrek apaintzen dute; erdian beste armarri bat dute, Bost Zauriena, bi aingeruk, belauniko, eusten diotela.

Fatxada honetan beronetan, erdialdean, dago ataurre nagusia; gotiko eta Berpizkunde estiloakbateratzen ditu, baina azkena nagusitzen dela. Hiru arkuk, arkibolta moduan, inguratzen dute ataurreko sarrera, eta, Lazarragak nahi bezala, mainel gabea da.

Atearen gainean bi arku daude, puntu erdikoak ia, tinpano moduko bat osatzen dutenak; tinpanoan eskultura multzo bat dago: erdian Jaungoikoa ageri da, eskuan munduaren globoa duela; eskuinean Santa Klara, eta ezkerrean San Frantzisko, belauniko biak. Alde banatan bi sargune daude, San Pedro eta San Pauloren estatuekin;haien gainean, Lazarraga eta Ganboarren (emaztea Ganboa zuen) armarriak daude. Erlaitz zuzen batek inguratzen ditu arkuak eta armarriak. Mendebaleko fatxadan ere Errege–Erregina Katolikoen eta San Frantziskoren armarriak daude; baina azkenaren azpian leiho eder bat dago, gainerakoak ez bezala puntu erdikoa.

Esan bezala, López de Lazarragak bere hilobia gordetzeko fundatu zuen Bidaurretako monasterioa; haren gorpua, emaztearenarekin batera, gurutzaduraren kaperan dago, Ebanjelioaren aldean. Berak nahi bezala apaingarririk ez du ia; lau kandela handi besterik ez, hilobia inguratzen dutela. Baina hilobiaren ondoan zurezko besaulki eder bat dago, marrazki platereskoez zizelatua, Lazarragak monasterioko patroi gisa “esertzeko eskubidea” zuela gogorarazten duena.

Kontulariak behin baino gehiagotan adierazi zuen nola eraikihar ziren monasterioko gainerako parteak, beti ere soiltasunaeta apaltasunaazpimarratuz. Apaltasun horri erantzuten dio monasterioak; klaustroa ere oso soila da, pobrea ia. Bada ordea koruan, apaingarri gutxi dituen arren, aulki sail eder bat.

Gaztela eta Leongo Fernando IV.ak (1295-1310 urteetan errege) Beltran Ibañez de Gebara Oñatiko jaunari eman zizkion monasterioetako bat Azpeitiako Soreasukoa zen, Sebastian santuari eskainia; urteak pasata, eliza bihurtu zen Soreasuko San Sebastian.

Hasieran oso eliza pobrea zen, zurezko eraikin apala seguraski, inguruko lehen elizen modura. Bi mendetako lanek, ordea, etengabeak izan ez baziren ere, eliza handi eder bihurtu zuten. Aldaketen berri ematen duen lehen dokumentua 1517koa da.

1516an hil zen Tuyko gotzaina, Martín de ZurbanoAzpeitian jaioa; testamentuan bere herrian hilobiratzea eskatzen zuen, San Sebastian elizan. Hala, elizari kapera bat eranstea erabaki zen. Kapera honek koadroa izan behar zuen, eta kapera nagusiaren garaiera berekoa. Era honetan hasi zen elizaren zaharberritzea; gotzainaren kapera 1517- 1520 urteetan egin zen, Ebanjelioaren aldean, baina obrak ez ziren XVII. mendea arte burutu.

XVI. mendekoak dira alboetako kaperak, Zurbano gotzainarena, lehen aipatua, eta hura egin zuen Alzega maisu harginarena; arku zorrotzak dituzte, eta gurutze ganga izardunak. Elizak oina lauki-zuzena du; hiru nabe ditu, garaiera berekoak, eta abside poligonala, hiru nabeak hartzen dituena.

Neurriak, alboko kaperak gabe, 50 m luze eta 20 m zabal dira. Lehengo bi kaperez gainera, beste batzuk ere badira; horietako bat da Bakardadearena, petxinen gaineko kupula duena.

Kapera honetan Berpizkundeko hilobi bat dago; idatzi bat du, honela dioena: “Nicolás Sáez de Elola, Peruko konkistatzailea, 1555ean eraiki zen kapera honen fundatzailea”. Elizako arkuak, eustarriak eta nabe artekoak, puntu erdikoak dira, eta horietan ezartzen dira gangen parte guztiak.

Ganga horietan ez dago ojibarik, baina nerbioak badira: arku murriztuak osatzen dituzte, hormei buruz paraleloak, eta gangek –esfera formakoak dira– epai lauki-zuzenetan banatzen dituzte.

Forma berekoak dira sakristiako gangak, etabaita horren aurrean dagoen aretokoak ere. Dirudienez, Orioko elizaren nabea itxi zuten berak behar zuten izan ganga horien egileek, nerbio berdinak ezarri baitzituzten apaingarritzat. Pilareak monozilindrikoak dira, kapitel doriarrez bukatuak. Leihoak ere Berpizkundeko estilokoak dira, puntu erdikoak denak, apaingarri gutxirekin. Sarrera nagusia XVIII. mendekoa da, baina bada beste bat, platereskoa, koruaren ondoan.

Antzinako Soreasuko San Sebastian elizan bataiatu zuten Gipuzkoako gizon handienetako bat, Loiolako San Ignazio.

Hondarribiko Karlos V.a gaztelua dagoen lekuan gotorleku bat zegoen aspalditik, muga zaintzeko. Errege Katolikoen garaian hasi ziren seguraski gazteluberriaren eraikuntza lanak, eta Karlos V.arekin bukatu edo jarraitu, Donostiako hiria gotortzen zuten garai berean. Ez du euskal gazteluen ohiko eredua jarraitzen; Erdi Aroko itxura zuten haiek; lauki formako masa handiak izaten ziren, husgune gutxirekin, baina garaiak eta lirainak halere. Hondarribiko gazteluko fatxadak soilak eta husgune gabeak dira; ez du dorre edo antzekorik; masa erraldoia da, oso husgune gutxi eta txikiekin. Barnealdea horma sendoko igarobideek osatzen dute, patio txiki baten inguruan. Badira gela handiak, hustuak eta utziak, zurezkosabai apalekin; azkeneko solairukoak gangak ditu.

Jauregiei dagokienez, Arabakoak Gaztelakoen estilokoak dira, eta Gipuzkoa eta Bizkaikoek berriz estilo bereziagoa dute; estilo hori XVI. mendean gauzatu zen batez ere, Berpizkundearen ildotik. Gipuzkoako jauregi aipagarrienetako batzuk Azpeitiko Enparan etxea, Zumarragako Ipeñarrieta eta Zarauzko Narros jauregia dira.

 

Arkitektura Bizkaian

Guenesko Andre Mariaren elizaren zimentarriak 1500.. rterako egin zen, eta burualdea, zortzi aldekoa, eta goratasun desberdineko habearteen lehenengo atala, XVI. mendearen lehenengourteetarako, molde gotikoaren eta Juan de Rasinesen planoen arabera. 1541ean ideiaz aldatu, eta Juan de Garita obra maisuak beste proiektu bat aurkeztu zuen. Hala, proiektu berri horri jarraituz, elizaren hiru habearteei goratasun berdina eman zitzaien. Lanak Hernando de la Vegak eta haren suhi Migel de la Torrek hasi zituzten; Pedro de Colladok hartu zuen gero ardura, eta azkenean, 1569 eta 1577 artean, Gozalo de Ribasek jarraitu zituen lanak. Aldaketa eta gorabehera horien aztarnak ondo antzematen dira albo kaperetan.

Xemeingo Andre Mariaren Jasokunde eliza, denbora laburrean jaso zuten, eta horregatik du eraikuntzak duen koherentzia.

Eliza eraikitzeko lanak 1510.. rtean hasi zirela uste da, baina1545. urtea arte ez da eraikuntza haren aipamenik egiten. Orduan Marin de Albisu maisua zen arduraduna, eta harekin batera Rodrigo Albiz eta Miguel de Elorriaga ari ziren lanean. Geroagoko dokumentuetan Juan de Emasabel maisua aipatzen da, 1564an kaperak itxi zituena. Aretoelizaren eredu garbia da Xemeingo eliza hau. Areto laukizuzen zabal bat da (38 metro luze eta 28,5 zabal), eta ez du kaperarik, presbiterioan izan ezik, eta hori ere sakontasun gutxikoa eta laua da. Hiru habearte ditu, erdikoa albokoak baino heren bat zabalagoa, baina garaiera berekoak hirurak, izar gangez estaliak. Gangen nerbioek bat egiten dute zuzenean harroin zilindrikoekin, tartean kapitelik ez dutela.

Aipagarriak dira, bestalde, eliza honetako bi ataurreak. Horietako batek, albokoak, elementu gotikoak eta Berpizkundekoak ditu, eta bestea, tenpluaren oinaldean dagoena, Berpizkundeko aldi klasikoenean sartzen da bete-betean.

Arteagako Andre Mariaren Jasokunde eliza ere eliza berezia da. Lauki-zuzen formako aretoa da, zabalgune txiki batekin buruan: atze lauko kaperabat. Arku zorrotzak eta izar gangak ditu, horma mentsulek eta kapitelik gabeko lau harroinek eutsiak. Habeartearen oinaldean, lehenengo atalean, sare itxurako ganga du. Erdiko habeartea albokoak baino heren bat zabalagoa da. Elizak, oro har, XVI.. endearen erdialdekoa ematen du.

Arratzuko Santo Tomas elizak hiru habearte ditu, erdikoa zabalagoa, eta gurutze gangak.

Erdiko eta alboko habearteak bereizten dituztela, sei harroin zilindriko daude, toscanar kapitelak dituztenak.

Zamudioko San Martin eliza lauki zuzen itxurako areto zabala da. Kapera du burualdean, motza eta laua, eta goratasun bereko hiru habearte, lau ataletan banatuta. Estalkitzat gurutze gangak ditu, hormetako mentsulek eta toscanar kapiteletakoharroinek eutsiak. Koruan dagoen idazkun baten arabera eliza egina bide zegoen 1554. urterako, baina lanek mende osoan zehar iraun zuten.

Abandoko San Bizente eliza eraikitzeko lanak 1559. urtean hasi ziren. Lauki zuzen perfektu bat da; hiru habearte ditu, bost ataletan banatuta; oso antzekoak dira bostak, eliza denbora laburrean egin zelako. Harroinak oso ederrak ditu.Gernikako Andre Maria eliza XVI. mendean eraiki zen, Erdi Aroko beste eliza txikiago baten lekuan. Lauki zuzen itxurako oina eman zitzaion, baina zaharraren presbiterioa eta ataurrea gorde ziren. Eliza eraikitzeko lanak 1516. urte inguruan hasi ziren, Sancho de Emparan hargin maisuaren zuzendaritzapean.

XVI. mendearen azkeneko laurdenean, zenbait kapera egin zizkiotenean, bukatu zela uste da.

Elizak hiru habearte ditu, zabalxeagoa erdikoa, bost ataletan banatua. Atal horietako bat, aurrenekoa, sakonagoa da, gurutzadura gunea markatzeko. Euskarritzat kapitel joniarreko harroin tantaiak ditu, eta, harroinak eutsirik, marrazki sinpleko gurutze gangak.

Elorrioko Andre Mariaren Sorkunde eliza eraikitzeko lanak XV. mendearen erdialdean, edo lehenago, hasi omen ziren, baina, agian, beste eliza bat zen hura; izan ere, gaur egun ikus daitekeenak, areto eliza bat delarik, geroagoakoa ematen du, XVI. mendearen bigarren erdikoaedo. Hiru habearte ditu, eta erdikoa albokoak baino lau aldiz zabalagoa da. Kapera bakarra du, presbiterioan, oso zabala, eta poligonala.

Marrazki bihurriko gangak ditu, korintotar kapiteletako harroinek eutsiak.

Ziortzako kolejiata, Bizkaian dagoen bakarra, X. mendean eraikia da, tradizioaren arabera.

Baina kalostrapea 1560. urteko dokumentu batean aipatzen da lehenengo aldiz. Urte horretan amaitu ziren lanak, Miguel de Bolívar eta Juan de Olate hargin maisuen zuzendaritzapean. Kolejiataren elizaren oinaldean dago. Beheko solairuak puntu erdiko lau arku ditu alde banatan, fuste garbiko harroinek eta kapitel geometriko sinpleek eutsiak.

Goiko solairuan, alderik alde, harrizko baranda bat dago.

Arkuen arteko guneetan medailoiak daude, gurutzeen eta erromes maskorren irudiez hornitua.

Bilboko San Anton eliza ez da Berpizkundekoa, molde gotikoan egina baizik, baina baditu garai hartako zenbait atal, ataurrea eta kaperak esate baterako.

Ataurrea, Juan de Garitak diseinatua, XVI. mendearen lehen erdiaren bukaeran egin zen Guiot de Beaugranten lantegian.

Besteak beste, Ocho de Murueta izan zen ataurrean lan egin zuten ofizialetako bat. Angelu kamutsa eratzen duten bi planotan antolatuta dago. Sarrera arkuapaldu bat da. Albo banatan horma konka bat du, harroin korintotarren artean. Harroinen beheko partea, heren bat, gruteskoz apainduta dago, eta gainerakoa ildaxkatua. Kapitelek atiko karratu bat eta puntu erdiko fontoiaeusten dituzte. Ataurre osoa dago irudiz beteta. Irudi horietako batzuk esanguratsuak dira, eta beste batzuk, berriz, apaindura hutsa.

Hona Bizkaiko Berpizkunde garaiko arte erakusgarri gehiago: Turtziozko eliza, Errigoitiko Andre Maria, Aulestiko San Joan (goratasun bereko hiru habearte, toscanar kapiteleko harroinak, gurutze gangak), Amorotoko eliza, Atxuriko Gizakunde komentua.

 

Arkitektura Araban

Erlijio arkitekturaBastidako Ama Birjina Jasokundekoaren eliza eraikuntza garaia eta dotorea da, harlanduz egina, 1602koa. Nahiko fatxada soila du: bi pilare eskergatan bermatzen den puntu erdiko arku handi bat du, atea baino lehen; hiru zutabe joniarrenartean hartua, atea bera, bi atalekoa, eta Ama Jasokundekoaren irudi bat horren gainean, ezkereskuin eta gainean leiho bana dituena. Nabe bakarreko eliza da, eta lauki zuzen baten formako oina du. Hori eta gangaditu, barruan, Berpizkundeko estilokoak.

Biasteriko Andre Maria elizan bi estilo eta bi alde bereiz daitezke, gotiko estilokoa bata eta Berpizkundeko estilokoa bestea, hiru nabekoak biak. Erdiko ganga trapezio formakoa du Berpizkunde garaiko aldeak, eta erronboide formakoak, beste biak. Trapezioan Aita Jainkoa eta lau ebanjelariak daude erliebean irudikaturik. Absidea, berriz, erdizirkularra da, eta goian kanoi gangaz ixten da.

Eltziegoko San Andres eraikuntza handia da, harlanduz egina, XVI. mendekoa. Fatxadaren osagai nagusiak hauek dira: puntu erdiko arku handi bat, ate ondoko aterpea, haren gaineko galeria, lau ebanjelarien irudiek osatua, eta ate gaineko begi biribila.

Ezker-eskuin dorre bana ditu fatxadak; bost aldekoak dira biak, baina ez egitura berekoak. Nabe bakarra, lauki zuzen formako oina, abside erdizirkularra eta izar egiturako ganga ditu elizak.

Moretako Andre Maria eliza antzina beneditarren monasterioa izan zen, eta harlanduz egina da.

Oso ataurre dotorea du, estilo platereskoan egina, bikain landutako dobelak, zutabe buruak, frisoak eta frontoia dituena. Aita Jainkoaren irudi bat du frontoiak hirukiaren barruan, erdi erliebean eta bikain landua.

Oiongo Santa Maria eliza XV. mendearen bukaera aldekoa da, harlanduz egina eta 1748an arreta handiz berritua. Oso ataurredotorea du, antzinako elizak zuena bera, estilo isabelinoan egina. Elizak lauki luze formako oina eta abside erdizirkularra ditu. Korua ere antzinako elizarena du, XVI. mendean egina, oso bikaina. Elizburuko erretaulan bi estilo nabari dira, Berpizkunde garaikoa eta barroko garaikoa; erliebean egindako irudi ederrez osatua da.

Arkitektura zibila Batez ere jauregietan aurki daiteke Berpizkunde garaiko arkitektura zibila. Eraikuntza horiek ez dute estilo bereko elizen edertasunik, baina bada –Gasteizen batik bat– garai hartako estiloa nahiko garbi erakusten duenik.

Oin karratua edo lauki-zuzenformakoa zuten; gehienek harlanduz eginak zituzten lehenengo solairua bitarteko hormak, eta adreiluz osatuak hortik gorakoak.

Leiho gutxi ohi zuten, oro har; hegal zabalekoa teilatua, eta atea, gainean puntu erdiko arkua zuela, bi zutaberen artean hartua.

Jauregietan osorik edo oso antzean iraun dutenetan ikus daitekeenez, bi eratakoak ziren: oin karratukoak eta lauki-zuzen baten formakoak. Lau isurkikoteilatua zuten lehenengoek, eta bikoa besteek. Bazen, dirudienez, lau aldeak libre zituenik ere, baina askok fatxadak (bi) bakarrik zituzten ondoko eraikuntzei erantsi gabe, eta bi ataurre, armarri bat edo gehiago eta hiru solairu, guztia osatzeko.

Gasteizen, Ruiz de Vergara y Adán familien etxeak, Maturana- Berasteguirena, Urbina edo Ahumadako Dukearena eta Gobeo- Gebara-San Juan familiena, gaur egun Arabako Arkeologiako museo bihurturik dagoena, diraezagunenak. Biasterin berriz, Tejada familiarena da aipagarria.

Jauregi edo etxe multzorik homogeneoena, hala ere, Agurainek du Araban, eta 1564ko erreketaren ondoren berriak egin zituztelako, hain zuzen; gorago aipatu diren ezaugarri bertsuak dituzte. Begoña eta Azcárraga etxea, Martín Ruiz de Luzuriagarena, Bustamante familiarena eta Uriarte familiarena dira aipagarrienak.Dena dela, jauregiei dagokienez, bi estilo bereiz daitezke Araban, hiriburukoa eta gainerako lekuetakoa. Burgosko Berpizkunde garaiko estiloari –Italiatik sartua– jarraitu zioten Gasteizkoen egileek. Apaingarri gutxi eta arkitektura elementu leunak dituzte jauregi horiek: ate eta leiho inguru zapalak, zutabe lirainak eta eskulturarik gabeko frisoak. Horrela egina dago Escoriaza-Esquível familiaren jauregia. 1530 eta 1541. urteen bitartean, Hernán López de Escoriazaren aginduz, eraiki zen hau. Ate gaineko irudi multzoa, erretaula antzera triangelu bat eratuz teilaturaino goititzen dena, du honek deigarriena.

Kararrizko erliebean landua dago dena. Hiru irudi zerrenda nabari dira erretaula moduko horretan: ate gainekoan, bi lehoi alde banatara, besoetan armarri bana dutela, eta erdian bi haur; hurrengo zerrendan, leiho bat zutabe artean harturik, eta bi giza irudi alde banatan; eta gorenekoan, frontoia, hirukiaren erdian giza irudi bat duela. Arkitektura elementu bertsuak ditu Salinas edo Villasusoren jauregiak ere: landu gabeko harri berdinez eginak, hormaldeak; marko zapalez inguraturik, leihoak; irudirik gabeko frisoa bigarren solairuarengorenean, eta horma eta zutabe erdiz itxia, azkeneko solairua.

Beste ezaugarri batzuk dituzte Gasteiztik kanpora diren jauregiek.

Erdi Aroko estiloa uztean zuzenean XVII. mendeko manierismora edo barrokora igaro ziren alde horietan. Arkitektura aldaketa hori garbi ikusten da Lacervillako eta Artziniegako dorreetan. Estilo horretakoa da, halaber, Murgako jauregia, Erdi Aroko dorre bat duena; jauregiaren parte bat puntu erdiko bostarkuz osatua da eta bigarren partea adreiluz egina da. Aipagarrienak, hala ere, Artziniegako dorrea, goian aipatu dena, eta Zalduondoko Lazarraga familiaren jauregia dira: oin karratuko eraikuntza garai sendoa, eta apaingarri gutxikoa, da Artziniegakoa; Zalduondokoa berriz oin lauki-zuzeneko jauregi zabal lasaia da, sarrera nagusia, bina zutaberen artean hartua eta ate gaina armarri handi batez eta bi giza irudiz hornituak dituena.

 

Arkitektura Iparraldean

Berpizkundeko estiloa frantses erregeen konkista espedizioen bitartez sartu zen Frantzian, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren lehen erdialdean.

Nolanahi ere, estilo gotikoa oso errotua baitzegoen, Berpizkundekoarekin nahasita agertzen da, hasierako eraikuntzetan batez ere. Jauregi handietan eta gazteluetan gauzatu zen bereziki Berpizkundeko frantses arkitektura, Italiatik etorritako forma berriak haietan hasi baitziren erabiltzen.

Ipar Euskal Herrian badira halako gazteluak, baina berezitasun nagusiak seguraski arkitektura erlijiosoan ageri dira, Berpizkunde garaikoak baitira –izan, hemengoak bakarrik ez diren arren–, guztiz euskaldun gertatzen diren estela edo hilarriak eta Zuberoako eliza trinitarioak.

Antzina-antzina eliz barruan egoten ziren hilobiak, zoruan; gero, leku beharrez, kanpoan hasi ziren egiten, elizaren ondoondoan; barrukoak nahiz kanpokoak etxearekin edo baserriarekin lotuak zeuden, familiarekin baino areago. Kanpoko hilobiak lurrez estalitako zuloak izaten ziren; zuloaren burualdean harri bat jartzen zen, hilarria edo estela, seinale modura. Hilarrien artea oso zaharra da, baina XVI. mendean lortu zuen perfekzioa; garai horretakoak oso zehatz zizelatuak dira. XIX. mendean harrizko hilobiak egitekoohitura zabaldu bazen ere, estelak ez dira oraino desagertu. Hiru eratakoak bereizi ohi dira: gurutze formakoak, lauki-zuzenak eta disko formakoak, hau da, diskoidal edo biribilak. Gurutzeak garaiak eta zapalak izaten dira, eta XVII-XVIII. mendeak arte ez ziren zabaldu. Lapurdiko erdialdean, Kanbo inguruan, daude estela lauki-zuzenak; soilak eta dotoreak dira, eta erromatar hilarriak gogorarazten dituzte, Berpizkundearen eraginez noski, ez baitira ez XVII. mendearen aurrekoak, ezta XVIII.a baino geroagokoak ere. Bai gurutzeek, bai hilarri lauki-zuzenek, epitafioak izaten dituzte, gehienetan“halako etxeko” hilobia aipatzen dutenak. Hilarri biribil gehienak berriz anonimoak dira, eta apaingarrien bitartez bakarrik bereizten dira. XVI. mendeaz gerokoetan datak ageri dira, baina data gabeak, askoz ere zaharragoak, asko dira. Neurri askotakoak izaten dira, baina zaharrenak dira txikienak; eguzkia ateratzen den lekuari begira ezarriak daude beti, eguzkiaren oihartzun balirabezala. Hiru eratako apaingarriak izaten dituzte, hainbatetan ageri diren armarrietako osagaiez gainera: erlijiozko gaiak, geometrikoak eta irudi errealistak. Erlijiozkoetan gurutzeak du, espero zitekeenez, nagusitasuna; Jesukristoren anagrama ere, IHS, sarritan ageri da, eta orobat errituetako objektuak ere: hala, Ahetzeko elizan oraindik ere gordetzen da besoetan kanpaitxoak dituen prozesio gurutzea, Pierre de Lancre elizkoia haserre bizian jartzen zuena. Gai geometrikoak Europako eskulangileek erabili ohi zituztenak dira: eguzkiarensinboloak askotan (espiral formako irudiak, lauburuak edo gurutze “euskaldunak”, izpiak), ikur kristauen ondoan; badirudi kristautasunaren ondoan antzinako sinesmenak ere bizirik zirela hilarri hauetan. Irudi errealistek hilaren langintza erakusten dute gehienetan: badira harginak, arotzak, soldaduak, pilotariak, ehiztariak, baita notarioak ere… Behin eta berriz ageri dira nekazariaren gurdia, irulearen tresnak eta etxekoandrearen giltza sorta.

Datadun estela zaharrenetakoak Isturitzekoa (1501) eta Arbonakoa (1590) dira; Athereikoak zaharragoak dira, XV. mendekoak.

Oso antzinakoak dira halaber Oihergi, Orzaize, Bildoze, Arrosakoak; XVI. mendekoak dira Suhuskune eta Lekornekoak.

Iparraldeko eliza gehienak herrikoiak dira, bakar batzuk –Baionako katedrala esaterako– izan ezik; eliza nagusi edo parrokiez gainera, ermita eta otoiztegi asko dago mendialdean.

Nolanahi ere, aldaketa handiak jasan zituzten gehienek XVII.. endean, eta, hori dela eta, gutxitan sailka daitezke estilo jakinbatean: Berpizkundekoari dagokionez, ataurre bat han, leiho bat hemen, besterik ez dago.

Eliza handienak Lapurdikoak dira. Nabe-bakarrak izaten dira, trantseptu gabeak eta garaiak.

Gauza deigarriena Lapurdi nahiz Nafarroa Behereko elizetan, bereziak egiten dituena, barnean duten galerien multzoa da. Galeria hauek zurezkoak dira, bi edo hiru solairutan ezarriak, nabearen bi alboetan eta atzekoan; antzoki bateko balkoiak bezala, aldareari begiratzen diote. Egun gizonezkoak jartzen dira galerietan, baina ez dirudi sexu banaketa izan zenik galeriak eraikitzeko arrazoia, XVI. mendetik aurrera izan zen hazkunde demografikoak ekarritako beharrei egokitzeko modu erraz eta merkea baizik, 1556an Baionako gotzainak aholkatu. Eliza hauetan guztietan zorua hilarri luzeez estalita zegoen: “jarlekuak” deitzen dira hilarriok, eta antzina emakume bakoitzak gordeta zuen lekua dira, alegia, etxeak elizan zuen sinboloa. Kanpandorreak sendoak eta garaiak dira, lekuen arabera desberdinak. Zuberokoak dira berezienak, XVI.. endean eginak: fatxadaren horma berean daude eginak, eta hiru puntaz bukatuak, erdikoa besteak baino garaixeagoa dela, gurutze txiki batez amaituak hirurak.

Kanpandorrehorietan kalbarioa ikusten dute zenbaitek; beste aditu batzuek Hirutasun Santuaren irudikapena direla diote, eta hortik “trinitario” izena. Hamabi dira era honetako elizak: Gotañekoa –ederrena–, Undüreiñe, Altzürükü, Zalgizekoa dira aipagarrienetako batzuk.

Gaztelu eta jauregiei dagokienez, garai feudalean eragin gaskoiaren pean eraiki bide ziren; baina XVI. eta XVII. mendeetan Nafarroaren eragina nagusitu zen, batez ere Lapurdin eta Behe Nafarroan, eta oinetxeen arkitekturan gauzatu zen gehienbat. Enrike IV.aren ondoren, frantses estiloa agertzen da XVII. mendeko jauregi batzuetan.

Berpizkundeko estilokoetan, aipagarrienetakoak Bidaxunekogaztelua eta Mauleko Maitia jauregia dira. Bidaxunekoa Erdi Aroko gaztelu baten gainean eraikia da; 1523an suntsitu zuten, eta Charles de Gramontek berregin zuen. Egun oso hondatua badago ere, kanpoko apaingarri zizelatuetan ageri da Berpizkundeko estiloa: hiruki formako frontoietan, erlaitz molduradunetan… Barruan, bi tximinia eder ere badira estilo honetakoak.

Mauleko Maitia jauregiak Berpizkundeko frantses jauregien ezaugarriak ditu; lau dorre koadro ditu izkinetan, eta aldapa handiko teilatu arbelezkoa eta leiho frontoidunak gorde ditu. Aipagarriak dira orobat ere Ezpeletako gaztelua, Erdi Aroan dorretxea zena eta XVII.. endean berritua, eta Senpereko“Sorginen gaztelua”; hango Amouko jaunak deituta etorri zen Pierre de Lancre Lapurdira, eta han egin zituen epaiketa batzuk. Interesgarria da orobat ere Urtubiako gaztelua, Urruñan.

1341ean eraiki zen, eta Joan de Monreal oñaztarraren eta Altzateko Rodrigo ganboarraren borroken gertaleku izan zen; Maria Urtubiakoak suntsiarazi zuen 1493an, eta 1505-1533 bitartean berritu zen; berrikuntza horren lekuko dira lau angeluetako dorretxeak, hegaletan oinarrituak.

 

Euskal Berpizkundea edo euskal gotikoa

XVI. mendearen erdialdetik aurrera platereskoaren beheraldi bat gertatzen da Iberiako penintsula osoan. Estilo orok dakarren nekeaz aparte, zerikusi handia izan zuen honetan Trentoko kontzilioak, arkitektura erlijiosoan handitasuna eta seriotasuna bultzatu baitzituen, eta oro har “Kontraerreformakoa” dei daitekeen estilo bat sortu; haren eredu nagusia El Escorial izan zen, eta euskal hargin askok parte hartu zuten haren eraikuntzan.

Hala, estilo berri hori berehala errotu zen Euskal Herrian.

Izan ere, platereskoaren apaingarri ugaritasunak ez zuen arrakasta handirik izan euskal lurretan; aitzitik, eredu berriekin, estilo berezi bat garatu zen, monumentu handi eta apaindura gutxikoetan mamitu zena.

Ildo honetatik, XVI. mendean –eta baita XVII.ean ere– eraiki ziren eliza askok egitura gotikoa zuten, baina ezaugarri asko, habeak eta kapitelak batez ere, Berpizkundekoak zituzten. Halako elizak asko eta asko dira Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Bizkaian batez ere, eta, hori dela eta, “euskal gotiko” deitu zaiohaien estiloari. Zenbaitek ordea nahiago dute “euskal Berpizkunde” izena, Berpizkundeko ezaugarriak ere funtsezkoak baitituzte elizok. Nolanahi ere, era honetako elizak ez ziren Euskal Herrian bakarrik egin: Errioxa, Aragoi, Gaztela, Extremadura, Toledo eta Murtzian ere badira antzekoak.

Baina bada estilo honi “Hallenkirche” edo “areto-eliza” esaten dionik ere. Izan ere, ezaugarri nagusia espazioaren batasuna dute eliza hauek, oin zabal batez eta garaiera handiaz lortzen dena. Hauek dira ezaugarri nagusiak: oina aretokoa edo basilikala da, ez, gotikoan bezala, gurutze latinokoa; gehienek hiru nabe dituzte, garaiera berekoak (gotikoan erdikoa albokoak baino garaiagoa eta zabalagoa izaten da), eta nabe-bakarrak erebadira; horren ondorioz, ez dute arbotanterik; zutabeak, antzinate klasikotik harturiko ereduen arabera, biribilak izaten dira, Berpizkundekoak beraz, eta kapitelak ere klasikoak dira; gangak garaiak eta gurutzadura konplexukoak dira, are konplexuagoak estiloak aurrera egin ahala; horma bularrak oso sendoak izaten dira, mailakatuak hainbat lekutan, batzuetan barrualdetik habe erdi batekin bat datozenak; korua, edo abeslarien tribuna, garaiaizaten da, eta atzean ezarria, elizaren oinetan, elizaren beraren oinarri diren azken habe pareak eutsia. Espazioaren batasuna burualdean bakarrik hausten da, absidean, kapera batekin; eliza tipikoenetan kapera horrek ez du sakontasun handirik izaten, eta alboetan ez da kaperarik; absideak ere horma bularrek eusten dituzte kanpotik.

Nolanahi ere, ezaugarri orokor horiek aldatuak ageri dira sarritan, plangintza orokorra modu desberdinetan gauzatu zelako,edota hasierako diseinuak bete ez zirelako; bestalde, halako eklektizismo bat ere antzematen da askotan. Hala, bigarren mailako ezaugarrietan ugaritasuna handia da: zutabeek, zilindrikoak izan arren, batzuetan gotikoaren ezaugarriak dituzte erantsiak; buruetan ere badira aldeak, batzuetan kapitel gabeak baitira, eta besteetan kapitel toscanarra, joniarra eta korintotarra izaten dute. Gangak ere desberdinak dira garaiaren eta modaren arabera: gehienetan gotikoak izaten dira, gurutzadurekikoak eta oso konplexuak; ikusgarriak dira, baina galdua dute jatorrizko balio dinamikoa, eta erantsitako apaingarri estatikoak dirudite.

Beste zenbait kasutan ganga modernoagoak erabiliko dira, ebakiak edo saretuak.

Eliza hauek ez dute apaingarri askorik izaten: monumentuaren handitasunean bilatzen dute edertasuna, eta ikonografia ataurreetan besterik ez da ageri; ataurreak berak ere oso soilak izaten dira, XVI. mendeko estiloaren arabera.

Gorago esan denez, asko eta asko dira Gipuzkoan eta Bizkaian era honetako elizak, eta Gipuzkoako batzuk besterik ez ditugu hemen aipatuko. Bizkaitarrak Berpizkunde garaiko arkitekturari dagokion garaian azaltzen dira; eta bestalde, hainbat gipuzkoar eliza XVI. mendekoak direnez, Berpizkundeko garaikoak azaltzerakoan aipatu dira. Hala, adibidez, Azpeitiko Soreasuko San Sebastian, Berpizkunde estiloa nagusi duena; Azkoitiko Andre Maria, gotikotik ere nahiko gutxi baitu; ErrenteriakoAndre Mariaren Jasokundearen eliza, bi alditan egina, eta hala, lehen aldiko parteak –oina, zutabe batzuk, leihoak– ezaugarri gotikoak dituena, eta bigarrenak berriz Berpizkundekoak –nabeen garaiera berdina, ganga, habe klasikoak–; antzeko gauza gertatzen da Bergarako San Pedron, presbiteriotik hasiaeta oinaldetik bukatua, estilo batetik besterako garapena argi erakusten duena –presbiterioak oin poligonala du, pilareak azken gotikokoak dira, eta atzealdean berriz klasikoak–; Juncaleko Andre Mariaren eliza, Irunen, 1508an eraikitzen hasi eta 1606an bukatu zena, euskarriak Erdi Arokoak, baina nabeen banaketa eta oinaldea modernoagoa dituena.Lezoko eta Hernaniko parrokiak berriz, San Joan Bataiatzailearenak biak, nabe-bakarrak dira. Lezokoa handia da, eta nabea lau partetan banatua du: lehenaren gainean dago presbiterioa, eskailera eder batekin.

Kanpoko horma bular handiei habe prismatikoak dagozkie barruan, hiruki formako oinarriekin.

Gangak XVI. mendean ohikoak ziren gurutzadurak ditu, nerbio sabeldun eta giltzarri eskegiekin; gurutzadura batzuek apaingarri bereziak dituzte, Gipuzkoan oso gutxitan ikusten direnak. Hernaniko parrokiak gurutze latinokoa du oina, gurutzeko besoetan kapera bana dagoela.

Gangak gurutzadurakoak dira, hormetan erantsitako habeerdi zilindrikoek eutsiak, habeen kapitelak eraztun soilez apainduak direla. Gangen gurutzadura oso konplexua da: gurutzeko kaperetan badira tiertzeroi bikoitzak, eta nerbioak, sabeldunak, ondoko gangetakoekin elkartzen dira; gurutzeko ganga nagusiak tiertzeroi hirukoitzak ere baditu.

Absidea poligonala da, eta ganga gurutzaduraz estalia du; gunea poligonoaren erpin guztiekin lotua dago, eta baita bigarren mailako giltzarriekin ere; gangaren erdialdeak lore estilizatu baten itxura du. Kanpoaldean, bai elizaren gorputzean, bai absidean, horma bularrak handiak eta prismatikoak dira, eta XVI.. endeko ereduzko eliza gipuzkoarren itxura ematen diote.

 

Eskultura (I)

 

Erromanismo aurreko garaia

XVI. mendean zehar arkitekturak ez ezik eskulturak ere garapen bikaina izan zuen Euskal Herrian. Arlo honetan, atzerritik zetozen zenbait berrikuntza plastiko betetzeaz gainera, mendearen azken herenean izaera nabarmeneko benetako eskola bat sortu zela esan daiteke. Espainian oro har garai horretan gertatzen zen bezala, bi aro bereizi behar dira eskulturaren garapenari dagokionez.

Lehenengoan, Berpizkundearen hastapenetan, tradizio gotikoak oraindik bizirik bazirauen ere, XVI.. endearen lehenengo bi herenetan naturalismo adierazkorrarekin indentifikatze bat indartu eta areagotu zen. Bigarren aroan, aldiz, ‘erromanismo’ izeneko manierismo klasizista, sendoa eta neurrizkoa, garatu zen, mendearen azken hogeita hamar urteetan hasi eta XVII. mendearen lehenengo hamarraldietan luzatuko zena oraindik ere.

 

Erromanismo aurreko eskultura

Beraz, XVI. mende hasieran bai Gaztelatik eta bai Europa aldetik datorren eragina funtsezkoa izango da. Batetik, dagoeneko Berpizkundekoak diren obrak ekarriko direlako bertara, eta bestetik atzerriko hainbat artista arituko direlako lanean Euskal Herrian, frantsesak eta flandriarrak batik bat. Horrela adibidez, Parisko Juan eskultoreak, Antonio Pigmel bere suhiak lagunduta, Azpeitiko Soreasuko San Sebastian elizan ikus daitekeen San Martinen erretaula landu zuen 1521ean, Berpizkundeko kutsu garbiaz.

Gaztelako eragina, aldiz, apaingarri platereskoetan, balaustradadun zutabeetan eta gruteskoetan (hau da, izaki fantastiko, landare eta animalien irudi elkarri lotuetan) igartzen da batez ere.

Euskal Herrian bolada luzeak egiten zituzten Diego de Siloék,Beaugrant familiako artistek, Pierres Picart eta beste zenbait eskultore atzerritarrek garrantzi handiko obrak egin zituzten, eta bide batez, laguntzailetzat hartuko dituzten euskal artistei ondorengo erromanismorako bidea zabaldu zieten.

Diego de Siloé, Espainiako Berpizkundeko eskultorerik handienetarikoa, Oñatiko parrokian dagoen don Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuaren hilobiarenegilea da ia seguru. XVI. mende hasierako marmolezko mausoleo ikusgarri honetan apezpikuaren irudia ageri da arkupean, otoitzean belaunikaturik atzean duen senidea bezala; Justizia sinbolizatzen duen emakumezko irudiak, eskua soinean ipiniz, babesten du. Arkuaren inguruko sarguneetan ebanjelarien eta santuen irudiak ageri dira; goialdean Ama Birjina eta Aita Jaungoikoarenak biribiltzen dute taldea.

Monumentuaren zutabe korintotarren fusteetan garai horretan ohikoak ziren gruteskoak ikus daitezke.

Beaugrant familiako artistek, bestalde, Euskal Herriko zenbait lekutan obra ugari egin zuten.

Familia honetako kideek, Guiot, Juan eta Mateok, lantegi bat osatu zuten gainera, bertan beste zenbait artista ere bilduz, atzerritarrak batzuetan, euskaldunak besteetan: Ochoa de Murueta, Juan de Ayala, Juan de Imberto edo Andres Araoz. Lantegi handia izanik, ez da batere erraza kasu gehienetan lan bakoitzaren egile nagusia nor izan zen zehaztea.

Edonola ere, lantegi honek mendearen bigarren herenean garrantzia izango du, bertan Italia aldetik datozen oihartzunak eta flandriarren sentimen sakona arrakasta handiz batuko baitira.

Lantegiko emaitzen artean harrizko zenbait ataurre topa daitezke, Bilboko San Antonekoa edo Portugaleteko Santa Mariakoa, esate baterako. Bi hauek antzekoak dira: hutsarteetan arku karpanelak, alboetako sarguneetan grutesko eta medailoi sinbolikoz apaindutako zutabeak, etab.

Guiot de Beaugrant Flandrian ibilia zen 1533an Bilbora etorri aurretik. Bilbon, gaur egun desagertua dagoen Santiago elizako erretaularen diseinu nagusiak egin zituen. Artista berarena daorobat eliza horretako berorretako “Amodiozko Kristoa” obra eta Deustuko San Pedro elizako Santa Katalinaren erretaula. Obra hauetan Guiotek naturalismo adierazkorra lantzen du, Pietatearen gaia behin eta berriz baliatuz, lantegikoek ohi zuten bezala.

1540 aldera, Ziortzako kolejiatarako don Diego de Yrusta abadearen hilobia eta hilobi kaperaren erretaula egiteko agindua eman zioten Guioti. Hilobian, horma barreneko barrunbearen barruan, zur polikromatuz eta errealismo handiko aurpegiz, abadea otoitzean ageri da Santiago bere zaindariarekin batera.

Beste balio handiko bi erretaula ere zor zaizkio Guiot de Beaugranti, bizitzaren azken urteetan eginak. Batetik, Balmasedako San Severino elizan, Juan de Urrutiaren kaperan, Kristoren erretaula. Han, bi zutaberen gaineko arku alakatuan, Aita Jaungoikoa ageri da hodei artean, Kalbarioko taldea, Ama Birjina eta San Joan babestuz, behealdean Pasioa eta Piztuerako eszenak dituela. 1548an hil zen Guiot, Bilarko Ama Jasokundekoaren elizako erretaula nagusia prestatzen ari zela. Lan honetan Juan anaiak eta Mateo ilobak ere laguntzen zioten. Guiot hil ondoren Andres Araozek jarraitu zuen lana, Juan Araoz bere semea lagun zuela, 1559an obra bukatu arte. Hala ere badirudi erretaula nagusi honen lehen gorputza, sagrarioaz gainera, Jasokundeak, Gizakundeak eta Elizako gurasoek osatua, Beaugrant-tarrei zor zaiela, irudien naturalismo adierazkorrak erakusten duen bezala, haien lantegiko obrarik ezaugarrizkoena baita.

Juan de Beaugrant Guiot-en anaiarena da, bestalde, Markina- Xemeingo Ama Jasokundekoaren elizako erretaularen oina; herri bereko Amalloako San Joan Bataiatzailea ermitako Pietatearen erliebea eta Bilboko San Anton elizako Pietatearen erretaula ere bereak ditu. Portugaleteko Santa Maria elizako erretaula nagusia Juan de Beaugrantek eta Juan de Angulok elkarlanean egina da.

Erretaula honen antolamendua Bilarkoaren antzekoa da, hark baino gorputz bat gehiago erantsirik.

Portugaleteko eliza honetan bertan Juan de Beaugrantena da Errege Magoen Gurtzaren erliebea ere, bere naturalismo adierazkorrak eta edertasunak besteak beste Diego de Siloéren maisutasuna gogoratzen dutela.

Beaugrant senideen lanak ez dira edonola ere aipatutakoetara mugatzen, Orozkoko Olarteko Pietatearen erretaula ere beraiei zor baitzaie, Errioxa aldeko zenbait erretaula bezalaxe (Abalos, San Vicente de la Sonsierra, Cañas eta Ochandurikoa).

XVI. mendearen lehen erdian Euskal Herrian beste zenbait artista atzerritarrek ere lan egin zuten; horien artean bada garrantzibereziko eskultore bat, Pierres Picart. Benetako abizena Duran zuen arren, bere jaioterriko izena (Picart) erabiltzen zuen garai horretan ohikoa zen bezala. Jatorriz frantsesa bazen ere, gauza ziurra da berrogeita hamar bat urtez bizi izan zela Euskal Herrian, Oñatin gehienbat, emakume euskaldun batekin –Catalina de Elorduy– ezkondua. Oñatin bertan hil zen 1588an. Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako zenbait lekutan ere bizi izan zen haietan lanak egiten zituen bitartean.

Badakigu, era berean, 1545ean Valladolida joan behar izan zuela Oñatiko Unibertsitateko fatxadan parte hartzeko akordioa sinatzera.

Pierres Picarten bilakabideak garbi agertzen du mendearen erdialdetik azkenengo herenera eskulturan gertatzen den garapena eta erromanismorako bidea.

Horrela, bi garai bereiz daitezke argi eta garbi bere ibilbidean.

Lehenengoan oso eskultura adierazkorrak egiten ditu, Berrugueteren manierismoari jarraikiz: zutabe balaustradaduneko erretaula platereskoak, gruteskoak, kalitate handiko tailuak... Pixkanaka egitura argiagoak osatzen saiatuko da, apaingarriak arinduz.

Hirurogeigarren ondoko hamarraldiaren azkenaldera bestebide bati heldu zion, eskulturetan erromanismorako bidea hartuz eta erretauletako arkitektura neurrizkoagoa eginez. Gainera, garai horretan dagoeneko arrunta zen bezala gruteskoak eta gai klasiko paganoak (piztiak, izaki mitologikoak, landareak...) erabiltzeari utziko dio, eta halakoen ordez gai kristauak lantzen hasi zen, umeak, aingerutxoak, etab. Joera berri honen adibide bikaina da Lizarrako San Joan erretaula. Bigarren garai honetan gainera Picartek lantegian beste zenbait artista laguntzaile bildu zituen, Juan de Beauves fraidea edo Lope de Larrea, esate baterako.

Picarten lehenengo garaiko obra nagusi eta ezagunenak Oñatiko Unibertsitatean eginakdira. Honen arkitekto eta diseinatzaile orokorra nor izan zen ez badakigu ere, badakigu, ongi dokumentatua baitago, Picartenak direla fatxadako lau harroin handiak, kanpai horma eta seguruenik fatxadaren zenbait tailu ere. Kaperako erretaula ere berea du, bestalde, 1545 aldekoa, eta baita klaustroko arku arteetako errege eta pertsona bertutetsuen bustoak. Fatxadako eta harroinetako eskultura guztiek unibertsitatea bertute etxea dela adierazi nahi dute, jakintsuen bertuteak agertzen dituzten irudiak erakutsiz. Kaperako erretaula berriz onenetarikoa da bere estiloan; Berruguete, Juni eta gisa horretako eskultoreen eragina sumatzen zaio. Hiru gorputzeko erretaula da hau, zutabe balaustradadun finekin, ohiko ikonografia erlijiosoa oso indar adierazkorraz baliatzen duena.

Picarti zor zaizkio orobat beste zenbait elizatako erretaulak: Alegikoa, Anoetakoa, Albenizeko nagusia, Oñatiko San Martin ermitakoa, etab. Nafarroan ere baditu makina bat, berrogeita hamargarren ondoko hamarraldikoak gehienbat. Bere bigarren garaiko fruituak, aldiz, erromanistak dira dagoeneko, Ulibarri, Arana eta Irañetako erretauletan ikus daitekeenez.

 

Eskultura (II)

 

Erromanismora bidean

Erromanismora bidean esaten denean, abiapuntuko estiloa eta tartekoa den zerbait adierazten da aipatu gabe. Abiapuntua Berpizkundekoa da kasu honetan, eta plateresko estiloa eta manierismoa dira tartekoak, erromanismo aurreko garaian sartu ohi direnak. Joera horiek indar handia hartu zuten XVI. mendearen lehenengo laurdenetik aurrera, batez ere Espainian, lehenengoak, eta Europako beste zenbait lurraldetan ere bai, bigarrenak.

Euskal Herrian, Berrugueteren, Diego de Siloéren, Picarten eta Beaugrant-tarren eskutik sartu ziren joera horiek. Izan ere, Picartekin eta Beaugrant-tarrekin lanean aritu ziren, besteak beste, Andres Araoz eta Juan de Ayala, Euskal Herriak estilo horietan izan dituen eskultorerik handientxoenak.

Berpizkundeko estiloaren arrastoa eta horretatik irten nahia, biak nabari dira euskal eskultore horien irudietan. Bikain lantzen dituzte giza irudietan adierazkortasuna erakus dezaketen atalak, eskuak, aurpegiak etab., baina horiek jantzien tolesdura artean erdi itorik bezala agertzen dira zenbaitetan.

Andres Araoz non eta noiz jaio zen adierazten duen agiririk ez da aurkitu. Guztiaz ere, gauza jakina da gazte denboran, 1520 aldean, Labrazan (Errioxan) denboraldi bat eman zuela eta, zuen lanagatik, Nafarroan eta Gipuzkoan –Aian, batez ere– egonaldi luze samarrak egin zituela.

Bizitzaren parterik handiena, hala ere, Gasteizen eman zuen, dirudienez; bere kontratuetan, Aiako lanak hartzeko egin zuenean eta abar, Gasteizko biztanle gisa agertzen da bederen. Izenez ez ezik, sortzez ere araoztarra ote zen diote batzuek. Hil, berriz, Nafarroako Uxanabilla herrian hil zen, 1563an. Lanik ezagunenak bere bizitzako azkeneko hamar urteetan, 1554-1563 bitartean, egin zituen, Gipuzkoan gehienak. Kronologiaridagokionez, eta Itziarko Andre Maria elizako erretaula berea dela egiaztatzera, hori luke lehenengo lana, edo lehenengoetakoa behintzat. Ez dago Araozena dela ziurtatzen duen agiririk, baina, haren lantzat daukate adituek.

Eskultore honi buruzko lehenengo erreferentzia 1550ekoa da, dena den, Bilarko Ama Jasokundekoaren elizan egin behar izan zuen erretaula nagusiari dagokiona.

Lan hori Beaugrantek hartu zuen, baina ez zuen bukatzeko betarik izan, eta Andres eta Juan Araoz aita-semeek bukatu zuten. Baina lan guztia bukatzeak nahiko luze jo zien eta ordaindu behar zietenekin arazo dezente izan zuten. Dirudienez, egin zezakeena baino lan gehiago hartzen zuen Andres Araozek, eta Bilarko horrengatik ez ezik, izan zituen beste zenbait lanengatik ere pleituak. Eta baditu, bestalde, bukatu gabe utzitako lan batzuk ere, Eibarko San Andres elizako eta Zarauzko San Maria elizako erretaula nagusiak, adibidez.

1554an sinatu zuen Aiako San Esteban elizako erretaula nagusia egiteko kontratua; Aian bizi zela egin zituen, bestalde, Aiako elizako San Pedroren, San Sebastianen eta Santa Katalinaren aldareetako erretaulak ere. 1560 inguruan, Getariako Salbatore elizako koruko aulki saila egin zuen, baina, sute batek guztia erre zuen. Urtetsu horietakoak ditu Uxanabilla eta Lapoblaciongo (Nafarroan biak) elizetako erretaulak ere. Eta badira oraindik beste batzuk bereak ote diren ustekoak, Oikiako San Bartolome elizako erretaula eta Kristo gurutzetik jaitsi edo Hari lur eman ziotenekoak, Hernanin eta Azpeitian;estiloari dagokionez, eta berea den edo ez oraindik ziur ez dagoen Itziarko Andre Maria elizako erretaula aparte, bizpahiru ezaugarri nagusi bereiz daitezke besteen gainetik. Itziarko horretan, hor ere arkitekturan askatasun handia ikusten den arren, geroago eskulturan eta, batik bat, klasikoen joerako kutsu naturalistan erakutsiko zuen trebetasunik ez zaio nabari. Arrazoi horregatik, Araozena ez ote den edo, berea izatera lantegiko lana ote den ere pentsatu izan da lan horri buruz. Berpizkunde garaiko seme eta garai horretako arte joeraren jarraitzaile den aldetik, giza irudiak moldatzeko eta horiei jantziak egokitzeko naturaltasun handia erakusten du; jantzietako tolesduren oparotasuna zela bide, are gehiago landu behar izan zituen giza irudietako ageriko atalak, eta jantziak gorputzari estuago loturik irudikatu, hala zegokien aldeetan. Irudien adierazkortasuna kanporatzeko eta hobeto agertzeko, kopeta, bekoki, masail eta gainerako hezurrak, zainak eta giharrak nabarmenarazten ditu. Garbienik Eibarko San Andresen elizako ebanjelarietan antzematen da hori. Mugimendueta indar itxura bera nabari da egiten dituen jantzi eta tolesduretan ere. Bestalde, haizearen eraginez bezala sakonuneetara etzanik eta punta zorrotzetan bukatzen zirela eratzen zituen ile-bizarrak, eta ez erromanismo garaikoek bezala, kiribilean bukatzen zirela.

Juan de Ayala bere ogibideari loturik 1527an agertzen da lehenengo aldiz, Markinako Andre Maria elizako erretaula nori eman erabakitzeko kontratuan, hain zuzen. Martín de Iragorrik Oñatiko alkatearen aurrean egin zuen lekukotza batean agertzen da, hurrena, 1536ko uztailaren 26an, zehatzago esateko. Dokumentu horretan, irudigile eta Gasteizko biztanle gisa agertzen da. Lizarrako San Joan elizako erretaula egiteko hautagai aurkeztu ondoren egin zuten kontratuan ere (1563), nahiz eta Zuñigan (Nafarroan) kokaturik, Gasteizko biztanle gisa agertzen da berriro. Ez zen, noski, zuen lanarekin, beti Gasteizen biziko, baina badirudi bizitzaren parterik handiena han eman zuela. Lanean ere bizitzako aldi batean baino gehiagotan aritu zen Gasteizen. Estiloari dagokionez, Andres Araoz, Picart,Guiot de Beaugrant eta Gaspar de Tordesillas izan zituen maisuedo, gero bere irudiei, kutsu propioa eman bazien ere. Salvador Andrés Ordaxen iritzian, Katadianoko (Araba) Eskolunbeko Andre Mariaren santutegiko erretaula du lanik adierazgarriena; 1546- 1567 bitartean egin zuen, Urduñako Jerónimo de Nogueras eskultorearekin.

Oñatiko San Migel elizako Pietatearen kapera du lehenengotako lana. Gaspar de Tordesillasek hartu zuen lan hori, baina Juan de Ayalak ere parte handia izan zuen. Gasteizko Santa Maria elizako erretaula nagusian, Luxaondoko elizakoan eta Portugaleteko Santa Maria elizakoan aritu zen ondorengo urteetan.

Guiot de Beaugrantek 1549an hasi zuen azkeneko hori, eta Juan de Beaugrantek eta biek bukatu, 1555ean. Erretaula horretan, ezkerreko aldea da Juan de Ayalarena.

1568-1572 bitartean bizpahiru erretaula egin zituen Gasteizen, eta Zuñigako Santa Mariakoaren parte bat ere berak hasi zuen; bukatu ordea Diego de Ayalak bukatu zuen. Lanean eta ikasten, familiak Gasteizen zuen lantegian hasi zen, baina bere garaiko beste eskultoreekin ere askotan aritu zen gero, eta horietatik jasotzen zuena bere eginaz joan zen aldatzen. Gaspar de Tordesillasengandik eta Guiot de Beaugrantengandik hartu zuen irudiei halako adierazkortasun apal edo isil bat emateko antzea, eta Andres Araozengandik, klasikoen kutsuko naturaltasuna.

Estiloz, bere gainerako askorenak baino zurrunagoak eta aldi berean lasai edo gozoagoak dira Juan de Ayalarenak. Hori garbi nabari da jadanik Oñatiko San Migel elizako erretaulan, berakegin zuen partean, eta halaber, Portugaleteko Santa Maria elizako ezkerreko aldean ere. Camón Aznarren iritzian, Berpizkunde garaiko estiloaren barnean baina, kutsu berezia du Juan de Ayalaren arteak: edertasuna erakusteko gogoa-edo nabari baita egiten dituen aurpegietan, tolesdurak laztasunik gabe okertzeko eta harrotzeko joera jantzietan, eta errealismo xaloz irudikatzeko joera buruetan. Guzti horrek erromanismora hurbiltzen du zenbait gauzatan.

 

Eskultura erromanista Euskal Herrian

XVI. mendearen bukaeran eta XVII. mendearen hasieran izan zen estiloagatik datorkio joera honi erromanismo izena.

Izan ere, garai horretako artistak Berpizkunde garaian Italian izan zen estiloa imitatzen hasi baitziren, Michelangeloren azkenaldekoa, Bandilleni, Rustici eta Sansovinorena, besteak beste. Indarra, berriz, protestanteen eta katolikoenarteko tirabirek eta Trentoko kontzilioak (1545-1563) Eliza katolikoaren barnean sortu zuten giroaren ondorioz hartu zuen. Euskal Herriko eta inguruetako probintzietan eskultore handiak izan ziren garai horretan.

Gaspar Becerraren eta Pedro López de Gámizen eskutik, edo horien eraginez, sartu zen erromanismoa Euskal Herrian. Izan ere,estilo horretan Euskal Herriak izan duen artistarik handiena, Juan Antxieta, Gámizekin lanean aritua baitzen, Briviescako Santa Maria elizako erretaulan, diren ederrenetako batean. Estiloari berari dagokionez, aurrekoen adierazkortasun manierista hura baztertu egiten dute hein batean, baina formaren aldetik manierismoari lotu zitzaizkion. Erromanismo aurrekoek baino espazio banaketa soilagoa eta argiagoa dute erretauletan, eta garbi nabari ahal izateko moduan antolatzen dituzte irudiak, inguruan apaingarri gutxiago dutela besteak beste. Hori argi ikusten da, adibidez, Zumaiako San Pedro elizako erretaulan (Juan Antxieta), Alkizako parrokiakoan (A.

Bengoetxea) eta Oiartzungo Ospitaleko Joan Bataiatzailearen kaperan (Jerónimo Larrea). Eskulturan ere zer adieraziari baino garrantzi handiagoa ematen diote nola adieraziari edo formari; gorputzeko zenbait atalekin –zango, lepo eta abarrekin– giza irudiaren kanona bera ere luzatu egiten dute horretarako. Eskultore erromanistek aurrekoek baino mugimendu itxura handiagoa ematen diete irudiei, eta irudi osoaz edo horien egituraz eta konposizioaz baliatzen dira edertasuna adierazteko. Irudirik gabeko parteak bete gabe uzten dituzte gehienetan, irudiak berak gehiago nabarmentzearren. Eta gehienek margotu egiten zituzten irudiak.

 

Eskultura (III)

 

Antxieta

Juan Antxieta azpeitiarra izan zen eskultore erromanisten artean nagusia. Gipuzkoan eta Nafarroan lan asko egin zuen, eta Valladolid, Burgos, Briviesca, Gasteiz, Jaca eta Zaragozan ere jardun zuen. Bestalde, ikasle eta jarraitzaile asko izan zituen, haren lana areago zabaldu zutenak.

Antxietaren lanaren garrantzia garbi adierazi zuen bere maisuetako batek, Juan de Juni eskultore handiak: Junik, gaixorik, Medina de Riosecoko Santa Mariako erretaula bukatu ezin zuela-eta, Antxieta aipatzen zuen testamentuan, lana amaitzeko eskultore egokiena hura zelakoan.

Antxietaren bizitza ez da ondo ezagutzen; urte askoan, gainera, bi Antxieta eskultore zirela uste izan da, Juan bat, eta Migel Antxeta, nafarra, bestea. Egun, nahiko frogatua dago azken hori ezzela existitu, eta nahasketa bat gertatu zela, besteak beste, abizenarekin.

Ia segurua da Italian izan zela Juan Antxieta gaztetan, eta italiar eskultore handiak ezagutu zituela han: Quattrocentoko Donatello eta Jacopo della Quercia, eta, batez ere, urte haietan lanean ziharduen Michelangelo.

Antxietaren lanak guztion eragina ageri badu ere, Michelangelorena du nagusia: haren “David”en inspirazioa Antxietaren eskulturen besoek duten indarrean igartzen da; “Moises”a hainbatetan errepikatu zuen, Jacako Aita Jainkoaren irudian bereziki, eta Tafallan Erromako Santa Maria sopra Minervako “Kristo berpiztua” hartu zuen eredutzat. Horiez gainera, Florentziako Medicitarren kaperako beste eredu batzuk, edota Kapera Sixtinakoak, sarritan ageri dira Antxietaren irudi eta xehetasunetan.Bestalde, Antxietaren lanak badu harremanik italiar manieristekin, Bandinelli, Rustici eta Fontanarekin besteak beste.

Ez dakigu noiz jaio zen, baina 1515-1520. urte inguruan behar du izan. Azpeitiko agiri batean aipatzen da Juan Antxieta bat, adin txikikoa, 1535ean Gaztela aldean zebilena, Burgosko edota Valladolideko eskultura lantegiren bateko mutil gisa. 1565-1570. urteetan Valladoliden zen; baliteke Gaspar Becerraren laguntzaile gisa joan izana hara. Becerrak Astorgako erretaula handia egin zuen, eta nonbait Antxietak ere parte hartu zuen hartan. Valladoliden harremanetan jarri zen Juni eta haren taldekideekin; Juniren jarraitzaile ziren, Becerrak bultzaturiko erromanismoaren ildotik.

Haien lantegietan aritu bide zen lanean, eta ofiziale gisa parte hartu zuen Simancasko Salvador elizako erretaulan, egileak Juan Bautista Beltrán eta Juan de Berruguete erromanistak zirela.

1560tik aurrera, kanpoko lanak utzi gabe, Euskal Herrian aritu zen lanean, eta azkenean Iruñean zabaldu zuen lantegia; han hil zen, 1588an. Katedraleko klaustroan hilobiratu zuten, idatzi adierazkor honekin: “Hemen datza Antxieta, bere obrak ez goretsi, ez gutxietsi ez zituena”. Duela gutxi frogatu denez, 1576-1578. urteetan Burgosko Las Huelgas monasterioko erretaula egin zuen, Martín Ruiz de Zubiate eskultorearekin batera; erretaula hartatik erliebe eder batzuk gordetzen dira, eta Andre Mariaren eta santuen hainbat irudi.

Oso interesgarriak dira, Antxietaren hezkuntza italiarra agertzen baitute biluziaren edertasunaren ikusmolde klasikoan. 1580 inguruan Burgosko katedraleko erretaula nagusiko Jasokundearen eta Koroatzearen taldeak egin zituen, eta Koruko Andre Maria, De la Fuente kalonjearen eskaeraz.

De la Fuente Iruñeko gotzain zela hil zen, eta haren oinordekoek Antxietari eskatu zioten bereherrian, Burgosko Moneon, hari eskainitako kaperan erretaula egitea. Jacako Seoko Hirutasun Santuaren erretaula alabastrozkoa, 1578koa, Antxietari egozten zaio; geroxeago Zaragozako Seoko Zaporta kaperan San Migelen alabastrozko erretaula egin zuen. Nafarroan Casedako erretaula egin zuen 1576an; Aoizkoa egin zuen 1580an, eta Tafallako Santa Mariako sagrarioa 1583an; 1588an, hil zen urtean, erretaularen gainerako parteak egiteko kontratua izenpetu zuen. Haren ikasle batek, Pedro González de San Pedrok, amaitu zuen, baina estiloarekiko leialtasun handiz.

Bizkaian ez da ezagutzen Antxietaren lanik; bai ordea Araban eta Gipuzkoan, baina zoritxarrez galdu egin dira asko. Aipamenen arabera, obra zaharrena 1572koa da: urte hartan Asteasuko San Pedro elizako erretaula nagusia egiteko hitz eman zuen, Pierres Picartekin erdi bana; honek Lope de Larrearekin lan egiten zuen, eta hurrengo urtean Picartek eta Larreak haren eskubide guztieiuko egin zieten, Antxietaren alde; Antxietak 1575ean bukatu zuen lana, egun galdua.

Garai hartan egingo zuen lanik bere jaioterrian, Azpeitian; han bizi zen, eta handik egin zuen Zumaiako San Pedroko erretaula nagusia, 1577. urtean bukatua; Martín de Arbizuk mihiztatu zuen.

Zumaiakoa Antxietaren lan garrantzitsuenetako bat da, eta osorik dago, baina predela edo behe zerrenda bat du geroztik erantsia, goragotzen duena. Jatorrizkoak predela bat eta bi gorputz ditu, hiru kaletan banatuta, eta burua; arkitektura soila da, habe klasikoekin, apaingarririk gabea ia. Alboko kaleetan erliebeak daude, eta erdiko eskulturak ia askeak dira. Predelan Azken Afaria eta Oinen Garbiketa daude irudikatuta, eta sagrarioaren alboetan, marko biribilduetan, San Markos eta San Mateoren irudiak ageri dira; lehen gorputzean, erdian, San Pedroren irudia dago, eta alboetan haren bizitzako bi gertaera, bokazioarena eta aingeruak kateetatik askatu zuenekoa; bigarren gorputzean Jasokundea ageri da, eta Deikundea eta Andre Mariaren jaiotza albo banatan. Buruaren gainean, hainbat santuren irudiez gainera, Kalbario eder bat dago. Erretaula honetan bete betean ikusten da Antxietaren estiloa, erromanismoaren ezaugarri guztiak bateratzen dituena. San Pedro aita santu gisa ageri da: jantziaren tolesakzabalak eta bakanak dira, oin bat maila batean igota baitauka; gorputza, beraz, oso modu sintetikoan dago irudikatua, burua ez bezala: begitartea oso serioa du, bizarra kizkur sakonez betea, eta tiara handi bat du buruan. Jasokundea Becerrak ezarritako ereduaren jarraipena da, ez bakarrik Antxietaren lan guztietan agertuko dena, baita erromanista ororengan ere, hala nola Lope de Larrea, Begoetxea eta abarren lanetan. Afariko eta Oin Garbiketako erliebeak ere penintsulako iparraldeko lanetan errepikatuko dira gero; Zumaiako honetan handitasuna eta eredu klasikoek ekarritako baretasuna eta zorroztasun psikologikoa elkartzen dira.

Gauza bera gertatzen da San Pedroren bizitzako gertaeretan, Antxietak geroko lanetan ere erabiliko baititu, hala nola Moneoko erretaulan; beste eskultoreengan ere izan zuten oihartzunik, Lope de Larrearengan adibidez.

1575-1576. urteetan, Martín deArbizu mihiztatzailearekin orduan ere, Zuazola komendadorearen kaperako erretaula egin zuen, Azkotiko parrokia elizan. Galdua da egun, baina ezagutzen da ikonografia: Pietatea eta Santiago ageri ziren erdiko kalean, santuak alboetan eta Kalbarioa buruan.

Oraindik ere Azpeitian bizi zela, Gasteizko San Migel elizako erretaula nagusia egiteko kontratua hitz hartu zuen 1575ean, Esteban de Velasco gasteiztar eskultorearekin batera eta Iñigo de Zarragaren diseinuaren arabera.

Zergatik ez dakigu, baina arazoak sortu ziren elizaren eta Velascoren artean; elizak irabazi zuen auzia, eta obraren eskubideak Antxietari eman zizkion Velascok.

Bakarrik ezin zuela eta, Lope de Larrearekin egin zuen. Erretaula horretatik pieza batzuk geratzen dira: Antxietarenak bide dira Zigorraldiaren eta Arantzazko Koroatzearen erliebeak, eta Dabiden eta Moisesen bi erliebe txiki.

Azkeneko lana, Tolosako SantaMaria elizako erretaula nagusia, 1588an, hil zen urtean, hasi zuen, baina ezin izan zuen bukatu.

Sagrarioa Santa Klara komentura eraman zuten, eta han dago, erretaula barroko baten barruan.

Hiru gorputzeko lan ederra da, Eukaristiari buruzko eszenak, Dabid eta Moisesen irudiak, besteak beste, dituena.

Antxietaren obra guztiek kalitate tekniko handia dute: trebetasun handiz garatu zituen Michelangeloren manierismoaren baliabide guztiak, hasieran aipaturiko italiar ereduen arabera. Juni ere maisu izan zuen; baina, Michelangeloren eraginez, Junik baino indar handiagoa du Antxietak, eta Juniren lanetan lazgarria dena, hunkigarri gertatzen da Antxietarengan.

Trentoren ondorengo gizona zen Antxieta, elizak mundua arau espiritualen arabera gauzatzea helburu zuen garaikoa.

Hala, Michelangeloren formak Kontraerreformaren xedeen bortiztasunak beretu zituen: garaihartako nahasmen espirituala irudien gehiegizko keinuetan ageri da, haien estuasun izugarrian, adierazkortasunean; Antxietaren erretauletan gainezka egiten duen enfasia haren garai mistikoen adierazpen bortitzen pareko dela esan daiteke.

 

Eskultura (IV)

 

Antxietaren jarraitzaile eta ondorengoak

Juan Antxietaren bi dizipulu nagusiak Pedro González de San Pedro eta Anbrosio Bengoetxea izan ziren. Jerónimo de Larrea ere aipatzekoa da, lehenengo garaietan Antxietak ezarritako estiloaren bideak ibili baitzituen.

Pedro González de San Pedro, Antxieta bere maisuak, 1588an hiltzean, bukatzeke utzi zituen hainbat proiektu amaitzeaz eta beste hamaika enkargu burutzeaz arduratu zen. Nafarroan egin zuen batez ere lan, eta han, Cabredoko herrian, lantegi bat zabaldu zuen 1600ean, bere ondorengoek jarraitu zutena. Cabredotik Arabako hurbileko herrietan lan egin ohi zuen. Heriotza laster iritsi zitzaion ordea, 1608an, eta hasitako zenbait obra bukatu gabe utzi zituen. Zehazki, Ekorako San Juan Bataiatzailea elizako eta Paganos herriko Ama Jasokundekoaren elizako erretaula laga zituen, ondoren bere lantegikoek amaitu zituztenak. Bi kasu hauetan erromanismoaren azken garaietako plastika nabarmena da, nahiz eta jada arkitekturan zutabe salomondarrak dakarren berrikuntza ageri den.

Anbrosio Bengoetxea, berriz, Lope de Larrea arabarrarekin batera, Antxietaren jarraitzaileen artean obra ugarien duen eskultorea da. 1552an Alkizan jaio zen, baina Asteasun bizi izan zen ezkondu ondoren; handik abiatuz Gipuzkoan hainbat lan egin zituen hil arte (1625). Antxieta hil baino lehentxeago sartu zenez bere lantegian, nahiz eta lehenengo garaietan maisuaren estiloaren jarraitzalerik petoena izan, ondorengo hamarraldietan bere bidea egiten eta haren estilotik aldentzen joan zen Bengoetxea. XVI.. endearen azken hamarraldian Nafarroan lan egin zuen, eta ondoren Gipuzkoan kokatu zen.

Horrela, Nafarroan, Pedro González de San Pedro kidearekinbatera Cascanteko erretaula nagusia landu zuen 1593an, eta hiru urte geroago Tuterako fraide predikarien komenturako San Jeronimoren irudia.Baina Bengoetxearen obrarik gehienak Gipuzkoan aurki daitezke.

Bere lehenengo lana, dakigunaren arabera, Donostiako San Bizente elizako erretaula nagusia izan zen, 1583 eta 1586 bitartean egina. Juan de Iriartek ere lagundu zion, eta hark landuak dira, hain zuzen ere, erretaularen oin-ilaretako lau erliebe, zenbait kritikoren arabera erretaularen alderik estimagarrienak direnak.

Erretaula garaiera handiko hiru gorputzez, erretaula buru batez eta zazpi kalez osatua da, gailurrean Kalbario ikusgarri batek biribiltzen duela multzoa. Antolamendu arkitektoniko klasikoa du, behealdeko herena landua duten zutabez hornitua. Erdiko kalean San Bizente, San Sebastian eta Jasokundearen irudiak dira nagusi, Antxietaren ereduari leialki jarraitzen diotenak. Alboetan hamabi apostoluen irudiak daude, imintzioz eta mugimenduz beteak, erromanismoan ohi den bezela. Oineko erliebeak, kalitate handikoak, Pasioari dagozkio.XVII. mendearen hasieran, Bengoetxeak Berastegiko San Martin elizako erretaula nagusia egin zuen, Donostiakoaren antzeko arkitektura duena. Hemen ere oinaren gainean hiru gorputz eta zazpi kale dira, baina Donostiako San Bizenteko erretaula hau baino handiagoa da neurriz. Oineko erliebeak dira aipagarrienetarikoak berriz ere, Itun Berri eta Zaharreko pasarteei dagozkien eszenekin, Azken Afaria, besteak beste. Erretaularen lehenengo gorputzean, bestalde, San Martin ageri da –hari eskainia baita eliza– eskuaz bedeinkatzearen imintzioa eginez; bizitzaz beteriko eta adierazkortasun handiko irudia da. Bigarren gorputzean San Lorentzok betetzen du erdiko gunea, hirugarrenean Ama Jasokundekoak, eta multzoa, azkenik, Kalbarioak burutzen du. Alboetako kaleetan Jasokunde, Gizakundeeta Jaiotzaren ziklo osoa irudikatzen da.

1604an Bengoetxeak Tolosako San Frantzisko elizako erretaula nagusia egin zuen. Hiru gorputz eta bost kale ditu; San Frantziskoren bizitzako eszenez dago jantzia, estilo erromanistaz. Santu honena da beraz erdian dagoen eskultura nagusia, San Frantzisko estasian agertzen duena. Erretaula buruan Kalbarioa dago, alboetan bi sargune dituela, horrela erretaularen laugarren gorputz bat osatuz ia. Tolosako eliza honetako Pietatearen kaperarako beste erretaula bat ere egin omen zuen Bengoetxeak, baina zoritxarrez desagertua da.

Bengoetxeak Hernaniko San Joan parrokiako erretaulan ere parte hartu zuen, Domingo de Uretak landutako arkitektura izan arren, sagrarioa eta San Joanen irudia berari zor baitzaizkio; gainontzeko irudiak Domingo de Goroa eskultoreak eginak dira.

Sagrarioan Kristo gurutzetik jaisten agertzen duen tailu ikusgarria du, konposizio bikainekoa.

Zarauzko parrokiako albo erretaula bat ere, Andre Maria Arrosariokoarena (gaur egun AndreMaria Pilarrekoarena), hark egina da 1612an. Erretaula liraina da, neurrizkoa, apaingarririk gabea.

Bi gorputz eta hiru kalez osatua da, eta Gizakundearen erliebea da ikusgarriena; bigarren gorputzaren erdiandago,eta Ama Birjina eta aingeruaren topaketa adierazkortasun handiz erakusten du.

Hiru urte geroago, 1615ean, Errenteriako parrokiako sagrarioa egin zuela ere gauza ziurra da (593 dukaten ordainez); sagrario honetan, Azken Afariko eta Pasioko erliebeekin batera Apostoluen irudiak dira nagusi, estilo erromanista argikoak.

Bengoetxeak baditu han-hemenka beste lan asko eta asko, esate baterako, Aieteko elizako Ama Birjina Haurrarekin, edo Gazteluko Kristoa (ia bi metroko tailu ederra, 1592koa, geroago egina den erretaula nagusiaren erdian dagoena).

Jerónimo de Larrea Goizueta eskultorea, berriz, ez da ia aipatua izan 1954an bere testamentua aurkitu zen arte, ez baitzen oro har haren izenik ageri Antxietarenikasle eta jarraitzaileen artean.

1562 aldera, Jacan, jaio zen seguruenik, familia euskaldunekoa zen arren; ondoren Tolosan bizi izan zen urte luzeetan. Euskal Herrian egin zuen lan gutxienez 1588tik, Antxietaren heriotzaren urtetik, 1616an hil arte. Ez zen beraz Antxietaren zuzeneko ikasle izan, baldin eta Jacan bertan ez bazuen maisua ezagutu, oso gazte zelarik, Antxietak 1578an hango katedralean landu baitzuen Hirutasunaren erretaula.

Jeronimo de Larreak ere Gipuzkoan lan egin zuen batez ere.

Oiartzungo Ospitale Santuko erretaula hark landua da, Martín de Ostiza mihiztatzaile zuela. Erretaula txikia da honako hau, Antxietarenestilokoa erabat, bi gorputzez, erretaula buruaz eta oinaz osatua. Zutabe salomondarrak ditu, frisoetan Ebanjelariak eta Pasioko gaiak, goialdean Kalbarioko taldea, etab. Beheko gorputzeko eskuinaldean dagoen San Sebastianen irudia bereziki ona da. Santuak eskuak zuhaitz bati lotuta ditu, geziek ez diote oraindik bular biluzia zauritu, zerurantz begiratzen du, datorkion sufrimenduagatik larritasuna argi eta garbi adieraziz. Antzeko estiloa du orobat agian Larreari zor zaion eta Azpeitian gordetzen den Kristo zigortuaren irudiak, hango San Sebastian elizan ikus daitekeen Larrearen beste Ecce Homo baten parekoa baita gainera. Obrahauetan adierazten duen sentimendu klasikoa eta kalitatea eskultore honen beste zenbait lanetan ere antzeman daiteke, Azpeitiko lekaime frantziskotarren elizako Kristoan edo Pasai Donibanekoan, esate baterako.

Gipuzkoan baita ere, Jerónimo de Larreak Antzuolako Uzarragako San Joaneko erretaula landu zuen. Besteak beste lau ebanjelariak (zutik eta ohi dituzten sinboloekin) ageri diren erliebeak eta erretaularen gorputz nagusiaosatzen duen San Joan Bataiatzailearen irudia hartzen dira eskultore honek egindako obratzat.

Badira Gipuzkoan han-hemenka Larrearen beste zenbait obra, erretaula osoak, edo gehiago, erretauletako zenbait erliebe edo eskultura. Esaterako, Donostiako Santa Mariarako San Antonioren erretaula, Albizturko San Gregorio ermitakoa, Zaldibiko Santa Fe elizako Ama Birjinaren erretaula, etab. Andoain, Lizartza eta Hondarribiko elizetan ere bere arrastoak utzi zituen artista honek.

Esan bezala, zenbait kasutan beste eskultoreek landutako obretan parte hartu zuen, 1614an Pedro de Goicoecheak Iruran eginiko erretaulan, edo Hondarribiko erretaula nagusirako landutako irudien kasuan bezala.

Aipatzekoak dira bestalde Jerónimo de Larrearen obren artean Gipuzkoako Probintziako Artxiboko erliebeak, Tolosan, 1596 eta 1602 artean eginak. Gai erlijiosoak lantzen ez dituen Larrearen obra bakarra da, uste denez. Erliebeek Gipuzkoako historiako zenbait gertaera kontatzen dute, beti ere Berpizkundeko kutsu nabarmenaz. Erliebeetako batek Octavio enperadoreak bultzaturik kantauriarrak Ernio mendira nola aldendu ziren adierazten du.

Enperadoreak bake proposamenak luzatzean, kantabroen arteko zaharrenek nahiago dute beren buruez beste egin erromatarrei amore eman baino. Beste erliebe batek 1512ko Belateko borroka irudikatzen du, gipuzkoarrek Nafarroako Joan Albretekoaren osteen kontrako gudua irabazi eta kanoien jabe egin ziren pasartearen bidez.

Azkenik, beste bi erliebek nafar eta aragoitarren arteko borroken berri ematen dute. Batek aragoitarrek Nafarroako erregea nola preso hartu zuten irudikatzen du; besteak, nafarrek bere erregea nola askatu zuten. Lau gertaera historiko hauek hautatu izanaren arrazoia azaltzeko Gipuzkoako armarrian ageri diren hiru ikurrak emateko arrazoi izan ziren pasarteak hartu behar dira kontuan, garai hartan ulertzen ziren gisara, jakina. Erliebe hauez gainera lau bertute kardinalak eta hiru teologalak irudikatzeko agindua eman zitzaion Larreari, gaur egun Tolosako Santa Maria parrokiako sarreran aurki daitezkeenak, hain zuzen.

 

Eskultura (V)

 

Antxietaren beste jarraitzaileak

L ope de Larrea y Hercilla 1540an sortu zen Agurainen eta bertan hil zen 1623an. Arabaz gainera, Nafarroan egin zuen lan eta, neurri apalagoan bada ere, Gipuzkoan ere bai. Nortasun handikoa da Larrearen estiloa zeren eta, goiz aski, Pierres Picarten eragina –adierazkortasuna eta kalitate teknikoa– jaso baitzuen, Antxietaren inguruko erromanistek ez bezala. Urte askotan Picartekin batera, lantegi berean, lan egin zuen. Bere obretan, Juni edo Antxietaren ereduari jarraikiz modu manieristak erabiltzen baditu ere, ez da haietan grinazko tentsiorik azaltzen eta gainerako erromanistenak baino lasaiago eta naturalistagoak gertatzen dira. Hala eta guztiz, harreman onak izan zituen Antxietarekin, harekin lan egin zuen eta Azpeitiko maisuak estimu handitan zuen Aguraingoa.

Hiru aldi bereizi ohi dira Larrearen obran. Lehen aldia 1870 ondoko urteetatik 1885 bitartekoa da. Garai horretako obrek perfekzio formala eta teknika egokia azaltzen dituzte. Giza gorputzak gihartsu eta indartsu irudikatzen ditu, eta inoiz edo behin manieristen gehiegizko adierazkortasun hartan erortzen bada ere, gehienetan ez dago horrelakorik; Larrearen ezaugarri izango den idealizazio orekatu atsegina ageri da jadanik orduko eskulturetan. Aldi horretakoak dira Gasteizko San Migel elizako erretaula nagusia, Juan Antxietarekin elkarlanean egina; Uribarri-Haranako erretaula nagusia, Pierres Picartekin egina (1572an hasia). Azken honetan, Lizarrako San Joan elizan erretaularako erabilitako eskemari jarraitu zion Picartek; eskulturetako zenbait zati erromanista badira, Larrearen orekaz hornituak beti ere, besteetan Picarten tradizio adierazkorrarekin lotuago azaltzen dira. Garai hartan ere, Tolosako Probintziako Artxiborakodiseinua egin zuen Picartekin batera.

Bigarren aldian, 1585-1595 bitartekoan, eskulturen idealizazio sotila areagotzen du, gorputz jarrera lasaiak eta talde dotoreak moldatuz. Antxietaren eta Bengoetxearen eragina gehien nabarmentzen den aldia dateke, haiekin guztiz bat inoiz egiten ez badu ere. Garai hartakoa da Larrearen obra gailena: Aguraingo SantaMaria parrokia elizako erretaula nagusia. Multzo orekatua da eta predela, hiru maila, bost kale eta gailurra dira haren osagaiak; zutabe klasiko eta salomondarrak ditu, eta frontoi zuzenak eta biribilduak.

Eskultura ohargarriak ditu, haien artean Ebanjelariak, Deikundea eta Ikerkundea nabarmentzen direla. Azken maila, Larrea hil ondoren, Francisco de Forondak burutu zuen. 1589an Rodrigo Sáez de Vicuñaren ohoretan Bikuñan egindako kaperako lanak hasi zituen: San Pedrori eskainitako erretaula, hilobia eta San Kristobalen irudia. Eskema hori errepikatu zuen Nafarroako Biloriako erretaulan.

Hirugarren aldia, mende amaieratik heriotza bitartekoa (1623) da.

Gainalde leunagoak agertzen ditu, hala giza larruazala nola jantziakirudikatzerakoan, aurreko aldietako perfekzio formalarekin batera beti ere. Araban gehien lan egin zuen lantegia izan zen Larrearena: Aguraingo erretaulako bigarren mailako obrak, Ordoñana, Narbaxa, Biloriako erretaulako bigarren maila, Aguraingo San Joan, etab. Beste zenbait erretaulatan, hala nola Alda eta Larreakoetan, maila apalagoko obrak moldatu zituen.

Esteban de Velascok XVI.. endearen azken laurdenean egin zuen bere eskultura lana, Gasteizko lantegian. Erromanisten ereduaren jarraitzaile leiala izanik, pentsatzekoa da López de Gamiz, Antxieta edo López de Larrearekin harremanak izan zituela.

Izan ere Antxietaren eragina garrantzitsua da Velascoren obran, nahiz eta zenbaitetan Larrearen leuntasunaren ukituak ere azaltzen dituen. Estilo erromanistari dagozkion ezaugarriak –contraposto jarrerak, gorputz atletikoak, konposizio klasikoak, Vignolarenagandik datozen arkitekturak, atlanteak, etab.– agertzen dira Velascoren obretan. Tailu zehatza, ongi moldatua du, desberdintasunik ez duten obretan. Hori guztia ageri-agerikoa da 1575eankontratatu zuen Arriagako erretaulan.

Urte horietakoak dira Gasteizko beste zenbait obra, hala nola Juan de Ayalak egin zuen Santa Mariako erretaula nagusiko gailurra, Arzubiagako sagrarioa (1573), Castilloko erretaulako sagrarioa eta predela, Santa Clarako erretaula (1578), Elburgo eta Añuako sagrarioak (1583 eta 1596). Bizitzaren azken aldian Bilbon lan egin zuen. Hala, San Anton parrokiako erretaula nagusia egin zuen (1593-1597), Martín de Zubiateren trazen arabera; gaur egun erretaula horretako zenbait pieza besterik ez dira kontserbatzen.Juan Fernández de Vallejok Errioxako eskola erromanistaren ordezkari handia Arabako elizetan utzi zuen bere aztarna. 1566an Lantziegon zuen bizilekua eta harena bide da bertako elizako erretaula nagusia -Azisklo eta Viktoria santuei eskainia-; lan horretan Enrique Dorus mihiztatzailearen laguntza izan zuen.

Aberastasun handiko multzoa da bai arkitekturari bai eskulturari dagokienez: predela, bi maila, hiru kale eta gailurra. Predelan atlanteak, bi ebanjelari eta Jesusen Nekaldiko eszenak ageri dira; lehen mailan, zaindariak eta haiei dagozkien eszenak; bigarrenean, Ama Birjinaren bizitzaren pasarteak, San Pedro eta San Pablo, eta gailurrean, Kristori dagozkion pasarteak eta beste ebanjelariak.

Jasokundearen eskulturan, López de Gamizen eragina antzematen da, erliebeetan garai hartan nagusi zen erromanisten estiloa jarraitzen duela. Berarena da Bergantzuko erretaula, Lezako San Martin elizatik datorrena (1571tik aurrera egina) eta Briviescakoestelaren ezaugarriak agerian dituena.

Arabako gainerako eskultore erromanisten artean nabarmentzekoak dira: Pedro de Ayala; Juan de Angulo; Gregorio de Lizarraga.

Juan Araoz, orobat, aipatu beharra dago; 1597an amaitua zuen Orbisoko erretaula nagusia, beranduko erromanismoaren obra ohargarria du.

Joanes de Iriarte Altsasun jaioa bazen ere, Donostian eman zuen ia bizitza guztia. 1595ean hil zen. Donostian eta inguruko herrietan burutu zuen bere lana: Donostia, Irun, Oiartzun, Hondarribia eta beste zenbait gune.

Kalitate handiko lana da Iriarterena, beti ere erromanisten ereduaren ildotik. Bengoetxearekin batera Donostiako San Bizentekoerretaula burutu zuen (1583- 1586). Hondarribiko Santa Mariako aldare nagusiko erretaulan lan egin zuen 1590etik aurrera; gaur desagertua bada ere, gaur arte gorde ahal izan diren piezek garbi erakusten dute irudigilearen maila. 1595ean, Iriarte hil ondoren, Lope de Iriarte anaia, Martín de Ostiza, Esteban de Ostiza eta Jerónimo de Larreak jarraitu zituzten eliza hartako lanak.

Oiartzungo elizan Santa Katalinari eskainitako erretaula ere Joanes Iriarteren obra da.

Bitartean Gipuzkoako herri askotan maila apalagoko beste artista asko ari ziren lanean, hala nola Domingo de Mendiaraz Urretxun; Pedro de Goicoechea Altzo, Ibarra, Eldua eta Iruran; Juan de Basayaz Orexa, Gaztelu, Alegi eta Hernialden; Juan de Echeverría Altzo-Muñon, etab.

Martín Ruiz de Zubiate erromanista 1573tik aurrera, gutxienez, Burgosen kokatua zen.Antxietaren lankide zuzena izan zen Burgosko Las Huelgasko erretaulan (1576-1578), baita Briviescako Santa Klarako erretaula nagusian ere. Gero Bizkaian lan egin zuen. 1578an, Durangoko Santa Marian, Juan Beltrán de Otazuren lana jarraitu zuen, hartan Domingo de Navarrete eta Juan de Zárraga irudigileen laguntza zuela.

Multzo handia osatzen du Santa Mariako erretaulak eta arkitekturari dagokionez Briviescakoarekin lotua ageri da: predela, hiru maila, gailurra eta bost kale. Ama Birjinaren bizitzaren pasarteak ageri dira mailetako erliebeetan, oro har Antxietaren ereduaren araberakoak, bankuan Pasioaren pasarteak erakusten diren bitartean.

1593an, Bilboko San Anton elizako erretaula nagusirako diseinua egin zuen, gero Esteban de Velascok gauzatu zuena.

Bizkaian, erromanismoak zabalpen murritzagoa izan bide zuen. Alabaina, estilo hori azaldu egiten da zenbait lekutan, hala nola Mendatako San Migelgo erretaulan –Ruiz de Zubiatek egintzat eman ohi da– edo Zeanuriko Santa Mariako predela nagusian.

Gainera Murelagako Martín de Basabek, ofizioa agian Ruiz de Zubiate edo Esteban de Velascorekin ikasi zuen irudigileak, Antxietaren eskuko erromanismoa hedatu zuen hainbat obraren bidez: Bilboko San Anton, Zubiateren trazen arabera; Xemeingo Santa Mariako erretaula nagusia (1601); Murelagako San Joan Bataiatzailearena; Getariako parrokia eliza, etab.

 

Pintura

Berpizkundeko euskal eskulturaren eta arkitekturaren aldean, askoz apalagoa da pintura, bai kopuruan bai kalitatean ere.

Eskaria ere urria baitzen, bi arrazoi hauengatik, beharbada: Flandriako pintura inportatzeko erraztasunengatik, eta bertako elizetako pintura zaletasun eskasagatik.

Sarreran aipaturiko horren adibide garbia da Gipuzkoa. Lurralde horrek berrehun bat hargin maisu izan zituen XVI. mendean zehar, eta izen handiko eskultoreak –Antxieta, esate baterako–, baina pinturan, familia erretaula urreztatzaile batzuk izan ezik –Oñatiko Olazarandarrak, Mutrikuko Brehevilletarrak, Arrasateko Elizaldetarrak–, ez dago nabarmentzeko moduko pintorerik.

Margolanak ordea, badira, Flandriatik ekarritako triptikoak eta, adibidez. Flandriako pintura XV.. endearen erdialdean sartu zen Espainiara, eta eragin handia izan zuen, garrantzi handiko arte ildo bat zabaltzen baitzuen, Euskal Herrira ere iritsi zena. Baina Gipuzkoak harreman berezia zuen Flandriarekin, itsas merkataritza zela bide. Izan ere gipuzkoar eta flandriar portuen arteko markataritza harremanak ugariak izan ziren orduan eta gero ere, XVI.. endean zehar. Ez da harritzekoaberaz, euskal itsasgizonek margolanok Flandrian erostea eta herrira ekartzea, bertako kaperaren apaingarri. Besteak beste, flandriar pintore hauen margolanak daude Gipuzkoan: Van Connixloo, Metsys, Blocklandt, Joest de Calcar, Van der Goes eta Memling.

Zumaiako San Pedro elizan adibidez, Jan Joest de Calcarrek margotu zuela uste den triptiko bat dago San Bernabe kaperan.

Eliza horretan berorretan, San Anton kaperan dagoen triptikoaren ateak, 1540. urte ingurukoak, Van Connixloorena dirudi.

Aizarnako elizan, Granadako dukeen kaperan dagoen triptikoa ere, 1540. urte ingurukoa, Van Connixloorena dela uste da. Garai beretsukoa da, 1530-1540 bitartekoa, Bergarako San Pedro elizako sakristiako poliptikoa, Gérard David Bruggeko eskolako azken maisu handiaren lan moldearekin lotzen dena. Zarauzko Aita Frantziskotarren elizan A.

Blocklandt margolariaren 1577.. rteko triptiko baten oholak gorde dira, eta Elgetako elizan ere beste triptiko bat bada, sakristian.

Bestalde, ohol gaineko margoak daude Loiolan, San Ignazioren familiaren otoizleku edo kaperan (Prevost, Deikundea), Lezoko elizan (Ama Birjina Haurrarekin),eta Arantzazun (Ama Birjina Haurrarekin, Quintin Metsysena).

Donostiako San Telmo Museoan triptiko bat dago, donostiar familia batek bertan utzita –gehiago ere badira bilduma partikularretan–, eta hiru ohol: Ama Birjina Haurrarekin, eta Joan Santuak (bi ohol).

Bizkaian ere, Bilboko museoan batez ere, badira batzuk, bizkaitar merkatarien joan-etorrien eta erosle berezi haien inportazioen frogagarri. Portugaleten Bruggeko lantegiko triptiko bat dago, Provoostek egina, behar bada.

Arabako Elizbarrutiaren museoan ere gorde da zenbait triptiko.

Horietako batzuk Pieter Coecken artearekin lotzen dira: Jan van Dornicken Epifania, Van Orley gogorarazten duen beste Epifania bat, Herediako parrokiko Familia Santua, edota Kristo Gurutzetik eraisten, Ehorzketa eta Piztuera. Ambrosio Bensonekin lotzen da Gurutziltzaketa deituriko ohola, jabea Martín Franco delako bilbotar merkatari bat dela dioen idatzia duena.

XVI. mendearen hasieran, Pedro Díaz de Oviedoren jarraitzaileen hispano-flandriar estiloa zen nagusi Nafarroan. Aipagarria da,besteak beste, Artaxonako San Saturninoren elizako erretaula.

Italiar joerako lehen margolanak Pedro de Aponte aragoitarrak Erriberriko Santa Maria elizarako eta Cintruenigoko parrokirako egin zituen erretaulak dira. Juan de Bustamantek Zizur Nagusikoerretaula platereskoa eta Uharteko San Joan elizako erretaula nagusia egin zituen. Iruñeko margolari batzuk estilo bateratu samarraz aritu ziren ia mende oso batean zehar, garaiko aragoitar pintura onarritzat harturik. Talde horren antzeko estiloa landu zuten era berean Iruñeko Oscariztarrek; Egiarreta, Lete, Zia, Sarriguren, Arre, Aldatz eta Iruñerriko beste erretaula batzuetan lan egin zuten. Nafarroan lanean aritu ziren pintore atzerritarrak Aragoitik etorriak ziren denak, garrantzi handiko arte gunea baitzen Aragoi XVI. mendean. Horien artean aipagarriak dira Pietro Monone sienarra (Fustiñanako erretaula), eta Roland de Mois eta Pablo Schpers flandriarrak (La Olivako eta Fiteroko monasterioetako erretaulak).

Euskal Herrira Flandriatik ekarritako margolan horiez gainera, XVI. mendearen hasieran egindako beste batzuk ere badira, Behe Erdi Aroko hispano-flandriar pinturaren tradizioaren arabera egindakoak: Bidaurretako monasterioko San Anton ohol txikia (Oñati) eta Donostiako San Telmo Museoko Kristo Gurutziltzatua, adibidez, hala nola Bizkaiko zenbait elizatan –Ziortza, Karrantza, Turtziozko San Pedro, Durangoko San Pedro, Zaratamoko San Lorentzo– gorde dena. Aipagarria da orobat Labrazako erretaula, San Migeli eskainia, gaur egun Gasteizko Museoan dagoena.

XVI. mendearen bigarren herenetik aurrera Euskal Herriko pintura Espainiakoaren erritmoaren arabera garatu zen, baina ez zen mugimendu handirik sortu, eta ekimenik ezaren aurrean, margolari batzuek kanpora joan behar izan zuten. Baltasar de Echave Orio «Zaharra» aizarnazabaldarrak (1548-1619 edo 1623), adibidez, Mexikoko pintura eskola espainiarra sortu eta bultzatu zuen Juan de Juanes, Alonso Cano, Zurbarán eta Murillorekin batera. Pintura erlijioso bikainak utzi zituen Mexikon, besteak beste: La Oración en el Huerto (1608), Adoración de los Reyes, Santiago de Tlatelolco elizako erretaula. Bestalde, 1607an Discursos de la Antigüedad de la lengua cántabra Bascongada, euskararen aldeko apologia lana, eman zuen argitara.

Garai horretan Euskal Herrian lan egin zuten margolarien lanik apenas dokumentatu da. Sarreran esan bezala, familia batzuk ezagutzen dira, batez ere erretaula apainketan eta aritu zirenak.

Oñatetarren familiako Martín de Oñate da ezagunenetako bat: 1552-1563 bitartean San Pedro Morillasko erretaula egin zuen, 1556-1557 bitartean Luzuriagakoa, eta baita agian Subilana Morillaskoa ere. Beste Oñatetar batek, Juan de Oñatek, Uribarri-Dibinako erretaularen albo banatako zerrendetako oholak margotu zituzten.

XVI. mendearen lehen erdian egindako beste pintura erretaula batzuen egilea ez da ezagutzen: Oto Barreneko erretaula (1530.. rte ingurukoa), adibidez, San Blasi eskainia; Pobesko bi triptikoak (1543); Ribera de Valderejoko erretaula (1548); Mesantzako erretaula nagusia. Ohol soil batzukere badira Lezan, Gamarra Gutxian eta Añuan (San Sebastian triptikoaren alboetakoak).

Guztien gainetik, baina, duen kalitategatik eta darion usain bereziagatik –kanpoko eragina salatzen duten ezaugarriak–, Kexaako monasterioaren koruan dagoen Errege Magoen Adorazioa nabarmentzen da.

Urria da XVI. mendearen azken herenaldiko euskal pintura ere.

Aipatzekoak dira, halere, Eginoko Andre Maria, Munaingo San Joanen erretaularen beheko partea, edota Gereñako albo erretaula batean agertzen diren Andre Maria eta Joan Santuak.

Lanik bikainenak, baina, espainiar margolarienak dira. Obra horietarik gehienak espainiar gobernuko goi mailako karguetan zeuden euskaldunek bidaliak ziren.

Aipatzekoa da, adibidez, Itsasondoko elizako Andre Maria, Luis de Moralesek egina (Donostiako apezpikutegian dago gaur egun); Juan Pantoja de la Cruzen zenbait lan, Zumaiako Zuloagaren museoan eta Donostiako San Telmo museoan; are ikusgarriagoa da Silva Verásteguiren bildumaren Santa Ursula eta Hamaika Mila Dontzeilak, margolariaren obrarik ezagunenetako bat. Zumaiako eta Donostiako museoetanSánchez Coelloren koadroak daude. El Grecoren zenbait lan ere gorde da museo nagusietan, baina horietako obra batzuk duela gutxi eskuratukoak dira. XVI.. endearen bukaeran eta XVII.aren hasieran Francisco de Mendieta (1556-?) elorriotara nabarmendu zen. Harenak dira Bilboko San Anton eta Santiago elizetako erretauletan egindako polikromia lanak, Bizkaiko Aldundian ikusgai dagoen Jura de los Fueros de Vizcaya por Fernando el Católico, Procesión de Begoña eta Boda de Hidalgos koadroak.