Artea»Historiaurrea
Artea Historiaurrean
Artea
HistoriaurreanGizonak ere, haur txikiek bezala, zutik ibiltzen
ikasi behar izan zuen aurrena. Gero, buruz gai
izan zenean, ahal zuen hobekien bizitzeko eraren
bila hasi zen, eta han eta hemen aztarnak uzten, aldi
berean. Aztarna horiek erakutsi digute zer bilakaera
izan duen, eta noiz zertarako gai izan den.
Hizkera eta artea ere asmatu zituen halako batean,
eta gaur egun, ezin imajina dezakegu gizakirik horiek
gabe. Horiek noiz asmatu zituen esateko datu gutxi
dago, zernahi ere, zeren, aztarna asko eta asko
izadiaren desegite lanak irentsi baitu, batetik; beste
asko ezin eskura daitekeen lekuan baitago, eta bai
baita gero beste zerbaiterako erabili eta gizonaren
orainagoko jardueraren lekuko gisa hartzen denik
eta aurkitzeke dagoenik ere.
Historiaurreko artearen sorrera
ARTEAREN SORRERAZ, NON ZER IRUDI AURKITU DIREN ETA
GUTXI GORABEHERA NOIZKOAK DIREN ESAN DAITEKE ZIURAztarnak aztarna, historiaurreko
gizonaz dugun ezagutza
nahikoa eskasa da haren bizimodua
nolakoa zen ziur esateko.
Asmabidean aurrera abiatzea
bezala da garai haietako bizilekuak,
biztanleria, ekonomia eta
gizarteko antolaketa nolakoak
ziren adierazi nahi izatea, eta are
gehiago, orduko gizonaren psikologia
zeren arabera mugitzen
zen adierazi nahi izatea, izan ere
zaila baita harrez geroko milaka
eta milaka urteetan pilatu ahal
izan dugun esperientzia eta ezagutza
alde batera uztea eta izan
zitzakeen jokamolde psikologikoetan
aurreiritzirik gabe murgiltzea.
Harrizko tresnak moldatzen
hasi zen lehen hominidotik
lehenbiziko irudiak egiten hasi
zen gizonera bitarteko aldaketa,
epez luzea ez ezik, konplexua
ere bada aise ulertu eta adierazi
ahal izateko.Dena den, Homo sapiens sapiens
fosilis edo zelakoaren buru
egiturak ordura arte bestek izan
ez zuen bezalako konplexutasuna
zuen, eta agertu ere horren garaian
agertu zen artea. Gauzak
irudikatu ahal izatea edo norberaren
eta gauzen arteko bitartekaritza
egingo duen forma bat
asmatzea gauza berria zen erabat,
objektu konkretuei imajinazioaren
araberako betekizun bat
ematea suposatzen zuen horrek.
Eta orain urte batzuk arte bestela
uste izan den arren, arte jarduera
hori ez zen, gainera, Europan
bakarrik gertatu, kontinente guztietan
baizik. Lehenbiziko arte
adierazpenak euskarri hauskorren
gainean egin bide zituzten eta
horietako asko ezin eskura daitezke,
gaur egun diren tekniken
bidez behintzat. Dena den, Muster
aldiko aztarnategi batzuetan
aurkitu diren margo kondarrek,pinturarik aurkitu ez den arren,
bidea ematen dute eginkizun artistikoren
baterako erabili izango
zituztela pentsatzeko. Ez litzateke,
beraz, orain 32.000-37.000
urteko gizonak nola-halako arte
zentzuren bat bazuela esatea hain
burugabea, ez litzatekeen bezala,
silexezko zenbait tresnaren
simetria ikusita, Paleolitos aroko
gizon hark edertasunaren nolazpaiteko
zentzua bazuela esatea
burugabea, zeren funtzionaltasun
hutsezkoa ez zen forma bat eman
nahia eta horrek eragiten zien
nola-halako zirrara bat ere nabari
baita objektu horietan. Artea egiteko
euskarri berri eta iraunkorragoak
erabiltzen noiz hasi ziren
esatea, ordea, nahikoa gauza zaila
da. Nolanahi ere, arte sorketarik
zaharrenak Aurignac/Périgord
aldiko kulturaren garapenarekin,
orain 30.000 urte inguru agertu
bide ziren Europan, Goi Paleolitos
aroan alegia. Historiaurreko
mundu hartan aldaketa handiak
izan ziren garai horretan, eta agertu
berria zen Cro-Magnongo gizonak
eraginak, neurri handi batean.
Hartzuloak erabiltzeko, harria
eta hezurra lantzeko eta ehizerako
modu berriak aurkitu eta
zabaldu zituen horrek. Erlijio
kutsuko lehen kultura adierazpenak
ere garai horretakoak dira,
bestalde.Cro-Magnongo gizona, agian
arte jardueraren sortzaile, eta
ziur, horren eragile nagusi dena,
gutxienez orain 35.000 urtez gero
bizi da Euskal Herrian. Ez da hori
Euskal Herrian bizi izandako lehenengoa,
zeren duela 150.000
urteko aztarnak ere aurkitu baitira.
Baina urri dira garai horretako
gizonarengana edo orain
80.000 urte inguru agertu zen
Neanderthal-ekoarengana hurbil
gaitzaketen aztarnak; hainbat
harri landu eta hezur da eskura
dugun guztia. Harri horiek, inola
arteko objektu gisa hartzekotan,
oso zentzu zabalean hartu
beharko lirateke halakotzat. Benetako
artea, duela 25.000 urtetik
16.000 urtera bitartean (Venta
Laperra haitzuloan, Karrantzan)
agertu zen Euskal Herrian,
Aurignac/Périgord aldian, hain
zuzen. Garai horrez geroko arte
adierazpen asko aurkitu da Euskal
Herriko haitzuloetan, zaldi,
orein, orkatz, hartz, arrain eta hegazti
irudiak, batez ere; baina
bada, halaber, abere edo beste
gauza konkreturik adierazten ez
duen marra eta zirriborrorik ere.
Ezer agertu den hartzulorik aipagarrienak
Venta Laperrakoa,
Arenazakoa, Santimamiñekoa,
Ekaingoa, Altxerrikoa eta Ustaritzekoa
dira.
Historiaurreko artea eta klima ingurunea
WÜRM IZOTZALDIAN NEGU ETA UDA IZOZTURIK ZEUDEN
EUROPA IPARRALDEA ETA HEGOALDEKO MENDI GARAIENAK;
ORDUAN HASI ZEN GIZONA ARTEA EGITENPaleolitos aroko europako arte
guneen mapak erakusten
duenez, mendebaleko haitzuloetan
dira hormetako irudi gehienak,
Akitanian eta Espainiako
iparraldean batik bat; eskuko arte
piezak edo pieza erabilkorrak, aldiz,
Europako lurralde guztietan
aurkitu dira, iparraldeko hormategietan
eta, Würm izotzaldian,
Alpeetako izoztegietan izan ezik.
Paleolitos aroko horma irudiak
dituzten hartzulo aski da, bestalde,
Espainiako erdiko mesetatikhegoaldeko muturrera bitartean
eta Italiako zenbait eskualdetan
ere. Baina, alde horietako pinturak
ez dira “klasikotzat” hartzen
diren Frantziako hegoalde eta Espainiako
iparraldekoak bezalakoak.
Garrantzi handia dute,
halaber, 1960an, Kapovako hartzuloan
(Ural aldean) aurkitu ziren
horma irudi gorriek ere,
mapa orokorrari begira, bakanak
direlako, hain zuzen.
Historiaurrearen azkeneko
25.000 urteak, artea sortu eta zabalduzjoan zen bitartekoak alegia,
oso hotzak izan ziren oro har,
Würm izotzaldiak bete-betean
harrapatu baitzituen. Eta bereziki
hotzak izan ziren duela 22.500 urte
ingurutik 19.500 urte bitartekoak.
Baina izan zen orobat aldi epelik
ere: orain 31.000 urte inguru lehenengoa
eta duela 17.000 urte
inguru, bigarrena. Hormategi inguruetan,
gutxi-asko abere mota
eta landaredi beretsuek iraun
zuten bitarte horretan. Pleistozeno
garaiko gizon ehiztariak nahikoa
bizi-baldintza egokorra izan
zuen, beraz, artegintzari eman
zitzaion bitarte horretan.
Euskal Herria ere –eta Ebro
ibaitik Garona ibaira bitartekoa
hartu beharko litzateke hori esatean–
aipatu den marko horretan
sartzen da. Eta inguruko beste
zenbait alde baino, Gaztelako
meseta eta Frantziako zabaldia
baino leku epelagoa zen, gainera,
eskualde horrek hartzen zuena,
Bizkaiko golkoaren inguruko
eta horretatik ekialderako parteabehintzat; horma irudiak dituzten
hartzulo gehiena den partea, hain
zuzen. Klimaz gainera, garai
haietako biztanleentzat hotzaren
kontrako erremedio egoki gertatu
zen beste alde on bat ere bazuen
Euskal Herriak, Hirugarren
aroko mendi-sorketan eratu ziren
Pirinio mendiak bertan izatea,
hain zuzen. Mendiekin batean
sortu edo geroago eratu ziren
hartzulo eta gainerako abarogune
naturalak babesleku estimagarriak
izan baitziren alde horietan
bizi edo horietara bildu ziren
biztanleentzat, eta are gehiago,
gorago aipatu den izotzaldiko
garai gogorretan.
Klimak Paleolitos aroko kulturan
zenbaterainoko eragina izan
zuen garbi ikusten da, atal honen
hasieran esan bezala, Espainiako
eta Frantziako Paleolitos
aroko alde batzuek eta besteak
konparatzean. Lurralde bi horietako
mapak konparatzean kultura
adierazpen asko ikusten da
Frantziako hegoaldean eta Espainiako
iparraldean bezala Levante
Mediterraneo deritzan aldean,
nahiz eta lehenengo bi eskualdeetako
eta hirugarren eskualdeko
estilo, eskola eta teknikak
berberak ez diren. Aldiz, Paleolitos
aroko aldirik hotzenetako
kultur adierazpen gutxi da Gaztelako
mesetan, esate baterako,
aipatu diren beste bi alde horietakoekin
konparatzeko behintzat.
Klimak eta Pirinio mendien hurbiltasunak
ez ezik, Europaren eta
Iberiako penintsularen arteko
igarobide natural bakanetako bat
eskualde honetan izateak ere
zerikusirik izan zuen hemengo
kulturaren garapenean.
Artea eta arkeologia
Aldi historikoen arkeologia Berpizkunde hasieran
sortu zen, eta luze iraun zuen mugimendu
intelektual baten emaitza izan zen, gero bere bidea
filologiarekin eta artearen historiarekin batera
egiteko. Historiaurrearen arkeologia, aldiz, XIX.. endean sortu zen, eta hasieran, izadiaren zientzien
baitan egin zuen bere bidea. Bi diziplina horiek, hala
batak nola besteak, XX. mendea arte ez ziren hasi
historiarekin harreman esturik izaten, bakoitzak bere
berezitasunei eutsiz betiere. Historiaurrea, André
Leroi-Gourhan ikerlariak zuzpertuta, sedimentuak
aztertzetik giza zibilizazioak aztertzera igaro zen.
Gainerako aldi historikoei buruzko arkeologia
geldiroago askatu zen bere ingurunetik, eta teknikak
eta zibilizazioak aztertzeari heldu zion. Historiaren
osagarri gisa hartu izan da sarritan arkeologia, baina,
egia esateko, huraxe da hain zuzen ere, historia
–bere zentzurik zabalenean– aztertzeko biderik
emankorrenetako bat.
Historiaurreko artearen aurkikuntza
ARTEAREN HISTORIAKO LEHEN ARTELANAK EUROPAKO
HEGO-MENDEBALEAN AURKITU ZIREN, XIX. MENDEAN1940an Lascauxko haitzuloa
aurkitu zenean, mundu osora
zabaldu zen Paleolitos aroko
horma margoen ospea. Aurkikuntza
horrek artearen historia
unibertsalaren gailurrean jarri
zuen Paleolitos aroko artea. Historiaurreko
artelanen aurkikuntzak,
baina, mende bete lehenago
hasi ziren, Goi Paleolitos
aroan jendea bizi izan zen karst
eremuetako (Périgord, Quercy,
Pirinioak, Euskal Herria, Kantabria
eta Asturias) leizeetan egindako
behaketa lan sistematikoei
esker. Arte horren benetako antzinatasuna,
ordea, ez zen berehalakoan
onartu. Edouard Latert,
Henry Christy eta Félix Garrigouk
1860 inguruan egindako aurkikuntzak
eta sailkapenak baino
lehenago aurkitu ziren irudi eta
grabatuak «zeltatzat» hartu ziren.Bide batez esan beharra dago,
irudi haiek –mamutak, bisonteak,
elur oreinak, eta abar– zur eta lur
utzi zituztela ikerlariak, animaliok
antzina desagertu baitziren eskualde
haietatik. Gero, hainbat
aztarnategitan –Laugeri-Basse, La
Madelein (Dordoina), Bruniquel
(Tarn eta Garona), Brasempouy
(Landak), Lourdes (Pirinio Garaiak),
Isturitze (Nafarroa Beherea),
Mas-d’Azil (Ariège)– lurra
zulatu eta geruza segidak azaleratzean,
gutxi gorabeherako sailkapen
kronologikoak egin ahal
izan ziren. Hala, XIX. mendearen
bigarren erdian, gizakien aztarna
fosilak, haien bizilekuak,
lan egiteko erak, hilobiak eta
abar aurkitu ahala, historiaurrean
ere artea adierazteko gaitasuna
bazelako ideia nagusituz joan
zen adituen artean. Izan ere,1879an, Marcelino de Sautuolak
Altamirako sabai irudiak aurkitu
zituenean, historiaurreko gizakia
basatitzat zeukaten artean; tresnak,
apaingarriak eta abar egiteko
ahalmena bai, baina, aldiz,
Altamirako bisonte zoragarri
haiek egiteko gaitasuna ez zitzaion
inondik ere aitortzen. Emile
Cartailhac-ek, lehenengo historiaurreko
katedradunak, Altamirako
margoen aurkari amorratuaizan ondoren, bere Mea culpa
d’un sceptique liburu ospe–
tsuan onartu zuen, azkenik,
1902an, Altamirako margoen benekotasuna.
Egia esateko, 1895
ondoko aurkikuntzek –Marsoulas
(Garona Garaia), La Mouthe
(Dordoina), Combarelles eta
Font-de-Gaume (Périgord), eta
abar– ekarri zuten haitzuloetako
artea onartua izatea.
Euskal Herrian aitzindari
T. ARANZADI, J.M. BARANDIARAN ETA E. EGURENEK OSATU
ZUTEN EUSKAL ANTROPOLOGO TALDE OSPETSUENAEuskal Herriko haitzuloetako
artearen lehenengo aurkikuntzak
XX. mendearen hasieran egin
ziren. 1904. urtean L. Sierrak
marrazki bat aurkitu zuen Karrantzako
Venta Laperra haitzuloan;
hurrengo urteetako arakatze lanetan
animalien eta irudi jakinik
gabeko pintura eta arrasto gehiago
aurkitu ziren. 1913an E. Passemard
Isturitzeko haitzuloa arakatzen
hasi zen. Moustier alditik Erdi
Aroa bitarteko geruza aberatsak
atzeman dira han: Madalen aldiko
zazpi marrazki (hiru orein, bi zaldi,
hartz bat eta oreina, orkatza edo
ahuntza izan daitekeen beste
animalia bat), harrizko eta zurezko
gezi muturrak, makila zulatu eta
animaliez apainduak, konta aleak,
zintzilikarioak, zotzak eta abar.
1916an J. F. Bengoetxeak margolanak
aurkitu zituen Santimamiñeko
haitzuloan (Kortezubi, Bizkaia).
Geroago, Euskal Herriko
antropologo hirukote ospetsuak
(T. Aranzadi, J. M. Barandiaran
eta E. Eguren) urte asko emanzituen haitzulo sarrera arakatzen.
Santimamiñek horma pinturak
ditu garrantzisuenak; animalien
irudiak dira (bisonteak, zaldiak,
zezenak, oreinak… eta hartz bat),
beltzez marraztuak, barnealdea
bete gabea dutela gehienek.
1933an Urdazubiko Alkerdi haitzuloan
(Nafarroa Garaia), Madalen
aldiko horma marrazkiak eta
grabatuak aurkitu ziren. 1950ean
margolanak aurkitu ziren Gamere-Zihiga
eta Altzürükü (Zuberoa)
herriguneetako Etxeberriko Karbia
eta Saxixiloaga haitzuloetan.
Gipuzkoan, berriz, 1960 ondoko
urteetan egin ziren lehenengo
aurkikuntzak, Euskal Herriko historiaurreko
artean nagusiak:
1962an, Aiako Altxerri haitzuloan,
Madalen aldiko ehundik gorako
irudi aurkitu ziren; 1969an Ekaingo
haitzuloa (Deba) aurkitu zen,
Euskal Herriko Paleolitos aroko
irudi multzorik ederrena duena:
zaldiak, hartzak, oreinak, arrainak,
ahuntzak…, eta irudi jakinik
gabeko arrastoak eta marrazkiak.
Arkeologia ikerketa: metodoak eta teknikak
HISTORIAURRERAINOKO BIDE ZIDOR LUZEA JAKINTZA
ASKOTATIK ZEHAR IGAROTZEN DAHistoriaren eta historiaurrearen
arteko desberdintasun
nagusia lehen gizarteei buruzko
informazioa eskuratzeko bide
desberdina erabiltzea da. Denbora
luzean uste izan da historiaurrearen
azterlariak, dokumentu
idatzirik ezean, arkeologia aztarnetara
jo behar zuela informazioa
lortuko bazuen, eta historialaria,
berriz, soilik zalantzak argitzeko,edo iragan aldiko aztarnak azaleratzeko
jotzen zuela arkeologia.
Hori esatea, ordea, gauzak sinplifikatzea
da: a) arkeologia baita
Historiak gure lehenaldiaren alderdirik
ezagunena –eguneroko
bizimodua, aztarnategiko arrastoetan
islatua– dokumentatzeko
duen informazio iturri ia bakarra;
b) historiaurreak beste informazio
iturri batzuetatik edaten duelako, egia bada ere Arkeologiak
pisu berezia duela horretan: historiaurrearen
azterlari gehienak –
ez, ordea, historialariak– arkeologoak
dira. Arkeologia teknifikazio
maila handiko jarduera da
egun. Aztarnategiak balio handiko
ondasun urriak direnez, zulatu
ahala deusezten baitira, ondo dokumentatu
behar da han agertzen
den guztia. Arkeologoak kulturari
lotutako gauzak ez ezik, bestelako
aztarna asko aurkitzen ditu
aztarnategian: giza eta animalia
hezurrak, sedimentuak, ikatzak,landare hondakinak (polenak).
Elementu horien banakako azterketari
esker aztarnategia nola eratu
zen, nolako ingurunea zuen
eta gizataldeek nola ustiatu zuten
jakin ahal izango da. Azterketa
horretarako jakintza arlo asko
hartu behar da kontuan: paleontologia,
geomorfologia, geokimika,
sedimentologia, paleoekologia.
Hori dela eta, egun, arkeologia
azterketak oso geldiro egiten
dira, teknika berriek lehen erabiltzen
zirenak baino askoz denbora
gehiago eskatzen baitute.
Arkeologia datazioa
ANTZINATASUNA NEURTZEKO BIDE DESBERDINAKAntzinako gauzakien zaharta–
suna ahalik eta zehaztasun
handienaz kalkulatu behar da,
prozesu historiko bat, edozein
delarik ere prozesu hori, behar
bezala interpretatu nahi bada.
Gauzakien zahartasun hori
kalkulatzeko modua –datazioa–
asko erraztu da azkeneko urteotan
erradiometriazko teknika
berriei esker. Erradiometriazko
teknika horien bidez gertaera jakin
bat (izaki bizi baten heriotza,
material baten berotzea, mineral
edo mea jakin batzuen
kristaltzea, eta abar) duela zenbaturte gertatu zen kalkula daiteke,
estatistika akatsak gorabehera.
Datazio teknika horiek fisika atomikoak
Bigarren Mundu Gerraz
gero egin duen aurrerapen harrigarriaren
ondorio dira. Datazio
teknika asko daude, eta etengabe
fintzen eta doitzen dira, ahalik
eta eraginkortasun handiena
lortzeko. Teknika horien artean
karbono hamalaua (C
14
) darabilena
da ezagunena. W. E. Libbyk
asmatu zuen XX. mendearen
erdialdean, eta Nobel saria irabazi
zuen horregatik 1960. urtean.
Karbono hamalaua eguratsarengoi geruzetan eratzen da,
erradiazio kosmikoaren eraginez;
berehala oxidatzen da, karbono
dioxido bihurtuz, eta eguratsean
barreiatzen da. Karbono hamalauaren
proportzioa eguratseko
karbono dioxidoan oso txikia
da, atomo bat karbono hamalau
10 12 karbono atomoekiko, baina
dituen tasun erradiaktiboak direla
eta, zenbat dagoen jakin daiteke.
Isotopo erradiaktiboa nitrogeno
bihurtzen baita, elektroi bat
egotziz, eta behar bezalako tresneria
izanez gero, elektroi kopurua
zenba daiteke. Karbono
hamalau isotopo erradiaktiboak
5.400 bat urteko iraupena du,
alegia, oso-oso poliki desintegratzen
da. Karbono hamalauaren
bidezko kalkuluak, baina,
eragozpenik ere badu, 50.000-
70.000 urtez gorako kalkuluetarako
ez baitu balio. Izan ere,
duen desintegrazio denbora dela
eta, urte horietatik gora, hondakin
kopurua ez da antzematen
ere. Bestalde, kutsadurak eta«erasan» dezaketenez, kalkuluak
emaitza faltsuak eman ditzake.
Metodo horrek arrakasta handia
izan du arkeologoen eta geologoen
artean besteak beste, horri
esker Egiptoko dinastien kronologia
edota izotzaldien zabalkundea
eta kronologia jakin ahal izan
baitira. Baina ez da karbono hamalau
antzinako gauzakien adina
jakiteko bide bakarra. Beste
metodo batzuk ere badira: termoluminiszentziarena,
potasio-argoiarena,
edota uranio-torioarena,
besteak beste. Metodo horiek
denbora bitarte zabalagoak hartzen
dituzte, baina material jakin
batzuetan baino ezin erabil daitezke,
eta gerta daiteke material
horren arrastorik ez izatea arkeologia
aztarnategian. Erradiometria
datak konbentzio baten bidez
adierazten dira: B. P. (ingeleseko
Before Present esakunetik hartua).
Data urteetan adierazi nahi
izanez gero, aski da lortutako kopuruari
1.950 urte kentzea.
Paleolitos eta Mesolitos aroak
Paleolitos eta
Mesolitos aroakPaleolitos aroa deitzen dena lehen gizona harria
lantzen hasi zenetik Mesolitos aroa arte hedatzen
da. Oso aldi luzea da, antzinako gizonak sortu zuen
lehen kulturarekin hasi baitzen, orain dela 1.000.000
urte inguru, eta K.a. 8.500. urte ingurua arte luzatu,
azken glaziazioa bukatu zen arte. Aldi horretan
hainbat gizon mota sortu eta galdu ziren, haien
bilakaeratik Homo sapiens sapiens (gaur egungo
gizona) azaldu zen arte. Hiru aro nagusitan banatzen
da, bakoitzean bizi ziren gizon motak eta, batez ere,
harriak lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago
sailkatzearren: Behe Paleolitosa (K.a. 1.000.000-
150.000 gutxi gorabehera), Erdiko Paleolitosa (K.a.
150.000-35.000) eta Goi Paleolitosa (K.a. 35.000-
8.500). Ezaugarri nagusia ehiza eta janari bilketaren
ekonomia du, eta harriaren erabilera armak eta
tresnak egiteko. Paleolitos aroaren ondorengoa,
Mesolitos aroa, azken glaziazioa amaitu eta berehala
hasi zen (K.a. 8.500), eta Neolitos aroan bukatu. Aro
honetan klima aski epeldu zen Europan, eta gizona,
ehizan eta fruitu eta labore bilketan aritzeaz gainera,
arrantzan ere hasi zen. Mesolitos aroan erabili ziren
aurreneko aldiz arkua eta geziak. Aro honetako
ezaugarria, bestalde, da haitzuloetako arte guztiz
eskematikoa ere.
Erdiko Paleolitos aroko bizimodua
NEANDERTHAL GIZONAREN SORRERA:
EUROPAKO LEHEN ARRAZAEuskal Herrian, eta Europan
oro har, K.a. 90.000-35 urteetan
gertatzen da aro hau. Aro honetan,
Riss eta Würm izotzaldien
artean, Homo sapiens neanderthalensis
gizona sortu zen, Neanderthalgo
gizona. Esku aizkorak
gero eta hobeto egiten zituen, eta
sukarrizko xaflak, eta baita beste
tresna batzuk ere, eginkizun
jakinak zituztenak, asmatu zituen.
Neanderthalgo gizona klima
hotzetan bizitzeko gai zen,
eta taldean bizi eta ehizatzen
zuen; badirudi hitz egiteko gaitasuna
bazuela, eta baita nolabaiteko
erlijiotasuna ere. Kultura
honi Mustier aldia deitzen zaio,
Dordoinako Le Moustier haitzuloan
aurkitu ziren aztarnak direla-eta.
Europa guztian hedatu zenkultura hau; Asian eta Afrikan
berriz oso arrasto gutxi agertu da
harenik. Erdi Paleolitosko aztarna
asko da Euskal Herrian. Aipagarriak
dira, besteak beste,
Axlor, Lezetxiki, Olha, eta Isturitzeko
haitzuloetako aztarnategiak;
aztarna horiek adierazten
dutenez, Neanderthalgo gizona
bizi izan zen Euskal Herrian. Bestalde,
eta aurkitu diren animalien
aztarnen arabera, aldi hartako
klimak epela behar zuen hasieran,
Merk errinozeroaren, lehoiaren
eta leopardoaren hezurrak
aurkitu baitira haitzuloetan. Alabaina,
gero, aroaren bukaera aldera,
klima hoztu zen guztiz, errinozero
iletsuaren, mamutaren eta
elur oreinaren aztarnak agertu
baitira.
Goi Paleolitos aroko bizimodua
HAITZULOETAKO CRO-MAGNON GIZON ARTISTAK.a. 35000 urtetik K.a. 9.000-
8.500 urtera hedatzen da,
gutxi gorabehera Goi Paleolitosa.
Aldi hartan, Homo sapiens
sapiens (Cro-Magnon) gizon
mota sortu zen, eta Neanderthalgoa
galdu. Cro-Magnongo gizonaEuropan zabaldu zen aurrena,
eta Ameriketan eta Australian
gero. Hala ere, badirudi bi giza
arrazak batera bizi izan zirela aldi
labur batez. Lau aldi nagusi bereizten
dira aro honetan, harrizko
tresnen industriaren sorlekuekin loturik: Périgord aldia, Aurignac
aldia, Solutré aldia, eta Madalen
aldia. Gizonak harria eta
hezurra gero eta trebetasun handiagoz
lantzen ikasi zuen, eta xehetasun
handiko tresna fin eta
txikiak egiteko gai izan zen:
geziak, arpoiak edo jostorratzak,
besteak beste. Horrez gainera,
adarra eta bolia ere lantzen zituen.
Bestalde, Goi Paleolitosko
langintzen ezaugarri dira lanaren
konplexutasun handiagoa, espezializazioa,
tresna moten ugaritasuna
eta lurraldeen arabera
desberdinak diren tradizio artistikoen
sorrera. Aro honetan agertzen
dira lehen arte lanak, leizeetako
horma pinturetan batez ere;
baina haitzuloetako pinturez gainera,
eskultura txikiak ere azaldudira, harrizkoak zein hezurrezkoak;
aipagarriak dira Venusak,
emakume biluzien irudiak,
emakumetasun edo amatasunaren
ezaugarri nabarmenak
dituztenak (bular, sabel handiak).
Haitzuloetako pinturak oso ugari
eta indar handikoak dira; Madalen
aldian koloreak erabili zituzten
eta animaliak naturalismo
eta finezia handiz irudikatu zituzten
hormetan. Gaiak antzekoak
dira beti: animalia ugari agertzen
da (bisontea, zaldia, zezena, oreina,
mamuta, etab.); giza irudia
berriz urri, eta izarrak eta ortziko
irudiak nahiko sarri. Horma pinturak
Dordoinan, Frantzian (Lascaux),
eta Pirinio eta Kantaurialdeko eskualdeetan agertu dira
batez ere; beraz, baita Euskal
Herrian ere. Pinturez gainera, grabatuak
eta behe-erliebeak ere
badira haitzulo hormetan.
Hainbat interpretazio egin dira
arte honek zuen eginkizunari
buruz: ehizaren eta emankortasunaren
errituekin lotzen dituzte
aditu batzuek, gizonak bere
barreneko kezkak artearen bidez
kanporatzen duen senaren adierazpide
da beste zenbaitentzat,
eta badira irudiotan munduaren
ikuspegi oso bat antzematen duenik
ere. Paleolitos aroaren bukaeran,
izotzaldiaren bukaerarekin,
klimak hobera egin zuen, eta giro
aldaketa sakonak gertatu ziren;
era horretan, Paleolitos aroak Mesolitos
aroari leku egin zion.Goi Paleolitos aroko aztarna
ugari eta aberatsak dira Euskal
Herrian. Cro-Magnongo gizona
bizi izan zen gaurko euskal lurretan,
haren hezurren eta tresnen
aztarna ugari aurkitu baita;
era berean, hormetako pinturak,
irudiak eta arte adierazpenak ere
agertu dira. Aipagarri dira Isturitze,
Ekain, Altxerri, Santimamiñe
eta Aizpitarteko haitzuloak, besteak
beste. Dena den, hirurogeitik
gora aztarnategi eta haitzulo
arakatu dira dagoeneko. Haitzuloak
kostaldean eta lur behereetan
daude gehienak; horrek esan
nahi du garai hartan klima hotza
zela, eta leku garaiak ez zirela
bizitzeko egoki. Kostaldearen
inguruan bizi zirenez, arrantzak
garrantzi handia bide zuen Cro-
Magnon gizonarentzat; hala adierazten
dute aurkitu diren arrantzako
tresnen aztarnek (arpoiak
eta hezurrezko amuak).
Mesolitos aroko bizimodua
EUSKAL GIZONAREN, GIZARTEAREN
ETA PAISAJEAREN LEHEN URRATSAKWürm izotzaldiaren azkenaldian
epeltzen hasi zuen
giroa, landareak asko ugaldu ziren,
eta mendi gorenetan baizik
ez ziren geratu izotza eta elurra.
Jendea haitzuloetatik atera zen,
eta lur behereak, haranak eta
ibarrak betetzen hasi ziren. Bi
aldi nagusi bereizten dira: Azil
aldia da lehen garaia (K.a. 9.000-
6.000; Franziako Ariègeko Masd-Azilgo
aztarnategiak eman dio
izena), Madalen aldiaren jarraian,
eta Goi Mesolitos edo Tardenois
aldia da bigarrena, Neolitos
aroaren atean (K.a. 6.000-4.000;
Astur aldia ere deitzen zaio). Azil
aldiko gizona ehiztaria zen, eta
fruituak eta itsasoko soinberak
ere jaten zituen. Ez zuen haitzuloa
erabat utzi eta Madalen aldian
bezalako tresnak lantzen zituen,
harriz nahiz hezurrez. Ezzituen, aurreko aroan bezala, irudiak
eta grabatuak egiten haitzuloetako
hormetan, eta badirudi
aldakuntza handiak gertatu zirela
Cro-Magnongo arrazako jende
haren sinesteetan eta gizarte
antolamenduan. Goi Mesolitos
aldian soinbera eta arrain gehiago
jaten zen, eta lan espezializazioa
areagotu zen. Gizarte antolamendua
konplexuagoa zen eta
badirudi garai haietan hasi zirelalehen migrazioak, Europatik
eta Afrika aldetik. Aipagarri dira
garai honetako kutun eta apaingarriak.
Euskal Herrian, Mesolitos
aroko aztarna nagusiak
Mouligna (Miarritze), Isturitze,
Bolinkoba (Abadiño), Berroberria
(Urdazuri), Ermittia (Deba),
Urtiaga (Itziar), Lumentxa (Lekeitio),
eta Santimamiñeko (Kortezubi)
leizeetan aurkitu dira. Bestalde,
garai honetakoak dira
Itziargo Urtiagako haitzuloan
aurkitu ziren giza hezurrak; zehatzago,
Azil aldikoak dira, eta
Mesolitos aroan gure lurretan bizi
zen gizona, euskal gizonaren garapenaren
oso aldi aurreratuan
zegoela erakusten dute; horrez
gainera, adituen ustez, Mesolitos
aroan gauzatu zen euskal gizartea.
Aldaketa klimatologikoaren
ondorioz hein handi batean, haitzuloakutzita, gero eta gehiago,
herrixka modukoak egiten hasi
ziren, ibaien ondoan, haitzuloak
erabat hustu ez ziren arren; herrixka
horiek, zenbaitetan, nahiko
leku gorenetan zeuden, eta
kostaldetik lehen baino urrunago,
kostalden bertan, arrantza
zela-eta, gizatalde ugari baziren
ere. Gaur egungo Euskal Herriko
landare eta baso paisajea ere
Mesolitos aroan sortua da.
Goi Paleolitos aroko artea
Paleolitos aroaren azken aldi honek K.a. 35.000-
8.000 urte bitartea hartzen du gutxi gorabehera;
Paleolitos aro guztiaren hamarretik bat beraz.
Garai hartako gizonek aurrerakada nabarmena
egin zuten bitarte “labur” horretan.
Aro honetan teknikaren iraultza bortitza gertatu
zen. Izan ere, hezurrak eta adarrak erabiltzen hasi
ziren, eta lehenago ez zituzten orratzak, arpoiak,
labanak, geziak, etab. egitea lortu zuten. Tresna
egilea konturatu zen hezurra edo adarra luzetara
nahiz zeharka ebaki zezakeela eta, horren ondorioz,
malgutasun osoa zeukala nahi adina objektu
ezberdin sortzeko; horri esker espezializaio berria
sortu zuten. Aurretik lanabesak gutxi eta traketsak
baziren, hortik aurrera era askotakoak izango dira:
etxe, ehiza, arrantzarakoak, etab.
Iraultza tekniko horri esker marrazkiak, modelatzeak,
margotzeak, hala nola dantzak eta musikak
ere, indar handia hartu zuten. Gizarte konplexuago
bat sortu zen, aurpegia estaltzeko mozorroak
erabiltzeak, zeremonia berriek, etab. adierazten
dutenez; ehiza moduak ere aldatu bide ziren, bai
baitirudi garai horretan taldeka egiten hasi zirela.
Horma irudietako artea
ANIMALIAK ETA ZEINU ABSTRAKTUAK AGERTZEN
DIRA GEHIENBAT HORMETAN; GIZONAK ETA ESKUAK
ERE BADIRA, BAINA GUTXIAGOGarai honetan oso gogorra deak, hartzen bat edo beste, baita
zen klima, azken izotzaldian mamuten bat ere.. aitzeuden orduko gizakiak Hegazti gutxi azaltzen da; arrai-
(Wurm III eta IV); hala, Hegoalnak berriz gehiago: mihiarrainak,
deko Europan zegoen tenpera- izokin antzekoak eta beste Kantura,
batez beste, gaur egun Lataurialdean, eta Andaluzian izurponian
dagoenaren antzekoa deren bat edo beste.. en. Hori dela eta, gizonak ezin Abstrakzioa irudi ideomorfoen
ziren harpe sakonetan baizik bizi. bitartez agertzen da, eta hemen
Garai hartan egindako arte la- marrak eta irudi geometrikoak
nak kokapen horri esker iritsi dira nagusi. Badira, horren ara-
dira gaur arte; izan ere, kobazubera, triangelu itxurakoak, suge
loetan egon ez balira, harpe itxurakoak, puntuz egindako
sarreran batzuk, besteak barne- marrak, iltze itxurakoak, sare
rago, aspaldian leudeke ezaba- tankera dutenak, etab.. urik klimaren eraginez.
Agertzen diren kolore arreek
Agertzen diren irudiei buruz
ñabardura handiak dituzte; badi-
esan beharra dago animaliak eta
ra, gainera, horiak eta marroiak;
zeinu abstraktuak direla, batez
kolore horiek lortzeko hemati-
ere, ageri direnak; gutxiago izateak
eta bestelako lur mota banik
ere, gizonak eta gizonen estzuk
erabiltzen zituzten, izadian
kuak ere badira. Eskuak horma
bertan agertzen ziren bezalaxe,
irudietan agertzen dira soilik, eta
edo erreta.. ipaturiko beste hirurak bai hor-
Maiztasunari dagokionez, oreimetan
bai beste arte motetan ere.
Errealismo itxura dute irudi batna
da gehien azaltzen den anizuek;
besteak, aldiz, abstrakzio
malia; orein emeak gainera
hutsezko tankera. Horren arabe- sarriago agertzen dira arrak baira,
garai hartan jadanik bi joera no. Ondoren, beti ere kopurua
desberdin bazirela esan daiteke. kontuan hartuz, zaldia dator eta,
Estilo errealista dute ahuntzek, inoiz, gaur egungo astoaren asa-
Mediterraneo inguruan batez ere; ba izan daitekeen animalia bat.. ta oreinak, orkatzak eta antze- Kantaurialdean, gainera, bisonkoak
iparralderago azaltzen dira, teak agertzen dira, eta, bai he-
Kantaurialdeko kobazuloetan, men, bai Iberiako penintsula
bereziki. Badira, baina ez osoan, zezen basatia edo uroa
hainbeste, otsoak, azeriak, basur- ere ikus daitezke.
Horma irudietako artearen interpretazioa
EDERTASUNAREN ZALETASUN HUTSA ZIRUDIENARI ERAGIN
MAGIKO-ERLIJIOSOA IKUSTEN ZAIO EGUNInterpretazio egoki bat egin
ahal izateko, bistakoa den bezala,
nolabaiteko irudi kopuru on
samarra beharko da izan konparaketak
eta azterketak egiteko.
Gainera egoki litzateke jakitea
non dauden kokatuta margo horiek,
zer motatako animaliak
adierazten dituzten, gorago ikusi
dugun bezala animaliak baitira
gehienbat. Bestalde, ez da
gauza bera animaliak ehizan zauriturikagertzea, edota egoera
naturalean, etab.
Mende honen hasiera arte ez
ziren irudidun harpe asko aurkitu.
Aipaturiko data horretatik
aurrera Breuil apaizak zegoen
pittin horri buruzko interpretazioak
eskaintzeari ekin zion. Hasieran
bazirudien Paleolitos aroko
gizona benetako artista zela,
edertasunaren maitale sutsua alegia,
besterik gabe. Alegia, ez zegoela hark egindako lanetan inolako
gibel asmorik, egin zituenak
egin bazituen edertasunaren
maitasunak eraginda burutu zituela.
Geroxeago ordea, konturatu
ziren sinestezina zirudiela
kobazulo sakoneko ilunpetan
zeuden irudi horiek, bizimodu
zailetan bizi ziren gizonek eginak,
artearen maitasun hutsez
eginak izan zitezkeenik. Izan ere,
baldintza horiek kontuan hartuz
gogortxo gertatzen zen teoria
hori onartzea.Nolanahi ere, Breuil apaizak
mende erdian zehar kobazulo
berriak aurkitzen eta arakatzen
segitu zuen, eta 1952. urtean bere
ikerketa guztien azalpena eman
zuen argitara Quatre Cents Siècles
d’art pariétal liburuan.
Bitartean beste ikertzaile batzuek
arte hutsaren ideia horri
beste bi kontzeptu posible erantsi
zizkioten: agian, garai hartako artistaren
asmoetan bazegoen eragin
magiko-erlijiosoa edota bi
sexuen arteko isla bikoitza
erakusteko nahia.
Ehiza-magia ez zaie interpretaziorik
egokiena iruditzen MaxRaphaël eta A.Leroi-Gourhani,
animaliak gehienetan bere osotasunean
azaltzen direlako, eta
oso gutxitan ehiztariek eginiko
zauriekin. Bestalde, hormetan
dauden animalia irudiekin batera
aurkitu dira emakumea irudikatzen
duten estatua txikiak
ere. Agian, haien sabel eta bular
handiek ernalketaren ideia
erakutsi nahi dute.
Bestalde, gaur egun bizi diren
herri “atzeratuen” artean animaliek
badute nolabaiteko erlijio
kutsua. Urruneko garai haietan
ere berdin ote zen? Gainera, horma
irudien garaiko gizonek bazituzten
hilerri bereziak eta, ausaz,
horrek erakusten du bazutela
hil ondorengo bizi berri baten
itxaropena. Nolabaiteko erlijioa
zutela, alegia.
Egun oihanetan bizi diren gizarteak
aztertuz hainbat ondorio
atera nahi izan dira. Horrela, zenbait
animaliarekiko dituzten harremanak,
hartzarekikoa esate
baterako, xaman baten gidaritzapeko
zeremonietan agertzen dira.
Xaman hori apaiz, sendagile, jakintsu
den aldetik, bera bizi den
gizataldeak erlijio motaren bat
badu. Eta inferentzia eginez,
orain dela 35.000 mila urte ere,
gauza bera gerta zitekeela proposatzen
dute ikertzaile batzuek;
izan zitezkeela orduan ere xamanak,
eta aztertzen ari garen horma
irudiek, beraz, nolabaiteko
zentzu erlijiosoa izan zezaketela.
Margo abstraktuei buruz Max
Raphaël ikertzaile alemanak,
bere aldetik ere, ez du uste ehizarekin
inolako zerikusia zutenik.
Bere iritziz, agertzen diren marra
horiek, zehazki sailkatutako
talde handietan (Altamirako sabaian
bezala), totemismoarekin
dute zerikusia, alegia, gizon batek
edo gizatalde batek animalia
berezi batekin, animalia talde batekin
edo beste bizidunekin duten
erlazioa erakusten dutela.
Goi Paleolitos aroko tresnen artea
TRESNA SOIL ZIRUDITENAK ERRITUREN BATEN
AGERGARRI ERE IZAN DAITEZKETresnek agerturiko arte kontzeptua,
hasiera batean, oposizio
baten bitartez sortu zen,
horma irudietan egon gabe batetik
bestera eraman zitezkeen
objektuak baitziren, besterik
gabe. Geroago, haatik, ikertzaileak
ohartu dira tresnek ere badutela
beren nortasun propioa,
eta artisauek, nola bata ala bestea
egiterakoan, irizpide ezberdinak
eta bestelako helmugak
izan ohi zituztela. Paleolitos
aroko artearen bi ikuspegi ezberdin
zirela, alegia.
Tresnak etxerako ontziak edo
norberaren zaintzan erabiltzekoak
izan ohi ziren, zintzilikariak, idunekoak,
etab. Baziren, gainera,
aginte makilaren itxura dutenak
eta, beraz, ez du ematen kasu
honetan sukalderako erabilera
praktikoa edo zentzu estetikoa
izan zezaketeenik, beste zerbait
baizik. Agian magiarekin dute
zerikusia, apika ezezaguna zaigun
errituren batekin edota, gizartean
bazegoela nolabaiteko
sailkapena erakusten digute eta,
hortaz, agintearen kutsua eman
dakieke.
Tresna hauetan azaltzen diren
gaiak hormetan azaltzen direnen
antzekoak dira, lehenago esan
bezala eskuena izan ezik, eskuak
hormetan bakarrik azaltzen baitira.
Hori horrela izanik, badirudi
interpretazioren bat ematerakoan
elkarrekin sailkatu beharko liratekeela
antzekoak diren kasuetan.
Irudi motari dagokionez, Iberiako
penintsulan behintzat, gai
abstraktuak dira nagusi; figuratiboak
bigarren mailakoak dira.
Horren arabera, irudien erdiak
baino gehiago marrez eta zeinu
abstraktuez daude osaturik. Gainontzekoetan
animaliak dira gehienbat
azaltzen direnak: ahuntzak,zaldiak, oreinak eta, ez hain
sarri, zezenak, gamuzak, arrainak,
etab. Giza irudiak dira gutxien
agertzen direnak.
Tresna hauek egiteko erabiltzen
ziren materialak anitzak dira:
hezurra, adarra, kareharria, eta
baita anbarra eta marfila ere.
Nolanahi ere, leku batetik bestera
alde handia dago zein material
erabili duten kontu horretan.
Kantauri aldean orein adarra erabili
ohi zen gehienbat; hezurra
gutxiago agertu da, eta oso nekez
marfila eta harria berriz.
Tresna hauetan eskulturarena,
grabatuarena eta margoarena dira
azaltzen diren teknikak, nahiz eta
Iberiako penintsulan grabatua
izan zen nagusi.
Arte lan horiek egiteko laska
erabiltzen zen, materiala harriazenean; hezurra, animalia adarra
edo marfila zenean, aldiz, buril
baten bitartez lantzen zen.
Euskal Herrian tresnetan azaltzen
den artea bigarren mailan
utzi izan dute, batez ere, bertako
horma irudiak duten garrantzia
handia delako. Materialari dagokionez
elur oreinaren adarra da
nagusi, nahiz eta material horretako
objektuen erdiak baino gehiago
Isturitzeko harpean agertu
diren. Ondoren hezurra eta
harria erabili ziren, neurri bertsuan.
Anbarrez eta marfilez eginiko
lanak oso bakanak dira.
Labarretako artearen santutegi nagusiak
Labarretako artea esatean,
batik bat haitzuloetakoa nahi
da esan, Euskal Herriaz ari garenean.
Haitzulo horietako irudi
gehienek animalia itxura dute,
eta Aurignac/Périgord eta Madalen
aldietan marraztuak edo eginak
dira. Gaur arte aurkitutakoetan,
Venta Laperrako (Karrantza,
Bizkaia) irudiak dira Euskal
Herrian lehenengoak, antzinatasunez,
Aurignac/Périgord aldikoak,
hain zuzen (orain 27.000
urtetik 18.000 urtera bitartean
eginak). Aldi horretan, haitzuloaren
sarrera aldean eta eguzkiaren
argiarekin ikusteko eran
egiten zituzten irudiak; hala daude
Venta Laperrako bisonte buru
gabeak, hartza eta beste sareitxurako
marrazkiak ere. Egileak
edo egileek errealismo zentzu
bizia, marrazteko zein grabatzeko
teknika ondo landua eta eskematizatzeko
eta abstrakziorako
joera zutela adierazten dute haitzulo
horretako irudiek.
Madalen aldiaren azken aldeko
gizonek, aldiz, eguzkiaren argirik
iristen ez zen aldeetan marraztu
ohi zituzten oro har irudiak;
hala daude Arenaza haitzulokoa
ez ezik Euskal Herriko
beste haitzuloetako gehienak.
Zenbait orein emez, basazezenez
eta marrazkiz osatuak daudeArenaza santutegiko aldaraurreak,
hiru gelatan banatuak;
duela 15.000 urte inguru margotuak
dira. Irudi multzorik handiena
galeria nagusitik korridore
batez iristen den gelatxoan dago;
10 orein emek eta marra batzuek
osatzen dute irudi multzo hori.
Gorriz margotuak daude denak.
Bigarren irudi multzoa korridorean
bertan dago; gorriz margotatuko
bi basazezenek osatzen
dute. Horien aurrean badira beste
baten zenbait atal ere. Hirugarren
multzoa, berriz, galeria
nagusitik ehun bat metrora dago.
Agian lehen irudi izandako orban
eta marra batzuk osatzen dute
hori. Orein asko izateak eta marrazteko
teknikak Santanderkoeta Asturiasko tradizioari lotua
dagoela adierazten dute.
Garaiz, Santimamiñekoa (Arteaga,
Bizkaia) ere Arenazakoaren
ingurutsukoa da. Ekaingoa,
Altxerrikoa eta Santimamiñeko
hau dira Euskal Herriko santutegi
nagusiak. Aitzulo honetan, bisonte
irudia da gehiena. Bi geletan
banatuak daude irudiak.
Sarreratik 50 bat metrora dago lehenengo
gela. Horretan, lau bisonte,
bi zaldi, lehen basazezena
eta basurdea bide ziren beste
bi irudi, eta zenbait marra eta
orban puntukatu daude. Gela
horretatik 100 m inguru aurrerago
dago bigarrena, irudi gehien
duena. Gela honetan ere bisontea
da nagusi. Gainerako irudietan,
hartz bat, osorik, zaldi txiki
bat, orein buru bat, ahuntz batenaurreko partea eta ahuntzburu
bat nabari daitezke garbi,
eta beste zenbait zirriborro, aparte.
Beltzez margotuak daude
kolorea duten irudi guztiak. Irudietan
nabari den teknikagatik
eta gustuagatik, Pirinio aldeko
santutegietakoekin erlazionatu
izan dira, eta ez Arenazakoarekin.
Aurkitu diren santutegietan garrantzitsuena
Ekaingoa (Deba,
Gipuzkoa) da. Den irudi kopuruagatik
eta horien kalitateagatik,
Altamirakoaren, Niauxkoaren
eta Lascauxkoaren parekoa
bide da. Ekaingo zaldiez,
“…Laugarren aroko artean egin
diren zaldi irudirik perfektuenak
dira…” dio A. Leroi-Gourhan-ek.
Ezer bereiztekotan, zaldi irudiak
bereizi beharko lirateke Ekainen,zeren, 10 bisonte, 4 ahuntz eta 3 orein irudiren ondoan, 33 zaldi irudi baitira. Irudi horietako askotan, grabatua eta pintura konbinatu zituzten egileek, eta margotzerakoan kolore bat, beltza, erabili zuten gehienetan, beltzez eta gorriz margotutakorik ere baden arren. Hormetako irtenuneez eta pitzatuez ere baliatu ziren irudiei egitura emateko edo horiek osatzeko. Irudi horiek are garrantzi handiagoa hartu zuten haitzuloaren sarreran giza aztarnategi bat aurkitu zenean, historiaurreko marrazkilariek ehizatzen zituzten animaliak ez baino, ehizatzen eta jaten ez zituztenak (zaldiak, adibidez) marrazten zituztela ikusi baitzen horretan, eta Ekaingo marrazkilariek, beste zerbaitegatik irudikatu zituztela hainbeste zaldi. Irudien kokaguneak eta horiek alde batera edo
bestera begira egoteak ere bazuen
agian esanahiren bat, izan
ere, zaldiburu handi bat baitago
sarreratik hurbil, hau zaldien santutegi
bat da esan nahian bezala;
bestalde, bi bisonte daude
zaldi multzorik ederrena dagoen
gelako sarreran, gela hori zaintzen
bezala; eta azkenik, bi hartzeko
multzo bat dago haitzuloaren
barrueneko aldean, sarrera
aldera eta barrualdera beste bi
zaldi multzo dituztela, eta multzo
horietako zaldi gehienak hartzei
begira daudela baitirudi. Irudi
horriek guztiak noizkoak diren
ez da oraindik zuzen jakin
ahal izan; Madalen aldikoak direla
eta seguru asko Altxerrikoak
baino lehenagokoak direla besterik
ez daiteke esan oraingoz.Altxerriko (Aia, Gipuzkoa)
hori da, Euskal Herrian, abere eta
bestelako irudi gehiena duen
santutegia. Pintura baino grabatu
gehiago da santutegi horretan.
Tamalez, haitzuloko hezetasun
handia dela eta, nahikoa hondatuak
daude pintura batzuk. Dena
den, handia da irudikaturik dagoen
abere barietatea, bisonteak,
basazezenak, sarrioak, oreinak
eta zaldiak ez ezik, bai baitira
haragijaleak, hegaztiak, arrainak
eta suge itxurako beste irudi bitxi
bat ere. Gehien agertzen dena
bisontea da, halere. Altxerriko
haitzuloak badu beste berezitasunik
ere: diren marrazki asko
leku arriskutsuetan eginak egotea
da bat, eta horiek egiteko erabili
zuten konbentzionalismoarena,
bestea, zenbait abere, bisonteakbatik bat, ile motza duten
aldea grabatua, eta alde iletsuetatik
hasita marraz eta zirriborroz
estalia baitute. Konbentzionalismo
horrek eta haitzulo horretako
zenbait irudik Madalen aldiaren
azkenaldeko beste zenbait lekutako
(Torre, Urtiaga etab.) arte
ibilgarriaren antza izateak, Altxerrikoak
ere Madalen aldiaren
azkenaldekoak ote diren pentsarazten
dute.
Nafarroako lurraldean den
santutegirik azpimarragarriena
Alkerdikoa da (Urdaxko udal
barrutian). N. Casteret-ek aurkitu
(1923) eta arakatu zuen
(1930). Sarrerako gelatik aurrera
den galerian, harrian grabatutako
sei irudi aurkitu zituen, oso
fin landuak. I. Barandiaranekbeste lau aurkitu zituen 1973an.
Otsoburu baten antzeko irudi
bat eta zenbait marra ere badira,
baina haitzulo horretan diren
irudirik interesgarrienak lehen
aipatu den galeriako bisontea, ia
osoa, eta oreina dira. Oreina
hanka eta sabelalderik gabe
marraztua dago. Oreinaren adar
egitura eta bisontearen hankakikusita, Madalen aldian eginak
direla dirudite.
Nafarroa Beherean, aldiz, Aristoikoa
edo Otsozelaiakoa (Donamartiri),
Isturitzkoa eta Erburuakoa
dira aipagarrienak.
Mendi berean eta elkarren gainean
daude hirurak. Otsozelaiakoa
M. Etchegarayk aurkitu
zuen (1929) eta berorrek zabaldu
zuen historiaurreko aztarnategi
bat zegoela, baina aztertu, G.
Laplacek eta espeleologo talde
batek egin zuten. Haitzuloaren
barrueneko aldean, hamar horma
irudi aurkitu zituzten horiek,
harrian grabatutako orein bat,
zaldiak, bisonteak, txori bat eta
zenbait ideia-zeinu, beltzez edo
gorriz margotuak. Dirudienez,
Madalen aldiaren erdialdean eginak
dira.
Garrantzirik handiena Isturitzekoak
du, halere. Aztarnategi
gisa, Euskal Herrian den garrantzitsuena
ere bada Isturitzeko
hori, Moustier alditik Goi Paleolitos
aldira arteko aztarnak aurkitu
baitira. 1895erako ezagutzen
zen arren, ez zen 1913a arte aztertu.
1918an, horma irudiak
aurkitu zituen E. Passemard-ek:
bi elur orein, bi zaldi, hartz bat
eta beste bi irudi interpreta ezineko.
Estalagmita handi batean
daude denak, eta Euskal Herrian
beste inon ez bezala, ia beheerliebean eginak daude. Duten
estiloagatik, Madalen aldiaren
erdi edo bukaera aldekoak dirudite.
Zuberoan, hiru santutegi aipa
daitezke, Etxeberriko karbia
(Gamere-Zihiga), Sinhikoleko
karbia (Gamere-Zihiga) eta
Xaxixiloagakoa (Altzürükü).
Etxeberriko karbia Arbaillamendien ekialdeko ertzean
dago, Saison ibaitik hurbil.
1937az gero ezaguna zen haitzulo
hori, baina horma irudiak
Boucherrek eta Recart-ek aurkitu
zituzten, 1950ean; sarreratik
200 bat metrora daude horiek,
gela berean ezker eskuin
banatuak: zortzi zaldi, bisonte
bat, ahuntz bat eta eta bi zeinu
edo marra, ezkerrean, eta bost
zaldi, behor ernari bat, bisonte
bat eta ahuntz bat, eskuinean,
grabatuak batzuk eta beltzez
edo gorriz margotuak besteak.
Pinturak Aurignac aldikoak
bide dira, eta grabatuak, Madalen
aldikoak.
Sinhikoleko karbia 1971n
aurkitu zuten, J. P. Feuillerat-ek,
F. Olivier-ek eta Y. Raulin-ek. 60
m luzeko gela bakarra du honek.
Osatu gabeko bisonte bat, beltzez
eta gorriz margotutako zaldi
bat eta zenbait marra nabari
daitezke gela horretan.
Aurreko bietatik hurbil dago
Xaxixiloagakoa ere. Duen gela
bakarretik barrualdera luzatzen
den pasabide batean dira horma
irudiak, bi bisonte, adar eta
hanka bana dituztenak. Bata grabatua
eta okre kolorez margotua
da. Bestea pintura hutsez egina
da, eta “S” itxurako zeinu bat du
atzeko aldean. P. Boucherrek,
1950ean, aurkitu zituen. H.Breuillen ustez, Etxeberriko karbiaren
garaikoak dira; A. Barandiaran-en
ustez, berriz, Madalen
aldikoak.
Ez aurrekoen arrazoi beragatik
baina, aipatzekoa da Zubialdekoa
(Araba) ere, hainbati burmuinak
nahastu eta gero, azkenean
gezurrezkoa zela ziurtatu
zena.
Mesolitos aroa Euskal Herrian
Paleolitos eta Neolitos arteko Europako historiaurreko aroari esaten zaio Mesolitos aroa.
Aro hartan klima biziki epeldu zen Europan, eta gizakia, ehizan egiteaz gainera, fruituak biltzen ere hasi zen; leizeetatik atera eta lur behereak, haranak eta ibarrak okupatzen hasi zen. Bi aldi nagusi bereizten dira Mesolitos aroan: Azil aldia (K.a. 9.000 - K.a. 6.000) eta Goi Mesolitos edo Tardenois aldia (K.a. 6.000 - K.a. 4.000). Azil aldiko gizakia ehiztaria zen, eta fruituak eta itsas soinberak jaten zituen, halaber. Ez zuen leizea erabat utzi eta Madalen aldian bezalako tresnak lantzen zituen, harriz nahiz hezurrez.
Epipaleolitos eta Mesolitos aldiak
Paleolitos eta Neolitos aroen
arteko igaroaldian bi aldi bereizten
dira: Epipaleolitos eta Mesolitos
aldiak. Aldi hartan klima
aldatu zen, eta baita gizakiaren
elikadura eta bizimodua ere.
Laugarren eta azkeneko izotzaldiaren
–Würm izotzaldia– ondoren,
aldaketa handiak izan ziren
Europan. Hormategiak urtu
ziren, itsas maila 100 bat metro
goratu zen, euri gehiago hasi zen
egiten, eta tenperaturak gora
egin zuen. Horrek guztiak ageriko
ondorioak izan zituen geografian:
itsasbazterra gaur duen
itxura hartzeraino moldatu zen,
eta basoek eremu handiak hartu
zituzten. Itsas mailak gora egin
zuenez kontinente zolaren eremu
handiagoa geratu zen urpean,
eta kostaldean asko ugaldu
ziren soinberak eta oskoldunak.
Fauna ere asko aldatu zen:
eremu hotzetako animaliek –elur
oreinak eta musketa zezenak,
adibidez– iparraldera egin zuten,
tundrarekin batera, eta beste batzuk
–mamuta, errinozero iletsua,
harrapari handiak…– betiko desagertu
ziren.Europan eta Europa ondoko
lurraldeetan bi aldi bereizten dira
Paleolitos eta Neolitos aroen artean:
Epipaleolitos eta Mesolitos
aldiak, hain zuzen ere. Paleolitos
aroko azkeneko ehiztari eta
biltzaileekin kulturazko loturak
dituzten gizarteak Epipaleolitos
aldian sartzen dira, eta Neolitos
arorako bidean direnak, berriz,
Mesolitos aldian.
Epipaleolitosko gizakiak harria
lantzeko teknikak hobetu zituen.
Izan ere, mikrolitoak –mikrolito
geometrikoak, askotan– erabiltzeagatik
da ezaguna. Paleolitos
aroaren azken aldian hasi zen
gizakia harrizko lanabes txikiagoak
egiten, errentagarriagoa baitzen,
hainbat arrazoirengatik:a) Tresnak gero eta konplexuagoak
dira, egiten zailagoak. Beraz,
egurrez egiten dira, eta harria
atal zorrotzetarako-eta erabiltzen
da bakarrik. Hala, harria
hautsiz edo akastuz gero,
errazagoa da pieza aldatzea
tresna berria egitea baino.. ) Pieza txikiak hobeto egokitzen
dira Epipaleolitoseko gizakiaren
premia gero eta berezituagoetara.c) Tresnak egiteko teknika estandarrak
direla eta, pieza txikiak
egiteak lehengaiaren ustiakuntzaren
eraginkortasuna
handitzen du: lehengai kilo
bakoitzeko ertz edo sorbatz
metro gehiago lor daitezke.
Mikrolito geometrikoek –era
askotako gezi puntak, aiztoak–
abantaila horiek guztiak dituzte.
Egiten errazak dira, eta morfologia
estandarra dutenez, elkarrekin
konbina daitezke, lanabes
desberdinak egiteko.
Europako mendebalean, Euskal
Herrian eta Euskal Herriaren
inguruko lurraldeetan, azkeneko
izotzaldiaren ondoko lehenengo
kultura Azil kultura da. Azil kulturaren
hasierako industria ez da
Madalen aldiaren bukaerako industriatik
bereizten. Azil kulturan
harrizko tresna txikiagoak egin
ziren, eta arte higigarri guztia
–salbu eta marrez eta puntuz
apainduriko harri kozkorrak– eta
horma pintura desagertu zen. Aldi
hartako piezarik adierazgarriena
adarkizko edo hezurrezko arpoia
da. Azil kulturaren ondoren Tardenois
kultura etorri zen. Kultura
honetan erabat nagusitu ziren
mikrolitoak. Garai horretako fazies
ugari aurkitu da Frantzian.
Iberiako penintsulan, batez ere
kostaldean gorde dira garai hartako
aztarnak. Kantauri itsasoaren
kostaldean, Epipaleolitos
aroa Azil kulturarekin hasi zen,eta Azil kulturaren ondoren Astur
kultura etorri zen. Ekonomiari
dagokionez, Azil kulturako gizakia
ehiztaria eta biltzailea zen.
Bere elikadura osatzeko landareak,
ibai arrainak eta itsas oskoldunak
jaten zituen. Elikadura
kontuetan, Astur kulturako gizakiak
Azil kulturako gizakiaren
antzeko ohiturak zituen, baina
hark baino gehiago ustiatu zituen
itsas baliabideak. Hala, Astur
kulturako gizakia bizitako lekuak
lapa oskolez josita agertu dira.
Lapak jateko ohitura zela eta,
Astur aldian lanabes berezi bat
egin zen, harrizko pikotx moduko
bat, Behe Paleolitoskoak
gogorarazten dituzten teknikekin
egina, eta lapak zabaltzeko erabiltzen
zena.
Epipaleolitos garaiko artea Euskal Herrian
PALEOLITOS ETA NEOLITOS AROEN ARTEKO IGAROALDIAN
BI ALDI BEREIZTEN DIRA: EPIPALEOLITOS ETA MESOLITOS
ALDIAK. GARAI HARTAN KLIMA ALDATU ZEN, ETA BAITA
GIZAKIAREN ELIKADURA ETA BIZIMODUA EREEpipaleolitos aroko artea Paleolitos
aroaz gero sinesteetan
eta gizarte antolaketan izan
ziren aldaketen isla da.
Paleolitos aroan arteak izan
zuen distiraren ondoren, Madalen
aldiko horma pintura ikusgarri
haien ondoren, aldi ilun bat,
halako gainbehera bat etorri zela
ematen du. Batzuen ustez, argi
dago gainbeharen arrazoia: Paleolitos
aroko pinturak ehiza pinturak
ziren –garai hartako gizakiaren
oinarrizko jarduera ehiza
baitzen–, eta ehizaren gainbeherak
artearena ekarri zuen. Baieztapen
horren egiazkotasuna aldebatera utzita, garrantzi handiko
gertaera batean jarri behar da
arreta, klima aldaketan hain zuzen.
Izan ere, Paleolitos kulturaren
ondorengoak klima samurragoan
bizi izan ziren. Klima aldaketak
ondorio nabarmenak
izan zituen ingurunean eta bizimoduan
(landareak eta fauna aldatu
ziren, eta gizakia kobazulotik
atera zen), eta ondorio nabarmenak
izan bide zituen artean
ere. Zoritxarrez, ez da ehiztari
herrien artearen azken aldi hartako
erakusgarri edo lekukotasun
asko iritsi guregana, baina iritsi
ez izanak ez du besterik esannahi, ez direla iritsi eta kito.
Agian, ezezagunak zaizkigun
arrazoi kulturalak, ekonomikoak
sozialak edo psikologikoak direla
medio, Epipaleolitos garaiko gizakiak
arte bokazioa galdu zuelako.
Baina, agian, aztarna horiek
gertaera naturalen ondorioz edo
gizakiaren beraren eraginez desagertu
zirelako. Ez da ahaztu behar
gauza bat: ordura arte ez
bezala, Epipaleolitos aroko artearen
erakusgarriak aurkitzeko hilobietara
jo behar da, gizakia
kobazuloa utzi eta kanpoan bizitzen
hasi baitzen, arestian esan
den bezala. Arrazoiak, beraz, ez
daude oso garbi, baina kontua da
Epipaleolitos aroko gizakiak Paleolitos
aroko horma irudi ikusgarri
haiek egiteari utzi ziola.
Aitzitik, arte higigarria egiteko
teknikak hobetu egin zituen.
Baina bada oraindik garrantzi
handiagoko beste aldaketa bat:
Epipaleolitos garaian arte figuratiboari
arte abstraktuak hartu ziola
lekua. Hala, bada, garai hartako
artistek zeinuak, marrak,
ildo eta ildaskak –soilak eso sareak
eta estela modukoak itxuratuz–,
egin zituzten, xafletan
grabatuta. Antza denez, Epialeolitos garaian, Azil kulturak –ekonomia
aldaketek eraginda beharbada–
aldaketa eragin zuen sinesteetan,
eta espiritutasunaz blaituzuen artea, askoz bilduagoa egin
baitzen. Epialeolitos garaian erabili
ziren sinbolo abstraktu eta
geometriko haietan idazketa
modu bat adierazi nahia sumatzen
da. Idazketa hori nori zuzentzen
zaion, baina, edo taldeko
gainerako gizakiei edota
jainkoren bati, ez dago oso argi.
Bukatzeko, hona Euskal Herrian
garai hartako aztarnak aurkitu
diren aztarnategien zerrenda:
Araban: Montico de Charratu(Albaina). Gipuzkoan: Agerre
(Mendaro), Aitzbeltz (Mendaro),
Aitzbitarte IV (Errenteria), Ekain
(Deba), Jentiletxea (Mutriku),
Kobatxo (Arrasate), Marizulo (Urnieta),
Pikandita (Ataun), Urkiaga
(Itziar). Nafarroa Garaian: Atabo
(Altsasu), Sorgiñen Leze (Zugarramurdi),
Berroberia (Urdazubi),
Zatoia (Abaurreagaina). Bizkaian:
Atxeta (Forua), Atxurra
(Berriatua), Bolinkoba (Abadiano),
Gaitzkoba (Kortezubi),
Kobeaga II (Ispazter), Lumentxa(Lekeitio), Santimamiñe (Kortezubi),
Silibranka (Mañaria). Nafarroa
Beherean: Isturitze. Lapurdin:
Sara.
Protohistoriako artea
Neolitos aroa, edo Harri Berriarena, Mesolitos eta Brontze aroen artekoa da; Ekialde Hurbilean (Nilo, Tigris eta Eufrates ibaien artean) sortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik zabaldu zen Europa, Afrika eta Asian zehar. Euskal Herrian duela 3.000 urte inguru gertatu zen Neolitos aroa. Aldi honetan errotik aldatu zen gizonaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera aldatu baitzen. Haren ondorioz, gizonak bizileku finkoak hartu zituen eta, era horretan, lehen hiriak sortu ziren. Oraintsu arte pentsatu izan da, izenak berak adierazten duenez, harria lantzeko modu berria dela Neolitos aroaren ezaugarri nagusia. Hori baino askoz ere garrantzitsuagoa da, ordea, goian aipaturiko aldaketa, hots, gizona lurra lantzen hasi eta animaliak hezitzen hasi zela. Gainerako lorpen guztiak, baita harria leuntzeko era bera ere, premia berriei erantzuteko moduak bide ziren. Horren ondorioz, tresna, teknika eta arte adierazpide berriak sortu ziren, bizimodu berria eratu zen laborantza eta abeltzaintzaren inguruan, gizarte antolaketa berriak agertu ziren, eta sineskerak ere aldatu ziren; izan ere, gizon ekoizlea jabea ere bazen, eta jabetza defenditu beharra zuen, piztien kontra nahiz beste gizakien kontra. Era horretan, Neolitos aroan hasi ziren sendotzen gizataldeak, familiak, leinuak, denborarekin antolamendu politikoa ekarriko zutenak.
Neolitos aroko aldaketak: gizataldeak, ekonomia, gizartea, artea
GIZONAREN LEHEN IRAULTZA:
GIZARTE IRAUNKORREN SORRERANeolitos aroko errealitate nagusia
sozio-ekonomikoa da:
nekazaritzaren sorrera, artzaintzarena,
eta bizimodu sedentarioa,
gizatalde handietan, aro honetako
berrikuntzak dira. Gizonak
antzinatik ezagutzen zuen
landareen zikloa, lurreko fruituak
bildu eta haiek janez elikatzen
baitzen. Era berean, ezagutzen zituen
animalien ohiturak ere,
haiekin batera bizi izan baitzen
sortu zenez geroztik. Hala, duela
9.000 urte, Ekialde Hurbileko
lur emankorrenetan (Nilo ibaiaren
inguruan, eta Eufrates eta
Tigris ibaien artean) bizi zen gizonak
laboreak lantzen ikasi
zuen. Hasieran, bihiak erein zituen:
garia, zekalea eta artatxikia,
batez ere. Pixkana-pixkana,
munduko beste hainbat lekutan,
arroza (Txinan eta Indian), artoa
eta kotoia (Ameriketan), eta beste
labore batzuk ere lantzen hasiziren. Duela 8.500 urte inguru,
Ekialde Hurbilean, Txinan eta
Indian, ehiztari batzuk ardiak,
ahuntzak, eta behiak zaintzen
hasi, eta era horretan artzain bihurtu
ziren. Geroago, zerria, astoa,
zaldia eta gamelua ere hezi
zituzten. Dena dela, prozesu hori
oso poliki gertatu bide zen, eta
aurreramendu horiek ez zituzten
baztertu aurreko denboretan
ekonomiaren oinarriak izan ziren
beste alorrak, gizonak ehizan,
arrantzan eta fruitu biltzen jarraitzen
baitzuen. Nolanahi ere, Neolitos
aroko bizibide berri haien
harira tresna, lanabes eta teknika
berriak sortu ziren premia berriei
erantzuteko.
Neolitos aroan harria lantzeko
modu berri bat asmatu zen: harria
leuntzea. Hala, harriari forma
berriak eman eta tresna berriak
sortu ziren: aizkorak, igitaiak,
aitzurrak, labanak eta beste asko. Zeramika ere aro honetan
asmatua da; era askotako
ontziak egin ziren, eginkizun
desberdinak zituztenak. Bi arrazoi
nagusik sortu eta bultzatu
zuten zeramika. Batetik, gizona
leku jakinetan finkatu zen, eta
etxe eta herri iraunkorrak eraiki
zituen labore lurren inguruetan;
hala, garai hartan asmatu ziren
lurrezko adreiluak etxeak eta
bestelako eraikuntzak egiteko;
orobat, beroa jasateko eta isurkariak
gordetzeko ontziak ere
egiten hasi ziren. Bigarren, uztak
gordetzeko premia sortu zen,
eta ontziak egiten hasi ziren laboreak
gorde ahal izateko. Bestalde,
gizona taldean bizitzen
hasi zelarik, lanbide eta gizarte
harreman berriak sortu ziren:
adibidez, lan espezializatua sortu
zen, eta trukea, merkataritza
alegia, funtsezko gertatu zen gizarte
antolaketa berrian.
Bizibide berriak hala eskatzen
zuelako, gizona bizileku jakin
batzuetan kokatu zen, lurrak landu
eta uztak zaindu ahal izateko.
Hala, Paleolitos aroko gizon
ehiztari ibiltaria lurrari lotua geratu
zen, eta lehen herriak sortu
ziren. Lehen herriak eta hiriak
Ekialde Hurbilean sortu zirenK.a. 6.000. urte inguruan; hala,
Jerikok, garaitsu horretan, 2.000
biztanle inguru zituen. Harresiz
inguraturiko lehen hiria izan zen;
etxeak adreiluzkoak ziren eta
hormak igeltsuzkoak. Herriak
eraikitzeko gizonak talde handi
samarretan bildu beharrak bestalde,
lanaren banaketa eta espezializazioa
ekarri zuen. Hala,
batzuek lurra landu eta besteek
etxeak eta ontziak egiten zituzten.
Aberastasuna ere hainbat
moduz banatu bide zen, aztarnategietan
aurkitu diren etxe batzuk
besteak baino handiagoak eta
sendoagoak baitira. Lanaren banaketarekin
batera trukea, hots,
merkataritzaren lehen urratsa,
etorri zen: uztak behar baino gehiago
ematen zuenean, bihia
beste zerbaiten truke aldatu ohi
zen; eskulangileek ere zerbaiten
truke egiten zuten lana seguruenik.
Gatza izan zen, dirudienez,
lehen merkataritza gaia. Hiriak
sendotuz joan ahala, herresiz inguratu
eta gotorleku bilakatu ziren,
hango aberastasuna babestearren.
Bestalde, merkataritzarekin
hiriak beren artean harremanetan
hasi bide ziren, eta nolabaiteko
lotura sortu zen haien artean.
Arte megalitikoa
HILETA MONUMENTU HANDIEK HILEN
GURTZA GAUZATZEN DUTEMegalitoen artea edo kultura
Neolitos eta Lehen Brontze
aroetan gertatu zen, eta, Europa
mendebalean, Iberiako penintsularen
hegoaldetik (dirudienez,
Tajo ibaiaren bokalearen inguruetatik),
Europako iparraldera
zabaldu zen. Euskal Herrian fenomeno
beranta da, baina zabalkunde
handia izan zuena. Berankortasun
horren arrazoiak bi
dira, elkarrekin zerikusi handia
dutenak: aurrena, animalien hezitzea,
artzaintza, berandu hasi zela
Euskal Herrian; bigarren, artzaintzaren
ondorioz, haitzuloak uztera
behartuta, gizona bere hilak
gordetzeko eraikin artifizialak
egiten hasten den unean gauzatzen
dela arte megalitikoa. Era
horretan, euskal megalitoak Iberiako
penintsulako zaharrenak
baino ia mila urte geroago agertuko
dira, Neolitos eta Eneolitos
aroen arteko mugan.
Dolmena (taol, “mahai”, eta
men, “harri” bretainierazko hitzetatik)
edo trikuharria da agian,
megalitoen kulturako monumentu
zaharrena, eta, Euskal Herriari
dagokionez, nagusia, bai kopuruz,bai tamainaz. Trikuharrian,
zutik ezarritako harri batzuek,
zutarriek, eusten diote
gainean etzanetara ezarritako
harri zabal handiago bati, era horretan
barnealdea hilobi gertatzen
dela. Europako hegoaldean
eta Euskal Herrian trikuharria
bere horretan agertzen da; Ipar
Europan, ordea, alboetan bi zutarri
ilara luze zuten igarobideek
egin zieten sarrera trikuharriei.
Hilobiak gehienetan, Sortaldetik
Sartalderanzko noranzkoa izaten
du, eta, era horretan, hilen burua
ekialderantz geratzen zen. Euskal
Herrian 500dik gora trikuharri
zenbatu dira; Aralarko mendietan
bakarrik ia ehun badira.
Megalitoen kulturako beste
monumentu garrantzitsu bat
menhirra (men “harria” eta hir
“luzea” bretainieraz) edo jentilarria
da, zutik ezarritako harri luzea.
Hego Europan eta Euskal
Herrian bakan agertzen dira, baina
zirkuluak (cromlech) eta multzo
handiak osatzen dituzte Ingalaterran
(Stonhenge) eta Bretainian
(Carnac-en; bertan dago
munduko multzo handiena,
2.935 menhir edo jentilarri, ilaratan
ezarriak). Cromlech (bretoieraz
“harri zirkuluak”) izeneko
monumentuak, jentil baratzak,
mairu baratzak edo harrespilak
euskaraz, oso ugari dira Euskal
Herrian. Hauek ere hileta monumentuak
dira, baina hilobi hauetan
gorpuak aurretik erreak ezartzen
zituzten. Karbono-14a erabiliz
duela gutxi egindako azterketen
arabera, harrespilak trikuharriak
baino berriagoak dira.
Hala, zaharrena, Suhamendi III,
K.a. 900. urtekoa bide da. Monumentu
mota honek, arkitekturaren
ikuspuntutik, ez du ia zerikusirik
trikuharriekin; Pirinioetako
erdialdetik Gipuzkoako iparralderaino
oso sarri ageri dira,
eta hor ia osorik desagertzen.
Hori dela eta, adituen ustez, monumentu
hauen jatorria zelta litzateke;
hala, sartaldeko artzain
leinuek, dirudienez, beretu zituzten,
eta sortaldean berriz trikuharriak
erabiltzen jarraitu zuten.
Monumentu megalitikoak
Dolmenak edo trikuharriak
E
uskal Herriko trikuharrietan,
zutarri handiek eta estalkia
moldatzen duten gelaz gainera,
harri txikiagoek eraturiko sarbidea
edo galeria ere ager daiteke.
Tumulu deritzan lur edo harri
pilak estali ohi zuen trikuharria.Euskaraz beste zenbait izenez
ere ezagutzen dira trikuharriak:
jentiletxe, tartaloetxe, sorginetxe,
mairietxe.
Euskal Herriko hegoaldeko
trikuharriak (Arabako Lautada,
Koartango, Errioxa eta Nafarroako
erdialdekoak), mendialdekoak
baino handiagoak eta ikusgarriagoak
dira. Jarraian, horietako
batzuen berri ematen da.
Aizkomendi (Egiraz)
A
rabako Lautadan, Donemiliagako
Egiraz herrigunetik 200metrora aurkitzen da, errepidetik
hurbil. Tumuluak moldaturiko
mendixka nekazaritza lur gisa
erabiltzen zuten bertakoek. Nekazari
batek ustekabean aurkitu
zuen trikuharri hau 1830ean.
Harez geroztik hainbat indusketa
egin dira: A. Zabalak lehena1833an, E. Eguren eta bere taldeak
1925ean eta, azkena, J. M.
Barandiaranek 1965ean.
Tamaina desberdineko hamar
lauzek eratzen dute trikuharriko
gela (Zalduondoko hareharri bat
eta gainerakoak, seguruenik,
Mirutegiko ekialdeko hegitik hartutako
kararriak). Jatorrizko estalkia
kontserbatzen du; Egurenek
1914an egindako kalkuluen
arabera, 10.754 kilo ingurukoa.
Barnealdea poligonala du, ia lauki-zuzena;
neurriak, gutxi gorabehera,
3 m luze, 2 m zabal, 3
m garai. Ekialdera begira zegoen
sarbidea bota egin zuten lehen
indusketan barnealdea aztertu
ahal izateko; metro bateko zutarriek
eta estalkirako beste zenbait
lauzek osatzen bide zuten
delako sarbidea.
Tumulua biribila zen; trikuharri
ondo-ondoan lur iraulia ageri
da, eta gero harri handiz egindako
eraztuna, sarbidea egon
behar zuen tokian moztua. Gainerakoa
lur buztintsua da, kararriekin
nahasia. Hilen erreketa
aurkitu dira aztarnak trikuharritik
24 metroraino.
Kultura aldiari dagokionean,
Barandiaranen arabera, Eneolitos
eta Brontze arokokoak dira gelan
eta sarbidean lurperaturiko gizakiak;
gero, Burdin aroan, erraustutako
hainbat gizakiren hondakinak
ehortzi zituzten tumuluan.
SorginetxeAguraingo Arrizala auzoan dago,
eta aspalditik ezagutzen da
toki agerian baitago. Eneolitos-
Brontze arokoa da. J. Apraizek
aztertu zuen 1890ean eta giza
hondakinez gainera, sukarrizko
gezi mutur bat aurkitu zuen (txorten
eta hegatsduna).
Kararrizko sei harlosa handik
moldatua da (haietariko bat eroria). Barnealde poligonala du eta
2,3 m x 1,9 m dira haren gehienezko
neurriak. Estalkia kontserbatzen
du eta ez du sarbiderik,
bazenik ere ez dakigularik. Tumuluaz
ere ez dago aztarnarik.
La Cascaja
(Peciña-Errioxa)P
eciña aldean dago, Labastidatik
Biasterirako errepidetik
abiatzen den Piszinako Andre
Mariaren Ermitarako bide ondoan.
1953an aurkitu eta induskatu
zuten trikuharri hau. Harearrizko
sei harlauzek osatua da, eta estalkia
kontserbatu du; barnealdea
ia hexagonalekoa da, eta 1,8 m
x 1,7 m dira haren gehienezko
neurriak. Sarbideak bi zati ditu,
eta gelatik hurbilen dagoenak
goiko harlosak dauzka oraindik.
Tumulua aski beheratua da, nekazaritza
lanen ondorioz.
Giza hondakin multzo bat, 31
laguni zegokiena, aurkitu zuten
bertan, eta baita sukarrizko eta
zeramika pieza batzuk eta -ustezbrontzezko
punta bat ere.
Layaza (Biasteri)
L
ezako Eritegitik kilometro batera
aurkitzen da, Urizaharreradoan errepidetik 50 metrora.
Ez gela ez sarbidea ez daude,
ohi den bezala, tumuluaren erdian.
Ez da estalkirik kontserbatu.
7-8 harrik osatzen dute gela
eta barnealdea poligonala
da, bainaoso irregularra. Gehienezko
neurriak: 3 m x 1,8 m. Orientabidea:
iparralde-hegoekialde.
El Sotillo (Biasteri)
L
ezako eritegitik Biasterirako
bidean dago, Gasteiz-Logroñoerrepideko 60-61 kilometroan.
Sarbidedun trikuharri honek
hare harrizko 9 harlosa ditu, baina
estalkirik ez. Barnealdea ia
biribila da, 3 m inguruko diametroa
duena. Orientabidea: hegoalderantz.
Material interesgarriak aurkitu
ziren bertan, oso nahasturik baziren
ere: sukarrizko gezi muturrak
-pedunkulatuak eta hegatsak
dituztenak, baita geometrikoak
ere-, xaflak, aizkora leundu bat;
hezurrezko punta bat; zeramika
mota zenbait, kanpai antzekoak
barne; kobrezko gezi ez oso bat,
etab.
San Martin (Biasteri)G
asteiz-Logroñoko errepideko
63. kilometroan, Biasteri herritik
350 metrora.
Hamar harlauzek eratzen dute
gela, eta barnealdea 4 m inguru
luze eta 1,3 m zabal da. Hegoalderanzko
orientabidea du. Sarbideak
estalkiko harlosa bat kontserbatzen
du. Oraingo tumuluak
guztiz itxura irregularra du, nekazaritza
lanek hondatu baitute jatorrizkoa.
Indusketa egiterakoan
trikuharria
erabiltzen ari
zen garaian eroritako
harlosa batzuk aurkitu
ziren; denbora bat iraganez gero berriro erabili
zuten ehorzketa lekutzat.
Modu horretara, estratigrafia garbi
ageri zen: material zaharrenak
harlauzen azpian, berriagoak gainean.
Behe mailan aurkitutako materialak:
sukarria, labanak, xaflak,
zati geometrikoak (trapezioak,
triangeluak), harri beltzez egindako
aizkora edo zizela, ofitazko
aizkora leunduak, etab.; hezur
zizelkatuak eta azal lauko eta
pasta beltzeko zeramikak. Goiko
mailan: sukarria, xafla soilak eta
ukituak, txortena eta hegatsak
dituzten gezi muturrak, aizkorak,
etab.; hezurrezko eraztun zatiak
eta zizel bat; metalezko xafla txiki
batzuk eta sastakai bat; zeramika
hondakinak lauak ziren, kanpai
antzeko zati bat izan ezik.
La Huesera Gaina
(Biasteri)Biasteritik Bilarrerako bideko
65-66 kilometroan, errepidetik
ezkerretara, 700 bat metrora, Tajo
eta San Julian erreken arteko
muinoan aurkitzen da.
Sei harlauzek eratzen dute
gela; barnealdea pentagonala du
eta haren gehienezko neurriak 3
m x 2,6 m dira. Gela barnean,
lurrean, estalkia izan behar zuen
harlosa handi bat ageri da. Tumulua
oso desitxuratua dago.
Aurkituriko materialak: sukarrizko
gezi muturrak, marrusketak,
hartxabalak; zeramikazko
zati asko, batzuk dekoratuak,
zenbait ontzi osatu ahal izateko
moduan, etab.
Chabola de la Hechicera
(Bilar)B
ilar herrigunetik kilometro batera
edo, mendebal-hegomendebaleko
norabidean. Errioxan
aurkituriko lehena izan zen
(1935). Ondoko urtean, 1936an,
J. M. Barandiaranek egin zuen lehen
indusketa. Juan Mª Apellánizek
eta Domingo Fernández
Medranok bigarren indusketa eta
eraberritze zein sendotze lanak
burutu zituzten 1974an.
Gela 5 harlauzek osatua da eta
barnealde poligonala moldatzen
dute. Estalkia lurrean hautsia zegoen
eta ustez behar zuen lekuan
ezarri zuten 1974an. Neurriak:
ardatz handia 4 m, txikia 2,7m. Galeria erregularra du. Monumentua
inguratzen duen tumuluak
ez dirudi egitura osoa estali
zuenik, eta egun hondatua dago
bertako nekazaritza lanak direla
eta.
Gelan aurkitu diren materialak
hiru ehorzketa aldi desberdinetakoak
dira. Lehenengoan, antzinenekoan,
azaldu diren material
urria eta giza hondakinak, Apellánizen
arabera, bertatik hurbil
den Los Husos biziguneko III.. ailari dagozkio, hau da, Eneolitos
arokoak edo kanpai antzekoaren
aurreko Eneolitosekoak
dira. Bigarren aldia aurrekoaren
oso hurbilekoa zen eta hari dagokion
gizaki multzo aski handi
baten hezurrak aurkitu ziren,
okrez igurtziak. Halaber, 60 inguru
konta-ale agertu ziren, itxura
eta gai desberdinekoak. Sukarriz
egindako materiala: gezi
mutur bat, erdian txorten zabala
eta hegats motzak dituena, beste
punta baten zatia, marrusketa
bat, hartxabalak, xaflak… Hirugarren
aldiko ehorzketetan, bi
azpialdi bereizten dira. Behekoa
okrezko ehorzketen gainean zegoen
eta, oro har, Brontze I edo
IIko materialak dira aldi horretakoak:
hiru gezi mutur desberdin,
xafla bat, konta-ale zenbait,
zeramika puskak (zeltiberiarra
eta sigilata), etab.Tumuluan ere bi ehorzketa
mota azaleratu dira, mendebalean
bata eta ekialdean bestea.
Mendebalekoa Azken Brontzekoa
da eta ekialdekoa kanpai antzeko
kultura aldiari dagokio.
Gainera, han hemen azaldu aztarnen
arabera, trikuharria geroago
ere erabili bide zen, Burdin
aroan eta Erromanizazio garaian
ere.F
arangortea inguruan oso antzeko
trikuharri bi aurkitu zituzten
1960. eta 1962. urteetan,
sarbidekoak biak. Horietako baten
gelak 9 harlosa handi ditu eta
bestearenak 10. Bietan, zulo biribila
duen harri batek bereizten
zituen sarbidea eta gela; egun,
harri horien zati bakarra kontserbatzen
da.G
oian esan bezala, Euskal Herriko
mendialdeko trikuharriak
hegoaldekoak baino txikiagoak
eta bakunagoak dira. Orobat
haietariko asko nahiko hondaturik
ageri dira. Bestalde, eremu
landugabeetan eraiki zituzten
asko, mendi lepo eta bizkarretan.
Harrespilak
HarrespilakMendialdean, trikuharriez gainera, gelarik gabeko tumuluak eta harrespilak agertzen dira. Tumulu soil horiek, gehienbat, Nafarroa Beherean eta Zuberoan aurki ditzakegu.
Zirkuluan ezarritako tamaina berdintsuko harlauzek osatzen dute harrespila; zenbaitetan harlosa horietako bat edo bi besteak baino handiagoak izan ohi dira.
Tumulu soilak baino ugariago dira, eta trikuharriak bezala hilobiak dira hauek ere. Antza denez, hilotza erre eta errautsa harrespilaren erdiko zuloan edo lurrezko ontzi batean jarri ohi zuten. Gehienbat, Gipuzkoa eta Nafarroako iparraldean eta Bidasoaz bestaldean ageri dira, ikuspegi zabaleko lekuetan. Oroitarri hauetarik berrehun baino gehiago dago Euskal Herrian, eta haietan aipagarrienak Esterenzubiko Okabe mendiko multzoa osatzen dutenak dira: 17 harrespil guztira, gure historiaurreko hilerririk nabarmenena.
Menhirrak edo zutarriak
Lurrean zutik ezarritako harlosa luzea da zutarria. Batez ere harrespilak diren eremuan aurkitzen dira oroitarri hauek. Monolito horien funtzioa eta esanahia ez daude garbi oraindik. Herriak, bestalde, hainbat izenez deitu du zutarria: Errolan Harri, Sanson Harri, Iruin Harri.
Metalen aroko bizimodua
Metalen aroa honela banatu ohi da: Kobre aroa
edo Eneolitos aroa, Brontze aroa eta Burdin
aroa. Zenbaitentzat ordea, Eneolitos aroa Neolitos
aroaren eta Metalen aroaren arteko aldakuntza aldia
da; izan ere, aldi horretan kobrea erabiltzen hasi zen,
baina Neolitos aroko langintza nagusia, harriarena,
utzi gabe. Areago, silexak garrantzi handia izan zuen
aro honetan. Nolanahi ere, azkenean metalen teknika
nagusitu zen, abantaila handiak baitzituen, eta gizarte
jokaeretan eragin handia izan zutenak gainera.
Metalen aroak aurrera egin ahala, meategiak
dituzten herriak salerosketan hasiko dira
ingurukoekin. Kobreak eta eztainuak gure garaian
petrolioak duen paperaren antzekoa jokatzen zuten
orduan, eta haien trukeak lehen merkataritza bideak
eta lehen koloniak zabaldu zituen. Oso herri
desberdinak jartzen dira elkarrekin harremanetan:
metalen teknikak trukatuko dituzte, eta baita
nekazaritza, artzaintza, itsasketa eta artearenak ere.
Horrekin lotua dago bizimodu urbanoaren sorrera
ere, lehenbizi defentsa beharrengatik eta eskakizun
ekonomiko gisa gero. Garai honetako herriak
kastroak dira, hau da, estrategikoki kokatutako
biziguneak, eta, gehienetan, lurraren egiturak berak
babestuak. Adituek hiru eratako kastroak bereizten
dituzte: amil gainekoak, amildegi baten goiko ertzean
kokaturik, bertaratzeko bide bakarra zutenak; horma
kontrakoak, alde bat behintzat harrizko horma
iritsiezina zutenak, eta mendi tontorretan zeudenak.
Bestalde, Neolitos aroan sorturiko ekoizpen
ekonomia erabat finkatzen da egitura sozialaren
oinarri gisa. Egitura hori, jadanik Eneolitos aroan,
hirukoitza da: zaharrenak dira jakintsuenak; herrien
defentsak talde militarren garrantzia dakar; eta,
azkenik, horiekin batera, badute aginpiderik
sendagintza-magia-erlijio lanak dituztenak ere.
Azkenik, Eneolitos aroan sortzen da, antropologoek
diotenez, euskal etnia, garai hartan artzainena batez
ere, nekazariena baino areago, eta bi motatan
berezia: Santimamiñekoa, Pirinioetako talde osoarekin
paralelotasun handia duena, eta Los Husosekoa,
harekin zerikusi handiena duena, baina hegoaldeko
etniekin ere (Espainiako mesetakoekin) lotura
baduena.
Euskal Herriko biziguneak
ARABAKO KASTRO EDO HERRIXKA BATZUKB
izigune edo herrien eraikuntza
fenomeno beranta izan
zen Euskal Herrian. Azken Brontze
eta Burdin aroan hasi zen, eta
Europa erdialdeko gizataldeek
ekarri zuten. Aldi berean, Iberiako
mesetatik etorritako herrien
eragina ere nabarmena da, baina
hegoaldean soilik, itsasaldera
iritsi gabe. Garai honetako 125
biziguneetatik, Gipuzkoan eta
Bizkaian bana baizik ez da aurkitu,
Araban 38, Nafarroan 44 eta
Ipar Euskal Herrian, guztira, 41.
Arabako aztarnategi nagusietako
batzuk aztertuko dira hurrena.
Poblado de la Cruz K.a. XI-
IV. mendeetakoa da, Europa erdialdetik
etorritako herri indoeuroparrek
eraikia. Eraikinen egitura
oso berezia da, guztiz berria
penintsulan; eraikinak adobezkoak
baitziren, lauki zuzen
luzaxka baten formakoak, eta
hiru ataletan banatuak: atalaurrea,
batzuetan eskulanetarako
erabiltzen zena; erdiko sala, handiena
eta nagusia, erdian beheko
sua eta kearen irteera zituena,
eta banku luze bat alde banatan;
azkenik, atzealdean,
ganbara txiki bat, biltegi moduan
edo erabiltzen zena, laboreak,
irina eta ura gordetzeko ontziekin.
Kutzemendi edo Olarizuko
kastroa Gasteiztik oso gertu
dago, Gasteizko mendien oinetan.
Leku bakartua da, eta hegoalderanzko
malda batean terraza
artifizialak ditu, etxeen kokaguneeta defentsarako. Hainbat
mendez iraun zuen herriak, K.a.
III. edo II. mendea arte. Herriaren
lehen garaiko zeramika erliebeduna
da, eta hatzen markez,
marratuez apaindua. Zeramikazko
ontziek, dirudienez, eginkizun
jakinak zituzten: badira i-
razkiak, gazta egiteko seguruena.
Harri leunduzko aizkorak ere
erabiltzen ziren oraindik, eta orobat
silexezko tresnak ere. Metalgintzaren
lekuko dira, besteak
beste, burdina urtzeko moldeak.
Nekazaritza ere ezagutzen zuten,
laboreak ehotzeko errota bat
aurkitu baita. Orratzek eta ehundegi
pisu batek erakusten duenez,
haria egiten zuten, eta baita
ehundu ere. Hezurrezko gauzakiak
ere badira, espatulak, eztenak
eta botoiak. Azkenik, bitxietan,
brontzezko fibula luze bat
besterik ez da ezagutzen, jantziak
lotzeko dirudiena.
Kutzemendiko kastroa eraiki
zen garai berean ia, beste talde
indoeuropar batek Henayoko
gazteluan (Dulantzin) hartu zuen
bizilekua, mendixka baten gainean.
Indusketen arabera, K.a.
760. urte inguruan heldu zen lehen
taldea leku honetara; horri
dagokio maila zaharrena (III c
deritzana). Berezi dira halaber III
b maila, K.a. VII. mendekoa, eta
III a maila, K.a. IV-III. mendeetakoa,
berezia, zeltiberiar eragina
baitu. Indusketen maila zaharrenean
egurrezko etxolen zutabeen
arrastoak aurkitu dira. Hurrengo mailan (K.a. III. mendea)
aurkitutakoaren arabera, etxolak
berregin ahal izan dira: biribilak
ziren, 6 m-ko diametroarekin,
egurrezko zutabeen gainean eraikiak:
horietan adarrak gurutzatzen
ziren, gero lohiez estaltzen,
eta, hala, nahiko horma sendoak
egiten zituzten. Teilatua, konikoa
seguruenik, adarrez estaltzen
zuten. Beheko sua izaten zuten
etxolek, erdian, buztinezko xafla
baten gainean. Ontziei eta
dagokienez, zeramikazkoak agertu
dira gehienak. Alde handiak
dituzte neurrian: badira oso ontzi
handiak, aleen gordeleku, jateko-eta
erabiltzen bide ziren
txiki-txikietaraino; era askotako
eginkizunak zituzten beraz. Formaz
oso desberdinak ez badira
ere, apaingarriak oso ugariak
dira, eta, sarritan, kronologia zehazteko
balio dute. Bestalde, zeramikaren
parte handi bat herrian
bertan egiten zen, buztin labeko
masa aurkitu baita, hatzen arrastoekin.
Peñas de Oroko kastroa Arabako
iparraldean dago, Zuian.
K.a. IX. mendean sortua da,
Azken Brontzeraren kulturan, eta
erromanizazioa arte iraun zuen
ia, azken denboretako aztarnekzeltiberiar eragina ageri baitute.
Indusketa maila guztietan azaldu
dira zeramika, hezur eta metalezko
hondakinak. Zeramika inguruko
beste kastroetakoen antzekoa
da. Ontziak era askotakoak
dira, bai neurriari, bai
kalitateari eta apaingarriei dagokienez.
Nolanahi ere, brontzezko
eta bestelako tresnen kopuruak
kastro honen garrantzia adierazten
du, tresna zaharren birgaldaketarekin
zerikusirik zuena
agian, labe hemisferikoak aurkitu
baitira. Jostorratzak, eskuturrekoak,
botoiak, belarritakoak, fibulak,
etab. agertu dira, brontzezkoak
denak. Urrezko pieza
bat ere agertu da, eraztun bikain
bat. Etxeak, Henayokoak bezala,
biribilak ziren gehienak.
Berbeiako kastroa Arabako
mendebalean dago; Burdin
arokoa da (K.a. VI. m.), eta bi
parte ditu. Horietako batean tresna
gehienak silexezkoak dira, eta
bestean berriz ugaria da zeramika.
Hezurrezko gauzarik ere
bada, orrazi bat adibidez; metal
gutxi agertu da. Erromanizazioa
heldu zen Berbeiara; desagertzen
hasita, lehen Erdi Aroan berpiztu
zen, eta gutxienez X. mendea
arte iraun zuen.
La Hoya
LA HOYAKO HERRIXKA NON ZEN, NOLA
ANTOLATUA ZEGOEN, LEKU HORRETAN ZEIN
HERRI BIZI IZAN ZIREN ETA HERRI HORIEK ZER
ARTE ETA OHITURA ZITUZTENA
tal honetan, La Hoyako herrixka
non zen, nola antolatua
zegoen, leku horretan zein
herri bizi izan ziren eta herri
horiek zer arte eta ohitura zituzten
agertzen da.
Gaur egun La Hoya izenez
ezagutzen den herrixka edo aztarnategia
Biasteriko udal barrutian
(Araba) dago, herri horretatik
700 bat metrora; lehen El
Torreon zeritzan leku edo muinoan.
Herrixka edo aztarnategi
hori Alejandro Sampedro Martínezek
aurkitu zuen, 1935ean. Lurra
lantzerakoan zeramika asko
agertzen zela ikusirik, indusketak
egiten hasi zen, eta antzinako
herrixka baten aztarnak aurkitu
zituen azpian. Honek Carlos
Sáenz de Tejadari eta Alvaro de
Gortázarri jakinarazi zien aurkituen
berri, eta horiek, indusketa
sakonagoak egin ondoren, txosten
bat atera zuten. Hauek jarri
zioten La Hoya izena. Urte horiez
gero ere indusketa asko egin
da: 1950ean, Domingo Fernández
Medrano, Máximo Ruiz de
Gaona eta Basilio Osaba aritu
ziren lan horretan; Gratiniano
Nieto, handik bost urtera, eta
Arabako Arkeologia Institutuko,
zenbait kide, Armando Llanos
zuzendari zutela, 1973an. Dena
den, parterik zaharrena ia ukitu
gabe dago oraindik. Hala ere, La
Hoya oso ezaguna da gaur, eta
ez bakarrik Euskal Herrian.
Orain arte egin diren azterketen
arabera, lau hektarea inguru
hartzen zuen herriak. Inguruko
zelaiak baino 5 bat metro altuago
dago, baina 5 m horietatik 3
mendeetan zehar pilaturiko hondakinez
osatuak ditu. Harresiz
inguratua zegoen, eta puska handia
oraindik zutik da. Harresiaren
oinean bada, halaber, saihetsik
saihets igarotzen den aspaldiko
bide bat ere, dirudienez,
Biasteri aldea Errioxarekin, Nafarroako
mendebalarekin eta
Kantabriako mendiekin lotzen
zuena.La Hoyako lehenbiziko biztanleak
zein izan ziren, ez dago indusketa
sakonagoak egin arte
zuzen jakiterik. Dena den, K.a.
XV. mendean hartua zegoen jada,
eta jakitunek diotenez, Europako
erdialdeko lehenengo taldeak
Pirinio mendietatik barrena sarturik
inguruetan bizitzen jarri zirenerako,
leku horretan zenbait
mende bazeramaten beste batzuek.
Europako erdialdeko lehenbiziko
talde horiek La Hoyara
ailegatu eta urte batzuetara,
beste talde batzuk iritsi ziren, K.a.
XIII. mendean. Europako erdialdeko
herriak ziren horiek ere.
Azkeneko hauek Ebro ibaian
gora sartu ziren, Aragoitik eta
Nafarroatik barrena, jakitun batzuek
diotenez, alde horietakoen
antzeko etxe egiturak (lauki-zuzenak)
agertu baitira aztarnategiaren
azpieneko mailan. Nolanahi
ere, bertan lehendik bizi
zirenekin bat egin, eta geroztik
beroi izenez ezagutu den herria
osatu zuten horiek. K.a. V. eta IV.. endeak bitartean, berriz, herri
zeltak heldu ziren hegoaldetik,
eta, indarrez edo bestela, La
Hoya harturik, bertakoekin (zeltak
hauek ere), arabatarrekin bat
egin zuten hauek ere, eta horrela
bizi izan ziren La Hoyatarrak,
dena utzi (noiz eta zergatik ez
dakigu oraindik) eta norabait
sakabanatu ziren arte. Zernahi
dela ere, erromatarrak iritsi baino
lehen gertatu zen hori, I.. endea baino lehen, alegia, zeren
ez baita horien mende egonda
izango zen adina erromatarren
aztarna aurkitu.
La Hoyak ere bazuen (badu),
garai bereko beste bizigune askok
bezala, bere harresia. Aurkitu
diren harresi atalen eta aztarnen
arabera hiru alditan egin
zen gutxienez. Hasierakoak habez
eta hesolaz egina zuen parte
bat, mendebalekoa, eta harriz
eraikia, ekialdekoa. Biak garai
berekoak diren ala ez, ez da jakin
ahal izan oraindik. Horiekbaino eremu zabalagoa hartzen
zuen gero eraiki zutenak. Honetan
ere bi alde bereiz daitezke,
ekialdeko parte osoa eta iparraldearen
parte bat hartzen zuena
eta mendebaleko alde guztia eta
iparraldearen parte bat hartzen
zuena. Bi horma errenkada ditu
lehenengoak, harriz eta karez
eginak biak, eta harri soilez betea,
hormatik hormarako tartea.
Teknika hobea nabari da bestean,
zeltak sartuz gero eraiki
bide zenean. Harri handiz eta
horiek harri txikiagoz kaltzatuz
egina dago hori. Alde batzuetan,
azpiko harkaitzari zimentuz
erantsiak ditu oinarriak. Garai horretako
harresia nahiko osorik
dago oraindik. Leku batzuetan 3
metrotarainoko altura du. Hegoaldeko
partean bakarrik ez da harresi
aztarnarik aurkitu, baina,
horma barruti triangular bat agertu
da alde horretan, harresietakosarrera nagusia zaintzen zuen
dorrearena edo, agian.
Herriaren egituran ere bereiz
daitekezke bi alde: zeltiberiarren
garaiari dagokiona, bata, eta horiek
sartu baino lehen zuena,
bestea. Zeltiberiarren garaian zer
egitura zuen nahiko argi ikusten
da aztarnategietan, izan ere hori
baita gehien induskatu eta aztertu
dena. Garai horretako herriak
lau haizetara begira zituen kale
nagusiak eta horien perpendikularrean
edo sare moduan antolatuak
gainerakoak, alboetarakoak,
alegia. Kale batzuk eta
besteak ez ziren hala ere elkarren
parean bukatzen edo hasten,
kale nagusiaz bestaldean
hurbilen zutena baino goraxeago
edo beheraxeago baizik. Bestalde,
baziren horietan alde batetik
bestera zikindu gabe igarotzeko
harri handi zabal batzuk
ere, tarteka. Etxebizitzak, berriz,
oinez lauki-zuzenak nahiz trapezoideak
ziren, 16 m inguru luze
eta 5,50 m inguru zabalak. Hiru
gela ohi zituzten, hesi modura
gurutzatutako adaskaz eta buztinez
edo ohol hutsez banatuak.
Gela nagusia beste bien artean
zuten, eta aurkitu diren aztarnen
arabera, gela horretan, horma
nagusiaren kontra, sua egiteko
lekua. Harrizko oina zuten horma
horiek. Oinetik teilatura bitartekoa,
aldiz, habez eta buztinezko
adreiluz bete ohi zioten
etxeari. Teilatua bera habe txikiz
eta belar edo ihiz estalia zuten;
erlaitz zabalekoa eta bi isurkikoa
gainera, gehienek. Erlaitz zabala
izateak eta espaloietan agertu
diren zenbait aztarnak, bestalde,
biztanleek egunaren parte handi
bat kalean ematen zutela adierazten
dute.
Tamalez, zehaztasun gutxiago
eman daiteke antzinako herriari
eta etxeei dagokienez, aztertu
ere, ez baita behar adina aztertu
hori, ez sakonean ez zabalean.
Etxeei buruz zenbait datu eman
daiteke hala ere. Dena den, bi
alde bereiz daitezke antzinako
herrian. Alde bateko etxeek horma
zuzenak edo elkarri buruz
angeluak eratuz lotzen zirenak
zituzten; biribilean edo biribil
samar eratuak, aldiz, beste aldekoek.
Gainerantzean, horma nagusiak
era bertsuan eraikiak zituzten
zeltiberiarren garaikoek
eta besteek, harrizko zokaloa oinean
eta hesolaz edo habez etabuztinez betea, zokalotik gorakoa.
Zeltiberiarren garaikoetan
ez diren bi elementu bereiz daitezke
antzinako herrian ziren
etxeetan. Esan bezala, harrizko
zokaloak edo horma oinak zituzten,
baina zeramika puska handi
batzuk ere sartu ohi zituzten
hauetan, eta etxe barruetako zorua
ere, bestetik, buztinezkoa
zuten hauek, buztin zanpatu gogorrez
eratua eta gorriz pintatua.
La Hoyako jendeak garai batzuetan
eta besteetan zer bizimodu
egiten zuen jakiteko garrantzi
handia dute, halaber, zer ontzi
eta tresneria mota erabiltzen
zituzten aztertzeak ere. Molde,
itxura, kalitate eta apaingarri
mota askotako ontziteria agertu
da, baina agertu direnen artean,
bi ontzi edo zeramika mota bereiz
daitezke, antzinakoa edo
aztarnategiko azpieneko mailan
agertu dena eta gaineko mailan
agertu dena. Aski zeramika zarpaila
da azpieneko mailakoa,
buztin ilun edo beltzez eta, pitza
ez zedin, harri koskorrak nahastuz
egina; eskuz edo motel
jiratzen zen tornuan moldatua eta
hala-holako labeetan errea, berebat,
oso kontuz landu eta leundutakorik
ere azaldu den arren.
Egituraz, oin eta lepo estukoak
eta gerri eta aho zabalekoak dira
horiek. Soka itxurako edo behatzak
buztinean sakatuz egindako
apaingarriak dituzte. Esan bezala,
agertu da finago landutakorik
ere; oro har ontzi txikiak diraazkeneko hauek, edalontzi gisa
erabiltzen zituztenak agian.
Teknika hobea nabari da gaineko
mailakoetan. Ageri denez,
bizkor jiratzen zen tornua erabiltzen
zuten ontziak egiteko eta
egosi ere, aurreko garaian baino
labe hobeetan eta buztina oxidarazten
zuen sutan egosten zituzten.
Berezko kolorea horia ohi
zuten, baina marra beltzez eta
irudi geometrikoz apaintzen zituzten
gero. Garai horretako ontzi
eta tresneria asko agertu da:
kopak, kazuelak, antosinak edo,
orainagoko kutxen modura
apaindutako zeramikazko kutxatilak,
ehundegirako pisuak,
txanpon gisa edo erabiltzen zituzten
buztinezko bola txikiak,
larruzko zakuak, labanak, eskuturrekoak,
besteak beste. Horietako
asko edo gehienak, bai buztinezkoak
bai metalezkoak, bertan
egiten zituzten, zeren agertu
baitira metala lantzeko moldeak
ere.
Jan, berriz, garia, garagarra,
basartoa, fruituak eta ezkurra,
ardikia, behikia, zerrikia, etaorein, ahuntz eta basurde haragia jaten zuten, batik bat. Jantziei dagokienez, ez da aztarnarik agertu, benetakorik behintzat, baina bai brontzezko gizon irudi bat, txanoz, jaka estu eta soineko moduko batez jantzia, eta irudi horietan, normalean erabiltzen zituzten jantziak irudikatu izango zituztela uste da.
La Hoyako biztanle haiek noiz zer sinesmen modu zituzten edo zer gauza gurtzen zituzten jakitea ere ez da lan erraza, izan ere, ez baita hori argi dieezagukeen aztarna askorik.
Zenbait animaliari jaiera berezia ziotela esateko adina arrasto azaldu da, dena den: suge irudiak, erabiltzen zituzten eskuturrekoetan; abelgorriak, hilarrietan eta jantziak lotzeko hebiletan; oreinaren adarrak, harresiaren oinarrietan.
Burezurrari ere jaiera berezia zioten, itxura denez, hala adierazten du bederen etxe baten barruan aurkitu den burezurrak eta beste zenbait lekutan agertu direnburezur puska landuek, nonbait apaingarri gisa edo erabiltzen zituztenek. Zer sinesmen modu zuten jakiteko hildakoei buruzko erritoez baliatu nahi izanda ere, argibide gutxi lortuko genuke, ehortzitako gorpu batzuk azaldu diren arren, adin txikiko haurrenak baitira horiek, eta hilerririk ez baita orain arte aurkitu.
Etxe barruan eta horma nagusiaren ondoan ehortzirik agertu dira gorpu horiek. Zenbaiten iritzian, ohitura horrek eragin zuen kristautasuna sartzean indarrean iraun zuen beste ohitura bat, bataiatu gabeko haurrak, kan- posanturagabe, baserriko ituzuraren
parean ehorztekoa. Helduen bost
gorpu bakarrik aurkitu dira guztira,
eta herriak jasan zituen erasoetakoren
batean hilak ote diren
uste da, zeren, kalean agertu
baitira bostak, lepoa eta eskuineko
besoa moztuta, bat, eta,
harrapa ez ziezaizkieten edo, inguruan
zerri batzuk zituztela beste
bi.