Gizonaren alde
Heinrich Boll idazle eta hiritar alemanaren
obra oso zabala da, hizkuntza askotara
itzulia, eta harengatik sari asko jaso
zituen -47 Taldearen saria, Biichner saria,
Parisko Tribunaren saria, eta 1972an Literatura
Nobel saria-. 1971tik 1974ra H. Boll
nazioarteko Pen Club idazle elkarteko lehendakari
izan zen. Haren eleberriak, ipuinak
eta saiakerak ezin estuago daude lotuak
nazional-sozialismoak eta gerrak
harengan sortu zuten etsipenarekin eta samintasunarekin,
eta orobat Alemaniako eliza
katolikoarekin izan zituen harreman korapilatsuekin,
Alemaniako mendebaldeko gizartearekin
izan zituen liskarrekin, eta, batez
ere, idazteari izan zion maitasunarekin.
Bollek katolikotzat zeukan bere burua,
baina ez zen Elizaren batere esanekoa ;
ezkertiarra zen, baina independentea, eta
harentzat hori guztia esaldi batean bil zitekeen
: jende multzotik urrundu, gizonari leial
irauteko, samurtasunez. Gizartearekin hitz
hartutako idazlea zen Boll, haina hitz hartze
hori ez zegokion politikari bakarrik, gehiago zen munduaren egoeraren ezinegonez
bururatzen zitzaizkion galderek sortutako
jarrera. Halako eta halako galderari ihes
egin ezinez, gai, auzi edo kezka jakin batez
nahitaez hitz egin beharrari Bollek «hizkuntzaren
morala- deitzen zion. Idaztea
erabateko askatasunaren eremua haitzen
harentzat, ideal humanista eta kristau baten
zerbitzuan jarri nahi izan zuen idazketa,
gizonaren izate benetakoa eta beregaina
zaintzeko eta babesteko, baita bere alderdirik
erorienetan eta hondatuenetan ere.
Hartara, Bollen obra, generoak genero
eta bereizkuntzak bereizkuntza, idazte
prozesu etengabe bat izan zen, «gizatasunaren
estetikari- atxikia -hala definitu zuen
Bollek berak Frankfurter Vorlesungen
(1946, Frankfurteko hitzaldiak) liburuan-,
non ezkortasuna umorearen bidez adierazten
baitzen, eta itxaropenak, berriz, bihozberatasunean
eta apaltasunean babesturik,
bizitzako gauza xumeen inguruan biltzen
baitzuen gizabanakoaren eta gizartearen
arteko konponezina.
Renanian jaiotako gazte katolikoa
Heinrich Boll Kolonian jaio zen, 1917ko
abenduaren 21ean, familia burges txiki batean
. Aita zurgina zuen. Fede katolikoan zorrotz
hezia izan bazen ere, giro tolerantea
eta liberala izan zuen familian ; liberalismo
horrek indartu zidan neure baitan nuen erlijioaren
sena- esan zuen Bollek. I. Mundu Gerraren
bukaeran Hindenburg mariskalaren
gudaroste garaituak Rhin ibaiko zubietan barrena
etxera burumakur itzultzen ikusi izana
gogoratzen omen zuen Bollek. 192leko
inflazio handiaren eraginez Boll familiak
Raderberg-eko auzoan hartu behar izan zuen
bizilekua, eta han familia ezkertiarretako
umeak izan zituen Heinrichek jolaskide.1930eko krisi ekonomikoaren erdian
alderdi nazional-sozialista agintera iritsi
izana eta geroxeago Hitler Alemaniako
buruzagi hautatu izana bi gertaeren bidez
irudikatzen zituen Heinrich Bollek : 1933ko
azaroan, sei komunistari lepoa moztu zieten
Koloniako presondegian, eta uztailaren
10ean eliza katolikoak konkordatu bat egin
zuen Hitlerren estatuarekin.
Bollek uko egin zion Hitlerren gazte
taldeetan sartzeari, baina 1939an, liburudenda
batean zuen lana nahitaez utzirik, Werhmacht-en
sartu behar izan zuen soldadu,
gudaroste alemanak Polonia mendean hartu
zuelarik.
Gerrakoak eta gerra ondokoak
Frontera joan beharrez, argitaratu gabe
utzi behar izan zituen bere lehen literatura
saiakerak, eta gustokoak zituen idazleak
irakurtzeari utzi behar izan zion : Hebbel,
Kleist, Dickens, Dostoievski, Bloy, Mauriac
eta Bernanos. Infanterian borrokatu zen
Boll, Poloniako, Frantziako eta Errusiako
fronteetan ; Errumaniako ospitaleak ezagutu
zituen, eta azkenerako desertatu egin
zuen. Estatu Batuetako soldaduek preso
hartu zuten, eta 1945eko azaroan aske utzi.
Koloniara itzulirik, Anne-Marie Cechekin
ezkondu zen, eta hiru seme izan zituzten.
Germanistikako ikasketak egin zituen, bere
anaiaren aroztegian ari izan zen lanean eta
baita ere Koloniako estatistika bulegoan.
1951 arte ez zuen bizimodua literaturatik
atera. 1985ean hil zen.
Bollen lehenengo liburuak gerrari eta
gerraren hondamenei buruzkoak izan ziren,
Triimmerliteratur (Hondakinen literatura)
deitu zitzaion generoan : ipuinak -Wanderer,
kommst du nach Spa... (1950), So ward
Abend undMorgen (1956), Unberechenbare
Gkste (1956) ipuin bildumak-, Der Zug
war piinktlich (1949, Trena garaiz iritsi
zen) kontakizun luzea, eta hiru nobela : Wo
warst du, Adam? (1951, Non zinen zu,
Adam?), Und sagte kein einziges Wort (1953,
Eta ez zuen hitzik esan), Haus ohne Hiiter
(1954, Nagusirik gabeko etxea). Liburu
horietan behin eta berriz aipatzen da gerrak
ezarri zuen ordena absurdu, anker eta
bihozgabea, eta aginduak itsu-itsuan bete
izanaren aitzakiak, erantzukizuna hesteren
gain utzi izanaren zurigarri kaxkarrak gerraondoan
gizarte alemanean izan zituen
ondorio izugarriak ; baita ere miseria, merkatu
beltza, bakardadea, itzuleraren nahasmena,
berriz gizartekotzeko nekeak...Alemania berreraikitzeko lanek, ekonomia
suspertzeko ahaleginek, eta gizarte «eraberritw»
haren sorrerak areagotu baizik ez
zuten egin biktimen eta estualdi hari etekina
ateratzen ziotenen arteko tarte ezin handiagoa
. Egoera hartan Bollek gogotik deitoratu
zuen Alemaniaren aro berri hura
marxisten eta katolikoen arteko hitzarmen
baten bidez bideratzeko aukera paregabea
galdu izana.
Satiraren garratza
Billard um halbzehn (1959, Billarra bederatzi
terdietan) nobela anbizio handikoan
Boll arima garbien, idealisten, gizartera
egokitugabeen alde mintzatu zen, eta
arrakastaren irrikan eta iragana ahazteko
borondatean jarduten zuten oportunisten
kontra, eta etxebizitzen eraikitzaileen, politikarien
eta nazi birmoldatuen kontra.
Harrezkero, Bollek bere obra osoan atxiki
zituen ideia horiek, doinua, generoa eta
gainerakoak aldatuagatik; hala, DoktorMurkes
gesammeltes Schweigen (1958, Murke
doktorearen isiluneak) ipuin bilduman satira
zorrotz eta garratza eginez ; Aufsktze,
Kritiken, Reden (1960-1967, Saiakerak, kritikak,
hitzaldiak) liburuko estilo zuzen,
oldartsu, efektuzaleaz ; Irisches Tagebuch
(1957, Irlandako egunkaria) meditazio
poetiko gazi-gezaz ; eta Ansichten eines
Clowns (1963, Pailazo baten aburuak) liburu
bikain eta ospetsuari darion irribarre
goibel oinazez beteaz.
Liburu horretako protagonista, Hans
Schnier pailazo fedegabea, Alemaniako
katolizismo politikoaren labirintoan murgilduta
aurkitzen da halabeharrez, lagunarte
katolikoaren eraginez emazteak ihes egin
baitio, ez maite ez duelako, bera katolikoa
ez delako eta ezkondu nahi ez duelako
baizik ; Schnierrek telefonoa du orduan lotura
bakarra inguruko mundu legezko eta
ondo antolatuarekin komunikatu ahal izateko,
eta aldi berean pailazo eri horren
gogoeten eta oroitzapenen bidez harilkatzen
da eliza katolikoaren eta iraganaren
zama astunari eutsi nahi ez dion gizarte
horren arteko dibortzio morala ; lelo behin
eta berriz errepikatuek giro erikor parte
gaiztokoa sortzen dute, protagonistaren
umoreari behazun kutsua dario, eta pailazoak
kalea aukeratuko du azkenik kantatzeko
eta eskean ibiltzeko. Etsi beharra,
gainbehera, hondamena, ala aske bizitzeko
garaia? Egileak zalantzan uzten du irakurlea,
non ez zuen esan nahi gizon izan nahi
duenak gizajendetik urrun ibili beharra daukala,
bere beste nobela baten izenburuak
dioenez : Entfernung von der Truppe (1964,
Gizajendetik urrun).
Fikzio bidezko erresistentzia
Ende einerDienstfahrt (1966, Eginak ez
du eginkizunik) nobelako protagonistek,
Gruhl aita-semeak, armadako jeep bat erre
dute, inongo arrazoi berezirik gabe, happening
askatzaile bat bailitzan. Harrezkero,
artearen askatasunean eta arteak bere
baitan duen ekiteko ahalmen ezin handiagoan
oinarriturik, Boll askoz kritikoagoa eta
zorrotzagoa izan zen. Zuzenean parte hartu
zuen Vietnamgo gerraren aurkako protestetan,
bai eta Soviet Batasuneko idazleen
epaiketen aurka, eta lege berezien aurka,
eta Baader-Meinhoff auzian ere ; jarrera
horren lekuko dira bi saiakera liburu hauek :
Schwierigkeiten mit der Briiderlichkeit, politische
Schriften (1973-1976, Anaitasunean
bizitzeko zailtasunaz, idatzi politikoak),
Einmischung erwiinscht (1977, Konpromisoa
hobestekoa da), UlrikeMeinhof artikulu
bat eta haren ondorioak.
Bollen azkenaldiko nobeletan emakumeak
dira protagonista, eta horien artean
aipagarria da Gruppenbild mit Dame (1971,
Talde erretratua emakume batekin). Bollek
ordu arte landu zituen gai guztien bilduma
moduko nobela horretan, egileak zeregin
anonimo eta administratibo bat hartu zuen,
eta, lekukotasunak han-hemen bilduz, Leni
Gruyten emakumearen bizitza berregin
zuen, eta horrekin batera Alemaniaren 50
urteko historia ere bai. Bollek halako presentzia
liluraz betea eman zion bere pertsonaia
nagusiari, ez baita berez liburuaren
azken orrialdea arte agertzen. Lenik iraun
ahal izan du aldaketa gogorrak izan dituen
mundu batean, gerran preso hartutako errusiar
bati zion maitasunari leial, baina leial
baita ere bere sentimenari, eta zintzo jokaturik
gizatasuna ematen dio arimaz gabetua
zen gizarte bati. Lenik bizikidetzat hartu
duen turkiar langile etorkinarekin azkenerako
eratu duen bikotearen inguruan, kamera
baten aurrean argazkirako jarrita baleude
bezala, gizarte baten ernamuina biltzen
da, pertsona baztertuenez, zapuztuenez
osatua.
Emakumeak eta politika dira baita ere
gai nagusiak Bollen azken nobelan, histuraz
eta etsipenez betean : Frauen vor Flusslandschaft
(1985, Emakumeak ibai baten
ikuspegiaren aurrean). Maitasunaren zeregin
salbamenezkoa eta iraultzazkoa aipatzen
duen Die verlorene Ehre der Katharina
Blum (1974, Katharina Blumen ohore
galdua) da, seguru asko, Bollen obrarik
konprometituena. Nobela laburra da, auzi
baten modura landua, eta indarkeriaz eta
hizkuntzaren saldukeriaz hitz egiten du.
Katharina iraultzaile bati ihes egiten lagundu
izanaz salatu dute, eta kazetariek sekulakoak esan dituzte haren bizkar ; komunikazio
guztia hautsita dago, indarkeriazko
ekintza batek, Katharinaren izen ona zikindu
duten kazetarietako bat hiltzeak ekarriko
dio protagonistari bere ohorea mendekatzeko
aukera bakarra.
Gai horren gaurkotasuna gorabehera,
hizkuntzaren auzia dago hor oinarrian, hizkuntzaren
ahalmena eta hizkuntzaren betebeharrak
. Hitzen bidez egiten da politika,
baina hitzek batzuetan hil egiten dute. Eta
hizkuntza du idazleak politika kritikatzeko
eta gaitzesteko baliabide bakarra eta indar
handikoa. Bollen ustez, hizkuntzaren indar
mistiko horrek gertaeren bilakaera alda
dezake. Eta horrek egia esatea dakar, nahitaez
. Idazlearen zeregina, beraz, beharrezkoa
da, eta errespetatu beharrekoa.
Halaxe esan zuen Bollek Nobel saria jasotzerakoan
egin zuen esker oneko hitzaldian :
«Molda al gaitezke gainerako kondar hori
gabe, edonola deitzen diogula ere: ironia,
poesia, Jainkoa, fikzioa edo erresistentzia?,