Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
G. Greene (1904-1991) L. Durrell (1912-1990) A. Burgess (1916-1993)
Graham Greene
Graham Greene britainiar idazlea Berkhamsteden
jaio zen, Hertfordshireko eskualdean,
1904an, eta Veveyn hil zen, Suitzan,
1991. urtean. Gaur egungo britainiar
eleberrigintzako kontalari nagusietakoa da.
Greenek hainbat bidaia egin zituen, kazetari
gisa lanean jardun zuen eta 11. Mundu
Gerran britainiarren inteligentzia zerbitzuarentzat
lan egin zuen. Jarduera horietatik
atera zuen bere obretan moralarekin lotura
duten gaien kontakizunak gertaera politiko
jakin eta ezagunetan kokatzeko zaletasuna.
Graham Greenek gaur egungo ingeles
eleberrigintzaren maisulantzat hartuak diren
obrak idatzi ditu, besteak beste The Power
and the Glory (1904, Boterea eta aintza),
The Heart of the Matter (1948, Arazoaren
muina) eta The End of the Affair (1950,
Abenturaren amaiera). Hiru obra horietan
erakutsi zuen lehenengoz Greenek gai erlijiosoekiko
zaletasuna. 1926an katoliko egin
zen, eta zenbait kritikok idazle «katolikoen»
saileko idazletzat hartzen dute.
Hiru eleberri horietan ikerketa etiko eta
erlijioso sakona egin zuen Greenek. Boterea
eta aintza lanean apaiz batek bere inguruko
giroari eta bere egoerari aurre nola
egiten dion kontatzen du idazleak : apaiz
mexikar mozkorti bat da protagonista, eta
bere garaian bizi zen jazarpen antiklerikala
islatzen du. Bigarrenean polizia zintzo baten
bizitza kontatzen du : polizia horrek ezin
gainditu ditu bere garazka moralak eta erlijiosoak,
eta bere buruaz beste egiten du
azkenean. Abenturaren amaiera eleberrian,
berriz, emakume batek bere maitea bonbardaketa
batean hila izan daitekeelako susmoa
hartzen du, eta bere egunkarian Beste»
baten presentzia agertzen hasten da,
Jainko posible baten presentzia, zeinak
hartzen baitu pixkanaka maitale hilezkorraten
lekua.
Greenek idatzitako zenbait eleberri eraman
dira, bestalde, zinemara, adibidez The
Third Man (1950, Hirugarren gizona) eleberria,Our Man in Havana (1958, Habanako
gure gizona) ipuinak eta The Quiet
American (1955, Amerikar isila), Indotxinako
gerrari buruzko eleberria. Oro har,
1950az geroko obretan erlijioari ordu arte
emandako nagusitasuna politikak hartu
zuen bere literaturan.
Greenen azken lanetan aipagarriak dira,
besteak beste, Travels with my Haunt (1969,
Bidaiak nire izebarekin), The Honorary
Consul (1973, Ohorezko kontsula), The Human
Factor (1978, Giza faktorea), Doctor
Fisher of Geneva (1980, Genevako Fisher
doktorea). Horien ezaugarri aipagarrienak
ironia eta kazetaritzaren kontamoldeen kutsua
dira. Giza faktorea espioitza eleberri
bikainean (espioitza izan da Greenek gehien
erabili duen gaietako bat) gizabanakoak
interes politikoen jokoan duen garrantzia
ikertu zuen.
Azkenik, A Sort of Life (1971, Bizitza
moduko bat) autobiografia idatzi zuen, eta
1980. urtean osatu zuen lan hori Ways of
Escape (Ihesbideak) izenburuko liburuarekin.
Dena dela, lan nagusi edo larri horiez
gainera, beste kontakizun aipagarri batzuk
idatzi zituen, egileak berak entertainments
edo denbora pasa gisa aurkeztu zituenak :
A Gun for Sale (Pistola bat salgai), 7he Ministry
of Fear (1943, Beldurraren ministerioa),
Brighton Rock (1938).
Greenek hunkigarritasuna eta ironia bateratu
ohi ditu bere eleberrietan, eta kontakizun
errealista eta, oro har, indarkeriazkoak
idazten ditu. Gerra, espioitza, intriga eta
polizia gaiak dira bere obretako gai nagusiak,
eta gai horiek giro exotikoetan eta pertsonaia
misteriotsu, ilun eta atsekabetuak
protagonista direla azaltzen ditu.
Dena dela, gertaerak eta gizabanakoak
beti agertzen dira goreneko borondate baten
tresna gisa ; horrela, ongiaren eta gaizkiaren,
bertutearen eta bizioaren arteko
borrokaren gertaleku gisa agertzen da mundua,
baina horren guztiaren gainetik agertzen
da, beti, gizakiaren salbazioa. Zenbait
kritikok eleberrigile katolikoak» deitura
eman dien talde bateko kide litzateke aldehorretatik Graham Greene, lehen esan bezala,
Anthony Burgess eta Durrellekin batera.
Bere obran alegoria, errealismoa eta kritika
nahasten dira, eta gaizkiaren eta ustelkeriaren
gaiek trataera berezia dute. Horrek ez
du esan nahi Greenek munduaren ikuspegi
idealizatua ematen duenik ; aitzitik, indarkeriaz,
gaiztakeriaz beteriko mundu bat
agertzen du, eta mundu horretan egitandiak
egiteko indarra ateratzen du gizakiak, baina
gizaki arruntak, ez heroiak. Bestalde,
Graham Greenek urruntasun, autokontrol
eta zuhurtasun intelektual handia erakusten
du, bere idazkeran eta moralitatean.
Lawrence Durrell
George Lawrence Durrel irlandar idazlea
Darjeelingen jaio zen, Indian, 1912an, eta
Sommiersen, Frantzian, hil zen 1990. urtean.
Olerkigile, eleberrigile eta saiakera idazle
gisa nabarmendu zen. Hamazazpi urte zituela
bertan behera utzi zituen ikasketak, eta
1930 ingurutik aurrera hainbat lanbidetan jardun
zuen. Garaitsu hartan eman zituen argitara
bere lehen olerkiak : Quaint Fragment
(Jatorriko pasartea, 1931), Ballad of Slow
Decay (1931, Gainbehera mantsoaren balada),
Ten Poems (1932, Hamar olerki).
Durrel Korfura bidaiatu zen, besteak
beste. 1937an, Parisen zela Henry Miller ezagutu
zuen. Handik Londresa itzuli zelarik, bi
eleberri idatzi zuen, arrakasta handirik lortu
ez zutenak, eta 1938an The Black Book (Liburu
beltza) argitaratu zuen Parisen ; obra bitxia
eta sailkatzen zaila da, katarsi liriko moduko
bat, lausoa. Gerra hasi zenean, Greziara
aldatu zen, Korfura. Geroago Kairora aldatu
zen eta Alexandriara ondoren. Alexandria
izan zen hain zuzen ere Durrellen inspirazio
iturri nagusia, Korfurekin batera.
Hantxe kokatzen da bere obrarik ezagunena,
Alexandriako laukotea eleberri saila.Bere maisulana idatzi bitartean olerkiak
idazten eta argitaratzen jarraitu zuen : A Private
Country (1943, Herrialde pribatu bat),
Cities, Plains and People (1946, Hiriak, planoak
eta jendeak), On Seeming to Presume
(1948), Deus loti (1950). Garaitsu hartan jenero
berri bat, bidaia kontakizunena, lantzen
hasi zen, Mediterraneo inguruko bidaietan
oinarrituak bereziki : Korfuri buruzkoa
da Prospero's Cell (1945), Kretari buruzkoa
da Cefalu (1947) eta Rodan lekutua Reflections
on a Marine Venus ( 1953, Venus itsastarraren
isla). Olerki-eleberri arteko obrak
dira eta lekuak, paisajeak eta pertsonaiak
irudikatzeko dohain berezia erakutsi zuen
haietan egileak.
Hurrengo urteetan argitaratu zuen, lehen
esan bezala, bere obra nagusia, Alexandriako
laukotea. Sail hori osatzen dute Justine
(1957), Balthazar (1958), Mountolice
(1958) eta Clea (1960) eleberriek. Egipton
dago kokatua eta maitasun, politika eta
perbertsiozko istorio bat kontatzen du, baina
lau ikuspegi desberdinetatik begiratuta.
Ikuspegi aniztasun hori erabiltzearen helburua
egiaren erlatibotasuna azpimarratzea
zen, eta horrekin katera, giza izatea behatzailearen
begiradaren araberakoa dela adieraztea
. Alexandriako tetralogia horrek berrikuntza
handia ekarri zuen, birtuosismoari
dagokionez ; klima sentsual eta ankerra adierazi
zuen, gainbehera datorren gizarte bat
oinarri harturik eta oro har lirismoa, dotorezia
eta lausotasuna nagusitzen da.
1960ko hamarraldiaren amaieran 7he
Revolt of Aphrodite (Afroditaren iraultza)
obra idatzi zuen, Tunc (1968) eta Nunquam
(1970) eleberriez osatua, eta Millerrekiko gutun
trukea ere plazaratu zuen A Private Correspondance
( 1963, Gutun pribatuak) izenburuarekin
. Afroditaren iraultza-n dena dela,
ez zuen erakutsi Alexandriako laukotea-n
erakutsi zuen adierazgarritasun bikaina ; bai
ordea azken urteetako obra nagusietan,Avignongo boskotea sailean. Alexandriako
laukotea-n hartu zuen bide beretik idatzi zuen
sail hori eta ondoko eleberriek osatua da :
Monsieur, or, the Prince of Darkness (1974,
Monsieur, edo Ilunarenprintzea), Livia ; or,
BuriedAlive (1978, Livia, edo bizirik lurperatua),
Constance; or Solitary Practices (1982,
Constance, edo bakar jarduerak), Sebastian;
or, Ruling Passions (1983, Sebastian, edo
grina gailenak) eta Quinx; or, the Ripper's
Tale (1985, Bosgarrena, edo tripa-urratzailearen
kontakizuna). Avignongo boskotea
sailak II. Mundu gerraren hasieran Avignongo
etxe katean elkartzen diren lagun talde
baten historia kontatzen du, eta ikerketa
psikologikoa egiten du lagun haien arteko
harremanetatik abiaturik.
Anthony Burgess
Anthony Burgess, jaiotza izenez John
Burgess Wilson, Manchesterren jaio zen
1916an, eta 1993an hil zen. Kazetaritza eta
kritika lanak egin ditu eta ingeles eleberrigintzaren
arazo nagusiak nabarmendu ditu
bere kontakizunetan. Kritikaren alorrean aipagarria
du Joyceri egindako sarrera bat,
Here Comes Everyhody (1965), haina eleberrigile
gisa da ezaguna, batez ere.
Burgessek Greenen joerari jarraitu zion,
haina idazle katolikoen sailean sar daitekeen
arren, Burgessen kasuan askoz ere konplexuagoa
eta liskartsuagoa izan zen idazlearen
eta katolizismoaren arteko harremana. Izan
ere, ez zen erlijio praktikantea, eta oso eszeptiko
agertu zen, pesimista eta ezkor.
Kontakizunaren teknikarekiko kezka
gehien agertu duten gaur egungo idazle
britainiarretako bat da, bestalde. Kontakizunaren
teknikaren alorrean egindako ekarpenari
dagokionez 1960. urte inguruan idatzitako
obrak ditu bereziki aipagarriak,
Burgessek : Beds in the East (1959, Ekialdeko oheak), The Wanting Seed (1962, Grinaren
hazia), A Vision of Battlements ( 1965,
Hormen ikuspegia), etab. Baina A Clockwork
Orange ( 1962, Laranja mekanikoa)
izan zen bere obrarik ezagunena. Obra horretako
protagonista gazte amoral, dibertigarri
eta adimen argiko bat da, musikazale
amorratua, Beethovenen zale amorratua zehazkiagoa
(Burgess bera musikologoa zen) ;
gizarte izutu eta ustel batean gaizkia eta
bizioa dira protagonistaren xedeak, eta gazte
hori berriro hezteko ahaleginaren arrakastarik
eza islatzen du. Laranja mekanikoaren
lorpen nagusia teknikaren eta argumentuaren
artean egileak lortu zuen batasuna
izan zen ; argumentua oso bortitza da,
indarkeriaz betea, eta ideia hori adierazteko
adierazkortasun handiko hizkera erabili
zuen Burgessek. S. Kubrikek zinemara eraman
zuen eleberri hau, eta ahantzi ezinezko
filma egin zuen.
Beste obra batzuetan, dena den, hizkuntza
oparoegia, dotoreegia erabili izan zuen,
kritiko batzuen arabera. Obra aipagarriak
dira, alde horretatik, MF (1971) obra esperimentala,
ikerketa estrukturalistetan oinarritua
; eta Earthly Powers (1980, Lurreko indarrak),
zeinetan nabarmendu baitzuen zihilizaio
modernoaren perbertsioa.